• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Apirila

Apirilaren 30a

30 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 30a sarreran

  • 65.  Seneka (j. K. a. 4) eta Lucanus anaiak (j. 39), Pisoneko konspirazioan parte hartu zutela-eta, bere buruaz beste egin behar izan zuten.
  • 311. Diokleziano enperadoreak kristauen aurka hasitako jazarraldia amaitu zen.
  • 642. Txindasvinto bisigodoen errege izendatu zuten  Espainian.
  • 711. Tariq ibn Ziyad buruzagiak gidatuak, tropa omeiarrak Gibraltarren lehorreratu ziren, eta Hispaniako konkista hasi.
  • 984. Muḥammad ibn ‘Abd-Allah ibn Abū ʿĀmir (arabieraz, أبو عامر محمد بن عبد), ezizenez Al-Manṣūr (arabieraz المنصور, euskaraz Garailea), kristauen artean Almanzor deituak Leon okupatu zuen, bertako biztanleak asasinatzeko aginduz.
  • 1245. Filipe III.a Frantziakoa, Frantziako erregea, jaio zen (h. 1285).
  • 1310. Kasimiro III.a Poloniakoa, Poloniako erregea, jaio zen (h. 1370).
  • 1331. Gaston III.a Foix-Biarnokoa, Foixko konde eta Bearnoko bizkondea, jaio zen (h. 1391).
  • 1492. Errege-erregina Katolikoek Palos de la Fronteran (Huelva) zeuden naoak Kristobal Kolonen menpean jartzeko agindua eman zuten eta Kolon almirante, erregeorde eta deskubritzear zeuden lurraldeetako gobernadore egin zuten.
  • 1504. Francesco Primaticcio, italiar margolaria, jaio zen (h. 1570).
  • 1508. Nicolas Ovandok, Mendebaldeko Indietako administratzaileak, Fernando Katolikoak emandako elizak eraikitzeko agindua jaso zuen.
  • 1662. Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina, jaio zen (h. 1694).
  • 1777. Carl Friedrich Gauss, alemaniar matematikari, astronomo eta fisikaria, jaio zen (h. 1855).
  • 1789. George Washingtonek Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente kargua zin egin zuen.
  • 1803. Napoleon Bonapartek Louisiana saldu zien Ameriketako Estatu Batuei, 80 milioi frankoren truke.
  • 1815. Pedro Jose Samper, nafar idazlea eta apaiza, jaio zen (h. 1870).
  • 1831. Bilintx, euskal bertsolari eta poeta erromantikoa, jaio zen (h. 1876).
  • 1835. Franz Defregger, Tiroldar jatorriko Austriar margolaria, jaio zen (h. 1921).
  • 1840. Etiene Lapeire, euskal idazle eta apaiza, jaio zen (h. 1930).
  • 1840. Penny Black lehen posta seilua argitaratu zen.
  • 1845. Joaquim Pedro de Oliveira Martins, portugaldar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1894).
  • 1848. Eugene Simon, frantziar araknologo, entomologo eta botanikaria, historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria, jaio zen (h. 1924).
  • 1857. Eugen Bleuler, suitzar psikiatra, jaio zen (h. 1939).
  • 1870. Franz Lehár, hungariar jatorriko austriar musikagilea, jaio zen (h. 1948).
  • 1870.  Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea, jaio zen (h. 1944).
  • 1878. Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea, jaio zen (h. 1944).
  • 1883. Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria, jaio zen (h. 1923).
  • 1883. Édouard Manet margolari inpresionista frantsesa hil zen (j. 1832).
  • 1883. Indalecio Prieto, euskal herritar politikari sozialista, Madrilen, jaio zen (h. 1962).
  • 1885. Luigi Russolo, italiar margolaria eta musikagilea, jaio zen (h. 1947).
  • 1887. Alfonso Calzolari, italiar txirrindularia, jaio zen (h. 1983).
  • 1891. Leopoldo Menéndez, bizkaitar militarra, jaio zen (h. 1960).
  • 1893. Joachim von Ribbentrop, Alemania Naziko ministroa, jaio zen (h. 1946).
  • 1901. Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 1985).
  • 1902. Theodore William Schultz, estatubatuar ekonomista, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 1998).
  • 1908. Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea, jaio zen (h. 1999).
  • 1909. Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina, jaio zen (h. 2004).
  • 1912. Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria, jaio zen (h. 1995).
  • 1913. Yasuo Suzuki, japoniar futbolaria, jaio zen.
  • 1913. Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1916. Phil Brown, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2006).
  • 1916. Claude Shannon, estatubatuar matematikaria, informazioaren teoriaren aitatzat hartua, jaio zen (h. 2001).
  • 1920. Gerda Lerner, austriar-estatubatuar historialari, idazle eta ekintzailea, jaio zen (h. 2013).
  • 1926. François Morellet, frantziar margolaria, jaio zen (h. 2016).
  • 1927. Santanderren, Azorínek El segador lana estreinatu zuen.
  • 1931. Barajas inguruan, Madrileko aireportua inaguratu zuten.
  • 1932. Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea jaio zen (h. 2016).
  • 1932. Antonio Tejero, espainiar militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpearen buruzagietako bat, jaio zen.
  • 1932. Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea, jaio zen (h. 2000).
  • 1936. Antonio García Bellido, espainiar biologo eta ikertzailea, jaio zen.
  • 1938. Bugs Bunny jendaurrean agertu zen lehen aldiz.
  • 1939. Roosevelt presidentearen hitzaldi batek New Yorkeko Erakusketa Unibertsala inauguratu zuen.
  • 1939. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 6-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
  • 1944. Hilabete honetan zehar, Aliatuek  81.400 tona bonba bota zituzten Alemania gainean.
  • 1944. Félix de Azúa, espainar idazle eta unibertsitate irakaslea, jaio zen.
  • 1945. Adolf Hitler (j. 1889), Eva Braun (j. 1912) eta Goebbels Propaganda ministroa eta bere familia osoak beste batzuen artean, bere buruaz beste egin zuten -edo horrelako zerbait- Berlineko bunkerrean.
  • 1946. Agustin Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea, jaio zen.
  • 1946. Komite britainiar-estatubatuar batek 100.000 judu Palestinara inmigratzearen alde egin zuen.
  • 1946. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea, jaio zen.
  • 1947. Francesc Cambó politiko kataluniarra hil zen (j. 1876).
  • 1948. Perry King, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1949. António Guterres, Portugalgo lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia, jaio zen.
  • 1951. Anton Latxa, bizkaitar abeslari eta musikaria, Oskorri taldeko sortzaileetarikoa, jaio zen.
  • 1952. Jacques Audiard, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea, jaio zen.
  • 1953. Perón hitzaldi bat ematen hasi bezain pronto, hainbat bonbak egin zuen eztanda Buenos Airesko Kongresu Jauregi inguruan.
  • 1954. Jane Campion, zeelandaberritar zinema-zuzendaria, jaio zen.
  • 1955. Fernando Maura, bizkaitar politikari eta abokatua, jaio zen.
  • 1956. Lars von Trier daniar zinegilea jaio zen Kopenhagen.
  • 1959. Jose Luis Otamendi, gipuzkoar idazlea, jaio zen.
  • 1959. Stephen Harper, Kanadako lehen ministroa, jaio zen.
  • 1960. Beata Poźniak, poloniar aktorea, zinema zuzendaria, ekintzailea, feminista, margolaria eta modeloa, jaio zen.
  • 1961. Isiah Thomas, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, bere garaiko saskibaloi antolatzaile onenetakoa, jaio zen.
  • 1961. Novo Lazarevskayako basean (Antartikan, Lurmutur Hiriatik 4.110 km-ra hegoaldera), Leonid Rógozovsendagileak (1934-2000) bere buruari egin zion kirurgia, apendize infektatua kentzeko xedean.
  • 1961. Iñaki Kijera Zelarain, manifestazio batean Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hildako donostiar gaztea, jaio zen (h. 1979).
  • 1963. 4 urteetako lanaren ondoren, Schleswig-Holstein eta Itsaso Baltikoan dagoen Fehmarn irla lotzen dituen zubia bukatu zuten.
  • 1963. Frantziak Mururoa atoloian eraikiko zuen proba nuklearrak egiteko basearen berri eman zuen.
  • 1964. Lorenzo Staelens, belgikar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1966. Anton Szandor LaVeyk Satanen Eliza sortu zuen.
  • 1966. Paulo Jr. Sepultura bandako baxujole brasildarra jaio zen.
  • 1967. Ibon Urbieta, gipuzkoar arraunlari ohia, jaio zen.
  • 1967. Philipp Kirkorov, bulgariar-armeniar jatorriko errusiar pop abeslaria, jaio zen.
  • 1969. Paulo Jr., brasildar musikaria, Sepultura taldeko baxu-jolea, jaio zen.
  • 1970. Halit Ergenç, turkiar aktorea, jaio zen.
  • 1971. John Boyne, irlandar idazlea, jaio zen.
  • 1971. Manu Ortega, bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea, jaio zen.
  • 1972. Hiroaki Morishima, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1972. Juanjo Saez, kataluniar ilustratzailea, jaio zen.
  • 1974. Richard Nixonek Watergateko zintak entregatu zizkion komisio ikertzaileari.
  • 1975. Johnny Galecki, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1976. Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea, jaio zen.
  • 1976. Bartzelonan Chaplinek 1940an egindako  El gran dictador pelikula estreinatu zuten.
  • 1977. Robert Conley, estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1978. HB jaio zen.
  • 1978. PSP (Enrique Tierno Galván) eta PSOE fusionatu ziren.
  • 1978. AEBn —New York Times dionaren arabera—, % 1ak anorexia du.
  • 1979. ETAk, Juan A. Diaz Roman goardia zibila erail zuen Oñatin.
  • 1980. Tania Lamarca, arabar gimnasta ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1980. Luis Scola, argentinar saskibaloi-jokalaria, jaio zen.
  • 1981. Kunal Nayyar, indiar jatorriko britainiar aktorea, jaio zen.
  • 1982, Kirsten Dunst, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria, jaio zen.
  • 1982. Kirsten Dunst artista estatubatuarra jaio zen.
  • 1983. Muddy Waters blues musiko estatubatuarra hil zen (j. 1915).
  • 1984. Johañe Luro, zuberoar errugbilaria, jaio zen.
  • 1984. Alex Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1984. Txemi Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1985. Aroa Gimeno, bizkaitar aktorea, jaio zen.
  • 1985. Gal Gadot, israeldar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 1986. Trixie Maristela, filipinar LGBT eskubideen aldeko ekintzaile, aktore eta modelo transgeneroa, jaio zen.
  • 1986. Jon Irazustabarrena, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Lander Gabilondo, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1988. Ana de Armas, kubatar aktorea, jaio zen.
  • 1989. Raúl García Carnero, espainiar futbolaria, jaio zen.
  • 1989. Sergio Leone zinemagile italiarra hil zen (j. 1929).
  • 1991. Igor Arnaez, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1993. Monica Seles tenislaria Hamburgoko Opena lortu nahian zebilenean, labanaz zauritu zuten bizkarrean.
  • 1993. OEIN-ek World Wide Web dohain izango zela iragarri zuen.
  • 1994. Roland Ratzenberger Formula 1eko gidari austriarra hil zen (j. 1960).
  • 1994. Antoni Asunciónek (Espainiako Atzerriko ministroak) dimisioa aurkeztu zuen Luis Roldán Goardia Zibilaren zuzendari ohiaren ihesan izandako arduragatik.
  • 2002. Miguel de Borbón y Urdangarín, Espainiako Handia, Kristina Borboikoa infantaren semea eta Joan Karlos I.goaren hiloba jaio zen.
  • 2004. Erresuma Batuan, CBS kateak soldadu estatubatuarrak preso irakiarrei torturak egiten ateratzen ziren argazkiak emititu zituen.
  • 2008. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea espetxera bidali zuen.
  • 2013. Bilbon Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikin berriak inauguratu ziren.
  • 2016. Eurovision Abesti Lehiaketak jaialdian Ikurrina eta estaturik gabeko herrialdeen banderak erakustea debekatua zegoela iragarri zuen.

