• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Ekaina

Ekainaren 30a

30 Asteazkena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 30a sarreran

  • San Martzial (Irun).
  • 1520. Mexiko Hirian, Cuitláhuac-ek gidaturiko aztekek espainiar tropak bidali zituzten Tenochtitlanetik.
  • 1522. San Martzialeko gudua izan zen Iruneko Aldabe mendian. Franko-nafarrek galdu egin zuten Nafarroako Erresumaren independentzia berreskuratzeko saiakera hura.
  • 1834. Gipuzkoako uholdeetan 39 hildako egon ziren.
  • 1863. Henry Ford, estatubatuar kotxe fabrikatzailea, jaio zen (h. 1947).
  • 1905. Albert Einsteinek erlatibitate mugatua garatzen zuten paperak argitaratu zituen.
  • 1908. Tunguska gertaera: Meteorito edo kometa bat lehertu zen Tunguska gainean (Siberian) 20 megatoiko indarrez, 2000 km2 baso suntsituz.
  • 1934. Adolf Hitlerrek arerio politikoak bortxaz kanporatu zituen “Labana luzeen gaua” delakoan.
  • 1997. Nankingo Tratatua kadukatu zen eta Hong Kongeko penintsula Txinako Herri Errepublikaren eskuetara itzuli zen.
  • 2000. Danimarkan, Roskildeko gertaerak izan ziren: 9 pertsona hil ziren zapalduta, Pearl Jam taldearen kontzertu batean.
  • 2002. Aurreko urteko otsailaren 28az geroztik ez bazen erabiltzen ere, egun honetan utzi zioten bankuek pezeta kanbiatzeari. Orduz gero, Espainiako Bankuan soilin egiten daiteke hori.
  • 2005. Espainiako Kongresuak sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu zituen.

Ekainaren 29a

29 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 29a sarreran

  • San Petri (edo San Pedro). Larraitzko jaiak.
  • 64 inguruan. San Petri hil zuten gurutzean.
  • 1482. María de Aragón y Castilla, Errege-erregina Katolikoen alaba eta Portugaleko Manuel I.aren emaztea eta Portugaleko erregina kontsortea izango zena, jaio zen (h. 1517).
  • 1540. Ana de Mendoza y de la Cerda, Éboliko printzesa, jaio zen (h. 1592).
  • 1707. Espainian Planta Berriko Dekretuak ezarri zituzten eta, hauen arabera, Filipe V.a Espainiakoak Aragoi eta Valentziako Foruan bertan behera utziko zituen, Gaztelarekin berdinduz.
  • 1850. ikatz izena emango zitzaion fosila aurkitu zuten Vancouverren.
  • 1854. Bizenta Mogel idazlea hil zen Abanton (j. 1782).
  • 1900. Antoine de Saint-Exupery, idazle eta hegazkinlari frantziarra, jaio zen (h. 1944).
  • 1949. Apartheid legea aplikatzen hasi zen Hego Afrikan.
  • 1951. Don Rosa, Donald Ahataren ilustratzailea, jaio zen.
  • 1956. Marilyn Monroe eta Arthur Miller ezkondu ziren.
  • 1974. Isabel Perón egin zuten Argentinako presidente bere senarra zen Juan Perón gaixo zegoelako. Bi egun beranduago hilko zen hau.
  • 1979. Blas de Otero, Euskal Herrian jaiotako idazlea, hil zen (j. 1916).
  • 1995. Sampoong Merkatari Gunea erori egin zen Seulen (Hego Korea), 501 hildako eta 937 zauritu eraginez.
  • 2003. Katharine Hepburn, aktoresa estatubatuarra, hil zen (j. 1907).
  • 2007. Apple-ek iPhone-a jarri zuen salgai lehenbizikoz, AEBtan bakarrik.

Ekainaren 28a

28 Astelehena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 28a sarreran

  • 1491. Henrike VIII.a Ingalaterrakoa izango zena (1509–1547) jaio zen (h. 1547).
  • 1519. Karlos V.a egin zuten Erromatar-Germaniar Inperio Santuaren enperadore.
  • 1577. Pieter Paul Rubens pintorea, jaio zen (h. 1640).
  • 1579.  Antonio Pérez, Filipe II.a Espainiakoaren idazkaria, hartu zuten atxilo.
  • 1712. Jean-Jacques Rousseau, idazle eta pentsalari suitzarra, jaio zen (h. 1778).
  • 1914. Franz Ferdinand Austriako artxidukea eta emaztea, Sofía Chotek, hil zituen serbiar gazte abertzale batek Sarajevon, Lehen Mundu Gerraren hasiera markatuz.
  • 1919. Versaillesko Ituna sinatu zen, Lehen Mundu Gerra amaituz.
  • 1931. Espainiako II. Errepublikan, PSOEk irabazi zituen lehen hauteskunde orokorrak izan ziren.
  • 1967. Israelek Ekialdeko Jerusalem bereganatu zuen.
  • 1969. Stonewalleko gertaerak izan ziren eta horren omenez ospatzen da urtero mundu osoan Gay Harrotasunaren Eguna.
  • 1974. Unai Iturriaga, bertsolari bizkaitarra, jaio zen.
  • 2003. Bartzelonan, Harley Davidson Open Road Tour izan zen, marka horren 100 urteak ospatuz, eta 15.000 moto baino gehiago bildu ziren Montjuic-en.

Ekainaren 27a

27 Igandea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 27a sarreran

  • 1549. Frantzisko Xabier josulaguna Japoniara iritsi zen itsasontziz.
  • 1794. Frantziako Iraultza: Maximilien Robespierre atxilotu zuten 17.000 iraultzaren etsaien exekuzioa sustatu zuelako.
  • 1869. Emma Goldman, lituaniar jatorriko estatubatuar anarko–komunista eta feminista, jaio zen (h. 1940).
  • 1905. Potemkin korazatuaren mutina hasi zen.
  • 1949. INI sortu zen.
  • 1957. Seat enpresa Seat 600 modeloa hasi zen saltzen.
  • 1967. Munduko lehen kutxazain automatikoa ipini zen Londresen.
  • 1977. Josep Tarradellas politikari katalana atzerritik itzuli zen.
  • 1987. Errealak Errege Kopa irabazi zuen, Atletico Madridi irabazi ondoren.
  • 1995. GRAPOk Publio Cordón enpresaria bahitu zuen Zaragozan.
  • 2008. Ibarretxe lehendakariaren herri galdeketa egiteko lege proiektuak, boto bakar bateko aldearekin, Eusko Legebiltzarraren onespena jaso zuen.

Ekainaren 26a

26 Larunbata Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 26a sarreran

  • 1409. Mendebaldeko Zisma: Pisan hirugarren Aita Santu bat aukeratu zen (Alexandro V), Erromakoari (Gregorio XII) eta Avignongoari (Benedikto XII) gehituz.
  • 1536. Urdaneta eta bere alaba Grazia Lisboara iritsi ziren.
  • 1541. Francisco Pizarro Peruko konkistatzailea, hil zen (j. 1478).
  • 1819. Txirrindua patentatu zuten.
  • 1908. Salvador Allende, Txileko presidente izango zena (1970–1973) jaio zen (h. 1973).
  • 1914. Estrellita Castro jaio zen (h. 1983).
  • 1945. 50 herrialdek Nazio Batuen Sorrera Ituna sinatu zuten San Franciscon.
  • 1955. Mick Jones, britainiar musikaria eta Big Audio Dynamite, The Clash eta Carbon/Silicon taldeetako kidea, jaio zen.
  • 1963. John F. Kennedyk, AEBtako presidenteak, oso famatua den “Ich bin ein Berliner” diskurtsoa (Berlindarra naiz) eman zuen.
  • 1975. José María Escrivá de Balaguer, Opus Deiren sortzailea, hil zen (j. 1902) (73 urte).
  • 1977. Elvis Presleyren azken kontzertua izan zen.
  • 1979. Muhammad Alik (jaiotzez Cassius Marcellus Clay Jr) boxeoa utzi zuen.
  • 1987. Jesus Gilek Atlético de Madrid futbol klubaren presidentzia hartu zuen.

Ekainaren 25a

25 Ostirala Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 25a sarreran

  • 1852. Antoni Gaudi arkitekto kataluniarra jaio zen (h. 1926).
  • 1870. Elisabet II.a Espainiakoak abdikatu behar izan zuen.
  • 1876. AEBetan, Zaldi Eroaren sioux indioek Custer jeneralaren armada garaitu zuten (Little Big Horneko bataila).
  • 1903. George Orwell, idazle britaniarra, jaio zen (h. 1950).
  • 1905. Frederick Wellsek Cullinan diamantea deskubritu zuen, munduan ezagutu den handiena.
  • 1937. Gasteiz: Faxistek Esteban Urkiaga “Lauaxeta” fusilatu zuten (j. 1905).
  • 1947. Anne Franken egunkaria argitaratua izan zen.
  • 1949. Alejandro Lerroux hil zen (j. 1864).
  • 1997. Jacques Cousteau, ozeanografo frantziarra, hil zen (j. 1910).
  • 1998. Andoni Zubizarreta euskal futbolariak futbol profesionaleko bere azken partidua jokatu zuen.
  • 2004. Imanol Larzabal, kantautore gipuzkoarra, hil zen (j. 1947).
  • 2006. Mittal Steel eta Arcelor enpresek akordioa sinatu zuten elkarrekin batzeko, 27.000 milioi euroko operazioan.
  • 2009. Michael Jackson, abeslari estatubatuarra, hil zen (j. 1958).
  • 2009. Farrah Fawcett, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1947).

Ekainaren 24a

24 Osteguna Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 24a sarreran

  • San Juan eguna.
  • 1512. Lucrezia Borgia, Ferrarako dukesa, hil zen (j. 1480).
  • 1542. Joan Gurutzearena (San Juan de la Cruz) jaio zen (h. 1591).
  • 1571. Migel Lopez Legazpikoak Manila hiri filipinarra fundatu zuen.
  • 1835. Tomas Zumalakarregi militar karlista, hil zen (j. 1788).
  • 1860. Maria de las Mercedes Orleansekoa, Espainiako erregina kontsortea eta Alfontso XII.aren emaztea izango zena, jaio zen (h. 1878).
  • 1910. Anonima Lombarda Fabbrica Automobili edo A.L.F.A. automobil etxe italiarra sortu zen, geroago Alfa Romeo izena hartuko zuena.
  • 1926. Gau honetan egin zuten Sanjuanada, Espainiako gobernua aldatzeko ahalegina izan zen eta Miguel Primo de Rivera eraitsi nahi zuten.
  • 1930. Claude Chabrol, frantses zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1935. Carlos Gardel, tango abeslari argentinarra, hil zen (j. (Uruguai, 1887?/Frantzia, 1890?).
  • 1948. Gerra hotza: Berlingo blokeoari hasiera eman zitzaion.
  • 1967. Richard Z. Kruspe, gitarrista alemaniarra eta Rammsteineko kidea, jaio zen.
  • 1983. Sally Ride, lehenengo emakume estatubatuarra espazioan, Lurrera itzuli zen.
  • 2004. New York (AEB): heriotza zigorra konstituzioaren aurkakotzat jo zuten.

