Santu kristauak: Andoni, Dorleta, Dorotea, Filipe, Hermoxenes eta Maxima.
Sehaska egutegiko izendegia: Dorleta, Andolin eta Andoni.
San Antolin eguna Lekeition.
- K. a. 490. Maratoiko gudua gertatu zen eta greziarrek pertsiarrak garaitu zituzten. Filipidesek lasterka eraman zuen garaipenaren mezua Atenasera, historiako lehen Maratoia eginez.
- K. a. 44. Kleopatra VII.a faraoiak bere seme Ptolomeo XV.a errege izendatu zuen.
- K. a. 31. Erromako gerra zibilaren bukaera: Actiumeko bataila: Grezia mendebaldeko kostetan, Augustok Marko Antonio eta Kleopatra VII.aren tropak garaitu zituen.
- 421. Konstantino III.a, erromatar enperadorea, hil zen.
- 459. Simeon Estilita, kristau aszeta, hil zen.
- 1211. Joan Tarazonakoa, nafar elizgizona, Iruñeko apezpikua, hil zen.
- 1274. Munetaka Printzea, Japoniako Kamakura shogunerriko seigarren shoguna, hil zen (j. 1242).
- 1548. Vincenzo Scamozzi, pizkundeko veneziar arkitektoa, jaio zen (h. 1616).
- 1566. Taddeo Zuccaro, italiar margolari manierista, hil zen (j. 1529).
- 1606. Karel van Mander, flandriar margolaria, hil zen (j. 1548).
- 1620. Mayflower bukea Plymouthetik atera zen, 102 peregrinos puritano zeramatzalarik.
- 1652– José de Ribera, kataluniar margolaria eta imprimatzailea, hil zen (j. 1591).
- 1666. Sute handi bat izan zen Londresen.
- 1667. Parisen kaleetako argia instalatu zuten. Lehenengoa da.
- 1680. Per Brahe gaztea, suediar soldadu eta estatista, hil zen (j. 1602).
- 1708. Sebastian Mendiburu euskal idazlea jaio zen Oiartzunen (h. 1782).
- 1752. Britainia Handiak eta bere koloniek gregoriar egutegia hartu zuten.
- 1767. Juan Francés de Iribarren, nafar musikagilea, hil zen (j. 1699).
- 1778. Louis Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, Holandako erregea, jaio zen (h. 1846).
- 1792. Frantziar Iraultzako iraileko sarraskietan, 3 gotzain katoliko eta 200 erlijioso baino gehiago erail zituzten.
- 1805. Esteban Echeverria, euskal jatorriko argentinar idazlea, jaio zen (h. 1851).
- 1811. Jacob Christian Jacobsen, daniar enpresagizon eta filantropoa, jaio zen (h. 1887).
- 1814. Ernst Curtius, alemaniar historialaria, humanista, kritikaria eta jakituna, jaio zen (h. 1896).
- 1840. Giovanni Verga, italiar idazlea (h. 1922).
- 1845. Bernardino Rivadavia, argentinar politikaria, Río de la Platako Probintzia Batuetako presidentea, hil zen (j. 1780).
- 1853. Wilhelm Ostwald, alemaniar kimikari eta filosofoa, 1909ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1932).
- 1854. Hans Jæger, norvegiar idazlea, jaio zen (h. 1910).
- 1854. Paul Vieille, fantziar fisikaria, kerik gabeko bolboraren asmatzailea, jaio zen (h. 1934).
- 1865. William Rowan Hamilton, irlandar matematikari, fisikari eta astronomoa, hil zen (j. 1805).
- 1872. Nikolai Frederik Severin Grundtvig, daniar idazlea, hil zen (j. 1783).
- 1876. Francesc Cambó, kataluniar politikari kontserbadorea, abokatua eta finantzaria, jaio zen (h. 1947).
- 1877. Frederick Soddy, britainiar fisikari eta kimikaria, 1921eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1956).
- 1894. Joseph Roth, austriar idazlea, jaio zen (h. 1939).
- 1901. AEBetan, Theodore Rooseveltek bere diskurtso ezaguna ematen du: “Ez ezazu ahotsa altxa, baina egurra zurekin eraman” (Big stick).
- 1909. Ramon Goikoetxea, Evangelista de Ibero, nafar kaputxinoa, hil zen (j. 1873).
- 1910. Henri Rousseau, frantziar margolaria, hil zen (j. 1844).
- 1916. Ömer Lütfi Akad, turkiar zinema zuzendaria, jaio zen (h. 2011).
- 1917. César del Villar, bizkaitar militar eta politikaria, hil zen (j. 1843).
- 1918. John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa, hil zen (j. 1847).
- 1919. Jose Luis Orbegozo, euskal enpresaburua eta Errealako presidentea, jaio zen (h. 2010).
- 1920. Mónica Echeverría, txiletar idazlea, jaio zen.
- 1923. René Thom, frantziar matematikaria, jaio zen (h. 2002).
- 1924. Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea, jaio zen.
- 1925. USS Shenandoah zepelin estatubatuarrak istripua izan zuen 14 lagunen heriotza eraginez.
- 1933. Mathieu Kérékou, Beningo presidentea, jaio zen (h. 2015).
- 1934. Allen Carr, britainiar idazlea, jaio zen.
- 1935. Jose Maria Palacios, Ogeta, gasteiztar pilotaria, jaio zen. (h. 2002)
- 1936. Andrew Grove, Intel txip-enpresaren sortzaileetako bat, jaio zen.
- 1936. Isaac Puente, euskal herritar sendagilea eta anarkismoaren teorialaria, Pancorbon fusilatua, hil zen (j. 1896).
- 1937. Pierre de Coubertin, historialari eta pedagogo frantziarra eta Olinpiar Joko modernoen sortzailea, hil zen (j. 1863).
- 1937. Pierre de Coubertin, frantziar historialari eta pedagogoa eta Olinpiar Joko modernoen sortzailea, hil zen (j. 1863).
- 1937. Aleksandr Xliapnikov, errusiar militante boltxebikea, hil zen (j. 1885).
- 1939. Jack Lang, frantziar politikaria, jaio zen.
- 1939. Henry Mintzberg, kanadar irakaslea, kudeaketa eta antolakuntza teoriak taxutzeagatik ezaguna, jaio zen.
- 1940. Régis Debray, frantziar idazlea eta saiakeragilea, jaio zen.
- 1940. Alejandro Rojas-Marcos, andaluziar politikaria, Sevillako alkate ohia, jaio zen.
- 1943. Aleksandr Kholevo, errusiar matematikaria, informatika kuantikoaren aitzindarietako bat, jaio zen.
- 1944. Anna Frank ume judua (15 urte) Auschwitzeko kontzentrazio-esparrura bidali zuten, hilabete batzuk geroago hilko zen tokira.
- 1945. Japoniak ofizialki sinatu zuen baldintzarik gabe amore ematea Bigarren Mundu Gerran, gatazka amaituz.
- 1945. Vietnamen, Ho Chi Minh-ek bere herrialdea Frantziarekiko independizatu zela aldarrikatu zuen.
- 1946. Patri Urkizu, gipuzkoar idazlea eta Euskal Filologian doktore EHUn, jaio zen.
- 1947. Arévalo, espainiar umorista eta aktorea, jaio zen.
- 1947. Pepe Rubianes, katalunian bizi izandako galiziar aktore eta antzerki-zuzendaria, jaio zen (h. 2009).
- 1948. Christa McAuliffe, espazioan bidaiatzeko hautatutako lehen herritar zibila, jaio zen (h. 1986).
- 1949. Roger Collins, ingeles historialaria, Erdi Aroan aditua, jaio zen.
- 1951. Mark Harmon, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 1951. Doroteo Ziaurritz, gipuzkoar sendagilea eta politikaria (j. 1883).
- 1953. Ahmad Shah Massoud, Afganistango mujahidinen buruzagia, Sobietarren aurkako gerran garrantzi handiko paperduna, jaio zen (h. 2001).
- 1961. Carlos Valderrama, kolonbiar futbolaria, jaio zen.
- 1963. Arantza Aldalur, gipuzkoar idazlea, jaio zen.
- 1964. Keanu Reeves, Libanon jaiotako kanadar aktorea, jaio zen.
- 1965. Lennox Lewis, britainiar-kanadar boxeolari ohia, jaio zen.
- 1966. Salma Hayek, mexikar aktorea, jaio zen.
- 1967. Ana Ruiz Mitxelena, gipuzkoar futbolaria, emakumezkoen Espainiako selekzioan parte hartzen zuen lehen jokalaria, jaio zen (h. 1993).
- 1967. Paddy Roy Bates izeneko britainiarrak Roughs Tower okupatu eta Sealandeko Printzerria sortu zuen.
- 1967. Iruñean Sadar estadioa inauguratu zen, Osasuna taldearen futbol zelaia.
- 1968. Josep Rull, kataluniar abokatu eta politikaria, CDC alderdiko idazkari nagusia, jaio zen.
- 1968. Cynthia Watros, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 1969. Ho Chi Minh, Vietnameko Alderdi Komunistaren sortzailea eta Vietnamgo Errepublika Demokratikoko lehenengo presidentea, hil zen (j. 1890).
- 1970. NASAk Apolo Proiektuko ilargirako bi misio bertan behera utzi zituela iragarri zuen: Apolo 15a eta Apolo 19a.
- 1972. Ignacio Baleztena Azkarate, nafar abokatu, idazle eta politikari karlista, hil zen (j. 1887).
- 1973. J.R.R. Tolkien, ingeles filologo, irakasle eta Eraztunen Jauna idatzi zuen fantasia epikoko idazle hegoafrikarra, hil zen (j. 1892).
- 1977. Frederic Kanoute, maliar futbolaria, jaio zen.
- 1978. Juan Laurentino Ortiz, argentinar idazlea, hil zen (j. 1896).
- 1980. Txema Romera, nafar atleta, 400 metro hesidunetan aditua, jaio zen.
- 1981. Tadeusz Baird, poloniar musikagilea, hil zen (j. 1928).
- 1983. Arkaitz García, arabar igerilari paralinpikoa, jaio zen.
- 1984. Lorenzo Hurtado de Saratxo, bizkaitar enpresaburu eta politikaria, Bilboko alkatea, hil zen (j. 1889).
- 1985. 1912an izozmendi batek hondoratutako Titanic transatlantiko ospetsua aurkitu zuten.
- 1986. Efrén Vázquez, bizkaitar motoziklismoko pilotua, jaio zen.
- 1986. Jose Lipperheide, alemaniar jatorriko bizkaitar finantza-gizona, hil zen (j. 1906).
- 1987. Xabier Zabalo, nafar txirrindularia, jaio zen.
- 1988. Javi Martinez, nafar futbolaria, jaio zen.
- 1989. Ekhi Erremundegi, lapurtar bertsolaria, jaio zen.
- 1990. Transnistriak bere burua errepublika sobietar izendatu zuen, baina Mikhail Gorbatxev presidente sobietarrak erabakia baliogabetzat jo zuen.
- 1991. AEBek Baltikoko errepubliken independentzia aitortu zuen: Estonia, Letonia eta Lituania.
- 1991. Alfonso García Robles, mexikar diplomatikoa, 1982ko Bakearen Nobel Saria, hil zen (j. 1911).
- 1991. Laura Riding, estatubatuar idazle eta literatura kritikoa, hil zen (j. 1901).
- 1992. Barbara McClintock, estatubatuar genetista eta botanikaria, 1983ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1902).
- 1993. Eduardo García Máynez, mexikar filosofo eta legegizona, hil zen (j. 1908).
- 1995. Václav Neumann, txekiar orkestra-zuzendaria, hil zen (j. 1920).
- 1997. Victor Emil Frankl, austriar psikoanalista, logoterapiako psikoanalisi eskolaren sortzailea, hil zen (j. 1905).
- 1998. Legez kanpo utziko zutela aurrikusiz, ezker abertzaleak proiektu politiko berria aurkeztu zuen, Euskal Herritarrok izenekoa.
- 2001. Christiaan Barnard, hegoafrikar kirurgialaria, gizakien arteko arrakastadun lehenengo bihotz-transplantea egin zuena, hil zen (j. 1922)
- 2004. Joan Oró, kataluniar biokimikaria, hil zen (j. 1923).
- 2007. Mexiko: Henriette ekaitz-tropikalak sei hildako utzi zituen Acapulcon.
- 2008. Xabier Portugal, gipuzkoar irakasle, kazetari eta idazlea eta Pasaiako alkatea, hil zen (j. 1951).
- 2012. Emmanuel Nunes, Parisen bizi izandako portugaldar musikagilea, hil zen (j. 1941).
- 2013. Valérie Benguigui, frantziar aktorea, hil zen (j. 1965).
- 2013. Ronald Coase, britainiar ekonomialaria, 1991ko Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1910).
- 2015. Alan Kurdi, kurdu jatorriko hiru urtedun mutil Siriarra, itota hil eta Europako Errefuxiatuen Krisiaren barnean fenomeno mediatiko bihurtu zena, hil zen (j. 2012).
- 2016. Islom Karimov, Uzbekistango lehendabizko presidentea, hil zen (j. 1938).
- 2016. Iruñeko Udalak Oroimen Historikoaren Legea betez Erorien monumentuko kriptatik Emilio Mola, Jose Sanjurjo eta beste sei militar kolpisten gorpuak ateratzeko prozesuari ekin zion. Usetxi herrian aldiz, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek 1938ko Ezkabako espetxeko ihes egindako 3 gizonen gorpuzkiak desobideratu zituzten.