Apirilaren 29a

29 Ostirala Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 29a sarreran

  • 1326. Zuria Borgoinakoa, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea hil zen (j. 1296).
  • 1347. Maria Nafarroakoa, Nafarroako infanta eta Aragoiko erregina ezkontidea, hil zen.
  • 1380. Katalina Sienakoa santa katolikoa hil zen (j. 1347).
  • 1587. Francis Drakek Cadizi egin zion eraso, bertan zegoen espainiar flota suntsituz.
  • 1624. Frantzian Richelieu kardinalak Luis XIII.aren ministro izateko kargua onartu zuen.
  • 1667. John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona jaio zen (h. 1735).
  • 1676. Madeleine de Scudéry frantziar idazlea hil zen (j. 1607).
  • 1707. Eskozia eta Ingalaterra batu ziren Britainia Handiko Erresuma Batua osatuz.
  • 1729. Espainiako Filipe V.ak Mozos de Veciana delakoa ofizializatu zituen; Mossos d’Esquadra ere deitzen zaie hauei.
  • 1741. Juan Ramón Iturriza, bizkaitar historialaria jaio zen (h. 1812).
  • 1745. Oliver Ellsworth, Estatu Batuetako legegizon, politikari eta diplomatikoa jaio zen (h. 1807).
  • 1780. Charles Nodier, frantsesezko idazlea jaio zen (h. 1844).
  • 1784. Agustin Jauregi, euskal militar eta politikaria, Liman hil zen (j. 1711).
  • 1793. Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta jaio zen (h. 1874).
  • 1814. Espainiako Independentzia Gerran, frantsesak Bartzelonatik erretiratu ziren.
  • 1818. Alexandro II.a Errusiakoa, Errusiako enperadorea jaio zen (h. 1881).
  • 1833. Karlos Maria Isidrok ez zuen bere iloba Isabel Asturiasko printzesa izatea onartu.
  • 1837. Georges Boulanger, frantses jeneral eta politikaria jaio zen (h. 1891).
  • 1844. Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza jaio zen (h. 1923).
  • 1854. Henri Poincaré, frantses matematikaria, fisikaria eta filosofoa jaio zen (h. 1912).
  • 1863. William Randolph Hearst estatubatuar politikaria eta enpresaburua jaio zen (h. 1951).
  • 1863. Konstantino Kavafis greziar olerkaria jaio zen (h. 1933).
  • 1871. William Stern alemaniar filosofoa eta psikologoa jaio zen (h. 1938).
  • 1872. Manuel Hugué espainiar idazle eta margolaria jaio zen  (h. 1945).
  • 1879. Thomas Beecham britainiar orkestra zuzendaria jaio zen (h. 1961).
  • 1882. Ernst Werner von Siemens asmatzaile alemaniarrak Elektromote delakoa lehen aldiz abiarazi zuen, Berlingo aldirietan, munduko lehen trolebusa.
  • 1886. Jose Zinkunegi, gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea jaio zen  (h. 1964).
  • 1893. Harold Clayton Urey estatubatuar kimikaria, 1934ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1981).
  • 1895. Vladimir Propp errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua jaio zen (h. 1970).
  • 1895. Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa jaio zen (h. 1975).
  • 1899. Duke Ellington estatubatuar jazz musikaria (h. 1974).
  • 1899. Camille Jenatzy belgiarrak abiadura errekorra egin zuen bere automobilean, La Jamais Contente, 105,876 km/orduko.
  • 1901. Hirohito, japoniar enperadorea, jaio zen (h. 1989).
  • 1902. AEBetako kongresuak lege bat atera zuen, Filipinetako (une horretan estatubatuar protektoratua) inmigrazio txinoa debekatuz.
  • 1906. Nino Nanetti italiar komunista jaio zen (h. 1937).
  • 1907. Fred Zinnemann austriar zinema zuzendaria jaio zen (h. 1997).
  • 1924. Unión Patriótica alderdiaren sedea Espainiako Gobernazio Ministerioan jarri zuten.
  • 1933. Konstantino Kavafis greziar olerkaria hil zen (j. 1863).
  • 1935. Facundo Perezagua espainiar politikari sozialista eta sindikalista hil zen (j. 1860).
  • 1935. Espainiako Vuelta hasi zen.
  • 1937. Francok Pilar Primo de Rivera izendatu zuen Sección Femenina delakoaren delegatu nazional.
  • 1937. Wallace Carothers estatubatuar kimikaria hil zen (j. 1896).
  • 1940. Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea hil zen (j. 1895).
  • 1942. Hitler eta Mussoliniren elkarrizketa Klessheim jauregian (Alemania).
  • 1947. Jose Zalba Labarga nafar historialaria eta idazlea hil zen (j. 1883).
  • 1947. Irving Fisher estatubatuar ekonomialaria hil zen (j. 1867).
  • 1949. Agustín Cabrera, Chatillo de Bilbao, bizkaitar toreatzaile, banderillero eta nobilleroa hil zen (j. 1891).
  • 1951. Ludwig Wittgenstein austriar filosofoa hil zen (j. 1889).
  • 1952. Manuel Portela Valladares galiziar politikaria hil zen (j. 1867).
  • 1953. Alice Prin, Montparnasseko Kiki, frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria hil zen (j. 1901).
  • 1956. Nemesio Otaño, gipuzkoar musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa hil zen (j. 1880).
  • 1958. Michelle Pfeiffer estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1967. J. B. Lenoir, estatubatuar blues abeslari eta gitarra, hil zen (j. 1929).
  • 1967. Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea hil zen (j. 1906).
  • 1970. Uma Thurman estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1975. 14 urtez AEBekin gerran egon ondoren, armistizioa sinatu zuten Vietnamen.
  • 1980. Alfred Hitchcock zinema zuzendari ingelesa hil zen (j. 1899).
  • 1994. Luis Roldanek, Goardia Zibilaren zuzendari ohiak, alde egin zuen.
  • 2000. Antonio Buero Vallejo espainiar antzerkigilea hil zen (j. 1916).
  • 2000. Phạm Văn Đồng Ipar Vietnamgo lehen ministroa hil zen (j. 1906).
  • 2006. John Kenneth Galbraith kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa hil zen (j. 1908).
  • 2007. Sofia Borboikoa Espainiako Erresumako infanta jaio zen.
  • 2007. Ivica Račan, Kroaziako lehen ministroa, hil zen (j. 1944).
  • 2008. Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna hil zen (j. 1906).
  • 2010. Tolo Calafat, baleartar mendizalea, Annapurna mendiaren jaitsieran hil zen (j. 1970).
  • 2011. Erresuma Batuan Mendeko Ezkontza zeritzaionan, Gilen Galesekoa, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren biloba, Kate Middleton neskalagunarekin Londres hiriko Westminster abadian ezkondu zen.
  • 2014. Bob Hoskins, ingeles aktorea hil zen (j. 1942).
  • 2015. Marjory Gordon, erizaintzaren teoriko estatubatuarra hil zen (j. 1919).

Apirilaren 28a

28 Osteguna Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 28a sarreran

  • San Prudentzio: Lazkaoko festak.
  • 1366. Gernikakohiribildua sortu zen.
  • 1686. Isaac Newtonen Philosophiae Naturalis Principia Mathematica liburuaren (Principia) lehen bolumena argitaratu zuten.
  • 1832. Espainian garrote vil ezarri zuten heriotza-zigorretarako, urkaren ordez.
  • 1908. Oskar Schindler enpresari alemaniarra jaio zen (h. 1974).
  • 1937. Saddam Hussein diktadore irakiarra jaio zen (h. 2006).
  • 1945. Benito Mussolini Italiako diktadorea eta bere amorantea, Clara Petacci, exekutatu zituzten Dongon (Italia) (j. 1883).
  • 1945. Hitler Eva Braunekin ezkondu zen Berlinen.
  • 1947. Thor Heyerdahl eta beste bost kide Kon-Tiki ontzian (irudian) itsasoratu ziren Perun, antzinako perutarrak Polinesian ezarri zirela frogatzeko asmoz.
  • 1960. Manex Etxamendi euskal idazle eta bertsolaria hil zen. (j. 1873).
  • 1977. UGT, USO eta Langile Komisioak sindikatuak legeztatu zituzten Espainian.
  • 1993. Zanbiako Futbol Selekzioa zeraman abioiak ixtripua izan zuen Librevilleko aireportutik irtetean eta, Gaboneko kosta parean erori zen itsasora; ez zen inor bizirik atera.
  • 2001. Dennis Tito, lehenengo espazio-turista, espaziora abiatu zen.
  • 2003. Apple enpresak iTunes Store musika denda ireki zuen eta milioi bat abesti saldu zituen bere lehen astean.

Apirilaren 27a

27 Asteazkena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 27a sarreran

  • 711. Rodrigo baskoien aurkako gudan zegoen bitartean Tariq ibn Ziyad Tarifara heldu zen 7.000 gizonekin eta Iberiar penintsularen okupazioa hasi zuten.
  • 1521. Fernão de Magalhães esploratzaile portugaldarra hil zen (j. 1480).
  • 1565. Cebun sortu zen, Filipinetako lehen asentamendu espainiarra.
  • 1599. Ingalaterrako Oliver Cromwell jaio zen (h. 1658).
  • 1791. Samuel Morse, estatubatuar pintore eta asmatzailea, jaio zen (h. 1872).
  • 1806. Maria Kristina Borboikoa Espainiako erregina,  4 urtez Espainiako Fernando VII.aren erregina kontsortea eta beste 7 urtez, erregentea izango zena, jaio zen (h. 1878).
  • 1810. Ludwig van Beethovenen pianorentzako pieza ezagunenetakoa konpostu zuen: Elisarentzat.
  • 1835. Charles Darwin Peruko kostan zehar bidaiatzen hasi zen, lurrez.
  • 1848. Esklabotza desagerrarazten zuen Dekretua aldarrikatu zuten Frantzian.
  • 1849. Madrilgo Errege Jauregia (Palacio Real) inaguratu zuten, Espainiako Isabel II.ak Narciso Pascual arkitektorari eraikitzeko agindu zion antzokia.
  • 1887. Toribio Etxebarria euskal enpresari, politiko, idazle eta euskaltzaina jaio zen Eibarren (h. 1968).
  • 1925. Abd-el-Krim buruzagiak lehen asaltoa burutu zuen Marokon frantsesen aurka.
  • 1945. Austriako II. errepublika aldarrikatu zuten eta Alemania nazirekiko independentzia. Partisano italiarrek Benito Mussolini harrapatu zuten Dongon soldadu alemaniarrez jantzita ihes egitera zihoala eta, hurrengo egunean, fusilatuko zuten (j. 1883).
  • 1948. Kate Pierson, The B-52’s taldeko abeslaria, jaio zen.
  • 1950. Erresuma Batuak Israel estatua onartu zuen.
  • 1960. Martin Berasategi euskal sukaldaria jaio zen.
  • 1994. Hego Afrikan lehen hauteskunde multirrazial libreak egin zituzten, apartheid izeneko garaiari bukaera emanez.
  • 1998. Carlos Castañeda, estatubatuar antropologoa eta New Age delakoaren sustatzaile nagusienetakoa, hil zen Los Angelesen.
  • 2007. Mstislav Rostropovitx, sobietar biolontxelojolea hil zen (j. 1927).

Apirilaren 26a

26 Asteartea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 26a sarreran

  • 570. Muhammad edo Mahoma jaio zen (h. 632).
  • 1575. Maria de Medici, Frantziako erregina kontsortea, jaio zen (h. 1642).
  • 1781. Juan Jose Mogel, euskal idazlea, jaio zen (h. 1849).
  • 1798. Eugène Delacroix, margolari frantsesa, jaio zen (h. 1863).
  • 1865. John Wilkes Booth, Abraham Lincoln presidentearen asesinoa, hil zuten tiroz (j. 1838).
  • 1884. Marcelino Domingo, espainiar idazle eta politikaria eta II. errepublika garaian, behin baino gehiagotan ministro izandakoa, jaio zen (h. 1939).
  • 1889. Ludwig Wittgenstein filosofoa jaio zen (h. 1951).
  • 1894. Rudolf Hess, alemaniar militar eta politikaria, jaio zen (h. 1987).
  • 1898. Vicente Aleixandre, poeta eta Nobel Saria Literaturan 1977an, jaio zen (h. 1984).
  • 1904.  Benito Pérez Galdós diputado errepublikar egin zuten.
  • 1915. Aliatu eta Italiaren artean, itun sekretoa sinatu zuten Londresen, eta aliatuek konpentsazio territorialak agindu zizkien italiarrei, baldin eta gerra deklaratzen bazion Austriari.
  • 1924. Franz Kafkaren Prozesua (Der Prozeß) argitaratu zuten, bere lehendabiziko eleberri handia.
  • 1925. Paul von Hindenburg Alemaniako Errepublikako presidente aukeratu zuten.
  • 1931.Virginia Woolf idazlearen Las olas argitaratu zuten.
  • 1936. Frantzian, Herri Fronteak irabazi zituen hateskundeak.
  • 1937. Kondor Legioa alemaniarrak, Espainiako faxisten oniritziarekin, Gernika bonbardatu zuten merkatu egunean eta 120-300 herritar hil.
  • 1942. 1.500 meatzari hil zen Honkeikon (Txinan).
  • 1986. Txernobyl hirian zentral nuklearrak eztanda egin zuen, historiako istripu nuklear larriena (7. maila).
  • 1991. Diego Armando Maradona atxilotu zuten drogak zituelako.
  • 2006. Miren Azkarate sailburuak Guernica koadroa Guggenheim Bilbao Museora aldi baterako ekartzeko eskaera egin zuen.
  • 2008. Itsas-lapurrek Somalian bahitutako “Playa de Bakio” euskal atun-ontziko marinelak askatu zituzten.

