• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Otsaila

Otsailaren 29a

28 Asteartea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 29a sarreran

  • 1468. Paulo III.a, Aita Santuitaliarra jaio zen (h. 1549).
  • 1504. Jamaikan, Kristobal Kolon bere Almanach Perpétuum liburuaz (Abraham Zacuto) –Ilargi eklipsea iragartzen zuen gau horretarako-baliatu zen bertakoek hornidurak eskuratzen laguntzea konbenzitzeko.
  • 1528. Alberto V.a Bavariakoa noble alemaniarra jaio zen (h. 1579).
  • 1704. AEBetan, indar frantsesak eta bertakoen artean, Deerfield (Massachusetts) herriari egin zioten eraso eta 100 pertsona inguru, tartean haur eta emakumeak ere bai, hil zituzten.
  • 1712. Suedian, gaurko egunaren ondoren, otsailaren 30a izendatu zuten, suediar egutegia alboratu eta Juliar egutegira etortzeko xedean (gaur egun, Gregoriotar egutegia darabilte).
  • 1720. Suedian, Ulrica Leonor erreginak Federico de Hessen senarraren alde abdikatu zuen.
  • 1784. Leo von Klenze arkitekto, margolari eta idazle alemaniarra jaio zen (h. 1864).
  • 1864. Adolf Wölfli marrazkilari eta margolari estatubatuarra jaio zen (h. 1930).
  • 1868. Luis I.a Bavariakoa (Bavariako errege 1825 eta 1848 artean) hil zen (j. 1786).
  • 1884. Jose Manterola euskal idazlea hil zen (j. 1849).
  • 1896. William Augustus Wellman zine zuzendari estatubatuarra jaio zen (h. 1975).
  • 1896. Morarji Desai Primer Ministro de la Indiako lehen ministroa jaio zen (h. 1995).
  • 1908. Balthus artista frantsesa jaio zen Parisen (h. 2001).
  • 1912. Tandileko harri mugikorra (Buenos Airesko probintzian, Argentinan) erori eta 3 puska egin zen. Bandalismoa izan zen ustea dago.
  • 1916. Hego Carolinan, fabrika, errota eta meategietan lan egiteko gutxieneko adina igo zuten, 12tik 14ra.
  • 1940. Gone with the Wind pelikulak 8 Oscar lortu zituen.
  • 1940. Edward Frederic Benson idazle britainiarra hil zen (j. 1867).
  • 1952. Heligoland uhartea itzuli zitzaion Alemaniari.
  • 1960. Karlos Santisteban euskal idazlea jaio zen.
  • 1960. Lurrikara izan zen Agadirren (Maroko)
  • 1988. Lurmutur Hirian (Hegoafrika) gobernu zuriak Desmond Tutu artzapezpikua eta 100 bat apaiz atxilo hartu zituen, 5 egun lehenago anti-apartheid erakundeen aurkako erasoen aurrean izandako protesten ondorioz.
  • 2004. Haitin, estatu kolpe batek Jean-Bertrand Aristide presidentea eraitsi zuen, erbesteratu beharrean izan zelarik.
  • 2008. Gaixotasun arraroen eguna ospatu zen lehen aldiz Europan.
  • 2012. Davy Jones aktore, konpositore eta The Monkees bandako abeslaria hil zen (j. 1945).

Otsailaren 28a

28 Asteartea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 28a sarreran

  • 1525. Hernan Cortesek Cuauhtémoc, Mexikoko azken enperadore azteka, exekutatzea agindu zuen.
  • 1792. Arandako kondea Karlos IV.aren lehen ministro egin zuten, Floridablancako kondearen lekua hartuz.
  • 1844. Madrilen, José Zorrillaren Don Juan Tenorio estreinatu zuten.
  • 1848. Frantzian II. Errepublika aldarrikatu zuten.
  • 1872. Eugenio Otxoa idazle eta poeta baionar–lezoarra zendu zen Madrilen (j. 1815).
  • 1912. Clara Petacci, Benito Mussoliniren amorantea izango zena, jaio zen (h. 1945).
  • 1922. Egipto Erresuma Batutik independizatu zen.
  • 1929. Frank Gehry arkitekto estatubatuarra jaio zen.
  • 1935. Wallace Carothersek nylona prestatu zuen lehen aldiz.
  • 1940. Telebistan lehen saskibaloi partida transmititu zuten: Fordham University vs. University of Pittsburgh Madison Square Garden aretoan.
  • 1941. Espainiako Alfontso XIII.a hil zen (j. 1886).
  • 1953. James Watson eta Francis Crick zientzialariek ADNaren egitura kimikoa zehaztu zuten.
  • 1953. Paul Krugman, estatubatuar ekonomialaria, jaio zen. 2004an, Asturiasko Printzea Saria irabazi zuen eta 2008an Ekonomiako Nobel Saria.
  • 1957. Cindy Wilson, The B-52’s taldeko estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1983. CDa merkaturatu zuten lehen aldiz.
  • 1986. Olof Palme Suediako Lehen ministroa Estokolmon erail zuten.
  • 1990. SESBen jabego pribatua onartu zuten eta ondorengoei herentziaz pasatzea ere bai.
  • 1993. Wacon (Texas), Bureau of Alcoho delakoaren agenteak, Tobacco and Firearms erantsi ziren eliza dabidianaren asediorako, David Koresh liderra atxilotzeko ahaleginetan. 4 polizia eta 5 Davidiar sektako kide hil ziren asedio honetan.

Otsailaren 27a

27 Astelehena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 27a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Goratz/Goratze/Goraitz/Gorantz eta Lander/Landerra.

  • 272. Konstantino I Handia erromatar enperadorea jaio zen (h. 337).
  • 380. Teodosio I.a enperadoreak Erromako Inperioko biztanle guztiak kristau bihurtzeko nahia adierazi zuen Tesalonikako ediktuan.
  • 425. Konstantinoplako unibertsitatea sortu zen.
  • 580. Pepin Landengoa Austrasiako jauregizaina hil zen.
  • 1425. Vasili I.a Moskukoa Moskuko Printze Handia hil zen (j. 1371).
  • 1594. Henrike III.a Nafarroako erregea Frantziako errege koroatu zuten Parisen ondoan, Henrike IV.a Frantziakoa izenez, Frantziako eta Nafarroako Borboien dinastia hasiz.
  • 1641. Pau Claris i Casademunt politikari eta elizgizon kataluniarra, Generalitateko presidente izandakoa hil zen (j. 1586).
  • 1653. Diego López Pacheco, Espainia Berriko erregeordea eta Nafarroako erregeordea,  hil zen (j. 1599).
  • 1689. Antonio Pedro Sancho Dávila Nafarroako erregeordea hil zen.
  • 1691. Edward Cave ingeles inprimatzaile eta argitaratzailea jaio zen (h. 1754).
  • 1700. Bretainia Berria uhartea aurkitu zuten.
  • 1735. John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona, hil zen (j. 1667).
  • 1767. Espainiako Karlos III.ak jesuitak bota zituen Espainiako Monarkiaren agindupean zeuden lurralde guztietatik.
  • 1773. Pedro Calatayud nafar misiolari jesuita hil zen (j. 1689).
  • 1788. Martin Zurbano espainiar gerrillari eta jeneral liberala jaio zen (h. 1845).
  • 1793. Baldomero Espartero espainiar politikari eta militarra jaio zen (h. 1879).
  • 1796. Joaquin Francisco Barroeta Aldamar gipuzkoar foruzalea jaio zen (h. 1866).
  • 1799. Frederick Catherwood, ingeles esploratzaile, marrazkilari, arkitekto eta argazkilaria jaio zen (h. 1854).
  • 1807. Henry Wadsworth Longfellow estatubatuar olerkaria jaio zen (h. 1882).
  • 1813. Juan de Goyeneche y Aguerrevere iruritar militar, politikari eta merkataria hil zen (j. 1741).
  • 1829. Charles de Salaberry euskal jatorriako quebectar militarra hil zen (j. 1778).
  • 1844. Dominikar Errepublika estatu independente bihurtu zen, Haitigandik banatu ostean.
  • 1848. Charles Hubert Hastings Parry ingeles musikagile eta musikologoa jaio zen (h. 1918).
  • 1853. Espainian lehenengo lokomotora fabrikatu zuten eta Española izena eman zioten.
  • 1854. Félicité Robert de Lamennais frantsesezko idazlea eta pentsalaria hil zen (j. 1782).
  • 1861. Rudolf Steiner austriar filosofoa jaio zen (h. 1925).
  • 1863. George Herbert Mead estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa jaio zen (h. 1931).
  •  1863. Joaquín Sorolla espainiar margolaria jaio zen (h. 1923).
  • 1867. Irving Fisher, estatubatuar ekonomialaria jaio zen (h. 1947).
  • 1869. María del Pilar Acedo, Ohianederko Markesa, kulturzale eta poeta, Biarnon hil zen (j. 1784).
  • 1887. Aleksandr Borodin, musikagile errusiarra hil zen (j. 1833).
  • 1894. Robert Siohan, frantziar musikagilea jaio zen (h. 1985).
  • 1897. Marian Anderson estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa jaio zen (h. 1993).
  • 1897. Bernard Lyot frantziar ingeniaria jaio zen (h. 1952).
  • 1900. Erresuma Batuko Alderdi Laborista sortu zen.
  • 1900. FC Bayern München taldea sortu zen Munichen.
  • 1901. Gaspar Montes Iturrioz euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1998).
  • 1902. John Steinbeck, idazle estatubatuarra, 1962ko Literaturako Nobel Sariduna eta The Grapes of Wrath nobelaren autorea, jaio zen (h. 1968).
  • 1902. Lucio Costa brasildar arkitekto eta hirigilea jaio zen (h. 1998).
  • 1902.  John Steinbeck estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria jaio zen (h. 1968).
  • 1904. James T. Farrell estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1979).
  • 1904. André Leducq frantziar txirrindularia jaio zen (h. 1980).
  • 1905. Maksim Gorki errusiar idazlea, liberatu zuten eta Rigan erbesteratu.
  • 1906, Samuel Pierpont Langley Estatu Batuetako astronomo eta fisikaria hil zen (j. 1834).
  • 1910. Joan Bennett estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1990).
  • 1910. Clarence Leonard Johnson, estatubatuar ingeniari aeronautiko berritzailea jaio zen  (h. 1990).
  • 1910. Genrikh Kasparyan, armeniar xake jokalaria jaio zen (h. 1995).
  • 1912. Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea jaio zen (h. 1990).
  • 1913. Paul Ricoeur frantziar filosofoa jaio zen (h. 2005).
  • 1913. Irwin Shaw estatubatuar idazle, antzerkigile eta gidoigilea jaio zen (h. 1984).
  • 1918. Leon Trotskyk Armada Gorria sortu zuen.
  • 1926. David H. Hubel kanadar-estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 2013).
  • 1932. Elizabeth Taylor britainiar-estatubatuar aktorea jaio zen (h. 2011).
  • 1933. Reichstag Alemaniako legebiltzarrari su eman zioten Berlinen, nazismoa ezartzearen giltzarrietako bat.
  • 1933. Alemaniako parlamentuari (Reichstag) su eman zioten. Adolf Hitlerrek eskubide zibil eta demokratikoak ezabatzeko aitzakiatzat erabili zuen gertaera hori.
  • 1934. Navarre Scott Momaday, Kiowa tribuko estatubatuar idazlea, Pulitzer sariduna jaio zen.
  • 1934. Kostis Palamas, greziar poeta hil zen (j. 1859).
  • 1936. Ivan Pavlov, mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna hil zen (j. 1849).
  • 1936. Ivan Pavlov mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna hil zen (j. 1849).
  • 1939. Nadezhda Krupskaia, errusiar iraultzaile eta pedagogoa hil zen (j. 1869).
  • 1943. Kostis Palamas, poeta greziarra hil zen (j. 1859).
  • 1946. Harry Edwin Wood, ingeles astronomoa hil zen (j. 1881).
  • 1958. Nancy Spungen, punk mugimenduaren groupie eta musa eta Sid Viciousen andregaia izango zena, jaio zen (h. 1978).
  • 1963. Michael Jordan, NBAko saskibaloi jokalari mitikoa, jaio zen.
  • 1974. Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat jaio zen (h. 2008).
  • 1976. Espainiaren kolonia izandako Mendebaldeko Saharak independentzia aldarrikatu zuen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa izenarekin.
  • 1977. Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea hil zen (j. 1879).
  • 1977. John Dickson Carr, idazle estatubatuarra hil zen (j. 1906).
  • 1980. Chelsea Clinton, Bill eta Hillary Clinton politikarien alaba, jaio zen.
  • 1983. Herri Batasunako parlamentariek Eukal Legebiltzarrerako eskubide guztiak galdu zituzten, kargu hartzera ez zirelako joan.2008. Alerta gorria Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian 150 km/h-ko ziklogenesiarengatik.
  • 1984. Amédée Artze baxenafar pilotaria jaio zen (j. 1900).
  • 1985. Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria hil zen (j. 1902).
  • 1989. Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1903).
  • 1992. Algirdas Julius Greimas, lituaniar-frantziar hizkuntzalaria hil zen (j. 1917).
  • 1993. Lillian Gish, estatubatuar aktorea hil zen (j. 1893).
  • 1994. Hou Yifan txinatar emakume xake jokalaria jaio zen.
  • 1998 – George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1905).
  • 2001. José García Nieto, espainiar olerkaria hil zen (j. 1914).
  • 2003. Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea hil zen (j. 1911).
  • 2006. Cuencako kartzelan (Espainia) Igor Angulo etakidearen gorpua aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin ondoren.
  • 2007. Remedios Ultra Lacruz, 110 urte eta 182 egun bizi izan zen euskal herritarra, Madrilen hil zen (j. 1896).
  • 2008. 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
  • 2008. Ivan Rebroff, alemaniar abeslaria, aparteko ahots tartean abesteko gai zena hil zen (j. 1931).
  • 2009. Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra hil zen (j. 1902).
  • 2010. 8,8 graduko lurrikara bat izan zen Txileko kostaldetik gertu. Hildakoak 700 baino gehiago izan ziren.
  • 2011. Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa hil zen (j. 1926).
  • 2011. Moacyr Scliar, brasildar narratzailea hil zen (j. 1937).
  • 2013. Stéphane Hessel, frantziar politikari, diplomazialari, idazle eta olerkaria hil zen (j. 1917).
  • 2015. Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala hil zen (j. 1959).
  • 2015. Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna hil zen (j. 1931).

Otsailaren 26a

26 Igandea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 26a sarreran

  • 1513. Gipuzkoako armarrian 12 kanoi ipini zituzten, nafarren gaineko garaipena ospatzeko. 1979ko uztailaren 2an kendu zituzten.
  • 1537. Urdanetak bere bidaiaren memoria entregatu zion Gaztelako Karlos I.ari.
  • 1802. Victor Hugo nobelagile frantziarra jaio zen (h.1885)
  • 1815. Napoleon Bonapartek erbestetik ihes egin zuen Elba uhartetik eta 100 eguneko gobernuari emango zion hasiera.
  • 1829. Levi Strauss, estatubatuar enpresaria, jaio zen (h. 1902).
  • 1846. Buffalo Bill, estatubatuar showmana, jaio zen (h. 1917).
  • 1927. Paulino Uzkudunek irabazi zion Hansen daniarrari New Yorken.
  • 1932. Johnny Cash abeslari estatubatuarra jaio zen (h. 2003).
  • 1936. Alemanian, III. Reichek auto berri bat, praktikoa eta merkea, sartu zuen: Volkswagen.
  • 1949. Juan Telleria musikagile zegamarra hil zen, Cara al sol frankismoko ereserkiaren egilea (j. 1895).
  • 1984. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak: EAJk botoen %41,69a lortu zuen eta PSOE izan zen hurrengoa, %23,22 eskuratuz.
  • 1986. Anime berri bat estreinatu zuten Japonian: Dragoi Bola.
  • 1987. Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari aukeratu zuten berriro gehiengo absolutuz Legebiltzarreko lehen bozketan.
  • 1993. New York (AEB): talde terrorista islamista batek kamioi-bonba bat zartatu zuen World Trade Centerreko Ipar dorrean, 6 hildako eta mila zauritu eraginez.
  • 1998. Espainiako Auzitegi Gorenak Banestoko presidente ohiari, Mario Conderi, 4 urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion. Aldi berean, Madrileko Auzitegi Nazionalak Guardia Zibilaren zuzendari ordeari, Luis Roldáni, 28 urteko kartzela zigorra ezarri zion.
  • 2008. Hazien Arka inauguratu zuten Norvegian. Bertan mundu osoko herrialdeek haziak gorde ahal izango dituzte hondamendiei aurre egiteko asmotan.

Otsailaren 25a

25 Larunbata Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 25a sarreran

  • K. a. 52. Ponpeio hautatu zuten Erromako kontsul bakar.
  • 779. Walpurga, moja benediktino ingelesa, hil zen (j. 710).
  • 1119. Tuterako errenditze agiria. Ordura arte musulmana zen hiria, Nafarroako erregearen eskutan geratu zen.
  • 1570. Pio V.a aita santuak Elisabet I.a Ingalaterrakoa Eliza Katolikotik kanporatu zuen.
  • 1778. Jose de San Martin militar eta independentista argentinarra jaio zen (h. 1850).
  • 1790. Juan Álvarez Mendizábal politiko espainiarra jaio zen (h. 1853).
  • 1841. Pierre Auguste Renoir margolari inpresionista jaio zen (h. 1919).
  • 1869. Espainian, Francisco Serrano gobernuko presidente egin zuten.
  • 1874. Karlistek Somorrostroko batailan garaipena lortu zuten.
  • 1875. Enrico Caruso tenore italiarra jaio zen  (h. 1921).
  • 1890. Viatxeslav Molotov politikari sobietarra jaio zen (h. 1986).
  • 1899. Paul Julius Baron von Reuter, Reuters albiste agentziako sortzailea, hil zen (j. 1816).
  • 1901. Zeppo Marx jaio zen (h. 1979).
  • 1902. AEBetan, Hubert Cecil Boothek Vacuum Cleaner Co Ltd sortu zuen, aspiradorak egingo zituen enpresa.
  • 1908. Ikerketa estatistiko baten arabera, aurreko urtean 82.606 espainiarrek emigratu zuten, denak 15 eta 35 urte artean.
  • 1910. Txinatarren mehatxuen aurrean, Dalai Lamak Tibetera alde egin zuen Indian errefuxiatuz.
  • 1922. Frantzian, Henri Desiré Landru hil zuten gilotinaz, 8 emakume erail zituela-eta.
  • 1941. Amsterdameko langileek greba egin zuten, alemaniar okupatzaileek hartutako neurri antisemiten aurrean protesta egiteko.
  • 1943. George Harrison musikaria jaio zen (h. 2001).
  • 1943. Txema Vitoria Txiribiton, euskal pailazoa eta matematika irakaslea, jaio zen.
  • 1947. Thomas Mannek Doktor Faustus argitaratu zuen.
  • 1952. AEBetan,  Rosenberg bikotearentzako heriotza-zigorra konfirmatu zuten.
  • 1953. Jose Maria Aznar politikari espainiarra jaio zen.
  • 1956. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Kongresuan, Nikita Khrustxevek Discurtso sekretua deritzona egin zuen, Joseph Stalinen pertsonarekiko gurtza kritikatu eta desestalinizazioari hasiera emanez.
  • 1965. Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslari eta piano jotzailea hil zen (j. 1919).
  • 1970. Mark Rothko, margolari estatubatuarra hil zen (j. 1903).
  • 1980. Berlingo zinemaldian,  Pilar Miróren El crimen de Cuenca filma estreinatu zuten eta izugarrizko eskandaloa eragin zuen.
  • 1981. Diputatuen Kongresuak Leopoldo Calvo-Sotelo aukeratu zuen gobernuko presidente.
  • 1981. Valentziako kapitain jenerala zen Jaime Milans del Bosch eta Estatu Nagusiko bigarren buruzagia zen Alfonso Armada y Comyn salatu zituzten 23ko estatu kolpean parte hartzeagatik.
  • 1983. Tennessee Williams antzerkigile estatu batuarra hil zen (j. 1911).
  • 1986. Filipinetan, Ferdinand Marcos diktadoreak ihes egin zuen.
  • 1989. George Herbert Walker Bush presidentea Pekinera iritsi zen, Deng Xiaopingek hasitako erreformak bultzatzeko eta bi herrialdeen arteko harremanak kontsolidatzeko.
  • 1991. Varsoviako Ituna bertan behera geratu zen.
  • 2005. Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004an ihartu baitzen.
  • 2005. Bangladeshko 9 kasko urdin hil ziren Kongoko Errepublika Demokratikoan izandako segadan.
  • 2006. Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.
  • 2012. Iñaki Urdangarinen aurkako epaiketa hasi zen Mallorcan.

Otsailaren 24a

24 Ostirala Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 24a sarreran

  • 1500. Karlos Habsburgokoa, Espainiako Karlos I.a (1516–1556) eta Alemaniako Karlos V.a (1520–1558) jaio zen (h. 1558).
  • 1524. Klemente VII.ak sodomiaren gaineko jurisdikzioa, herexiaren barnean izan ala ez, Aragoiko Inkisizioari eman zion.
  • 1582. Gregorio XIII.ak Inter gravissimas bula ezagutarazi zuen, egutegi gregoriotarra ezartzeko.
  • 1917. Petrogradon (Errusiako tsarren hiriburuan), altxamendu batek Nikolas II.a tsarra abdikatzera behartu zuen. Errusiako Iraultza hasi zen horrela.
  • 1933. Urtarrilaren 11n Casas Viejasen gertatutakoa debatitzen ari zirenean, Espainiako Gorteek gobernuari konfiantza berretsi zioten, 173 boto alde eta 130 aurka. Hala ere, inbestigazioa ireki zen eta, geroxeago, Manuel Azañaren gobernua erori egingo da.
  • 1938. New Jerseyko Du Pont de Arlington fabrikan, nylonezko lehen produktu fabrikatzen hasi ziren: hortzak garbitzeko zepilua.
  • 1946. Juan Peron Argentinako presidente izandatu zuten.
  • 1948. Alderdi Komunista boterera heldu zen Txekoslovakian.
  • 1950. Manuel Sabater anarkista fusilatu zuten Bartzelonan.
  • 1955. Steve Jobs, Apple Computer-en sortzailea, jaio zen.
  • 1975. Led Zeppelin musika taldeak Pysical Graffiti albuma argitaratu zuen.
  • 1981. Antonio Tejero teniente koronelak bere burua entregatu zuen, 20 orduz gobernua eta espainiar diputatuak bahituta eduki ondoren. Atxilotu zuten aldi berean Jaime Milans del Bosch jeneral beste kolaboratzaile batzuen artean.
  • 1987. Angel Sukia, Madril-Alcaláko kardinal-artzapezpikua aukeratu zuten Espainiako Gotzainen Batzarraren presidente.
  • 1989.  Ruhollah Jomeini ayatollah-k 3 milio dolar eskaini zizkion Salman Rushdie, Bertso Satanikoak idatzi zuen autorea, hiltzen zuenari.
  • 1993. Estibalitz Robles Aranguiz “Estitxu” euskal abeslaria hil zen (j. 1944).

Otsailaren 23a

23 Osteguna Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 23a sarreran

  • 1445. Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia imprimatu zuen.
  • 1765. Henry Cavendish, britainiar kimikari eta fisikariak, hidrogenoa deskubritu zuen eta aire sukoi edo errekor bezala definitu zuen, atmosferaren konposizioa determinatuz.
  • 1893. Rudolf Dieselek diesel motorraren patentea jaso zuen.
  • 1904. AEBk Panamako kanalaren kontrola erosi zuen 10 milioi dolarren truke.
  • 1918. Sobietar Armada Gorria sortu zen.
  • 1919. Italian, Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
  • 1926. Sobietar gobernuak Katalina II.a Errusiakoaren koroa Frantziako bitxigile batzuei saldu zien.
  • 1937. Kandido Saseta, Eusko Gudarostearen komandantea, hil zen. Euskal militarra zen. Intendentzia kapitaina, militar profesionala, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, EAJren agindupean jarri zen. Militar prestaketa zeukan abertzale bakarrenetakoa izan zen bertan (j. 1904).
  • 1965. Arthur Stanley Jefferson,  aktore komikoa, “el Flaco” (Laurel eta Hardy), hil zen (j. 1890).
  • 1970. Ernalketa artifiziala lehen aldiz erabili zen, Londresen.
  • 1975. Vatikanok atentzioa deitu zion Hans Küng, Tubingako unibertsitateko teologia irakasleari.
  • 1981. Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua hartzea izan zen, kongresukideek Leopoldo Calvo-Sotelo hautagaia Gobernuko presidente egin aurreko debatean zebiltzatenean. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Joan Karlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
  • 1983. Miguel Boyer ministroak Rumasa espropiatu zion José María Ruiz-Mateosi.
  • 1989. Hirohito Japoniako enperadore hil berriaren hiletak izan ziren (j. 1901).
  • 1997. Dolly ardiaren klonazioa.
  • 1998. Netscape Communications Corporationek sortu zuela adierazi zuen, kode irekian izango zen mozilla.org Mozilla nabigatzailearen garapena koordinatzeko xedean.
  • 2002. FARC taldeak Ingrid Betancourt bahitu zuen mitin batean zegoenean eta 2.323 egunetan ez zuen askatu.
  • 2006. Inditex, Amancio Ortegaren gidaritzapean dagoen espainiar multinazionala, Txinan sartu zen, Shanghain Zara denda bat irekiz.
  • 2009. ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan, kalte material handiak sortuz.

Otsailaren 22a

22 Asteazkena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 22a sarreran

  • 1512. Amerigo di Vespucci merkatari eta esploratzaile italiarra hil zen (j. 1454).
  • 1530. Klemente VII.a aitasantuak Karlos I.a, Espainiako erregea, Erromatar-Germaniar Inperio Sakratuaren Enperadore koroatu zuen.
  • 1857. Munichen, Weißwurst saltxitxa asmatu zuten.
  • 1900. Luis Buñuel jaio zen (h. 1983).
  • 1917. Jane Bowles, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1973).
  • 1819. Adams-Onís Ituna sinatzean, Espainiak 5 milioi dolarrengatik Florida saldu zien AEBei.
  • 1857. Heinrich Rudolf Hertz fisikari alemana jaio zen (h. 1894).
  • 1939. Antonio Machado poeta espainiarra hil zen (j. 1875).
  • 1940. Tibeten, Dalai Lama berria dago, XIV.a, 5 urte bakarrik dituen Tensing Gyatso.
  • 1943. Hans Scholl, Arrosa Zuriko kideetako bat, hil zuten (j. 1918)
  • 1943. Sophie Scholl, Arrosa Zuriko kideetako bat, hil zuten (j. 1921).
  • 1946. Sinfonia Pirenaica jo zen lehen aldiz, Jesus Guridi musikagilearen lana.
  • 1977. Espainiako Alderdi Komunistak, asoziazio politiko bezala erregistratzerako orduan, ezetza jaso zuen.
  • 1987. Andy Warhol, estatubatuar artista, hil zen (j. 1928).
  • 1989. Sandor Marai idazle eslovakiarra hil zen (j. 1900).