Ekainaren 23a

23 Asteazkena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 23a sarreran

  • San Joan suak (San Joan bezpera).
  • 1763. Josefina Beauharnaisekoa (Marie Josèphe Rose Tascher de la Pagerie), Napoleon Bonaparteren lehen emaztea eta Frantziako lehen enperatriza izango zena, jaio zen (h. 1814).
  • 1862. Maria de la Paz  Borboikoa, Espainiako Isabel II.aren alaba, jaio zen (h. 1946).
  • 1894. Eduardo VIII.a, Erresuma Batuko errege eta Windsorreko dukea izango zena, jaio zen (h. 1972).
  • 1929. June Carter Cash, estatubatuar abeslaria, jaio zen (h. 2003).
  • 1952. Amerikako Estatu Batuek Ipar Korea bonbardatu zuten.
  • 1959. Boris Vian hil zen (j. 1920).
  • 1964. Swazilandian lehen hauteskunde demokratikoak egin zituzten.
  • 1997. Dina Bilbao euskal triatleta eta abenturazalea eta Iñigo Ross Karibe Itsasoan desagertu ziren.
  • 2005. Juan Jose Ibarretxe laudiotarra Eusko Jaurlaritzako lehendakari izendatu zuten, hirugarren aldiz.

Ekainaren 22a

22 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 22a sarreran

  • 1633. Erromako Ofizio Santuak Galileo Galilei behartu zuen onartzera Lurra zela, eta ez Eguzkia, Unibertsoko erdigunea.
  • 1767. Wilhelm von Humboldt alemaniar hizkuntzalari, funtzionario eta diplomatikoa jaio zen.
  • 1805. Giuseppe Mazzini jaio zen (h. 1872).
  • 1812. Gerra napoleonikoak– Napoleonek Errusia indarrez hartu zuen.
  • 1906. Billy Wilder, austriar jatorriko zinemagile estatubatuarra, jaio zen (h. 2002).
  • 1932. Soraya Esfandiary, Soraya printzesa eta Pertsiako Sharen bigarren emaztea izango zena, jaio zen (h. 2001).
  • 1940. Frantzia Alemaniaren aurrean errenditu zen II. Mundu Gerran.
  • 1941. Bizargorri operazioan, Alemaniak SESB inbaditu zuen.
  • 1949. Meryl Streep aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1987. Fred Astaire hil zen (j. 1899).
  • 1990. Checkpoint Charlie eraitsi zuten.

Ekainaren 21a

21 Astelehena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 21a sarreran

  • 1527. Niccolò Machiavelli italiar filosofoa hil zen (j. 1469).
  • 1586. Martin Azpilikueta intelektual nafarra Erroman hil zen. 1567an, Felipe II.ak frai Bartolome Karrantza Inkisizioaren aurrean defenda zezala eskatu zion eta honek Erromara joan behar izan zuen. Bertan Pio V.a, Gregorio XIII.a eta Sixto V.aren aholkularia izan zen (j. 1492).
  • 1791. Luis XVI.a Frantziakoa hartu zuten atxilo Varennes-en-Argonnen ihesi zebilenean.
  • 1813. Gasteizko gudua borrokatu zen Gasteizen Espainiako Independentzia Gerran.
  • 1882. Lluís Companys i Jover politikari eta abokatu kataluniarra jaio zen (h. 1940).
  • 1905. Jean-Paul Sartre frantziar filosofoa jaio zen (h. 1980).
  • 1940. Frantzia Alemaniaren aurrean errenditu zen Bigarren Mundu Gerran.
  • 1942. II. Mundu Gerran, japoniar urpeko bat Columbia ibaian (Oregonen) sartu zen, Fort Stevensen 17 torpedo botaz. Estatu Batuetako lurraldean izandako japoniar eraso gutxi horitako bat izan zen.
  • 1963. Giovanni Battista Montini, Milango artzapezpikua, Eliza Katolikoko Aita Santu aukeratu zuten. Paulo VI.a izena hartu zuen.
  • 2001. Eguzki eklipse totala izan zen.
  • 2003. Berria egunkariko lehen alea kaleratu zen.

Ekainaren 20a

20 Igandea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Utzi iruzkina

  • Sehaska egutegiko izendegia: Goizeder/Goizane/Goizargi/Goizalde eta Igantzi.
  • K. a. 236. Eszipion Afrikarra, latinez Publius Cornelius Scipio Africanus Major, Kartagoko Hanibal garaituko zuen jeneral erromatarra, jaio zen (h. K. a. 183).
  • 451. Iturri batzuen arabera, Kataluniako bataila gertatu zen data: Flavius Aetiusek Atila garaitu zuen.
  • 1789. Frantziako Asanblada Nazionaleko 577 diputatuk Pilotalekuko Zina egin zuten, Frantziako Iraultza hasiz.
  • 1837. Britainia Handian, Alejandrina Victoria Erresuma Batuetako eta Irlandako erregin koroatu zuten, Viktoria I.a Erresuma Batukoa izena hartu zuelarik. Horrela hasi zen viktoriar aroa eta 1901era arte iraungo zuen.
  • 1870. Ignacio Zuloaga margolari euskalduna jaio zen Eibarren (h. 1945).
  • 1877. Alexander Graham Bellek munduko lehen telefono komertzialen sarea jartzen du Hamiltonen, Ontario, Kanada.
  • 1913. Joan Borboikoa eta Battenbergekoa, Alfontso XIII.a Espainiakoaren semea eta Joan Karlos I.aren aita, jaio zen (h. 1993).
  • 1933. Clara Zetkin hil zen (j. 1857).
  • 1937. Andrés Nin hil zen (h. 1892).
  • 1967. Nicole Kidman aktore australiarra, jaio zen Estatu Batuetan.
  • 1971. Jeordie White, estatubatuar kitarra eta Marilyn Manson taldeko kidea, jaio zen.
  • 1998. Conrad Schumann, RDAtik alde egin zuen lehen pertsona, hil zen (j. 1942).
  • 2003. Jimbo Walesek Wikimedia Fundazioaren sorrera anuntziatu zuen.

Ekainaren 19a

19 Larunbata Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 19a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Ur/Hur eta Zihiga.
  • 1269. Louis IX.a Frantziako Erregeak juduek jendaurrean lauki hori bat soinean josita eramateko agindu zuen, zilarrezko hamar liberako isunpean.
  • 1623. Blaise Pascal, matematikari eta fisikari frantziarra (h. 1662).
  • 1790. Noblezia eta kleroa ezeztatu ziren Frantzian.
  • 1861. José Rizal, mediku eta iraultzaile filipinarra, jaio zen (h. 1986).
  • 1896. Wallis Simpson, Windsorreko dukesa, jaio zen (h. 1986).
  • 1920. Fernando Aire Etxart, Xalbador, jaio zen Urepelen (h. 1976).
  • 1937. James Matthew Barrie, eskoziar idazlea eta Peter Panen sortzailea, hil zen (j. 1860).
  • 1944. Norma Jean Baker, Marilyn Monroe izango zena, ezkondu zen lehen aldiz.
  • 1953. AEBetan, Julius Rosenberg eta Ethel Rosenberg komunista estatubatuarrak exekutatuak izan ziren SESBri Arma Nuklearrei buruzko informazioa bidaltzen ziotelakoan (j. 1953).
  • 1961. Kuwait Erresuma Batutik independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1978. Garfield katuaren lehen zirri-marra argitaratu zen.
  • 1987. ETAk atentatua egin zuen Bartzelonako Hipercorren eta 21 hildako eta 40 bat zauritu eragin zituen.
  • 2001. Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak akatsez jaurtitako misil batek 23 pertsona hil zituen Irakeko iparraldeko futbol zelai batean.
  • 2007. El Fary hil zen (j. 1937).

Ekainaren 18a

18 Ostirala Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 18a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Aetz, Aetze, Iratxo eta Oria.
  • 1778. AEBetako Independentzia Gerran, britainiar tropek Philadelphia abandonatu behar izan zuten.
  • 1815. Ingalaterra eta Prusiako armadak Napoleon Bonaparterena garaitu zuten Waterlooko guduan.
  • 1837. Maria Kristina Borboikoa erreginaordeak 1837ko Konstituzioa egin zuen zin, 1812koari aldaketak egin eta gero.
  • 1900. Txinako Dowager Longyu enperatrizak atzerritar guztiak hiltzeko ordena eman zuen,  baita diplomatikoak eta bere familiak ere.
  • 1901. Anastasia Romanova, Errusiako dukesa handia, jaio zen (h. 1918).
  • 1928. Roald Amundsen desagertu zen Artiar itsasoan, Umberto Nobile dirijiblearen bila zebilenean (j. 1872).
  • 1940. Charles de Gaulle Frantziako Indar Askeen buruak deia egin zuen Frantzia okupatu zuten nazien aurka, jendea Erresistentzia alde bultzaraziz.
  • 1940. Alemaniar tropek Maginot lerroari egin zioten eraso atzetik.
  • 1942. Sir Paul McCartney, britainiar musikaria eta The Beatles taldeko kidea, jaio zen.
  • 1943. Raffaella Carrà, abeslari eta telebista aurkezle bolognarra, jaio zen.
  • 1952. Isabella Rossellini, italiar aktorea, jaio zen.
  • 1967. Jimi Hendrixek bere kitarra erre zuen eszenategian Monterey Pop Festivalean.
  • 1969. Pål Pot Pamparius, norvegiar musikaria eta Turbonegro taldeko kidea, jaio zen.
  • 2006. Kataluniako estatutu proposamen berria onartzea erabakiko zen erreferendum bidez.
  • 2010. José Saramago, idazle portugaldarra eta Literaturako Nobel saria 1998an,  hil zen Lanzaroten (j. 1922).

Ekainaren 17a

17 Osteguna Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 17a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Artizar eta Loreila.
  • 1516. Nafarroako Joanes III.a zendu zen Pauen (j. 1484).
  • 1579. Francis Drakek San Frantziskoko badia aurkitu zuen eta New Albion izena eman zion.
  • 1781. Francisco Espoz y Mina militarra jaio zen (h. 1836).
  • 1885. Askatasunaren Estatua New Yorkeko portura iritsi zen.
  • 1907. Charles Eames estatubatuarra jaio zen (h. 1978).
  • 1917. Dean Martin, estatubatuar aktorea eta abeslaria, jaio zen (h. 1995).
  • 1936. Ken Loach, britainiar zine zuzendaria, jaio zen.
  • 1942. Mohamed ElBaradei, egiptoarra, Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziako zuzendaria eta Bakearen Nobel Saria jaio zen.
  • 1945. Eddy Merckx txirrindulari belgikarra jaio zen.
  • 1949. Snakefinger, britainiar musikoa eta The Residents taldeko kidea, jaio zen.
  • 1955. Disneyland ireki zuten lehen aldiz.
  • 1957. Philip Chevron, The Pogues bandako kide zen irlandar gitarrajolea, abeslaria eta konposatzailea, jaio zen (h. 2013).
  • 1963. Greg Kinnear estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1963. Richard Baer nazia hil zen (j. 1911).
  • 1970. Polaroid kamera patentatu zuten.
  • 1971. Paulina Rubio abeslari mexikarra jaio zen.
  • 1980. Venus Williams tenislari estatubatuarra jaio zen.
  • 1986. Ricardo Sáenz de Ynestrillas Martínez, militarra hil zen (j. 1935).
  • 2002. Antony Sutton, britainiar ekonomialari eta historialaria, hil zen (j. 1925).
  • 2007. Real Sociedad bigarren mailara jaitsi zen. Ez zen 2010era arte igoko!
  • 2007. Gianfranco Ferre modista italiarra hil zen (j. 1944).
  • 2008. Firefox eguna ospatu zen, nabigatzailearen hirugarren bertsioaren kaleratzen karietara.
  • 2008. Tsutomu Miyazaki, japoniar serie-asasinoa, hil zen (j. 1962).
  • 2012: Estatubatuar poliziak Rodney King hil zuen (j. 1965).

Ekainaren 16a

16 Asteazkena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 16a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Aure/Auria/Auriola, Urki, Urkia eta Urkiza.
  • Bloomsday: James Joycek idatzitako Ulises eleberriko pertsonaia nagusia den Leopold Bloomen omenez urtero ospatzen den jaialdi bat da. 1954tik ospatzen da Dublinen.
  • 221. Heliogábalok Alejandro Severo hartu zuen semetzat eta Cesar izendatu zuen oinordeko bezala.
  • 1644. Enriqueta Ana Estuardo britainiar noblea jaio zen (h 1670).
  • 1723. Adam Smith eskoziar ekonomialari eta filosofoa jaio zen (h. 1790).
  • 1742. Luisa Isabel Orleanskoa, hilabete batzuz Luis I.a Espainiakoaren emaztea, hil zen (j. 1709).
  • 1816. Lord Byronek Fantasmagoriana idatzi zien Villa Diodatin gonbidatuta zituen Percy Shelley, Mary Shelley, Claire Clairmont eta John Polidoriri, erronka bat botatzen zielarik: gonbidatu bakoitzak beldurrezko istorio bat idatzi beharko zuen. Hortik aterako ziren Mary Shelleyren Frankenstein, John Polidoriren The Vampyre eta Byronen Darkness poema.
  • 1823. Jeronimo jaio zen (h. 1909).
  • 1890. Stan Laurel, El Flaco, zine komikoko britainiar aktore ezaguna (El Gordo y el Flaco, Laurel eta Hardy) jaio zen (h. 1965).
  • 1903. AEBetan, Ford Motor Company sortu zen.
  • 1904. Dublinen, James Joyce irlandar idaleak Nora Barnaclerekin izango zuen harremana hasi zuen. Urte batzuk Geroago, data hau erabiliko du bere eleberri ezagunenean, Ulises, gertatzen diren gauzak kokatzeko.
  • 1904. Eugen Schaumanek Nikolai Bobrikov Finlandiako gobernadore Generala asasinatu zuen.
  • 1911. Kilbournen (Wisconsin), 772 gramo pisatu zituen harrizko meteorito bat erori zen eta ikuilu bat suntsitu zuen.
  • 1937. Simeon Bulgariakoa, Bulgariako erregea eta, geroago, hango lehen ministro ohia, jaio zen.
  • 1940. Philippe Pétain Frantziako mariskalak naziei armistizioa eskatu zien.
  • 1948. Leopoldo María Panero idazlea jaio zen.
  • 1955. Buenos Airesen (Argentina), Argentinako Armadak eta Itsasozko Abiazioak Plaza de Mayo bonbardatu zuten, gaizki atera zitzaien Juan Domingo Perónen aurkako estatu kolpean. 300 bat hildako izan ziren eta 800 zauritu.
  • 1955. Vatikanon, Pio XII.a aitasantuak Argentinako presidentea, Juan Domingo Perón, eskumikatu zuen.
  • 1958. Imre Nagy, Pál Maléter eta 1956ko Hungariako Iraultzaren hainbat lider exekutatu zituzten.
  • 1960. Alfred Hitchcocken Psicosis estreinatu zuten.
  • 1961. Pariseko Le Bourget aireportuan, Rudolf Nureyev balleteko dantzari sobietarrak, desertatu egin zuen.
  • 1963. Valentina Tereshkova kosmonauta sobietarra espazioratutako lehen emakumea bihurtu zen, Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
  • 1971. Tupac Shakur estatubatuar raperoa jaio zen (h. 1996).
  • 1976. Hego Afrikan, Johannesburgo hiriko Soweto auzoan gatazka handiak sortu ziren kalean, apartheid garaiaren amaiera markatu zutenak. 15.000 bat ikasleek manifestazio pazifista bat egiten ari zirenean, apartheid gobernuak jendetzari tiro egiteko agindua eman zion poliziari. 566 haur hil ziren eta egunetako borrokak piztu.
  • 1978. AEBetan Grease pelikula estreinatu zuten.
  • 1978. Daniel Brühl aktorea jaio zen Arenys de Munten.
  • 1990. Gertrude Baniszewski estatubatuar kriminala hil zen (j. 1929).
  • 2000. Kojun japoniar enperatriza hil zen (j. 1903).

Ekainaren 15a

15 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 15a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Irune/Hirune, Libe, Urrika eta Urrea.
  • K. a. 763. Eguzki eklispea (Gaur egun hori erabiltzen da Ekialde Hurbileko kronologia egiteko).
  • 1094. Cid Campeadorrek Valentzia konkistatu zuen.
  • 1300. Bilboko hiria sortu zen.
  • 1330. Eduardo de Woodstock, Printze Beltza, Galeseko printzea, jaio zen (h. 1376).
  • 1492. Errege-erregina Katolikoek Boabdillen ondarea kentzeko kapitulazioa sinatu zuten.
  • 1667. Lehen giza odol transfusioa egin zuen Jean-Baptiste Denys medikuak. 350 ml ardi odol isuraldatu zizkion 15 urteko gazte bati, baina geroago hil egin zen eta Denyseri hilketa egotzi zioten.
  • 1934. Mikel Laboa jaio zen (h. 2008).
  • 1977. Espainiako lehen hauteskunde demokratikoak Franco hil ondoren.
  • 1980. Almudena Cid gimnasta gasteiztarra jaio zen.

Ekainaren 14a

14 Astelehena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 14a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Adei/Adeia eta Ortzuri/Orzuri.
  • 1648. Margaret Jones-i sorginkeria leporatu eta Bostonen urkatu zuten.
  • 1736. Charles de Coulomb, frantziar fisikaria, jaio zen.
  • 1864. Alois Alzheimer, alemaniar neurologoa, jaio zen (h. 1915).
  • 1898. Lewis Carroll, britaniar idazlea hil zen (j. 1832).
  • 1905. Potemkin korazatuaren matxinada hasi zen.
  • 1907. Norvegiak emakumeen sufragioa onartu zuen.
  • 1914. I. Mundu Gerran, abioi alemanek Londres bonbardatu zuten eta 500 bat pertsona hil zituzten.
  • 1928. Che Guevara iraultzailea jaio zen Argentinan. Hau data ofiziala bada ere, egiazko data hilabete azkarrago izan omen zen (h. 1967).
  • 1931. Lizarran alkateen biltzarrak estatutu bat eskatu zuen Hego Euskal Herriarentzat.
  • 1940. Auschwitzeko lehenengo biztanleak izango zirenak iritsi ziren; Tarnóweko 728 poloniar judu izan ziren.
  • 1942. Anne Frank bere egunerokoa idazten hasi zen.
  • 1961. Boy George, Culture Club taldeko abeslari britainiarra, jaio zen.
  • 1966. Vatikanok 1557az geroz ezarritako index librorum prohibitum (liburu debekatuen zerrenda) delakoaren abolizioa aldarrikatu zuen.
  • 1979. EIAren lenenengo kongresua ospatu zen Leioan.
  • 1982. Argentinar armadak amore eman zuen Malvinetako Gerra amaituz.
  • 2005. Asafa Powell jamaikarrak 100 m-ko munduko errekor berria lortu zuen 9,77 segundorekin.

Ekainaren 13a

13 Igandea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 13a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Antton, Anton, Antxon eta Antxone.
  • 964. Donemiliaga Kukulako (San Millán de la Cogolla) liburutegiko 46. kodizearen data, gaztelaniaz idatzitako lehen testigantza.
  • 1525. Martin Luther Katharina von Bora mojarekin ezkondu zen, zelibatoa hautsiz.
  • 1813. Josef Bonapartek Espainia utzi zuen behin betikoz.
  • 1934. Adolf Hitler eta Benito Mussoliniren elkarrizketa izan zen Venezian (Italia).
  • 1963. Olvido Gara, Alaska, jaio zen.
  • 1983. Pioneer 10 ontzia eguzki-sistematik irteten den gizakiak eginiko lehen gauza izan zen.
  • 1985. Hego Afrikan arraza ezberdinen arteko ezkontzak eta harreman sexualak zigorgabetu ziren.
  • 1991. Leningrado hiriak antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
  • 2007. Helikoptero bat erori zen Oñatin, eta han zihoazen bi bidaiariak hil ziren.
  • 2007. Barricada musika taldeak milioi bat kopia saldu zituztela ziurtatzen duen diamantezko disko saria jaso zuen.
  • 2008. Labrazak (Araba) Hiri Harresidunen Nazioarteko Bilguneak ematen duen saria lortu zuen.

