- 1802. Madrilen, Simon Bolibar María Teresa Rodríguezekin ezkondu zen.
- 1805. Napoleon Bonaparte Italiako errege koroatu zuten, Milango katedralean.
- 1878. Isadora Duncan, dantzari estatubatuarra, jaio zen (h. 1927).
- 1896. Nikolas II.a egin zuten tsar. Errusiako azken tsarra izango zen.
- 1918. Georgiaren independentzia aldarrikapena, Errusiatik bereiziz.
- 1936. Kataluniako Generalitatearen gobernu berria eratu zuten eta Lluís Companys egin zuten buru.
- 1940. II. Mundu Gerran, Dunkerkeko bataila izan zen Frantzian.
- 1945. Tokio hiriaren erdia suntsituta geratu zen aliatuen bonbardaketa masiboen eraginez.
- 1949. Ward Cunningham, estatubatuar programatzailea eta lehen Wikiaren sortzailea, jaio zen.
- 1959. Raimundo Amador musikaria jaio zen.
- 1986. Europako Erkidegoak Europako bandera urdin eta izarduna onetsi zuen.
- 2006. Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.
Maiatzaren 26a
26 Osteguna maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 26a sarreran