Otsailaren 21a

21 Asteartea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 21a sarreran

  • 1431. Ingelesek Jeanne d´Arc-en aurkako epaiketa hasi zuten.
  • 1613. Miguel I.a egin zuten tsar eta Romanov dinastiaren hasiera izan zen.
  • 1848. Karl Marx eta Friedrich Engels prusiarrek Agiri Komunista argitaratu zuten.
  • 1901. Albert Einstein Züricheko hiritar egin zen.
  • 1910. Alfontso XIII.ak Bartzelonako Aste Tragikoan parte hartutako kondenatu gehienentzako indultua sinatu zuen.
  • 1916. Verduneko bataila hasi zen Frantzian.
  • 1924. Primo de Riverak Madrileko Ateneoa itxi eta Miguel  Unamuno deserriratu zuen, Salamancako katedra kenduz.
  • 1929. Frantziako gobernuak asilo politikoa ukatu zion Leon Trotskiri.
  • 1936. Gorteek Gobernuak aurkeztutako amnistia proiektuari baietza eman zien, preso politiko guztiak libre utziz.
  • 1936. Franco jenerala armadako goi agintari kargua utzi beharrean izan zen eta Kanarietara lekualdatu zuten.
  • 1949. Quitoko emisora batek Herbert George Wellsen Munduetako Gerra transmititu zuen eta 10 urte atzerago Orson Wellesek New Yorken lortutako efektu bera lortu zuen.
  • 1953. Francis Crick eta James Watsonek ADN molekularen estruktura helikoidala deskubritu zuten.
  • 1960. Fidel Castrok Kubako enpresa guztiak nazionalizatu zituen.
  • 1965. Malcolm X Ameriketako Estatu Batuetako politikari afroamerikarra hil zuten (j. 1925).

Otsailaren 20a

20 Astelehena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 20a sarreran

  • 1524. Karlos I.ak Panamako istmoan Hegoaldeko Itsasoa (Ozeano Barea) eta Iparraldeko Itsasoa (Ozeano Atlantikoa) batzeko ahaleginak egiteko agindu zuen.
  • 1898. Enzo Ferrari, auto fabrikatzaile italiarra, jaio zen (h. 1988).
  • 1917. Alemaniako Hirugarren Reichak aluminiozko txanponak sartu zituen kobrezkoak erretiratuz, gerrarako behar baitzuen metal hori.
  • 1925. Robert Altman zinema zuzendari estatubatuarra jaio zen (h. 2006).
  • 1926. Alfonso Sastre, Pablo Sastreren aita, jaio zen.
  • 1935. Caroline Mikkelsen Antartida zapaldu zuen lehen emakumea izan zen.
  • 1958. Cañaveral lurmuturrean (AEB) Atlas suziriak eztanda egin zuen jaurtiketa plataforman; 7 saiakeretatik bosgarren porrota izan zen.
  • 1967. Kurt Cobain, Nirvanaren abeslaria  jaio zen (h. 1994).
  • 1986. Mir espazio-estazioa orbitan sartu zen.
  • 2002. Gaurkoan ordua 20:02 denean, gazteleraz ordua eta data idazterakoan, Homidimea Coincidiente deritzona gertatzen da: 20:02.20.02.2002. Fenomeno hau orain 470 urte gertatu zen azkenekoz, 23:51.21.12.1532,  eta hemendik 110 urtera gertatuko da berriro: 21:12.21.12.2112.
  • 2003. Espainiako Auzitegi Nazionalak Euskaldunon Egunkaria ixteko agindua eman zuen, ETAren zati zela argudiatuz.
  • 2005. Espainian Europako Konstituzioa onartu edo ukatzeko erreferenduma egin zen (%42k bozkatu eta %76,7ak onartu).
  • 2008. Abiadura handiko trena jarri zuten martxan Bartzelona eta Madril artean.

Otsailaren 19a

19 Igandea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 19a sarreran

  • 1473. Nikolas Koperniko astronomoa jaio zen (h. 1543).
  • 1836. Juan Álvarez Mendizabalek desagertu diren erlijio ordenen jabetza guztiaren salmenta agindu zuen, desamortizazioaren barnean.
  • 1878. Thomas Edisonek, fonografoa patentatu zuen.
  • 1896. André Breton jaio zen (h. 1966).
  • 1926. New Yorkek, Gutenbergen Biblia, inprimatutako lehen liburuaren aleetako bat, atera zuten enkantean eta 106.000 dolar ordaindu zuten.
  • 1936. Herri Frontearen garaipenaren ondoren, Espainiako II. Errepublikako lehen gobernuaren hasiera,  Manuel Azañaren gidaritzapean.
  • 1942. II. Mundu Gerran, Franklin D. Roosevelt presidenteak AEBetan bizi ziren japoniarrak sartuko zituzten kontzentrazio esparruak sortzeko dekretua sinatu zuen.
  • 1969. Burton C. Bell, Fear Factory taldeko kidea, jaio zen.
  • 1980. Bon Scott, AC/DC taldeko abeslaria, hil zen (j. 1946).
  • 1981. ETAk Uruguaiko kontsula bahitu zuen Bartzelonan.
  • 1985. Boeing 727 bat Oiz mendian erori zen, 148 hildako utziz.
  • 1986. SESBk Mir espazio-estazioa orbitan jarri zuen.
  • 1993. Adolf Hitlerren buruhezurraren pusketa batzuk agertu ziren Errusiako Estatu Artxibategiko tintero batean, 1945ean sobietarrek Berlinen ateratako errekinen hondarrak.
  • 1997. Deng Xiaoping Txinako presidentea hil zen (j. 1904).
  • 1998. Santander Bankuak EEP bat (OPA) bota zion Banco Español de Créditori (Banesto), guztiz bereganatzeko xedean.
  • 2008. Fidel Castrok uko egin zion Kubako presidente izateari.

Otsailaren 18a

18 Larunbata Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 18a sarreran

  • 1294. Kublai Khan enperadore mongola eta Gengis Khan Mongoliako inperioaren sortzailearen biloba hil zen (j. 1215).
  • 1519.  Hernán Cortés eta 12 ontziz eta mila bat gizonez osatutako flota Habanatik irtetzera doaz, Mexiko konkistatzeko xedean.
  • 1546. Martin Lutero Elizaren erreformatzailea hil zen (j. 1483).
  • 1564. Michelangelo Buonarroti, italiar pintore, eskultore eta arkitektoa, hil zen (j. 1475).
  • 1701. Filipe Anjoukoa Madrilera iritsi zen eta herriak izugarrizko harrera egin zion, Espainiako errege egin nahi izan zuen-eta. Filipe V.a izango zen.
  • 1711. Frantzisko Xabier Idiakez jaio zen Iruñean.
  • 1745. Alessandro Volta, pila elektrikoa asmatu zuen italiar zientifikoa, jaio zen (h. 1827).
  • 1861. Gutxi falta zen Italiaren batasuna gauzatzeko eta Piamonte-Sardiniako Victor Manuel II.ak Italiako errege titulua bereganatu zuen.
  • 1876. Fernando Primo de Riverak, Miguel Primo de Riveraren osabak,  zuzenduriko armada liberalak karlistak garaitu zituen Lizarran.
  • 1885. AEBetan, Mark Twain idazleak  Las aventuras de Huckleberry Finn argitaratu zuen.
  • 1896. André Breton, frantziar idazlea, jaio zen (h. 1966).
  • 1906. Hans Asperger, austriar pediatra (Asperger sindromea), jaio zen (h. 1980).
  • 1929. Trotskik asilo politikoa eskatu zuen Frantzian eta Alemanian, Turkiako bisadoa maiatzaren 1ean kadukatuko zitzaiolako.
  • 1930. Clyde Tombaugh-ek Pluton planeta ipotxa aurkitu zuen.
  • 1932. Japonian, enperadoreak Manzhouguo izen zaharra ezarri zion Mantxuriari.
  • 1933. Yoko Ono, japoniar konpositore eta abeslaria, John Lennonen alarguna eta Fluxus korrontearen bultzatzaile nagusienetako bat, jaio zen.
  • 1943. Alemanian, naziek Arrosa Zuriaren kideak atxilotu zituzten.
  • 1949. Niceto Alcalá Zamora, Espainiako II. Errepublikako presidentea, hil zen (j. 1877).
  • 1951. Isabel Preysler jaio zen.
  • 1955. Sadako Sasaki, Hiroshima biktimetako bat (2 urte zituenean gertatu zen hura), hil zen (j. 1944).
  • 1974. Erresuma Batuan, KISS bandak lehen albuma (Kiss (albuma) kaleratu zuen.
  • 1981. Leopoldo Calvo Sotelok Espainia NATOn sartzeko proposamena egin zuen.
  • 1982. Otsailaren 23ko kolpisten epaiketak hasi ziren.
  • 2002. Europa, Arcelor taldea, siderurgiako munduko talde garrantzitsuenetako bat, Burtsan kotizatzen hasi zen.
  • 2005. Erresuma Batuan legez azeria ehiztatzea debekatu zen.
  • 2007. Asperger sindromearen Nazioarteko Eguna hasi zen ospatzen.

Otsailaren 17a

17 Ostirala Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 17a sarreran

  • 1600. Giordano Bruno filosofoa bizirik erre zuten Campo de’ Fiorin (Erroma).
  • 1673. Molière El enfermo imaginario antzezlana eszenifikatzen ari zen bitartean hil zen (j. 1622).
  • 1836. Gustavo Adolfo Becquer idazle espainiarra jaio zen.
  • 1867. Suezko kanaletik lehen itsasuntzia igaro zen.
  • 1905. Serguéi Aleksándrovich Romanov dukea, Nikolas II.a Errusiakoaren osaba eta Moskuko gobernadore, asasinatu zuten.
  • 1909. Geronimo, apatxeen buruzagia, hil zen (j. 1823).
  • 1963. Michael Jordan saskibaloiko jokalaria jaio zen.
  • 1949. Bartzelonan PSUC alderdiko (Partido Socialista Unificado de Cataluña edo Kataluniako Alderdi Sozialista Batua) 4 kide afusilatu zituzten.
  • 1968. Donostiako eskola publikoetan euskara erakusteko baimena eman zuten.
  • 1977. SESBen, Pasionariak espainiar pasaportea eskatu zuen, bere jaioterrira itzultzeko asmoz.
  • 2006. Ryanair konpainiaren lehen hegaldia egin zen Gasteiz eta Londresen artean.
  • 2008. Kosovok alde batetik independentzia aldarrikatu zuen Serbiarekiko, honek onartu gabe.

Otsailaren 16a

16 Osteguna Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 16a sarreran

  • 1032. Yingzong Txinako enperadorea (1063–1067) jaio zen (h. 1067).
  • 1279. Portugalen, aita hil zenean, Dionisio I. Portugalekoa egin zuten errege. 
  • 1486. Fráncfort del Menon, Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa egin zuten erromatarren errege.
  • 1521. Burgosen, 1520ko abenduaren 17an eginiko Wormseko Ediktua ezagutu zuten. Honen bidez, Karlos I.a Espainiakoak komuneroak kondenatzen zituen (Ez da 1521eko maiatzaren 25eko Wormseko Ediktuarekin nahastu behar, Martín Lutherren aurka izan zena).
  • 1903. Kubako gobernuak uhartean AEBetako ontzi base bat ezartzea onartu zuen.
  • 1918. Bartzelonan, Joan Miró lehen lanak aurkeztu zituen Galerías Dalmaun eta kritika gogorrak jasango zituen.
  • 1926. Margot Frank, Anne Franken ahizpa zaharrena, jaio zen (f. 1945).
  • 1928. Rodolfo Lussnigg ostalariak Costa del Sol denominazioa sortu zuen Espainiako mediterraniar kostaldearen sustapen turistikorako.
  • 1933. Alemanian, Krupp enpresak diesel motorra jarri zuen martxan.
  • 1934. De la Ciervak berak asmatutako autogiroa pilotatu zuen lehen aldiz Madrilen.
  • 1936. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak.
  • 1937. Falange Españolak Sevilla eta Kordoban urnak erre zituen, aurreko urteko hauteskundeak gogoratuz.
  • 1943. Heinrich Himmlerrek Varsoviako ghetoa likidatzea erabaki zuen.
  • 1959. Fidel Castro Kubako lehen ministro izendatu zuten eta Kubako iraultza egonkortu zen.
  • 1959. ¿Dónde vas Alfonso XII? pelikula estreinatu zuten.
  • 1962. Kubako misilen krisia hasi zen Estatu Batuen, Sobiet Batasuna eta Kubaren artean izandako gatazka. John F. Kennedyk Kubako misil jaurtigailuen argazkiak ikusi zituenean hasi zen krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen.
  • 1963. Heinrich Böllek Pailazo baten aburuak argitaratu zuen.
  • 1969. Ane Igartiburu telebistako aurkezlea jaio zen.
  • 1972. José Legrák Armstrong garaitu zuen eta Europako lider jarraitu zuen boxeon.
  • 1975. Kuralian (Bangladés), Rahima Banuk baztangak (biruela) hartu zuen azken pertsona izan zen.
  • 1980. Foronda aireportua inauguratu zuten Gasteizen.
  • 1983. Euskal Telebistaren emisioak hasi ziren euskaraz. 
  • 1983. Boloniako sarraskian, 1980ko abuztuaren 2an Boloniako (Italia) tren geltokian burututako atentatuan, parte hartu zutenetako 2 kide harrapatu zituzten Espainian. 
  • 1987. Israelen Iván Demjanjuken -Iván el Terrible- aurkako epaiketa hasi zen; AEBetatik deportatu eta Treblinkako kontzentrazio esparruan eginiko Gizateriaren aurkako krimenak leporatu zizkioten.
  • 1999. Abdullah Öcalan politikari kurdua da (PKK), haren herrialdearen aldeko mugimenduaren buruzagi ezagunenetakoan atxilotu zuten -terrorismo eta traizio salaketa pean-.
  • 2005. Kiotoko protokoloa jarri zen martxan eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzen ahalegintzeko konpromisoak hartuz.
  • 2011. Santi Santamaria sukaldaria hil zen Singapurren (j. 1957).

