• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Author Archives: koroirastorza

Apirilaren 12a

12 Astelehena Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 12a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Eguen/Eguene eta Jul/Jule.

  • K. a. 45ean, Munda batailaren ostean, zesartarrek Gneo Ponpeio atzeman eta hil zuten.
  • 65. Seneka, erromatar filosofoa, Erroman, hil zen, bere buruaz beste egitera kondenatu eta gero (j. K. a. 4).
  • 238. Gordiano II.a, erromatar enperadorea hil zuten (j. 192).
  • 238. Gordiano I.a erromatar enperadoreak bere buruaz beste egin zuen (j. 159).
  • 1256. Margarita Borboikoa, Nafarroako erregina ezkontidea, hil zen (j. 1211).
  • 1471. Richard Neville, Warwickeko 16. kondea, militar ingelesa, hil zen (j. 1428).
  • 1484. Antonio da Sangallo Gaztea italiar arkitektoa jaio zen (h. 1546).
  • 1500. Joachim Camerarius alemaniar humanista jaio zen (h. 1574).
  • 1521. Piero di Cosimo, italiar pintorea hil zen (j. 1462).
  • 1530. Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea, hil zen (j. 1462).
  • 1539. Garcilaso de la Vega (El Inca) perutar historialaria jaio zen (h. 1616).
  • 1555. Juana I.a Eroa, Gaztelako erregina, hil zen (j. 1479).
  • 1609. Herbeherek Espainiatik independentzia lortu zuten.
  • 1633. Inkisizioak Galileo Galilei prozesatu zuen herexia salaketapean.
  • 1521. Piero di Cosimo, italiar pintorea hil zen (j. 1462).
  • 1530. Joana Beltraneja, Gaztelako infanta eta Portugalgo erregina ezkontidea hil zen (j. 1462).
  • 1713. Guillaume-Thomas Raynal frantziar historialaria eta filosofoa jaio zen (h. 1796).
  • 1735. Juan Goienetxe Gaston, nafar administrari, idazkari eta negozio-gizona, hil zen Madrilen (j. 1656).
  • 1748. Antoine-Laurent de Jussieu frantziar botanikaria jaio zen (h. 1836).
  • 1782. Pietro Metastasio italiar libreto egilea eta olerkaria hil zen (j. 1698).
  • 1812. Michel Renaud baxenafar politikaria jaio zen (h. 1885).
  • 1814. Pertsiarren Manifestua aurkeztu zioten Espainiako Fernando VII.ari.
  • 1817. Charles Messier, astronomo frantsesa hil zen (j. 1730).
  • 1823. Aleksandr Ostrovski errusiar antzerkigilea jaio zen (h. 1886).
  • 1839. Nikolai Przhevalski errusiar geografoa jaio zen (h. 1888).
  • 1847. Carlos Espinosa de los Monteros nafar jenerala eta Valtierrako markesa jaio zen (h. 1930).
  • 1855. Pedro Albéniz espainiar konpositorea hil zen (j. 1795).
  • 1866. Aleksandr Ilitx Ulianov errusiar iraultzailea jaio zen (h. 1887).
  • 1869. Henri Désiré  Landru, Gambaiseko Bizarurdin, frantziar serie-hiltzailea jaio zen (h. 1922).
  • 1885. Robert Delaunay frantziar margolaria jaio zen (h. 1947).
  • 1885. Hermann Hoth alemaniar jenerala jaio zen (h. 1971).
  • 1894. Bitor Gaubeka euskal idazle eta inprimagilea jaio zen (h. 1979).
  • 1897. Edward Drinker Cope, estatubatuar paleontologoa hil zen (j. 1840).
  • 1898. Lily Pons frantziar-estatubatuar sopranoa jaio zen (h. 1976).
  • 1899. Henry Becque, frantziar idazlea, hil zen (j. 1837).
  • 1900. William John Youden estatubatuar kimikari eta estatistikaria jaio zen (h. 1971).
  • 1903. Jan Tinbergen herbeheretar ekonomialari eta estatistikaria, 1969ko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen (h. 1994).
  • 1904. Antonio Maurak, Ministro kontseiluaren presidenteak, atentatua izan zuen Bartzelonan.
  • 1908. Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea, jaio zen (h. 1994).
  • 1908. André Martinet frantziar hizkuntzalaria eta euskalaria jaio zen (h. 1999).
  • 1912. Georges Franju frantziar zinemagilea jaio zen (h. 1987).
  • 1912. Bram Stoker irlandar nobelagile eta ipuin idazlea hil zen (j. 1847).
  • 1915. Josep Maria Font i Rius kataluniar historialaria eta legelaria jaio zen.
  • 1924. Raymond Barre, Frantziako lehen ministroa, jaio zen (h. 2007).
  • 1927. Chiang Kai-shekek Shangháiko Alderdi Komunistaren kide batzuen exekuzioa agindu zuen.
  • 1928. Viktor Emanuel III.ak, Italiako erregeak, atentatua izan zuen Milaneko Feria de Muestrasen.
  • 1930. Ferrari eskuderiak debutatu zuen. Lehen karrera honetan 3 Alfa Romeo 1750  aurkeztu zituen, Tadini-Siena, Scarfiotti-Carraroli eta Caniato-Sozzi pilotoekin batera. Debut faltsu samarra, 2 autok abandonatu baitzuten.
  • 1931. Espainian hauteskunde munizipalak izan ziren, II. errepublikarako bidea emango zutenak.
  • 1933. Montserrat Caballe soprano kataluniarra, jaio zen.
  • 1938. Fiodor Xaliapin errusiar opera-kantaria hil zen (j. 1873).
  • 1945. Franklin Delano Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako 32. Presidentea (1933 – 1945) hil zen (j. 1882).
  • 1946. Teizo Takeuchi japoniar futbolaria hil zen (j. 1908).
  • 1946. Ed O’Neill estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1947. Maddi Pelot euskal idazlea Talencen jaio zen (h. 2016).
  • 1947. Tom Clancy estatubatuar idazle eta eleberrigilea jaio zen (h. 2013).
  • 1950. Monakoon, Rainiero III.a printzea tronura igo zen.
  • 1953. Alex Angulo erandioztar aktorea jaio zen (h. 2014).
  • 1955. Poliomielitisaren aurkako txertoa aurkitu zen.
  • 1956. Andy García, kubatar-estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1961. Yuri Gagarin kosmonauta sobietarra espazioan ibili zen lehen gizakia izan zen Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik orbitaratu zutenean.
  • 1962. Antoine Pevsner errusiar eskultorea eta margolaria hil zen (j. 1886).
  • 1964. Francisco Javier Lauzurika euskal artzapezpikua eta Gasteizko apezpikua hil zen (j. 1890).
  • 1971. Igor Tamm errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1895).
  • 1971. Félix Huarte Goñi nafar ekonomialari eta finantzaria hil zen (j. 1896).
  • 1973. Andrés García Calle, Errepublikaren alde borrokatu zen Espainiako Aireko Armadako bizkaitar
  • 1975. Joséphine Baker estatubatuar-frantziar dantzari eta abeslaria hil zen (j. 1906).
  • 1976. Henrik Dam, daniar biokimiko eta fisiologoa, Nobel Saria medikuntzan 1943an, hil zen (j.1895).
  • 1977. Gemma Mengual, igerilari sinkronizatuko txapelduna, jaio zen.
  • 1978. Guy Berryman, Coldplay bandako britainiar musikaria, jaio zen.
  • 1979. Jennifer Morrison estatubatuar aktore eta modeloa jaio zen.
  • 1981. Joe Louis, estatubatuar boxeolaria, ondoz ondoko 140 hilabetez pisu astunetako munduko txapelduna hil zen (j. 1914).
  • 1983. Pierre Richard-Willm euskal antzezlea hil zen Parisen (j. 1895).
  • 1986. Valentin Kataev ukrainar idazlea eta politikaria hil zen (j. 1897).
  • 1988. Alan Paton hegoafrikar idazlea eta apartheid aurkako aktibista hil zen (j. 1903).
  • 1989. Sugar Ray Robinson, estatubatuar boxeolaria, historiako boxeolari honenetakoa hil zen (j. 1921).
  • 1989. Abbie Hoffman, estatubatuar aktibista, hil zen (j. 1936).
  • 1992. Eurodisney ireki zuten Paris inguruan.
  • 1994. Israel eta Palestinaren arteko akordioa gertatu zen Kairon, Palestinako poliziaren inguruan.
  • 1995. Pedro Vuskovic, Txileko ekonomialari eta politikaria, hil zen (j. 1924).
  • 2004. Juanito Valderrama, espainiar flamenko kantaria, Espainiako kopla-abeslari nagusietako bat, hil zen (j. 1916).
  • 2008. Patrick John Hillery, Irlandako presidentea, hil zen (j. 1923).
  • 2009. Javier Bengoetxea bizkaitar poeta hil zen (j. 1919).
  • 2010. Euskaldunon Egunkaria absolbitu zuten. Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria, Txema Auzmendi, Martxelo Otamendieta Xabier Oleaga Euskaldunon Egunkariaren itxieraren kasuko auzipetuak zigorrik gabe utzi zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak.
  • 2010. Leonardo Cremonini italiar margolaria hil zen (j. 1925).
  • 2011. Miroslav Tichý txekiar margolari eta argazkilaria hil zen (j. 1926).
  • 2013. Jesus Acín Urzainqui euskal herritar medikua hil zen (j. 1952).
  • 2013. Dolores Aguirre, bizkaitar enpresaburua, hil zen Sevillan (j. 1935).
  • 2016. Arnold Wesker ingeles antzerkigilea hil zen (j. 1932).

Apirilaren 11

11 Igandea Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 11 sarreran

  • 1755. James Parkinson, britainiar doktorea, jaio zen (h. 1824).
  • 1865. Estatu Batuetako presidente zen Abraham Lincolnek azken hitzaldia eman zuen, apirilaren 15ean eraila izango baitzen (j. 1809).
  • 1868. Japonian, shogunatoa debekatu zuten.
  • 1890. Rachele Mussolini, Benito Mussoliniren bigarren emaztea, jaio zen (h. 1979).
  • 1899. Espainiak Puerto Rico Ameriketako Estatu Batuen eskutan utzi zuen.
  • 1900. Sándor Márai idazle hungariarra jaio zen (h. 1989).
  • 1905. Albert Einsteinek Erlatibitatearen teoria berezia ezagutzera eman zuen –1915ean Erlatibitatearen teoria orokorra-.
  • 1908. Masaru Ibuka, japoniar industrial elektronikoa eta Sonyren sortzaileetako bat, jaio zen (h. 1997).
  • 1919. Nazioen Elkarteak Lanaren Nazioarteko Erakundea sortu zuen.
  • 1945. II. Mundu Gerra: estatubatuarrek Buchenwaldeko Kontzentrazio-esparrua askatu zuten.
  • 1961. Adolf Eichmannen aurkako epaiketa hasi zen Jerusalemen. Hurrengo urtean beteko zen ezarriko zitzaion heriotza-zigorra.
  • 1979. Ugandako Idi Amin diktadoreak boterea galdu zuen.
  • 2001. Australiako selekzioak 31-0 egin zuen Amerikar  Samoaren aurka.
  • 2002. Venezuelako estatu kolpeak porrot egin zuen, Hugo Chavez presidenteak kargua berriz hartzean.
  • 2009. Corín Tellado idazlea hil zen (j. 1927).

Apirilaren 10a

10 Larunbata Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 10a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Eritz/Eriz.

  • 1008. Notker de Lieja, suitzar erlijio gizona, hil zen (j. 940 inguruan).
  • 1270. Haakon V.a Norvegiakoa Norvegiako erregea jaio zen (h. 1319).
  • 1548. Gonzalo Pizarro espainiar konkistatzailea hil zen (j. c. 965).
  • 1577. Juan de Juni espainiar eskultorea hil zen.
  • 1583. Hugo Grotius holandar legegizona eta diplomatikoa jaio zen (h. 1645).
  • 1585. Gregorio XIII.a Aita santua hil zen (j. 1502).
  • 1710. Britainia Handia: Anaren Estatutua, Copyright arautzen zuen lehen legea, ezarri zuten.
  • 1720. Giambattista Piranesi italiar arkitektoa eta grabatzailea jaio zen (h. 1778).
  • 1755. Samuel Hahnemann alemaniar medikua, homeopatiaren sortzailea jaio zen (h. 1843).
  • 1783. Hortensia de Beauharnais, herbeherear erregina, jaio zen (h. 1837).
  • 1783. Francisco Longa militar bizkaitarra jaio zen (h. 1831).
  • 1794. Matthew Calbraith Perry estatubatuar itsasgizona eta militarra jaio zen (h. 1858).
  • 1813. Joseph Louis Lagrange, frantziar matematikari eta astronomoa hil zen (j. 1736).
  • 1815. Indonesiako Tambora mendian jasotako sumendi erupziorik bortitzena eman zen.
  • 1825. Hawaiin lehen hotela ireki zuten.
  • 1838. Nicolás Salmerón, filosofo, politikari eta, 1873an,  Espainiako I. Errepublikako presidenteetako bat izango zena -hilabete eta erdi-, jaio zen (h. 1908).
  • 1847. Joseph Pulitzer hungariar jatorriko Estatu Batuetako kazetaria jaio zen (h. 1911).
  • 1857. Lucien Lévy-Bruhl frantziar filosofo, soziologo eta antropologoa jaio zen (h. 1939).
  • 1861. Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila hasi zen.
  • 1864. Vicente Larrinaga euskal enpresaburu eta politikari abertzale eta jeltzalea jaio zen.
  • 1868. Augier Alexandre Leremboure lapurtar politikaria hil zen (j. 1799).
  • 1873. Kyösti Kallio, Finlandiako presidentea, jaio zen (h. 1940).
  • 1884. Jean Baptiste Dumas frantziar kimikaria hil zen (j. 1800).
  • 1887. Bernardo Houssay argentinar medikua, 1947ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1971).
  • 1906. Juan Barroeta euskal herritar margolaria hil zen (j. 1835).
  • 1907. Raymond Léopold Bruckberger frantziar domingotarra jaio zen (h. 1998).
  • 1909. Algernon Charles Swinburne, ingeles poeta eta kritikaria hil zen (j. 1837).
  • 1910. Helenio Herrera argentinar futbol-jokalari eta entrenatzailea jaio zen (h. 1997).
  • 1910. Paul Sweezy, estatubatuar ekonomista, jaio zen (h. 2004).
  • 1911. José Luis Sáenz de Heredia espainiar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 1992).
  • 1912. RMS Titanic Southamptoneko portutik (Ingalaterra) atera zen, New Yorkera joateko asmoz. Ez zen, ordea, sekula iritsiko, apirilaren 14ko 23:40tan, izotzmendi batekin egin zuelako talka eta, bi ordu eta 45 minutu geroago, hondoratu zen. Bertan 1.500 pertsona inguru hilko ziren.
  • 1912. Gabriel Monod, frantziar historialaria hil zen (j. 1844).
  • 1913. Stefan Heym alemanezko eta ingelesezko alemaniar idazlea jaio zen (h. 2001).
  • 1917. Robert Burns Woodward estatubatuar kimikaria, 1965eko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1979).
  • 1917. Jean-Pierre Calloc’h, bretainierazko eta frantsesezko idazlea hil zen (j. 1888).
  • 1919. Emiliano Zapata Mexikoko iraultzalea tiroz hil zuten Ciudad Ayalan (j. 1879).
  • 1924. Kenneth Noland estatubatuar margolaria jaio zen (h. 2010).
  • 1927. Marshall Warren Nirenberg, estatubatuar biokimikaria, 1968ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 2010).
  • 1929. Yozo Aoki japoniar futbolaria jaio zen (h. 2014).
  • 1929. Mike Hawthorn britainiar auto gidaria jaio zen (h. 1959).
  • 1932. Omar Sharif egiptoar aktorea jaio zen (h. 2015).
  • 1932. Paul von Hindenburg presidentea aukeratu zuten berriro Alemanian, gehiengo handiz irabaziz Adolf Hitlerri.
  • 1938. King Oliver estatubatuar afroamerikar konpositore eta jazzeko orkestra-zuzendaria hil zen (j. 1885).
  • 1951. Steven Seagal, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria, jaio zen.
  • 1954. Auguste Lumiere frantziar zinemagilea hil zen (j. 1862).
  • 1955. Pierre Teilhard de Chardin, frantziar paleontologo, filosofo eta jesulaguna hil zen (j. 1881).
  • 1962. Michael Curtiz hungariar-estatubatuar zinema zuzendaria hil zen (j. 1886).
  • 1962. Stuart Sutcliffe, The Beatles bandako britainiar baxua, hil zen (j. 1940).
  • 1962. Iñaki Salvador donostiar pianista eta musikagilea jaio zen.
  • 1965. Kepa Junkera, bizkaitar trikitilaria jaio zen.
  • 1965. Kepa Junkera musikaria jaio zen Bilboko Errekalde auzoan.
  • 1966. Evelyn Waugh britainiar idazle eta kazetaria hil zen (j. 1903).
  • 1968. Josu Urrutia, euskal herritar futbolari ohia eta Athleticeko presidentea jaio zen.
  • 1970. George Harrisonek eta Paul McCartneyk The Beatles taldearen banaketa jakinarazi zuten.
  • 1970. Matt Barlow, Iced Earth bandako estatubatuar bokalista, jaio zen.
  • 1970. Q-Tip, estatubatuar rapero eta aktorea, jaio zen.
  • 1973. Roberto Carlos brasildar futbolaria jaio zen.
  • 1976. Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria hil zen (j. 1888).
  • 1979. Nino Rota, italiar konpositorea hil zen (j. 1911).
  • 1979. Rachel Corrie, 2003an erailko zuten estatubatuar aktibista, jaio zen.
  • 1979. Mikel Zarate lezamar idazlea eta apaiza hil zen (j. 1933).
  • 1988. Haley Joel Osment estatubatuar zinema eta telebistako aktorea jaio zen.
  • 1992. Peter Dennis Mitchell, ingeles kimikaria, 1978ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1920).
  • 1995. Morarji Desai, Indiako lehen ministroa hil zen (j. 1896).
  • 1998. Ostiral Santuko Hitzarmena sinatu egin zen, Ipar Irlandaren bake prozesuaren urrats nabarmenetakoa.
  • 2003. Chumy Chúmez, gipuzkoar marrazkilari eta idazlea, Madrilen hil zen (j. 1927).
  • 2006. Romano Prodik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.
  • 2007. Charles Philippe Leblond kanadar biologoa hil zen (j. 1910).
  • 2010. Maria Kaczyńska, Poloniako lehen dama hil zen (j. 1943).
  • 2010. hegazkin istripuan, Lech Kaczyński, Poloniako presidentea hil zen (j. 1949).
  • 2010. Errusiako Katyn hirian Bigarren Mundu Gerra garaian Stalinek burututako Katyngo sarraskian hildako poloniarrak omentzera zihoala, Lech Kaczyński Poloniako presidentea eta beste 131 pertsona zihoazten hegazkinak istripua izan zuen. Ez zen inor bizirik irten, bidaiari guztiak hil ziren, tartean Lech Kaczyński eta bere emaztea.
  • 2010. Shanghaiko metroa munduko metrorik luzeena bihurtu zen, 147 urtez luzeena izan zen Londresko metroa gainditu ondoren.
  • 2013. Raymond Boudon, frantziar soziologoa, frantziako soziologo garrantzitsuenetakoa hil zen (j. 1934).
  • 2013. Robert Edwards, ingeles biologoa, In vitro ernalketa arloko aitzindaria eta 2010eko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1925).

 

Apirilaren 9a

09 Ostirala Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 9a sarreran

  • 1804. Jacques Necker, Frantziako Luis XVI.aren ministroa, hil zen (j. 1732).
  • 1806. Guillermo V de Orange-Nassau, herbeherear erregea, hil zen (j. 1748).
  • 1809. Alejandro Malaspina, aristokrata eta marinela, hil zen (j. 1754).
  • 1818. Walther Wolfgang von Goethe, alemaniar konpositorea, jaio zen (h. 1885).
  • 1904. Espainiako Isabel II.a, erregina 1833 eta 1868 artean, hil zen (j. 1830).
  • 1920. Vicente Ferrer kooperantea jaio zen (h. 2009).
  • 1935. Ricardo Sáenz de Ynestrillas Martínez, espainiar militarra, jaio zen (h. 1986).
  • 1937. Alemaniako hegazkinek, besteak beste, Galdakao bonbardatu zuten.
  • 1940. Alemaniak Danimarka eta Norvegia indarrez hartu zituen Bigarren Mundu Gerran.
  • 1945. Hans Oster, alemaniar jenerala, hil zen (j. 1887).
  • 1957. Severiano Ballesteros espainiar golfaria jaio zen (h. 2011).
  • 1959. Frank Lloyd Wright arkitekto estatubatuarra hil zen (j. 1867)
  • 1961. Mark Kelly, Marillion bandaren britainiar teklista, jaio zen.
  • 1962. Isabel Coixet zinemagilea jaio zen.
  • 1963. Marc Jacobs, estatubatuar moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1974. Alexander Pichushkin, errusiar serie asesinoa, jaio zen.
  • 1977. Espainiako Alderdi Komunista (PCE) legeztatu zuten.
  • 1979. ETAk, Dionisio Imaz Gorostiza enpresaria erail zuen Ordizian.
  • 1981. Eric Harris, estatubatuar asasinoa, jaio zen (Columbine institutuko sarraskia) (h. 1999).
  • 1990. Ram Bahadur Bomjon, nepaliar mojea, jaio zen.
  • 1991. Georgiak SESBekiko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1998. Elle Fanning, estatubatuar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 2003. Jorge Oteiza euskal eskultorea hil zen (j. 1908).
  • 2003. Iraken, Sadam Hussein buru zuen diktadura erori zen.
  • 2005. Galesgo printzea, Karlos, Camilla Parker-Bowlesekin ezkondu zen.
  • 2011. Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendaria zendu zen (j. 1924).
  • 2017. 2017ko Esku Huskako Binakako Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Irribarria eta Rezusta bikoteak Bengoetxea VI.a eta Larunbe 22-14 garaitu ditu.

Apirilaren 8a

08 Osteguna Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 8a sarreran

  • K. a. 563. Siddhartha Gautama (Buda), Budismoaren sortzailea, jaio zen (h. K. a. 483).
  • 217. Karakala erromatar enperadorea, txiza egiten ari zela, hil zuten (j. 186).
  • 1339.  Ordiziak, garaiko segurtasun falta zela eta, Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Legorreta, Zaldibia eta Lazkao elkartzeko eskaerari baiezkoa eman zien.
  • 1378an, Gregorio XI.a hiltzean, Urbano VI.a izan zen ondorengo bezala haukeratua. Kardenal talde batek erromatar hautagaiari aurka egin zion eta Klemente VII.a aukeratu zuten. 2 aitasantu aukeratzeak Mendebaldeko Zisma eragin zuen 39 urtez. Konponbidea aurkitu nahian, Pisako kontzilioa egin zen 1409an, non hirugarren aita santu bat aukeratu zen. Bista denez hiru aita santu ez ziren konponbidea, eta hau dela eta 1414an aurreko hiruak baztertu zituzten eta Martin V.a aukeratu zuten.
  • 1546. Trentoko kontzilioak Vulgata aukeratu zuen Bibliaren bertsio ofizial.
  • 1644. Pedro Agerre “Axular” euskal idazlea hil zen (j. 1556).
  • 1701. Espainiako Gorteek Filipe V.a hartu zuten errege.
  • 1835. Wilhelm von Humboldt hil zen (j. 1767).
  • 1867. Lehen Nazioarteko Erakusketa inauguratu zen Parisen.
  • 1899. Martha M. Place aulki elektrikoan hil zuten lehen emakumea izan zen.
  • 1904. Erresuma Batuak eta Frantziak Entente Cordiale osatu zuten. Itun hau, Ingalaterra eta Frantziaren arteko aliantza sistema baten eraketarako oinarria izan zen (hauei, Errusia batuko zitzaielarik, eta, ondoren, AEBak), Lehen Mundu Gerran, Entente Hirukoitza bezala ezagutzen dena.
  • 1957. Suezko kanala, Egipton, berriz ireki zuten.
  • 1962. Izzy Stradlin, Guns N’ Roses taldeko gitarra, jaio zen.
  • 1971. Ijitoen Lehen Mundu Kongresua burutu zen Londresen, euren burua Rom deituz eta bandera nahiz ereserkia aukeratuz.
  • 1973. Pablo Picasso hil zen (j. 1881).
  • 1985. Indiak Union Carbide salatu zuen Bhopaleko istripuagatik; bertan 2.000 pertsona hil ziren eta beste 200.000 zauritu gertatu ziren.
  • 1990. Twin Peaks estreinatu zuten.
  • 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. Apirilaren 5ean hil zela uste da (j. 1967).
  • 2003. Bagdaden, José Couso, Telecinco espainiar telebista kate pribatuaren kameralaria, eta Taras Prostyuk, Reuterseko kazetari ukrainarra, hil ziren Estatu Batuetako armadak Bagdadeko Palestina Hotelari egindako erasoaren ondorioz.
  • 2005. Joan Paulo II.aren entierroa. 200 estatuburu edo gobernuburu baino gehiago izan ziren bertan, erlijio garrantzitsuenetako liderrak eta 4 milioi peregrino.
  • 2010. Malcolm McLaren, Sex Pistols taldearen agentea, hil zen (j. 1946).
  • 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian izan zen. Bezperan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Gaurkoan, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.

Apirilaren 7a

07 Asteazkena Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 7a sarreran

  • 1234. Antso VII.a, Nafarroako erregea, Tuteran hil zen (j. 1154).
  • 1506. Frantzisko Xabierkoa Nafarroako Xabier herrian jaio zen (h. 1552).
  • 1541. Frantzisko Xabierkoa, bere 35. urtebetetzean, Ekialderantzko bidaian abiatu zen, misiolari lanetan aritzeko xedez.
  • 1611. Antonio Perez, Espainiako Filipe II.aren sekretarioa, hil zen (j. 1540).
  • 1614. El Greco (Domenikos Theotocopulos), greziar jatorriko espainiar margolaria, hil zen (j. 1541).
  • 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak Espainian sartu ziren Fernando VII.aren gobernu absolutista berrezartzeko.
  • 1860. Will Keith Kellogg, Kellogg enpresa sortuko zuena, jaio zen (h. 1951).
  • 1906. Vesubio sumendiak Napoli suntsitu zuen.
  • 1915. Billie Holiday, estatubatuar jazz abeslaria, jaio zen (h. 1959).
  • 1939. Francis Ford Coppola, estatubatuar zinemagilea, jaio zen.
  • 1947. Henry Ford, AEBetako Ford auto-enpresaren sortzailea, hil zen (j. 1863).
  • 1948. Munduko Osasun Erakundea (MOE) sortu zen.
  • 1954. Jackie Chan, txinatar aktorea, jaio zen.
  • 1963. Jaime de Marichalar, Elena Borboikoaren senar ohia eta Lugoko dukea izandakoa, jaio zen Iruñean.
  • 1969. Interneten jaiotzaren data sinbolikoa.
  • 2014. 40 urte aurrez gertatutakoaren oroimenez (1974) –Txomin Perurena ibili zen garaile, hartan-, Euskadiko itzuliaren 54. edizioa Ordizian da. Egun honetan, etapa Ordizian hasi eta bukatu egingo zen. Biharamunean, berriz, hasiera izango zuen hemen eta Urdazubin bukatu.

Apirilaren 6a

06 Asteartea Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 6a sarreran

  • 1199. Rikardo I.a Ingalaterrakoa “Lehoibihotza”, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 1157).
  • 1483. Rafael, italiar artista, jaio zen (h. 1520).
  • 1606. Espainiako Filipe III.aren gortea Valladolidetik Madrilera aldatu zen.
  • 1671. Jean-Baptiste Rousseau, idazle frantziarra, jaio zen (h. 1741).
  • 1804. Napoleon Bonaparte frantsesen enperadore koroatu zuten.
  • 1814. Napoleon Bonapartek abdikatu zuen, ondorenElba uhartera bidaliko zutelarik.
  • 1881. Jose Mari Iparragirre euskal idazle urretxuarra, hil zen Ezkio-Itsason (j. 1820).
  • 1891. Lehen Olinpiar Joko modernoak hasi ziren Atenasen, 1.500 urte lehenago Teodosio I.ak Jokoak debekatu ondoren.
  • 1909. Robert Peary eta Matthew Henson estatubatuar esploratzaileak Ipar Polora ailegatu ziren, bertara iritsitako lehen gizakiak.
  • 1917. Lehen Mundu Gerra: Ameriketako Estatu Batuek gerra deklaratu zioten Alemaniari.
  • 1943. Antoine de Saint-Exupéryk idatzitako Printze txikia argitaratu zuten.
  • 1968. Massielek irabazi zuen Londresen Eurovision Abesti Txapelketa, La, la, la abestiarekin.
  • 1971. Igor Stravinski, musikagile errusiarra, hil zen (j. 1882).
  • 1976. Goardia Zibilak Oriol Solé Sugranyes ekintzaile kataluniarra tiroz erail zuen Burgeten (Nafarroa), Segoviako ihesaldian parte hartu ondoren eta Espainiatik ihes egiteko bidean zela (j. 1948).
  • 1991. Golkoko Gerra: Irakek bakerako baldintzak onartu zituen.
  • 1992. Bosnia-Herzegovinako gerra zibila hasi zen.
  • 1992. Isaac Asimov, idazle errusiarra hil zen (j.1902).
  • 1994. Ruandako genozidioa. Misil batek Ruandako eta Burundiko presidenteak zihoazen hegazkina eraitsi zuen (Juvénal Habyarimana, Ruandako presidentea (j. 1937) eta Cyprien Ntaryamira, Burundiko presidentea (j. 1955)). Hurrengo 2 hilabeteetan, militarrek eta Interahamwe miliziek 800.000 tutsi eta oposizioko hutu asasinatu zituzten.
  • 2005. Rainier III Monakoko Printzea hil zen (j. 1923).
  • 2014. Mickey Rooney (irudian) estatubatuar aktorea zendu zen (j. 1920).

Apirilaren 5a

05 Astelehena Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 5a sarreran

  • Sehaskan: Azeari, Azeri, Azari eta Aznar.
  • 1588. Thomas Hobbes, filosofo ingelesa, jaio zen (h. 1679).
  • 1614. Virginian, Pocahontas eta John Rolfe ingeles kolonoa ezkondu ziren.
  • 1794. Georges Jacques Danton eta haren aldekoak exekutatu zituzten gillotinan.
  • 1928. Pio Caro Baroja, idazlea eta dokumentagilea, jaio zen (h. 2015).
  • 1939. Leka de Albania, albaniar aristokrata  eta tronurako aspirantea jaio zen (h. 2011).
  • 1944. Xabier Lete abeslari eta olerkari oiartzuarra jaio zen (h. 2010).
  • 1947. Gloria Macapagal-Arroyo filipinar presidentea jaio zen.
  • 1948. Les Binks eta Dave Holland, Judas Priest bandako kideak, jaio ziren.
  • 1951. AEBetan, Ethel eta Julius Rosenberg heriotza-zigorrera kondenatu zituzten, SESBen aldeko espioitza egitea egotziz.
  • 1955. Londresen, Winston Churchillek lehen ministro izateari utzi zion.
  • 1955. Akira Toriyama, mangaka japoniarra jaio zen.
  • 1963. Telefono gorria konektatu zuten. Egia esan, beltza zen eta  estatubatuar presidentea zen John Kennedyren despatxoa (Washington DCn) eta sobietar Nikita Khrustxevena (Mosku) lotzen zituen.
  • 1964. Douglas MacArthur, estatubatuar militarra, hil zen (j. 1880).
  • 1965. Mike McCready, Pearl Jam bandako estatubatuar musikaria, jaio zen.
  • 1970. Manuel Egileor, euskal politikari abertzalea eta jeltzalea, hil zen (j. 1884).
  • 1974. Ibon Zabala, euskal idazlea, jaio zen (h. 1995).
  • 1975. Chiang Kai-shek, txinatar politikari eta militarra, hil zen (j. 1887).
  • 1976. Howard Hughes estatubatuar magnatea hil zen (j. 1905).
  • 1980. Agustin Zarrantz, euskal idazlea, hil zen (j. 1897).
  • 1994. Kurt Cobain, Nirvanaren estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1967).
  • 2006. Kulturaren Vianako Printzea Saria Javier Tejada fisikoari eman zitzaion.
  • 2008. Charlton Heston, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1925).
  • 2011. Baruch Samuel Blumberg, estatubatuar zientzialari eta medikuak B hepatitisa aurkitu zuen (j. 1925).
  • 2013. Bigas Luna zinemagilea hil zen (j. 1946).

Apirilaren 4a

04 Igandea Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 4a sarreran

  • 636. Isidoro Sibiliakoa hil zen (j. 560 inguru).
  • 1284. Alfontso X.a Jakintsua,Gaztela, Galizia eta Leongo erregea (1252 – 1284), hil zen (j. 1221).
  • 1581. Sir Francis Drake itsaslapur, esploratzaile, esklabu-merkatari eta politikari ingelesak Lurrari bira eman zion. Lortu zuen lehenengo ingelesa izan zen, Elkano baino 60 urte beranduago.
  • 1823. Carl Wilhelm Siemens alemaniar ingeniaria eta Ernst Werner von Siemensen anaia, jaio zen (h. 1883).
  • 1854. Vienan (Austria), Austriako Frantzisko Jose I.a Sissirekin ezkondu zen.
  • 1884. Isoroku Yamamoto, japoniar almirantea eta Pearl Harborren aurkako sorpresazko erasoaren egilea, jaio zen (h. 1943).
  • 1917. Errusian (Petrogradon) Vladimir Leninek Apirileko Tesiak zabaldu zituen.
  • 1929. Karl Benz, autoentzako gasolina motorren asmatzailea, hil zen (j. 1844).
  • 1931. André Michelin, frantses industriaria eta Edouard Michelinen anaia, hil zen. Edouard neumatikoaren asmatzaileetako bat izan bazen, Andrék Guia Michelin sortu zuen 1900ean, 47 orritan Frantziako mapa eskainiz (j. 1853).
  • 1945. Daniel Cohn-Bendit, Frantziako 68ko maiatzaren liderra, jaio zen.
  • 1949. Washingtonen, 12 estatuen artean, NATO sortu zuten.
  • 1968. Memphisen (AEB) Martin Luther King asasinatu zuten (j. 1929).
  • 1975. Kalifornian (AEB) Bill Gates eta Paul Allenek Microsoft sortu zuten.
  • 1979. Heath Ledger aktore australiarra jaio zen (h. 2008).
  • 2009. Sarrera salmenta penagarri baten ondoren, AC/DC bandak izugarrizko emanaldia egin zuen Barakaldoko BECen (eta ni hantxe izan nintzen!).

Apirilaren 3a

03 Larunbata Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 3a sarreran

  • 1493. Bartzelonan, Errege-erregina Katolikoak Kristobal Kolonekin egon ziren.
  • 1507. Martin Luther egin zuten apaiz.
  • 1693. Ana Maria Luisa Orleanskoa eta Montpensier noble francesa hil zen (j. 1627).
  • 1860. AEBetan, Pony Express zerbitzu postala inauguratu zuten.
  • 1862. James Clark Ross esploratzaile britainiarra hil zen (j. 1800).
  • 1882. AEBetan, Jesse James bandoleroa asasinatu zuten, 16 urtez bere atzetik ibili ondoren (j. 1847).
  • 1917. Vladimir Lenin erbestea utzi eta Errusiara iritsi zen, Errusiako Iraultzan boltxevikeek lidergoa hartuz.
  • 1924. Marlon Brando aktore estatubatuarra jaio zen (h. 2004).
  • 1924. Doris Day, aktore eta abeslari estatubatuarra, jaio zen (h. 2004).
  • 1930. Helmut Kohl, politiko eta, 1982 eta 1998 artean, kantzelari alemaniarra, jaio zen.
  • 1933. Britainia Handiko hegazkinak Everesten gainetik pasa ziren, 10.000 metroko errekorra gaindituz.
  • 1934. Jane Goodall, ingeles naturalista jaio zen (1934 -).
  • 1946. Marisa Paredes aktorea jaio zen (1946ko).
  • 1946. Masaharu Homma jeneral japoniarra hil zuten (j. 1888).
  • 1948. AEBk Marshall Plana sinatu zuen, II. Mundu Gerra garaian suntsitutako herrialde europarrak berreraikitzeko laguntza finantziarioa.
  • 1952. Kiko Veneno, espainiar musikaria jaio zen (j. 1952-).
  • 1956. Miguel Bosé abeslaria jaio zen (j. 1956-).
  • 1958. Alec Baldwin aktore estatubatuarra jaio zen (j. 1958-).
  • 1961. Eddie Murphy, aktore, abeslari eta umorista estatubatuarra, jaio zen New Yorken (1961-).
  • 1968. Sergi Arola  sukaldari katalana jaio zen (1968-).
  • 1970. Urtain, 1968an Ordizian boxeatzen hasi zena, Europako txapeldun egin zen.
  • 1975. Anatoly Karpov munduko txapeldun egin zen xaken, Bobby Fischer ez zelako azaldu.
  • 1979. Espainian frankismo ondorengo lehen hauteskunde munizipalak egin ziren.
  • 1991. Graham Greene idazle britainiarra hil zen (j. 1904).
  • 1993. Joxe Miel Iztueta “Lazkao Txiki“, bertsolari eta txiste-kontalaria hil zen (j. 1926).
  • 1998. Espainiako Defentsa ministeritzak ikerketa zabaldu zuen, ustez CESIDek (gazteleraz, Centro Superior de Información de la Defensa) Herri Batasunaren egoitzean eginiko legez-kanpoko entzuketak zirela-eta.
  • 2009. PPko Arantza Quiroga aukeratu zuten Eusko Legebiltzarreko presidente.
  • 2012. Antonio Mingote idazle, marrazkilari, umorista eta Espainiako Errege Akademiako kidea izandakoa,  hil zen (j. 1919).
  • 2016. Panamako paperak: Estatu politikari, kirolari, negoziogizon, enpresaburu, erakunde eta elkarte pribatuek zerga-ordainketak sahiesten zituztela egiaztatzen zuten agiri multzoa argitaratu zen.
  • 2017. San Petersburgoko metroko atentatuan 11 lagun hil eta beste 45 zauritu ziren.

Apirilaren 2a

02 Ostirala Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 2a sarreran

  • 742. Carolus Handia edo Karlomagno, frankoen errege (768 – 814), Lonbardiako errege (774 – 814) eta Leon III.a aita santuak izendatuta Mendebaldeko enperadore (800 – 814), jaio zen (h. 1814).
  • 1332. Araba Gaztelako Koroaren eskuetan jarri zen, honek haren forua bermatzen zuelarik.
  • 1792. Lehen dolarra akuinatu zuten.
  • 1801. Gerra Napoleonikoetan, Kopenhageko guduan, ingelesek ontziteri daniarra suntsitu zuten.
  • 1805. Hans Christian Andersen danimarkar idazlea jaio zen (h. 1875).
  • 1840. Émile Zola idazle frantsesa jaio zen (h. 1902).
  • 1934. Manuel Azañak Izquierda Republicana alderdia sortu zuen.
  • 1948. Europarentzako Marshall Plana jarri zuten abian.
  • 1949. NATOren testua onartu zuten eta 3 egun beranduago sinatuko zuten.
  • 1954.  Bartzelonara Semiramis ontzia iritsi zen, Dibisio Urdineko 286 bolondres ekarriz.
  • 2005. Joan Paulo II Aita Santua (1978) hil zen 85 urterekin, gaixotasun infekzioso baten ondorioz; lau milioi pertsonek bidaiatu zuten Vatikanora.

Apirilaren 1a

01 Osteguna Api 2021

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 1a sarreran

  • 1721. La Granjako jauregia hasi ziren egiten Segovian.
  • 1767. Karlos III.aren dekretu batek Jesusen Lagundia bota zuen Espainiatik.
  • 1810. Napoleon Austriako enperadorea zen Frantzisko I.aren alabarekin, Maria Luisarekin, ezkondu zen.
  • 1825. Ludwig van Beethovenen Bederatzigarren Sinfonia interpretatu zuten lehen aldiz Frankfurten.
  • 1867. Parisen Industria eta Arteen Erakusketa Unibertsala inaguratu zuten, Napoleon III.ak ospe gehiago irabazi nahian.
  • 1901. James Gibb injineruak mahai-tenisa edo ping-ponga asmatu zuen.
  • 1924. Indarraren bidez Bavariar Gobernua irauli nahi izateagatik, Hitlerri goi-mailako traizioa egotzi eta bost urteko kartzela zigorra ezarri zioten.
  • 1925. Bauhaus arkitektura eskola Dessau hirian ezarri zen.
  • 1929. Milan Kundera idazle txekiarra jaio zen.
  • 1933. Naziek juduen aurkako jazarpenei hasiera ematen zien, euren negozioak boikoteatuz.
  • 1936. Austriak derrigorrezko zerbitzu militarra ezarri zuen.
  • 1938. Suitzak Nescafe kafe instantaneo fabrika sartu zuen.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibila ofizialki bukatu zen; Madril errenditu eta gero, diktadura frankista hasi zen.
  • 1940. San Lorenzo del Escorialen (Madrilen), Franco jeneralak Erorien Bailararen inagurazio sinbolikoa egin zuen.
  • 1959. Francok Erorien Bailara inaguratu zuen.
  • 1965. Helena Rubinstein hil zen (j. 1870).
  • 1976. Max Ernst hil zen (j. 1891).
  • 1993. Joan Borboikoa hil zen (j. 1913).

Martxoaren 31

31 Asteazkena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 31 sarreran

  • 1578. Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria, erail zuten (j. 1530).
  • 1596. René Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa jaio zen (h. 1650).
  • 1727. Isaac Newton, ingeles zientzialari, fisiko, filosofo, alkimista eta matematikaria, hil zen (j. 1643).
  • 1889. Eiffel Dorrea inauguratu zen Parisen.
  • 1909. Serbiak Austria-Hungariako inperioaren Bosnia-Herzegovinaren anexioa onartu zuen.
  • 1937. Italiako armadako hegazkinek Durango bonbardatu zuten.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibilean, azken hiri errepublikarrak okupatu zituzten: Almeria, Murtzia eta Cartagena.
  • 1955. Angus Young, AC/DC bandako gitarra, jaio zen.
  • 1959. 14. Dalai Lamak, Tenzin Gyatsok, ihes egin eta muga igaro zuen, Indian asilo politikoa eskatzeko.
  • 1972. Alejandro Amenábar zinemagilea jaio zen.
  • 1974. Stefan Olsdal, suediar baxua eta Placebo taldeko kidea, jaio zen.
  • 1980. Jesse Owens, estatubatuar atleta, hil zen (j. 1913–09-12).
  • 1991. Varsoviako Ituna desegin zuten.
  • 1994. José Escobar Saliente,  Zipi eta Zape eta Carpantaren autorea, hil zen (j. 1908).
  • 1997. Uharte Arakilgo tren istripua: Uharte-Arakilen izandako tren-istripu batean 18 pertsona hil ziren.

Martxoaren 30a

30 Asteartea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Utzi iruzkina

  • 1492. Fernando eta Isabel errege-erregina katolikoek Alhambrako dekretua izenpetu zuten, kristautu ezean, Espainiako judu guztiak kanporatzen zituena.
  • 1493. Kolon itzuli ondoren, Errege-erregina Katolikoek Ameriketarako bidaiak debekatu zituzten, aurrez lizentzia berezia lortu ezean.
  • 1746. Francisco Goya margolaria jaio zen (h. 1828).
  • 1806. Jose Bonaparte Napoliko errege egin zuten.
  • 1814. Paris errenditu zen Napoleonen aurkako aliatuen aurrean.
  • 1830. Espainiako Fernando VII.ak Pragmática Sanción Legea promulgatu zuen, Lege Salikoa baztertuz eta emakumeei tronurako bidea zabalduz.
  • 1844. Paul Verlaine poeta jaio zen (h. 1896).
  • 1853. Vincent Van Gogh, margolaria jaio zen (h. 1890).
  • 1867. Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²)
  • 1928. Tom Sharpe idazlea jaio zen.
  • 1935. Espainian, Aznalcóllarreko gertakarien bigarren eta azken eguna.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibil garaian, nazionalek Valentzia okupatu zuten.
  • 1969. John Lennon eta Yoko Ono eskondu ziren Gibraltarren.
  • 1976. 40 urte eta gero, euskara hitz egin zuten Donostiako udaletxean.
  • 1980. Frankismo osteko lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen Gernikan.
  • 1987. Madrilen, koltzaren epaiketak hasi ziren. Olio desnaturalizatuak pozoinketa kolektiboa eragin zuen, 900 pertsona baino gehiagoren heriotza eraginez eta 20.000 bat afektatu.
  • 1987. Van Gogh margolariaren Eguzkiloreak lana 22 milioi liberatan saldu zen Londreseko enkantean.
  • 1992. Frantzian, poliziak 3 etakide atxilotu zituen: Pakito Mujika Garmendia, Joseba Agirre Erostarbe eta Jose Luis Álvarez Santacristina, beste batzuen artean.
  • 2002. Elizabeth Bowes-Lyon, Erresuma Batuko, Isabel II.aren ama hil zen (j. 1900).

Martxoaren 29a

29 Astelehena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 29a sarreran

  • 1788. Espainiako Karlos Maria Isidro Borboikoa jaio zen (h. 1855).
  • 1792.  Gustavo III.a Suediakoa hil zen, 13 egun lehenago Stockholmoko Errege Operan, bizkarrean tiroa jasan eta gero. Gustavo IV.a bere semeak hartu zuen erregearen lekua.
  • 1799. New York estatuan esklabotasuna pixkanaka ezeztatuko duen legea onartu zen.
  • 1826. Wilhelm Liebknecht politiko sozialista alemana eta Karl Liebknechten aita jaio zen Giessenen (h. 1900).
  • 1827. Ludwig Van Beethoven konpositore alemaniarra hil zen (j. 1770).
  • 1869. Aleš Hrdlička antropologo txekiarra jaio zen (h.1943).
  • 1912. Hanna Reitsch abiatzaile alemaniarra jaio zen (h. 1979).
  • 1918. Sam Walton magnate estatubatuarra  eta Wal-Mart denden sortzailea jaio zen (h. 1992).
  • 1934. Paul Crouch kazetari ebanjelista ifarramerikarra jaio zen.
  • 1935. Sevillan Aznalcóllarreko gertakari bortitzak izan ziren.
  • 1936. Alemanian, Adolf Hitlerrek Renania ilegalki okupatu ahal izateari buruzko erreferendumaren botoen %99a jaso zuen, 45,5 milioitik, 44,5 milioi.
  • 1848. John Jacob Astor enpresario estatubatuarra hil zen (j. 1763).
  • 1912. Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scott eta Edward Adrian Wilson Hego Polora joan ziren esploratzaile britainiarrak eta Terra Nova Espedizioaren bizirik zirauten azken 3 kideak hil ziren. Azaroaren 12ra arte ez zituzten haien gorpuak aurkituko.
  • 1954. Karen Ann Quinlan estatubatuarra jaio zen (h. 1985).
  • 1956. Alfontso Borboikoa eta Borboi-Bi Sizilietakoa, Espainiako infantea eta Joan Karlos I.aren anaia, hil zen (j. 1941).
  • 1967. Le Redoutable lehen urpekontzi nuklear frantziarra itsasoratu zen Cherbourgen.
  • 1971. Kaliforniako Los Angeleseko zinpekoek, heriotza-zigorra aholkatzen dute Charles Manson eta bere hiru emakume jarraitzaileentzako.
  • 1971. Attila Csihar metal abeslari hungariarra jaio zen.
  • 1985. Sor Sonrisa, moja eta abeslari belgiarra, hil zen (j. 1933).
  • 2004. Irlandan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
  • 2004. Peter Ustinov aktorea hil zen (j.1921).
  • 2006. Eguzki eklipse osoa izan zen Brasil, Ipar Afrika, Grezia, Erdiko Asia eta Mongolian; partziala Euskal Herrian.
  • 2009. Helen Levitt argazkilari estatubatuarra hil zen (j. 1913).
  • 2010. 39 pertsona hil ziren Moskuko metroan egindako atentatuan.
  • 2012. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrinaren aurkako helegiteak bertan behera utzi zituen.

Martxoaren 28a

28 Igandea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 28a sarreran

  • 845. Vikingoek Paris arpilatu (ziur asko Ragnar Lodbrok-en aginpean) eta erreskate erraldoia eskatu zuten alde egitearen truke.
  • 1515. Santa Teresa Avilakoa lekaime karmeldarra eta poeta espainiarra jaio zen (h. 1582).
  • 1556. Valladoliden, Filipe II.a Espainiako errege egin zuten.
  • 1798. Godoy balidoak dimisioa aurkeztu zion erregeari.
  • 1844. Elisabet II.a Espainiakoak Errege Dekretu bat egin zuen, Guardia Zibila sortuz.
  • 1926. Cayetana Fitz-James Stuart, Albako dukesa, jaio zen.
  • 1930. Konstantinopolisek eta Angorak izen ofiziala aldatu zuten Istanbul eta Ankarara, ondoz ondo.
  • 1933. Alemanian, Legebiltzarrak diktadorearen ahalmenak eman zizkion Adolf Hitlerri.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibilean Francisco Franco jeneralaren indarrek Madril hartu zuten. 4 egun beranduago, Gerra Zibila bukatuko zen.
  • 1941. Virginia Woolf, britainiar idazlea, hil zen (j. 1882).
  • 1942. Miguel Hernández hil zen (j. 1910).
  • 1942. Conrad Schumann, RDAtik alde egingo zuen lehen pertsona kontsideratzen dena, jaio zen (h. 1998).
  • 2005. 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.

Martxoaren 27a

27 Larunbata Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 27a sarreran

  • 1513. Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen Floridan, Ipar Ameriketara iritsi zen lehen europarra.
  • 1527. Urdaneta zauritu zuten eta aurpegia erreta geratu zitzaion betirako.
  • 1572. Inkisizioak Luis Leongoa atxilotu zuen, Biblia Vulgatak akatsak zituela esaten zuelako.
  • 1808. Pio VII.ak Napoleon I.a eskumikatu zuen.
  • 1845. Wilhelm Conrad Roentgen, X izpiak aurkitu zituen fisikari alemaniarra eta Fisikako Nobel Saria 1901ean, jaio zen (h. 1923).
  • 1861. Piamonteko Parlamentuak, Turinen bilduta, Erroma Italiako hiriburu deklaratu zuen, 1870 arte Victor Manuelen tropak ez baziren sartu ere.
  • 1827. Ludwig van Beethoven konposatzaile eta musikari alemana hil zen (j. 1770).
  • 1871. Errugbiko lehen nazioarteko saria: Ingalaterra Escoziaren aurka Edinburgon.
  • 1872. Jose Sanjurjo jaio zen (h. 1936).
  • 1886. Ludwig Mies van der Rohe arkitekto alemaniarra jaio zen (h. 1969).
  • 1932. Lehen Aberri Eguna antolatu zen Bilbon: 1000 lagun bildu zituen.
  • 1937. Lourdes Iriondo kantari donostiarra jaio zen (h. 2005).
  • 1944. Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Aviron Bayonnais 20-5 menderatu zuen.
  • 1959. Alsúa II.a pelotaria hil zen, pelota batek jo ondoren.
  • 1963. Quentin Tarantino Ameriketako Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria jaio zen.
  • 1976. Espainiako poliziak 5 langile hil eta hainbat zauritu zituen Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko.
  • 1977. Tenerifen (Kanariar uharteak) behe-lainoaren ondorioz, bi hegazkinen talka egin zuten aireportuko pistan  583 hildako utziz.
  • 1978. Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
  • 1994. Maria Angels Feliú, Oloteko farmazeutikaren liberazioa, 16 hilabete bahituta egon ondoren.
  • 2006. La Sexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
  • 2008. Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.

Martxoaren 26a

26 Ostirala Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 26a sarreran

  • 1827. Ludwig van Beethoven konposatzaile eta musikari alemana hil zen (j. 1770).
  • 1969. John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1937).
  • 1971. Bangladeshek, orduan “Ekialdeko Pakistan” izenekoa, independentzia aldarrikatu zuen, Pakistanetik bereiziz.
  • 1973. Larry Page, ingeniari informatikoa eta Google sortu zuenetako bat, jaio zen.
  • 1978. Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
  • 1995. Schengen hitzarmena, Europar Batasuneko estatuen arteko mugak ezezten zituen 1985eko ituna, indarrean sartu zen.

Martxoaren 25a

25 Osteguna Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 25a sarreran

  • 1917. Errusian, Aleksandr Kerenskiren gobernu erreformistak heriotza zigorra abolitu zuen. Gerra Zibilaren garain, berrezarriko zuten berriro.
  • 1919. Errusian, Leninek zuzenduriko Alderdi Komunistaren Komite Zentralaren Politburoa osatu zuten.
  • 1933. Alemaniakosindikatu askeak debekatu ziren.
  • 1939. Pio XIIaita santua izendatu zen.
  • 1942. Aretha Franklin abeslari estatubatuarra jaio zen.
  • 1968. Frantziako1968ko maiatzeko ikasle matxinada hasi zen.
  • 1972. Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen lehen emanaldia (gaur egungo Txirri, Mirri eta Txiribiton).
  • 1989. Jesus Maria Leizaola erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoa hil zen, Donostian (j. 1896).
  • 1991. Marcel Lefevre gotzain atzerakoi frantziarra hil zen.

Martxoaren 24

24 Asteazkena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 24 sarreran

  • 1603. Elisabet I.a Ingalaterrakoa hil zen. Ingalaterra eta Irlandako erregina zen 1558ko azaroaren 17az gero (j. 1533).
  • 1808. Madrileko herriak Fernando VII.aren etorrera ospatu zuen Madrilen; Godoyren gobernuari amaiera eman ondoren izan zen.
  • 1809. Mariano José de Larra idazle eta kazetaria jaio zen (h. 1837).
  • 1814. Fernando VII.ak agintea hartu zuen, Espainiako Independentzia gerraren ondoren.
  • 1874. Harry Houdini mago hungariarra jaio zen (h. 1926).
  • 1875. II. Karlistaldian, Alfontso XII.ak armadaren gaineko agintaritza hartu zuen.
  • 1882. Robert Kochek Mycobacterium tuberculosis aurkitu zuen, tuberkulosia sortzen duen bakterioa.
  • 1897. Wilhelm Reich, psikoanalista eta idazle austriarra, jaio zen (h. 1957).
  • 1905. Jules Verne, idazle frantziarra hil zen (j. 1828).
  • 1951. Tommy Hilfiger, moda diseinatzaile estatubatuarra, jaio zen.
  • 1951. Dougie Thomson, britainiar musikaria eta baxua Supertramp taldean, jaio zen.
  • 1916. Sussex ontzi frantzesa Folkestonetik atera zen 13:15ean. Bi ordu geroago, urpeko alemaniar batek hondoratu zuen eta 80 bat pertsona hil ziren.
  • 1946. Klaus Dinger, alemaniar bateria eta Kraftwerk taldeko kidea, jaio zen.

Martxoaren 23a

23 Asteartea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 23a sarreran

  • 1534. Clemente VII.a aitasantuak Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eskumikatuko duela esan zuen, honek Katalina Aragoikoaren ezkontza deusezteko ideian jarraitzen bazuen.
  • 1749. Pierre-Simon Laplace matematikari frantziarra jaio zen (h. 1827).
  • 1808. Murat mariskala, Napoleonen koinadua, Madrilera iritsi zen armada indartsu bat agindupean zuelarik; erret familia Baionara eramateko ordena zuen Fernando VII.a Espainiakoa errege ez errekonozitzeko helburua. Murat, Napoleonen lugarteniente zen eta Espainiako erresumaren okupazioan zebilen: Iruñea, Bartzelona, Figueras eta Donostia.
  • 1844. Maria Kristina Borboikoa, erreginaordea izandakoa, itzuli zen (deserriratuta zegoen).
  • 1919. Milan, Italia: Benito Mussolinik Alderdi Faxista sortu zuen.
  • 1933. Reichstagak Adolf Hitlerri erabateko boterea eman zion,  Alemaniako diktadore bihurtu zen.
  • 1946. Francisco Largo Caballero, espainiar politikari sozialista eta gobernuko presidente, hil zen (j. 1869).
  • 1959. Günter Grass idazleak Die Blechtrommel (Latorrizko danborra) eleberria argitaratu zuen.
  • 1972. Cristobal Balentziaga jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoara hil zen (j. 1895).
  • 2006. Eloy de la Iglesia zinema zuzendari zarauztarra hil zen (j. 1944).

Martxoaren 22a

22 Astelehena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 22a sarreran

  • 238. Gordiano I enperadore titulua hartu eta Maximinoren aurkako matxinada hasi zuen.
  • 752. Zakarias aita santua hil zen (j. 679).
  • 1018. Alí ben Hamud al-Nasir, Kordobako kalifa, hil zen.
  • 1212. Japoniako Go-Horikawa enperadorea jaio zen (h. 1235).
  • 1312. Klemente V.a aitasantuak Tenpluko Ordena desegiteko ordena eman zuen Vox in Excelso buldan.
  • 1369. Henrike II.a Gaztelakoak — Bertrand Du Guesclin gerlari frantsesaz lagunduta— bere anaia zen Petri Il.a Gaztelakoa hil zuen.
  • 1459. Maximiliano I.a Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izango zena, jaio zen (h. 1519).
  • 1506. Denian, Fernando Katolikoa (53 urte), Isabel I.a Gaztelakoaren alarguna, Germana de Foixekin (17 urte), Luis XII.a Frantziakoaren hilobakin, ezkondu zen.
  • 1508. Fernando Katolikoak Ameriko Vespuzio Gaztelako pilotu nagusi egin zuen.
  • 1518. Valladoliden, Fernando Magallanesek kapitulazioak sinatu zituen. Armadako jeneral egin zuten eta aurki zitzakeen lur guztien gobernadore.
  • 1594. Nafarroako Henrike II.an, Henri IV.a izango zena Frantzian, Parisen sartu zen. Frantziako errege berria zen otsailaren 27az gero, protestantismoa utzi eta katoliko bihurtu ondoren, Frantziako koroa lortzeko xedean.
  • 1599. Antoon van Dyck margolari flandriar barrokoa jaio zen (h. 1641).
  • 1685. Japoniako Go-Sai enperadorea hil zen (j. 1638).
  • 1759. Carlota de Holstein-Gottorp, Suedia eta Norvegiako erregina izango zena, jaio zen (h. 1818).
  • 1797. Gilem I.a Alemaniakoa, Alemaniako enperadore eta Prusiako erregea izango zena, jaio zen (h. 1888).
  • 1799. Friedrich Argelander astronomo alemaniarra jaio zen (h. 1875).
  • 1814. Frantsesek Fernando VII.a Espainiakoa Copons jeneralaren esku utzi zuten, Gironara eskolta zezan.
  • 1832. Kolera izurritea izan zen Parisen eta biktima ugari eragin zuen.
  • 1832. Johann Wolfgang von Goethe filosofo, dramaturgo eta poeta alemaniarra hil zen (j. 1749).
  • 1887. Chico Marx, estatubatuar aktore eta komikoa, jaio zen (h. 1961).
  • 1897. Pierre de Gaulle politiko frantsesa jaio zen (h. 1959).
  • 1903. Kubako gobernuak Estatu Batuei Guantanamoko portua eman zien instalazio militar bat egin zezaten.
  • 1904. Daily Illustrated Mirror egunkariak lehen kolorezko argazkia argitaratu zuen.
  • 1920. Luis Villasante apaiz eta euskaltzaina jaio zen Gernikan (h. 2000).
  • 1932. Ramón Casanellas, Eduardo Datoren hiltzaileetako bat, Espainiatik bota egin zuten, martxoaren 14an atxilotu eta gero.
  • 1937. Angelo Badalamenti konpositore estatubatuarra jaio zen.
  • 1960. Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen (j. 1904).
  • 1979. Aaron North, Nine Inch Nails bandako gitarra, jaio zen.
  • 1982. Heavy Metal banda britainiarra den Iron Maiden taldeak Erresuma Batuko zerrendetan lehen postua hartuko zuen The Number of the Beast lana atera zuen.
  • 1981. Mims rapero estatubatuarra jaio zen.
  • 1993. Filesa eskandalua epailearen eskutara iritsi zen. Informeak dioenez, Filesak mila milioi baino gehiago jaso zuen informe faltsuak egiteko eta PSOE finantzatzeko iturria jarri zuen.
  • 1994. Walter Lantz karicaturista eta animadore estatubatuarra, Pájaro Loco-ren sortzailea, hil zen (j. 1899).
  • 2001. William Hanna, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra, Joseph Barberarekin batera Hanna-Barbera animazio estudioa sortu zuena, hil zen (j. 1910).
  • 2005. Clemente Dominguez, Palmar de Troyako aitasantu bezala Gregorio XVII.a, hil zen (j. 1946).
  • 2005. Kenzō Tange arkitekto japoniarra hil zen (j. 1913).
  • 2005. Minnesotan, 16 urte zituen Jeff Weise gazteak 9 pertsona hil zituen: bere aitona-amonak, institutuko 5 ikaskide, irakasle bat eta ikastetxeko zaindaria. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
  • 2009. Jade Goody, enpresaria eta britainiar telebistako pertsonaia ospetsua, hil zen (j. 1981).

Martxoaren 21a

21 Igandea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 21a sarreran

1227. Karlos I.a Napolikoa, Napoli eta Siziliako lehenengo erregea, jaio zen (h. 1285).

  • 1076. Roberto I.a Borgoinakoa – Charolais eta Langresko kondea, Auxerreko kondea eta Borgoinako dukea hil zen (j. 1011).
  • 1201. Absalon, Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia hil zen.
  • 1556. Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa hil zen (j. 1489).
  • 1617. Pocahontas, Powhatanen alaba, hil zen Londresen (j. 1595).
  • 1665 . José Benito Churriguera, espainiar arkitekto eta erretaulagile barrokoa jaio zen (h. 1725).
  • 1672. Andrés Orbe Larreategi euskal elizgizona jaio zen (h. 1740).
  • 1685. Johann Sebastian Bach konpositore eta organista alemaniarra jaio zen (h. 1750).
  • 1729. John Law, eskoziar finantzaria hil zen (j. 1671).
  • 1763. Jean Paul, alemaniar eleberrigilea jaio zen (h. 1825).
  • 1768. Joseph Fourier matematikari eta fisiko frantziarra jaio zen (h. 1830).
  • 1804. Frantzian Napoleonen Kodea erabiltzen hasi ziren.
  • 1806. Benito Juárez, Mexikoko presidentea jaio zen (h. 1872).
  • 1809. Jules Favre, frantziar politikaria jaio zen (h. 1880).
  • 1816. Jean-François Cerquand, frantziar idazlea jaio zen (h. 1888).
  • 1829. Torreviejan izandako lurrikara batek (6,6° Richter eskalan) 389 hildako eragin zituen eta 1895 etxe eraitsi.
  • 1837. Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua jaio zen (h. 1914).
  • 1839. Modest Musorgski errusiar musikagilea jaio zen (h. 1881).
  • 1843. Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea hil zen (j. 1774).
  • 1853. Joachim Labrouche, Donibane Lohizuneko alkate eta ontzijabea hil zen (j. 1769).
  • 1857. Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
  • 1870. Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria hil zen (j. 1804).
  • 1873. Benito Barrueta bizkaitar margolaria jaio zen (h. 1953).
  • 1885. Luis Olariaga Puiana arabar ekonomialaria jaio zen (h. 1976).
  • 1892. Annibale de Gasparis, italiar astronomoa hil zen (j. 1819).
  • 1898. Juan Garmendia Kortadi euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea jaio zen (h. 1989).
  • 1905. Joan Coromines, kataluniar filologoa jaio zen (h. 1997).
  • 1908. Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria hil zen (j. 1831).
  • 1913. Emilio Alonso euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan jaio zen (h. 1998).
  • 1914. Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea jaio zen (h. 1996).
  • 1914. Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako jaio zen (h. 1990).
  • 1915. Frederick Winslow Taylor, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, taylorismoaren aitzindaria hil zen (j. 1856).
  • 1920. Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria jaio zen (h. 2010).
  • 1921. José Méndez, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa jaio zen (h. 2006).
  • 1922. Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 2004).
  • 1923. Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista jaio zen.
  • 1923. Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa jaio zen (h. 1998).
  • 1925. Hugo Koblet, suitzar txirrindularia jaio zen (h. 1964).
  • 1925. L’enfant et les sortilèges: Fantaisie lyrique en deux parties (euskaraz: Umea eta aztikeriak: fantasia lirikoa bi aktotan), Maurice Ravelen musika eta Sidonie Gabrielle Coletten libretoa duen opera estreinatu zen Montecarloko Operan.
  • 1926. André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 2002).
  • 1927. Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (h. 2016).
  • 1928. Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea jaio zen (h. 2003).
  • 1932. Walter Gilbert, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria jaio zen.
  • 1933. Jon Oria nafar historialaria jaio zen (h. 2016).
  • 1936. Aleksandr Glazunov errusiar musikagilea hil zen (j. 1865).
  • 1940. Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria jaio zen (h. 2010).
  • 1943. Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
  • 1947. Karlos Saldise Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea jaio zen (h. 1980).
  • 1949. Slavoj Žižek, esloveniar filosofo eta teoriko kritikoa jaio zen.
  • 1958. Gary Oldman, ingeles aktore eta zinema zuzendaria jaio zen.
  • 1958. Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa hil zen (j. 1876).
  • 1959. Nobuo Uematsu, japoniar musikagilea jaio zen.
  • 1960. Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena jaio zen (h. 1994).
  • 1960. Hego Afrika, Apartheid garaian, Sharpvilleko Sarraskia: Poliziek manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari ziren lagunak tirokatu zituzten. Ondorioz, 69 lagun hildako eta 180 zauritu egon ziren.
  • 1962. Matthew Broderick, estatubatuar aktorea eta bikoiztailea jaio zen.
  • 1962. Rosie O’Donnell, estatubatuar aktorea eta umorista jaio zen.
  • 1963. San Frantzisko badiako (AEB) Alcatraz espetxe federala itxi zuten, San Frantziskoko badian eragiten zuen kutsadura zela-eta.
  • 1965. Mario Iceta Bilboko gotzaina jaio zen.
  • 1968. Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria jaio zen (h. 2016).
  • 1970. Asier Hormaza bizkaitar aktorea jaio zen.
  • 1974. Gotzon Barandiaran bizkaitar idazlea jaio zen.
  • 1975. Xabier Aldai gipuzkoar idazlea jaio zen.
  • 1975. Ismael Marchal, Irurzun nafar futbolari ohia jaio zen.
  • 1979. Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea, Parisen hil zen (j. 1903).
  • 1980. AEBetan, Jimmy Carter presidenteak Moskun izango ziren Joko Olinpikoei boikota egingo zietela anuntziatu zuen, sobietarrek Afganistan inbaditu zutelako.
  • 1980. Ronaldinho, brasildar futbolaria jaio zen.
  • 1985. Michael Redgrave, britainiar aktorea hil zen (j. 1908).
  • 1987. István Csala, hungariar politikaria jaio zen (j. 1899).
  • 1990. Namibia Hegoafrikatik independizatu zen.
  • 1990 . Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea hil zen (j. 1910).
  • 1991. Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea hil zen (j. 1909).
  • 1992. Claude Bricage, frantziar argazkilaria hil zen (j. 1939).
  • 1995. Étienne Martin, frantziar eskultorea hil zen (j. 1913).
  • 1998. Galina Ulanova, errusiar dantzaria hil zen (j. 1910).
  • 1999. Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria hil zen (j. 1901).
  • 2001. Afganistanen, Mohammed Omarren gobernu talibanak Bāmiyān bi Buda erraldkoiak (V. mendekoak) eraitsi zituen, injineru arabiar eta pakistandarren laguntzaz.
  • 2005. Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
  • 2011. Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea hil zen (j. 1944).
  • 2011. Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria hil zen (j. 1947).
  • 2011. Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa hil zen (j. 1952).
  • 2012. Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria hil zen (j. 1979).
  • 2012. Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria hil zen (j. 1942).
  • 2012. Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria hil zen (j. 1920).
  • 2013. Chinua Achebe, nigeriar eleberrigile eta poeta hil zen (j. 1930).
  • 2013. Pietro Mennea, italiar atleta, zalutasun-probetan espezializatua hil zen (j. 1952).
  • 2016. Kuba eta AEBen arteko harreman berrezartzearen prozesua: AEBtako Barack Obama presidenteak Kubarako hiru egunetako bisitaldia burutu eta Raúl Castro presidentearekin bildu zen.
  • 2017. Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria hil zen (j. 1950).

Martxoaren 20a

20 Larunbata Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 20a sarreran

  • K. a. 43. Publio Ovidio erromatar poeta jaio zen (h. 17).
  • 1553. Urdaneta agustindarren ordenean sartu zen.
  • 1815. Frantzian, Napoleon Bonaparte Parisera itzuli zen Elba uhartetik, 140.000 soldadu eta 200.000 boluntarioz lagunduta; Ehun Egunak hasi ziren.
  • 1856. Frederick Winslow Taylor estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua jaio zen (h. 1915).
  • 1899. Sing Sing presondegian Martha M. Place aulki elektrikoan exekutatutako lehen emakumea bihurtu zen.
  • 1916. Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria argitaratu zuen.
  • 1926. Chiang Kai-shekek estatu kolpea eman zuen Cantonen, Txinan, eta komunisten aurkako errepresioa hasi zen.
  • 1928. Bartzelonako gobernadore zibilak 18 urtez beherako gazteentzako dantzarako debekua ezarri zuen, familiakoren batek ez bazituen laguntzen, behintzat.
  • 1931. Jakako altxamenduan parte hartu zutenenen aurkako gerra kontseilua. Emakume bat, Victoria Kent, izan zen salatuetako baten defentsore.
  • 1933. Dachau (Alemania), nazien garaiko lehen kontzentrazio-esparrua inaguratu zuten.
  • 1942: Holokaustoa: Rohatyn hirian (óblast de Ivano-Frankivsk, Ukrania mendebaldean), alemaniar SS-ak 3.000 judu hil zituen, 600 haur tartean; hiri horretako ghettoaren % 70a zen.
  • 1945. II. Mundu Gerra: japoniarrek defendatzen zuten Iwo Jima irla estatubatuarren eskuetara pasatu zen, hilabete batean luzatu ziren borroken ondorioz. Alde bakoitzean 20.000 soldadu eroriko zirela uste da.
  • 1969. Erresuma Batua, John Lennon eta Yoko Ono ezkondu ziren.
  • 1997. Mario Conderi, Banestoko presidente ohiari, 6 urteko kartzela zigorra esleitu zioten.
  • 2003. Ameriketako Estatu Batuek Iraken aurkako inbasioari ekin zioten, Bagdad hiria misilez bonbardeatuz eta Irakeko agintaria zen Saddam Hussein boteretik kentzeko asmoz. Hasiera batean, erasoa Irakeko errejimenak hondamen masiboko armak zeuzkalako justifikatu bazen ere, munduko populazioan erasoaren azpian bestelako interesak zeudelako susmoa zabaldu zen. Uste hau dela eta, manifestazio eta protesta ekitaldi ugari burutu ziren munduan zehar, gerra egin aurretik lehendabizi; eta baita ondoren ere.
  • 2014. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea hil zen (j. 1943).

Martxoaren 19a

19 Ostirala Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 19a sarreran

  • Valentziako Fallak.
  • K. a. 200. Ezagutzen dugun lehen ilargi eklipsea ikusi zuten.
  • 1279. Yamengo borrokaren ondorioz, Song dinastiak boterea galdu zuen Txinan.
  • 1286. Alexandro III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea, hil zen (j. 1241).
  • 1367. Gaztelako Gerra Zibileko Inglesmendiko guduan henrikezaleak nagusitu ziren.
  • 1434. Ashikaga Yoshikatsu, Ashikaga shogunerriko zazpigarren shoguna, jaio zen (h. 1443).
  • 1534. Jose de Anchieta, jesuita eta Brasilen ibilitako misiolaria, jaio zen (h. 1597).
  • 1601. Alonso Cano, espainiar eskultura-egile, pintore eta arkitektoa, jaio zen (h. 1667).
  • 1606. Joanes IV.a, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1656).
  • 1610. Hasegawa Tōhaku, japoniar margolaria, margolaritzako Hasegawa Eskolaren sortzailea, hil zen (j. 1539).
  • 1629. Alexis Errusiakoa, Errusiako tsarra, jaio zen (h. 1676).
  • 1649. Ingalaterrako Komunen Ganberak Lorden Ganbera desegitea agindu zuen, “Ingalaterrako jendearentzat baliogabe eta arriskutsutzat” joz.
  • 1666. Diego de Benavides, espainiar noble eta militarra, hil zen (j. 1607).
  • 1687. René-Robert Cavelier de La Salle, frantziar esploratzailea, hil zen (j. 1643).
  • 1721. Klemente XI.a, Aita santua, hil zen (j. 1649).
  • 1721. Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea, jaio zen (h. 1771).
  • 1738. Tupac Amaru II.a, Amerikan kolonialismoaren aurkako matxinatu indigena, jaio zen (h. 1781).
  • 1792. José María Carreño, Venezuelako presidentea, jaio zen (h. 1849).
  • 1808. Aranjuezko altxamentua aurrera doa, ondorenena Godoy botatzera lortuko duena eta Karlos IV.a ere bai.
  • 1812. 1812ko Espainiako Konstituzioa publikatu zen Cadizen, La Pepa izenez ezaguna,  Espainiako lehenengoa.
  • 1813. David Livingstone, eskoziar misiolari eta esploratzailea, jaio zen (h. 1873).
  • 1821. Richard Francis Burton, ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea, jaio zen (h. 1890).
  • 1841. José Ignacio Garmendia, argentinar militarra, margolaria, idazlea eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1925).
  • 1844. Minna Canth, finlandiar eleberrigile eta antzerkigilea, jaio zen (h. 1897).
  • 1848. Wyatt Earp, estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala, jaio zen (h. 1929).
  • 1849. Alfred von Tirpitz, alemaniar almirantea, jaio zen (h. 1930).
  • 1857. Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta, jaio zen (h. 1943).
  • 1858. Kang Youwei, txinatar idazlea, filosofoa eta politikaria, jaio zen (h. 1927).
  • 1860. William Jennings Bryan, estatubatuar hizlari eta politikaria, jaio zen (h. 1925).
  • 1862. Friedrich Wilhelm Schadow, alemaniar margolaria, nazaretar artearen margolari jarraitzaile eta kidea, hil zen (j. 1789).
  • 1873. Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea, jaio zen (h. 1916).
  • 1875. Zhang Zuolin, txinatar mariskala, jaio zen (h. 1928).
  • 1884. Elias Lönnrot, finlandiar olerkigilea, hil zen (j. 1802).
  • 1887. Józef Ignacy Kraszewski, poloniar idazlea, hil zen (j. 1812).
  • 1888. Léon Scieur, belgikar txirrindularia, jaio zen (h. 1969).
  • 1897. Anton Abadia, hendaiar hizkuntzalari, astronomo eta idazlea, Parisen, hil zen (j. 1810).
  • 1899. Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea, jaio zen (h. 1965).
  • 1899. José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria, jaio zen (h. 1982).
  • 1900. Frédéric Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria bere emaztearekin batera, jaio zen (h. 1958).
  • 1905. Albert Speer, alemaniar arkitektoa, Hirugarren Reicharen garaian Adolf Hitlerren arkitekto pertsonala, jaio zen (h. 1981).
  • 1906. Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat, jaio zen (h. 1962).
  • 1907. Elizabeth Maconchy, irlandar jatorriko britainiar musikagilea, jaio zen, jaio zen (h. 1994).
  • 1910. Jacob Wolfowitz, poloniar-estatubatuar estatistikaria, jaio zen (h. 1981).
  • 1910. José Mandaluniz, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1914. Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1914. Jiang Qing, txinatar antzezle eta politikaria eta Mao Zedong-en azken emaztea, jaio zen (h. 1991).
  • 1914. Giuseppe Mercalli, italiar bulkanologoa, apaiza eta irakaslea, hil zen (j. 1850).
  • 1915. Pluton planeta ipotxari lehen argazkia atera zioten.
  • 1916. Irving Wallace, estatubatuar idazle eta gidoigilea, jaio zen (h. 1990).
  • 1926. Valerio Zurlini, italiar zinemagilea, jaio zen (h. 1982).
  • 1928. Hans Küng, suitzar teologoa, jaio zen.
  • 1928. Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2009).
  • 1930. Arthur Balfour, Erresuma Batuko lehen ministroa, hil zen (j. 1848).
  • 1931. Jokoa legeztatu zen Nevadan (AEB).
  • 1932. Sydney Harbour Bridge inauguratu zen, Australian.
  • 1933. Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea, jaio zen (h. 2018).
  • 1934. Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen (h. 2016).
  • 1935. José Segú, kataluniar txirrindularia, jaio zen (h. 2010).
  • 1936. Ursula Andress, suitzar aktorea eta sex symbola, jaio zen.
  • 1936. José Luis Redrado, nafar apaiza, jaio zen.
  • 1937. Víctor Aurre, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1941. Joxe Azurmendi, euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta, jaio zen.
  • 1943. Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1943. Mario Monti, Italiako lehen ministro ohia, jaio zen.
  • 1944. Alemania Naziak Hungaria okupatu zuen.
  • 1944. Édouard de Castelnau, frantziar politikari eta militarra, hil zen (j. 1851).
  • 1945. Adolf Hitlerrek Alemaniako industria, armategi eta komunikabideak desegiteko agindu zuen.
  • 1946. Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea, jaio zen (h. 2013).
  • 1947. Glenn Close, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1948. José Ángel Rojo, Rojo II.a, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1949. Valery Leontiev, errusiar pop abeslaria, jaio zen.
  • 1950. Edgar Rice Burroughs, estatubatuar idazlea, Tarzan pertsonaiaren sortzailea, hil zen (j. 1875).
  • 1953. Ricky Wilson, The B-52’s taldeko kidea, jaio zen.
  • 1955. Bruce Willis, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1955. Mihály Karolyi, Hungariako Errepublikako lehenenengo presidentea, hil zen (j. 1875).
  • 1957. Clara Ponsatí, kataluniar ekonomialari eta politikaria, jaio zen.
  • 1957. Josean Kerejeta, saskibaloi jokalari ohia eta Saski Baskoniaren presidentea, jaio zen.
  • 1958. Fred Stoller, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1959. Gérard Urrutia, lapurtar kantaria, kanta-egilea eta idazlea, jaio zen.
  • 1959. Fernando Urkia, nafar elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea, Erroman, hil zen (j. 1896).
  • 1960. Adolf Schulten, alemaniar historialari eta arkeologoa, hil zen (j. 1870).
  • 1964. La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala, jaio zen (h. 2016).
  • 1965. Juan José Urdiain, nafar saskibaloi jokalari ohia, jaio zen.
  • 1969. Txema Arinas, arabar idazlea, jaio zen.
  • 1969. Satoru Noda, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1970. Karmele Jaio, euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna, jaio zen.
  • 1974. Hanka Kupfernagel, alemaniar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1976. Nino Bule, kroaziar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1978. Gaston Julia, frantziar matematikaria, hil zen (j. 1893).
  • 1979. Jon Belaustegi, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia, jaio zen.
  • 1979. Sergio Francisco, gipuzkoar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1979. Joseba Zubeldia, gipuzkoar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1981. André Capagorry, lapurtar politikaria, Saint-Denisen, hil zen (j. 1894).
  • 1982. CRS bi tirokatu eta hil zituzten Baigorrin: Bernard Roussarie eta Jacques Bouyer. BVE ultraeskuindar erakundeak bere gain hartu zuen atentatua, baina poliziak IKri leporatuko zion ekintza, iparretarrek ukatu arren. Filipe Bidart eta Gabi Mouesca kondenatuko zituzten atentatuan parte hartzeagatik.
  • 1982. Manex Agirre, arabar bertsolaria, jaio zen.
  • 1987. Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j.1892)
  • 1988. Máirtín O’Díreáin, irlanderazko idazle eta olerkaria, hil zen (j. 1910).
  • 1988. Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, hil zen (j. 1922).
  • 1989. Alan Civil, britainiar tronpa jolea, hil zen (j. 1929).
  • 1989. Jonathan Reguero, arabar futbolaria, jaio zen.
  • 1994. Imanol Corral, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1996. Virginia Henderson, estatubatuar erizaina, hil zen (j. 1897).
  • 1996. Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria, hil zen (j. 1933).
  • 1997. Eugène Guillevic, bretainiar poeta, hil zen (j. 1907).
  • 1997. Willem de Kooning, estatubatuar margolaria eta eskultorea, hil zen (j. 1904).
  • 1998. Catherine Sauvage, frantziar abeslaria, hil zen (j. 1929).
  • 1998. AEB-etako osasun arduradunek Viagra botikaren salmenta baimendu zuten.
  • 1998. Sevillako auzitegiak 33 urteko kartzela zigorra ezarri zion Arny Kasuko erantzule nagusiari, umeen prostituzioa sustatzeagatik.
  • 1999. José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea, hil zen (j. 1928).
  • 1999. Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria, hil zen (j. 1925).
  • 2002. Antartikan, izeberg handi bat (3.000 m² eta 200 m sakoneran) askatu zen kontinentetik eta hilabete geroago urtuta zegoen, jada.
  • 2005. 59 hildako Shuozhoun, Txina, meategi batean gertatutako istripu baten ondorioz.
  • 2007. Espainiako energia eolikoaren ekoizpenak errekord berri bat ezarri zuen 17:40an, 8.375 MW lortuz. Espainiako 6 zentral nuklearren artean ekoiztutako potentzia gainditu zen (8 erreaktoreak batera 7.742,32 MW ekoizten dute).
  • 2008. Sir Arthur C. Clarke, zientzia-fikzioko ingeles idazlea, asmatzailea eta futurista, hil zen (j. 1917).
  • 2008. Paul Scofield, britainiar aktorea, hil zen (j. 1922).
  • 2010. Jon Santacana eskialari euskaldunak Paralinpiar Jokoetako jaitsiera frogan urrezko domina irabazi zuen.
  • 2011. Herrialdeen aliantza batek, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1973 ebazpena betearazteko helburuz Kadafiren gudarosteei erasota, Libiako aire-eremua ixteari ekin zion.
  • 2012. Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria, hil zen (j. 1929).
  • 2016. Jose Luis Artetxe, Athleticeko futbolaria, hil zen (j. 1930).
  • 2016. Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria, hil zen (j. 1947).
  • 2017. Roger Pingeon, frantziar txirrindularia, hil zen (j. 1940).
  • 2018. Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen, hil zen (j. 1950).

Martxoaren 18a

18 Osteguna Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 18a sarreran

  • 37. Kaligula Erromako enperadore egin zuten.
  • 1314. Jacques de Molay, Tenplarioen 23. eta azken Maixu Handia, erre zuten.
  • 1325. Legendak dioenez, Tenochtitlan sortu zen.
  • 1512. Sute ikaragarri batek Ordizia erre zuen. Hondamendiari aurre egiten laguntzearren, Joana Eroak asteazkenero azoka egiteko baimena eman zion, sute hark, erabat suntsitu baitzuen herria.
  • 1858. Rudolf Diesel, alemaniar injinerua, jaio zen (h. 1913).
  • 1871. La comune mugimendu iraultzailea sortu zen Parisen: Adolphe Thiers, frantses errepublikaren presidenteak, Parisen ebakuazioa agindu zuen.
  • 1885. Valentzian, jendaurreko exekuzioak burutzeko azken oholtza egin zuten.
  • 1911. Gabriel Zelaia poeta jaio zen (h. 1991).
  • 1913. Greziako Konstantinos erregearen aurkako atentatua egin zuten, eta horren ondorioz hil zen.
  • 1921. Armada Gorriak Kronstadteko matxinada bertan behera uztea lortu zuen, egunetan airetik bonbardatzen aritu eta gero.
  • 1922. India: Mohandas Gandhi atxilotu zuen eta 6 urteko kartzela zigorra egotzi zioten, 2 bakarrik bete bazituen ere.
  • 1937. Espainiako Gerra Zibila: errepublikarrek Guadalajarako batailan italiarrak gainditu zituzten.
  • 1937.  “Divini Redemptoris”, Pío XI.aren Entziklika, ateismo komunistaren aurka.
  • 1940. II. Mundu Gerra: Adolf Hitler eta Benito Mussolini Alpeetako Brenner Pasabidean elkartu ziren eta Frantzia eta Erresuma Batuaren aurkako aliantza bermatu zuten.
  • 1945. II. Mundu Gerra: 1.250 amerikar bonbarderok Berlin bonbardatu zuten.
  • 1949. NATO sortu zuten.
  • 1965. Alexei Leonov, errusiar astronauta, espazioan ibili (oinez) zen lehen pertsona izan zen.
  • 1968. Urre-patroia: AEBetako Kongresuak ezezkoa eman zion dolarra eta urrearen balioak berdintzeari.
  • 1995. Elena Borboikoa Jaime de Marichalarrekin ezkondu zen Sevillan.
  • 2000. 555 estatuilla lapurtu zituzten Oscar Sarien zeremonia baino lehen.
  • 2017.  Chuck Berry estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa izan zena, hil zen (j. 1926).

Martxoaren 17a

17 Asteazkena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 17a sarreran

  • San Patrizio Eguna. San Patrizio santuaren omenezko eguna eta Irlandako jai egun nazionala. Kanadako Ternua eta Labradorren eta Karibeko Montserrat uhartean ere jai eguna. Munduko hainbat hiritan irlandarren omenezko desfileak egiten dira.
  • 1886. Carrollton Sarraskia: Arraza beltzeko 20 pertsona erail zituzten Mississippin.
  • 1808. Aranjuezko altxamendua: Fernando VII.aren alde zeudenek Godoyren palazioa hartu zuten eta Karlos IV.a abdikatzera behartu zuten.
  • 1901. Vincent Van Goghen margolanek arrakasta itzela izan zuten Parisko erakusketan, bera hil eta 11 urte ondoren. Erakusketa honek bultzada handia emango zion margolariaren ospeari.
  • 1959. Tibet. Dalai Lamak Tibetetik alde egin eta Indiara joan zen.
  • 1972. Abiadura Handiko Trenak lehen bidaia egin zuen Japonian, Tokio eta Osaka artean.
  • 1991. Pilar Primo de Rivera, Falange Españolako Sección Femeninaren zuzendaria, hil zen (j. 1907).
  • 2006. Makroboteiloi lehiaketa Espainian: gazteek antolatu zuten, aurrez, otsailaren 16an, Sevillan izandakoa gainditu nahian. Hartan 5.000 pertsona bildu ziren. Oraingoan, neurriak hartu ziren ez errepikatzeko.
  • 2010. Ordizian, atzo arratsaldeko 18:00etatik gaurko goizeko 03:00ak bitartean, bidegorriaren zubi handia (Montañitakoa) jarri zuten.

Martxoaren 16a

16 Asteartea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 16a sarreran

  • K. a. 597. Nabukodonosor II.a, babiloniarren erregeak, Jerusalem hartu zuen eta Jehoiachin-en ordez Zedekiah egin zuten errege.
  • 1190. Ingalaterrako kristau gurutzatuek Yorkeko sarraskia egin zuten. Judu askok bere buruaz beste egin zuten, ez zutelako bataiatu nahi.
  • 1521. Magallanes eta Elkano Filipinetan lehorreratu ziren
  • 1789. Georg Simon Ohm, fisikari alemaniarra eta Ohm-en legearen sortzailea jaio zen (h. 1854).
  • 1833. Herediako fusilamentuak izan ziren: Lehen Gerra Karlistan, Zumalakarregik zuzendutako armadak Barrundiako Heredia herrian Gamarran errenditutako 118 gerra-presoen hilketa burutu zuen.
  • 1911. Josef Mengele jaio zen (h. 1979).
  • 1930. Miguel Primo de Rivera, militarra eta Espainiako presidentea (1923–1930) hil zen.
  • 1935. Adolf Hitlerrek Versallesko Itunaren haustura iragarri zuen Wehrmacht-aren sorrerarekin (Alemania naziko indar armatuak).
  • 1941. Bernardo Bertolucci, italiar zinemagilea, jaio zen.
  • 1968. My Laiko sarraskia: Vietnameko gerran, estatubatuar soldaduek ehunka zibil hil zuten.
  • 1978. Aldo Moro Italiako lehen ministro ohia bahitu zuten Brigada Gorriek (maiatzaren 9an hilko zuten).
  • 1989. Jesus Maria Leizaola, Agirre lehendakaria hil zenean (1960) lehendakari izan zena, hil zen Donostian (j. 1896).
  • 1998. Vatikano: Joan Paulo II.a aitasantuak barkamena eskatu zuen juduen holokausto garaian katoliko asko isilik eta ezer egin gabe geratu zirelako.
  • 2010. Ordizian bi zubi jarri zituzten egun honetan. Goizean, Tximistako zubia eta, arratsaldeko 18:00etatik hurrengo eguneko goizeko 03:00ak bitartean, bidegorriaren zubi handia (Montañitakoa) jarri zuten.

Martxoaren 15a

15 Astelehena Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 15a sarreran

  • K. a. 44. Ides Martii: Julio Zesar Erromatar Errepublikako diktatorea hil zuten Brutok, Kasiok eta beste senatari batzuek labankadaz.
  • 1493. Kristobal Kolon eta Pinzón anaiak Palos de la Fronterara iritsi ziren Ameriketako lehen bidaiaren ondoren.
  • 1565. Legazpi eta Urdanetaren espedizioa Bohol uhartera iritsi zen, San Pedro ontzia konpondu ahal izateko.
  • 1898. Henry Bessemer hil zen (j. 1813).
  • 1917. Nikolas II.a Errusiako Tsarra abdikatzera behartu zuten, mendeetako Romanov agintea etenez.
  • 1937. Howard Phillips Lovecraft idazlea hil zen (j. 1890).
  • 1939. Txekoslovakia alemaniar protektoratu bihurtu zen, naziek Praga okupatu ondoren.
  • 1975. Aristoteles Onassis ontzigile ospetsu greziarra hil zen (j. 1906).
  • 1983. Euskal Idazleen Elkartearen sorrera.

Martxoaren 14a

14 Igandea Mar 2021

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 14a sarreran

  • Pi eguna. Jaiegun ez ofiziala (martxoaren 14a = 3,14 = Pi)
  • 1492. Isabel I.a Gaztelakoak menpeko 150.000 judu kristautzeko edo erbesteratzeko agindua eman zuen.
  • 1516. Gaztelako Kontseiluaren iritziaren aurka eta amaren gobernatzeko ezintasuna deklaratu gabe oraindik, Karlos Gantekoa printzea Gaztelako errege koroatu zuten Flandrian, “erreginarekin batera“.
  • 1519. Hernán Cortés Mexikoko Golkora iritsi zen 700 gizonekin batera, herri hura konkistatzeko asmoz.
  • 1590. Ivryko guduan Henrike IV.a erregearen eta higanotek garaipena lortu zuten Liga Katolikoaren gainean.
  • 1804. Johann Strauss (aita) jaio zen (h. 1849).
  • 1879. Albert Einstein fisikari alemaniarra jaio zen. Efectu fotoelektrikoa eta Erlatibitatearen teoria garatuko zituen eta Fisikako Nobel Saria lortuko zuen 1921ean (h. 1955).
  • 1883. Karl Marx, filosofo eta politikaren teorilari alemaniarra eta sozialismo zientifikoaren sortzailea, hil zen (j. 1818).
  • 1914. Lee Petty piloto eta automobil ekiporen jabea jaio zen (h. 2000).
  • 1936. Falange Española ilegalalizatu eta bere buruzagiak atxilotu zituzten, Jose Antonio Primo de Rivera tartean.
  • 1944. Espainiara itzuli ziren Dibisio Urdineko azken kideak.
  • 1948. Marshall plana aprobatu zuen AEBetako Senatuak.
  • 1958. Alberto II.a Monakokoa, Monakoko printzea, jaio zen.
  • 1964. Dallaseko zinpeko batek Jack Ruby Lee Harvey Oswalden (ustez John F. Kennedyren erailtzailea) heriotzaren errudun aurkitu zuen eta aulki elektrikora kondenatu zuen.
  • 1980. Martin Zabaleta mendizalea Everest mendira igo zen lehen euskalduna bihurtu zen.
  • 1984. Gerry Adams, Sinn Féin taldearen liderra, larri zauritu zuten Belfasten eginiko atentatuan.
  • 2004. Vladimir Putin garaile irten Errusiako hauteskundeetan.
  • 2004. PSOE alderdiak, José Luis Rodriguez Zapatero buru zela, Espainiako Hauteskunde orokorrak irabazi zituen, Kongresurako 164 eserleku bereganatuz, gehiengo absolututik 14 eserlekuetara. Senaturako hauteskundeak berriz Alderdi Popularrak irabazi zituen (3-11ko atentatuen ostean).
  • 2008. Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruaren gorpua aurkitu zuten Asturiasen (Espainia).
  • 2018. Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa, hil zen (j. 1942).
← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Apirilaren 12a
  • Apirilaren 11
  • Apirilaren 10a
  • Apirilaren 9a
  • Apirilaren 8a
  • Apirilaren 7a
  • Apirilaren 6a
  • Apirilaren 5a
  • Apirilaren 4a
  • Apirilaren 3a
  • Apirilaren 2a
  • Apirilaren 1a
  • Martxoaren 31
  • Martxoaren 30a
  • Martxoaren 29a
  • Martxoaren 28a
  • Martxoaren 27a
  • Martxoaren 26a
  • Martxoaren 25a
  • Martxoaren 24

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 71.414 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy