• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Abuztua

Abuztuaren 31

31 Asteartea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 31 sarreran

  • 12. Cayo Julio César Augusto Germánico, Kaligula, enperadore erromatarra, jaio zen (K. o. 41).
  • 161. Komodo, enperadore erromatarra, jaio zen (h. 192).
  • 1813. Tropa ingeles eta portugaldarrek, Espainiaren aliatuak zirenak, Wellington jeneralaren lemapean Donostiari su eman zioten frantziarrak kanporatzeko.
  • 1839. Bergarako besarkadaren bidez, Lehen Gerra Karlistari amaiera eman zitzaion.
  • 1870. Maria Montessori, hezitzaile italiarra, jaio zen (h. 1952).
  • 1879. Alma Mahler, konpositorea eta  Gustav Mahler, Walter Gropius eta Franz Werfelen emazte izan zena jaio zen (h. 1964).
  • 1888. Jack destripatzaileak Mary Ann Nichols (ezizenez “Polly”) erail zuen. Bere lehen hilketa izan zen (j. 1845).
  • 1897. Thomas Alva Edisonek kinetoskopioa patentatu zuen, lehen zine proiektagailua.
  • 1913. Ambros, El Capitán Trueno-ren sortzaile grafikoa, jaio zen (h. 1992).
  • 1928. Turkiak alfabeto arabiarra alde batera utzi eta latindarra onartzea adostu zuen.
  • 1939. Alemania naziak irrati-estazio bati egindako eraso poloniarra aipatu zuen, Hitlerri biharamunean Polonia erasotzeko aitzakia emanez eta horrekin Bigarren Mundu Gerra hasiz.
  • 1945. Van Morrison, musikagile irlandarra, jaio zen.
  • 1961. Espainiak Marokon zituen azken tropak erretiratu zituen.
  • 1972. Bobby Fischer munduko xake txapeldun bihurtu zen, Boris Spassky sobietarraren aurka.
  • 1986. Admiral Nakhimov bidaiari ontzi sobietarra Itsaso Beltzean hondoratu zen Pyotr Vasev kargaontziarekin talka egin ondoren, 398 bidaiari hil zirelarik.
  • 1997. Diana Spencer Galesko printzesa auto istripuz hil zen Parisen (j. 1961).
  • 2003. Mario Onaindia, euskal politikaria eta Burgosko prozesuan epaitutako bat, hil zen (j. 1948).
  • 2006. Edvard Munchen Garrasia, 2004ko abuztuaren 22an ostua, polizia norvegiarrak berreskuratu zuen sarekada batean.

Abuztuaren 30a

30 Astelehena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 30a sarreran

  • 526. Teodoriko Handia, ostrogodoen erregea, hil zen (j. 454).
  • 1282. Aragoiko Petri III.aren armadak lur hartu zuen Siziliako Trapani hirian. Bertakoek erabat izutu ziren Desperta Ferro oihu eginez gerturatzen ari zitzaizkien almogabare haiekin eta alde egin zuten Karlos Anjoukoarekin batera, Aragoiko erregeari Palermorako bidea libre utziz eta Siziliako errege egitea ahalbidetuz.
  • 1797. Mary Shelley, idazle ingelesa eta Frankenstein idatzi zuena, jaio zen (h. 1851).
  • 1871. Ernest Rutherford, fisikari eta kimikari zeelandarra eta 1908ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1937).
  • 1874. Erresuma Batuan gehienez 10 orduko laneguna ezarri zuten eta 9 urtetik beherakoek lanik ez egitea ere bai.
  • 1879. Thomas Alva Edisonek bere lehen gailu telefonikoa aurkeztu zuen, Felipe Heissen aurreko sistema hobetu zuena, Antonio Meuccik perfekzionatua (baina Bellek hartu zuen bere gain lorpena).
  • 1902. Pelée sumendiko isuri piroklastikoak 1.300 lagun hil zituen Morne Rouge herrian, Martinikan.
  • 1918. Vladimir Leninek atentatu politiko bat pairatu zuen eta bizitza osorako lesioak geratu zitzaizkion.
  • 1923. Dolar estatubatuar bat 10 milioi marko alemaniarrengatik aldatzen zen.
  • 1926. Ernst Vierkotter igerilari alemaniarrak Mantxako itsasoa zeharkatu zuen errekorra jarriz: 12 ordu eta 42 minutu.
  • 1945. Mexikoko gobernuak Espainiako atzerriratutako gobernu errepublikarra onartu zuen.
  • 1956. Aita Donostia (Jose Gontzalo Zulaika), euskal idazle, musikagile, ikertzaile eta euskaltzain urgazlea, hil zen (j. 1886).
  • 1958. Anna Politkovskaia, kazetari errusiarra, jaio zen (h. 2006).
  • 1960. Jabier Muguruza euskal idazle eta musikagilea jaio zen.
  • 1979. ETAk polizia nazional bat hil zuen Zumarragan, eta beste bat Donostian.
  • 1984. NASAren Discovery transbordadore espaziala lehen aldiz jaurti zuten.
  • 1987. Ben Johnson atleta kanadarra munduko gizonik lasterrena bihurtu zen Erroman, 100 metro libreen proban 9,83 segundoko marka ezarriz.
  • 1991. Azerbaijanek SESBrekiko independentzia lortu zuen.
  • 1993. Hassan II.a Marokoko erregeak bere izeneko Meskita Handia inauguratu zuen Casablancan, munduko handiena Mekaren ondoren.
  • 1995. Sterling Morrison, estatubatuar gitarrista eta The Velvet Underground bandako kidea, hil zen (j. 1942).
  • 1997. Diana printzesa, Lady Di, hil zen istripu batean (j. 1961).
  • 2006. Naguib Mahfuz, idazle egiptoarra eta Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1911).

Abuztuaren 29a

29 Igandea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 29a sarreran

  • 708. Japonian, txanponak akuinatu zituzten lehen aldiz. Japoniar egutegiko egun sinbolikoa 708ko abuztuaren 10a da.
  • 1533. Almagroren agindupeko espainiar konkistatzaileek Atahualpa enperadore inka exekutatu zuten Cajamarca herrian, garrotea erabiliz.
  • 1541. Otomandarrek Buda hartu zuten, hungariar inperioaren hiriburua.
  • 1632. John Locke, ingeles enpirista eta filosofoa, jaio zen (h. 1704).
  • 1825. Portugalek Brasilgo inperioaren independentzia onartu zuen, milioi bat libra esterlina ordaintzearen truke.
  • 1831. Michael Faraday ingelesak dinamoa asmatu zuen.
  • 1632. John Locke, filosofo ingelesa, jaio zen (h. 1704).
  • 1858. Jose Maria Iparragirrek bigarren aldiz hartu zuen Amerikarako itsasontzia, Baionan.
  • 1885. Gottlieb Daimlerrek lehen motozikleta patentatu zuen.
  • 1915. Ingrid Bergman aktorea jaio zen, Stockholmen eta 1982ko egun berean hil zen.
  • 1920. Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofonista, jaio zen (h. 1955).
  • 1929. Graf Zeppelin zepelin alemaniarrak lehen aldiz eman zion munduari bira airez.
  • 1942. Carmen Díaz de Rivera jaio zen Madrilen. Joan Karlos printzearen  eta Adolfo Suárezen laguna, kabineteko zuzendaria izan zen azken hau gobernuburu izan zenean eta diputatu ere izan zen Europako Legebiltzarrean. Alderdi politiko ezberdinetan hartu zuen parte (h.1999).
  • 1947. Manuel Rodriguez, Manolete, toreatzaile espainiarra, hil zen (j. 1917).
  • 1958. Michael Jackson, abeslari estatubatuarra, jaio zen (h. 2009).
  • 1966. San Frantziskon, (AEB), The Beatles taldeak bere azken zuzeneko kontzertua egin zuen, Candlestick Parken 42.500 pertsona bilduz.
  • 1975. Eamon de Valera, politikari irlandarra, hil zen (j. 1882).
  • 2005. Katrina urakanak sekulako hondamendia eragin zuen New Orleansen, hiriaren %80a ur azpian utziz. 1.600 hildakotik gora Misisipiko estatuan.

Abuztuaren 28a

28 Larunbata Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 28a sarreran

  • 430. San Augustin Hiponakoa, filosofo eta teologo aljeriarra, Eliza Katolikoaren santua, hil zen (j. 354).
  • 473. Orestes erromatar jeneralak Julio Nepote enperadorea Ravennatik ihes egitera eta bere semea zen Romulo Augustulo ondorengo izendatzera behartu zuen.
  • 1498. Isabel Aragoi eta Gaztelakoa, Fernando II.a Aragoikoaren eta Isabel I.a Gaztelakoaren alaba eta Portugalgo erregina, hil zen.
  • 1521. Turkiarrek garaiko Bulgariako hiriburua zen Belgrad hartu zuten.
  • 1749. Johann Wolfgang von Goethe, idazle alemaniarra, jaio zen (h. 1832).
  • 1828. Leo Tolstoi, idazle errusiarra, jaio zen (h. 1910).
  • 1849. Hilabete bateko sitiatzearen ostean, Venezia, bere burua independente aldarrikatu zuena, Austriarekin batu zen.
  • 1903. Harley-Davidson Motor Company enpresa sortu zen Estatu Batuetan.
  • 1916. Lehen Mundu Gerra: Alemaniak gerra deklaratu zion Errumaniari eta Italiak Alemaniari.
  • 1920. Emakumeen bozka eskubidea onartu zen Estatu Batuetan.
  • 1963. Eskubide zibilen aldeko manifestazioa Washingtonen: Martin Luther King Jr.-ek I Have A Dream (Nik amets bat dut) hitzaldia eman zuen.
  • 1965. Satoshi Tajiri, bideojoko diseinatzaile japoniarra eta Pokémonen sortzailea, jaio zen.
  • 1988. Erakusketa bateko hegazkin italiarren arteko aire istripua gertatu zen Rammstein-en (Alemania). 70 hildako eta 400 zauritu larri izan ziren.
  • 1995. Michael Ende, alemaniar idazlea, hil zen (j. 1929).

Abuztuaren 27a

27 Ostirala Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 27a sarreran

  • K. a. 55. Julio Zesar erromatarra Britainiara heldu zen lehen aldiz.
  • 1557. San Quintin hiria errenditu zen Espainiako Filipe II.aren tropen aurrean.
  • 1576. Tiziano, margolari italiarra, hil zen (j. 1477).
  • 1635. Félix Lope de Vega y Carpio, espainiar idazlea, hil zen (j. 1562).
  • 1770. Georg Wilhelm Friedrich Hegel, alemaniar filosofoa, jaio zen (h.1831).
  • 1783. Montgolfier anaiek globo bat jaurti zuten espaziora Parisen, eta 45 minututan 20 kilometro egin zituen.
  • 1813. Napoleonen tropek Austria, Prusia eta Errusiakoak garaitu zituzten Dresdeko batailan.
  • 1828. Uruguaik independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1874. Carl Bosch, kimikari eta industrial alemaniarra eta 1931ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1883. Lau eztanda erraldoiek, Krakatoa sumendiaren erupzioak sortuak, hondamenezko tsunamiak sortu eta hainbat herri suntsitu zituzten Java eta Sumatra uharteetan (Indonesia). Irla hau betirako desagertu zen.
  • 1893. Sagasta Donostian izan zen eta Gernikako Arbola abestea debekatu zuten. Istiluen ondorioz hiru lagun hil ziren.
  • 1900. Ibilbide luzeko lehen autobus linea (320 km-koa) hasi zen martxan London eta Leeds artean, astean behin bi egunetan egiten zen distantzia.
  • 1908. Bi bonbak leher egin zuten Bartzelonan (ikus Bartzelonako Aste Tragikoa).
  • 1908. Lyndon Johnson, AEBetako 36. presidentea izango zena (1963 – 1969), jaio zen (h.1973).
  • 1925. Leopoldo Pirelli, Pirelliko presidente ohia, jaio zen (h. 2007).
  • 1931. Michael Faraday britainiarrak indukzio magnetikoaren fenomenoa aurkitu zuen.
  • 1952. Luxemburgon bukatu zituzten nazismoaren konpentsazioei buruzko negoziazio germano-israeldarrak. Alemaniak 3.000 franko ordainduko zizkion Israeli.
  • 1953. Willy DeVille, estatubatuar abeslari eta konpositorea, jaio zen (h. 2009).
  • 1965. Le Corbusier, arkitekto suitzarra, hil zen (j. 1887).
  • 1967. Brian Epstein, britainiar enpresaria eta The Beatles taldearen managerra, hil zen (j.1934).
  • 1972. AEBetan Richard Nixonek derrigorrezko soldadutza kendu zuen.
  • 1990. 200 meatzari inguru hil ziren Dobrniatik gertuko (Jugoslavia) eztanda batean.
  • 1890. Man Ray, estatubatuar artista, jaio zen (h.1976).
  • 1991. Mikhail Gorbatxev SESBeko presidente ohia 15 errepublika berriek batasun militar eta ekonomikoa manten zezaten eskatu zuen.
  • 1991. Moldaviak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 2006.  Kanariar uharteetara zihoazen hamabost etorkinen gorpuak aurkitu zituzten Mauritaniako hondartzetan.
  • 2006. María Capovilla, munduko pertsonarik zaharrenetako bat, hil zen ia-ia 117 urte zituenean (j. 1889).

Abuztuaren 26a

26 Osteguna Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 26a sarreran

  • 1743. Antoine Lavoisier, kimikari frantziarra, jaio zen (h. 1794).
  • 1845. Mary Ann Nichols, Jack Destripatzailearen lehen biktima izango zena, jaio zen (h. 1888).
  • 1890. Hiltzera zigortutako preso bat aulki elektrikoa erabiliz hil zuten lehenengo aldiz New Yorken (AEB).
  • 1898. Peggy Guggenheim, mezenas estatubatuarra, jaio zen (h. 1979).
  • 1910. Kalkutako Teresa, monja katolikoa eta Karitatearen Misiolariak-en sortzailea, jaio zen (h. 1997).
  • 1914. Julio Cortazar idazlea jaio zen, Bruselan (h. 1984).
  • 1936. British Broadcasting Corporation-ek (BBC) lehen emanaldia egin zuen telebista bidez.
  • 1937. Laredon eta Santoñan (Kantabria) eusko gudariek azkena eman zioten beren borrokari.
  • 1944. Maureen Tucker, estatubatuar musikaria eta The Velvet Underground bandako kidea, jaio zen.
  • 1949. Semipalatinsken (Kazakhstan), SESBek bere lehen bonba atomikoa probatu zuen. Lehen Tximista edo Joe 1 deitu zioten.
  • 1952. Erreakzio-hegazkin britainiar batek Ozeano Atlantikoko joan etorriko bidaia egin zuen lehen aldiz.
  • 1974. Charles Lindbergh, estatubatuar abiadore eta injinerua, hil zen (j. 1902).
  • 1978. Joan Paulo I.a Aita Santu aukeratu zuten. Urte horretako irailaren 28an hilko zen.
  • 1980. Macaulay Culkin, aktore estatubatuarra, jaio zen.
  • 1983. Euskal Herrian inoiz izandako uholderik handienetarikoa gertatu zen, dozenaka lagun hil eta kalte ikaragarriak eragin zituena.
  • 2002. Baltasar Garzon epaileak bosteraino luza zitezkeen hiru urtez Batasunaren aktibitate publiko nahiz pribatu guztiak debekatu zituen espainiar estatuan.
  • 2006. Iruñeako gartzelan 21 urteko preso bat hilik aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin eta gero.
  • 2008. Errusiak Hego Osetia eta Abkhaziaren independentzia onartu zuen.

Abuztuaren 25a

25 Asteazkena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 25a sarreran

  • 79. Vesubio mendiaren 2. eztandak.
  • 383. Graziano erromatar enperadorea hil zen (j. 359).
  • 1270. Luis IX.a Frantziakoa edo San Luis, Frantziako erregea eta eliza katolikoaren santua hil zen (j. 1214).
  • 1486 . Ota Dokan japoniar samuraia hil zen (j. 1432).
  • 1528. Luis de Requesens kataluniar diplomatikoa eta politikaria jaio zen (h. 1576).
  • 1530. Ivan IV.a Errusiakoa Izugarria Tsar-a jaio zen (h. 1584).
  • 1609. Galileo Galileik bere lehen teleskopioa aurkeztu zuen Veneziako Senatuaren aurrean.
  • 1632. Thomas Dekker ingeles idazle eta dramagilea hil zen.
  • 1685. Francisco Herrera Gaztea espainiar pintore eta arkitektoa hil zen.
  • 1688. Henry Morgan, Britainiar Itsas Gudarosteko ofiziala eta galestar kortsarioa hil zen (j. c. 1635).
  • 1707. Luis I.a Espainiakoa, Espainiako erregea jaio zen (h. 1724).
  • 1721. Gipuzkoak Gaztelarekin bat egin zuen.
  • 1744. Johann von Herder, alemaniar idazle, teologo eta filosofoa jaio zen (h. 1803).
  • 1767. Louis de Saint-Just, Frantziako Iraultzako protagonista jaio zen (h. 1794).
  • 1776. David Hume, eskoziar filosofo, ekonomialari eta historialaria hil zen (j. 1711).
  • 1822. William Herschel, Alemanian jaiotako britainiar astronomo eta konpositorea hil zen (j. 1738).
  • 1825. Uruguaik independentzia aldarrikatu zuen (1828an lortu zuen).
  • 1840. Karl Leberecht Immermann, alemaniar idazlea hil zen (j. 1796).
  • 1841. Emil Theodor Kocher, suitzar sendagilea, 1909ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1917).
  • 1847. Luis Karril, donostiar arrantzalea eta eta traineru estropadetako patroia jaio zen (h. 1892).
  • 1850. Charles Robert Richet, frantziar sendagilea, 1913ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen.
  • 1853 – Rafael Maroto, espainiar militarra hil zen (j. 1783).
  • 1862. Luis Arana Goiri, euskal abertzalea eta Sabino Arana Goiriren anaia jaio zen (h. 1951).
  • 1862. Louis Barthou, Frantziako lehen ministroa jaio zen (h. 1934).
  • 1865. Indiako Sherghati hirian Shergotty meteoritoa erori zen.
  • 1867. Michael Faraday, britainiar fisikari eta kimikaria, indukzio elektromagnetikoaren aurkitzailea hil zen (j. 1791).
  • 1881. Ricardo Samper, espainiar abokatu eta politikaria jaio zen (h. 1938).
  • 1882. Sean Thomas O´Kelly, Irlandako presidentea jaio zen (h. 1966).
  • 1884. Manu Robles-Arangiz, euskal herritar politikari eta sindikalista jaio zen (h. 1982).
  • 1885. G. W. Pabst, bohemiar jatorriko austriar zinemagilea jaio zen (h. 1967).
  • 1889. Waldo Frank, estatubatuar eleberrigile eta saiakera-idazlea jaio zen (h. 1967).
  • 1897 – Juan Idiarte Borda, Uruguaiko lehendakaria hil zen (j. 1844).
  • 1899. Rufino Tamayo, mexikar pintorea jaio zen (h. 1991).
  • 1900. Friedrich Nietzsche, idazle eta filosofo prusiarra, hil zen (j. 1844).
  • 1900. Hans Adolf Krebs, alemaniar biokimikaria, 1953ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1981).
  • 1900. Friedrich Nietzsche prusiar idazle eta filosofoa hil zen (j. 1844).
  • 1904. Henri Fantin-Latour frantziar margolaria hil zen (j. 1836).
  • 1908. Henri Becquerel frantziar fisikaria hil zen (j. 1852).
  • 1911. André Leroi-Gourhan, frantziar etnologo, arkeologo eta historialaria jaio zen (h. 1986).
  • 1911. Võ Nguyên Giáp, vietnamdar militar komunista, Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia jaio zen (h. 2013).
  • 1912. Erich Honecker, Alemaniako Errepublika Demokratikoko estatu burua jaio zen (h. 1994).
  • 1916. Frederick Chapman Robbins, estatubatuar pediatra, 1954ko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 2003).
  • 1917. Mel Ferrer, estatubatuar aktorea jaio zen (h. 2008).
  • 1918. Leonard Bernstein, estatubatuar musikagilea jaio zen (h. 1990).
  • 1921. Luis Pastori, venezuelar kazetari, politikari eta ekonomista jaio zen (h. 2013).
  • 1923. Álvaro Mutis, kolonbiar nobelagile eta poeta, Hispanoamerikako idazle garaikide nabarmenetakotzat hartua jaio zen (h. 2013).
  • 1928. Herbert Kroemer, estatubatuar fisikaria, 2000ko Fisikako Nobel Saria jaio zen.
  • 1930. Sean Connery, eskoziar aktorea jaio zen.
  • 1932. Tomohiko Ikoma, japoniar futbolaria jaio zen (h. 2009).
  • 1933. Tom Skerritt, estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1934. Zilda Arns, brasildar pediatra eta giza-ekintzailea jaio zen (h. 2010).
  • 1930. Sean Connery, aktore eskoziarra, jaio zen.
  • 1932. Mikel Atxaga, euskal kazetaria, euskal idazlea eta itzultzailea jaio zen (h. 2009).
  • 1936. Lev Borisovitx Kamenev, sobietar politikaria hil zen (j. 1883).
  • 1936. Grigori Zinoviev, sobietar politikaria hil zen (j. 1883).
  • 1938. Aleksandr Kuprin, errusiar idazlea hil zen (j. 1870).
  • 1944. Bigarren Mundu Gerran, Parisen askapena ospatzeko martxa egin zen.
  • 1944. Bittor Iturria, lapurtar esku huskako pilotaria eta gudaria, Bigarren Mundu Gerran famatua, Loira Atlantikoan hil zen (j. 1914).
  • 1949. Gene Simmons, israel-estatubatuar abeslari eta bacua eta Kiss bandako kidea, jaio zen.
  • 1951. Rob Halford, britainiar abeslaria eta Judas Priest bandako kidea, jaio zen.
  • 1954. Elvis Costello, musikari, abeslari eta konpositore britainiarra, jaio zen.
  • 1956. Alfred Kinsey, estatubatuar biologoa, sexologia arloan egindako lanarengatik ospetsua hil zen (j. 1894).
  • 1958. Tim Burton zine zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1968. Josh Brolin estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1970. Claudia Schiffer, modelo alemaniarra, jaio zen.
  • 1971. Gilberto Simoni italiar txirrindularia jaio zen.
  • 1976. Eyvind Johnson, suediar idazlea, 1974ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1900).
  • 1978. Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta Frankismoan hil zen (j. 1903).
  • 1984. Truman Capote, estatubatuar idazlea hil zen (j. 1924).
  • 1984. Truman Capote, idazle estatubatuarra, hil zen (j. 1924).
  • 1988 – Françoise Dolto, frantziar pediatra eta psikoanalista, haurtzaroaren psikoanalisia ikertzeagatik ospetsua hil zen (j. 1908).
  • 1989. Voyager 2 espazio zunda Neptunora iritsi zen, hamabi urtez espazioan ibili ondoren.
  • 1991. Suedian, Linus Torvalds ikasleak mezu bat bidali zuen garatzen aritu zen Linux sistema eragile berria zela eta.
  • 1991. Bielorrusiak Sobietar Batasunarekiko independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1993. Paul Guilsou, euskal idazle eta itzultzailea, hil zen Parisen (j. 1920).
  • 2000. Carl Barks, estatubatuar komikigilea hil zen.
  • 2001. Haakon printzea, Norvegiako koroaren oinordekoa, Mette-Marit Thessesekin ezkondu zen Oslon.
  • 2009. Edward Kennedy, estatubatuar politikari eta senataria, John F. Kennedyren anaia hil zen (j. 1932).
  • 2011. Eugene Nida, XX. mendeko itzulpen teorialari eta Bibliaren itzultzaile handienetako bat hil zen (j. 1914).
  • 2012. Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra hil zen (j. 1930).
  • 2014. Ramon Etxarren Izturitz, gasteiztar apezpiku aurrerakoia, Las Palmas Kanaria Handikoan hil zen (j. 1929).
  • 2015. Txiki Benegas, euskal herritar politikari sozialista eta abokatua, PSE-EEren buruzagi nagusienetariko bat, hil zen Madrilen (j. 1948).
  • 2016. James Cronin, estatubatuar fisikaria, 1980ko Fisikako Nobel Saria hil zen (j. 1931).
  • 2016. Nafarroako Tafalla eta Puiu udalerrien arteko sutean 4.000 hektarea inguru erre ziren.

Abuztuaren 24a

24 Asteartea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 24a sarreran

  • 79. Vesubio sumendia piztu zen eta errautsez estali zuen Ponpeia hiri erromatarra.
  • 410. Alariko I.aren bisigodoek Erroma arpilatu zuten.
  • 1484. Bartolomé de las Casas, dominikoa, Chiapaseko (Mexiko) gotzaina eta amerikar indigenen defendatzailea, jaio zen (h. 1566).
  • 1525. A Coruñako portutik 7 itsasontzi irten ziren: Santa María de la Victoria (García Jofre de Loaisaren agindupean), Sancti Spiritus (Juan Sebastian Elkanoren agindupean. Urdaneta hementxe zihoan), Anunciada, San Gabriel, Santa María del Parral, San Lesmes (Francisco de Hocesen agindupean) eta Santiago
  • 1572. 3.000 higanot baino gehiago hil zituzten Parisen.
  • 1873. Hirugarren Gerra Karlista: Karlistek Lizarra bereganatu zuten.
  • 1929. Yasser Arafat, politikari palestinarra eta 1994ko Bakearen Nobel Saria, jaio zen (h. 2004).
  • 1932. Xabier Arzalluz, politikari euskalduna eta EAJren EBBko lehendakari ohia, jaio zen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Arranoaren eguna, akats baten ondorioz zibilak bonbardatu zituzten Londonen eta erantzuteko Ingalaterrak Berlin bonbardatu zuen.
  • 1944. Bigarren Mundu Gerran, Paris okupazio alemanetik askatua izan zen.
  • 1991. Ukrainak SESBrekiko independentzia aldarrikatu zuen, Mikhail Gorbatxevek kargua utzi zuen egun berean.
  • 1995. Microsoftek Windows 95 sistema eragilea merkaturatu zuen.
  • 2003. Fernando Alonsok Hungariako Sari Nagusia irabazi zuen 1 Formulakoko Sari Nagusi bat irabazten zuen pilotu gazteena izanez.
  • 2006. Natasha Kampuschek, zortzi urteetan zehar bahiturik egondako neska austriarrak, bere bahitzailearengandik ihes egitea lortu zuen. Ordu batzuk lehenago, bahitzaileak bere buruaz beste egin zuen.
  • 2006. Nazioarteko Astronomia Elkarteak Pragan eginiko bileran, Plutoni planeta estatusa kendu eta planeta ipotx izendatu zuen. Honela, Eguzki Sistema bederatzi planetatik zortzira pasatu zen.

Abuztuaren 23a

23 Astelehena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 23a sarreran

  • 686. Charles Martel buruzagi frankoa, Karlomagnoren aitona izango zena, jaio zen (h. 741).
  • 1591. Fray Luis Leongoa, profesore, teologo eta poeta, hil zen (j. 1527).
  • 1754. Luis XVI.a, Frantziako erregea, jaio zen (h. 1793).
  • 1839. Qing dinastiaren aurkako gerra prestatzen, gerora Lehen Opio Gerra izango zena, Britainia Handiaren armadak Hong Kong itsas portua bereganatu zuen.
  • 1914. Lehen Mundu Gerra: Japonia aliatuen bandora elkartu zen eta Alemaniari gerra deklaratu zion.
  • 1926. Rodolfo Valentino, aktore italiar-estatubatuarra, jaio zen.
  • 1927. Epaiketa eztabaidagarri baten ondoren eta mundu osoan protestak egin arren, Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti italiar jatorriko anarkista estatubatuarrak exekutatu zituzten aulki elektriko bidez Massachusetts estatuan, hilketa eta lapurreta leporatuz.
  • 1939. Bigarren Mundu Gerra: SESBak eta Hirugarren Reich alemaniarrak Ribbentrop-Molotov Ituna sinatu zuten.
  • 1973. Augusto Pinochet armadako komandante-buru izendatu zuen Txileko presidente Salvador Allendek.
  • 1973. Suediako banku batean lapurreta egin zuten, bertako egoerak Stockholm-eko Sindromea izena sortu zuelarik.
  • 1977. AEBetan, 50 azkarrago exekutatu zituzten Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti sinbolikoki exoneratu zituen Massachusettseko gobernadoreak.
  • 1978. Kobe Bryant, saskibaloi jokalari estatubatuarra, jaio zen.
  • 2005. Israelek Gaza behin betiko utzi zuen.
  • 2006. Lau polizoi ailegatu ziren Bilboko portura, Rotterdamera zihoan itsasontzi batean.
  • 2006. Natascha Kampuschek alde egin zuen 8 urtez bahituta egon ondoren.

Abuztuaren 22a

22 Igandea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 22a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Miren, Mirentxu eta Mirena.

  • 408. Flavius Stilicho, erromatar jenerala, hil zen (j. c. 359).
  • 980. Avizena, persiar mediku, filosofo eta zientzialaria, jaio zen (h. 1037).
  • 1219. Gilen Saintongekoa, frantziar elizgizona, Iruñeko apezpikua, hil zen.
  • 1241. Gregorio IX.a, Aita santua, hil zen.
  • 1280. Nikolas III.a, Aita santua, hil zen.
  • 1350. Filipe VI.a Frantziakoa, Frantziako erregea, hil zen (j. 1293).
  • 1358. Elisabet Frantziakoa, Frantzia eta Nafarroako infanta eta Ingalaterrako erregina ezkontidea, hil zen.
  • 1485. Rikardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 1452).
  • 1553. John Dudley, ingeles politikaria, hil zen.
  • 1647. Denis Papin, frantziar fisikaria eta asmatzailea, jaio zen.
  • 1659. Juan Baskardo, nafar eskultorea, hil zen (j. 1584).
  • 1678. Martin de Barcos, lapurtar teologo jansenista, Saint-Cyran-en-Brenneko abadia, hil zen (j. 1600).
  • 1760. Leon XII.a, Aita santua, jaio zen (h. 1829).
  • 1777. Juan Antonio Mogel euskal idazle eta apaizak Inkisizioaren epaimahai aurrean agertu behar izan zuen Logroñon.
  • 1791. Esklaboen matxinada piztu zen Saint-Domingue kolonia frantziarrean, Haitiko Iraultza hasiz.
  • 1792. Gong Zizhen, txinatar idazlea eta poeta, jaio zen (h. 1841).
  • 1800. Edward Bouverie Pusey, ingeles teologo anglikanoa, jaio zen (h. 1882).
  • 1806. Jean-Honoré Fragonard, frantziar margolaria, hil zen (j. 1732).
  • 1811. Juan de Villanueva, espainiar arkitektoa, hil zen (j. 1739).
  • 1815. José de Iturrigaray, Espainiako jenerala eta Espainia Berriko Erregeorderriko burua, hil zen (j. 1742).
  • 1823. Lazare Nicolas Marguerite Carnot, frantziar militar, politikari eta jakintsua, hil zen (j. 1753).
  • 1834. Samuel Pierpont Langley, estatubatuar astronomo eta fisikaria, jaio zen (h. 1906).
  • 1835. Leopoldo Nobili, italiar fisikaria, hil zen (j. 1784).
  • 1847. John Forrest, Australiaren esploratzailea, politikaria, eta Australiako estreinako lehen ministroa, jaio zen (h. 1918).
  • 1854. Milan I.a Serbiakoa, Serbiako erregea, jaio zen (h. 1901).
  • 1862. Claude Debussy, frantziar musikagilea, jaio zen (h. 1918).
  • 1864. Lehenengo Ginebrako Konbentzioa sinatu zuten, geroago Nazioarteko Gurutze Gorria izango zenari hasiera emanez.
  • 1873. Albert Constantin, baxenabartar idazle eta politikari euskaltzalea, jaio zen (h. 1957).
  • 1874. Max Scheler, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1928).
  • 1878. Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina kontsortea eta Fernando VII.aren laugarren emaztea ( 1829–1833), Espainiako erreginaordea (1833– 1840), eta Elisabet II.aren ama, hil zen (j. 1806).
  • 1878. Maria Kristina Borboikoa, Espainiako erregina ezkontidea, hil zen (j. 1806).
  • 1879. Valentin Zubiaurre Agirrezabal, bizkaitar margolaria, Madrilen, jaio zen (h. 1963).
  • 1880. Mikhail Fokin, errusiar dantzari eta koreografoa, hil zen (j. 1880).
  • 1891. Jan Neruda, txekiar poeta eta idazlea, hil zen (j. 1834).
  • 1891. Bernardo Maria Garro, Otxolua, mundakar itzultzailea eta euskal idazlea, jaio zen (h. 1960).
  • 1891. Jacques Lipchitz, lituaniar eskultore kubista, jaio zen (h. 1973).
  • 1892. José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria, jaio zen (h. 1960).
  • 1893. Dorothy Parker, estatubatuar olerkaria, jaio zen (h. 1967).
  • 1898. Alexander Calder, estatubatuar eskultore, marrazkilari eta pintorea, jaio zen (h. 1976).
  • 1902. Leni Riefenstahl, alemaniar atleta, aktore, zinema zuzendaria eta argazkilaria, jaio zen (h. 2003).
  • 1904. Deng Xiaoping, Txinako Herri Errepublikako buruzagi komunista nabarmena, jaio zen (h. 1997).
  • 1904. Kate Chopin, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1850).
  • 1908. Henri Cartier-Bresson, frantziar argazkilaria, fotokazetaritzaren sortzailea, jaio zen (h. 2004).
  • 1908. Félix Bolico Ilundain, nafar futbolaria, jaio zen.
  • 1910. Japoniak Korearen anexioa iragarri zuen ofizialki.
  • 1913. Bruno Pontecorvo, italiar fisikaria, jaio zen (h. 1993).
  • 1916. Jose Antonio Loidi, gipuzkoar idazlea, euskarazko lehen polizia eleberria idatzi zuena, jaio zen (h. 1999).
  • 1917. Ko Arima, japoniar futbolaria, jaio zen.
  • 1917. John Lee Hooker, estatubatuar blues musikaria, jaio zen (h. 2001).
  • 1920. Ray Bradbury, zientzia fikzio, fantasia, beldur eta misteriozko estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 2012).
  • 1920. Denton Cooley, estatubatuar medikua, bihotz artifizial oso bat gizaki baten gorputzean jartzea lortu zuen lehen kirurgialaria, jaio zen (h. 2016).
  • 1922. Michael Collins, irlandar politikaria, IRAren inteligentzia zuzendaria eta Itun anglo-irlandarreko negoziatzailea, hil zuten segada batean Cork konderriko Béal na mBláth herrixkan (j. 1890).
  • 1923. André Fermigier, frantziar kazetari eta argitaratzailea, jaio zen (h. 1988).
  • 1926. Charles William Eliot, estatubatuar irakaslea, Harvard Unibertsitateko lehendakaria 40 urtez, hil zen (j. 1834).
  • 1928. Vicente Iturat, espainiar txirrindularia, jaio zen (h. 2017).
  • 1928. Karlheinz Stockhausen, alemaniar musikagilea, jaio zen (h. 2007).
  • 1931. Ruy Guerra, brasildar zinemagile, idazle eta aktorea, jaio zen.
  • 1934. Norman Schwarzkopf, estatubatuar jenerala, Golkoko Gerrako nazioarteko gudarosteen komandantea, jaio zen (h. 2012).
  • 1935. Eñaut Etxamendi, baxenafar idazle, irakasle, laborari eta abeslaria, jaio zen.
  • 1935. Rashid Rida, erreformatzaile musulmana, hil zen (j. 1865).
  • 1937. Enrique García Asensio, espainiar orkestra-zuzendaria, jaio zen.
  • 1940. Isidro Gomá, kataluniar apaiza, hil zen (j. 1869).
  • 1941. Andoni Arrizabalaga, bizkaitar ETAkide historikoa, jaio zen (h. 1984).
  • 1943. Tōson Shimazaki, japoniar idazlea, hil zen (j. 1872).
  • 1945. Potsdam-go Biltzarra: Europako mapa politikoa definitu zen Bigarren Mundu Gerraren ostean.
  • 1947. Pierre Bidart, euskal herritar antropologoa, jaio zen (h. 2010).
  • 1949. Þórarinn Eldjárn, islandiar idazlea, jaio zen.
  • 1949. Edmond Jaloux, frantziar eleberrigile eta literatura-kritikaria, hil zen (j. 1878).
  • 1956. Carlos Chivite, zentronikoar politikaria, PSNko idazkari orokorra, jaio zen (h. 2008).
  • 1957. Begoña Errazti, bizkaitar politikaria, Eusko Alkartasunako presidente ohia, jaio zen.
  • 1958. Roger Martin du Gard, frantziar idazlea, 1937ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1881).
  • 1962. Jokin Mujika, txirrindulari itsasondoarra, jaio zen.
  • 1964. Beatriz Fernandez Fernandez, bizkatar filologo eta idazlea, EHUko irakasle eta ikertzailea, jaio zen.
  • 1967. Layne Staley, estatubatuar abeslari eta musikagilea, jaio zen (h. 2002).
  • 1967. Gregory Goodwin Pincus, estatubatuar biokimikaria eta sendagilea, hil zen (j. 1903).
  • 1968. Alexander Mostovoi, errusiar futbolaria, jaio zen.
  • 1968. Anne Nurmi, finlandiar teklista eta Lacrimosa bandako kidea, jaio zen.
  • 1970. Santiago Crespo, nafar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1970. Vladimir Propp, errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua, hil zen (j. 1895).
  • 1976. Juscelino Kubitschek de Oliveira, Brasilgo presidentea, hil zen (j. 1902).
  • 1978. Jomo Kenyatta, Kenyako lehen presidentea, Kenyako nazioaren aitatzat hartua, hil zen (j.1893).
  • 1978. Ignazio Silone, italiar idazlea, hil zen (j. 1900).
  • 1979. James T. Farrell, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1904).
  • 1981. Glauber Rocha, brasildar zinemagilea, hil zen (j. 1939).
  • 1981. Nancy Langat, kenyar atleta, 1.500 metroko lasterketan espezialista, jaio zen.
  • 1985. Our Lady J, estatubatuar piano-jotzaile, telebistako gidoilari eta abesti-idazlea, jaio zen.
  • 1989. Huey P. Newton, estatubatuar aktibista politiko eta iraultzailea, autodefentsarako pantera beltzen alderdiaren sortzaileetako bat, hil zen (j. 1942).
  • 1991. Sobietar Batasuneko armada hiru errepublika baltikoetatik (Estonia, Letonia eta Lituania) erretiratu zen.
  • 1995. Dua Lipa, albanokosovar jatorriko britainiar abeslaria, jaio zen.
  • 1995. José Antonio Girón de Velasco, espainiar politikaria, hil zen (j. 1911).
  • 1997. G.I. Jane filma estreinatu zen, Ridley Scottek zuzendu eta Demi Moore, Viggo Mortensen eta Anne Bancroft aktoreek antzeztu zuten.
  • 2000. Abulfaz Elxibei, Azerbaijango presidentea, hil zen (j. 1938).
  • 2004. Ota Šik, txekiar ekonomialaria, Pragako 1968ko Udaberriko buruzagietako bat, hil zen (j. 1919).
  • 2004. Garrasia eta Madonna, Edvard Munch norvegiarraren bi margolan, lapurtu zituzten egunez Osloko museotik.
  • 2006. Hegazkin errusiar bat erori zen Ukraina eta Errusiako mugan. 171 hildako, horien artean 45 haur.
  • 2007. Grace Paley, estatubatuar ipuingile, poeta, irakasle eta ekintzaile politikoa, hil zen (j. 1922).
  • 2008. Faustino Etxebarria, bizkaitar bertsolari eta idazlea, hil zen (j. 1917).

Abuztuaren 21a

21 Larunbata Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 21a sarreran

  • 1520. Gaztelako Komunitateen Gerran, Karlos I. aren tropek Medina del Campori su eman zioten.
  • 1614. Elisabet Báthory hungariar aristokrata hil zen. Bere krimen basati eta odoltsuek ospea eman zioten eta Kondesa odoltsua ezizena eman zioten (j. 1560).
  • 1698. Giuseppe Guarneri luthier italiarra jaio zen (h. 1744).
  • 1789. Augustin Louis Cauchy matematikari frantsesa jaio zen (h. 1857).
  • 1792. Frantziako Iraultzan gillotina bidezko lehen exekuzioa egin zen, metodo ankerragoak ordezkatuz.
  • 1821. Carolina Coronado poeta jaio zen Almendralejon (h. 1911).
  • 1862. Emilio Salgari italiar idazle eta kazetaria jaio zen (h. 1911).
  • 1871. Leonid Andréyev errusiar idazlea jaio zen (h. 1919).
  • 1872. Aubrey Beardsley britainiar ilustratzailea jaio zen (h. 1898).
  • 1911. Mona Lisa edo Gioconda margolana, Leonardo da Vinciren olio pintura, Louvre museotik lapurtu zuten Parisen. Bi urte geroago aurkitu zuten Florentzian.
  • 1913. Bilbon, San Mames estadioa inauguratu zuten.
  • 1940. Leon Trotski iraultzaile errusiarra, Mexikon eraila izan zen (j. 1879).
  • 1945. Stalingradeko bataila hasi zen Alemania eta Sobietar Batasunaren artean.
  • 1945. Los Alamoseko Laborategian (Mexiko Berria), 24 urteko fisikari estatubatuarra zen Harry Daghlianel istripu nuklearra jasan zuen esperimentu bat egiten ari ziren bitartean. 25 egun barru, erradiazioak hil egingo du. Handik 9 hilabeteetara, antzeko istripua errepikatuko da.
  • 1952. Joe Strummer, britainiar abeslaria eta The Clash bandako kidea, jaio zen (h. 2002).
  • 1960. Ernest Hemingwayk eta Anjel Goenagak hitzarmena sinatu zuten Donostiako Maria Cristina hotelean, Agurea eta Itsasoa euskaraz argitaratzeko egile eskubiderik ordaindu gabe.
  • 1963. Mohammed VI.a Marokokoa jaio zen.
  • 1967. Serj Tankian, libaniar eta estatubatuar abeslaria eta System of a Down bandako kidea, jaio zen.
  • 1967. Carrie-Anne Moss kanadiar aktorea jaio zen.
  • 1975. Madrilen (Espainia) GRAPO taldea bere ekintzak egiten hasi zen Goardia Zibilaren bi zakur akabatuz.
  • 1986. Nyos lakuko erupzio limniko batek inguruko herrixketako 1.800 lagun eta 3.500 etxabere hil zituen Kamerunen.
  • 1991. Errusian Mikhail Gorbatxeven eta honek SESB ohian harturiko neurrien aurkako estatu kolpea hasi zen (Belovezhie-ko Akordioa).
  • 1991. Letoniak SESBarekiko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 2006. Tren istripua Palentziako Villada herrian. Sei hildako egon ziren, TALGO tren bat gehiegizko abiaduragatik bere bidetik irten eta gero. Hildakoen artean Pasaiako bikote bat egon zen.
  • 2007. Haley Paige amerikar aktore pornoa hil zen (n. 1981).

Abuztuaren 20a

20 Ostirala Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 20a sarreran

  • 1915. Koldo Mitxelena, euskaltzain osoa 1952tik 1987ra, jaio zen Errenterian (h. 1987).
  • 1572. Migel Lopez Legazpikoa konkistatzaile gipuzkoarra, hil zen (j. 1502/03).
  • 1890. Howard Phillips Lovecraft, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1937).
  • 1897. Michele Angiolillo, italiar anarkista, hil zuten Bergaran, Canovas del Castillo erail zuelako (j. 1871).
  • 1920. AEBetan, lehen aldiz irratiz eman zituzten albisteak.
  • 1934. Alemanian, Adolf Hitlerrek presidentetza lortu zuen.
  • 1937. El Fary jaio zen (h. 2007).
  • 1941. Slobodan Milosevic, Serbiako presidentea (1989 – 1997) eta Jugoslaviakoa (1997 – 2000), jaio zen.
  • 1948. Robert Plant, britainiar abeslaria eta Led Zeppelin bandako kidea izana, jaio zen.
  • 1968. Sobietar Batasuneko tropak eta 5000 gerra-gurdi inguru Txekoslovakian sartu ziren, Pragako Udaberria izeneko irekitze politikoko garaia bat-batean amaiaraziz.
  • 1991. Estoniak SESBekiko independentziaren aldarria egin zuen.
  • 1998. Ameriketako Estatu Batuetako armadak ustezko gotorleku terroristak bonbardatu zituen Sudan eta Afganistanen.
  • 2006. Kongora umeak adoptatzera joandako bi familia espainiar handik atera ezinean aurkitu ziren, burokrazia eta bertako gerra egoeragatik.
  • 2006. Etorkinen etorrera masiboa Kanariar uharteetan. Guztira 2.000 etorkinetik gora ailegatu zen Kanarietako hondartzetara egun gutxitan.
  • 2008. Spanairren JK 5022 hegaldiak istripu larria izan zuen Madril-Barajaseko aireportuan, 154 pertsona hil zirelarik eta 18 bizirik irten.

Abuztuaren 19a

19 Osteguna Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 19a sarreran

  • 14. Zesar Augusto, lehen enperadore erromatarra, hil zen (j. K. a. 63).
  • 1580. Andrea di Pietro dalla Gondola, Andrea Palladio izenez ezaguna, Pizkundeko italiar arkitekto ospetsua, hil zen (j. 1508).
  • 1662. Blaise Pascal, fisikari frantziarra eta prentsa hidraulikoaren asmatzailea, hil zen (j. 1623).
  • 1819. James Watt, lurrun makinaren asmatzaile britainiarra, hil zen (j. 1736).
  • 1871. Orville Wright, hegazkintzaren aitzindari estatubatuarra, jaio zen (h. 1948).
  • 1883. Coco Chanel, moda diseinatzaile frantziarra, jaio zen (h. 1971).
  • 1919. Afganistan Erresuma Batuarekiko independizatu zen.
  • 1945. Ian Gillan, britainiar abeslaria eta Deep Purple bandako kidea, jaio zen.
  • 1946. Bill Clinton, Ameriketako Estatu Batuetako 43. presidentea (1993–2001), jaio zen.
  • 1960. Sputnik programaren barnean(SESB), Sputnik 5 satelitea bidali zuten espazioara, Belka eta Strelka txakurrak, 40 xagu, 2 arratoi eta hainbat landare zeramatzalarik barnean.
  • 1966. Lurrikara baten ondorioz 25.000 lagun hil ziren Turkian.
  • 1973. Mette-Marit de Noruega, Norvegiako printzesa, jaio zen.
  • 1977. Groucho Marx, aktore eta umorista estatubatuarra, hil zen (j. 1890).
  • 1977. Iban Mayo, txirrindulari euskalduna, jaio zen.
  • 1978. Rex zinema aretoan (Teheran, Iran) piztutako sutearen ondoren, 477 pertsona hil ziren.
  • 1980. Otto Heinrich Frank, alemaniar judua eta Anne Franken aita, hil zen (j. 1889).
  • 2002. Eduardo Chillida, eskultore donostiarra, hil zen (j. 1924).

Abuztuaren 18a

18 Asteazkena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 18a sarreran

  • 1227. Gengis Khan, mongoliar inperioaren sortzailea, hil zen.
  • 1492. Antonio de Nebrijaren Gramática castellana argitaratu zuten.
  • 1572. Parisen, Frantziako errege hugonotea zen Henri IV.a eta Margarita Valoisekoa ezkondu ziren, protestante eta katolikoak bateratzeko ahaleginean.
  • 1812. Britainia Handiak lur estatubatuarrak inbaditu zituen. James Madison presidenteak Etxe Zuritik aldegin zuen.
  • 1830. Francisco Jose, austriar enperadorea (1848-1916), hungariako erregea (1867-1916) eta Sissiren senarra, jaio zen (h. 1916).
  • 1834. Arantzazuko baselizari su eman zioten, eta erabat suntsitu zuten.
  • 1845. Joan Ignazio Iztueta idazle zaldibitarra hil zen (j. 1767).
  • 1858. Europa eta Amerikaren arteko lehenengo urpeko kable bidezko komunikazioa lortu zen.
  • 1930. Liviu Librescu, israel-estatubatuar zientzilaria eta Virginia Techeko sarraskian hilko zena, jaio zen (h. 2007).
  • 1933. Roman Polanski, poloniar film zuzendaria, jaio zen.
  • 1936. Federico García Lorca hil zen (j. 1898).
  • 1937. Robert Redford, aktore eta zine zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1941. Adolf Hitlerrek eutanasia sistematikoa agindu zuen buruko gaixotasuna zuen edonorentzat.
  • 1947. Espainiako itsas armadaren lehergailu biltegi batek eztanda egin zuen Cadizen, 150 hildako eta 5.000 zauritutik gora eraginez.
  • 1958. Vladimir Nabokoven Lolita argitaratu zen.
  • 1969. Jimi Hendrixek Woodstockeko azken egunean jo zuen.
  • 1975. Igor Elortza, bertsolari bizkaitarra, jaio zen.
  • 1977. Steve Biko atxilotu zuen polizia sudafrikarrak, 1967an King William’s Townen egindako terrorismo ekintzagatik. Egun batzuk geroago, hil egingo zen apartheideko poliziak emandako palizagatik.
  • 1995. Julio Caro Baroja, antropologo, historialari eta hizkuntzalaria, hil zen.
  • 2008. Leire Olaberria txirrindulari ikaztegietarrak brontzezko domina lortu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetako pistako puntuaketa proban.

Abuztuaren 17a

17 Asteartea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 17a sarreran

  • 1850. José de San Martín, argentinar militarra eta Ameriketako Askatzaileetako bat, hil zen (j. 1778).
  • 1893. Mae West jaio zen (h. 1980).
  • 1908. Lehen aldiz marrazki bizidunetako film bat eman zuten.
  • 1913. William Mark Felt, Zintzur Hondoa, Watergate kasuaz informatu zuena, jaio zen (h. 2008).
  • 1930. Monarkiaren aurkako talde ezberdinek Donostiako Ituna sinatu zuten, Bigarren Errepublika ezartzeko xedean.
  • 1943. Robert De Niro, aktore eta zine-zuzendari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1969. Woodstockeko jaialdian (New York) 400.000 pertsona bildu ziren.
  • 1969. Ludwig Mies van der Rohe, alemaniar arkitektoa, hil zen (j. 1886).
  • 1987. Spandau-ko espetxean Rudolf Hess hil zen, azken buruzagi nazietako bat eta 20 urte baino gehiago preso egon zen bakarra.
  • 2002. Elba ibaiak gainezka egin zuen Dresden eta 1845eko martxoaren 31ko uholde historikoen mailara iritsi zen.

Abuztuaren 16a

16 Astelehena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 16a sarreran

  • 1570. Amerikako kolonia espainiarretan Inkisizioa ezarri zen.
  • 1773. Klemente XIV.ak Jesusen Konpainia desegin zuen mundu osoan.
  • 1888. John Styth Pemberton, estatubatuar kimikaria eta Coca-Colaren sortzailea, hil zen (j. 1831).
  • 1896. Espainian Filipinetako altxamenduaren lehenengo berriak iritsi ziren.
  • 1913. Ford Motor Company enpresak ekoizpena laukoiztuko lukeen muntaia katea ezartzeko lehen saiakerak egin zituen.
  • 1966. Palomaresen (Almeria) eroritako Hidrogeno-bonba jasotzea milioika pezeta kostatuko da.
  • 1920. Charles Bukowski idazle estatubatuarra jaio zen (h. 1994).
  • 1954. James Cameron, zine zuzendari kanadarra, jaio zen.
  • 1958. Madonna, abeslari eta aktore estatubatuarra, jaio zen.
  • 1960. Zipre Erresuma Batuarengandik independizatu zen.
  • 1968. 40 apaizek Bilboko Gotzaitegia okupatu zuten, euskal apaizen atxiloketaz protesta egiteko.
  • 1977. Elvis Presley, musikari estatubatuarra, Rockaren Erregea, hil zen (j. 1935).
  • 1982. Lehen CDa sortu zen.
  • 1985. 1.000 milioi pezeta baino gehiago lapurtu zituzten Bartzelonako Banco Hispano Americano delakoan, butrón taktika erabiliz (zuloak lurrean eta paretetan).
  • 1998. 29 hildako eta 200 zauritu eragin zituen bonba-auto bat lehertu zen Omaghen (Ipar Irlanda).
  • 2003. Idi Amin, diktadore ugandarra, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Laredoko gas leherketaren ostean larri zaurituriko emakume getxotarra ospitalean hil zen.

Abuztuaren 15a

15 Igandea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 15a sarreran

Kristauentzat Andre Mariaren Zeruratzearen jaia.

Sehaska egutegiko izendegia: Maria (Andre Mariaren eguna handia eta Mari, Maddi eta Mayi guztien festa) eta Axun.

Jaiegunak: Adunan, Areson, Baliarrainen, Gaztelun, Gernika-Lumon, Ondarroan, Orendainen eta Zarautzen.

Bilbon, Aste Nagusiaren barruan, Begoñako Andre Mariaren eguna.

Ferragosto jaieguna: Italia.

  • 423. Honorio, erromatar enperadorea, hil zen (j. 384).
  • 465. Libio Severo, mendebaldeko erromatar enperadorea, hil zen.
  • 778. Orreagako guduan baskoiek Karlomagno garaitu eta Errolan hil zuten Orreagan.
  • 1038. Eztebe I.a Hungariakoa, Hungariako lehen erregea, hil zen.
  • 1064. Ibn Hazm, andalustar filosofo, teologo, legelari, historialari, idazle eta poeta, hil zen (j. 994).
  • 1118. Alexios I.a Komneno, Bizantzioko enperadorea, hil zen (j. 1081).
  • 1171. Alfontso IX.a Leongoa, Galizia eta Leongo erregea, jaio zen (h. 1230).
  • 1195. Antonio Paduakoa, Portugalgo apaiz frantziskotarra, jaio zen (h. 1231).
  • 1284. Joana I.a Nafarroakoa Filipe IV.a Frantziakoarekin ezkondu zen, urtebete geroago Frantziako erregina bihurtu zelarik.
  • 1397. Karlos Nafarroakoa, Nafarroako infantea, jaio zen (h. 1402).
  • 1432. Luigi Pulci, italiar poeta, jaio zen (h. 1484).
  • 1466. Henrike IV.a Gaztelakoak sorginkeria kasuak epaitzeko ahalmena eman zien Gipuzkoako alkateei.
  • 1488. Fernando Kolon, espainiar bibliografoa, humanista eta kosmografoa eta Kristobal Kolonen semea jaio zen (h. 1539).
  • 1496. Elisabet Portugalgoa, Gaztelako erregina, hil zen (j. 1428).
  • 1514. Bartolomé de las Casasek La Españolan eman zioten enkomiendari uko egin zion eta Espainiara itzuli zen, indioei ezartzen zitzaizkien abusuak zirela-eta.
  • 1527. Fray Luis Leongoa, poeta eta agustinoa, jaio zen (h. 1591).
  • 1532. Ana Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infantea, hil zen (j. 1492).
  • 1666. Johann Adam Schall von Bell, alemaniar misiolari katoliko eta astronomoa, hil zen (j. 1592).
  • 1702. Francesco Zuccarelli, italiar margolaria, jaio zen (h. 1788).
  • 1769. Napoleon Bonaparte, Frantziako enperadorea, jaio zen (h. 1821).
  • 1771. Walter Scott, ingelesez aritu zen ezkoziar eleberrigile historiko eta olerkaria, jaio zen (h. 1832).
  • 1772. Johann N. Mäzel, metronomoaren asmatzailea, jaio zen.
  • 1782. Faustin-Élie Soulouque, Haitiko presidentea, jaio zen (h. 1867).
  • 1785. Thomas De Quincey, ingeles idazlea, jaio zen (h. 1859).
  • 1798. Edward Waring, ingeles matematikaria, hil zen (j. c. 1736).
  • 1799. Giuseppe Parini, italierazko poeta, hil zen (j. 1729).
  • 1805. Simon Bolivar askatzaile hego amerikarrak bere aberriaren eta Amerikaren askatasuna zin egin zuen Erroman.
  • 1806. Liechtensteinek independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1814. Pedro María Unanue, bizkaitar kantari tenorra, jaio zen (h. 1846).
  • 1815. San Joan Bosco, salesiarren sortzailea, jaio zen (h. 1888).
  • 1864. Ormaiztegiko zubia inauguratu zuten. Bertatik tren bat igaro zen, bertan, Elisabet II.a erregina zihoalarik.
  • 1863. Peider Lansel, suitzar poeta eta politikaria, jaio zen (h. 1943).
  • 1866. Atzerriratuta zeuden espainiar progresista eta demokratek Ostendeko Ituna sinatu zuten.
  • 1871. Grafton Elliot Smith, ingeles anatomista, arkeologo eta etnologoa, jaio zen (h. 1937).
  • 1872. Aurobindo Ghose, indiar filosofoa, jaio zen (h. 1950).
  • 1879. Ricardo Bastida, bilbotar arkitektoa, jaio zen (h. 1953).
  • 1886. Karl Korsch, alemaniar politikari eta filosofo marxista, jaio zen (h. 1961).
  • 1887. Paul W. Merrill, estatubatuar astronomoa, jaio zen (h. 1961).
  • 1890. Jacques Ibert, frantziar musikagilea, jaio zen (h. 1962)
  • 1891. Justo Somonte, bizkaitar botikari eta politikaria, Bilboko alkatea, jaio zen (h. 1954).
  • 1892. Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1987).
  • 1895. Joaquín Roa, euskal aktorea, jaio zen (h. 1981).
  • 1896. Lev Theremin, errusiar asmatzailea, lehen musika instrumentu elektronikoaren asmatzailea, jaio zen (h. 1993).
  • 1898. Ander Arzelus, Luzear, euskal idazlea eta kazetaria, jaio zen (h. 1949).
  • 1900. Luis Olaso, gipuzkoar futbolari eta palaria, jaio zen (h. 1981).
  • 1904. Louis Gardet, frantziar teologo, filosofo eta mistikoa, jaio zen (h. 1986).
  • 1905. Marie Politzer, lapurtar militante komunista eta nazien kontrako erresistentziako kidea, jaio zen (h. 1943).
  • 1906. Ignacio María Barriola, gipuzkoar sendagilea, jaio zen (h. 1998).
  • 1907. Joseph Joachim, hungariar musikagile eta biolin-jotzailea, bere garaiko biolin-jotzailerik onenetakoa, hil zen (j. 1831).
  • 1907. John Kerr, eskoziar fisikaria, hil zen (j. 1824).
  • 1908. Prusian emakumeek unibertsitateetan ikastea baimendu zen.
  • 1911. Francisco Peralta, espainiar apezpikua, Gasteizko gotzaina izandakoa, jaio zen (h. 2006).
  • 1912. Silbestre Elezkano, Txilibrin , bizkaitar dantzari, koplari, panderetari eta alboka-egilea, XX. mendeko albokari garrantzitsuenetariko bat, jaio zen (h. 2003).
  • 1912. Julia Child, estatubatuar telebistako sukaldaria, idazlea eta aurkezlea, jaio zen (h. 2004).
  • 1914. Panamako kanalean zeharreko trafikoa hasi zen itsasontzi komertzial baten igarotzearekin.
  • 1916. Lehen Mundu Gerra: alemaniarrek Dover, Londres eta Folkestone bonbardatu zituzten.
  • 1917. Virginian (AEB) hegazkin baten eta jarraipen estazioaren arteko irratizko eta haririk gabeko komunikazioa lortu zen lehen aldiz, baita bi hegazkinen artekoa ere.
  • 1917. Jack Lynch, Irlandako Errepublikako laugarren Taoiseacha, jaio zen (h. 1999).
  • 1917. Óscar Romero, Monseñor Romero, salvadortar apaiza, giza eskubideen alde predikatzeagatik ospetsua, jaio zen (h. 1980).
  • 1917. Yukio Tsuda, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 1979).
  • 1917. Sylvie Vartan, bulgariar-frantziar abeslari eta antzezlea, jaio zen.
  • 1922. Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea, jaio zen (h. 2009).
  • 1922. Regina Araluze, bizkaitar irrintzilaria, jaio zen (h. 2012).
  • 1922. Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen (h. 1988).
  • 1923. Bauhaus Eskola instalatu zen Weimarren.
  • 1923. Rose Marie, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1925. Oscar Peterson, quebecar piano-jotzailea, jaio zen (h. 2007).
  • 1926. Konstantinos Stephanopoulos, Greziako presidentea, jaio zen (h. 2016)
  • 1927. Bertram Boltwood, estatubatuar fisikari eta kimikaria, hil zen (j. 1870).
  • 1930. José María Zarraga, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen (h. 2012).
  • 1932. New York-eko CBS telebista katea funtzionatzen hasi zen.
  • 1934. Kenneth L. Hale, estatubatuar hizkuntzalaria, jaio zen (h. 2001).
  • 1934. Franz von Pape kantzillari ohiak Hitlerri eman zion Paul von Hindenburgen agintea, aurreko abuztuaren 2an hila.
  • 1935. Paul Signac, frantziar margolaria, hil zen (j. 1863).
  • 1936. Grazia Deledda, italiar idazlea, 1926ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1871).
  • 1936. Gerra Zibila Euskal Herrian: 27 korellatar atera zituzten kartzelatik. Horietako bati, eskuak moztu zizkioten, kartzelatik irten nahi ez eta hormari etsi-etsian eusten saiatu zelako.
  • 1936. Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
  • 1936. Maravillas Lamberto, Espainiako Gerra Zibilan asasinatutako gazte larragatarra, hil zen (j. 1922).
  • 1936. Manuel Martínez Jarauta, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua, hil zen (j. 1912).
  • 1936. Agustín Viela, nafar klaretar fraidea, Barbastron fusilatua, hil zen (j. 1914).
  • 1836. Vicente Quesada, Moncayoko markesa, espainiar militarra, hil zen (j. 1782).
  • 1938. Vicenç Albert Ballester, kataluniar ekintzaile independentista eta errepublikarra, Esteladaren diseinatzaile eta hedatzailetzat joa, hil zen (j. 1872).
  • 1940. José Antonio Momeñe, euskal txirrindularia, jaio zen (h. 2010).
  • 1944. Gianfranco Ferre, italiar modista, jaio zen (h. 2007).
  • 1945. Bigarren Mundu Gerra: Hirohito enperadore japoniarrak errenditu egiten zirela adierazi zuen, gerrari amaiera emanez.
  • 1945. Alain Juppé, Frantziako Lehen Ministro ohia eta Bordeleko alkatea, jaio zen.
  • 1946. Amir Naderi, irandar zinemagilea, jaio zen.
  • 1947. Erresuma Batuak Commonwealthari Lotutako Estatu Independenteen estatutua eman zien Indiari eta Pakistani.
  • 1947. Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria, jaio zen (h. 2011).
  • 1947. Andrés Nagel, gipuzkoar eskultore, margolari eta grabatzailea, jaio zen.
  • 1950. Andres Serrano, estatubatuar argazkilari eta artista plastikoa, jaio zen.
  • 1951. Artur Schnabel, austriar pianista eta musikagilea, hil zen (j. 1882).
  • 1951. Daniel Tamayo, bizkaitar margolaria, jaio zen.
  • 1953. Ludwig Prandtl, alemaniar fisikaria, hil zen (j. 1875).
  • 1954. Henri de Castries, Castriesko kondea, euskal enpresaburua, jaio zen.
  • 1954. Stieg Larsson, suediar idazle eta kazetaria, Millennium trilogiagatik ezaguna, jaio zen (h. 2004).
  • 1960. Kongoko Errepublika Demokratikoak independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1961. Pedro Alegre, gipuzkoar piraguista ohia, ur lasaietako kayaken aritua, jaio zen.
  • 1963. Javier Lukin, nafar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1963. Vsievolod Ivanov, errusiar antzerkigilea, hil zen (j. 1895).
  • 1964. Melinda French Gates, Bill Gatesen emaztea, jaio zen.
  • 1967. René Magritte, belgikar margolaria, hil zen (j. 1898).
  • 1969. Bethel herrian (AEB) Woodstock jaialdia hasi zen, 400.000 ikusle bilduz.
  • 1971. Paul Lukas, hungariar aktorea, hil zen (j. 1894).
  • 1972. Ben Affleck, estatubatuar aktore, zinema zuzendari, gidoigile eta ekoizlea, jaio zen.
  • 1973. Jon Ander Lanbea, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1974. Natasha Henstridge, kanadar modelo eta aktorea, jaio zen.
  • 1976. Boudewijn Zenden, herbeheretar futbolaria, jaio zen.
  • 1981. Sung Ji Hyo, hego korear aktorea, jaio zen.
  • 1982. Hugo Theorell, suediar zientzialaria, 1955eko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1903).
  • 1983. Imanol Agirre, bizkaitar idazlea, hil zen (j. 1913).
  • 1985. Bartzelonako Banco Hispano Americanon mila milioi pezetako lapurreta egin zuten.
  • 1990. Jennifer Lawrence, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1994. Venezuela: Ilich Ramírez Sánchez, “el Chacal”, Carlos, XX. mendeko terrorista ezagunenetakoa, atxilotu zuten.
  • 1996. San Diego, AEB: San Diegoko Unibertsitateko ikasle batek hiru irakasle hil zituen.
  • 1998. Omaghen (Ipar Irlanda) atentatua izan zen auto-bonbaz, IRA Autentikoak erreibindikatuta, 26 pertsona hil zirelarik.
  • 1999. Maria Blanco, nafar futbolaria, jaio zen.
  • 2004. Sune Bergström, suediar biokimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen(j. 1916).
  • 2007. Peruko Pisco hirian, Richter eskalan 8 graduko lurrikara batek 540 hildako eta 1.100 zauritu utzi zituen.
  • 2013. Sławomir Mrożek, poloniar antzerkigilea, hil zen (j. 1930).
  • 2015. Rafael Chirbes, gaztelaniazko valentziar idazle eta literatur kritikaria, hil zen (j. 1949).
  • 2016. Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria, hil zen (j. 1968).

Abuztuaren 14a

14 Larunbata Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 14a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Mayi/Maddi/Maggi eta Garine/Gariñe/Gari.

  • 582. Tiberio II.a, Bizantziar Inperioko agintaria, hil zen (j. 540).
  • 1204. Minamoto no Yoriie, Japoniako Kamakura shogunerriko bigarren shoguna, hil zen (j. 1182).
  • 1315. Margarita Borgoinakoa, Nafarroako eta Frantziako erregina ezkontidea hil zen.
  • 1433. Joanes I.a Portugalgo erregea hil zen.
  • 1464. Pio II.a Aita Santua (1458 – 1464) hil zen (j. 1405).
  • 1682. Mariana Austriakoak Loiolako Santutegia izango zena eman zion Jesusen Lagundiari.
  • 1714. Claude Joseph Vernet frantziar margolari eta marrazkilaria jaio zen (h. 1789).
  • 1742. Pio VII.a Aita Santua jaio zen (1800 – 1823) (h. 1823).
  • 1777. Frantzisko I.a Bi Sizilietakoa, Bi Sizilietako erregea, jaio zen (h. 1830).
  • 1777. Hans Christian Ørsted danimarkar fisikari eta kimikaria jaio zen (h. 1851).
  • 1808. Zaragozan, inbasore frantziarrek lehen setioa hasi zuten, Bailéngo guduaren ondoren.
  • 1828. Jean Baptiste Elizanburu idazle lapurtarra jaio zen (h. 1891).
  • 1842. Jean Gaston Darboux frantziar matematikaria jaio zen (h. 1917).
  • 1851. Doc Holliday, estatubatuar dentista eta pistoleroa, jaio zen (h. 1887).
  • 1852. Margaret Mackall Smith Taylor Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama hil zen (j. 1788).
  • 1858. Tokugawa Iesada, Tokugawa shogunerriko hamahirugarren shoguna, hil zen (j. 1824).
  • 1860. Txirrita, garai guztietako bertsolaririk ezagunenetarikoa, jaio zen (h. 1936).
  • 1867. John Galsworthy ingeles idazlea, 1932ko Literaturako Nobel Saria jaio zen (h. 1933).
  • 1868. José Mardones, euskal herritar opera-abeslaria jaio zen (h. 1932).
  • 1887. Jules Pasdeloup frantziar orkestra-zuzendaria hil zen (j. 1819).
  • 1888. John Logie Baird britainiar fisikaria jaio zen (h. 1946).
  • 1891. Sarah Childress Polk Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama hil zen (j. 1803).
  • 1902. Amador Palma euskal atleta jaio zen (h. 1958).
  • 1910. Pierre Schaeffer frantziar musikagilea eta ingeniaria, musika konkretuaren sortzailea jaio zen (h. 1995).
  • 1924. Sverre Fehn norvegiar arkitektoa jaio zen (h. 2009).
  • 1926. René Goscinny frantziar komikigilea (Asterix) jaio zen (h. 1977).
  • 1931. Espainian, Julián Besteiro aukeratu zuten Bigarren Errepublikako presidente.
  • 1936. Eugenio Arraiza iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea jaio zen (h. 2015).
  • 1936. Badajozko sarraskia: Badajoz hirian frankistek 2.000-4.000 errepublikar erail zituzten.
  • 1941. Maximiliano Kolbe poloniar komentu-frantziskotarra hil zen (j. 1894).
  • 1941. Paul Sabatier frantziar kimikaria, 1912ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1854).
  • 1945. Bigarren Mundu Gerra: sobietarrek Mantxuria inbaditu eta Hiroshima eta Nagasaki bonba atomikoek suntsitu ondoren, Japonia errenditu egin zen.
  • 1947. Indiak eta Pakistanek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuten.
  • 1951. William Randolph Hearst estatubatuar politikaria eta enpresaburua hil zen (j. 1863).
  • 1956. Bertolt Brecht alemaniar idazle eta antzerkigilea hil zen (j. 1898).
  • 1958. Jean Frédéric Joliot-Curie frantziar fisikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1900).
  • 1959. Earvin Johnson (Magic Johnson), estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1961. Henri Breuil frantziar arkeologoa hil zen (j. 1877).
  • 1963. Clifford Odets estatubatuar antzezle eta antzerkigilea hil zen (j. 1906).
  • 1963. Emmanuelle Beart frantziar aktorea jaio zen.
  • 1966. Halle Berry estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1971. Bahrainek Erresuma Batuarekiko independentzia lortu zuen.
  • 1972. Jules Romains frantziar idazlea hil zen (j. 1885).
  • 1984. John Boynton Priestley ingeles eleberrigile eta antzerkigilea hil zen (j. 1894).
  • 1988. Enzo Ferrari italiar autogilea, 1 Formulako Scuderia Ferrari taldearen eta Ferrari automobil markaren sortzailea hil zen (j. 1898).
  • 1990. Jean-Louis Tinaud frantziar militar eta politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko presidentea hil zen (j. 1910).
  • 1991. Taslim Olawale Elias, Nigeriako presidentea eta Nazioarteko Justizia Auzitegiko presidentea, hil zen (j. 1914).
  • 1994. Elias Canetti austriar-britainiar idazlea, 1981eko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1905).
  • 1996. Sergiu Celibidache errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria hil zen (j. 1912).
  • 2004. Czesław Miłosz poloniar idazlea, 1980ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1911).
  • 2003. Estatu Batuetako ipar-ekialdean eta Kanadako zati batean izandako elektrizitate mozketa batek historia osoko itzalaldirik handiena eragin zuen.
  • 2005. Helios Airways konpainiaren hegazkin bat Grezian erori zen, 121 hildako.
  • 2006. Nazio Batuen Erakundeak Libanorako harturiko su eten akordioa indarrean jarri zen, 1.200 hildako libandar eta 150 hildako israeldarren ostean.
  • 2009. Pablo Antoñana gaztelaniazko nafar idazlea hil zen (j. 1927).
  • 2013. Egiptoko Armadak, Mohamed Mursi kargugabetutako presidentearen jarraitzaileak eginiko kanpalekuak desegitearen ondorioz gutxienez 525 pertsona hil ziren.
  • 2015. Eugenio Arraiza iruindar euskaltzalea eta Euskalerria irratiaren sortzailea hil zen (j. 1936).
  • 2016. Hermann Kant alemaniar idazlea hil zen (j. 1926).

Abuztuaren 13a

13 Ostirala Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 13a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Ekaitz eta Ekaitza.
  • 657. Vitaliano Aita Santu aukeratu zuten.
  • 1521. Mexikon, setio luze baten ondoren, Tlatoani Cuauhtémoc buruzagi azteka eta Tenochtitlan azteken hiriburua errenditu beharrean izan zen Hernán Cortésen aurrean. Honek bere burua Espainia Berriko gobernadore eta kapitain nagusi egin zuen.
  • 1704. Marlborough dukeak (Espainian, Mambrú deitzen zioten: Mambrú se fue a la guerra…) espainiar eta frantziar tropak garaitu zituen Blenheimeko batailan.
  • 1713. Filipe V.a Espainiako errege bezala onartu zuten, Saboyako bakea sinatu ondoren Espainiako Ondorengotzako gerran.
  • 1863. Eugène Delacroix, pintore erromantiko frantziarra, hil zen (j. 1789)
  • 1866. Giovanni Agnelli, enpresaria, italiar senadorea eta FIATen sortzailea, jaio zen (h. 1945).
  • 1871. Karl Liebknecht, alemaniar sozialista, jaio zen (h. 1919).
  • 1872. Richard Willstätter, kimikari alemaniarra eta 1915eko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1942).
  • 1888. UGT sindikatua sortu zen Bartzelonan, eta bere lehen kongresua egin zen.
  • 1899. Alfred Hitchcock zinema zuzendari ingelesa jaio zen (h. 1980).
  • 1902. Felix Wankel injeniari alemaniarra eta Wankel motor birakariaren asmatzailea jaio zen (h. 1988).
  • 1905. Norvegiak eta Suediak elkarrengandik banantzea erabaki zuten.
  • 1913. Harry Brearleyk altzairu herdoilgaitza asmatu zuen.
  • 1917. Eduard Buchner, kimikari alemaniarra, Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1860).
  • 1920. Polonia eta Sobiet Batasunaren arteko gerra: Varsoviako Bataila hasi zen, abuztuaren 25era arte iraun zuena. Armada Gorria menderatua izan zen.
  • 1924. Altxamendu militarra hasi zen Marokoko espainiarren eta frantziarren menpeko zonaldeetan. Gerra honek 1927ra arte iraungo du, Abd el-Krim lider riftarrak Argeliara ihes egin arte.
  • 1926. Fidel Castro, Kubako buruzagia eta iraultzailea, jaio zen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak britainiarren aurkako airetiko erasoa hasi zuen.
  • 1961. Berlingo harresia eraikitzen hasi ziren.
  • 1961. Carlos Sobera, aktore eta telebistako aurkezle euskal herritarra jaio zen.
  • 1963. Madrilen, Francisco Granados eta Joaquín Delgado anarkistei Heriotza zigorra eman zieten, aurreko uztailaren 29an egindako atentatuegatik.
  • 1967. Amelie Nothomb, belgiar idazlea (Métaphysique des tubes), jaio zen.
  • 1974. Kate O’Brien idazle irlandarra hil zen (j. 1897).
  • 1987. Ronald Reaganek Irangate eskandaluaren erantzukizuna bere gain hartu zuen.
  • 1993. Donostian Anoetako estadioa inauguratu zen, Errealaren futbol zelaia.
  • 1994. Elias Canetti idazle bulgariar-britainiarra eta 1981eko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1905).
  • 2006. Mediterraneo itsasoaren ez-ohiko tenperatura igoerak, marmoka izurria eragin zuen Katalunia, Valentzia eta Murtziako hondartza askoren ixtea eraginez.
  • 2009. Les Paul gitarra elektrikoen diseinatzaile eta musikari estatubatuarra hil zen (j. 1915).

Abuztuaren 12a

12 Osteguna Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 12a sarreran

  • K. a. 30. Kleopatra Egiptoko azken erregina hil zen, bere buruaz beste eginda.
  • 1281. Tifoi batek Kublai Khanen tropak suntsitu zituen, Genghis Khanen iloba Japonia konkistatzeko xedean zebilenean.
  • 1480. Otrantoko Bataila: Otomandar Inperioko tropek 800 kristauri burua moztu zieten islamera ez aldatzeagatik.
  • 1812. Frantziar tropek Madril utzi zuten Arthur Wellesley Wellingtongo dukeak Arapileseko guduan garaipena izan zuenean.
  • 1833. Chicago fundatu zuten.
  • 1851. Isaac Merrit Singer-ek josteko makina patentatu zuen Bostonen.
  • 1898. Armistizioak Espainia eta Estatu Batuen arteko gerraren amaiera ekarri zuen.
  • 1908. Detroit-eko Ford Motor Company lantegiak lehenengo Ford Model T autoa aurkeztu zuen.
  • 1914. Lehen Mundu Gerra: Britainia Handiak Austrohungariar Inperioari gerra deklaratu zion.
  • 1924. Xabier Gereño euskal idazlea jaio zen Bilbon.
  • 1936. Bartzelonan, Goded eta Fernández Burriel jeneralak fusilatu zituzten, Espainiako Gerra Zibilean altxatu zirelako.
  • 1948. Gobernu estatubatuarrak Hego Koreako gobernua soilik onartu zuen.
  • 1952. Poeta Erailen Gaua: Hamairu intelektual judu entzutetsu erail zituzten Moskun.
  • 1953. SESBeko gobernuak bere lehen hidrogeno-bonba lehertarazi zuen.
  • 1955. Thomas Mann, idazle alemaniarra eta, besteak beste, Herioa Venezian idatzi zuena eta 1929ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1875).
  • 1964. Hego Afrika Joko Olinpikoetatik kanpo utzi zuten bere politika arrazista zela eta (apartheid-a).
  • 1964. Ian Fleming, idazle ingelesa, James Bond 007ren sortzailea, hil zen (j. 1908).
  • 1964. Aitor edo Txiki Begiristain, futbolari ohia, jaio zen Olaberrian.
  • 1973. Joseba Beloki txirrindularia jaio zen Lazkaon.
  • 1978. Japoniak eta Txinako Herri Errepublikak euren arteko bake eta adiskidetasun akordioa sinatu zuten.
  • 1981. IBMk PCa (Personal Computer, Ordenagailu Pertsonala) merkaturatu zuen.
  • 2000. Kursk urpekontzi errusiarra Barentseko itsasoan hondoratu zen eta tripulazioko 118 kideak hil ziren.

Abuztuaren 11

11 Asteazkena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 11 sarreran

K. a. 480. Termopilletako gudua izan zen pertsiar eta greziarren artean.

  • K. a. 480. Leonidas I.a, Espartako erregea, hil zen Termopilletako guduan (j. K. a. 521).
  • 1002. Almanzor hil zen (j. 938).
  • 1086. Henrike V.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, jaio zen (h. 1125).
  • 1253. Klara Asiskoa, Italiako santu katolikoa, klaratar moja ordenaren fundatzailea hil zen (j. 1194).
  • 1464. Nikolas Kusakoa, Berpizkundeko jakintsu eta filosofoa, hil zen (j. 1401).
  • 1494. Hans Memling, flandestar margolaria hil zen.
  • 1597. Tiburcio Redin euskal militar eta politikaria jaio zen (h. 1651).
  • 1614. Lavinia Fontana, Bolonian jaiotako margolari italiarra, hil zen (j. 1552).
  • 1733. Lorenzo Prestamero, arabar idazlea, naturalista, artxibozaina, numismatikaria, arkeologoa, apaiza eta humanista, jaio zen (h. 1817).
  • 1772. Java uhartean, 3.000 pertsona baino gehiago hil ziren Papadang sumendiak eztanda egin ondoren; 3.000 metro neurtzen zituen eta 1.700 metro ondoren.
  • 1801. Felix Maria Samaniego gaztelaniazko euskal idazlea hil zen (j. 1745).
  • 1832. Claude Antoine Prieur-Duvernois frantziar politikari iraultzailea hil zen (j. 1763).
  • 1837. Marie François Sadi Carnot, Frantziako Hirugarren Errepublikako 4. presidentea jaio zen (h. 1894).
  • 1842. Jose Frantzisko Telleria, Petrikilo, gipuzkoar sendalaria hil zen (j. 1774).
  • 1858. Christiaan Eijkman holandar fisiologoa jaio zen (h. 1930).
  • 1860. James Wilson eskoziar enpresaria hil zen (j. 1804).
  • 1882. Horace Kallen estatubatuar filosofoa jaio zen (h. 1974).
  • 1882. Volin errusiar anarkista jaio zen (h. 1945).
  • 1883. Ernst Stadler, alemaniar olerkari espresionista jaio zen (h. 1914).
  • 1888. Bartzelonan, Pablo Iglesiasek UGT sortu zuen.
  • 1890. John Henry Newman, ingeles teologo, idazle eta kardinala hil zen (j. 1801).
  • 1892. Hugh MacDiarmid eskoziar olerkaria jaio zen (h. 1978).
  • 1892. Eiji Yoshikawa japoniar idazlea jaio zen (h. 1962).
  • 1895. Egon Pearson ingeles estatistikaria jaio zen (h. 1980).
  • 1897. Enid Blyton, ingeles idazlea, Bostak taldearen sortzailea jaio zen (h. 1968).
  • 1899. Alejandro Tapia Perurena euskal olerkaria jai zen (h. 1957).
  • 1901. Filomena Matute Merino, 108 urte, 11 hilabete eta 5 egun bizi izan zen euskal herritarra jaio zen (h. 2010).
  • 1901. Francesco Crispi, italiar politikaria hil zen (j. 1819).
  • 1902. Alfredo Binda italiar txirrindularia jaio zen (h. 1986).
  • 1903. Ánxel Fole galiziar idazlea jaio zen (h. 1986).
  • 1905. Kurt Gerstein  jaio zen Münsterren. 1945en Gerstein Txostena idatzi zuen nazien kontzentrazio-esparruen helburuaren testigantza eginez. Idatzi eta berehala, bere buruaz beste egin zuen (h. 1945).
  • 1912. Eva Ahnert-Rohlfs alemaniar astronomoa jaio zen (h. 1954).
  • 1917. Inge Aicher-Scholl, Arrosa Zuria nazien aurkako mugimenduan parte hartu zuen alemaniar idazlea, jaio zen (h. 1998).
  • 1919. Andrew Carnegie, eskoziar jatorriko estatubatuar industria-gizon eta filantropoa, hil zen (j. 1835).
  • 1921. Alex Haley estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1992).
  • 1926. Jose Maria Ortiz de Mendibil euskal herritar futbol arbitroa jaio zen (h. 2015).
  • 1927. Giancarlo Astrua italiar txirrindularia jaio zen (h. 2010).
  • 1932. Fernando Arrabal idazlea jaio zen.
  • 1936. Frankistek garaiko Euskal Pizkundearen bihotza zen Tolosa udalerria bereganatu eta handik ordu gutxira euskal kulturari buruzko eta euskarazko liburuak Gipuzkoa plazan pilatu eta su eman zieten, tartean Ixaka Lopez Mendizabal euskaltzale eta argitaratzailearenak.
  • 1936. Blas Infante, andaluziar politikaria eta andaluziar aberriko aitatzat hartzen dena hil zen (j. 1885).
  • 1943. Pervez Musharraf pakistandar militar eta politikaria jaio zen.
  • 1944. Ian McDiarmid, eskoziar antzerki, telebista eta zinemako aktorea jaio zen.
  • 1952. Hussein Jordaniako errege izendatu zuten.
  • 1956. Jackson Pollock, estatubatuar margolaria, espresionismo abstraktuko mugimenduan nabarmena hil zen (j. 1912).
  • 1957. Richie Ramone, estatubatuar bateria eta The Ramones taldeko kidea, jaio zen.
  • 1960. Carlos Sobera barakaldotar aktorea eta telebista aurkezlea jaio zen.
  • 1960. Txadek independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1972. Max Theiler, hegoafrikar-estatubatuar sendagilea, 1951ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1899).
  • 1988. Anne Ramsey estatubatuar aktorea hil zen (j. 1929).
  • 1994. Atxo Apellaniz euskal alpinista hil zen (j. 1954).
  • 1994. Peter Cushing ingeles aktorea hil zen (j. 1913).
  • 1995. Alonzo Church estatubatuar logikari eta matematikaria hil zen (j. 1903).
  • 1996. Rafael Kubelík txekiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria hil zen (j. 1914).
  • 1998. Donostiako zezen plaza berria inauguratu zen Ilunben.
  • 2007. Garbiñe Urresti euskal kazetaria hil zen.
  • 2007. Lluís Maria Xirinacs, kataluniar apaiz, politikari bakezalea eta independentista, hil zen (j. 1932).
  • 2010. Osasunerako Mundu Erakundeak A/H1N1 gripea pandemia arotik kanpora utzi zuen.
  • 2013. Raymond Delisle frantziar txirrindularia hil zen (j. 1943).
  • 2014. Robin Williams estatubatuar aktorea hil zen (j. 1951).
  • 2016. 1936ko Tolosako euskarazko eta euskal kulturari buruzko liburuen erreketaren 80. urteurrena oroitzeko ekitaldiak burutu ziren.
  • 2016. Maialen Chourraut euskal kirolariak Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ur-lasterretako kayak (k1) modalitateko finalean urrezko domina irabazi zuen. Chourrautena izan zen inoiz euskal emakume batek bakarka lortu zuen lehen urrezko domina.

Abuztuaren 10a

10 Asteartea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 10a sarreran

  • 258. Laurendi Erromakoa (San Lorenzo) martirizatu eta hil zuten (j. 225).
  • 997. Almanzorren tropek Santiago Compostelakoa sakeatu eta suntsitu zuten, hiriko kanpaiak eraman zituztelarik.
  • 1519. Fernando Magallanesen agindupean irten zen espedizio bat Sevillatik; Ozeano Atlantiko eta Ozano Bare arteko pasoa deskubrituko zuen, Magallanes itsasartea, eta munduari lehen bira emango zion, Lurra esfera bat zela frogatuz.
  • 1557. San Quintineko batailan, Filipe II.a Espainiakoaren tropek Frantziako Henrike II.arenak garaitu zituzten.
  • 1810. Camilo Benso, Cavourreko kondea, jaio zen (h. 1861).
  • 1927. Rushmore mendian (Hego Dakota), Gutzon Borglum eta bere seme Lincoln George Washington (1732-1799),Thomas Jefferson (1743-1826), Theodore Roosevelt (1858-1919) eta Abraham Lincoln (1809-1865) presidenteak harrian egiten hasi ziren.
  • 1932. Jose Sanjurjo jeneralak Sanjurjada izeneko estatu kolpe saiakera hasi zuen.
  • 1932. Louvreko Museoan, Parisen, Jean-François Milleten Ángelus obra ebaki zuten.
  • 1932. Rin Tin Tin txakurra hil zen (j. 1918).
  • 1934. Chicagon (AEB), 350 pertsona hil ziren beroagatik.
  • 1941. Bilboko Nazioarteko Erakustazoka inauguratu zen. Leku falta zela-eta, Bilbao Exhibition Centre eraikiko zen, Barakaldoko udalerrian, 2004an. 2007ko abuzturako pabilioi guztiak botako zituzten.
  • 1983. Espainiako Tribunal Konstituzionalak LOAPA (Ley Orgánica para Armonizadora del Proceso Autonómico)  ez dela ez organikoa, ezta armonizatzailea ere erabaki zuen, 7 artikulu ezabatu eta beste hainbeste aldatu zituelarik.
  • 1999. Bernardo Estornes euskal idazlea hil zen (j. 1907).
  • 2003. Michael Phelps, estatubatuar igerilariak, 200 mko mundu errekorrak hautsi zituen (1 min 55,94 s), laugarren aldiz denboraldi horretan eta AEBetako txapelketan 5 urre eraman zituen
  • 2006. Behin Baionako jaiak amaituta Emakumeen Elkarteek bost emakume bortxatu zituztela argitara eman zuen, aurreko urtean baino gehiago.

Abuztuaren 9a

09 Astelehena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 9a sarreran

  • 1173. Pisan ezkila-dorre erromanikoa eraikitzen hasi ziren, gerora Pisako Dorre Okerra izango zena.
  • 1896. Jean Piaget, psikologo, biologo eta pedagogo suitzarra jaio zen (h. 1980).
  • 1930. Frank McCourt Angela’s Ashes liburuaren autorea jaio zen (h. 2009).
  • 1942. Mohandas Gandhi lider indiarra britainiar indarrek atxilotu zuten Bombayn, Quit India mugimendua eraginez.
  • 1945. Bockscar AEBetako aire armadaren hegazkinak Fat Man izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Nagasakin, Japonian, hiria guztiz suntsituz, eta 80.000 hildako utziz.
  • 1949. Edward Thorndike, estatubatuar psikologo konduktista, hil zen (j. 1874).
  • 1961. Orixe euskal idazlea hil zen (j. 1888).
  • 1962. Hermann Hesse, alemaniar jatorriko idazle suitzarra, hil zen (j. 1877).
  • 1969. Sharon Tate asasinatu zuten (j. 1943).
  • 1970. 1970eko Urdulizko tren istripua: 33 pertsona hil ziren Urdulizen Bilborantz eta Plentziarantz zihoazen bi trenek, elkar jotzean.
  • 1986. Knebworth Parken, Erresuma Batuan, Queen taldeak bere hasierako kideekin emango zuen azken kontzertua eman zuen, 120.000 ikusleren aurrean, Freddie Mercury abeslaria 1991n hilko zelarik.

Abuztuaren 8a

08 Igandea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 8a sarreran

  • 869: Lotario II.a Lotaringiakoa hil zen (j. 825).
  • 1385. Joana Kentekoa, Edmundo Woodstockekoaren alaba, hil zen (j. 1385).
  • 1788. Louis François Armand Vignerot du Plessiskoa, frantses aristokrata, hil zen (j. 1696).
  • 1879. Emiliano Zapata iraultzaile mexikarra, jaio zen (h. 1919).
  • 1897. Michele Angiolillo anarkistak Antonio Canovas del Castillo hil zuenArrasaten tiroz. Abuztuaren 20an hilko zuten bera Bergaran (j. 1871).
  • 1914. Unity Mitford britainiar faxista jaio zen (h. 1948).
  • 1915. HMS E11 britainiar urpekontziak Barbaros Hayreddin korazatua hondoratu zuen, 253 hildako eragin zituelarik.
  • 1919. Dino De Laurentiis italiar zinema ekoizlea jaio zen (h. 2010).
  • 1919. Óscar Hurtado kubatar idazlea jaio zen (h. 1977).
  • 1920. Jimmy Witherspoon estatubatuar abeslaria jaio zen (h. 1997).
  • 1921. Esther Williams estatubatuar aktore eta igerilaria jaio zen (h. 2013).
  • 1922. Rory Calhoun estatubatuar abeslaria jaio zen (h. 1999).
  • 1929. Graf Zeppelin aireontzi alemanak mundua inguratzeko hegaldia hasi zuen.
  • 1931. sir Roger Penrose britainiar fisikaria jaio zen.
  • 1937. Dustin Hoffman estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1938. Connie Stevens estatubatuar aktore eta abeslaria jaio zen.
  • 1940. Dennis Tito, estatubatuar enpresaburu aberatsa eta lehen espazio turista, jaio zen.
  • 1944. John Holmes, estatubatuar aktore porno ezagunenetako bat, jaio zen (h. 1988).
  • 1944. Erwin von Witzleben alemaniar mariskala urkatu zuten (j. 1881).
  • 1944. Michael Wittmann militar nazia hil zen  (j. 1914).
  • 1944. Erich Hoepner alemaniar militarra hil zen (j. 1886).
  • 1945. SESBek Japoniari gerra deklarazioa egin zion eta Mantxuria inbaditu zuen.
  • 1967. Indonesia, Malaysia, Filipinak, Singapur eta Tailandiako gobernuek Asia Hego-ekialdeko Nazioen Elkartea (ASEAN) sortu zuten.
  • 1974. Richard Nixonek, AEBetako presidenteak, bere kargua utziko zuela anuntziatu zuen, Watergate eskandalua medio.
  • 1991. Varsoviako irrati masta, inoiz eraiki den egiturarik garaiena, erori egin zen.
  • 2006. Galizia osoan zehar suteak, ezezagunek pizturiko suek 80.000 hektarea erre zituzten bi astetan, lau hildako eraginez. Poliziak 41 pertsona atxilotu zituen, ustez suteak eragiteagatik.
  • 2008. Samuel Sanchez Euskalteleko txirrindulariak errepide probako urre olinpikoa irabazi zuen.

Abuztuaren 7a

07 Larunbata Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 7a sarreran

  • 1592. Arnaud Oihenart euskal poeta, legegizon, historialari eta politikaria jaio zen Maulen (h. 1667).
  • 1819. Boyacako guduaren ondorioz, Kolonbiak Espainiarekiko independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1858. Victoria I.a erreginak Ottawa aukeratu zuen Kanadako hiriburu.
  • 1876. Mata Hari, jatorri herbeheretarreko espia, jaio zen (h. 1917).
  • 1900. Wilhelm Liebknecht politiko sozialista alemana eta Karl Liebknechten aita hil zen (j. 1826).
  • 1941. Rabindranath Tagore, idazle indiarra eta 1913ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1861).
  • 1947. Thor Heyerdahl norvegiarrak gidatutako espedizioak 101 egunetan Ozeano Barea zeharkatu zuen Kon-Tiki ontzian.
  • 1957. Stan Laurel eta Oliver Hardy (Laurel eta Hardy edo el Gordo y el Flaco) erretiratu ziren, azken hau hil zelako.
  • 1959. Ameriketako Estatu Batuek Explorer 6a jaurti zuten Lurraren satelite bidezko lehen argazkia ateratzeko.
  • 1966. Jimmy Wales, Jimbo, Wikipediaren sortzailea, jaio zen.
  • 1984. Irakek Iranen aurkako erasoari berrekin zion Pertsiar Golkoko petrolio ontziei misilekin erasoz.
  • 1996. Biescas inguruan 87 hildako eta 183 zauritu izan ziren, ekaitz batek Las Nieves deituriko kanpina txikitu ondoren.
  • 1998. Ameriketako Estatu Batuetako Kenia eta Tanzaniako enbaxaden aurka eginiko atentatuetan 210 hildako eta 4.500 zauritu izan ziren. Atentatu hauek ustez Al Qaedak burutu zituen.
  • 2008. 2008ko Hego Osetiako gatazka hasi zen Georgiaren eta Hego Osetiako errepublikaren artean.
  • 2009. Willy de Ville, estatubatuar abeslaria eta Mink de Ville bandako kidea, hil zen (j. 1953).

Abuztuaren 6a

06 Ostirala Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 6a sarreran

  • K. a. 133. 7 urteko erresistentziaren ondoren, Numantziaren defendatzaileak su eman zioten hiriari eta bere buruak erre zituzten erromatarren aurrean errenditu beharrean.
  • 523. Hormisdas Aita santua hil zen.
  • 1195. Henrike Lehoia Saxoniako eta Bavariako dukea hil zen.
  • 1221. Domingo de Guzmán, domingotar predikarien ordenaren sortzailea, hil zen (j. 1170).
  • 1272. Eztebe V.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea hil zen (j. 1239).
  • 1328. Galeazzo I.a Visconti Milango jauna hil zen (j. 1277).
  • 1458. Kalisto III.a Aita santua hil zen (j. 1378).
  • 1637. Ben Jonson ingeles olerkari eta drama-idazlea hil zen.
  • 1638. Nicolas Malebranche frantziar filosofoa jaio zen (h. 1715).
  • 1651. Carl Gustav Rehnskiöld Suediako kanpo mariskala jaio zen (h. 1722).
  • 1651. François Fénelon frantziar artzapezpiku eta teologoa jaio zen (h. 1715).
  • 1660. Diego Rodríguez de Silva y Velázquez pintore barrokoa hil zen (j. 1599).
  • 1688. Nädir Shäh, Persiako erregea, jaio zen (h. 1747).
  • 1697. Karlos VII.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea jaio zen (h. 1745).
  • 1766. William Hyde Wollaston britainiar kimikaria jaio zen (h. 1828).
  • 1775. Luis XIX.a Frantziakoa, Frantziako azken dofina jaio zen (h. 1844).
  • 1776. Daniel O’Connell, irlandar politikaria jaio zen (h. 1847).
  • 1792. Marseillako 600 errepublikazalek desfilea egin zuten Parisen abesti berri bat kantatzen, gerora Frantziako ereserki nazionala bihurtuko zena: Marseillesa.
  • 1809. Alfred Tennyson ingeles olerkaria jaio zen (h. 1892).
  • 1823. Jean de Labartette, Euskal Herrian jaiotako artzapezpikua, Frantziar Indotxinan hil zen (j. 1744).
  • 1861. Edith Kermit Carow Roosevelt Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama jaio zen (h. 1948).
  • 1868. Paul Claudel frantziar olerkaria eta antzerkigilea jaio zen (h. 1955).
  • 1881. Alexander Fleming, eskoziar zientzialaria, penizilinaren aurkitzailea eta 1945eko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1955).
  • 1902. Sylvain Arend belgikar astronomoa jaio zen (h. 1992).
  • 1903. Juan de Ajuriagerra, EAJko politikaria Espainiako Gerra Zibilean eta frankismoan, jaio zen (h. 1978).
  • 1911. Milorad B. Protić serbiar astronomoa jaio zen (h. 2001).
  • 1916. Roger Casement, irlandar olerkari, iraultzaile eta nazionalista, hil zen (j. 1864).
  • 1917. Robert Mitchum estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1997).
  • 1925. Gregorio Ricci-Curbastro italiar matematikaria hil zen (j. 1853).
  • 1928. Andy Warhol estatubatuar artista jaio zen (h. 1987).
  • 1932. Lluís Maria Xirinacs kataluniar apaiz, politikari bakezalea eta independentista jaio zen (h. 2007).
  • 1934. Chris Bonington ingeles alpinista jaio zen.
  • 1945. Enola Gay AEBetako aire armadaren B-29 hegazkinak Little Boy izeneko bonba nuklearra jaurti zuen Hiroshiman, Japonian, unean 80.000 hildako eraginez.
  • 1945. Naoemon Shimizu, japoniar futbolaria hil zen.
  • 1948. Kenneth Hill australiar botanikoa, fotosentiberatasunaren aurkitzailea jaio zen (h. 2010).
  • 1959. Preston Sturges, estatubatuar zinema zuzendaria hil zen (j. 1898).
  • 1964. Miguel Fuentes Errealeko jokalari eta presidente ohia jaio zen.
  • 1965. Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea hil zen (j. 1899).
  • 1969. Theodor Adorno, alemaniar filosofo, soziologo eta musikologoa hil zen (j. 1903).
  • 1970. M. Night Shyamalan indiar jatorriko estatubatuar zinema zuzendaria, gidoigilea eta ekoizlea jaio zen.
  • 1972. Geri Halliwell ingeles abeslaria jaio zen.
  • 1973. Stuart O’Grady australiar txirrindularia jaio zen.
  • 1973. Fulgencio Batista, Kubako presidente eta diktadorea hil zen (j. 1901).
  • 1978. Paulo VI.a, Aita Santua (1963–1978), hil zen (j. 1897).
  • 1979. Feodor Lynen, alemaniar biokimikaria, 1964ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1911).
  • 1986. Emilio Fernández, El Indio, mexikar zinema zuzendari eta aktorea, hil zen (j. 1904).
  • 1986. Manfred Hausmann alemaniar idazlea hil zen (j. 1898).
  • 1987. José María Lakarra, euskal historialari, filologo, mediebalista eta heraldista, Aragoi eta Nafarroako historian aditua, Zaragozan hil zen (j. 1907).
  • 1988. Francis Ponge frantziar olerkari eta saio-idazlea hil zen (j. 1899).
  • 1990. JonBenét Ramsey, estatubatuar “edertasunaren erregin” izango zena, jaio zen; 1996an asasinatu zuten.
  • 1990. Gordon Bunshaft estatubatuar arkitektoa hil zen (j. 1909).
  • 1990. Carlos Iniesta Cano espainiar militarra hil zen (j. 1908).
  • 1994. Domenico Modugno, italiar abeslaria hil zen (j. 1928).
  • 1996. Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea hil zen (j. 1914).
  • 2001. Jorge Amado, brasildar idazlea hil zen (j. 1912).
  • 2005. Mikel Garmendia, ordiziar aktorea (Goenkale) eta urte askoz Matutina zuzendu zuena, hil zen (j. 1945).
  • 2007. Atle Selberg, norvegiar matematikaria hil zen (j. 1917).
  • 2009. Willy DeVille estatubatuar abeslari eta konpositorea hil zen (j. 1953).
  • 2009. John Hughes estatubatuar zinema zuzendaria hil zen (j. 1950).

Abuztuaren 5a

05 Osteguna Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 5a sarreran

Andre Maria Zuriaren eguna.

Sehaska egutegiko izendegia: Edur/Edurne, Zuria/Zurine/Zuriñe eta Gasteiz/Gasteiza.

  • 824. Heizei Enperadorea Japoniako Enperadorea hil zen.
  • 890. Ranulfo II.a Poitierskoa, Poitiersko konde eta Akitaniako dukea hil zen.
  • 1103. Gilen Adelin Normandiako dukea jaio zen (h. 1120).
  • 1199. Fernando III.a Gaztelakoa, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea jaio zen (h. 1252).
  • 1638. Peter Minuit, Herbeherea Berriak kolonia nederlandarren zuzendari nagusia, hil zen.
  • 1675. Brynjólfur Sveinsson islandiar gotzain luteranoa hil zen (j. 1605).
  • 1681. Vitus Bering, daniar itsasgizon eta esploratzailea jaio zen (h. 1741).
  • 1694. Leonardo Leo, italiar musikagile eta biolontxelo-jotzailea jaio zen (h. 1744).
  • 1729. Thomas Newcomen ingeles mekanikari eta asmatzailea hil zen (j. 1663).
  • 1754. James Gibbs eskoziar arkitektoa hil zen (j. 1682).
  • 1789. Robert Batty, Britainiar Armadako teniente-koronela, baita marrazkilaria jaio zen (h. 1848).
  • 1800.  Ramón María Narváez y Campos jaio zen (h. 1868).
  • 1802. Niels Henrik Abel, norvegiar matematikaria jaio zen (h. 1829).
  • 1811. Ambroise Thomas, frantziar musikagilea jaio zen (h. 1896).
  • 1815. Edward John Eyre, ingeles esploratzailea eta Britainia Handiaren kolonietako administratzailea jaio zen (h. 1901).
  • 1844. Ilia Repin, errusiar pintorea jaio zen (h. 1930).
  • 1850. Guy de Maupassant, frantziar idazlea jaio zen (h. 1893).
  • 1859. Piarres Broussain, lapurtar medikua, Euskaltzaindiaren sortzaileetakoa eta politikaria  jaio zen (h. 1920).
  • 1862. Joseph Merrick, Elefante gizona, ingeles hiritarra, jasan zuen gorputz desitxuraketatik famatua jaio zen  (h. 1890).
  • 1864. Resurreccion Maria Azkue euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta folklore ikertzailea, jaio zen Lekeition (h. 1951).
  • 1886. Óscar Esplá espainiar musikagilea jaio zen (h. 1976).
  • 1895. Friedrich Engels alemaniar filosofialari eta iraultzailea hil zen (j. 1820).
  • 1900. Justo Garate, gipuzkoar sendagilea, euskal gaietan aditua eta gaztelaniazko idazlea jaio zen (h. 1994).
  • 1901. Claude Autant-Lara, frantziar zinemagilea jaio zen (h. 2000).
  • 1903. Rensis Likert, estatubatuar psikologo eta kudeaketa-aditua, Likert eskalaren sortzailea jaio zen (h. 1981).
  • 1905. John Huston estatubatuar zinema gidoilaria eta zuzendaria jaio zen (h. 1987).
  • 1905. Wassily Leontief, errusiar-estatubatuar ekonomialaria, 1973ko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen (h. 1999).
  • 1905. Anton Ažbe, esloveniar margolari errealista hil zen (j. 1862).
  • 1907. Eugène Guillevic bretainiar poeta jaio zen (h. 1997).
  • 1907. Fernando Muñagorri euskal atleta jaio zen (h. 1959).
  • 1911. Robert Taylor estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1969).
  • 1912. Abbé Pierre, frantziar abadea, Emmaus mugimenduaren sortzailea jaio zen (h. 2007).
  • 1912. Salbador Zapirain, Ataño, gipuzkoar idazlea eta eleberrigilea jaio zen (h. 2000).
  • 1914. Pedro Hilarion Sarrionandia, bizkaitar abade frantziskotarra, amazigera hizkuntzaren lehen gramatika idatzi zuen hil zen  (j. 1865).
  • 1914. Espainia eta AEB neutral agertzen dira Lehen Mundu Gerran.
  • 1930. Neil Armstrong, estatubatuar astronauta, Apollo 11 misioan ilargia zapaldu zuen lehenengo gizaki lurtarra jaio zen (h. 2012).
  • 1930. Michal Kováč, Eslovakiar Errepublikako lehendabiziko presidentea jaio zen (h. 2016).
  • 1931. Alec Reid, irlandar apaiza, Ipar Irlandako eta Euskal Herriko bake prozesuen bultzatzailea jaio zen (h. 2013).
  • 1936. Don Joan Borboikoa, Asturiaseko printzea, Penintsulara iritsi zen, Juan López izena erabiliz, nazionalen alde borroka egin nahi zuela-eta, baina Emilio Mola jeneralak printzearen asmoak atzeratzea lortu zuen.
  • 1936. Ceutatik Algecirasera 2.500 moro eta legionario garraiatu zituzten, garrantzi handikoak izango zirenak Francoren altxamenduan.
  • 1937. Brian G. Marsden britainiar astronomoa jaio zen (h. 2010).
  • 1939. Diktadura frankistak 13 Arrosak fusilatu zituen Espainian.
  • 1945. Ariane Lopez-Huici lapurtar argazkilaria jaio zen.
  • 1947. Vladimir Golenistxov, errusiar egiptologoa, egiptologiaren aitzindarietako bat hil zen (j. 1856).
  • 1949. Lurrikara baten ondorioz 3.000 hildako izan ziren Ambaton (Ekuador).
  • 1949. Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea, hil zen (j. 1872).
  • 1955. Jesus Olasagasti gipuzkoar margolaria hil zen (j. 1907).
  • 1957. Heinrich Otto Wieland, alemaniar kimikaria, 1927ko Kimikako Nobel Saria hil zen.
  • 1960. Burkina Fasok independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1961. Sute batek Bilboko zezenplaza suntsitu zuen.
  • 1962. Marilyn Monroe estatubatuar aktorea hil zen (j. 1926)
  • 1962. Ramón Pérez de Ayala espainiar idazlea hil zen (j. 1880).
  • 1962. Nelson Mandela espetxeratu zuten. Ez zuten askatuko 1990 arte.
  • 1962. Kubako Misilen Krisia hasi zen, estatubatuarrek uhartea blokeatu zutelarik. Tentsioa urriaren 27an erpinera iritsi zen (Larunbat Beltza) eta urriaren 28an lortuko zuten akordioa.
  • 1962. Patrick Ewing, NBAko jamaikar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1968. Diktadura frankistak salbuespen egoera ezarri zuen Gipuzkoan hiru hilabetez; 50 pertsona atxilotu zituzten.
  • 1978. Ramon de la Sota Aburto euskal finantzagizon eta politikari abertzale eta jeltzalea hil zen (j. 1887).
  • 1979. Mauritaniak bere Mendebaldeko Sahararen zatia eman zion Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari.
  • 1981. Jerzy Neyman poloniar-estatubatuar matematikari eta estatistikaria hil zen (j. 1894).
  • 1983. Joan Violet Robinson ingeles ekonomialaria hil zen (j. 1903).
  • 1985. Paul Bregmanek, 1945eko abuztuaren 9an Nagasaki gainean bonba atomikoa bota zuen bonbarderoaren tripulanteak, bere buruaz beste egin zuen Los Angeleseko etxean (AEB).
  • 1991. Soichiro Honda japoniar enpresaburua, Honda motor-enpresaren sortzailea hil zen (j. 1906).
  • 1992. Robert Muldoon, Zeelanda Berriko lehen ministroa, hil zen (j. 1921).
  • 1992. Juan David García Bacca, euskal venezuelar filosofo eta irakaslea, Quiton hil zen (j. 1901).
  • 2000. Alec Guinness ingeles aktorea hil zen (j. 1914).
  • 2003. Manuel Mur galiziar zinema-zuzendaria eta idazlea hil zen (j. 1908).
  • 2005. Polina Astakhova, sobietar gimnasta, hil zen (j. 1936).
  • 2010. San José meatzeko istripua: Txileko meatze batean lur jausi baten ondorioz 33 meatzari lur azpian 33 egunez harrapaturik gelditu ziren.
  • 2012. Chavela Vargas kostarikar-mexikar abeslaria, rantxera musikaren interprete nabarmenenetakoa hil zen (j. 1919).
  • 2014. Angéla Németh xabalina jaurtiketan espezializatutako hungariar atleta hil zen (j. 1946).
  • 2015. Nafarroa Beherean 3,5 graduko lurrikara izan zen. Lurrikarak zarata eragin zuen batez ere.

Abuztuaren 4a

04 Asteazkena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 4a sarreran

  • Arratsaldeko seietan (18:00), Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaiak hasten dira Zeledonen jeitsierarekin.
  • 1449. Arabako minoiak sortu ziren gaizkileei aurre egiteko.
  • 1496. Bartolomé Kolonek, Kristobal Kolonen anaiak, La Españolan Santo Domingo de Guzmán hiria sortu zuen, Ameriketako lehen hiria eta gaur Dominikar Errepublikaren hiriburu.
  • 1526. Joan Sebastian Elkano, esploratzaile euskalduna, hil zen (j. 1480). Andres Urdaneta ordiziarrak jaso zuen bere testamentua. 4 egun lehenago García Jofre de Loaisa ere horrelaxe hil zen.
  • 1693. Dom Perignonek xanpaina asmatu zuen.
  • 1782. Austria: Wolfgang Amadeus Mozart eta Constanze Weber ezkondu ziren Vienan.
  • 1901. Louis Armstrong, tronpetajole estatubatuarra, jaio zen (h. 1971).
  • 1914. Lehen Mundu Gerra: alemanak Belgikan sartu ziren.
  • 1929. Yasser Arafat, Palestinako politikaria, jaio zen (h. 2004).
  • 1933. Mahatma Ghandi lider indiarra desobedientzia zibilera dei egiteagatik espetxerau zuten.
  • 1944. Anne Franken familia aurkitu zuten ezkutatuta (Achterhuis) Amsterdam mendebaldean; 1942ko uztailaren 9tik 1944ko abuztuaren 4ra arte egon ziren bertan, Grüne Polizeiren asaltora arte, alegia. Garai horretan idatzi zuen Anne Frankek bere eguneroko ezaguna.
  • 1960. Jose Luis Rodriguez Zapatero, Espainiako 5. presidentea diktaduraz geroztik, jaio zen.
  • 1962. Marilyn Monroe hil zen (j. 1926).
  • 1975. Harkaitz Cano, euskal idazlea, jaio zen.
  • 1976. Espainian erregimen frankistako delitu politikoengatik amnistia ematen zuen Errege Dekretua argitaratu zen.
  • 1976. Legionelosia izeneko gaixotasunaren lehenengo epidemiak 29 pertsona hil zuen, Philadelphian ospatutako “Ameriketako Legioa”ren bilera baten ostean.
  • 1994. Sudanek Ilich Ramírez Sánchez, Carlos superterrorista, entregatu zion Frantziari.

Abuztuaren 3a

03 Asteartea Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 3a sarreran

  • 1492. Kristobal Kolon Amerikara abiatu zen Palos de la Fronteratik, Huelva.
  • 1492. Errege-erregina Katolikoek Espainian bizi ziren juduak kanporatzeko agindua eman zuten.
  • 1804. Alexander von Humboldt, alemaniar naturalista Europara itzuli zen 4 urtez Ameriketan bidaia zientifikoa egiten ibili ondoren.
  • 1839. Martin Gilbeau euskal idazlea jaio zen (h. 1912).
  • 1872. Haakon VII.a Norvegiakoa erregea jaio zen  (h. 1957).
  • 1905. Estepan Urkiaga “Lauaxeta” euskal idazlea jaio zen (h. 1937).
  • 1907. Solidaritat Obrera sindikatua eratu zen Bartzelonan.
  • 1907. Bartzelonan 1 matrikula atera zen, Hispano-Suiza izeneko enpresaren auto batentzat.
  • 1914. Lehen Mundu Gerra, Alemaniak Frantziari gerra deklaratu zion.
  • 1916. Roger Casement nazionalista irlandarra jaio zen (j. 1864).
  • 1817: Alberto de Austria-Teschen aristokrata austriarra jaio zen (h. 1895).
  • 1923. Shenouda III.a Eliza koptoko aita santua jaio zen (h. 2012).
  • 1823. Francisco Asenjo Barbieri konpositorea jaio zen (h. 1894).
  • 1924. Joseph Conrad idazle poloniarra jaio zen (j. 1857).
  • 1934. Adolf Hitler alemaniako liderra (Führer) bihurtu zen presidente eta kantzelari tituluak batuz.
  • 1940. Martin Sheen aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1944. Nino Bravo espainiar abeslaria jaio zen (h. 1973).
  • 1949. NBA saskibaloi-liga amerikarra sortu zen.
  • 1960. Niger Frantziatik independizatu zen.
  • 1961. Lee Rocker, estatubatuar kontrabaxua eta Stray Cats taldeko kidea, jaio zen.
  • 1963. James Hetfield, estatubatuar abeslaria eta Metallicako kidea, jaio zen.
  • 1964. Flannery O’Connor idazle amerikarra hil zen. Eragilea lupus eritematoso sistemikoa izan zen (j. 1925).
  • 1973. Eduardo Noriega aktorea jaio zen.
  • 1973. Stephen Graham ingeles aktorea jaio zen.
  • 1979. Evangeline Lilly aktore kanadarra jaio zen.
  • 1986. Carlota Casiraghi aristokrata monakoarra jaio zen.
  • 1988. Mathias Rust piloto gaztea kondenatu zuten bere abionetarekin Moskuko Plaza Gorrian hartu zuelako lur, liberatu eta SESBetik bidali zuten.
  • 1993. Espainiar estatuak Thyssen kolekzioko 800 pieza esanguratsuenak erosi zituen 253 milioi euro ordainduz.
  • 2005. Adidas alemaniarrak Reebok estatubatuarra erosi zuen 3.100 milioi euro ordainduz.
  • 2008. Alexandr Solzhenitsin idazle errusiarra hil zen. 1970eko Literaturako Nobel Saria izan zen. (j. 1918)

Abuztuaren 2a

02 Astelehena Abu 2021

Posted by koroirastorza in Abuztua

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abuztuaren 2a sarreran

  • K. a. 216. Hanibal jeneral kartagotarrak Erromako armada garaitu zuen Cannaeko guduan.
  • K. a. 49. Ponpeio Julio Zesarren aurrean errenditu zen, Ilerdako batailan.
  • 1385. Iruñean, lehen zezenketa izan zen; Zaragozara iritsitako kristau batek eta moro batek bi zezen lidiatu eta hil zituzten, Nafarroako Karlos II.a erregearen aurrean.
  • 1483. Sixto IV.aren bulda batek, fray Tomás Torquemadakoa izendatu zuen Gaztela eta Aragoiko inkisidore; urte bereko urriaren 17ko bula batek kargua anpliatuko zion Aragoi, Katalunia eta Valentziara eta Espainiako lehen inkisidore bihurtuko zuen.
  • 1492. Kristobal Kolon Palos de la Fronteratik irten zen.
  • 1566. Nostradamus, jaiotzez Michel de Nôtre-Dame edo Miquèl de Nostradama okzitanieraz, munduko profezia iragarle ospetsuenetarikoa hil zen (j. 1503).
  • 1610. Henry Hudson orain Hudsoneko badia deritzon uretan nabegatzen zebilen, baina berak Ozeano Bareko Ifarmendebaldeko pasartea aurkitu zuelakoan zegoen.
  • 1827. Manuel Pavía militarra jaio zen. Espainiako Lehen Errepublikari amaiera emango zion.
  • 1892. Jack Warner, zinema ekoizlea eta Warner Brosen sortzailea, jaio zen (h. 1978).
  • 1934. Paul von Hindenburg, militarra eta Weimarreko errepublikaren presidentea, hil zen (j. 1847).
  • 1939. Albert Einsteinek gutuna idatzi zion Franklin Delano Rooseveltti bonba atomikoaren ideia luzatuz.
  • 1934. Adolf Hitler Alemaniako presidente eta kantziler egin zuten.
  • 1945. Potsdameko Konferentzia amaitu zen.
  • 1947. Maria de los Ángeles Santamaria, Massiel, jaio zen.
  • 1951. Joe Lynn Turner, Deep Purple eta Rainbow taldeetako estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1968. ETAk Meliton Manzanas poliziako komisarioa erail zuen Irunen. Lehen erailketa izan zen.
  • 1985. Abortuaren legea onartu zen Espainian.
← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a
  • Maiatzaren 11
  • Maiatzaren 10a
  • Maiatzaren 9a
  • Maiatzaren 8a
  • Maiatzaren 7a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.269 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar