Hasiera

Destakatuta

Kaixo!

Gune honetan inguruan gertatu diren edo munduan ezagunak ditugun efemerideak apuntatzen joango gara.

Egutegian saka ezazu nahi duzun eguna eta berehala agertuko zaizu efemerideen zerrenda.

Aurten ez bada egun hori pasatu, aurreko urteetako zerrendetara joan beharko duzu. Bi era daude:

  • Kategorien desplegablean hilabetea sakatu eta bertan kontsultatu.
  • Hilabeteen lainoan edo hilabeteen zerrendan sakatu eta bertan bilatu.

Efemeride bat bilatzen ari bazara eta ez badakizu eguna, BUSCAR laukitxoan izena jarri eta bila dezakezu.

Iradokizunik baduzu, lasai idatz dezakezu hurrengo helbidera: koroiras@gmail.com

Urtarrila Otsaila Martxoa
Apirila Maiatza Ekaina
Uztaila Abuztua Iraila
Urria Azaroa Abendua

Otsailaren 29a

  • 1468. Paulo III.a, Aita Santuitaliarra jaio zen (h. 1549).
  • 1504. Jamaikan, Kristobal Kolon bere Almanach Perpétuum liburuaz (Abraham Zacuto) –Ilargi eklipsea iragartzen zuen gau horretarako-baliatu zen bertakoek hornidurak eskuratzen laguntzea konbenzitzeko.
  • 1528. Alberto V.a Bavariakoa noble alemaniarra jaio zen (h. 1579).
  • 1704. AEBetan, indar frantsesak eta bertakoen artean, Deerfield (Massachusetts) herriari egin zioten eraso eta 100 pertsona inguru, tartean haur eta emakumeak ere bai, hil zituzten.
  • 1712. Suedian, gaurko egunaren ondoren, otsailaren 30a izendatu zuten, suediar egutegia alboratu eta Juliar egutegira etortzeko xedean (gaur egun, Gregoriotar egutegia darabilte).
  • 1720. Suedian, Ulrica Leonor erreginak Federico de Hessen senarraren alde abdikatu zuen.
  • 1784. Leo von Klenze arkitekto, margolari eta idazle alemaniarra jaio zen (h. 1864).
  • 1864. Adolf Wölfli marrazkilari eta margolari estatubatuarra jaio zen (h. 1930).
  • 1868. Luis I.a Bavariakoa (Bavariako errege 1825 eta 1848 artean) hil zen (j. 1786).
  • 1884. Jose Manterola euskal idazlea hil zen (j. 1849).
  • 1896. William Augustus Wellman zine zuzendari estatubatuarra jaio zen (h. 1975).
  • 1896. Morarji Desai Primer Ministro de la Indiako lehen ministroa jaio zen (h. 1995).
  • 1908. Balthus artista frantsesa jaio zen Parisen (h. 2001).
  • 1912. Tandileko harri mugikorra (Buenos Airesko probintzian, Argentinan) erori eta 3 puska egin zen. Bandalismoa izan zen ustea dago.
  • 1916. Hego Carolinan, fabrika, errota eta meategietan lan egiteko gutxieneko adina igo zuten, 12tik 14ra.
  • 1940. Gone with the Wind pelikulak 8 Oscar lortu zituen.
  • 1940. Edward Frederic Benson idazle britainiarra hil zen (j. 1867).
  • 1952. Heligoland uhartea itzuli zitzaion Alemaniari.
  • 1960. Karlos Santisteban euskal idazlea jaio zen.
  • 1960. Lurrikara izan zen Agadirren (Maroko)
  • 1988. Lurmutur Hirian (Hegoafrika) gobernu zuriak Desmond Tutu artzapezpikua eta 100 bat apaiz atxilo hartu zituen, 5 egun lehenago anti-apartheid erakundeen aurkako erasoen aurrean izandako protesten ondorioz.
  • 2004. Haitin, estatu kolpe batek Jean-Bertrand Aristide presidentea eraitsi zuen, erbesteratu beharrean izan zelarik.
  • 2008. Gaixotasun arraroen eguna ospatu zen lehen aldiz Europan.
  • 2012. Davy Jones aktore, konpositore eta The Monkees bandako abeslaria hil zen (j. 1945).

Otsailaren 28a

Otsailaren 27a

Sehaska egutegiko izendegia: Goratz/Goratze/Goraitz/Gorantz eta Lander/Landerra.

Otsailaren 26a

Otsailaren 25a

Otsailaren 24a

Otsailaren 23a

Otsailaren 22a

Otsailaren 21a

Otsailaren 20a

Otsailaren 19a

Otsailaren 18a

Otsailaren 17a

Otsailaren 16a

Otsailaren 15a

Otsailaren 14a

Otsailaren 13a

Sehaska egutegiko izendegia: Mantzio eta Izan

Otsailaren 12a

Otsailaren 11

Otsailaren 10a

Otsailaren 9a

Sehaska egutegiko izendegia: Akier eta Ania.

Otsailaren 8a

Otsailaren 7a

Sehaska egutegiko izendegia: Sunahi eta Kaiet/Kadet.

Otsailaren 6a

Otsailaren 5a

Otsailaren 4a

 

Otsailaren 3a

Otsailaren 2a

Otsailaren 1a

Sehaska egutegiko izendegia: Usoa eta Ilazki/Ilazkiñe

Urtarrilaren 31