Apirilaren 25a

25 Astelehena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 25a sarreran

  • 215. Mani, manikeismoaren sortzailea, jaio zen.
  • 1362. Espainian, errege legitimoa zen Muhammed V.a Granadakoaren aliatu eta lagun zen Petri I.a Gaztelakoaren soldaduek Muhammed VI.a Granadako tronuaren usurpatzailea hil zuten.
  • 1503. Henrike II.a Nafarroako erregea jaio zen.
  • 1599. Oliver Cromwell jaio zen (h. 1658).
  • 1719. Daniel Defoek Robinson Crusoeren abenturak argitaratu zuen.
  • 1744. Anders Celsius fisikari eta astronomoa hil zen (j. 1701).
  • 1793. Frantziarrek Luzaide erre zuten.
  • 1852. Leopoldo Alas, “Clarín”, espainiar kritiko eta idazlea, jaio zen (h. 1901).
  • 1859. Egipton, Suezko kanala eraikitzen hasi ziren.
  • 1874. Guglielmo Marconi irratiaren asmatzailea jaio zen (h. 1937).
  • 1898. AEBk gerra deklaratu zioten Espainiari, USS Maine Habanan hondoratu eta gero (Kuba).
  • 1911. Emilio Salgari italiar idazlea hil zen (j. 1862).
  • 1918. Ella Fitzgerald jazz abeslari estatubatuarra jaio zen (h. 1996).
  • 1927. Corín Tellado idazlea jaio zen (h. 2009).
  • 1938. George Orwellek Homage to Catalonia (Kataluniaren Omenez) argitaratu zuen, berak Espainiako Gerra Zibilean izan zuen esperientzia kontatuz.
  • 1939. Archibald Leitch, eskoziar arkitektoa eta futbol estadio diseinatzailea, hil zen (j. 1865).
  • 1940. Al Pacino aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1947. Amsterdamen Johan Cruyff futbolaria jaio zen.
  • 1949. Jose Luis Korta arraunlari eta patroi gipuzkoarra jaio zen.
  • 1961. Alvaro Marichalar, espainiar nabigatzaile, abenturazale eta enpresaria, jaio zen.
  • 1969. Renee Zellweger aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1974. Krabelinen Iraultza Portugalen. Antonio de Oliveira Salazarrek ezarritako diktadurarekin amaitu eta demokrazia ezarri zuen.
  • 1985. HIESren eraginez, lehen pertsona hil zen Euskal Herrian.
  • 1998. Bilboko Athletic Klubaren ehungarren urteurrenaren ospakizunetan Luciano Pavarottik kontzertua eskaini zuen San Mamesen.
  • 2002. Indra Devi, Letoniako yogia, hil zen (j. 1899).
  • 2005. Tren istripua izan zen Japoniako Amagasaki hirian eta 107 hildako geratu ziren.
  • 2008. Hayseko konderrian (Texas), poliziak Prakashanand Sáraswati guru krisnaista (j. 1929) hartu zuen atxilo, 80 eta 90. hamarkadetan zehar adinez txikikoei abusuak egin ziela-eta.

Apirilaren 24a

24 Igandea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 24a sarreran

  • K. a. 1184. greziarrak Troian sartu omen ziren Troiako Zaldia erabiliz.
  • 1086. Ramiro II Mojea, Aragoiko erregea, jaio zen (h. 1157).
  • 1479. Jorge Manrique hil zen (j. 1440 inguruan).
  • 1521. Gaztelako komuneroak: Villalar de los Comunerosen, Juan de Padilla, Juan Bravo eta Francisco Maldonadori burua moztu zieten.
  • 1701. Borboi leinua sartu zen Espainian, Filipe V.a, Madrilera iritsi eta gero.
  • 1817. Lehenengo bizikleta prototipoa, pedalik gabea, Karl Drais baroiak ezagutarazi zuen.
  • 1854. Vienan, Frantzisko Jose I.a Bavariako printzesa zen Sissirekin ezkondu zen.
  • 1856. Philippe Pétain, militar eta politiko frantsesa, jaio zen (h. 1951).
  • 1898. Espainiak gerra deklaratu zien Ameriketako Estatu Batuei.
  • 1903. Jose Antonio Primo de Rivera jaio zen (h. 1936).
  • 1915. Armeniako genozidioa: Turkiak XX. mendeko lehen genozidioa burutu zuen, milioi t’erdi armeniar akabatuz.
  • 1916. Pazko asteko altxamendua, Irlandako Independentzia Gerraren hasiera.
  • 1918. Gurdi blindatuen arteko historiako lehen borroka gertatu zen Lehen Mundu Gerran.
  • 1937. Intxortako gudua, Elgeta. Gerra Zibila galtzen…
  • 1954. Captain Sensible, The Damned bandako britainiar gitarra, jaio zen.
  • 1980. Jordi Pujol Kataluniako Generalitateko presidente aukeratu zuten.
  • 1986. Wallis Simpson estatubatuarra eta Windsorreko dukesa, hil zen.
  • 2004. Estee Lauder, izen bereko kosmetika enpresaren sortzailea, hil zen (j.1906).
  • 2006. Euskal Y-a eraikitzeko akordioa sinatu zuten Euskal Autonomi Erkidegoko eta Espainiako administrazioek.

Apirilaren 23a

23 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 23a sarreran

  • K. a. 1184. Greziar soldaduak Troian sartu omen ziren Troiako Zaldia erabiliz.
  • 303. San Jurgi martiri kristaua torturatu ostean hil zuten Kapadozian, oraingo Turkian (j. 275–281 inguru).
  • 1516. Bavariako Gilen IV.ak garagardoaren lehen legea ezarri zuen. Reinheitsgebot delakoak zioenez, ura, garagar malta eta lupulo bakarrik erabil zitekeen garagardoa egiteko.
  • 1521. Mactan uhartean (Filipinak), bertakoek Fernão de Magalhães hil zuten (j. 1480).
  • 1521 Gaztelan, Karlos I.aren tropek komuneroenak gainditu zituzten Villalarren (j. 1480).
  • 1563. El Escorial Monasterioa eraikitzeko obrak hasi ziren.
  • 1564. William Shakespeare (Juliar egutegiaren arabera. Gregoriarraren arabera, maiatzaren 3a litzateke) jaio zen.
  • 1616. Cervantesen heriotzaren omenezko eguna (Gregoriar egutegiaren arabera, aurreko egunean hil zen).
  • 1616. Egutegi desberdinetako data berean hil ziren Miguel de Cervantes idazle espainiarra eta William Shakespeare ingelesa (Juliar egutegiaren arabera. Gregoriarraren arabera, maiatzaren 3a litzateke).
  • 1616. Inca Garcilaso de la Vega, Peruko idazle eta historiadorea, hil zen (j. 1539).
  • 1915. Mikel Garmendia Olaziregi jaio zen.
  • 1925. Kixoteren lehen edizioa Braillen.
  • 1931. Isabel Borboikoa, la Chata, Isabel II.a Espainiako erregina izandakoaren alaba, hil zen (j. 1851).
  • 1936. Roy Orbison estatubatuarra jaio zen (h. 1988).
  • 1943. Tita Cervera jaio zen.
  • 1967. Soiuz 1 espaziontzi sobietarra Siberian erori zen Lurrera itzultzean, eta Vladimir Komarov kosmonauta hil.
  • 1991. Johnny Thunders, New York Dolls taldeko abeslari eta gitarra, hil zen (j. 1952).
  • 1994. Richard Nixon, AEBetako 37. presidentea (1969–1974), hil zen (j. 1913).
  • 1998. James Earl Ray, Martin Luther King erail zuena, hil zen (j. 1928).
  • 2007. Boris Jeltsin, Errusiako presidente ohia (1991–1999), hil zen (j. 1931).

Apirilaren 22a

22 Ostirala Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 22a sarreran

  • 1451. Gaztelako Isabel I.a Katolikoa jaio zen (h 1504).
  • 1500. Pedro Álvares Cabral esploratzaile portugaldarra Brasil ikuskatzen lehen europarra izan zen, Monte Pascoal ikusi zuenean.
  • 1509. Ingalaterrako Henrike VIII.ak tronua hartu zuen, bere aita Henrike VII.a hil ondoren.
  • 1519. Hernan Cortes oraingo Veracruzetik gertura iritsi zen.
  • 1529. Zaragozako Ituna, Gaztelak eta PortugalekMoluka uhartetik 17º ekialdera zegoen irudimenezko lerro batez zatitu zuten Amerika eta gerora aurkitzera espero zituzten lurrak.
  • 1616. Miguel de Cervantes hil zen eta hurrengo egunean eman zioten lur (j. 1547).
  • 1724. Immanuel Kant, filosofo eta zientzialari prusiarra, jaio zen (h. 1804).
  • 1870. Lenin, iraultzaile errusiarra, jaio zen (Juliar egutegian, apirilaren 10a zen) (h. 1924).
  • 1881. Alexander Kerensky, sobietar politikaria, jaio zen (h. 1970).
  • 1899. Vladimir Nabokov, errusiar idazlea, jaio zen (h. 1977).
  • 1937. Jack Nicholson, aktore estatubatuarra, jaio zen.
  • 1974. Shavo Odadjian, armeniar jatorriko estatubatuar baxua eta System of a Down bandako kidea, jaio zen.
  • 1994. Richard Nixon, AEBetako presidente ohia, hil zen (j. 1913).
  • 2002. Linda Lovelace (Garganta Profunda) hil zen (j. 1949).
  • 2006. Spencer Tunick argazkilariak ehundaka pertsona bildu zituen Donostiako Kursaalen, biluzik argazki bat egiteko.
  • 2007. Luis Maria Retolaza, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailburu-ohia (j. 1924).
  • 2007. Ordizia Rugby Elkarteak euskal errugbi taldeak Club de Rugby El Salvadorri Palencian jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 30-27 irabazi zion. Eitb.com

Apirilaren 21a

21 Osteguna Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 21a sarreran

  • K. a. 754. Tradizioaren arabera, Romulo eta Remok Erroma sortu zuten.
  • 1211. Pedro Muñiz artzapezpikuak Santiago Compostelakoa kontsagratu zuen.
  • 1483. Luzenako batailan (Kordoba), Boabdil, Granadako Erresumako erregea, hartu zuten preso.
  • 1486. Fernando Katolikoak Guadalupeko Sententzia sinatu zuen Kataluniako Payeses de Remensa deituriko egoerari amaiera emanez.
  • 1509. Henrike VIII.a egin zuten errege, bere aita Henrike VII.a hil ondoren.
  • 1731. Daniel Defoe, britainiar idazlea, hil zen (j. 1660).
  • 1816. Charlotte Brontë idazle britainiarra jaio zen (h. 1855).
  • 1910. Mark Twain, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1835).
  • 1915. Anthony Quinn aktore, zuzendari eta zine ekoizlea jaio zen (h. 2001).
  • 1918. Manfred von Richthofen, Barón Rojo, alemaniar abiadore militarra, hil zen (j. 1892).
  • 1919. Rosario Dinamitera, benetan Rosario Sanchez Moraren ezizena, Villarejo de Salvanesen jaio zen. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen miliziano bat izan zen. Miguel Hernandezen poema batek eman zion ospea bere errepublikaren alde egin zuen lanari: Rosario, dinamitera (h. 2008).
  • 1926. Erresuma Batuko Elisabete II.a erregina jaio zen.
  • 1946. John Maynard Keynes, ekonomialari ingelesa, hil zen (j. 1883).
  • 1947. Iggy Pop jaio zen.
  • 1958. Andie MacDowell aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1959. Robert Smith, britainiar gitarra, bocalista eta konpositorea, (The Cure) jaio zen.
  • 1959. Jerry Only The Misfits bandako abeslari estatubatuarra jaio zen.
  • 1966. Josef Dietrich SS-etako jeneral alemaniarra hil zen (j. 1892).
  • 1971. François Duvalier diktadore haitiarra hil zen (j. 1907).
  • 1977. Gummo Marx, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1892).
  • 1978. Jukka Nevalainen Nightwish bandako bateria finlandiarra jaio zen.
  • 2010. Juan Antonio Samaranch kirol zuzendaria, enpresario eta politikoa hil zen (j. 1920).

Apirilaren 20a

20 Asteazkena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 20a sarreran

  • 1466. Henrike III.ak Belaguako gotorlekuak bereganatzeko agindu zion Gipuzkoari.
  • 1792. Frantziak Austriari gerra deklaratu zion.
  • 1808. Fernando VII.a Espainiatik atera zen Napoleonekin elkarrizketa egiteko Baionan; Napoleon erori arte ez zuen itzultzerik izango.
  • 1808. Napoleon III.a jaio zen, Frantziako agintari nagusia 1848 eta 1870 artean (h. 1873).
  • 1871. Estatu Batuetan, lege batek Ku Klux Klan ezeztatu zuen.
  • 1878. Enbata izugarri batek gogor astindu zuen Bizkaiko Golkoa.
  • 1889. Adolf Hitler jaio zen Braunaun (Austria) (h. 1945).
  • 1893. Joan Miró margolari, eskulturgile, grabatzaile eta zeramikaria jaio zen (h. 1983).
  • 1912. Bram Stoker, irlandar idazlea, hil zen (j. 1847).
  • 1913. Isadora Duncanen bi semeak Senan ito ziren auto istripu bat izan ondoren.
  • 1929. Diktadurak, aurrez Madrilekoa bezala, Bartzelonako unibertsitatea ere itxi zuen, ikasleak gero eta aztoratuago zebiltzatelako.
  • 1936. Athletic de Bilbao taldeak irabazi zuen Espainiako Futboleko Liga.
  • 1937. Bilbon Euskadiko diruak zabaldu ziren Gerraren testuinguruan.
  • 1939. Hitlerrek 50 urte egiten zituen eguna fiesta nazional izendatu zuten Alemanian.
  • 1940. Pilar Miró zinemagilea jaio zen (h. 1997).
  • 1941. Ryan O’Neal estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1949. New Jerseyn (AEB) Alejandro Goikoetxea injineruak diseinatutako Talgo trena probatu zuten.
  • 1949. Jessica Lange estatubatuar artista jaio zen.
  • 1961. Espainian Anthony Mannen El Cid pelikula egin zuten, Charlton Heston eta Sophia Lorenekin.
  • 1963. Julian Grimau komunista exekutatu zuten Madrilen.
  • 1963. Fermin Muguruza euskal musikagilea, abeslaria eta ekoizlea jaio zen Irunen, Gipuzkoa.
  • 1964. Serafín Zubiri, nafar abeslari eta pianojolea jaio zen.
  • 1970. Shemar Moore estatubatuar aktore eta modeloa jaio zen.
  • 1971. Manuel Santana tenista 2 hilabetez arrestatu zuten oinezko bat harrapatu eta hil zuelako, bere kontxean behar baino abiadura handiagoz zihoanean.
  • 1972. Carmen Electra aktore, telebista-aurkezle, modelo eta abeslari estatubatuarra jaio zen.
  • 1972. Apollo 16 espaziontzia ilargiratu zen.
  • 1978. Manuel Baqueiro aktorea jaio zen.
  • 1978. Matt Austin aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1980. Jasmin Wagner alemaniar abeslaria jaio zen.
  • 1983. Sebastian Ingrosso, suediar DJ eta ekoizlea, jaio zen.
  • 1983. Miranda Kerr modelo australiarra jaio zen.
  • 1984. Bárbara Lennie artista espainiarra jaio zen.
  • 1992. Sevillan (Espainia) Erakusketa  (Expo) inaguratu zuten.
  • 1992. Londreseko Wembleyeko estadioan Tributoa egin zioten Freddie Mercuryri. Queen taldearen gainontzeko kideek hartu zuten parte eta George Michael, David Bowie, Annie Lennox, Lisa Stansfield, Paul Young, Guns N’ Roses, Elton John, Robert Plant, Metallica eta Seal ere izan ziren bertan, beste batzuen artean.
  • 1993. Negu Gorriak taldeak Borreroak Baditu Milaka Aurpegi, argitaratu zuen.
  • 1993. Mario Moreno “Cantinflas”, mexikar aktorea, hil zen (j. 1911).
  • 1998. AEBetan, Microsofteko presidentea zen Bill Gatesek bere sistema eragilea aurkeztu zuen: Windows 98.
  • 1998. Linda McCartney Paul McCartney abeslariaren emaztea, hil zen (j. 1941).
  • 1999. Columbine Institutuko sarraskia (AEB): Eric Harris eta Dylan Klebold, bertako bi ikasle zirenak, 12 ikasle eta irakasle bat erail zituzten, bere buruaz beste egin aurretik.
  • 2004. Gernikan, hil zen, Armillaria mellea onddoaren eraginez, 146 urte zituenean, Gernikako arbola, euskal foruen ikurra.

Apirilaren 19a

19 Asteartea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 19a sarreran

  • 1013. Sulayman al-Mustainen agindupean zeuden Tropa berberberiarrak Kordoban sartu eta egun batzuetan zehar sakeatzen aritu ziren.
  • 1529. Alemaniako hiri independenteak Wormseko Ediktoaren aurka protestatu zuten eta horrela hasi zen mugimendu protestantea.
  • 1587. Sir Francis Drakek Cadizeko portuan ezarri zuen bere flota.
  • 1692. Salemeko sorginen aurkako epaiketa hasi zuen Inkisizioak Massachusettsen.
  • 1973. Eustakio Mendizabal “Txikia” itsasondoarra Algortan hil zuten (j. 1944).
  • 1775. Estatu Batuetako Independentziaren Gerra hasi zen Ingalaterrako tropen aurka.
  • 1783. Versailleseko Ituna edo Pariseko Ituna sinatu zen, ingelesen eta ifarmaerikarren arteko gerrari bukaera emanez eta azken hauen independentzia onartuz.
  • 1880. Mateo Sagastak Partido Liberal-Fusionista sortu zuen Madrilen.
  • 1882. Charles Darwin, naturalista ingelesa hil zen.
  • 1898. AEBetako gobernuak ultimatuma bidali zion Espainiari, 48 ordutan Kubako uhartea uzteko aginduz.
  • 1903. Eliot Ness (Ukiezinak) estatubatuarra jaio zen (j. 1957).
  • 1906. Pierre Curie kimikalari frantsesa hil zen (j. 1859).
  • 1917. Romanonesko kondeak bere kabinetearen dimisioa aurkeztu zion Alfontso XIII.ari.
  • 1927. Mae Westi 10 eguneko kartzela zigorra ezarri zioten Sex antzerki lanean erakutsitako lizunkeriagatik.
  • 1928. Espainiako abiazio militarrak lehen bonbardaketa abioia erosi zuen.
  • 1931. Victoria Kent izendatu zuten presondegietako zuzendari orokor.
  • 1932. Euskal alkateek Estatutu proiektua onartu zuten.
  • 1932. Fernando Botero, kolonbiar pintore eta eskultorea, jaio zen.
  • 1933. Franklin D. Roosevelt, AEBetako presidenteak dolar-urrea ekibalentzia utziko zuela anuntziatu zuen.
  • 1937. AEBetan, Golden Gate zubia eraikitzen bukatu zuten San Frantziskon.
  • 1937. Francok alderdi politikoan debekatu zituen bere agindupean zeuden lurraldeetan eta berri bat sortu zuen, desagertutako guztiak bertan sartzea derrigortuz, denak Caudilloaren agindupean. Falange Española neurri honen aurka agertu zen eta bere burua, Manuel Hedilla, kartzelan sartu zuten.
  • 1943. II. Mundu Gerran, alemaniar tropak Varsoviako ghettoan sartu ziren, juduen errebolta bat itzaltzeko xedez.
  • 1943. Albert Hofmann, suitzar kimikariak, LSD hartu zuen lehen aldiz.
  • 1947. Espainiako Ministro Kontseiluak terrorismo eta bandidajearen aurkako legea onartu zuen.
  • 1949. AEBek 5.430 milioi dolar Europari laguntzeko programari esleitu zizkien.
  • 1956. Grace Kelly Monakoko Rainiero III.arekin ezkondu zen.
  • 1960. Ariel Rot argentinarra jaio zen.
  • 1961. Espainiak europar lan ordutegia onartu zuen, jornada jarraia ahalbidetuz.
  • 1973. Eustakio Mendizabal “Txikia” Algortan hil zuten.
  • 1995. Estatu Batuak, Oklahoma Cityn: Timothy McVeighek Alfred P. Murrah Federal Building eraikuntzan jarritako bonbak 168 pertsona hil zituen.
  • 1978. PCEk errepublikaz geroko lehen kongresu legala egin zuen.
  • 1979. Hauteskundeen ondoren, lehen udal demokratikoak osatzen joan ziren Espainian, UCDk zinegotzien gehiengoa hartzen zuelarik.
  • 1987. AEBetan, gerora telebistako Simpsondarrak seriea sortuko zuten film laburrak emititzen hasi ziren.
  • 1993. AEBetan sute ikaragarri bat bukatu zen, 80 hildako baino gehiago eragin zituena; Wacon (Texas) David Koreshen davidiar sektarekin bukatu nahian izan zen.
  • 1995. AEBetan Oklahoma Cityko atentatua izan zen; Timothy McVeighek izugarrizko bonba potenteak kolokatu zituen Alfred P. Murrah Eraikuntza Federalean, Oklahoman, eta 168 hildako eragin zituen (haietako 19 haurrak).
  • 2000. Jean-Jacques Cassiman belgiar ikertzaileak eta Ernst Brinckmann alemaniarrak, ADN analisiak erabiliz, zera frogatu zuen: Saint-Deniseko basilikan gordetzen zen bihotza eta 1795ko ekainaren 8an Pariseko Tenpleko presondegian hildako haur batena zena,  Luis XVII.a zela, Luis XVI.a eta Marie Antoinetteren semearena, alegia.
  • 2004. Bilbao Exhibition Centre inauguratu zuten Barakaldon.
  • 2005. Vatikano Hirian: Joseph Ratzinger kardinala Aita Santu hautatu zuten eta Benedikto XVI.a izena hartu zuen.

Apirilaren 18a

18 Astelehena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 18a sarreran

  • 1480. Lucrezia Borgia, Rodrigo Borgia, gerora Alexandro VI Aita Santua izango zenaren alaba, jaio zen (h. 1519).
  • 1506. Vatikanoko San Petri basilika modernoko lehen harria jarri zuten.
  • 1772. David Ricardo, britainiar ekonomialaria, jaio zen (h. 1823).
  • 1896. Jose Mari Agirre (ezizenez, Xabier Lizardi), euskal olerkaria, jaio zen Zarautzen (h. 1933).
  • 1906. Kaliforniako San Francisco hirian izandako 7,9 indarreko lurrikara batek hiria hondatuta utzi zuen.
  • 1909. Jeanne d’Arc gudari frantziarra santu izendatu zuen Aita Santuak.
  • 1912. RMS Carpathia New Yorkera iritsi zen Titanic ontziko 705 kide salbatu ondoren.
  • 1931. Kataluniako Generalitat eratu zen.
  • 1946. Nazioen Liga deuseztatu zen.
  • 1949. Irlandako Estatu Askea ofizialki errepublika bihurtu zen.
  • 1955. Albert Einstein, 1921eko Nobel Saria lortuko zuen fisikari eta matematikari alemaniarra hil zen (j. 1879).
  • 1956. Grace Kelly Monakoko Rainiero III.arekin ezkondu zen.
  • 2007. Itcho Ito, Nagasakiko alkatea eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartearen presidenteordea, hil zen (j. 1945). Aurreko egunean, Tetsuya Shiroo bezala identifikatutako Suishin-kai Yakuzako kide batek tirokatu zuen eta gaurkoan hil zen ospitalean. Aurrez, bera eta Bakearen Aldeko Hiriak elkartea Gernikako Bonbardaketak omentzeko ekitaldira Gernikara joango zela hitz eman zuen.

Apirilaren 17a

17 Igandea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 17a sarreran

  • 1492. Santa Feko Kapitulazioak sinatu zirenErrege-erregina Katolikoak eta Kristobal Kolonen artean, Amerika aurkitu aurretik.
  • 1521. Martin Luther Wormseko Dietaren aurrean azaldu zen eta Eliza Katoliko Erromatarretik eskumikatu zuten.
  • 1535. Antonio de Mendoza Espainia Berriko lehen virrey izendatu zuten.
  • 1790. Benjamin Franklin politikari, zientzialari eta asmatzaile estatubatuarra hil zen (j. 1706).
  • 1902. Frantzisko Asis Borboikoa, Espainiako errege kontsortea izandakoa (1846–1868), hil zen (j. 1822).
  • 1924. Metro-Goldwyn-Mayer sortu zen, Metro Pictures, Goldwyn Pictures eta Louis B. Mayer Company batuz.
  • 1961. Kubako Txerrien badiako inbasioa hasi zen CIAk sustatua, Fidel Castro boteretik kentzeko asmoz.
  • 1964. Ford Motor Companyk Ford Mustang erakutsi zuen New York World’s Fair delakoan.
  • 1969. Sirhan Sirhan atxilotu zuten Robert Kennedyren heriotza zela-eta.
  • 1975. Kanputxeako Gerra Zibila amaitu zen, Pol Poten agintepeko Khmer Gorriak alderdikoek Phnom Penh bereganatu zutenean.
  • 2008. Rosario Dinamitera, benetan Rosario Sanchez Moraren ezizena, Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zuen milizianoa, hil zen. Miguel Hernandezen poema batek eman zion ospea bere errepublikaren alde egin zuen lanari: Rosario, dinamitera (j. 1919).
  • 2010. Edurne Pasaban tolosarrak Annapurna (8.091 m.) (Nepal) igo zuen. Bere 13. zortzimilakoa zen.
  • 2010. Islandiako sumendiak botatako errautsa zela-eta beste 17.000 hegaldi bertan-behera geratu ziren. Errautsa Europa osora zabaldu zen, Euskal Herria barne. Hegazkintzaren historiako kaosik handiena izan zen.
  • 2014. Gabriel García Márquez idazlea hil zen (j. 1927).

Apirilaren 16a

16 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 16a sarreran

  • 1493. Kristobal Kolon Sevillara iritsi zen, Atlantikoa lehen aldiz gurutzatu ondoren.
  • 1495. Tordesillaseko Ituna sinatu zuten Gaztela eta Portugalek, Ameriketan egingo ziren aurkikuntzak banatu nahian.
  • 1874. Pariseko Boulebar des Capucineseko 35ean lehen erakusketa inpresionista inaguratu zuten.
  • 1889. Charles Chaplin aktore eta zuzendari ingelesa jaio zen (h. 1977).
  • 1896. Tristan Tzara errumaniarra jaio zen.
  • 1912. Harriet Quimby Mantxako kanala hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea izan zen.
  • 1917. Errusian Lenin Petrogradora (orain San Petersburgo) itzuli zen, Finlandian deserriratuta egon ondoren.
  • 1924. Primo de Riverak Unión Patriotica alderdia sortu zuen.
  • 1927. Joseph Ratzinger, 2005-04-19tik Benedikto XVI.a aita santua jaio zen.
  • 1943. Albert Hofmann doktoreak LSDaren eragin psikodelikoak aurkitu zituen.
  • 1947. Rudolf Höß, Auschwitz kontzentrazio– eta sarraski- esparruko burua, hil zuten (h. 1900).
  • 1963. Valentina Tereshkova lehen emakume astronauta bilakatu zen.
  • 1973. Nino Bravo hil zen auto istripu batean.
  • 1976. UGTren XXX. kongresua hasi zen, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren egindako lehena.
  • 1998. Pol Pot, Kambodiako dikatorea, hil zen (j. 1925).
  • 2007. Estatu Batuak, Virginia: Blacksburgeko Campusean egondako tiroketatan 33 hildako eta 21 zauritu egon zen, eta hildakoen artean ustezko erasotzailea.

Apirilaren 15a

15 Ostirala Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 15a sarreran

  • 1452. Leonardo da Vinci, italiar Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria jaio zen (h. 1519).
  • 1581. Filipe II.a Portugaleko errege egin zuten Tomarreko Gorteetan.
  • 1707. Leonhard Euler, suitzar matematikaria, jaio zen (1783).
  • 1828. Frantzisko Goya hil zen (1746).
  • 1865. Abraham Lincoln, agintari estatubatuarra hil zen, aurreko gauean John Wilkes Boothek tiro egin ondoren. AEBetako presidente izan zen 1861–1865 artean (j. 1809).
  • 1892. General Electric sortu zen.
  • 1894. Bessie Smith, estatubatuar blues abeslaria, jaio zen (h. 1937).
  • 1912. Titanic trasatlantikoa hondoratu zen.
  • 1920. Partido Comunista Español sortu zen, hurrengo urtean Partido Comunista Obrero Español delakoarekin elkartuko zena, Partido Comunista de España sortzeko.
  • 1920. Massachusettseko (AEB) lantegi batean lapurtu eta zaindaria hil zuten. Sacco eta Vanzetti anarkistak horretaz akusatuta injustuki elektrokutatu zituzten 1927an.
  • 1955. Illinoisen, McDonald’s Des Plaines ireki zuten, kate honetako lehen restaurantea.
  • 1960. Pedro Delgado txirrindularia jaio zen.
  • 1968. Ed O’Brien, Radiohead taldeko gitarra, jaio zen.
  • 1969. Victoria Eugenia Battenberg, Espainiako erregina 1906-1931 artean, hil zen (j. 1887).
  • 1980. Jean-Paul Sartre, frantses filosofo eta idazlea, hil zen (j. 1905).
  • 1986. Jean Genet, frantses idazlea, hil zen (j. 1910).
  • 1986. Suediako lehen ministroa, Olof Palme, hil zuten (j. 1986).
  • 1989. Tiananmen plazako errebolta hasi zen Txinan, Hu Yaobangen heriotza eta gero.
  • 1990. Greta Garbo suediarra hil zen (j. 1905).
  • 1998. Pol Pot, kanboiar diktadorea, hil zen (j. 1928).
  • 2001. Joey Ramone, The Ramones taldeko abeslaria, hil zen (j. 1951).

Apirilaren 14a

14 Osteguna Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 14a sarreran

  • 1759. Georg Friedrich Handel britainiar nazionaltasuna zuen konpositore alemaniarra hil zen (j. 1685).
  • 1860. AEBetan, Pony Expresseko lehen jockea Sacramentora (Kalifornia) iritsi zen.
  • 1865. AEBetan, John Wilkes Boothek Abraham Lincoln lehendakariari egin zion tiro eta zauritua hurrengo egunean hil zen, apirilaren 15ean.
  • 1892. Juan Belmonte torero espainiarra jaio zen (h. 1962).
  • 1907. Acapulcon (Mexiko) Richter eskalan 7,9 graduko lurrikara izan zen eta tsunamiak portua suntsitu zuen.
  • 1907. François Duvalier, Papá Doc, Haitiko diktadore izango zena, jaio zen (h. 1971).
  • 1912. Ifar Atlantikoan (New Yorketik 1950 km ekialdera, Oportotik (Portugal) 3.430 km mendebaldera eta Terranovatik 600 km hegoekialdera), Titanic ontzi britainiarrak izozmendi baten aurka egin zuen talka 23:40etan bere lehen bidaian: hurrengo goizaldeko 2:20etan hondoratu zen. 1.513 pertsona hil ziren (2.224 zeuden ontzian).
  • 1926. Leopoldo Calvo-Sotelo, espainiar presidentea 1981 eta 1982 artean, jaio zen (h. 2008).
  • 1931. Egun bat lehenago Eibarren egin bezala, Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten eta Francesc Maciak Kataluniako Errepublika. 50 hiriburuetatik 41ean irabazi zuten errepublikarrek eta, horren aurrean, Alfontso XIII.ak erbesterako bidea hartu zuen.
  • 1939. Rooseveltek gutuna bidali zien Hitler eta Mussoliniri Europa eta Ekialde Hurbilean 10 urteko bakea eskainiz.
  • 1941. Julie Christie aktore britainiarra jaio zen.
  • 1945. Ritchie Blackmore gitarra britainiarra (Deep Purple, Rainbow, Blackmore’s Night) jaio zen.
  • 1961. Robert Carlyle aktore eskoziarra jaio zen.
  • 1965. Perry Smith asasino estatubatuarra hil zen (j. 1928).
  • 1969. AEBetan, Oscarren zeremonian, enpatea izan zen Katharine Hepburn eta Barbra Streisand artisten artean eta biek jaso zuten; Hepburn 3 alditan jaso duen bakarra da.
  • 1973. Adrien Brody aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1973. David Miller tenore estatubatuarra (Il Divo) jaio zen.
  • 1980. Gianni Rodari italiar idazlea hil zen (j. 1920).
  • 1980. Londresen, Iron Maiden bandak bere lehen estudio albuma editatu zuen.
  • 1983. Eusko Legebiltzarrak Eusko Abendaren Ereserkia izendatu zuen Euskadiko ereserki (letrarik gabe).
  • 1986. Simone de Beauvoir idazle eta filosofo frantziarra zendu zen (j. 1908).
  • 1992. Espainian, Madrid-Sevilla  abidaura handiko trena jarri zuten martxan.
  • 1994. Grezian, Legebiltzarrak Konstantino II.a errege ohiari hiritartasuna kentzearen aldeko botoa eman zuen.
  • 2003. Giza genomaren mapa osatu zuten.
  • 2010. Peter Steele Type O Negative bandako baxua eta abeslaria hil zen (j. 1962)

Apirilaren 13a

13 Asteazkena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 13a sarreran

  • 1244. Laugarren Gurutzadaren baitan, Konstantinopolis sakeatu zuten.
  • 1519. Katalina Médici, Frantziako erregina eta Henrike II.aren emaztea, jaio zen
  • 1534. Londresen, Tomas Morok (Utopia) uko egin zion Henrike VIII.a elizaren buru zela eta Katalina Aragoikoaren dibortzioa onartzen zituen akta sinatzeari.
  • 1546. Isabel de Valois, Filipe II.aren emaztea eta Espainiako erregina izango zena, jaio zen (h. 1568).
  • 1796. Indiatik zetorren lehen elefantea iritsi zen AEBetara.
  • 1866. Butch Cassidy, estatubatuar gaizkilea, jaio zen (h. 1908).
  • 1913. Aviron Bayonnais errugbi taldeak Frantziako txapelketa irabazi zuen.
  • 1921. Espainiako Alderdi Komunista sortu zen.
  • 1931. Eibarren Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten.
  • 1943. San Frantziskoko badian, 4 presok alde egin zuten Alcatrazeko presondegitik: James Boarman, Fred Hunter, Harold Brest y Floyd G. Hamilton.
  • 1963. Gari Kimovich Kasparov, munduko txapelduna izango zena xaken, jaio zen.

Apirilaren 12a

12 Asteartea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 12a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Eguen/Eguene eta Jul/Jule.

  • K. a. 45ean, Munda batailaren ostean, zesartarrek Gneo Ponpeio atzeman eta hil zuten.
  • 65. Seneka, erromatar filosofoa, Erroman, hil zen, bere buruaz beste egitera kondenatu eta gero (j. K. a. 4).
  • 238. Gordiano II.a, erromatar enperadorea hil zuten (j. 192).
  • 238. Gordiano I.a erromatar enperadoreak bere buruaz beste egin zuen (j. 159).
  • 1256. Margarita Borboikoa, Nafarroako erregina ezkontidea, hil zen (j. 1211).
  • 1471. Richard Neville, Warwickeko 16. kondea, militar ingelesa, hil zen (j. 1428).
  • 1484. Antonio da Sangallo Gaztea italiar arkitektoa jaio zen (h. 1546).
  • 1500. Joachim Camerarius alemaniar humanista jaio zen (h. 1574).
  • 1521. Piero di Cosimo, italiar pintorea hil zen (j. 1462).
  • 1530. Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea, hil zen (j. 1462).
  • 1539. Garcilaso de la Vega (El Inca) perutar historialaria jaio zen (h. 1616).
  • 1555. Juana I.a Eroa, Gaztelako erregina, hil zen (j. 1479).
  • 1609. Herbeherek Espainiatik independentzia lortu zuten.
  • 1633. Inkisizioak Galileo Galilei prozesatu zuen herexia salaketapean.
  • 1521. Piero di Cosimo, italiar pintorea hil zen (j. 1462).
  • 1530. Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea hil zen (j. 1462).
  • 1713. Guillaume-Thomas Raynal frantziar historialaria eta filosofoa jaio zen (h. 1796).
  • 1735. Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona, hil zen Madrilen (j. 1656).
  • 1748. Antoine-Laurent de Jussieu frantziar botanikaria jaio zen (h. 1836).
  • 1782. Pietro Metastasio italiar libreto egilea eta olerkaria hil zen (j. 1698).
  • 1812. Michel Renaud baxenafar politikaria jaio zen (h. 1885).
  • 1814. Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Espainiako Fernando VII.ari.
  • 1817. Charles Messier, astronomo frantsesa hil zen (j. 1730).
  • 1823. Aleksandr Ostrovski errusiar antzerkigilea jaio zen (h. 1886).
  • 1839. Nikolai Przhevalski errusiar geografoa jaio zen (h. 1888).
  • 1847. Carlos Espinosa de los Monteros nafar jenerala eta Valtierrako markesa jaio zen (h. 1930).
  • 1855. Pedro Albéniz espainiar konpositorea hil zen (j. 1795).
  • 1866. Aleksandr Ilitx Ulianov errusiar iraultzailea jaio zen (h. 1887).
  • 1869. Henri Désiré  Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea jaio zen (h. 1922).
  • 1885. Robert Delaunay frantziar margolaria jaio zen (h. 1947).
  • 1885. Hermann Hoth alemaniar jenerala jaio zen (h. 1971).
  • 1894. Bitor Gaubeka euskal idazle eta inprimagilea jaio zen (h. 1979).
  • 1897. Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa hil zen (j. 1840).
  • 1898. Lily Pons frantziar-estatubatuar sopranoa jaio zen (h. 1976).
  • 1899. Henry Becque, frantziar idazlea, hil zen (j. 1837).
  • 1900. William John Youden estatubatuar kimikari eta estatistikaria jaio zen (h. 1971).
  • 1903. Jan Tinbergen herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen (h. 1994).
  • 1904. Antonio Maurak, Ministro kontseiluaren presidenteak, atentatua izan zuen Bartzelonan.
  • 1908. Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea, jaio zen (h. 1994).
  • 1908. André Martinet frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria jaio zen (h. 1999).
  • 1912. Georges Franju frantziar zinemagilea jaio zen (h. 1987).
  • 1912. Bram Stoker irlandar nobelagile eta ipuin idazlea hil zen (j. 1847).
  • 1915. Josep Maria Font i Rius kataluniar historialaria eta legelaria jaio zen.
  • 1924. Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa, jaio zen (h. 2007).
  • 1927. Chiang Kai-shekek Shangháiko Alderdi Komunistaren kide batzuen exekuzioa agindu zuen.
  • 1928. Viktor Emanuel III.ak, Italiako erregeak, atentatua izan zuen Milaneko Feria de Muestrasen.
  • 1930. Ferrari eskuderiak debutatu zuen. Lehen karrera honetan 3 Alfa Romeo 1750  aurkeztu zituen, Tadini-Siena, Scarfiotti-Carraroli eta Caniato-Sozzi pilotoekin batera. Debut faltsu samarra, 2 autok abandonatu baitzuten.
  • 1931. Espainian hauteskunde munizipalak izan ziren, II. errepublikarako bidea emango zutenak.
  • 1933. Montserrat Caballe soprano kataluniarra, jaio zen.
  • 1938. Fiodor Xaliapin errusiar opera-kantaria hil zen (j. 1873).
  • 1945. Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (1933 – 1945) hil zen (j. 1882).
  • 1946. Teizo Takeuchi japoniar futbolaria hil zen (j. 1908).
  • 1946. Ed O’Neill estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1947. Maddi Pelot euskal idazlea Talencen jaio zen (h. 2016).
  • 1947. Tom Clancy estatubatuar idazle eta eleberrigilea jaio zen (h. 2013).
  • 1950. Monakoon, Rainiero III.a printzea tronura igo zen.
  • 1953. Alex Angulo erandioztar aktorea jaio zen (h. 2014).
  • 1955. Poliomielitisaren aurkako txertoa aurkitu zen.
  • 1956. Andy García, kubatar-estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1961. Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra espazioan ibili zen lehen gizakia izan zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
  • 1962. Antoine Pevsner errusiar eskultorea eta margolaria hil zen (j. 1886).
  • 1964. Francisco Javier Lauzurika euskal artzapezpikua eta Gasteizko apezpikua hil zen (j. 1890).
  • 1971. Igor Tamm errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1895).
  • 1971. Félix Huarte Goñi nafar ekonomialari eta finantzaria hil zen (j. 1896).
  • 1973. Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar
  • 1975. Joséphine Baker estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria hil zen (j. 1906).
  • 1976. Henrik Dam, daniar biokimiko eta fisiologoa, Nobel Saria medikuntzan 1943an, hil zen (j.1895).
  • 1977. Gemma Mengual, igerilari sinkronizatuko txapelduna, jaio zen.
  • 1978. Guy Berryman, Coldplay bandako britainiar musikaria, jaio zen.
  • 1979. Jennifer Morrison estatubatuar aktore eta modeloa jaio zen.
  • 1981. Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna hil zen (j. 1914).
  • 1983. Pierre Richard-Willm euskal antzezlea hil zen Parisen (j. 1895).
  • 1986. Valentin Kataev ukrainar idazlea eta politikaria hil zen (j. 1897).
  • 1988. Alan Paton hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista hil zen (j. 1903).
  • 1989. Sugar Ray Robinson, estatubatuar boxeolaria, historiako boxeolari honenetakoa hil zen (j. 1921).
  • 1989. Abbie Hoffman, estatubatuar aktibista, hil zen (j. 1936).
  • 1992. Eurodisney ireki zuten Paris inguruan.
  • 1994. Israel eta Palestinaren arteko akordioa gertatu zen Kairon, Palestinako poliziaren inguruan.
  • 1995. Pedro Vuskovic, Txileko ekonomialari eta politikaria, hil zen (j. 1924).
  • 2004. Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat, hil zen (j. 1916).
  • 2008. Patrick John Hillery, Irlandako presidentea, hil zen (j. 1923).
  • 2009. Javier Bengoetxea bizkaitar poeta hil zen (j. 1919).
  • 2010. Euskaldunon Egunkaria absolbitu zuten. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendieta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
  • 2010. Leonardo Cremonini italiar margolaria hil zen (j. 1925).
  • 2011. Miroslav Tichý txekiar margolari eta argazkilaria hil zen (j. 1926).
  • 2013. Jesus Acín Urzainqui euskal herritar medikua hil zen (j. 1952).
  • 2013. Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua, hil zen Sevillan (j. 1935).
  • 2016. Arnold Wesker ingeles antzerkigilea hil zen (j. 1932).

Apirilaren 11

11 Astelehena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 11 sarreran

  • 1755. James Parkinson, britainiar doktorea, jaio zen (h. 1824).
  • 1865. Estatu Batuetako presidente zen Abraham Lincolnek azken hitzaldia eman zuen, apirilaren 15ean eraila izango baitzen (j. 1809).
  • 1868. Japonian, shogunatoa debekatu zuten.
  • 1890. Rachele Mussolini, Benito Mussoliniren bigarren emaztea, jaio zen (h. 1979).
  • 1899. Espainiak Puerto Rico Ameriketako Estatu Batuen eskutan utzi zuen.
  • 1900. Sándor Márai idazle hungariarra jaio zen (h. 1989).
  • 1905. Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria berezia ezagutzera eman zuen –1915ean Erlatibitatearen teoria orokorra-.
  • 1908. Masaru Ibuka, japoniar industrial elektronikoa eta Sonyren sortzaileetako bat, jaio zen (h. 1997).
  • 1919. Nazioen Elkarteak Lanaren Nazioarteko Erakundea sortu zuen.
  • 1945. II. Mundu Gerra: estatubatuarrek Buchenwaldeko Kontzentrazio-esparrua askatu zuten.
  • 1961. Adolf Eichmannen aurkako epaiketa hasi zen Jerusalemen. Hurrengo urtean beteko zen ezarriko zitzaion heriotza-zigorra.
  • 1979. Ugandako Idi Amin diktadoreak boterea galdu zuen.
  • 2001. Australiako selekzioak 31-0 egin zuen Amerikar  Samoaren aurka.
  • 2002. Venezuelako estatu kolpeak porrot egin zuen, Hugo Chavez presidenteak kargua berriz hartzean.
  • 2009. Corín Tellado idazlea hil zen (j. 1927).

Apirilaren 10a

10 Igandea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 10a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Eritz/Eriz.

  • 1008. Notker de Lieja, suitzar erlijio gizona, hil zen (j. 940 inguruan).
  • 1270. Haakon V.a Norvegiakoa Norvegiako erregea jaio zen (h. 1319).
  • 1548. Gonzalo Pizarro espainiar konkistatzailea hil zen (j. c. 965).
  • 1577. Juan de Juni espainiar eskultorea hil zen.
  • 1583. Hugo Grotius holandar legegizona eta diplomatikoa jaio zen (h. 1645).
  • 1585. Gregorio XIII.a Aita santua hil zen (j. 1502).
  • 1710. Britainia Handia: Anaren Estatutua, Copyright arautzen zuen lehen legea, ezarri zuten.
  • 1720. Giambattista Piranesi italiar arkitektoa eta grabatzailea jaio zen (h. 1778).
  • 1755. Samuel Hahnemann alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea jaio zen (h. 1843).
  • 1783. Hortensia de Beauharnais, herbeherear erregina, jaio zen (h. 1837).
  • 1783. Francisco Longa militar bizkaitarra jaio zen (h. 1831).
  • 1794. Matthew Calbraith Perry estatubatuar itsasgizona eta militarra jaio zen (h. 1858).
  • 1813. Joseph Louis Lagrange, frantziar matematikari eta astronomoa hil zen (j. 1736).
  • 1815. Indonesiako Tambora mendian jasotako sumendi erupziorik bortitzena eman zen.
  • 1825. Hawaiin lehen hotela ireki zuten.
  • 1838. Nicolás Salmerón, filosofo, politikari eta, 1873an,  Espainiako I. Errepublikako presidenteetako bat izango zena -hilabete eta erdi-, jaio zen (h. 1908).
  • 1847. Joseph Pulitzer hungariar jatorriko Estatu Batuetako kazetaria jaio zen (h. 1911).
  • 1857. Lucien Lévy-Bruhl frantziar filosofo, soziologo eta antropologoa jaio zen (h. 1939).
  • 1861. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zen.
  • 1864. Vicente Larrinaga euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea jaio zen.
  • 1868. Augier Alexandre Leremboure lapurtar politikaria hil zen (j. 1799).
  • 1873. Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea, jaio zen (h. 1940).
  • 1884. Jean Baptiste Dumas frantziar kimikaria hil zen (j. 1800).
  • 1887. Bernardo Houssay argentinar medikua, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1971).
  • 1906. Juan Barroeta euskal herritar margolaria hil zen (j. 1835).
  • 1907. Raymond Léopold Bruckberger frantziar domingotarra jaio zen (h. 1998).
  • 1909. Algernon Charles Swinburne, ingeles poeta eta kritikaria hil zen (j. 1837).
  • 1910. Helenio Herrera argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea jaio zen (h. 1997).
  • 1910. Paul Sweezy, estatubatuar ekonomista, jaio zen (h. 2004).
  • 1911. José Luis Sáenz de Heredia espainiar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 1992).
  • 1912. RMS Titanic Southamptoneko portutik (Ingalaterra) atera zen, New Yorkera joateko asmoz. Ez zen, ordea, sekula iritsiko, apirilaren 14ko 23:40tan, izotzmendi batekin egin zuelako talka eta, bi ordu eta 45 minutu geroago, hondoratu zen. Bertan 1.500 pertsona inguru hilko ziren.
  • 1912. Gabriel Monod, frantziar historialaria hil zen (j. 1844).
  • 1913. Stefan Heym alemanezko eta ingelesezko alemaniar idazlea jaio zen (h. 2001).
  • 1917. Robert Burns Woodward estatubatuar kimikaria, 1965eko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1979).
  • 1917. Jean-Pierre Calloc’h, bretainierazko eta frantsesezko idazlea hil zen (j. 1888).
  • 1919. Emiliano Zapata Mexikoko iraultzalea tiroz hil zuten Ciudad Ayalan (j. 1879).
  • 1924. Kenneth Noland estatubatuar margolaria jaio zen (h. 2010).
  • 1927. Marshall Warren Nirenberg, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 2010).
  • 1929. Yozo Aoki japoniar futbolaria jaio zen (h. 2014).
  • 1929. Mike Hawthorn britainiar auto gidaria jaio zen (h. 1959).
  • 1932. Omar Sharif egiptoar aktorea jaio zen (h. 2015).
  • 1932. Paul von Hindenburg presidentea aukeratu zuten berriro Alemanian, gehiengo handiz irabaziz Adolf Hitlerri.
  • 1938. King Oliver estatubatuar afroamerikar konpositore eta jazzeko orkestra-zuzendaria hil zen (j. 1885).
  • 1951. Steven Seagal, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria, jaio zen.
  • 1954. Auguste Lumiere frantziar zinemagilea hil zen (j. 1862).
  • 1955. Pierre Teilhard de Chardin, frantziar paleontologo, filosofo eta jesulaguna hil zen (j. 1881).
  • 1962. Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendaria hil zen (j. 1886).
  • 1962. Stuart Sutcliffe, The Beatles bandako britainiar baxua, hil zen (j. 1940).
  • 1962. Iñaki Salvador donostiar pianista eta musikagilea jaio zen.
  • 1965. Kepa Junkera, bizkaitar trikitilaria jaio zen.
  • 1965. Kepa Junkera musikaria jaio zen Bilboko Errekalde auzoan.
  • 1966. Evelyn Waugh britainiar idazle eta kazetaria hil zen (j. 1903).
  • 1968. Josu Urrutia, euskal herritar futbolari ohia eta Athleticeko presidentea jaio zen.
  • 1970. George Harrisonek eta Paul McCartneyk The Beatles taldearen banaketa jakinarazi zuten.
  • 1970. Matt Barlow, Iced Earth bandako estatubatuar bokalista, jaio zen.
  • 1970. Q-Tip, estatubatuar rapero eta aktorea, jaio zen.
  • 1973. Roberto Carlos brasildar futbolaria jaio zen.
  • 1976. Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria hil zen (j. 1888).
  • 1979. Nino Rota, italiar konpositorea hil zen (j. 1911).
  • 1979. Rachel Corrie, 2003an erailko zuten estatubatuar aktibista, jaio zen.
  • 1979. Mikel Zarate lezamar idazlea eta apaiza hil zen (j. 1933).
  • 1988. Haley Joel Osment estatubatuar zinema eta telebistako aktorea jaio zen.
  • 1992. Peter Dennis Mitchell, ingeles kimikaria, 1978ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1920).
  • 1995. Morarji Desai, Indiako lehen ministroa hil zen (j. 1896).
  • 1998. Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu egin zen, Ipar Irlandaren bake prozesuaren urrats nabarmenetakoa.
  • 2003. Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea, Madrilen hil zen (j. 1927).
  • 2006. Romano Prodik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
  • 2007. Charles Philippe Leblond kanadar biologoa hil zen (j. 1910).
  • 2010. Maria Kaczyńska, Poloniako lehen dama hil zen (j. 1943).
  • 2010. hegazkin istripuan, Lech Kaczyński, Poloniako presidentea hil zen (j. 1949).
  • 2010. Errusiako Katyn hirian Bigarren Mundu Gerra garaian Stalinek burututako Katyngo sarraskian hildako poloniarrak omentzera zihoala, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta beste 131 pertsona zihoazten hegazkinak istripua izan zuen. Ez zen inor bizirik irten, bidaiari guztiak hil ziren, tartean Lech Kaczyński eta bere emaztea.
  • 2010. Shanghaiko metroa munduko metrorik luzeena bihurtu zen, 147 urtez luzeena izan zen Londresko metroa gainditu ondoren.
  • 2013. Raymond Boudon, frantziar soziologoa, frantziako soziologo garrantzitsuenetakoa hil zen (j. 1934).
  • 2013. Robert Edwards, ingeles biologoa, In vitro ernalketa arloko aitzindaria eta 2010eko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1925).

 

Apirilaren 9a

09 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 9a sarreran

  • 1804. Jacques Necker, Frantziako Luis XVI.aren ministroa, hil zen (j. 1732).
  • 1806. Guillermo V de Orange-Nassau, herbeherear erregea, hil zen (j. 1748).
  • 1809. Alejandro Malaspina, aristokrata eta marinela, hil zen (j. 1754).
  • 1818. Walther Wolfgang von Goethe, alemaniar konpositorea, jaio zen (h. 1885).
  • 1904. Espainiako Isabel II.a, erregina 1833 eta 1868 artean, hil zen (j. 1830).
  • 1920. Vicente Ferrer kooperantea jaio zen (h. 2009).
  • 1935. Ricardo Sáenz de Ynestrillas Martínez, espainiar militarra, jaio zen (h. 1986).
  • 1937. Alemaniako hegazkinek, besteak beste, Galdakao bonbardatu zuten.
  • 1940. Alemaniak Danimarka eta Norvegia indarrez hartu zituen Bigarren Mundu Gerran.
  • 1945. Hans Oster, alemaniar jenerala, hil zen (j. 1887).
  • 1957. Severiano Ballesteros espainiar golfaria jaio zen (h. 2011).
  • 1959. Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra hil zen (j. 1867)
  • 1961. Mark Kelly, Marillion bandaren britainiar teklista, jaio zen.
  • 1962. Isabel Coixet zinemagilea jaio zen.
  • 1963. Marc Jacobs, estatubatuar moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1974. Alexander Pichushkin, errusiar serie asesinoa, jaio zen.
  • 1977. Espainiako Alderdi Komunista (PCE) legeztatu zuten.
  • 1979. ETAk, Dionisio Imaz Gorostiza enpresaria erail zuen Ordizian.
  • 1981. Eric Harris, estatubatuar asasinoa, jaio zen (Columbine institutuko sarraskia) (h. 1999).
  • 1990. Ram Bahadur Bomjon, nepaliar mojea, jaio zen.
  • 1991. Georgiak SESBekiko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1998. Elle Fanning, estatubatuar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 2003. Jorge Oteiza euskal eskultorea hil zen (j. 1908).
  • 2003. Iraken, Sadam Hussein buru zuen diktadura erori zen.
  • 2005. Galesgo printzea, Karlos, Camilla Parker-Bowlesekin ezkondu zen.
  • 2011. Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendaria zendu zen (j. 1924).
  • 2017. 2017ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Irribarria eta Rezusta bikoteak Bengoetxea VI.a eta Larunbe 22-14 garaitu ditu.

Apirilaren 8a

08 Ostirala Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 8a sarreran

  • K. a. 563. Siddhartha Gautama (Buda), Budismoaren sortzailea, jaio zen (h. K. a. 483).
  • 217. Karakala erromatar enperadorea, txiza egiten ari zela, hil zuten (j. 186).
  • 1339.  Ordiziak, garaiko segurtasun falta zela eta, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Lazkao elkartzeko eskaerari baiezkoa eman zien.
  • 1378an, Gregorio XI.a hiltzean, Urbano VI.a izan zen ondorengo bezala haukeratua. Kardenal talde batek erromatar hautagaiari aurka egin zion eta Klemente VII.a aukeratu zuten. 2 aitasantu aukeratzeak Mendebaldeko Zisma eragin zuen 39 urtez. Konponbidea aurkitu nahian, Pisako kontzilioa egin zen 1409an, non hirugarren aita santu bat aukeratu zen. Bista denez hiru aita santu ez ziren konponbidea, eta hau dela eta 1414an aurreko hiruak baztertu zituzten eta Martin V.a aukeratu zuten.
  • 1546. Trentoko kontzilioak Vulgata aukeratu zuen Bibliaren bertsio ofizial.
  • 1644. Pedro Agerre “Axular” euskal idazlea hil zen (j. 1556).
  • 1701. Espainiako Gorteek Filipe V.a hartu zuten errege.
  • 1835. Wilhelm von Humboldt hil zen (j. 1767).
  • 1867. Lehen Nazioarteko Erakusketa inauguratu zen Parisen.
  • 1899. Martha M. Place aulki elektrikoan hil zuten lehen emakumea izan zen.
  • 1904. Erresuma Batuak eta Frantziak Entente Cordiale osatu zuten. Itun hau, Ingalaterra eta Frantziaren arteko aliantza sistema baten eraketarako oinarria izan zen (hauei, Errusia batuko zitzaielarik, eta, ondoren, AEBak), Lehen Mundu Gerran, Entente Hirukoitza bezala ezagutzen dena.
  • 1957. Suezko kanala, Egipton, berriz ireki zuten.
  • 1962. Izzy Stradlin, Guns N’ Roses taldeko gitarra, jaio zen.
  • 1971. Ijitoen Lehen Mundu Kongresua burutu zen Londresen, euren burua Rom deituz eta bandera nahiz ereserkia aukeratuz.
  • 1973. Pablo Picasso hil zen (j. 1881).
  • 1985. Indiak Union Carbide salatu zuen Bhopaleko istripuagatik; bertan 2.000 pertsona hil ziren eta beste 200.000 zauritu gertatu ziren.
  • 1990. Twin Peaks estreinatu zuten.
  • 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. Apirilaren 5ean hil zela uste da (j. 1967).
  • 2003. Bagdaden, José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria, eta Taras Prostyuk, Reuterseko kazetari ukrainarra, hil ziren Estatu Batuetako armadak Bagdadeko Palestina Hotelari egindako erasoaren ondorioz.
  • 2005. Joan Paulo II.aren entierroa. 200 estatuburu edo gobernuburu baino gehiago izan ziren bertan, erlijio garrantzitsuenetako liderrak eta 4 milioi peregrino.
  • 2010. Malcolm McLaren, Sex Pistols taldearen agentea, hil zen (j. 1946).
  • 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian izan zen. Bezperan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Gaurkoan, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.

Apirilaren 7a

07 Osteguna Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 7a sarreran

  • 1234. Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran hil zen (j. 1154).
  • 1506. Frantzisko Xabierkoa Nafarroako Xabier herrian jaio zen (h. 1552).
  • 1541. Frantzisko Xabierkoa, bere 35. urtebetetzean, Ekialderantzko bidaian abiatu zen, misiolari lanetan aritzeko xedez.
  • 1611. Antonio Perez, Espainiako Filipe II.aren sekretarioa, hil zen (j. 1540).
  • 1614. El Greco (Domenikos Theotocopulos), greziar jatorriko espainiar margolaria, hil zen (j. 1541).
  • 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartu ziren Fernando VII.aren gobernu absolutista berrezartzeko.
  • 1860. Will Keith Kellogg, Kellogg enpresa sortuko zuena, jaio zen (h. 1951).
  • 1906. Vesubio sumendiak Napoli suntsitu zuen.
  • 1915. Billie Holiday, estatubatuar jazz abeslaria, jaio zen (h. 1959).
  • 1939. Francis Ford Coppola, estatubatuar zinemagilea, jaio zen.
  • 1947. Henry Ford, AEBetako Ford auto-enpresaren sortzailea, hil zen (j. 1863).
  • 1948. Munduko Osasun Erakundea (MOE) sortu zen.
  • 1954. Jackie Chan, txinatar aktorea, jaio zen.
  • 1963. Jaime de Marichalar, Elena Borboikoaren senar ohia eta Lugoko dukea izandakoa, jaio zen Iruñean.
  • 1969. Interneten jaiotzaren data sinbolikoa.
  • 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian da. Egun honetan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Biharamunean, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.

Apirilaren 6a

06 Asteazkena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 6a sarreran

  • 1199. Rikardo I.a Ingalaterrakoa “Lehoibihotza”, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 1157).
  • 1483. Rafael, italiar artista, jaio zen (h. 1520).
  • 1606. Espainiako Filipe III.aren gortea Valladolidetik Madrilera aldatu zen.
  • 1671. Jean-Baptiste Rousseau, idazle frantziarra, jaio zen (h. 1741).
  • 1804. Napoleon Bonaparte frantsesen enperadore koroatu zuten.
  • 1814. Napoleon Bonapartek abdikatu zuen, ondorenElba uhartera bidaliko zutelarik.
  • 1881. Jose Mari Iparragirre euskal idazle urretxuarra, hil zen Ezkio-Itsason (j. 1820).
  • 1891. Lehen Olinpiar Joko modernoak hasi ziren Atenasen, 1.500 urte lehenago Teodosio I.ak Jokoak debekatu ondoren.
  • 1909. Robert Peary eta Matthew Henson estatubatuar esploratzaileak Ipar Polora ailegatu ziren, bertara iritsitako lehen gizakiak.
  • 1917. Lehen Mundu Gerra: Ameriketako Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • 1943. Antoine de Saint-Exupéryk idatzitako Printze txikia argitaratu zuten.
  • 1968. Massielek irabazi zuen Londresen Eurovision Abesti Txapelketa, La, la, la abestiarekin.
  • 1971. Igor Stravinski, musikagile errusiarra, hil zen (j. 1882).
  • 1976. Goardia Zibilak Oriol Solé Sugranyes ekintzaile kataluniarra tiroz erail zuen Burgeten (Nafarroa), Segoviako ihesaldian parte hartu ondoren eta Espainiatik ihes egiteko bidean zela (j. 1948).
  • 1991. Golkoko Gerra: Irakek bakerako baldintzak onartu zituen.
  • 1992. Bosnia-Herzegovinako gerra zibila hasi zen.
  • 1992. Isaac Asimov, idazle errusiarra hil zen (j.1902).
  • 1994. Ruandako genozidioa. Misil batek Ruandako eta Burundiko presidenteak zihoazen hegazkina eraitsi zuen (Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (j. 1937) eta Cyprien Ntaryamira, Burundiko presidentea (j. 1955)). Hurrengo 2 hilabeteetan, militarrek eta Interahamwe miliziek 800.000 tutsi eta oposizioko hutu asasinatu zituzten.
  • 2005. Rainier III Monakoko Printzea hil zen (j. 1923).
  • 2014. Mickey Rooney (irudian) estatubatuar aktorea zendu zen (j. 1920).

Apirilaren 5a

05 Asteartea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 5a sarreran

  • Sehaskan: Azeari, Azeri, Azari eta Aznar.
  • 1588. Thomas Hobbes, filosofo ingelesa, jaio zen (h. 1679).
  • 1614. Virginian, Pocahontas eta John Rolfe ingeles kolonoa ezkondu ziren.
  • 1794. Georges Jacques Danton eta haren aldekoak exekutatu zituzten gillotinan.
  • 1928. Pio Caro Baroja, idazlea eta dokumentagilea, jaio zen (h. 2015).
  • 1939. Leka de Albania, albaniar aristokrata  eta tronurako aspirantea jaio zen (h. 2011).
  • 1944. Xabier Lete abeslari eta olerkari oiartzuarra jaio zen (h. 2010).
  • 1947. Gloria Macapagal-Arroyo filipinar presidentea jaio zen.
  • 1948. Les Binks eta Dave Holland, Judas Priest bandako kideak, jaio ziren.
  • 1951. AEBetan, Ethel eta Julius Rosenberg heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, SESBen aldeko espioitza egitea egotziz.
  • 1955. Londresen, Winston Churchillek lehen ministro izateari utzi zion.
  • 1955. Akira Toriyama, mangaka japoniarra jaio zen.
  • 1963. Telefono gorria konektatu zuten. Egia esan, beltza zen eta  estatubatuar presidentea zen John Kennedyren despatxoa (Washington DCn) eta sobietar Nikita Khrustxevena (Mosku) lotzen zituen.
  • 1964. Douglas MacArthur, estatubatuar militarra, hil zen (j. 1880).
  • 1965. Mike McCready, Pearl Jam bandako estatubatuar musikaria, jaio zen.
  • 1970. Manuel Egileor, euskal politikari abertzalea eta jeltzalea, hil zen (j. 1884).
  • 1974. Ibon Zabala, euskal idazlea, jaio zen (h. 1995).
  • 1975. Chiang Kai-shek, txinatar politikari eta militarra, hil zen (j. 1887).
  • 1976. Howard Hughes estatubatuar magnatea hil zen (j. 1905).
  • 1980. Agustin Zarrantz, euskal idazlea, hil zen (j. 1897).
  • 1994. Kurt Cobain, Nirvanaren estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1967).
  • 2006. Kulturaren Vianako Printzea Saria Javier Tejada fisikoari eman zitzaion.
  • 2008. Charlton Heston, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1925).
  • 2011. Baruch Samuel Blumberg, estatubatuar zientzialari eta medikuak B hepatitisa aurkitu zuen (j. 1925).
  • 2013. Bigas Luna zinemagilea hil zen (j. 1946).

Apirilaren 4a

04 Astelehena Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 4a sarreran

  • 636. Isidoro Sibiliakoa hil zen (j. 560 inguru).
  • 1284. Alfontso X.a Jakintsua,Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (1252 – 1284), hil zen (j. 1221).
  • 1581. Sir Francis Drake itsaslapur, esploratzaile, esklabu-merkatari eta politikari ingelesak Lurrari bira eman zion. Lortu zuen lehenengo ingelesa izan zen, Elkano baino 60 urte beranduago.
  • 1823. Carl Wilhelm Siemens alemaniar ingeniaria eta Ernst Werner von Siemensen anaia, jaio zen (h. 1883).
  • 1854. Vienan (Austria), Austriako Frantzisko Jose I.a Sissirekin ezkondu zen.
  • 1884. Isoroku Yamamoto, japoniar almirantea eta Pearl Harborren aurkako sorpresazko erasoaren egilea, jaio zen (h. 1943).
  • 1917. Errusian (Petrogradon) Vladimir Leninek Apirileko Tesiak zabaldu zituen.
  • 1929. Karl Benz, autoentzako gasolina motorren asmatzailea, hil zen (j. 1844).
  • 1931. André Michelin, frantses industriaria eta Edouard Michelinen anaia, hil zen. Edouard neumatikoaren asmatzaileetako bat izan bazen, Andrék Guia Michelin sortu zuen 1900ean, 47 orritan Frantziako mapa eskainiz (j. 1853).
  • 1945. Daniel Cohn-Bendit, Frantziako 68ko maiatzaren liderra, jaio zen.
  • 1949. Washingtonen, 12 estatuen artean, NATO sortu zuten.
  • 1968. Memphisen (AEB) Martin Luther King asasinatu zuten (j. 1929).
  • 1975. Kalifornian (AEB) Bill Gates eta Paul Allenek Microsoft sortu zuten.
  • 1979. Heath Ledger aktore australiarra jaio zen (h. 2008).
  • 2009. Sarrera salmenta penagarri baten ondoren, AC/DC bandak izugarrizko emanaldia egin zuen Barakaldoko BECen (eta ni hantxe izan nintzen!).

Apirilaren 3a

03 Igandea Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 3a sarreran

  • 1493. Bartzelonan, Errege-erregina Katolikoak Kristobal Kolonekin egon ziren.
  • 1507. Martin Luther egin zuten apaiz.
  • 1693. Ana Maria Luisa Orleanskoa eta Montpensier noble francesa hil zen (j. 1627).
  • 1860. AEBetan, Pony Express zerbitzu postala inauguratu zuten.
  • 1862. James Clark Ross esploratzaile britainiarra hil zen (j. 1800).
  • 1882. AEBetan, Jesse James bandoleroa asasinatu zuten, 16 urtez bere atzetik ibili ondoren (j. 1847).
  • 1917. Vladimir Lenin erbestea utzi eta Errusiara iritsi zen, Errusiako Iraultzan boltxevikeek lidergoa hartuz.
  • 1924. Marlon Brando aktore estatubatuarra jaio zen (h. 2004).
  • 1924. Doris Day, aktore eta abeslari estatubatuarra, jaio zen (h. 2004).
  • 1930. Helmut Kohl, politiko eta, 1982 eta 1998 artean, kantzelari alemaniarra, jaio zen.
  • 1933. Britainia Handiko hegazkinak Everesten gainetik pasa ziren, 10.000 metroko errekorra gaindituz.
  • 1934. Jane Goodall, ingeles naturalista jaio zen (1934 -).
  • 1946. Marisa Paredes aktorea jaio zen (1946ko).
  • 1946. Masaharu Homma jeneral japoniarra hil zuten (j. 1888).
  • 1948. AEBk Marshall Plana sinatu zuen, II. Mundu Gerra garaian suntsitutako herrialde europarrak berreraikitzeko laguntza finantziarioa.
  • 1952. Kiko Veneno, espainiar musikaria jaio zen (j. 1952-).
  • 1956. Miguel Bosé abeslaria jaio zen (j. 1956-).
  • 1958. Alec Baldwin aktore estatubatuarra jaio zen (j. 1958-).
  • 1961. Eddie Murphy, aktore, abeslari eta umorista estatubatuarra, jaio zen New Yorken (1961-).
  • 1968. Sergi Arola  sukaldari katalana jaio zen (1968-).
  • 1970. Urtain, 1968an Ordizian boxeatzen hasi zena, Europako txapeldun egin zen.
  • 1975. Anatoly Karpov munduko txapeldun egin zen xaken, Bobby Fischer ez zelako azaldu.
  • 1979. Espainian frankismo ondorengo lehen hauteskunde munizipalak egin ziren.
  • 1991. Graham Greene idazle britainiarra hil zen (j. 1904).
  • 1993. Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki“, bertsolari eta txiste-kontalaria hil zen (j. 1926).
  • 1998. Espainiako Defentsa ministeritzak ikerketa zabaldu zuen, ustez CESIDek (gazteleraz, Centro Superior de Información de la Defensa) Herri Batasunaren egoitzean eginiko legez-kanpoko entzuketak zirela-eta.
  • 2009. PPko Arantza Quiroga aukeratu zuten Eusko Legebiltzarreko presidente.
  • 2012. Antonio Mingote idazle, marrazkilari, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izandakoa,  hil zen (j. 1919).
  • 2016. Panamako paperak: Estatu politikari, kirolari, negoziogizon, enpresaburu, erakunde eta elkarte pribatuek zerga-ordainketak sahiesten zituztela egiaztatzen zuten agiri multzoa argitaratu zen.
  • 2017. San Petersburgoko metroko atentatuan 11 lagun hil eta beste 45 zauritu ziren.

Apirilaren 2a

02 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 2a sarreran

  • 742. Carolus Handia edo Karlomagno, frankoen errege (768 – 814), Lonbardiako errege (774 – 814) eta Leon III.a aita santuak izendatuta Mendebaldeko enperadore (800 – 814), jaio zen (h. 1814).
  • 1332. Araba Gaztelako Koroaren eskuetan jarri zen, honek haren forua bermatzen zuelarik.
  • 1792. Lehen dolarra akuinatu zuten.
  • 1801. Gerra Napoleonikoetan, Kopenhageko guduan, ingelesek ontziteri daniarra suntsitu zuten.
  • 1805. Hans Christian Andersen danimarkar idazlea jaio zen (h. 1875).
  • 1840. Émile Zola idazle frantsesa jaio zen (h. 1902).
  • 1934. Manuel Azañak Izquierda Republicana alderdia sortu zuen.
  • 1948. Europarentzako Marshall Plana jarri zuten abian.
  • 1949. NATOren testua onartu zuten eta 3 egun beranduago sinatuko zuten.
  • 1954.  Bartzelonara Semiramis ontzia iritsi zen, Dibisio Urdineko 286 bolondres ekarriz.
  • 2005. Joan Paulo II Aita Santua (1978) hil zen 85 urterekin, gaixotasun infekzioso baten ondorioz; lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.

Apirilaren 1a

01 Ostirala Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 1a sarreran

  • 1721. La Granjako jauregia hasi ziren egiten Segovian.
  • 1767. Karlos III.aren dekretu batek Jesusen Lagundia bota zuen Espainiatik.
  • 1810. Napoleon Austriako enperadorea zen Frantzisko I.aren alabarekin, Maria Luisarekin, ezkondu zen.
  • 1825. Ludwig van Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatu zuten lehen aldiz Frankfurten.
  • 1867. Parisen Industria eta Arteen Erakusketa Unibertsala inaguratu zuten, Napoleon III.ak ospe gehiago irabazi nahian.
  • 1901. James Gibb injineruak mahai-tenisa edo ping-ponga asmatu zuen.
  • 1924. Indarraren bidez Bavariar Gobernua irauli nahi izateagatik, Hitlerri goi-mailako traizioa egotzi eta bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
  • 1925. Bauhaus arkitektura eskola Dessau hirian ezarri zen.
  • 1929. Milan Kundera idazle txekiarra jaio zen.
  • 1933. Naziek juduen aurkako jazarpenei hasiera ematen zien, euren negozioak boikoteatuz.
  • 1936. Austriak derrigorrezko zerbitzu militarra ezarri zuen.
  • 1938. Suitzak Nescafe kafe instantaneo fabrika sartu zuen.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibila ofizialki bukatu zen; Madril errenditu eta gero, diktadura frankista hasi zen.
  • 1940. San Lorenzo del Escorialen (Madrilen), Franco jeneralak Erorien Bailararen inagurazio sinbolikoa egin zuen.
  • 1959. Francok Erorien Bailara inaguratu zuen.
  • 1965. Helena Rubinstein hil zen (j. 1870).
  • 1976. Max Ernst hil zen (j. 1891).
  • 1993. Joan Borboikoa hil zen (j. 1913).

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 31
  • Maiatzaren 30a
  • Maiatzaren 29a
  • Maiatzaren 28a
  • Maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.854 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar