- 37. Neron enperadore erromatarra jaio zen (h. 68).
- 999. Adelaida, Erromatar Inperio Santuko enperatriza eta santu katolikoa, hil zen (j. 928/933).
- 1485. Katalina Aragoikoa, Aragoi eta Gaztelako Infanta eta Ingalaterrako erregina eta Henrike VIII.aren emazte izango zena jaio zen (h. 1536).
- 1542. Jakobo V.a Eskoziakoa -urtebete zuenez gero zen errege- hil zen (j. 1512).
- 1740. Gaur Polonia den lekuan, Frederiko II.a Handia Prusiakoak garai hartan Austriar inperiokoa zen Silesia inbaditu zuen, Austriako Ondorengotzako Gerra hasiz.
- 1744. Maria Ana Austriakoa printzesa hil zen (j. 1718).
- 1770. Ludwing Von Beethoven, konpositore eta pianojole alemaniarra, jaio zen (h. 1827).
- 1773. Bostonen Tearen Matxinada izan zen, kolono amerikarrek Britainia Handiaren aurka borrokatu zuelarik.
- 1857. Italia: Lurrikara batek 13.000 hildako eragin zituen Napolin.
- 1859. Ludwik Zamenhof, esperantoaren sortzailea, jaio zen (h. 1917).
- 1877. Espainiako lehen komunikazio telefonikoa egin zen Bartzelonan.
- 1900. Malagan, Gneisenau eskola ontzi alemaniarra hondoratu zen; komandantea eta hainbat ofizial hil ziren eta laguntzera joan ziren 30 bat malagar arrantzale ere bai.
- 1901. Margaret Mead antropologo estatubatuarra jaio zen (h. 1978).
- 1906. Barbara Kent aktorea jaio zen (h. 2011).
- 1935. Espainiako Fronte Popular koalizioa eratu zen Manuel Azaña buruan zegoela.
- 1944. N!xau, namibiar jatorriko nekazari eta aktore boskimanoa eta The Gods Must Be Crazy filmaren protagonista izango zena jaio zen (h. 2003).
- 1949. Billy Gibbons estatubatuar musikaria eta ZZ Top bandako kidea jaio zen.
- 1953. Charles E. Yeager estatubatuar pilotuak soinuaren abiadura bi eta erdi aldiz biderkatu zuen bere Bell X-1A abioian.
- 1958. Bogotako (Kolonbia) Almacen Vidako sutean 88 hildako izan ziren.
- 1997. Japonian 685 haur sartu zituzten ospitalean, Pokémon sailaren Dennō Senshi Porygon episodioa ikusi eta gero. Gorria eta urdinaren arteko aldaketa azkarrek konbultsioak eragin zizkien, epilepsia fotosentsitibo batean murgilduaraziz.
- 1999. Venezuela. Euriteek 30.000 hildako baino gehiago eragin zuten.
- 2007. Aitor Mendiluze Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako txapeldun eta Beñat Gaztelumendi txapeldunorde.
- 2011. Manuel Jalón Corominas, militar, ingeniari, asmatzaile eta idazle espainiarra hil zen. Fregona eta erabilpen bakarreko orratz hipodermikoa asmatu zituen.
Abenduaren 16a
16 Larunbata Abe 2023
Posted Abendua
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abenduaren 16a sarreran