Otsailaren 15a

15 Asteazkena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 15a sarreran

  • 1491. Laudio herria Bizkaitik banatu eta Arabarekin elkartu zen.
  • 1525. Mexikon, Hernán Cortések Cuauhtémoc, azken enperadore azteka, asasinatzeko agindua eman zuen.
  • 1535. Zaragozako Itunaren berri izan ondoren, Urdaneta eta bere alabak, itzultzeko bidaiari ekin zioten, portugaldarren bidea jarraituz. Gerora Itzulbidaia aurkituko bazuen ere, oraindik ezin izan zuen hura egin.
  • 1564. Galileo Galilei, italiar filosofo, fisikari eta astronomoa, italiarra jaio zen (h. 1642).
  • 1728. Madrilen, Whartoneko dukeak Espainiako lehen talde mazoia sortu zuen: Tres Flores de Lys.
  • 1710. Luis XV.a, Frantziako errege 1715 eta 1774 bitartean, jaio zen (h. 1774).
  • 1898. Maine kruzeroak eztanda egin zuen La Habanako badian eta AEBk gerra deklarazioa egin zion Espainiari, kolonien galera eraginez.
  • 1901. AEBk ezezkoa eman zion Kubako konstituzioari.
  • 1941. Alfontso XIII.ak abdikatu zuen eta bere seme Joan Borboikoari utzi zion tronua. Handik gutxira hil zen, otsailaren 28an.
  • 1946. ENIAC lehen ordenagailu elektronikoa aurkeztu zuten.

Otsailaren 14a

14 Asteartea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 14a sarreran

  • 269. Valentin Deuna fraide kristaua hil zen.
  • 1349. Estrasburgon (Alsazia), 2.000 bat judu erre zituzten herritarrek  (San Valentineko sarraskia). Bizirik geratu zirenei, berriz, ondareak kendu eta hiritik alde egitea besterik ez zien utzi.
  • 1502. Errege-erregina katolikoek bataiatu nahi ez duten musulmanak Espainiatik alde egiteko agindu zuten.
  • 1556. Canterburyko artzapezpikua, Thomas Cranmer, herexe deklaratu zuten eta martxoaren 21ean erre egingo zuten.
  • 1766. Thomas Malthus ekonomialari ingelesa jaio zen (h. 1834).
  • 1779. James Cook, britainiar nabigante, esploratzaile eta kartografoa, hil zen (j. 1728).
  • 1808. Frantziako Armada Iruñean sartu zen.
  • 1876. Elisha Gray eta Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuten. Egia esan, 1854an Antonio Meuccik asmatua zen).
  • 1886. Ángel Pestaña anarkosindikalista jaio zen (h. 1937).
  • 1901. Madrilen, Doña Mercedes infanta, don Karlos Borboikoarekin ezkondu zen, protesta handiren artean.  Doña Mercedes, Alfontso XIII.aren arreba zaharrena zen eta Asturiaseko printzesa izan zen bizitza guztian, anaia jaio zenean, hau egin baitzuten Alfontso XII.a hil berriaren ondorengo.
  • 1904. Euskal Gaztedi Bazkuna sortu zen Bilbon.
  • 1922. Aydin Vilayetin (Turkia), greziar armadak Karatepe herrixkako biztanle guztiak erre zituen, Grezia–Turkia gerra galdu eta gero erretiratzen ari ziren bitartean.
  • 1928. Espainian datuak publikatu zituzten: espainiar bakoitzak 17 kg haragi jaten zuen urtean. Beraz, Londresko hiriak Espainiak baino %24 bat gehiago kontsumitzen zuen.
  • 1929. San Valentin eguneko sarraskia: Al Caponek beste banda bateko kideak hiltzeko agindu zuen.
  • 1934. Paco Rabanne jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoarra jaio zen.
  • 1945. II. Mundu Gerran, Praga bonbardatu zuten. Estatubatuarrek Dresde (100 km ifarraldera) bonbardatzera zihoazenean pilotoen orientazioan izandako errorea alegatu zuten, baina egunsenti garbi-garbia zegoen.
  • 1989. Iranen, Ruhollah Jomeinik mundu guztiko musulmanak deitu zituen Salman Rushdie, idazle angloindioa, erailtzeko, Los versos satánicos obrak islama ofenditu zuelako.
  • 2003. Dolly ardia, klonatutako lehen ugaztuna, hil zuten (j. 1996).
  • 2004. Marco Pantani, txirrindularia hil zen (j.1970).

Otsailaren 13a

13 Astelehena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 13a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Mantzio eta Izan

  • 721. Txilperiko II.a, saliar frankoen erregea hil zen (j. 672).
  • 1237. Jordan Saxoniakoa, alemaniar teologo eta domingotar fraidea hil zen (j. 1176).
  • 1468. Joana Enrikez, Gaztelako Casarrubioseko anderea, Nafarroako eta Aragoiko erregina hil zen (j. 1425).
  • 1457. Maria Borgoinakoa, Borgoinako dukesa jaio zen (h. 1482).
  • 1468. Joana Enrikez, Nafarroako eta Aragoiko erregina eta Fernando Katolikoaren ama, hil zen (j. 1425).
  • 1542. Gonzalo Pizarro eta Francisco de Orellana konkistatzaileek Amazonas ibaia aurkitu zuten.
  • 1542. Alessandro Cesarini, italiar elizgizona, Iruñe eta Tuterako artxidiozesiaren administratzaile apostolikoa hil zen.
  • 1542. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bosgarren emaztea zuen Catherine Howarden exekuzioa agindu zuen.
  • 1564. Frantzisko Beraskola, euskal fraide frantziskotarra jaio zen (h. 1598).
  • 1571. Benvenuto Cellini, italiar eskultore, zilargin eta idazlea hil zen (j. 1500).
  • 1741. Johan Joseph Fux, austriar musikagile eta musika teoria idazlea hil zen.
  • 1768. Jean-Baptiste Picot de Chemeteau, frantziar noble eta politikaria hil zen (j. 1690).
  • 1599. Alexandro VII.a, Aita santua jaio zen (h. 1667).
  • 1604. Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta hil zen (j. 1559).
  • 1633. Galileo Galilei zientzialariaren aurkako epaiketa hasi zen Erroman.
  • 1668. Espainiak Portugalen independentzia onartu zuen.
  • 1769. Ivan Krilov, errusiar idazlea jaio zen (h. 1844).
  • 1783. Guglielmo Pepe, italiar militarra jaio zen (h. 1855).
  • 1805. Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria jaio zen (h. 1859).
  • 1815. Rafael Etxague, euskal militar eta politikaria jaio zen (h. 1887).
  • 1818. Angelica Singleton Van Buren, Estatu Batuetako lehen dama jaio zen (h. 1877).
  • 1837. Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea, bizkaitar musikagilea jaio zen (h. 1914).
  • 1837. Mariano José de Larra idazleak bere buruaz beste egin zuen (j. 1809).
  • 1839. Frédéric Chopin eta George Sand Mallorcatik joan ziren. Aurreko urteko azaroaz geroztik zeuden bertan musikariaren osasun txarraren ondorioz.
  • 1865. István Csók, hungariar margolari inpresionista jaio zen (h. 1961).
  • 1867. Johann Straussen Danubio Urdina balsa estrainatu zen Vienan.
  • 1873. Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria jaio zen (h. 1938).
  • 1878. Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria jaio zen (h. 1962).
  • 1883. Richard Wagner, alemaniar musikagilea hil zen (j. 1813).
  • 1885. Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama jaio zen (h. 1982).
  • 1886. Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea jaio zen (h. 1927).
  • 1886. Léon Dongaitz, lapurtar pilotaria jaio zen (h. 1979).
  • 1888. Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa jaio zen (h. 1968).
  • 1891. Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea jaio zen (h. 1985).
  • 1894. Lumière anaiek zinematografoa patentatu zuten.
  • 1898. Frank Aiken, irlandar politikaria jaio zen (h. 1983).
  • 1900. Sir Henry Roy Forbes Harrod, britainiar ekonomista jaio zen (h. 1978).
  • 1902. Madrileko lehen kotxea matrikulatu zuten. Bolañosko markesa zen jabea.
  • 1903. Georges Simenon, belgikar idazlea eta Maigret komisarioaren sortzailea, jaio zen (h. 1989).
  • 1910. William Shockley, ingeles fisikaria, 1956ko Fisikako Nobel Saria jaio zen (h. 1989).
  • 1917. Mata Hari espia atxilotu zuten Parisko hotel batean.
  • 1923. Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa jaio zen (h. 1992).
  • 1926. Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria hil zen (j. 1845).
  • 1931. New Delhi Indiako hiriburu bihurtu zen.
  • 1933. Kim Novak, estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1938. Oliver Reed, ingeles aktorea jaio zen (h. 1999).
  • 1939. Beate Klarsfeld, frantziar-alemaniar kazetaria, nazien aurkako ikerketa eta ehiza egiten duelako ezaguna jaio zen.
  • 1941. Sigmar Polke, alemaniar margolaria jaio zen (h. 2010).
  • 1945. Dresdeko bonbardaketa, aliatuen airetiko bonbardaketarik handiena Bigarren Mundu Gerran.
  • 1946. Henry Roussel, euskal zinema zuzendari eta antzezlea, Parisen hil zen (j. 1875).
  • 1948. Josu Ortuondo, Bilboko alkate ohia jaio zen.
  • 1950. Peter Gabriel, britainiar abeslaria jaio zen.
  • 1952. Regina Otaola, euskal herritar politikaria jaio zen.
  • 1952. Alfred Einstein, alemaniar musikologo eta musika kritikaria hil zen (j. 1880).
  • 1954. Bibiana Fernández, espainiar aktorea jaio zen.
  • 1956. Liam Brady, irlandar futbolaria jaio zen.
  • 1958. Georges Rouault, frantziar margolari espresionista hil zen (j. 1871).
  • 1963. Jaume Font, kataluniar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua hil zen (j. 1894).
  • 1965. Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria hil zen (j. 1906).
  • 1966. Jeff Waters, kanadar gitarra-jotzailea jaio zen.
  • 1968. Kelly Hu, estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1970. Elmer Bennett, estatubatuar saskibaloi jokalaria jaio zen.
  • 1974. Robbie Williams, ingeles abeslaria jaio zen.
  • 1974. Unai Yus, arabar txirrindulari ohia jaio zen.
  • 1976. Dave Padden, kanadar abeslari eta gitarra-jotzailea jaio zen.
  • 1976. Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa hil zen (j. 1898).
  • 1979. Mena Suvari, estatubatuar aktore eta modeloa jaio zen.
  • 1979 . Rafael Márquez, mexikar futbolaria jaio zen.
  • 1979. Eriz Alberdi, euskal aktorea jaio zen.
  • 1981. Joxe Arregi Izagirre gipuzkoar ETAkidea, Espainiako Polizia Nazionalak egindako torturen ondorioz hil zen (j. 1951).
  • 1985. Bridget Neval, australiar aktorea jaio zen.
  • 1999. Carles Sabater, kataluniar aktorea hil zen (j. 1962).
  • 2001. Richter eskalan 6,6 graduko indarra izan zuen lurrikara El Salvadorren. 400 hildako.
  • 2003. Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria hil zen (j. 1934).
  • 2004. Javier Bello-Portu, gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria hil zen (j. 1920).
  • 2006. Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa hil zen (j. 1919).
  • 2007. Alicia Bruzzo, argentinar aktorea hil zen (j. 1955).
  • 2008. Imad Mughaniyah Libanoko Hizbulako liderra hil zuten bonbaz Damaskon.
  • 2008. Australiako lehen ministro Kevin Ruddek barkamena eskatu zien, nazioaren izenean, aborigenei, bertako ume galduen belaunaldia zela-eta.
  • 2008. Kon Ichikawa, japoniar zinema-zuzendaria hil zen (j. 1915).
  • 2011. Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria hil zen (j. 1932).
  • 2012. Lillian Bassman, estatubatuar argazkilari eta margolaria hil zen (j. 1917).
  • 2014. Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea hil zen (j. 1937).

Otsailaren 12a

12 Igandea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 12a sarreran

  • 1804. Immanuel Kant filosofo eta zientzialari prusiarra hil zen (j. 1724).
  • 1809. Charles Darwin naturalista ingelesa jaio zen (h. 1882).
  • 1809. Abraham Lincoln presidente estatubatuarra jaio zen (h. 1865).
  • 1873. Espainiako I. Errepublika aldarrikatu zuten, Amadeo I. Saboiakoa joan eta gero.
  • 1905. Federica Montseny anarkista jaio zen (h. 1994).
  • 1912. Txinako azken enperadoreak, Xuantong enperadoreak (Qing dinastiakoa), Puyik, abdikatu egin zuen.
  • 1931. Vatikano Irratiko lehen emisioak hasi ziren.
  • 1934. JONS eta Falange Españolak bat egitea erabaki zuten: Falange Española de las JONS.
  • 1939. Ray Manzarek, estatubaturar teklista eta The Doors taldeko kide, jaio zen.
  • 1941. Franco eta Mussolinik elkarrizketa burutu zuten, Italiako Bordighera hirian
  • 1945. Telesforo Aranzadi antropologo gipuzkoarra Bartzelonan hil zen (j. 1860).
  • 1951. Reza Pahlevi, Persiako sha, Soraya Sfandiarirekin ezkondu zen.
  • 1974. Carlos Arias Navarro, Espainiako gobernuaren presidenteak, diskurtso aperturista eman zuen Gorteen aurrean, otsailaren 12ko izpiritua hasiz.
  • 1993. Erresuma Batuan, 10 urteko bi mutikoek, John Venables eta Robert Thompsonek, 2 urteko umea bahitu eta asasinatu zuten, trenbidean torturatuta eta hilda utziz.
  • 1994. Edvard Munchen Garrasia lana lapurtu zuten Osloko (Norvegia) Arte Museo Nazionaletik.
  • 2004. Ameriketako Estatu Batuetako San Frantziskoko hiriak sexu berdineko bikoteak ezkontzen hasi zen, herrialdean horretarako legediarik egon ez arren.
  • 2005. Eraberritze lanetan zegoen Madrilgo Windsor Dorrea, suak kiskali zuen.

Otsailaren 11

11 Larunbata Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 11 sarreran

  • 1650. René Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa hil zen (j. 1596).
  • 1847. Thomas Alva Edison, asmatzaile estatubatuarra jaio zen (h. 1931).
  • 1858. Frantzian, Bernadette Soubirous artzainak Lurdako amabirjina ikusi zuela esan zuen.
  • 1868. Léon Foucault, frantses fisikoa, hil zen (j. 1819).
  • 1873. Espainiako Gorteek Amadeo Saboiakoaren zesioa onartu zuten. I. Errepublika aldarrikatu zuten eta Estanislao Figueras izendatu zuten presidente.
  • 1894. Emilio Arrieta musikagile nafarra hil zen Madrilen (j. 1821).
  • 1919. Friedrich Ebert Weimar Errepublikaren lehen presidente aukeratu zuten.
  • 1929. Italiak eta Aulki Santuak Letrango ituna sinatu zuten eta Vatikano Hiria sortu zen.
  • 1947. Abd el-Krim askatu zuten frantsesek.
  • 1961. Loiolako Herri Irratia aireratu zen lehen aldiz.
  • 1973. Varg Vikernes, norvegiar musikaria eta Burzum taldearen sortzailea, jaio zen.
  • 1979. Iranen, Jomeini ayatollah aginte osoa hartu zuen eta Errepublika Islamikoa aldarrikatu.
  • 1990. Nelson Mandela kartzelatik atera zen 27 urte igaro ondoren.
  • 1999. San Frantziskoko zinpeko batek Marlboro zigarro fabrikatzailea, Philip Morris, biriketako kantzerra zuen emakume erretzaile bati 7.250 milioi pezeta ordaintzera kondenatu zuen.

Otsailaren 10a

10 Ostirala Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Utzi iruzkina

  • 1519. Hernan Cortes eta Pedro de Alvarado 600 gizonez osatutako espedizioan abiatu ziren.
  • 1755. Montesquieu baroia hil zen (j. 1689).
  • 1763. Pariseko Itunak Zazpi Urteko Gerrari amaiera eman zion eta Frantziak eta EspainiakBritainia Handia ren esku geratuko ziren koloniak galdu zituzten.
  • 1898. Bertolt Brecht, alemaniar dramaturgoa, jaio zen (h. 1956).
  • 1930. Miguel Primo de Riverak Espainiatik alde egin zuen.
  • 1932. Pio XI.ak ospakizun handi batean hartu zuen Benito Mussolini diktadore faxista 10. urteurrena agintean ospatzen ari zenean.
  • 1939. Tropa frankistek Bartzelona okupatu zuten. Garaipen honek gerraren amaiera ekarri zuen; 600.000 lagun inguru hil ziren hirurteko gerra honetan.
  • 1949. Mahatma Gandhik gose greba hasi zuen bere atxiloketaren aurka protesta egiteko.
  • 1950. Mark Spitz igerilari estatubatuarra jaio zen.
  • 1954. SESBen Dibisio Urdineko presoen askatasuna negoziatzen hasi ziren.
  • 1985. Nelson Mandelak uko egin zion askatasunari.
  • 1996. IBM etxeko Deep Blue super ordenagailuak Gari Kasparoven aurkako xake partida irabazi zuen.
  • 2004. Frantziako parlamentuak eskoletatik ikur erlijiosoak debekatzen zituen legea onartu zuen.
  • 2005. Karlos Galeskoek Camila Parkerrekin zuen konpromisoa anuntziatu zuen.

Otsailaren 9a

09 Osteguna Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 9a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Akier eta Ania.

  • 1199. Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerria edo bakufuaren sortzailea hil zen (j. 1147).
  • 1555. Christian Egenolff, Frankfurteko lehendabiziko inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua hil zen (j. 1502).
  • 1556. Francis Drakek, Ingalaterrako koroaren izenean, Kolonbiako kosta sakeatu zuen.
  • 1588. Álvaro de Bazán, espainiar militar eta almirantea hil zen (j. 1526).
  • 1670. Federiko III.a, Danimarka eta Norvegiako erregea hil zen (j. 1609).
  • 1724. Luis I.a, Filipe V.aren semea, egin zuten Espainiako errege.
  • 1854. Aletta Jacobs feminista jaio zen Holandan (h. 1929).
  • 1863. Genevan bildutako komite batek Gurutze Gorria sortzea erabaki zuen.
  • 1772. Frans Mikael Franzen, suedierazko finlandiar poeta jaio zen (h. 1847).
  • 1773. William Henry Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidentea jaio zen (h. 1841).
  • 1827. William Dwight Whitney, estatubatuar hizkuntzalaria jaio zen (h. 1894).
  • 1824. Anna Katharina Emmerick, alemaniar lekaimea hil zen (j. 1774).
  • 1830. Abdulaziz I.a, Otomandar Inperioko sultana jaio zen (h. 1876).
  • 1863. Anthony Hope, ingeles idazlea jaio zen (h. 1933).
  • 1867. Söseki Natsume, japoniar idazlea jaio zen (h. 1916).
  • 1874. Jules Michelet, frantziar historialari eta idazlea hil zen (j. 1798).
  • 1881. Fiodor Dostojevski, errusiar idazlea hil zen (j. 1821).
  • 1885. Alban Berg, austriar musikagilea jaio zen (h. 1945).
  • 1891. Ronald Colman, ingeles aktorea jaio zen (h. 1958).
  • 1891. Pietro Nenni, italiar sozialismoaren lider historikoa jaio zen (h. 1980).
  • 1891. Johan Jongkind, herbeheretar margolaria hil zen (j. 1819).
  • 1894. Manuel Lekuona, gipuzkoar idazlea, apaiza eta euskaltzaina jaio zen (h. 1987).
  • 1894. Alejandro María Olazaran, Hilario Olazaran de Estella, nafar organo-jotzailea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea jaio zen (h. 1973).
  • 1895. William G. Morganek boleibola asmatu zuen Massachusetts-en (Estatu Batuak).
  • 1900. Enrike Renteria, euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1982).
  • 1900. Dwight F. Davis tenislari estatubatuarrak bere izeneko urteroko munduko txapelketa sortu zuen (Davis Kopa).
  • 1902. Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea jaio zen (h. 1967).
  • 1905. Adolph Menzel, alemaniar margolaria hil zen (j. 1815).
  • 1907. Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria jaio zen (h. 2003).
  • 1909. Rob-Vel, frantziar komikigilea jaio zen (h. 1991).
  • 1909. Dean Rusk, estatubatuar politikaria jaio zen (h. 1994).
  • 1910. Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria jaio zen (h. 1988).
  • 1910. Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1976).
  • 1915. Simon Arrieta Arostegi, bergarar margolaria jaio zen (h. 1969).
  • 1915. Lehen Mundu Gerran, Suezko kanala itxi egin zuten itsasontzi neutralentzat.
  • 1923. Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea jaio zen (h. 1964).
  • 1923. André Gorz austriar-frantziar idazle eta filosofoa jaio zen (h. 2007).
  • 1924 . Nils Kjær norvegiar idazlea hil zen (j. 1870).
  • 1926. Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha jaio zen (h. 2011).
  • 1928. Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea jaio zen (h. 2005).
  • 1934. Greziak, Turkiak, Errumaniak eta Jugoslaviak Balkanetako Ituna sinatu zuten, mugetako segurtasuna bermatzeko.
  • 1938. Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea jaio zen (h. 2012).
  • 1940. J.M.Coetzee, hegoafrikar idazlea, 2003ko Literaturako Nobel Saria jaio zen.
  • 1940. John Maxwell Coetzee, sudafrikar idazlea eta 2003ko Literaturako Nobel saria, jaio zen.
  • 1943. Guadalcanalgo kanpaina amaitu zen.
  • 1943. Joseph E. Stiglitz, ekonomialari eta idazle estatubatuarra, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen.
  • 1943. Joe Pesci, estatubatuar aktorea, musikaria eta umorista jaio zen.
  • 1945. Mia Farrow, aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1946. Nazio Batuen Erakundeak Francoren erregimena gaitzetsi zuen eta honi erakundean sartzea debekatu zion.
  • 1946. Iosif Stalinek SESBerako bosturteko plan berria azaldu zuen, petrolio, altzairu eta burdina ekoizpenean mendebaldeko herriekin parekatu ahal izateko xedez.
  • 1947. Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria jaio zen (h. 2016).
  • 1947. Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea jaio zen (h. 2016).
  • 1947. Gustavo Maeztu, euskal margolari kostunbrista hil zen (j. 1887).
  • 1952. Knut Hamsun, norvegiar idazlea, 1920ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1859).
  • 1953. Ciarán Hinds, irlandar aktorea jaio zen.
  • 1957. Miklós Horthy, Hungariako erregeordea hil zen (j. 1868).
  • 1960. Alexandre Benois, errusiar margolari eta eszenografoa hil zen (j. 1870).
  • 1963. Abdul Karim Kassem, Irakeko militar eta buruzagia hil zen (j. 1914).
  • 1966. Ignacio Hidalgo de Cisneros, arabar militarra, Bukaresten hil zen (j. 1894).
  • 1969. Boeing 747 hegazkinak bere lehen hegaldia egin zuen.
  • 1971. Apollo 14 espaziontzia Lurrera itzuli zen.
  • 1974. Helena Resano, nafar kazetari eta telebista-aurkezlea jaio zen.
  • 1978. Costante Girardengo, Campionissimo , italiar txirrindularia hil zen (j. 1893).
  • 1979. Dennis Gabor, hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria hil zen (j. 1900).
  • 1879. Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela (h. 1922).
  • 1980. Angelos Charisteas, futbolari greziarra jaio zen.
  • 1983. Mikel Arruabarrena, euskal herritar futbolaria jaio zen.
  • 1984. Asturias, patria querida Asturiasko Printzerriaren ereserki oficial egin zuten.
  • 1984. Juri Andropov, Sobietar Batasuneko burua hil zen (j. 1914).
  • 1989. Osamu Tezuka, japoniar komikigile eta film ekoizlea hil zen (j. 1928).
  • 1990. Berlingo Harresia eraisteko obrak hasi ziren Alemanian.
  • 1991 . Gehiengo zabalez onartu zen SESBrekiko Lituaniaren independentzia, bi egun geroago parlamentuan berretsia.
  • 1991. Daigoro Kondo, japoniar futbolaria hil zen (j. 1917).
  • 1994. Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1934).
  • 1994. Lucas Egibar, gipuzkoar snowboardlaria, jaio zen.
  • 1995. James William Fulbright estatubatuar hezitzaile eta politikaria hil zen (j. 1905).
  • 1996. August Kühn alemaniar idazlea hil zen (j. 1936).
  • 1996. Darmstadt-en (Alemania) Ununbio elementuaren atomoa aurkitu zuten.
  • 1997. Fritz Grasshoff, alemaniar idazlea hil zen (j. 1913).
  • 1998. Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1902).
  • 2001. Herbert Simon, estatubatuar ekonomista eta zientzialaria, 1978ko Ekonomiako Nobel Saria hil zen (j. 1916).
  • 2003. Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista hil zen (j. 1915).
  • 2006. Phil Brown, estatubatuar aktorea hil zen (j. 1916).
  • 2007. Alejandro Finisterre, galiziar asmatzailea eta editorea, futbolinaren asmatzailea hil zen (j. 1919).
  • 2008. Genaro Zelaieta, nafar futbolaria hil zen (j. 1954).
  • 2009. Eluana Englaro, auto istripu larri baten ondorioz hamazazpi urtez koman egon zen italiar emakumea hil zen (j. 1970).
  • 2010. Jon Etxeandia Zorroza, bizkaitar ETAkidea, poeta eta idazlea hil zen (j. 1962).
  • 2010. Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea hil zen (j. 1920).

Otsailaren 8a

08 Asteazkena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 8a sarreran

  • 1587. Ingalaterran, Maria Estuardo edo Maria I.a Eskoziakoa, Eskoziako erregina eta, ezkontzaz, Frantziakoa ere bai, exekutatu zuten Babingtoneko konplotean parte hartu zuelako, bere lehengusu Elisabet I.a Ingalaterrakoa erailtzeko xedez.
  • 1692. Salemen (Massachusetts), mediku batek bertako bi neska agian sorginak izan zitezkeela esan zuen eta horrela hasi ziren Salemeko sorgineei eginiko epaiketak.
  • 1762. Errusian, Katalina Handia edo Katalina II.a Errusiakoak hartu zuen tronua.
  • 1815. Vienako Kongresuan bildu ziren herri askok esklabo merkataritza bertan behera uzteko akordioa egin zuten.
  • 1828. Jules Verne idazlea jaio zen Nantesen (h. 1905).
  • 1828. Antonio Canovas del Castillo politikaria jaio zen (h. 1897).
  • 1910. William D. Boycek Boys Scouts taldea sortu zuen.
  • 1911. Joaquín Costa hil zen (j. 1846).
  • 1921. Piotr Kropotkin errusiar geografo eta pentsalaria hil zen, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakoa (j. 1842).
  • 1931. James Dean aktorea jaio zen (h. 1955).
  • 1934. Espainiako Gobernuak populazio zibilaren desarmea agindu zuen.
  • 1939. Lluís Companys, Kataluniako Generatitateko presidentea, Parisera iritsi zen, Espainiatik ihes eginez.
  • 1943. Bigarren Mundu Gerra: estatubatuarrek japoniarrak gainditu zituzten Guadalcanalgo batailan.
  • 1963. John F. Kennedy presidenteak Kubakin harreman ekonomikoak izatea debekatu zien herri guztiei.
  • 1971. NASDAQ, elektronikako balore-burtsa, zabaldu zen.
  • 2007. Anna Nicole Smith hil zen (j. 1967).

Otsailaren 7a

07 Asteartea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 7a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Sunahi eta Kaiet/Kadet.

  • 590. Pelagio II.a, Aita santua, hil zen (j. 520).
  • 1102. Matilde Ingalaterrakoa, Germaniar inperioko enperatriza eta Ingalaterrako anderea, jaio zen (h. 1167).
  • 1449. Petri Foixkoa, Nafarroako infante eta kardinala, jaio zen (h. 1490).
  • 1478. Thomas More (San Tomas Moro), ingeles abokatu, idazle, politikari eta humanista, jaio zen (h. 1535).
  • 1518. Karlos I.a Espainiakoak Gaztelako legeak zin egin zituen Gaztelako Gorteen aurrean, Valladoliden.
  • 1559. Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta, jaio zen (h. 1604).
  • 1560. Baccio Bandinelli, italiar eskultore eta margolari manierista, hil zen (j. 1493).
  • 1655. Jean-François Regnard, frantziar dramaturgoa, jaio zen (h. 1709).
  • 1692. Fernando de Valenzuela, espainiar politikaria, hil zen (j. 1636).
  • 1693. Ana Errusiakoa, Errusiako enperatriza, jaio zen (h. 1740).
  • 1736. Stephen Gray, ingeles fisikaria, hil zen (j. 1666).
  • 1772. Miguel Ricardo Alaba, euskal militar, politikari eta diplomatikoa, jaio zen (h. 1843).
  • 1786. Adolphe Quételet, belgikar estatistikari, matematiko, astronomo eta naturalista, demografiaren aitzindaria, jaio zen (h. 1874).
  • 1792. Austriak eta Prusiak frantziar iraultzaileen aurka joateko akordioa sinatu zuten.
  • 1793. Frantziako Konbentzioak gerra deklaratu zion Espainiari, hau, jada exekutatuta zegoen Luis XVI.a Frantziakoari atxiki zitzaiolako.
  • 1809. Frederik Paludan-Müller, daniar poeta, jaio zen (h. 1876).
  • 1812. Charles Dickens, Oliver Twist idatzi zuen idazle ingelesa jaio zen (h. 1870).
  • 1822. Fernando VII.a Espainiakoak Aliantza Santuri eskatu zion laguntza eta hauek liberalen aurka joateko erabakia hartu zuten.
  • 1822. Joaquin Gaztanbide, nafar musikagilea, jaio zen (h. 1870).
  • 1823. Ann Ward Radcliffe, ingeles idazlea, hil zen (j. 1764).
  • 1824. William Huggins, ingeles astronomoa, jaio zen (h. 1910).
  • 1837. Gustavo IV.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea, hil zen (j. 1778).
  • 1839. Prosper Ménière, frantziar medikua, hil zen (j. 1799).
  • 1845. Ricardo Becerro de Bengoa, arabar ikerlari eta idazlea, jaio zen (h. 1902).
  • 1852. Martin Merino apaiza urkatu zuten jendaurrean Madrilen, Elisabet II.a Espainiakoaren aurkako atentatua egin zuelako.
  • 1862. Francisco Martínez de la Rosa, espainiar politikari eta idazlea, hil zen (j. 1787).
  • 1864. Vuk Stefanović Karadžić, serbierazko idazlea eta folklore-biltzailea, hil zen (j. 1787).
  • 1866. Julian Ibañez Aldekoa Arano, bizkaitar margolaria, jaio zen (h. 1958).
  • 1867. Laura Ingalls Wilder, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1957).
  • 1870. Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa, jaio zen (h. 1937).
  • 1871. Heinrich Steinweg, Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea, hil zen (j. 1797).
  • 1873. Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra, hil zen (j. 1814).
  • 1876. Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen.
  • 1878. Pio IX.a, Aita santua, hil zen (j. 1792).
  • 1878. Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria, jaio zen (h. 1936).
  • 1885. Romualdo Galdos, gipuzkoar elizgizon eta idazlea, jaio zen (h. 1953).
  • 1885. Sinclair Lewis, estatubatuar idazlea, 1930eko Literaturako Nobel saria, jaio zen (h. 1951).
  • 1885. Hugo Sperrle, alemaniar militarra, jaio zen (h. 1953).
  • 1890. Ricardo Oreja, euskal abokatu eta politikaria, jaio zen.
  • 1894. Juan Zabaleta, euskal idazlea eta bertsolaria, jaio zen (h. 1950).
  • 1903. Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea, jaio zen (h. 2003).
  • 1905. Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea, jaio zen (h. 1940).
  • 1906. Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia, jaio zen (h. 1984).
  • 1906. Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea, jaio zen (h. 1967).
  • 1906. Victoria Eugenia Battenbergekoa printzesa katolikoa egingo zuen ospakizuna egin zuten Donostian.
  • 1908. Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Beglan, jaio zen (h. 1995).
  • 1909. Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona, jaio zen (h. 1999).
  • 1913. Ramon Mercader, PSUC alderdiko kataluniar militantea, Troski hil zuelako ezaguna, jaio zen (h. 1978).
  • 1919. Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea, jaio zen (h. 2006).
  • 1920. Alexander Koltxak, errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria, hil zen (j. 1874).
  • 1927. Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea, jaio zen.
  • 1927. Joseph Camino, baxenabar idazlea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, jaio zen (h. 2015).
  • 1927. Bartzelonako gobernadore zibilak hiriko guneetan sardanak entzutea debekatu zuen.
  • 1932. Antonio Cavero, euskal belar hockey jokalaria, jaio zen (h. 2012).
  • 1934. Juan Etxebarria Martin, bizkaitar idazlea eta itzultzailea, jaio zen (h. 1996).
  • 1935. Monopoly izeneko mahai-jokoa asmatu zuten.
  • 1935. Publio Cordón, GRAPOk bahitu eta bahiketan zehar hildako espainiar enpresaburua, jaio zen (h. 1995).
  • 1935. Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua, hil zen (j. 1886).
  • 1936. Adolf Hitlerren tropek Renaniako gune desmilitarizatua okupatu zuten.
  • 1937. Elihu Root, estatubatuar legegizona eta politikaria, hil zen (j. 1845).
  • 1939. Domingo Rey d’Harcourt, nafar militarra, Gerra Zibilean matxinoen aldekoa, Pont de Molinsen fusilatua, hil zen (j. 1885).
  • 1940. Walt Disneyren Pinotxo filma estreinatu zen.
  • 1940. Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1944. Witi Ihimaera, ingelesezko idazle maoria, jaio zen.
  • 1944. Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa, hil zen (j. 1864).
  • 1946. Pete Postlethwaite, ingeles aktorea, jaio zen (h. 2011).
  • 1948. Joakin Resano, nafar komikilari eta margolaria, jaio zen.
  • 1957. Loreena McKennitt, kanadar abeslaria, jaio zen.
  • 1958. Kontxi Bilbao, bizkaitar politikaria, jaio zen.
  • 1958. Jules Moulier, Oxobi, euskal idazlea, hil zen (j. 1888).
  • 1962. Alemanian Luisenthaleko (Volklingen) meategi batean izandako grisu eztandak 600 bat meatzari hil zituen.
  • 1962. AEBk Kubaren aurkako blokeo ekonomikoa hasi zuen.
  • 1963. Learco Guerra, giza tren makina, italiar txirrindularia, hil zen (j. 1902).
  • 1964. The Beatles New Yorkera iritsi ziren, AEBetan egin zuten lehen birari hasiera emateko.
  • 1965. AEBetako Aire Indarra napalm erabiltzen hasi zen Ipar Vietnamen aurka.
  • 1965. Viola Desmond, kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua, Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa, hil zen (j. 1914).
  • 1966. Manuel Fraga, Espainiako Informazio eta Turismo ministroa Palomareseko (Almeria) hondartzan bainatu zuen, herriaren aire ixtripu batean galdutako Hidrogeno bonbaren erradiazioaren beldurrak uxatzearren.
  • 1972. Vicente Enrique y Tarancón kardinala Espainiako Conferencia Episcopal delakoaren presidente aukeratu zuten.
  • 1974. Joseba Arregi, gipuzkoar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1974. Steve Nash, kanadiar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1976. Daisuke Oku, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 2014).
  • 1978. Ashton Kutcher, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1979. Josef Mengele, Heriotzaren aingerua deituriko gerra kriminal nazia, hil zen (j. 1911).
  • 1979. Pluton Neptunoren orbitan sartu zen, aurkitu zenetik lehen aldiz.
  • 1980. Ivan Velasco, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen.
  • 1981. Éva Bisséni, lapurtar judoka, jaio zen.
  • 1984. Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen Manned Maneuvering Unit erabiliz.
  • 1986. Gaizka Bergara, euskal herritar futbolaria, jaio zen.
  • 1990. Oumar Diaby, lapurtar futbolaria, jaio zen.
  • 1990. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak boterearen monopolioari uko egin zion.
  • 1991. Jean-Bertrand Aristide Haitiko lehen presidente demokratiko bihurtu zen.
  • 1992. Maastrichteko Ituna izenpetu zuten, Europar Batasunaren sorrera ahalbidetu zuena.
  • 1994. Witold Lutosławski, poloniar musikagilea, Poloniako XX. mendeko musikagile handientzat hartua, hil zen (j. 1913).
  • 1996. Bernard Delhom, 110 urte eta 265 egun bizi izandako behenafarra, hil zenean momentuko euskal herritarrik nagusiena, hil zen (j. 1885).
  • 1997. Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa, hil zen (j. 1917).
  • 1999. Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea, hil zen (j. 1935).
  • 2001. King Moody, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1929).
  • 2003. Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea, hil zen (j. 1921).
  • 2005. Svetlena eta Semión Beliáyev senar-emazteek munduko gurutzegramarik handiena aurkeztu zuten, 64.371 hitzez osatua eta 7 urteetan zehar burutua.
  • 2006. AEBetako 4 presidente joan ziren Coretta Scott Kingen, Martin Luther Kingen alargunaren, hiletetara, Atlantan.
  • 2006. Alemaniar zientzilari batzuek 2.774 m-tako zuloa egin zuten Antartidako izotzean.
  • 2008. Nahita piztutako sute batek Segurako adingabeen egoitza kaltetu zuen.
  • 2009. Australiako Victoria estatuan izandako sutean 173 lagun hil ziren.
  • 2009. Gonzalo Goikoetxea, nafar kazetaria eta zinema gidoigilea, Madrilen, hil zen (j. 1952).
  • 2010. Franco Ballerini, italiar txirrindularia, rally batean parte hartzen ari zenean, hil zen (j. 1964).
  • 2013. Jürgen Untermann, alemaniar hizkuntzalari, filologo eta epigrafista, hil zen (j. 1928).
  • 2013. Jan Piarre Soudre, Ixtilarte-Larreko, lapurtar bertsolaria, hil zen (j. 1924).
  • 2017. Tzvetan Todorov, bulgariar-frantziar hizkuntzalaria eta literaturaren teorialaria, hil zen (j. 1939).

Otsailaren 6a

06 Astelehena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 6a sarreran

  • 337. Erroman, Julio I.a egin zuten aitasantu.
  • 1378. Joana Borboikoa Frantziako erregina kontsortea hil zen (j. 1338).
  • 1452. Joana Portugal eta Coimbrakoa, Portugaleko infanta jaio zen (h. 1490).
  • 1482. Espainiako Inkisizioak lehen auto de fe delakoa burutu zuen Sevillan.
  • 1577. Beatrice Cenci italiar noblea jaio zen. Aitaren abusuak sufritu ondoren, hura hiltzeko konplotean hartu zuen parte ( h. 1599).
  • 1685. Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako errege egin zuten, anaia Karlos II.a Ingalaterrakoaren heriotzaren ondoren.
  • 1804. Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, hil zen (j. 1733).
  • 1833. Fausto Delhuyar químico español (n. 1755).
  • 1838. Samuel Morsek telegrafo elektrikoa lehen aldiz erakutsi zuen.
  • 1840. Zeelanda Berrian, Waitangiko ituna sinatu zuten, nazio horren sorrera dokumentua kontsideratua dena.
  • 1880. Johann Palisak 212. asteroidea deskubritu zuen eta Medea izena eman zion.
  • 1919. Theodore Roosevelt presidente estatubatuar ohia hil zen (j.1858).
  • 1929. Maria Kristina Austriakoa (Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa, Espainiako erregina (1879–1885) eta erregeordea (1885–1902) Alfontso XIII.a adinez txikia zen bitartean, hil zen (j. 1858).
  • 1931. AEBetan, Charlie Chaplinen City Lights Bookstore filma estreinatu zuten.
  • 1932. Protesta ugari izan zen Espainiako gobernuak gurutzeak eskoletatik kentzeko agindua eman zuelako.
  • 1936. Alemania nazian, Wilhelm Frick reichen Barne Ministroak instituzio sanitarioek arrazaren araberako inbentarioa egin zezaten dekretua ezarri zuen.
  • 1939. Espainiako errepublikar buruzagi nagusienetako asko, Manuel Azaña eta Juan Negrín tartean, Frantzian errefuxiatu ziren.
  • 1941. Erwin Rommel Deutsches Afrika Korpseko buru egin zuten, Afrika iparraldean aritzeko tropa korazatuen buru, alegia. Bitartean, britainiar eta australiar tropak Bengasin (Libia) sartu ziren.
  • 1945. Bob Marley musikari jamaikarra jaio zen (h. 1981).
  • 1952. Jurgi VI.a, Erresuma Batuko errege 1936az geroztik eta Indiako enperadore  (1936–1947), hil zen eta  Elisabete II.ak erregetza hartu zuen.
  • 1852. Louis Braille Braille kodearen sortzailea hil zen (j.1809).
  • 1953. Espainiako batxilergoaren erreforma batek Zientziak eta Letrak banandu zituen.
  • 1956. AEBetan izugarrizko protestak izan ziren neska beltz bat sartu zelako Alabamako Unibertsitatean ikasteko.
  • 1957. I. G. Farben laborategietako ondoren sortutako enpresek kontzentrazio esparruetako juduei kalte-ordainketa ordaintzeko konpromisoa hartu zuten.
  • 1958. Manchester Unitedeko ekipo osoa zihoan abioak istripua izan zuen Munich-Riem aireportuan eta 24 pertsonen heriotza eragin zuen, ekipoko 8 jokalari tartean.
  • 1958. Liverpool (Ingalaterra), Paul McCartney musikariak John Lennon aurkeztu zion George Harrisoni.
  • 1962. Axl Rose, Guns N’ Roses bandako estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1963. Abd el-Krim hil zen. (j. 1882).
  • 1967. Espainian, 599 erreklamazio burutu dira, jada, Palomareseko istripuaren ondorioz.
  • 1976. Dirección General de Seguridad delakoak Raimonen errezitaldi bat debekatu zuen.
  • 1979. ETAk Antonio Ramirez Gallardo guardia zibila eta bere neskalaguna erail zituen Beasainen.
  • 1979. Pakistanen, Zulfikar Ali Bhutto lehen ministro ohia urkatzera kondenatu zuten.
  • 1980. Mamiko Noto japoniar seiyua jaio zen.
  • 1981. José María Ryan, Lemoizko zentral nuklearraren ingeniari burua, hilda agertu zen. ETA militarrak bahituta zuen aurreko urtarrilaren 29az gero.
  • 1981. Federica Hanoverrekoa, Greziako erregina, hil zen (j. 1917).
  • 1983. Klaus Barbie atxilotu zuten Bolivian eta Montcluc-eko (Frantzia) fortera eraman zuten, han II. Mundu Gerran burutu zituen sarraskiegatik epaitzeko.
  • 1988. Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea, hil zen (j. 1900).
  • 2006. Zaragozan,  GRAPOko 3 terroristek enpresaria bat asasinatu eta honen senarra zauritu zuten diru eske aritu ondoren. 
  • 2009. Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jolea, hil zen (j. 1948).

Otsailaren 5a

05 Igandea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 5a sarreran

  • Santa Ageda.
  • 976. Sanjó japoniar enperadorea jaio zen (h. 1017).
  • 1346. Eibar sortzeko baimena eman zuen Alfontso XI.ak.
  • 1520. Sten Sture Gaztea, Suediako erregentea, hil zen (j. 1493).
  • 1597. San Martin Loinazkoa hil zuten beste 25 kiderekin batera, tartean, Pablo Miki, Nagasaki hirian gurutziltzatuak.
  • 1626. Madame de Sévigné frantses idazlea jaio zen (h 1696).
  • 1782. Espainiak Erresuma Batua menderatu zuen, eta Menorka uhartea berea egin.
  • 1810. Sebastiani jenerala Malagan sartu zen bere napoleondar tropekin.  Jaén, Kordoba, Sevilla eta Granada hartuak zituzten, jada.
  • 1810. Ole Bull, norvegiar biolin-jotzailea eta musikagilea, jaio zen (h. 1880).
  • 1818. Jean Baptiste Bernadotte mariskalak Suedia eta Norvegiako tronua hartu zuen, Karlos XIV.a Joan Suediakoa izenarekin.
  • 1878. André Citroën, auto industriaren sustatzaile eta frantses ingeniaria, jaio zen (h. 1935).
  • 1887. Giuseppe Verdiren Otello opera estreinatu zuten Milanen (Italia).
  • 1888. Zalamea la Realen (Huelva) anarkista eta Guardia Zibilen arteko borrokak izan ziren eta 20 baino gehiago hil ziren.
  • 1903. Bartzelonako 12.000 emakumek alkateari zuzenduriko blasfemiaren aurkako kanpaina bati ekiteko eskari bat sinatu zuten.
  • 1907. Madrilen -13º C-tako tenperaturak jaso ziren.
  • 1912. Kuba eta Filipinetako galeran zeukan flota galdu ondoren, lehen gerra barkua botatu zuten Espainian.
  • 1914. William Burroughs, estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1997).
  • 1915. Pancho Villa aginte militar eta zibilaren jabe egin zen Mexikon.
  • 1916. Dadaistek sortutako Nazioarteko Cabaret Voltaire jaio  zen.
  • 1921. Charles Chaplinek The Kid pelikula estreinatu zuen AEBetan.
  • 1923. Mussoliniren gobernuak milaka sozialista atxilotzeko agindua eman zuen.
  • 1939. Miguel Boyer Salvador, ekonomialari eta politikari espainiarra jaio zen.
  • 1940. H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista jaio zen (h. 2014).
  • 1943. W.S. Van Dyke estatubatuar zinemagilea hil zen (j. 1889).
  • 1948. Tom Wilkinson ingeles aktorea jaio zen.
  • 1960. Meyrinen, Genevatik gertu, munduko partikula-azeleratzaile handiena inaguratu zuten, CERNek eraikitako 25 GeV ko potentzia zuen sinkrotoia.
  • 1965. Martin Luther King askatu zuten, 4 egun azkarrago Selman (Alabama) bera eta beste 500 kide atxilotu ondoren.
  • 1965. Carlos Arias Navarro Madrileko alkate egin zuten.
  • 1966. Madrilen, AEBetako enbaxadaren aurrean, biolentziaz betetako manifestazioak izan ziren, Espainiatik base militarrak kentzeko eskatuz.
  • 1966. Jose Maria Olazabal golf jokalaria jaio zen.
  • 1971. Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
  • 1971. Salbuespen egoera Gipuzkoan.
  • 1972. Gasteizen 3.500 langileen grebak Michelin fabrika ixtea ekarri zuen.
  • 1972. Mary Elizabeth Donaldson, Danimarkako printzesa kontsortea, jaio zen.
  • 1984. Cadizeko dukeak, Alfontso Borboikoa eta Dampierrek, auto istripu larria izan zuen, eta bere seme zaharrena, Frantzisko, hil zen.
  • 2002. Italiar Senatuak Humberto II.aren, Italiako azken erregearen, ondorengoak sar zitezkeen dekretua onartu zuen, 56 urtetako debekuari amaiera emanez.
  • 2004. 9 japoniar hil ziren bi autotan, Internetez bere buruaz beste egiteko paktua egin ondoren.
  • 2009. Eusko Legebiltzarrak Espainiako bandera ipini zuen historian lehenbizikoz, Auzitegi Gorenaren aginduz.

Otsailaren 4a

04 Larunbata Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 4a sarreran

 

  • Santa Ageda bezperan ohitura da etxez etxe koplak kantatzen ibiltzea.
  • 1493. Kristobal Kolon La Española (gaurko Haiti eta Dominikar Errepublika) Espainiarantzko bidaiari eman zion hasiera La Niña ontzian, bere amerikar lehen bidaian.
  • 1840. Hiram Stevens Maxim asmatzaile estatubatuarra jaio zen (h. 1916).
  • 1882. Luisa Orleanskoa princesa jaio zen (h. 1958).
  • 1892. Andrés Nin, kataluniar politikaria (POUM) jaio zen (h. 1937).
  • 1894. Adolphe Sax belgiar asmatzailea hil zen (j. 1814).
  • 1902. Charles Lindbergh estatubatuar abiadorea jaio zen (h. 1974).
  • 1913. Rosa Parks eskubide zibilen aldeko estatubatuar aktibista jaio zen (h. 2005).
  • 1915. Franz Ferdinand Austriakoa, Austriako artxidukea eta tronuaren oinordekoa, Sarajevon erail zuten serbiarrak exekutatu zituzten.
  • 1915. Ordizia eta Beasain banandu egin ziren.
  • 1927. Lehenengo film soinuduna (The Jazz Singer) sortu zuten.
  • 1927. Tony Fruscella estatubatuar jazz tronpetajolea jaio zen (h. 1969).
  • 1928. Hendrik Antoon Lorentz holandar fisiko eta matematikoa hil zen. Nobel Saria lortu zuen Fisikan 1902an (j. 1853).
  • 1931. María Estela Martínez de Perón argentinar presidenta (1974–1976) jaio zen.
  • 1945. Franklin D. Roosevelt, Winston Churchill eta Josef Stalin Yaltako konferentzian izan ziren.
  • 1948. Marisol (Pepa Flores) abeslari eta artista jaio zen. 
  • 1974. Patricia Hearst bahitu zuten.
  • 1981. Espainiako erregeak, Gernikako foruak zin egin zituen. Herri Batasunako kideek oihuka hartu zuten bere presentzia.
  • 1987. Carl Rogers, estatubatuar psikologoa, hil zen (j. 1902).
  • 1995. Patricia Highsmith estatubatuar nobelagilea hil zen (j. 1921).
  • 1998. Cristóbal Martínez-Bordiú sendagilea eta Francoren alabaren senarra hil zen (j. 1922).
  • 2001.  J. J. Johnson estatubatuar tronboijolea hil zen (j. 1924).
  • 2005. Ukranian, Legebiltzarrak Iraultza Laranjaren egile izan zen Julia Tymoxenko egin zuen lehen ministro.
  • 2009. 04:30ean, bihotzeko arazoek Lux Interior (The Cramps) hil zuten, 52 urte zituenean.

Otsailaren 3a

03 Ostirala Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 3a sarreran

  • San Blas.
  • 912. Abderraman III.a Kordobako emir egin zuten.
  • 1468. Johannes Gutenberg, karaktere higikorretako inprimaketaren asmatzailea hil zen (j. 1400).
  • 1783. Espainiak Ameriketako Estatu Batuen independentzia onartu zuen.
  • 1910. Cadena Eleta Gasteizko elizbarrutiko apezpikuak haurrei euskarazko izenak jartzea debekatu zuen.
  • 1913. Balkanetako bigarren gerra hasi zen.
  • 1919. Pedro Jose Elizegi Pello Errota bertsolaria, Asteasun hil zen (j. 1840).
  • 1924. Woodrow Wilson, AEBetako 28. presidentea hil zen (j. 1856).
  • 1926. Francisco Franco infanteriako koronela brigada jeneral egin zuten 34 urte zituenean. Europako gazteena zen une horretan.
  • 1945. Aliatuek 3.000 tn bonba bota zituzten Berlineko populazio zibilaren gainera.
  • 1945. Sobietar armada Auschwitz Kontzentrazio-esparrura iritsi zen.
  • 1945. Espainiako gobernuaren dekretu batek Tabakalera monopolioa sortu zuen.
  • 1947. Paul Auster, eleberrigile estatubatuarra, jaio zen.
  • 1947. Dave Davies, The Kinks taldeko abeslaria eta gitarra, jaio zen.
  • 1954. Huelva lehen aldiz dokumentatu zen elurte bat.
  • 1959. Buddy Holly (j. 1936), Ritchie Valens (j. 1941), eta The Big Bopper (j. 1930), musikari estatubatuarrak hil ziren abioi istripu batean.
  • 1959. Laurence Tolhurst, britainiar musikoa eta The Cure taldeko bateria eta teklista, jaio zen.
  • 1969. Palestinako Kongresuak Yasser Arafat aukeratu zuen Palestinaren Askapenerako Erakundearen buru izateko.
  • 1983. Fernando Artola “Bordari” euskal idazlea. (j. 1910).

Otsailaren 2a

02 Osteguna Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 2a sarreran

  • 1119. Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
  • 1592. Ana de Mendoza y de la Cerda, Eboliko printzesa, hil zen (j. 1540).
  • 1704. Guillaume de l’Hôpital, frantses matematikaria, hil zen (j. 1661).
  • 1882. James Joyce, irlandar idazlea, jaio zen (h. 1941).
  • 1896. Ramon Franco, militar eta pilotoa eta Francisco Francoren anaia, jaio zen (h. 1938).
  • 1897. Luisa Fernanda Borboikoa, frantses aristokrata, hil zen (j. 1832).
  • 1906. Puyi, Txinako azken enperadorea jaio zen (h. 1967).
  • 1907. Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikaria eta elementuen taula periodikoaren sortzailea, hil zen (j. 1834).
  • 1922. James Joyceren Ulysses, eleberria argitaratu zuten.
  • 1925. Antti Aarne, finlandiar folklorista, hil zen (j. 1867).
  • 1931. Boris Jeltsin, Errusiako presidente ohia, jaio zen (h. 2007).
  • 1933. Alemania: Adolf Hitlerrek Legebiltzarra disolbatu zuen.
  • 1941. Franco eta Mussolini bildu ziren Bordigheran (Italia).
  • 1942. Daniil Kharms, errusiar dramaturgoa, hil zen (j. 1905).
  • 1943. Stalingradeko guduaren bukaera izan zen.
  • 1945. Carl Friedrich Goerdeler, alemaniar ekonomista eta politikoa, hil zen (j. 1884).
  • 1945. Alfred Delp, alemaniar apaiza  erail zuten naziek (j. 1907).
  • 1947. Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2009).
  • 1954. Hidrogeno bonbaren lehen eztanda izan zen.
  • 1968. Mieltxo Saralegi, harrijasotzaile ezaguna jaio zen.
  • 1969. Boris Karloff, ingeles aktorea, hil zen (j. 1887).
  • 1970. Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria jaio zen Eibarren (Gipuzkoa Euskal Herria).
  • 1970. Bertrand Russell, britainiar matematikari eta filosofoa, Nobel Saria Literaturan 1950ean, hil zen (j. 1872).
  • 1971. Koldobika Jauregi Jautarkol euskal idazlea hil zen (j. 1896).
  • 1974. Imre Lakatos, hungariar matematikari eta filosofoa, hil zen (j. 1922).
  • 1977. Shakira, abeslari kolonbiarra, jaio zen.
  • 1979. Sid Vicious hil zen (j. 1957).
  • 1980. BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
  • 2013. Chris Kyle (38), estatubatuar frankotiradorea hil zuten (j. 1974).
  • 2005. Gipuzkoan, Ernion, aurkitu zuten likido egoeran munduko lehen ilargi esnezko erreka.
  • 2005. Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
  • 2014. 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeitamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
  • 2014. Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1967).

Otsailaren 1a

01 Asteazkena Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 1a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Usoa eta Ilazki/Ilazkiñe

  • 656. Sigeberto III.a, Austrasiako errege merovingiarra hil zen.
  • 850. Ramiro I.a Asturietakoa, Asturietako erregea hil zen.
  • 1462. Johannes Trithemius alemaniar abadea, kriptografian lehen urratsak eman zituen jaio zen (h. 1516).
  • 1550. John Napier eskoziar matematikaria jaio zen (h. 1617).
  • 1674. Janbattitt Duhalde, lapurtar josulaguna, Txina Europan ezagutarazi zuena jaio zen (h. 1743).
  • 1691. Alexandro VIII.a Aita Santua hil zen (j. 1610).
  • 1793. Frantziak gerra deklaratu zion Britainia Handiari.
  • 1844. Jose Etxenagusia, Etxena, euskal herritar margolari akademizista jaio zen (h. 1912).
  • 1844. Granville Stanley Hall estatubatuar hezitzailea eta psikologoa jaio zen (h. 1924).
  • 1851. Mary Shelley, britainiar idazlea, hil zen. “Frankenstein“ (1818) beldurrezko liburu ezagunaren sortzailea da (j. 1797).
  • 1860. Ignacio Díaz Olano, euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1937).
  • 1869. Ignacio Bereziartua, Takolo I.a, gipuzkoar pilotaria jaio zen.
  • 1871. Alexander Serov, errusiar musikagilea hil zen (j. 1820).
  • 1873. Gertrudis Gómez de Avellaneda espainiar idazlea hil zen (j. 1814).
  • 1874. Hugo von Hofmannsthal austriar olerkari eta antzerki-idazlea jaio zen (h. 1929).
  • 1878. Thomas MacDonagh irlandar ekintzaile politiko, olerkari, antzerkigile, irakasle eta errepublikar iraultzailea, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat jaio zen (h. 1916).
  • 1881. Panamako kanalaren eraikuntza lanak hasi ziren.
  • 1881. La Vanguardia egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen Bartzelonan.
  • 1884. Yevgeny Zamyatin errusiar idazlea jaio zen (h. 1937).
  • 1885. Sidney Gilchrist Thomas, britaniar ingeniari eta asmatzailea hil zen (j. 1850).
  • 1894. John Ford irlandar-estatubatuar zinema zuzendaria jaio zen (h. 1973).
  • 1894. James P. Johnson estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea jaio zen (h. 1955).
  • 1896. Anastasio Somoza García, Nikaraguako presidente eta diktadorea, jaio zen (h. 1956).
  • 1898. Enzo FerrariItaliakoScuderia Ferrariren sortzailea jaio zen (h. 1988).
  • 1901. Clark Gable estatubatuar aktorea, soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa jaio zen (h. 1960).
  • 1902. Langston Hughes estatubatuar poeta, eleberrigile, antzerkigile eta kazetaria jaio zen (h. 1967).
  • 1902. Ricardo Becerro de Bengoa, arabar ikerlari eta idazlea, Madrilen hil zen (j. 1845).
  • 1903. George Gabriel Stokes, irlandar matematikaria eta fisikaria hil zen (j. 1819).
  • 1904. Bernabé Txabarri euskal belar hockey jokalaria jaio zen.
  • 1904. Enrique de Gandía argentinar historialaria eta idazlea jaio zen (h. 2000).
  • 1905. Emilio Gino Segrè italiar-estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1907. Mozart Camargo Guarnieri brasildar musikagilea jaio zen (h. 1993).
  • 1908. George Pal hungariar zinema zuzendari, ekoizle eta animatzailea, jaio zen (h. 1980)..
  • 1908. Atentatu batean Karlos I.a Portugalgo erregea, Portugalgo erregea (1889-1908) (j. 1863) eta bere seme Luis Felipe hil ziren Lisboan.
  • 1913. Euzkadi egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz, EAJren egunkaria.
  • 1914. Iñaki Isasmendi euskal idazlea eta Itxarkundia batailoiko eusko gudaria jaio zen (h. 2011).
  • 1914. Albert Günther, Alemanian jaiotako britainiar zoologoa, hil zen (j. 1830).
  • 1917. Alemaniak itsaspeko erabateko gerra deklaratu zuen, edozein itsasontzi abisurik gabe erasotua izan zitekeelarik.
  • 1917. José Luis Sampedro espainiar idazlea eta ekonomialaria jaio zen (h. 2013).
  • 1917. Kunitaka Sueoka japoniar futbolaria jaio zen.
  • 1918. Muriel Spark ingelesezko eskoziar idazlea jaio zen (h. 2006).
  • 1918. Gotha eskuadrilek Paris bonbardatu zuten, 45 hildako eta 207 zauritu eraginez.
  • 1922. Renata Tebaldi italiar sopranoa jaio zen (h. 2004).
  • 1922. Yamagata Aritomo, Japoniako Lehen Ministroa, hil zen (j. 1838).
  • 1923. Abd el-Krimen preso ziren espainiarrak Espainiara itzuli ziren 18 hilabeteetako negoziazio luze baten ondoren. Pio XI.a aitasantuak errezo publikoak egiteko errekomendazioa egin zuen, beste gerra bati ekiditearren.
  • 1923. Juan del Campo, euskal belar hockey jokalaria jaio zen (h. 2010).
  • 1924. Britainia Handiak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna onartu zuen.
  • 1924. Maurice Prendergast estatubatuar margolari postinpresionista hil zen (j. 1859).
  • 1925. Gudari Gorrien Frentea, Alemaniako Partidu Komunistaren erakunde armatua, lehen aldiz elkartu zen Berlinen.
  • 1930. Espainian “dictablanda” delakoa ezarri zen.
  • 1931. Boris Jeltsin Errusiako presidentea jaio zen (h. 2007).
  • 1932. Puyi, Txinako azken enperadoreak, Mantxuriako estatu independentea aldarrikatu zuen japoniarren laguntzaz.
  • 1932. Agustín Farabundo Martí salvadortar politikari komunista hil zen (j. 1893).
  • 1935. Dieter Kühn alemaniar idazlea jaio zen (h. 2015).
  • 1939. Dekretu batek sei hilabetetan Txekoslovakiakojudu atzerritar guztiak kanporatzea agindu zuen.
  • 1942. Vidkun Quisling Norvegiako lehen ministro izendatu zuten.
  • 1944. Piet Mondrian herbehereetar margolaria hil zen (j. 1872).
  • 1945. Johan Huizinga herbeheretar filosofo eta historialaria hil zen (j. 1872).
  • 1946. Hungariak errepublika aldarrikatu zuen; presidentea Zoltan Tildy izan zen.
  • 1946. Trygve Lie norvegiarra NBEko lehenengo idazkari nagusi aukeratu zuten.
  • 1948. Hiru fisikari estatubatuarrek transistorea asmatu zuten.
  • 1952. Roger Yonchien Tsien, txinatar jatorriko estatubatuar biokimikaria, 2008ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 2016).
  • 1953. Periko Alonso, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea jaio zen.
  • 1953. Hainbat egunetako eurite eta haizeteen ondorioz dikeak hautsi eta uholde larriak izan ziren Herbehereetan, 1.835 hildako eta 300.000 kalteturekin.
  • 1956. Europa osoan hotz-bolada handi bat izan zen.
  • 1957. Friedrich Paulus alemaniar mariskala hil zen (j. 1890).
  • 1958. Clinton Davisson estatubatuar fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria hil zen (j. 1881).
  • 1960. Errebeldeak errenditu egin ziren Aljerian.
  • 1961. István Csók, hungariar margolari inpresionista hil zen (j. 1865).
  • 1962. Moisés Huerta, bizkaitar eskultorea, Méridan hil zen (j. 1881).
  • 1966. Buster Keaton, zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa hil zen (j. 1895).
  • 1969. Monseñor Vicente Enrique y Tarancón Espainiako primatu egin zuten.
  • 1969. Gabriel Omar Batistuta argentinar futbolaria jaio zen.
  • 1971. Zlatko Zahovic esloveniar futbolaria jaio zen.
  • 1976. Benito Loigorri gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat, hil zen Madrilen (j. 1885).
  • 1976. Werner Heisenberg alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1901).
  • 1976. George Whipple estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1878).
  • 1979. Ruhola Khomeini garaile sartu zen Teheran-en, iraultzaren arrakastaren ondoren.
  • 1980. Eskuin-muturreko kideek Yolanda González Martín 19 urteko ikasle eta PSTko kidea hil zuen. Ekintza BVEren izenean aldarrikatu zuten.
  • 1982. Ertzaintzako lehen promozioa atera zen Arkautetik.
  • 1982. Matxalen Ziarsolo, eskubaloi jokalaria jaio zen.
  • 1986. Alva Myrdal politikari suediarra, 1982ko Bakearen Nobel Sariduna, hil zen.
  • 1990. Antonio Ubieto, bereziki Erdi Aroa ikertu zuen espainiar historialari eta hizkuntzalaria, hil zen (j. 1923).
  • 1991. Richter eskalan 6,8 graduko lurrikara batek Pakistan iparraldea astindu zuen eta 300 hildakotik gora eta 500 zauritu eragin zituen, hainbat herri suntsitzeaz gain.
  • 1992. Jean Hamburger frantziar medikua, nefrologiaren aitzindaria eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1909).
  • 1992. Ogasunak 100.000 pezeta baino gehiagoko telebistako lehiaketetako sariek %25a ordaindu behar dutela erabaki zuen.
  • 1994. William Conrad estatubatuar aktorea hil zen (j. 1920).
  • 1994. Jean-Paul-Marie Vincent frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa, hil zen (j. 1911).
  • 1998. Sri Lankako armadak 3.000 errebelde tamiletik gora akabatu zituen bataila batean.
  • 2001. Rafael Lapesa espainiar idazle eta hizkuntzalaria hil zen (j. 1908).
  • 2003. Columbiaespazio anezka birrindu egin zen Lurrera itzultzean, 7  kosmonauta hilez.
  • 2003. Nizako Ituna indarrean jarri zen.
  • 2003. Trenen arteko talka batean 40 lagun hil ziren Zimbawen.
  • 2004. Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako izan ziren.
  • 2004. Zientzialari errusiar eta estatubatuar talde batek bi elementu kimiko berri aurkitu zituen: Ununtrioa (Uut) eta Ununpentioa (Uup).
  • 2004. Alvaro d’Ors, kataluniar legelaria, erromatar zuzenbidean aditua hil zen (j. 1915).
  • 2005. Burmuinean pubertaroaren hasiera eragiten duen genea aurkitu zuten.
  • 2005. Mellitus II erako diabetesa eragiten duen proteina aurkitu zuten.
  • 2006. Ece zisterna-ontzia Mantxako kanalean hondoratu zen 10.000 tona azidorekin.
  • 2007. Gian Carlo Menotti, italiar musikagilea hil zen (j. 1911).
  • 2009. Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea hil zen (j. 1922).
  • 2012. Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1923).
  • 2014. Luis Aragonés, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea hil zen (j. 1938).
  • 2016. Munduko Osasun Erakundeak Zika birusaren izurria zela eta mundu mailako osasun larrialdi orokor egoera ezarri zuen.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 83.890 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Izena eman
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar