- 1291. Philippe de Vitry, frantziar musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta, jaio zen (h. 1361).
- 1343. Fernando I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1383).
- 1391. Eduardo I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1438).
- 1512.Vatikanoan, Michelangelok margotutako Kapera Sistinoko freskoak inaguratu zituzten.
- 1517. Martin Lutherek protestantismoaren erreforma hasi zuen, 95 tesiak Wittembergeko unibertsitateko ateetan jarriz.
- 1541. Vatikanon Michelangelok Kapera Sixtinoan margotu zuen Azken epaiketa bukatu zuen.
- 1632. Johannes Vermeer, herbeherear margolari barrokoa, jaio zen (h. 1675).
- 1638. Meindert Hobbema, holandar margolari eta marrazkilaria, jaio zen (h. 1709).
- 1705. Klemente XIV.a, Aita santua, jaio zen (h. 1774).
- 1740. Philip James Loutherbourg, frantziar-britaniar margolaria, jaio zen (h. 1812).
- 1749. Santos Angel Otxandategi, bizkaitar arkitektoa, jaio zen (h. 1802).
- 1760. Katsushika Hokusai, japoniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea, jaio zen (h. 1849).
- 1769. Juan Egaña, txiletar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1836).
- 1790. Francisco Javier de Istúriz, Espainiako presidentea, jaio zen (h. 1871).
- 1794. John Dalton fisikari britainiarrak daltonismoa deskubritu zuen.
- 1795. John Keats, ingeles poeta erromantikoa, jaio zen (h. 1821).
- 1815. Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria, jaio zen (h. 1897).
- 1825. Charles Martial Lavigerie, lapurtar kardinala, jaio zen (h. 1892).
- 1828. Joseph Wilson Swan, britainiar kimikaria, jaio zen (h. 1914).
- 1832. Juan Bautista Belaunzaran, Patxi Bakallo, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen (h. 1896).
- 1835. Adolf von Baeyer, alemaniar kimikaria, 1905eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1917).
- 1838. Luis I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1889).
- 1873. David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa, jaio zen (h. 1945).
- 1875. Vallabhbhai Patel, Indiako estatu-gizona, jaio zen (h. 1950).
- 1876. Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea, jaio zen (h. 1972).
- 1885. Karl Radek, sobietar politikaria eta kazetaria, jaio zen (h. 1939).
- 1887. Chiang Kai-shek, Txinako gobernuburua, jaio zen (h. 1975).
- 1892. Alexander Alekhine, errusiar xake jokalaria, jaio zen (h. 1946).
- 1896. Petiso Orejudo, argentinar serieko hiltzailea, jaio zen (h. 1944).
- 1898. Alfred Sauvy, frantziar estatistikaria, demografoa eta ekonomista, jaio zen (h. 1990).
- 1902. Carlos Drummond de Andrade, brasildar olerkaria, jaio zen (h. 1987).
- 1902. Abraham Wald, errumaniar estatistikari nabarmena, jaio zen (h. 1950).
- 1903. Bertrand de Jouvenel, frantziar idazle eta politikaria, jaio zen (h. 1987).
- 1903. Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria, jaio zen (h. 1983).
- 1906. Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea, jaio zen (h. 1971).
- 1914. Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa, jaio zen Puerto Ricon (h. 1994).
- 1916. Manuel Markinez, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
- 1920. Takashi Kano, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 2000).
- 1920. Dedan Kimathi, Kenyaren independentziaren aldeko borrokalaria, jaio zen (h. 1957).
- 1920. Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria, jaio zen (h. 2004).
- 1922. Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2005).
- 1922. Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea, jaio zen (h. 2012).
- 1925. Charles Willard Moore, estatubatuar arkitektoa, jaio zen (h. 1993).
- 1925. John A. Pople, britainiar kimikari teorikoa, 1998ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2004).
- 1926. Harry Houdini, hungariar jatorriko ilusionista estatubatuarra, hil zen (j. 1874).
- 1929. Bud Spencer, italiar aktorea, jaio zen (h. 2016).
- 1929. Fumio Watanabe, japoniar aktorea, jaio zen (h. 2004).
- 1930. Michael Collins, estatubatuar astronauta, jaio zen.
- 1935. Mohamed Hussein Tantawi, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea, jaio zen.
- 1936. Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria, jaio zen (h. 1991).
- 1937. Jaime Etxebarria, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia, jaio zen.
- 1937. Jean Etxepare Landerretxe, euskal idazlea, jaio zen (h. 1961).
- 1939. Ali Farka Touré, maliar abeslari eta gitarra-jotzailea, jaio zen (h. 2006).
- 1941. Abel Matutes, espainiar politikaria, abokatua eta enpresaburua, jaio zen.
- 1942. David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2018).
- 1942. Patxi Uribarren, arabar karmeldar, idazle eta euskaltzaina, jaio zen.
- 1945. José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilari ohia, jaio zen.
- 1945. Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria, jaio zen.
- 1946. Stephen Rea, irlandar aktorea, jaio zen.
- 1947. Carmen Alborch, espainiar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 2018).
- 1947. Herman Van Rompuy, Europar Batasuneko Kontseiluko lehen lehendakaria, jaio zen.
- 1950. John Candy, kanadar aktorea, jaio zen (h. 1994).
- 1950. Zaha Hadid, irakiar jatorriko britainiar arkitekto dekonstruktibista (h. 2016).
- 1951. Luis Antonio de Villena, espainiar idazlea, poeta, narratzailea eta saiakera-idazlea, jaio zen.
- 1953. José Alberto Costa, portugaldar futbolari ohia, jaio zen.
- 1954. Jexux Arzallus, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen.
- 1956. Belen Greaves, bizkaitar politikaria, jaio zen.
- 1958. Jeannie Longo, frantziar txirrindulari ohia, historiako hoberenetakoa, jaio zen.
- 1960. Arnaud Desplechin, frantziar zinemagilea, jaio zen.
- 1960. Javier Colina, nafar kontrabaxu-jotzailea, jaio zen.
- 1961. Peter Jackson, zeelandaberritar zinema zuzendaria, jaio zen.
- 1961. Larry Mullen Jr., irlandar musikaria, U2 taldeko bateriajolea, jaio zen.
- 1963. Dunga, brasildar futbolari ohia, jaio zen.
- 1963. Jose Luis Astiazaran, Errealeko presidente ohia, jaio zen Mexiko Hirian.
- 1963. Jean-Philippe Mallé, frantziar politikaria, jaio zen Baionan.
- 1964. Marco van Basten, herbeheretar futbolari ohia, bere garaiko aurrelari onenetakoa, jaio zen.
- 1965. Mario Zorrilla, bizkaitar aktorea, jaio zen.
- 1966. Julio Barcina, bizkaitar txirrindulari ohia, jaio zen.
- 1967. Miguel Ángel Pérez Lasa, gipuzkoar futbol arbitroa, jaio zen.
- 1976. Piper Perabo, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 1977. Chikara Fujimoto, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
- 1978. Alfredo Anderson, panamar futbolari ohia, jaio zen.
- 1978. Franck Gastambide, frantziar aktore eta zinema zuzendaria, jaio zen.
- 1978. Espainiako Gorteek konstituzioa onartu zuten, eta erregimen frankista monarkia parlamentario bihurtu.
- 1980. Kengo Nakamura, japoniar futbolaria, jaio zen.
- 1981. Igotz Garde, nafar futbolari ohia, jaio zen.
- 1984. Jon Orbegozo, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
- 1984. Indira Gandhi asasinatu zuten (j. 1917).
- 1986. Día Sexto, espainiar rap-kantaria, jaio zen.
- 1986. Iosu Esnaola, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
- 1987. Manex jaio zen eta niri bizitza aldatu zitzaidan guztiz.
- 1987. Xabier Etxeita, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
- 1989. Nanase Kiryu, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
- 1992. Joan Paulo II.ak Galileo Galileiri jarritako kondena desegokia izan zela errekonozitu zuen.
- 1995. Jon Agirrezabala, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
- 2005. Leonor Borboikoa, Filipe VI.a Espainiakoa eta Letizia Ortizen alaba. Espainiako erresumarako oinordekoa, jaio zen.
- 2011. Munduko biztanleria 7.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
- 2015. Metrojet 9268 hegaldiak Sharm el-Sheikheko Nazioarteko Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen. 224 gizabanako hil ziren: 219 errusiar, lau ukrainar eta bielorrusiar bat.