Ekainaren 12a

12 Larunbata Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 12a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Bidari/Bidane, Zoharte/Zohar eta Zohargi.
  • 816. Leon III.a, Aita santua hil zen.
  • 1351. Joana Nuñez Larakoa, Larako eta Albarracingo andrea, hil zen.
  • 1358. Joanes Aragoikoa, Aragoiko infante, Elxeko jauna eta Bizkaiko jaunagaia hil zen (j. 1330).
  • 1519. Cosimo I.a Medici, Toskanako Duke Handia, jaio zen (h. 1574).
  • 1578. Kōsaka Danjō Masanobu, Sengoku aroako samurai japoniarra hil zen (j. 1527).
  • 1667. Jean Baptiste doktoreak lehen odol transfusio arrakastatsua egin zuen, ardi batetik 15 urteko gazte bati.
  • 1734. James Fitz-James (Berwickeko I. dukea) Frantziako mariskala hil zen (j. 1670).
  • 1746. Antoine Quentin Fouquier-Tinville frantziar legegizona eta politikaria jaio zen (h. 1795).
  • 1759. William Collins ingeles olerkaria hil zen (j. 1721).
  • 1767. Francisco Javier Elio nafar militarra jaio zen (h. 1822).
  • 1802. Harriet Martineau, Ingalaterrako idazlea, ekonomilaria, soziologoa, filosofoa eta gizarte-ekintzailea jaio zen (h. 1876).
  • 1806. John Augustus Roebling Alemanian jaiotako estatubatuar ingeniari zibila jaio zen (h. 1869).
  • 1819. Charles Kingsley britainiar idazlea jaio zen (h. 1875).
  • 1827. Johanna Spyri suitzar idazlea jaio zen (h. 1901).
  • 1842. Rikard Nordraak norvegiar musikagilea jaio zen (h. 1866).
  • 1843. David Gill britainiar astronomoa jaio zen (h. 1914).
  • 1847. Teodosio Vesteiro, galiziar kazetari, idazle eta musika irakaslea, jaio zen (h. 1876).
  • 1872. Manuel Uruchurtu, RMS Titanic itsasontzian hildako euskal jatorriko mexikar abokatu eta politikaria jaio zen (h. 1912).
  • 1872. Thomas C. Jerdon, britainiar mediku, zoologo eta botanikaria hil zen (j. 1811).
  • 1876. Teodosio Vesteiro, galiziar kazetari, idazle eta musika irakaslea hil zen (j. 1847).
  • 1878. James Oliver Curwood estatubatuar eleberrigile eta kazetaria jaio zen (h. 1927).
  • 1889. Fritz Albert Lipmann, alemaniar-estatubatuar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1986).
  • 1890. Egon Schiele austriar margolaria jaio zen (h. 1918).
  • 1897. Anthony Eden, Erresuma Batuko lehen ministroa jaio zen (h. 1977).
  • 1897. Alexander Tansman, poloniar-frantziar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea jaio zen (h. 1986).
  • 1912. Frédéric Passy, frantziar politikaria, ekonomilaria eta bakezalea hil zen (j. 1821).
  • 1913. Elisabeth Eidenbenz, suitzar irakasle eta erizaina, Elneko amaberrien etxea sortzeagatik ezaguna jaio zen (h. 2011).
  • 1915. David Rockefeller, estatubatuar finantzaria jaio zen.
  • 1917. Juan Errandonea nafar ikerlaria jaio zen (h. 1967).
  • 1921. Luis García Berlanga, espainiar zinema zuzendaria eta gidoilaria jaio zen (h. 2010).
  • 1922. Wolfgang Kapp, prusiar funtzionario eta kazetaria hil zen (j. 1858).
  • 1923. Juan Arza, Arza, nafar futbolaria eta entrenatzailea jaio zen (h. 2011).
  • 1929. Anne Frank judua jaio zen (h. 1945).
  • 1933. Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala, bostgarren Valdespinako markesa, gipuzkoar militar eta politikaria hil zen (j. 1848).
  • 1936. Karl Kraus, austriar poeta eta idazle satirikoa hil zen (j. 1874).
  • 1937. Mikhail Tukhatxevski, sobietar mariskala hil zen (j. 1893).
  • 1941. Chick Corea, estatubatuar pianojole eta jazz konpositorea, jaio zen.
  • 1942. Anne Frank juduak (1929–1945) koaderno bat jaso zuen bere 13. urtemugako opari.
  • 1943. Berezhanyn (óblast de Ternopil, Ukrania), naziek sarraskia egin zuten ghettoan; 1.180 judu eraman zituzten juduen hilerrira eta afusilatu.
  • 1948. István Sándorfi, hungariar margolaria jaio zen (h. 2007).
  • 1962. John Ireland ingeles musikagilea hil zen (j. 1879).
  • 1963. Jacksonen (Mississippi), Ku Klux Klaneko kide batek arraza beltzeko Medgar Evers liderra asasinatu zuen.
  • 1964. Hego Afrikan, Nelson Mandela kondenatu zuten betirako kartzelara.
  • 1966. Hermann Scherchen, alemaniar orkestra-zuzendaria eta biola-jotzailea, hil zen (j. 1891).
  • 1967. Icíar Bollaín jaio zen.
  • 1972. Ludwig von Bertalanffi austriar biologo eta epistemologoa hil zen (j. 1901).
  • 1980. Egon Pearson ingeles estatistikaria hil zen (j. 1895).
  • 1982. Karl von Frisch austriar zoologoa hil zen (j. 1886).
  • 1982. Marie Rambert poloniar jatorriko ingeles dantzari eta ballet-zuzendaria hil zen (j. 1888).
  • 1983. Norma Shearer quebectar aktorea hil zen (j. 1902).
  • 1987. Afrika Erdiko Errepublikan, zinpeko batek Jean-Bédel Bokassa enperadore ohiari heriotza zigorra eman zion 13 urtez ezarritako diktaduran egin zituen sarraskiegatik.
  • 1988. Miguel Javier Urmeneta, nafar militar, politikari eta euskaltzalea eta Iruñeko alkatea hil zen (j. 1915).
  • 1991. Leningradok bere antzinako izena berreskuratu zuen: San Petersburgo.
  • 1991. Boris Yeltsin hautatu zuten Errusiako presidente.
  • 2003. Gregory Peck, estatubatuar aktorea hil zen (j. 1916).
  • 2004. 1,3 kg-ko kondrita motako meteorito batek etxe bat jo zuen Ellerslie herrian, Zeelanda Berrian, kalte larriak bai baina zauriturik eragin gabe.
  • 2006. BBVA bankuak, Texas Regional eta State National bankuak erosi zituen Estatu Batuetan.
  • 2010. Ameriketako Estatu Batuetako Arkansas estatuko kanpaleku batean bat-bateko uholde batek 16 pertsona hil zituen.
  • 2012. Elinor Ostrom, estatubatuar politologoa, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria hil zen (j. 1933).
  • 2013. Jiroemon Kimura, 116 urte eta 54 egun bizi izan zen japoniarra, bere garaian momentuko munduko pertsonarik nagusiena hil zen (j. 1897).
  • 2013. Gontzal Díez, gaztelaniazko bilbotar kazetaria, idazlea, arte kritikaria eta poeta hil zen (j. 1961).
  • 2016. Orlandoko Pulse diskotekako sarraskian 50 lagun hil (erasotzailea barne) eta 53 zauritu ziren.

Ekainaren 11

11 Ostirala Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 11 sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Unai, Unaisa eta Unañe.
  • K. a. 1184. Eratostenesen kalkuluen arabera, mizenoek eta bere aliatuek Troia arpilatu eta su eman zioten.
  • 1509. Ingalaterran, Henrike VIII.a eta Katalina Aragoikoa ezkondu ziren.
  • 1641. Lurrikara batek Caracas (Venezuela) suntsitu zuen eta 10.000 hildako eragin zituen.
  • 1783. Islandiako Laki sumendiak – 3 egun lehenago jarri zen martxan – bigarren eztanda bat egin zuen hurrengo 8 hilabeteetan ez zena baretuko. Islandiarren %20 hilko zuen eta ondorengo 2 urteetan izan zen goseteak 6 bat milioi hildako eragingo zituen mundu osoan.
  • 1873. Espainian, Lehen Errepublika ezarri zen, Errepublika Federala, Francesc Pi i Margall presidente zelarik.
  • 1895. Historian lehen automobil karrera izango zena burutu zen: Paris–Bordele–Paris.
  • 1900. Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea izango zena, jaio zen (h. 1988).
  • 1925. Ordiziako Plaza Nagusia inaguratu zuten.
  • 1928. Fabiola de Mora y Aragón, espainiar aristokrata eta Belgikako erregina izango zena, jaio zen.
  • 1937. SESBen, Iosif Stalinek 8 jeneral exekutatu zituen.
  • 1943. Aliatuek Düsseldorf (Alemania) bonbardatu zuten.
  • 1950. Henri Matissek Veneziako Bienal Sari Handia irabazi zuen.
  • 1955. Le Manseko hondamendia izan zen: Pierre Levegh pilotoaren autoak eztanda egin zuen eta bera eta 82 ikusle hil ziren.
  • 1959. Hugh Laurie aktore, idazle eta komiko ingelesa (House doktorea), jaio zen.
  • 1962. AEBetan. Frank Morris, John Anglin eta Clarence Anglin Alcatrazeko kartzelatik ihes egitea lortuko zuten bakarrak bilakatu ziren.
  • 1970. Aleksandr Kerenski hil zen (j. 1881).
  • 2001. Oklahomako eraikin federal baten aurkako atentatuan 160 pertsonatik gora hil zituen atentatua egiteagatik, Timothy McVeigh exekutatu zuten Ameriketako Estatu Batuetan.
  • 2002. Estatu Batuetako Kongresuak telefonoa Antonio Meucci italiarrak asmatu zuela eta ez Alexander Graham Bellek onartu zuen.
  • 2005. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 37-34 irabaziz Pariseko Stade Français taldearen aurka.

Ekainaren 10a

10 Osteguna Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 10a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Iban/Ibane eta Laino.
  • K. a. 323. Alexandro Handia, errege mazedoniarra hil zen (j. K. a. 356).
  • K. a. 15. Erromatar Inperio garaian, Leon sortu zen, Zesar Augustoren erregealdian.
  • 1190. Frederiko I.a Erromatar-Germaniar Inperio Santukoa, Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorri, germaniar enperadorea (1155–1190), hil zen (j. 1122).
  • 1795. Pariseko Santa Margarita elizan, Frantziako Luis XVII.aren gorpua ehortzi zuten fosa komun batean. Luis XVI.a eta Marie Antoinetteren semea izan zen (j. 1785)
  • 1836. André-Marie Ampere fisikari eta matematikaria hil zen. (j. 1775).
  • 1870. Ohion (AEB), John Davidson Rockefellerrek eta bi sozio gehiagok Standard Oil of Ohio sortu zuten.
  • 1926. Antoni Gaudi arkitektua tranbia batek harrapatuta hil zen (j. 1852).
  • 1935. Akron sortu zen AEBetan, Alcoholiko Anonimoei laguntza emateko jaiotako elkartea.
  • 1941. Jose Antonio Ardanza jaio zen.
  • 1944. Londresen, V-1 bat erori zen, Alemania naziak jaurtikitako lehen misil-bonba.
  • 1967. Spencer Tracy aktorea hil zen.
  • 1967. Israel eta herri arabiarren arteko Sei Eguneko Gerra amaitu zen, Israel garaile herri arabiarren gainean.
  • 1970. Miguel Ángel Rodríguez “El Sevilla”, abeslari, umorista, lokutore eta aktorea, jaio zen.
  • 1971. Mexikon Korpuseko Osteguneko sarraskia gertatu zen. «Halcones» izeneko mexikar armadaren elite talde batek (AEBetako gobernuak lagundutako entrenamendua zuenak)  Mexiko hiriko ikasle manifestaldiak erreprimitu zituen. 120 ikasle hil zituzten.
  • 1979. Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, trabesti errenteriarra hil zuen diskoteka batean.
  • 1982. Rainer Werner Fassbinder zinegilea desagertu zen (j. 1945).
  • 1982. Hegoaldeko Atlantikoan, argentinar militarrek britainiarren aurrean eman zuten amore. Malvinetako gerra bukatu zen horrela.
  • 1984. Amritsarren (India), indiar armadak sikhismoaren gurtza guneetako bat den Urrezko Tenpluaari egin zioten eraso. 700 bat pertsona hil zituzten.
  • 1988. Josep Tarradellas, Kataluniako presidente ohia, hil zen (j. 1899).
  • 1999. Kosovoko gerra amaitu zen.
  • 2004. Ray Charles, soul eta R&B abeslari eta konpositorea, hil zen (j. 1930).
  • 2006. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 40-13 irabaziz Stade Toulousain taldearen aurka.

Ekainaren 9a

09 Asteazkena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 9a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Ainhoa, Bihotz/Biohtza/Bihozne eta Burni.
  • 53. Neron Claudia Octaviarekin ezkondu zen.
  • 62. Claudia Octavia (Octavia Neronis) hil zen (j. 40).
  • 68. Neronek, erromatar enperadoreak (54–68), bere buruaz beste egin zuen bere morroi Epafroditoren laguntzarekin, , Erromako Senatuak kargutik kendu ostean (j. 37).
  • 1572. Joana Albretekoa, Nafarroako erregina, hil zen (j. 1528).
  • 1660. Luis XIV.a Frantziako erregea Maria Teresa Austriakoarekin ezkondu zen Donibane Lohitzuneko elizan. Espainiako Filipe V.a Espainiakoaren aitona-amonak ziren.
  • 1672. Petri I.a Errusiakoa, Handia, Errusiako enperadore izango zena, jaio zen (h. 1725).
  • 1781. George Stephenson, lokomotoraren asmatzailea izango zena, jaio zen (h. 1848).
  • 1815. Vienako Kongresua amaitu zen eta, Napoleonen derrotaren ondoren, Europako mugak berrezarri zituen.
  • 1829. Madrilen Banco Español de San Fernando sortu zen, gerora Espainiako Bankua izango zen.
  • 1870. Charles Dickens, britaniar idazlea, hil zen (j. 1812).
  • 1905. Alfontso XIII.a Espainiakoaren aurkako atentatu bat izan zen, Pariseko Operatik irtetzean.
  • 1930. Jordi Pujol i Soley, Kataluniako Generalitateko presidente 1980 eta 2003 artean, jaio zen.
  • 1933. Hildegart Rodríguez Carballeira hil zen. Bere ama Aurorak erail zuen (j. 1914)
  • 1934. AEBetan, Donald Ahatearen edo Donald Ducken lehen pelikula aurkeztu zuten.
  • 1945. Luis Ocaña txirrindulari espainiarra jaio zen (h. 1994).
  • 1963. Johnny Depp, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1973. Luis Carrero Blanco almiranteak, Espainiako Gobernuaren presidente kargua egin zuen zin.
  • 1976. Espainian, alderdi politikoak onartzen zituen legea aprobatu zuten.
  • 1986. INI eta Volkswagenek SEATen akzioen %51 alemaniar multinazionalari saltzeko akordioa sinatu zuten Ginebran.

Ekainaren 8a

08 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 8a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Meder eta Jaizki.
  • 632. Muhammad, Islamaren profeta eta Arabiaren bateratzailea, hil zen 62 urte zituenean (j. 570).
  • 1288. Antso IV.a Gaztelakoa, Ausarta, Lope de Haro Bizkaiko Jauna hil zuen Alfaron.
  • 1795. Luis XVII.a Frantziakoa, kartzelan egon zen bitartean (1793–1795), hil zen tuberkulosiaz (j. 1785).
  • 1867. Cfen izeneko herrian (Hungaria), Frantzisko Jose I eta Sissi errege-erregin koroatu zituzten.
  • 1867. Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra jaio zen (h. 1959).
  • 1968. AEBetan, James Earl Ray hartu zuten atxilo Martin Luther King asasinatzeagatik.
  • 1970. Abraham Maslow, estatubatuar psikologoa, hil zen (j. 1908).
  • 1983. Manuel Olaizola, Uztapide, bertsolaria hil zen Ergoienen (Oiartzun) (j. 1909).
  • 1895. Santiago Bernabéu, Real Madrideko presidentea, jaio zen (h. 1978).
  • 2002. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 25-22 irabaziz S.U.Agen-en aurka.
  • 2004. Artizarraren lehen igarotzea milurteko honetan; hurrengoa 2012ko ekainaren 12an.
  • 2008. Rafael Nadal tenislariak irabazi zuen Roland Garros txapelketa.
  • 2008. Japonian, Tokio erdian, Akihabarako sarraskia burutu zen, Katō Tomohiro, 25 urteko gazteak, labankadaka 7 pertsona asasinatu zituenean.
  • 2004. Artizarraren lehen igarotzea milurteko honetan, hurrengoa 2012ko ekainaren 12an

Ekainaren 7a

07 Astelehena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 7a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Sokoa eta Sokorri.
  • 1099. Gurutzatuek Jerusalemgo setioa hasi zuten Lehen Gurutzadan.
  • 1494. Gaztelak eta Portugalek mundua erdibanatzeko Tordesillaseko Ituna izenpetu zuten.
  • 1498. Kristobal Kolonek bereAmeriketarantzko hirugarren bidaiari eman zion hasiera.
  • 1654. Luis XIV.a Frantziako errege koroatu zuten Reims-eko katedralan.
  • 1692. Jamaikan, goizeko 11:43an  (1960ko hamarkadan errekuperatu zen erloju baten orduaren arabera) lurrikara izan zen eta tsunamiak Port Royal hiria suntsitu zuen. Populazioaren erdia hil zen (6.000 pertsona inguru bizi zen han) eta 2.000 gehiagok galduko zuten bizia ondorengo hilabeteetan, izurri bubonikoaren ondorioz.
  • 1837. Alois Hitler aduanero austriarra eta Adolf Hitlerren aita jaio zen (h. 1903).
  • 1866. Seattle buruzagia, amerindiar, suquamish eta duwamish tribuen liderra zena, hil zen (j. 1786 inguruan)
  • 1914. 40.000 tonako Aliance transatlantikoak, Panamako kanala inaguratu zuen, Ozeano Atlantikotik Ozeano Bareraino gurutzatuz.
  • 1926. Tranbia batek Antoni Gaudí arkitektoa harrapatu zuen Bartzelonan eta zauriengatik hiru egun geroago hil (j. 1852).
  • 1929. Vatikano Hiria estatu burujabe bihurtu zen.
  • 1929. AEBetan lehen janari kongelatuak saldu zituzten.
  • 1940. Norvegian, Haakon VII.a erregea eta norvegiar gobernuak alde egin zuten eta Londresen hartu zuten babes.
  • 1940. Tom Jones abeslari britainiarra jaio zen.
  • 1942. Bigarren Mundu Gerran, Midwayko gudua amaitu zen, AEBk armada eta abiazio japoniarraren aurka lortu zuen garaipen preziatua.
  • 1942. Muammar al Kadafi abokatu, militar eta politiko libioa jaio zen (h. 2011).
  • 1944. Miguel Ríos jaio zen.
  • 1945. Norvegian, Haakon VII.a erregea eta bere familia Oslora itzuli ziren.
  • 1945. Eddy Merckx belgikar txirrindularia jaio zen.
  • 1848. Paul Gauguin margolari frantsesa jaio zen (h. 1903).
  • 1952. Liam Neeson irlandar aktorea jaio zen.
  • 1958. Prince (Prince Rogers Nelson) estatubatuar abeslaria jaio zen.
  • 1968. ETAk bere lehen hilketa burutu zuen, Billabonan Jose Angel Pardines goardia zibila erail ondoren. Ondorengo tiroketan Txabi Etxebarrieta etakidea hil zen Tolosan, ihesi zihoanean. Hau ere, lehena izan zen.
  • 1976. Necro rapero estatubatuarra jaio zen.
  • 1980. Henry Miller idazle estatubatuarra hil zen (j. 1891).
  • 1981. Anna Kournikova tenista errusiarra jaio zen.
  • 2006. Filipinak Heriotza zigorra kendu zuen.
  • 2006. Abu Musab al Zarqaui Al Kaidako lider irakiarra hil zen (j. 1966).
  • 2010. Jack Harrison, irakasle eskoziarra, hil zen. 1944ko martxoaren 24an Stalag Luft III kontzentrazio esparrutik alde egin zutenetatik bizirik zirauen azkena zen. 200 bat presok egin zuten ihes eta horietatik 73 berehala harrapatu zituzten, 23 kontzentrazio-esparrura bueltatu eta beste 50 exekutatu zituztelarik. Jack izan zen Erresuma Batura iristera lortu zuten 3etatik bat. Historia honetan oinarritu zen John Sturges The Great Escape filma egiteko  (j. 1913).
  • 2011. Jorge Semprún idazle, intelektuak, politiko eta zine gidoilari espainiarra hil zen. Alderdi Komunistako kide izana zen eta Buchenwaldeko kontzentrazio-esparruan egon zen preso (j. 1923).

Ekainaren 6a

06 Igandea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 6a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Iraitz eta Yera/Yeraitz.

  • 823. Fun’ya no Watamaro, japoniar militarra, hil zen (j. 765).
  • 913. Alexandro Bizantziokoa, Bizantziar Inperioko enperadorea, hil zen (j. 866).
  • 1217. Henrike I.a Gaztelakoa, Gaztelako erregea, hil zen (j. 1204).
  • 1391. Écijan (Sevilla), gotzainak eragindako jende multzo bat Juderian sartu eta 4.000 judu asasinatu zituzten.
  • 1436. Johann Müller Regiomontanus, alemaniar matematikaria eta astronomoa, jaio zen (h. 1476).
  • 1533. Ludovico Ariosto, italiar olerkari eta antzerkigilea, hil zen (j. 1474).
  • 1554. Espainiako Karlos I.ak Joan Austriakoa bere semea zela onartu zuen.
  • 1599. Diego Velázquez, espainiar margolari barrokoa, jaio zen (h. 1660).
  • 1606. Pierre Corneille, frantziar antzerkigilea, jaio zen (h. 1684).
  • 1619. Sancho Alkiza, gipuzkoar itsastar eta funtzionarioa, Venezuela, Guyana eta Kubako gobernadorea, Kuban, hil zen (j. 1567).
  • 1714. Josef I.a Portugalgoa, Erreformatzailea, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1777).
  • 1782. Bizenta Mogel, gipuzkoar idazlea, jaio zen (h. 1854).
  • 1799. Aleksandr Puxkin, errusiar poeta, nobelagile, dramagile eta istorio motzen idazlea, jaio zen (h. 1837).
  • 1808. Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Espainiako errege izendatu zuen Baionan.
  • 1832. Jeremy Bentham, ingeles filosofo eta epailea, utilitarismoaren fundatzailea, hil zen (j. 1748).
  • 1837. Diego Portales, Txileko diktadorea, hil zen (j. 1793).
  • 1841. Eliza Orzeszkowa, poloniar idazlea, jaio zen (h. 1910).
  • 1846. Rodolphe Töpffer, suitzar irakasle, politikari, idazle eta margolaria, hil zen (j. 1799).
  • 1849. Martina Ibaibarriaga, bizkaitar militarra, hil zen (j. 1788).
  • 1850. Karl Ferdinand Braun, alemaniar fisikaria, 1909ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1918).
  • 1854. Jean Baptiste Duhalde, Xilhar, euskal pilotaria, jaio zen (h. 1928).
  • 1859. Prosper-Michel-Arnaud Hiraburu, Euskal Herrian jaiotako apezpikua, Frantzian, hil zen (j. 1805).
  • 1861. Camillo Benso (Cavourreko kondea), Italiaren batasunerako izandako eragilerik nagusiena, hil zen (batasun hori baino 10 urte azkarrago!) (j. 1810).
  • 1861. Carl Gustav Jung, suitzar psikologoa, hil zen (j. 1875).
  • 1864. William Smith O’Brien, irlandar politikaria, hil zen (j. 1803).
  • 1868. Robert Falcon Scott, Royal Navyko kapitaina, jaio zen (h. 1912).
  • 1872. Antoni Bolesław Dobrowolski, poloniar geofisikaria, meteorologoa eta esploratzailea, jaio zen (h. 1954).
  • 1872. Alexandra Feodorovna, Errusiako enperatriza eta Errusiako Inperioko azken agintaria, jaio zen (h. 1918).
  • 1875. Thomas Mann, alemaniar idazlea, 1929ko Literaturako Nobel Saria, jaio zen (h. 1955).
  • 1880. William T. Cosgrave, irlandar politikaria, jaio zen (h. 1965).
  • 1881. Henri Vieuxtemps, belgikar musikagilea, hil zen (j. 1820).
  • 1893. Teresita Zazá, varietés munduko kantaria, lehen aldiz Alirón kanta interpretatu zuena, jaio zen (h. 1980).
  • 1896. Paulina Ramos, Emakume Abertzale Batzaren kidea eta Bilboko udal-eskoletako irakaslea, jaio zen.
  • 1898. Norbert Tauer, txekiar euskalari eta idazlea, jaio zen (h. 1983).
  • 1898. Domingo Gómez-Acedo, euskal herritar futbolaria, jaio zen (h. 1980).
  • 1901. Sukarno, Indonesiako aurreneko presidentea, jaio zen (h. 1970).
  • 1903. Aram Khatxaturian, armeniar musikagilea eta pedagogoa, jaio zen (h. 1978).
  • 1906. Junio Valerio Borghese, italiar militarra eta politikaria, jaio zen (h. 1974).
  • 1906. Achille Chavée, belgikar poeta, jaio zen (h. 1969).
  • 1909. Isaiah Berlin, britainiar filosofoa, jaio zen (h. 1997).
  • 1910. Jaume Vicens i Vives, kataluniar historialaria eta historialarien maisua, jaio zen (h. 1960).
  • 1911. Jean Cayrol, frantziar poeta, idazle eta zinemagilea, jaio zen (h. 2005).
  • 1913. Jiří Hájek, txekiar politikaria, nazien aurkako erresistentzian jardundakoa, jaio zen (h. 1993).
  • 1916. Hamani Diori, Nigeriako presidentea, jaio zen (h. 1989).
  • 1916. Yuan Shikai, txinako lehendakaria, hil zen (j. 1859).
  • 1918. Edwin Krebs, estatubatuar biokimikaria, 1992ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 2009).
  • 1919. Peter Carington, NATOren seigarren Idazkari Nagusia, jaio zen (h. 2018).
  • 1921. Inocencio Gartzia Asarta, nafar margolaria, hil zen (j. 1862).
  • 1924. Juan Garate Alkorta Maltzeta, gipuzkoar trikitilaria, jaio zen (h. 2006).
  • 1925. Jacques d’Arribehaude, lapurtar idazlea, jaio zen (h. 2009).
  • 1929. Jose Antonio Retolaza, euskal idazlea, euskaltzalea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, Kili-Kili aldizkariaren sortzailea, jaio zen (h. 2014).
  • 1929. Julian Ugarte, euskal aktorea, jaio zen (h. 1987).
  • 1929. Richard Réti, txekiar xakelaria, hil zen (j. 1889).
  • 1931. Victor Mora, kataluniar idazle, itzultzaile eta komiki-gidoilaria, jaio zen (h. 2016).
  • 1932. David Scott, estatubatuar astronauta, ingeniari eta militar ohia, jaio zen.
  • 1933. Heinrich Rohrer, suitzar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2013).
  • 1934. Alberto II.a Belgikakoa, Belgikarren erregea, jaio zen.
  • 1940. Santi Auzmendi, gipuzkoar moda sortzailea eta jostuna, jaio zen (h. 2014).
  • 1941. Louis Chevrolet, suitzar-estatubatuar lasterketako pilotua, “Chevrolet” automobil konpainiaren fundatzailea, hil zen (j. 1878).
  • 1942. Ulrike Ottinger, alemaniar zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1942. Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria, jaio zen (h. 2016).
  • 1943. Richard E. Smalley, estatubatuar kimikari eta fisikaria, 1996ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2005).
  • 1943. Felipe Igiñiz, gipuzkoar argazkilaria, jaio zen.
  • 1944. Bigarren Mundu Gerrako E eguna: 150.000 gudari aliatu Normandiako hondartzetan lehorreratu ziren (Overlord operazioa).
  • 1944. Phillip Sharp, estatubatuar biologoa, 1993ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1944. Paul Cornu, frantziar ingeniari eta asmatzailea, errotorea erabiliz eginiko lehen hegaldi librearen autorea, hil zen (j. 1881).
  • 1944. Ker-Xavier Roussel, frantziar margolaria, hil zen (j. 1867).
  • 1946. Gerhart Hauptmann, alemanezko idazlea, Literaturako Nobel sariduna 1912an, hil zen (j. 1862).
  • 1946. NBA sortu zen New Yorken.
  • 1947. Robert Englund, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1948. Louis Lumiere, frantziar zinemagilea, hil zen (j. 1864).
  • 1948. Henrik Lund, Groenlandiako inuit herriko margolari, poeta, musikagile eta apaiza, hil zen (j. 1875).
  • 1949. Philip Herbert Cowell, britainiar astronomoa, hil zen (j. 1870).
  • 1949. George Orwell idazleak 1984 eleberria argitaratu zuen.
  • 1952. Duguen Egileor, bizkaitar opera-abeslaria, tenorra, Buenos Airesen, hil zen (j. 1877).
  • 1956. Björn Borg, suediar tenislari ohia, historiako bost jokalari onenen artean sailkatua, jaio zen.
  • 1956. Hiram Bingham, estatubatuar esploratzaile eta arkeologoa, Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituena, hil zen (j. 1875).
  • 1959. Idoia Zenarrutzabeitia, bizkaitar politikaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea, jaio zen.
  • 1960. Javier Zarzalejos, bizkaitar politikari eta diplomatikoa, Madrilen, jaio zen.
  • 1961. Carl Gustav Jung, suitzar psikiatra eta filosofoa, psikologia analitikoa sortzailea, hil zen (j. 1875).
  • 1962. Hirokazu Koreeda, japoniar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoilaria eta muntatzailea, jaio zen.
  • 1963. Jon Arretxe euskal idazlea jaio zen Basaurin.
  • 1968. Robert Kennedy, John Fitzgerald Kennedyren anaia eta AEBetako Fiskal Nagusia, bezperan eraila, hil zen (j. 1925).
  • 1971. Silvia Jato, galiziar telebista-aurkezlea, jaio zen.
  • 1972. Maria Isabel Moses Fernández, arabar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1974. Juanra Bonet, kataluniar aktore, aurkezle eta umorista, jaio zen.
  • 1976. Ainara Maia, gipuzkoar idazle eta itzultzailea, jaio zen.
  • 1982. Libanoko gerra hasi zen: Israelgo armadak, Ariel Sharon Defentsa Ministroaren aginpean, Libano hegoaldea inbaditu zuen, Beirut hiribururaino iritsiz.
  • 1984. Emmi Pikler, hungariar pediatra, autorea eta mintzalaria, Pikler Institutuko haurtzaindegiaren fundatzailea, hil zen (j. 1902).
  • 1985. Miren Artetxe, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen.
  • 1985. Sota Hirayama, japoniar futbolaria, jaio zen.
  • 1988. Jon Errasti, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1989. Álex Sánchez, espainiar futbolaria, jaio zen.
  • 1991. Hernando Espinosa de los Monteros, euskal militar eta zaldizkoa, Aranda de Dueron, hil zen (j. 1916).
  • 1991. Stan Getz, estatubatuar saxofoi-jotzailea, jazzaren historiako saxofoi-jotzailerik handienetakoa, hil zen (j. 1927).
  • 1993. Kaze (MC), espainiar rap abeslari eta musika-ekoizlea, jaio zen.
  • 1993. Espainiako hauteskunde orokorretan eskuinak gorakada izugarria izan zuen, Espainiako Langileen Alderdi Sozialista mehatxatzen. PSOEk, gehiengo osotik urrun, beste alderdi txikien laguntza behar izan zuen hurrengo hiru urteetan.
  • 1996. George Davis Snell, estatubatuar biologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1903).
  • 1996. José María Valverde, espainiar poeta eta itzultzailea, hil zen (j. 1926).
  • 2000. Frédéric Dard, frantziar idazlea, hil zen (j. 1921).
  • 2002. Lur-ondoko asteroide bat, 10 m inguruko diametrokoa, Mediterraneo itsaso gainean lehertu zen 26 kilotoiko leherketa indarrez (Nagasakiko bonba atomikoa baino zertxobait indartsuagoa).
  • 2005. Anne Bancroft, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1931).
  • 2005. Dana Elcar, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1927).
  • 2006. Munduko erlijio ezberdinak aztoratu ziren data idazteko eragatik, 6/6/6, piztiaren egunarekin, 666, zuen antzagatik. Mundu guztian errezatu zuten izpiritu gaiztoak uxatzeko.
  • 2007. Enrique Fuentes Quintana, espainiar politikaria eta ekonomista, hil zen (j. 1924).
  • 2009. Jean Dausset, frantziar sendagile eta immunologoa, 1980ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1916).
  • 2012. Manolo Preciado, Manolín, espainiar futbolari eta entrenatzailea, hil zen (j. 1957).
  • 2013. Jerome Karle, estatubatuar kimikaria, 1985eko Kimikako Nobel Saria, hil zen (j. 1918).
  • 2013. Tom Sharpe, ingeles idazlea, hil zen (j. 1928).
  • 2013. Henri Mathieu, lapurtar pediatra eta ikertzailea, hil zen (j. 1925).
  • 2013. Esther Williams, estatubatuar igerilari eta aktorea, hil zen (j. 1921).
  • 2014. Darío Barrio, espainiar sukaldaria, hil zen (j. 1972).
  • 2016. Viktor Kortxnoi, sobietar-suitzar xake jokalaria, hil zen (j. 1931).
  • 2016. Peter Shaffer, ingeles-literatura eta musika-kritikaria eta antzerkigilea, hil zen (j. 1926).
  • 2017. Adnan Khashoggi, saudiarabiar enpresaburu, arma trafikatzaile eta munduko gizon aberatsenetarikoa, hil zen (j. 1935).

Ekainaren 5a

05 Larunbata Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 5a sarreran

 

Sehaska egutegiko izendegia: Igor eta Larraitz.

  • 1305. Bordeleko apezpikua Aita Santu izendatu zuten Klemente V.a izenez, eta aitasantutza Erromatik Avignon hirira eraman zuen.
  • 1316. Luis I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako errege eta Xanpaina eta Brieko kondea hil zen (j. 1289).
  • 1341. Edmundo Langleykoa, York etxearen sortzailea, jaio zen (h. 1402).
  • 1568. Lamoral, Egmonteko kondea, herbehereetar militarra hil zen (j. 1522).
  • 1625. Orlando Gibbons ingeles musikaria hil zen (j. 1583).
  • 1656. Joseph Pitton de Tournefort frantziar zientzaliari eta naturalista jaio zen (h. 1708).
  • 1723. Adam Smith, britainiar ekonomialari eta filosofoa, jaio zen (h. 1790).
  • 1740. Leopoldo I.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, jaio zen (h. 1705).
  • 1740. Giovanni Paisiello italiar musikagilea hil zen (j. 1740).
  • 1752. Benjamin Franklinek tximista elektrizitatea dela frogatu zuen.
  • 1785. Miguel Gómez Damas espainiar militarra jaio zen (h. 1864).
  • 1789. Manez Etxeto, Katxo, lapurtar bertsolaria jaio zen (h. 1872).
  • 1826. Karl Maria von Weber alemaniar musikagilea, orkestra-zuzendaria eta piano-jotzailea hil zen (j. 1786).
  • 1871. Michele Angiolillo italiar anarkista jaio zen. Canovas del Castillo asasinatuko zuen Arrasaten, Santa Agedako bainutegian (h. 1897, Bergara).
  • 1878. Pancho Villa, Mexikoko Iraultzaren buruzagi garrantzitsuenetako bat, jaio zen San Juan del Ríon (h. 1923).
  • 1878. Bonifazio Etxegarai, gipuzkoar idazle eta legegilea jaio zen (h. 1956).
  • 1878. Willy Koch, Donostian bizi izandako alemaniar argazkilaria, Koch argazkilari dinastiaren aitzindaria, jaio zen (h. 1950).
  • 1879. René Pottier frantziar txirrindularia, Frantziako Tourreko lehen eskalatzailetzat hartzen dena, jaio zen (h. 1907).
  • 1868. Séamus Ó Conghaile (ingeleraz James Connolly) irlandar lider abertzale sozialista jaio zen (h. 1916).
  • 1883. John Maynard Keynes ingeles ekonomialaria, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa jaio zen (h. 1946).
  • 1887. Ruth Benedict estatubatuar antropologoa jaio zen (h. 1948).
  • 1898. Federico Garcia Lorca espainiar poeta, narratzailea eta antzerkigilea jaio zen (h. 1936).
  • 1900. Dennis Gabor hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria jaio zen (h. 1979).
  • 1900. Stephen Crane estatubatuar olerkaria hil zen (j. 1871).
  • 1907. Rudolf Ernest Peierls alemaniar-britainiar fisikaria jaio zen (h. 1995).
  • 1910. O. Henry estatubatuar idazle eta kazetaria hil zen (j. 1862).
  • 1916. Horatio Herbert Kitchener Kitchenerreko 1. kondea, ingeles militar eta politikaria hil zen (j. 1850).
  • 1921. Jose Martin Arana, gipuzkoar enpresaburua eta Beasaingo alkatea hil zen (j. 1846).
  • 1922. John Gatenby Bolton britainiar-australiar astronomoa jaio zen (h. 1993).
  • 1923. Jesús Rafael Soto venezuelar pintore eta eskultorea jaio zen (h. 2005).
  • 1944k. Bigarren Mundu Gerran, aliatuek Erroma liberatu zuten. Bitartean, 1.000 bonbardero britainiarrek 5.000 tona bonba jaurti zizkien alemaniarrei Normandian, hurrengo egunean etorriko zen E Eguna prestatu nahian.
  • 1946. Holger Thiele daniar-estatubatuar astronomoa hil zen (j. 1878).
  • 1947. Marshall Plana aurkeztu zuten, Bigarren Mundu Gerrak eraitsitako europar estatu kapitalistei laguntzeko xedean.
  • 1949. Mariasun Landa, euskal idazlea jaio zen.
  • 1949. Ken Follett britainiar idazlea jaio zen.
  • 1964.  Paulo VI.a aitasantuak ontzat eman zuen kristauek, hil ondoren erraustu nahi izatea.
  • 1967. Sei Eguneko Gerra hasi zen Ekialde Hurbilean, Israel eta estatu arabiar mugakideen artean.
  • 1968. AEBetan, Los Angeleseko Ambassador Hotelean diskurtso bat bota ondoren, Sirhan Bishara Sirhanek Robert Kennedy senadore eta presidentziarako kandidatoari egin zion eraso tiroka eta hurrengo egunean hilko zen hau.
  • 1972. Louis Mottiat belgikar txirrindularia hil zen (j. 1899).
  • 1975. Gabriel Aresti euskal idazle eta olerkari soziala hil zen Bilbon (j. 1933).
  • 1980. Ordiziako Beti Argi Bandaren lehen emanaldia izan zen.
  • 1982. Espainia NATOn sartu zen.
  • 1989. Ezezagun iraultzaileak ordu erdi batez tanke lerro luzea geldiarazi zuen Tiananmeneko enparantzan.
  • 1991. Rosalina Abejo filipinar musikagile, zuzendari eta pianista hil zen (j. 1922).
  • 2000. Franco Rossi italiar zinemagilea hil zen (j. 1919).
  • 2001. Pedro Laín Entralgo espainiar sendagile eta idazlea hil zen (j. 1908).
  • 2002. Los Angelesen, Dee Dee Ramone, The Ramones taldeko baxua, hil zen (j. 1951).
  • 2002. Mozilla 1.0 arakatzailea kaleratu zen.
  • 2002. Carmelo Bernaola euskal konpositorea hil zen (j. 1929).
  • 2004. Ronald Reagan, Ameriketako Estatu Batuetako 40. Presidentea eta aktorea, hil zen (j. 1911).
  • 2005. Jose Antonio Jauregi nafar antropologo eta saiakeragilea eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren lehenengo dekanoa, Errumanian hil zen (j. 1941).
  • 2006. Serbia Serbia-Montenegrotik independizatu zen ofizialki.
  • 2006. Portland Valderrivas zementuegile nafarrak Uniland enpresa erosi zuen, 1.091 milioi eurorengatik.
  • 2008. Eugenio Montejo venezuelar olerkaria, saiakera egilea eta diplomatikoa hil zen (j. 1938).
  • 2012. Ray Bradbury zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea hil zen (j. 1920).
  • 2013. Clément Méric frantziar ekintzaile antifaxista gaztea, eskuin muturreko talde batekin izandako borroka baten ondorioz hil zen.
  • 2015. Tarek Aziz irakiar politikaria, Saddam Hussein Irakeko diktadorearen laguntzailea hil zen (j. 1936).
  • 2016. Jerome Bruner estatubatuar psikologoa hil zen (j. 1915).
  • 2016ko Euskal Herriko Estatuari buruzko galdeketak: Gure Esku Dago herri mugimenduaren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko ekimenaren barruan Gipuzkoa, Bizkai eta Nafarroa Garaiko hainbat udalerrietan galdeketak egin ziren.
  • 2016. Athletic Club Euskal Herriko futbol taldeak 2015-2016ko Emakumezkoen Futbol Superliga irabazi zuen.
  • 2016. Aviron Bayonnais Euskal Herriko errugbi taldeak Top14ra igotzea lortu zuen.

Ekainaren 4a

04 Ostirala Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 4a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Andeka/Ande, Ekain eta Orhi.
  • K. a. 780. Txinan, historian ezagutzen den lehen eguzki eklipsea deskribatu zuten.
  • K. a. 470. Sokrates Grezia Klasikoaren filosofoa jaio zen (h. K. a. 399).
  • 1076. Antso IV.a Nafarroakoa (Errege izan zen garaia: 1054 – 1076) hil zen (j. 1039).
  • 1094. Antso V.a Nafarroakoa Aragoiko errege (1063/1069–1094) eta Antso V.a izenaz Iruñeko erregea (1076–1094) (j. 1042).
  • 1741. Manzanilla hitza agertu zen lehen aldiz Cádizeko Sanlúcar de Barramedako ardoak izendatzeko.
  • 1783. Montgolfier anaiak beraiek asmatutako baloian aireratu ziren.
  • 1798. Giacomo Casanova, abenturazale, idazle eta italiar amorante famosoa, hil zen (j. 1725).
  • 1880. Nikolas Atxukarro neuropsikiatra euskalduna jaio zen Getxon (h. 1918).
  • 1932. John Drew Barrymore aktore estatubatuarra eta Drew Barrymoreren aita jaio zen (h. 2004).
  • 1941. Alemaniako Wilhem II.a, Alemaniako azken enperadorea (Kaiser) izan zen eta Prusiako azken erregea (König) (1888-1918), hil zen (j. 1859).
  • 1942. Midwayko gudua hasi zen Bigarren Mundu Gerran.
  • 1942. José María Iñigo kazetari euskalduna jaio zen Bilbon.
  • 1942. Reinhard Heydrich politiko eta ideologo nazi alemaniarra hil zen (j. 1904).
  • 1946. Juan Domingo Perón presidente egin zen lehen aldiz Argentinan.
  • 1953. Nevadako proba lekuan, AEBk 61 kt-ko Clímax bonba nuklearra detonatu zuen. Upshot-Knothole operazioaren hamaikagarrena eta azkena izan zen eta, 1945 eta 1992 artean detonatu zituen 1054 bonba nukleartik 45.a.
  • 1959. Charles Vidor hungariar jatorriko zinemagile estatubatuarra –Gilda (1946)-  hil zen (j. 1900).
  • 1962. Trinidad Jiménez politikaria jaio zen.
  • 1966. Cecilia Bartoli, mezzosoprano italiana jaio zen.
  • 1966. Vladimir Voevodsky matematikari errusiarra jaio zen.
  • 1975. Angelina Jolie aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1985. Bar Refaeli modelo israeldarra jaio zen.
  • 1985. Ana Carolina Reston modelo brasildarra eta anorexiak hartuko zuena jaio zen (h. 2006).
  • 1989. Txinako armadak Tiananmen plazako protestak zapaldu zituen Pekingo Tiananmen plazan. 800 eta 2400 artean kalkulatzen da hildakoen kopurua.
  • 1996. Metallica bandak bere seigarren estudio diskoa den Load editatu zuen.
  • 2001. Nepalen, Gyanendra Nepalgo errege egin zen, bere hiloba Dipemdra Bir Bikram Shah-k bere buruaz beste egin ondoren.
  • 2005. Chloe Jones modelo eta aktore estatubatuarra hil zen (j. 1975).
  • 2009. David Carradine, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1936).

Ekainaren 3a

03 Osteguna Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 3a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Ugaitz, Uhaitz/Uhaitze, Zumarraga eta Zumar.
  • 1098. Kristauek Antiokia suntsitu zuten (egungo Turkian).
  • 1568. Andres Urdaneta Espainia Berrian (Mexikon) hil zen (j. 1508).
  • 1654. Luis XIV.a koroatu zuten Reimsen. Frantziako eta Nafarroako erregea izan zen eta tronura bosgarren urtebetetzea baino 5 hilabete lehenago iritsi zen, baina gobernuaren benetako kontrola Mazarin kardinalaren heriotza arte ez zuen eskuratu, 1661ean. Heriotza arte izan zen errege, 77 urte betetzear zegoela. Honela, bere agintaldia 72 urtetan, 3 hilabetetan eta 8 egunetan zehar hedatu zen, orain arte dokumentatutako Europako erregealdi luzeena.
  • 1769. James Cook nabigatzaileak Tahiti aurkitu zuen.
  • 1873. Otto Loewi fisiologo alemana, Nobel saria 1936an, jaio zen (h.1961).
  • 1877. Elizabeth Fries Lummis Ellet, estatubatuar idazle, historialari eta poetisa, hil zen (j. 1818).
  • 1889. Canadian Pacific Railwaya bukatu zuten, AEBtako kosta biak batzen zituen trena.
  • 1896. Isaac Puente anarkismoaren teorilaria jaio zen (h.1936).
  • 1898. Rosa Chacel, idazle espainiarra jaio zen (h. 1994).
  • 1905. Alfontso XIII.a minik gabe irten zen Parisen egin zioten atentatuan.
  • 1906. Joséphine Baker frantziar idazle eta dantzaria jaio zen (h.1975).
  • 1911. Paulette Goddard estatubatuar aktoresa jaio zen (h. 1990).
  • 1924. Franz Kafka, txekiar idazlea, hil zen (j. 1883).
  • 1924. Torsten Nils Wiesel, suediar ikerlaria, Nobel saria 1981ean.
  • 1925. Camille Flammarion frantses astronomoa hil zen (j. 1842).
  • 1936. Txirrita, garai guztietako bertsolaririk ezagunenetarikoa, hil zen (j. 1860).
  • 1937. Emilio Mola, espainiar militarra, hil zen (j. 1887).
  • 1940. II. Mundu Gerran, Luftwaffek Paris bonbardatu zuen. Dunkerqueko bataila ere izan zen, Alemaniaren alde bukatu zelarik, Dinamo Operazioan aliatuak atzerarazi baitzituen.
  • 1954. Dulce (h. 2003) eta Inma Chacón idazleak jaio ziren.
  • 1963. Joan XXIII.a Aita Santua (1958–1963) hil zen Vatikano Hirian (j. 1881).
  • 1964. James Purefoy ingeles aktorea jaio zen.
  • 1966. Bill Callahan, estatubatuar kantautorea jaio zen.
  • 1977. Roberto Rossellini italiar zinegilea hil zen (j. 1909).
  • 1979. Guardia Zibilaren kide batek Gladys del Estal venezuelar jatorriko euskal ekologista eta ekintzailea  tiroz erail zuen (j. 1956).
  • 1986. Rafael Nadal espainiar tenis jokalaria jaio zen.
  • 2005. Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea, hil zen (j. 1936).
  • 2006. Legionella kasuak Iruñean. Ustez zabalguneko hiru enpresatako aire girotu aparailuetan agerturiko bakteriek, 130 pertsonaren ospitaleratzea eragin zuten.
  • 2008. TAU Baskoniak bigarrengoz irabazi zuen ACB Liga.
  • 2009. David Carradine, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1936).

Ekainaren 2a

02 Asteazkena Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 2a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Gogor eta Laiene.

  • 455. Genserikoren Vandaloek Erroma arpilatu zuten.
  • 1423. Fernando I.a Napolikoa Napoliko erregea jaio zen (h. 1494).
  • 1535. Leon XI.a, Aita Santua jaio zen (h. 1605).
  • 1537. Paulo III.ak Sublimis Deus bula dekretatu zuen, indioei egiazko gizonen kontsiderazioa emanez, arima eta guzti.
  • 1565. Francisco Ribalta kataluniar pintorea jaio zen (h. 1628).
  • 1701. Madeleine de Scudéry frantziar idazlea hil zen (j. 1607).
  • 1719. Michel-Jean Sedaine frantziar dramagilea jaio zen (h. 1797).
  • 1731. Martha Dandridge Custis Washington Ameriketako Estatu Batuetako aurreneko Lehen Dama jaio zen (h. 1802).
  • 1740. Sadeko markesa, frantziar aristokrata, iraultzaile eta idazlea jaio zen (h. 1814).
  • 1740. Parisen jaio zen Donatien Alphonse François idazlea, Sadeko markesa (h. 1814).
  • 1743. Cagliostro italiar okultista, alkimista eta abenturazalea jaio zen (h. 1795).
  • 1782. Madrilen San Carlos Bankua sortu zen, gero Espainiako Bankua izango zena.
  • 1806. Pablo Pedro Astarloa durangar apaiz eta hizkuntzalaria, hil zen Madrilen (j. 1752).
  • 1833. Segismundo Moret espainiar politikari liberala jaio zen (h. 1913).
  • 1840. Thomas Hardy, britainiar idazlea jaio zen (h. 1928).
  • 1857. Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria jaio zen (h. 1934).
  • 1857. Karl Adolph Gjellerup, daniar idazlea, 1917ko Literaturako Nobel saria jaio zen (h. 1919).
  • 1860. Gustav Killian alemaniar sendagilea jaio zen (h. 1921).
  • 1878. Wilhem I.a, Alemaniako enperadorea, 2 balek zauritu zuten Berlinen, 2 hilabetetan izan zuen bigarren atentatuan.
  • 1881. Marcelino Ugalde euskal irakaslea jaio zen (h. 1949).
  • 1882. Caprera irlan, Giuseppe Garibaldi iraultzailea eta Italiaren batasuneko liderra, hil zen (j. 1807).
  • 1882. Giuseppe Garibaldi italiar militar eta politikaria, Italiako Risorgimento edo pizkundearen ezinbesteko pertsonaia hil zen (j. 1807).
  • 1886. Louis Lafitte euskal arraunlaria jaio zen.
  • 1891. Paulino Gómez euskal okina eta politikari sozialista jaio zen (h. 1963).
  • 1894. Jesus Doxandabaratz nafar politikari abertzale eta jeltzalea jaio zen (h. 1969).
  • 1896. Guglielmo Marconik patentea jaso zuen Estatu Batuetan egindako asmakizuna zela-eta: irratia.
  • 1899. Lotte Reiniger alemaniar zinema zuzendaria, marrazki bizidunen egilea jaio zen (h. 1981).
  • 1902. Carlo Scarpa veneziar arkitektoa jaio zen (h. 1978).
  • 1902. Eugenio Asensio nafar hizkuntzalari eta literatura-kritikaria jaio zen (h. 1996).
  • 1903. Max Aub valentziar idazlea jaio zen (h. 1972).
  • 1904. Johnny Weissmuller estatubatuar kirolari eta aktorea, Tarzanen pertsonaia antzezteagatik ospetsua jaio zen (h. 1984).
  • 1904. Carmen Larrabeiti bizkaitar aktorea jaio zen (h. 1968).
  • 1913. Vicente Gerbasi venezuelar olerkigile eta saiakeragilea jaio zen (h. 1992).
  • 1913. Nafarroa, Lapurdi eta Nafarroa Beherean egondako uholdeek bost hildako eragin zituzten.
  • 1922. Juan Antonio Bardem espainiar zinema zuzendaria jaio zen (h. 2002).
  • 1923. Lloyd Shapley estatubatuar ekonomialaria, 2012ko Ekonomiako Nobel saria jaio zen (h. 2016).
  • 1937. Gregorio Angulo euskal sindikalista eta politikaria hil zen (j. 1868).
  • 1937 – Louis Vierne frantziar organojole eta konposatzailea hil zen (j. 1870).
  • 1938. Carlos Garaikoetxea, Euzko Alderdi Jeltzalearen agintari eta Euskadiko Lehendakaria izango zen,  jaio zen. 1986an, EAJtik baztertu eta Eusko Alkartasuna (EA) alderdi politiko berria sortu zuen eta Eusko Legebiltzarkide izan zen 1986tik 2001era arte.
  • 1940. Enrique Fernández Arbós espainiar biolin-jotzaile, orkestra-gidari eta musikaria hil zen (j. 1863).
  • 1942. Joxe Mari Lopetegi gipuzkoar bertsolaria eta politikari errepublikanoa hil zen Arrueta-Sarrikotan (j. 1875).
  • 1946. Italia errepublika bihurtu zen eta monarkia baztertu, Umberto II erbesteraztuz.
  • 1951. Alain frantziar filosofo eta saiogilea hil zen (j. 1868).
  • 1953. Elisabel II.a, Erresuma Batuko erregina koroatu zuten Londreseko Westminster abadian.
  • 1955. Baikonur kosmodromoa inauguratu zen Kazakhstan SESBeko errepublikan.
  • 1958. Aitor Amezaga bilbotar musikaria jaio zen.
  • 1963. Ane Gabarain euskal aktorea jaio zen.
  • 1970. Giuseppe Ungaretti italiar olerkaria hil zen (j. 1888).
  • 1978. Nikki Cox estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1981 . Nikolas Alzola euskal idazle, margolari, fraide eta euskaltzain urgazlea hil zen (j. 1922).
  • 1987. François Perroux frantziar ekonomialaria eta idazlea hil zen (j. 1903).
  • 1987. Andrés Segovia Salobreñako I. markesa, espainiar gitarrista hil zen (j. 1893).
  • 1990.  Rex Harrison ingeles zinema eta antzerki aktorea hil zen (j. 1908).
  • 1993. Erreala eta Euskal Herriko futbol selekzioaren arteko partiduaz Atotxa estadioari agurra eman zitzaion.
  • 2008. Bo Diddley estatubatuar musikari, abeslari eta gitarrista, Rock and rollaren sortzaileetako bat hil zen (j. 1928).
  • 2008. Mel Ferrer estatubatuar aktorea hil zen (j. 1917).
  • 2008. Ken Naganuma japoniar futbolaria hil zen (j. 1930).
  • 2009. Eusko Alkartasunako kritikoek alderdia utzi eta Alkarbide sortu zuten.
  • 2010. Gizon batek 12 pertsona hil zituen tiroz Erresuma Batuko Cumbriako konderrian.
  • 2010. Antonio Alva Rosa Coutinho portugaldar militarra eta politikaria hil zen (j. 1926).
  • 2012. Genichi Taguchi japoniar ingeniari eta estatistikaria, kalitatearen kudeaketan egindako ekarpenengatik ezaguna hil zen (j. 1924).
  • 2014. Ivan Brzić serbiar futbol jokalari eta entrenatzailea, Osasuna taldea lehenbiziko aldiz UEFArako sailkatzea lortu zuena hil zen (j. 1941).
  • 2015. Irwin Rose estatubatuar biokimikaria, 2004ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1926).
  • 2014. Joan Karlos I.a Espainiakoa erregeak koroari uko egitea erabaki du, Filipe printzearen mesedetan.

Ekainaren 1a

01 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 1a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Eneko/Iñigo eta Enekoitz/Eneka/Nekoitza.
  • 1252. Alfontso X.a Jakintsua egin zuten Gaztela eta Leongo errege.
  • 1533. Ingalaterran, Henrike VIII.aren lehenengo emaztea zen Katalina Aragoikoari kendu zitzaion titulua eta bigarren emaztea zen Ana Bolenari eman. Irailean jaioko zen lehen alaba, Elisabet I.a Ingalaterrakoa.
  • 1565. Urdaneta San Migeletik (Filipinak) irten zen, Espainia Berrirantz (Mexiko). Itzulbidaiaren hasiera izan zen.
  • 1851. Isaac Peral, zientzialari, itsasgizon eta militar espainiar, erret armadako itsasontzi teniente eta lehenengo urpekontzi torpedontziaren asmatzailea, jaio zen (h. 1895).
  • 1877. Hermann Hesse, alemaniar poeta, idazle eta margolaria eta 1946an Literaturako Nobel Saria, jaio zen (Der Steppenwolf (Estepako otsoa)) (h. 1962).
  • 1879. Eugène Bonaparte, zenbaiten iritziz Napoleon IV.a, Napoleon III.a eta Eugenia Montijokoaren seme bakarra zen. Zuluek atzetik zetozkiola ihesean zebilela, zaldi gainetik erori eta jarraitzaileen lantzekin hil zen. 23 urte zituen eta, ez bazuten erabat mutilatu ere,  zuluek aldenik alde ireki zuten, garaiko ohitura zen bezala, espirituak libratzen dituztela uste baitzuten. Hurrengo egunean berreskuratu zen hilotza (j. 1856).
  • 1920. Berlinen dadaismoaren lehen erakusketa unibertsala inaguratu zuten.
  • 1926. Marilyn Monroe aktoresa estatubatuarra jaio zen (h.1962).
  • 1931. Morgan Freeman aktore eta zine-zuzendari estatubatuarra jaio zen.
  • 1935. Erresuma Batuan lehen auto gidatzeko azterketak hasi zituzten.
  • 1935. Norman Foster, arkitekto britainiarra, jaio zen Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa diseinatu zuelako.
  • 1938. AEBetan, Superman istorioak argitaratzen hasi ziren.
  • 1947. Ron Wood, britainiar gitarra eta The Rolling Stones bandako kide, jaio zen.
  • 1952. Espainian, errazionamendu kartilak bertan behera geratu ziren.
  • 1956. Molotov, Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ministro kargutik kendu zuten.
  • 1957. AEBetan, Casio anaiek Casio Computer enpresa ireki zuten, kalkulagailuak garatu eta egiteko.
  • 1960. Simon Gallup, britainiar gitarra eta The Cure bandako kidea, jaio zen.
  • 1962. Adolf Eichmann nazia eta Hirugarren Reich-eko hiltzaile nagusienetakoa urkatu zuten Israelen. Holokaustoko milioika pertsonen sarraskiak behar zuen azpiegitura bere ardura izan zen. Kontzentrazio-zelaietara joatekoak zirenen identifikazioa zein garraioa antolatu zituen Azken Konponbidea (Endlösung) aurrera eramateko (j. (1906).
  • 1963. Mike Joyce, britainiar bateria eta The Smiths bandako kidea, jaio zen.
  • 1967. Erresuma Batuan, The Beatlesen  Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band argitaratu zuen eta, hurrengo egunean, AEBetan.
  • 1973. Grezian Errepublika aldarrikatu zuten.
  • 1988. Ronald Reagan estatubatuar presidentea eta Mijaíl Gorbachov sobietar presidenteak erdi irispeneko misilen suntsiketa sinatu zuten.
  • 1990. Bush eta Gorbatxovek START arma estrategikoen gutxitzea ekarriko zuen dokumentua sinatu zuten, artsenal nuklearren %30a bertan behera geratuko zela aurreikusiz.
  • 2001. Nepalen, errege familia guztia asesinatu zuten. Bertako funtzionarioen hitzetan, oinordekoa zen Dipendra, gauean etxeratu zenean, aita erail zuen, Birendra erregea eta Aishwariaen erregina, beste familiar batzuez gain, haserre baitzebilen haiekin. Bere buruaz beste egiteko saiakera egin zuen, baina bizirik jarraituz zuen eta Dipendra errege egin zuten ospitalean koman zegoen bitartean, baina, handik 3 egunetara, hil egin zen. Heriotza honen ondoren, bere osaba Gyanendra igoko zen tronura ekainaren 4an. Hala ere, herrian bestelako bertsioak ere badaude, erailketa errege izango zen Gyanendraren plana zela, alegia, eta bere semea izan zela bete zuena.
  • 2003. Belgikan, sexu bereko kideen arteko ezkontza legeztatu zuten.
  • 2006. Rocío Jurado abeslaria hil zen (j. 1946).
  • 2008. Alberto Contador txirrindulariak irabazi zuen Italiako Giroa.
  • 2008. Yves Saint Laurent, moda disenatzaile eta enpresari frantsesa eta Yves Saint Laurent goi-joskintzako erropa markaren sortzailea, hil zen (n. 1936).
  • 2009. Rio de Janeiro eta Paris arteko hegaldian 228 pertsona zeramatzan Air France konpainiaren hegazkin bat itsasora erori zen.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a
  • Maiatzaren 11
  • Maiatzaren 10a
  • Maiatzaren 9a
  • Maiatzaren 8a
  • Maiatzaren 7a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.269 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar