• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Uztaila

Uztailaren 31

31 Ostirala Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 31 sarreran

  • 1556. Inazio Loiolakoa, Jesusen Konpainiaren sortzailea, hil zen (j.1491).
  • 1784. Denis Diderot, idazle eta filosofo frantziarra, hil zen (j. 1713).
  • 1826. Espainian egindako azken “auto de fe” delakoan, Cayetano Ripoll maisua exekutatu zuten Valentzian, heresia salatapean.
  • 1886. Franz Liszt, konpositore hungariarra, hil zen (j.1811).
  • 1912. Milton Friedman, ekonomilari estatubatuarra, jaio zen (h. 2006).
  • 1932. Alemaniako Legebiltzarrerako 7. hauteskundeak. Alderdi Naziak lortu zituen boto gehien, gobernatzako nahikoa gehiengoa ez bazuen ere.
  • 1942. Joan Mari Arzak sukaldari gipuzkoarra jaio zen.
  • 1944. Antoine de Saint-Exupery, idazle eta hegazkinlari frantziarra, hil zen (j. 1900).
  • 1944. Geraldine Chaplin jaio zen.
  • 1941. Reinhard Heydrichek, SS-ko bigarren agintariak, T/179, Nº 461 dokumentua idatzi zuen, juduei buruzko Azken Soluzioa xehaztuz.
  • 1942. Joan Mari Arzak, sukaldari gipuzkoarra, jaio zen.
  • 1953. Donostiako lehen Zinemaldia itxi zuten. Rafael Gilek zuzendutako La guerra de Dios pelikulak irabazi zuen.
  • 1959. Euskadi Ta Askatasuna sortu zen.
  • 1965. J. K. Rowling, britainiar idazlea eta Harry Potter sagaren autorea, jaio zen.

Uztailaren 30a

30 Osteguna Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 30a sarreran

  • K. a. 49. Ponpeio eta Julio Zesarren armadak borrokatu zuten Ilerdako batailan.
  • 1523. Joanes Antxieta, konpositore gipuzkoarra hil zen (j.1462).
  • 1526. Jofre de Loaisa hil zen (j. 1490).
  • 1626. Pariseko Sorbona unibertsitatea eraikitzen hasi ziren.
  • 1808. Josef Bonapartek Madril utzi zuen presaka batean, espainiar tropen Baileneko garaipena ezagutu zuenean.
  • 1863. Henry Ford industrialari estatubatuarra jaio zen. (h. 1947).
  • 1898. Otto von Bismarck politikari alemaniarra hil zen (j. 1815).
  • 1947. Arnold Schwarzenegger, aktore eta politikari austriar–estatubatuarra, jaio zen.
  • 1957. Rat Scabies, britainiar musikoa eta The Damned taldeko bateria, jaio zen.
  • 1976. Joan Karlos I.ak emandako amnistia batek 500 bat pertsona askatu zituen, ideologiagatik kartzelan zeudenak.
  • 1989. Ramón Areces, El Corte Inglés almazenak sortu zituena, hil zen (j. 1904).
  • 2003. Azken Volkswagen kakarraldoa egin zen Mexikon.

Uztailaren 29a

29 Asteazkena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 29a sarreran

  • 1804. Sukar horia izurritea hasi zen. Malagan 11.464 pertsonas hilko ziren gaitz horregatik.
  • 1836. Pariseko Garaipenaren Arkua inauguratu zuten, lehen harria jarri eta 30 urte ondoren.
  • 1836. Espainian, Elizaren hamarrenak kendu zituzten.
  • 1837. Espainian, Mendizabalek Elizaren desamortizazioa aldarrikatu zuen.
  • 1848. Irlandako Gosete Handia: 1848ko iraultza Tipperaryn; porrota izango zuen britainiar indarren aurka.
  • 1856. Endenicheteko psikiatriko batean, Bonnetik gertu (Alemania), sifiliak Robert Schumann hil zuen (j. 1810).
  • 1883. Benito Mussolini, Italiar faxista jaio zen (h. 1945).
  • 1890. Vincent Van Gogh, margolaria hil zen (j. 1853).
  • 1921. Adolf Hitler Alderdi naziko presidente izendatu zuten.
  • 1937. Japoniak Beijing okupatu zuen.
  • 1958. NASA espazio agentzia sortu zen.
  • 1967. Hiriaren 400. urturrenaren ospakizunetan, lurrikara batek 500 hildako utzi zituen Caracasen.
  • 1981. Karlos Galesekoa eta Diana Spencer ezkondu ziren.
  • 1983. Luis Buñuel hil zen (j. 1900).
  • 1987. Margaret Thatcher, Erresuma Batuko lehen ministroak eta François Mitterrand, Frantziako presidenteak, ituna sinatu zuten bien artean Mantxako Kanala zeharkatuko zuen tunela, Eurotunela, eraikitzeko.
  • 2000. ETAk Gipuzkoako Gobernadore Zibil ohia zen Juan Mari Jauregi legorretarra hil zuen Tolosan.
  • 2001. Lance Armstrongek hirugarren aldiz irabazi zuen Frantziako Tourra.

Uztailaren 28a

28 Asteartea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 28a sarreran

  • 1655. Cyrano de Bergerac, frantses poeta, hil zen (j. 1619).
  • 1741. Antonio Vivaldi, italiar konpositorea, hil zen (j. 1678).
  • 1750. Johann Sebastian Bach, alemaniar konpositore barrokoa, hil zen (j. 1685).
  • 1794. Maximilien Robespierre hil zen (j. 1758).
  • 1821. José San Martínek Peruko independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1844. Napoleonen anaia zahar eta Napoles eta Espainiako errege Josef Bonaparte hil zen (j. 1768).
  • 1909. Malcolm Lowry, ingeles idazlea, jaio zen (h. 1957).
  • 1911. Dolores Jiménez, Niña de la Puebla, jaio zen (h. 1999).
  • 1914. Austria-Hungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari eta Lehen Mundu Gerra hasi zen.
  • 1929. Jacqueline Kennedy Onassis jaio zen (h. 1994).
  • 1954. Venezuelako presidente Hugo Chávez jaio zen.
  • 1982. Adolfo Suárezek UCD utzi zuen.
  • 1989. El Dioni deiturikoak 320 milioi pezeta zeramatzan furgoi bat lapurtu zuen.
  • 1990. Alberto Fujimorik Peruko presidente kargua hartu zuen.

Uztailaren 27a

27 Astelehena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 27a sarreran

  • K. a. 587. Armada babiloniarrak Jerusalem eta tenplua suntsitu zuen eta K. a. 538 arte iraungo zuen gatibualdia hasi zen.
  • 1549. Frantzisko Xabierkoa jesulagunaren ontzia Japonian lehorreratu zen.
  • 1723. La Granjako errege  jauregia bukatutzat eman zuten (Segovia).
  • 1768. Charlotte Corday jaio zen, Jean-Paul Marat asasinatuko zuena (h. 1793).
  • 1794. Frantziako Iraultzan Maximilien Robespierre atxilotu zuten 17.000 “iraultzaren etsai” exekutatzeko bultzatu zuelako.
  • 1809. Arthur Wellesley, Wellingtongo lehen dukeak, Jose Bonaparteren armada garaitu zuen Talaverako batailan.
  • 1909. Barranco del Loboko hondamendia. Melillatik gertu izan zen eta 153 hildako -Pintos jeneral eta buruzagi nagusia tartean- eta 600 bat zauritu. 1921ean izango zen Annualeko hondamendiarekin batera, espainiar armadak Afrikako gerran jasandako porrot odoltsuenetakoa izan zen.
  • 1940. Bugs Bunny agertu zen lehen aldiz Wild Hare pelikulan.
  • 1951. Bernardo Atxaga (Joseba Irazu) euskal idazlea Asteasun jaio zen.
  • 2006. Pertsona bat hilik Deban hegazkin arin batek lur jo ondoren.
  • 2006. Gas leherketa Kantabriako Laredo herrian. Bost hildako, euretatik lau bizkaitarrak.
  • 2008. Jose Luis Ugarte, euskal nabigatzailea, hil zen (j. 1928).

Uztailaren 26a

26 Igandea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 26a sarreran

  • 711. Guadaleteko batailan, Iberiar Penintsula inbaditzen zuten musulmanek Rodrigo (Hispaniako bisigodoen erregea) garaitu zuten.
  • 1509. Lehen ere bazegoen Herdizia Kofradia berriztatzeko akta sinatu zuten San Bartolome ermitan.
  • 1533. Atahualpa (“ketxuaz“, Ataw Wallpa) Inka Inperioko azken enperadorea Kajamarkan hil zen. Bataiatu ondoren, garrotea ezarri zioten (j. 1497).
  • 1786. Pierres Topet Etxahun olerkaria jaio zen Barkoxen (h. 1862).
  • 1822. Guayaquilen (Ekuador), José de San Martín argentinarra eta Simón Bolívar Venezuelakoa elkartu ziren.
  • 1844. Ramón Narváezen gobernu moderatuak bertan behera utzi zituen neurri desamortizatzaileak eta Elizaren nazionalizatutako ondasunen salmenta.
  • 1875. Carl Gustav Jung, suitzar psiquiatra, psikologoa eta entseigugilea, jaio zen (h. 1961).
  • 1875. Antonio Machado poeta jaio zen (h. 1939).
  • 1887. L. L. Zamenhof mediku eta filologoak Unua Libro argitaratu zuen, Esperantoa azaltzen zuen lehen liburua.
  • 1894. Aldous Huxley, idazle ingelesa, jaio zen (h. 1963).
  • 1908. Köppen alemaniarra Parisera iritsi zen bere Protos autoa gidatuz eta, 5 hilabetez munduari bira eman ondoren, lasterketaren irabazle izan zen.
  • 1928. Stanley Kubrick, estatubatuar zinemagilea, jaio zen (h. 1999).
  • 1933. Hirugarren Reicharen gobernuak esterilizazioarako neurriak promulgatu zituen, alemaniar arraza hobetu nahi zuela-eta.
  • 1936. Erroma-Berlin-Tokio Ardatzak Espainiako Gerra Zibilean Francori laguntzeko erabakia hartu zuen.
  • 1937. Espainiako Gerra Zibilean, Bruneteko bataila amaitu zen, nazionalek garaituz.
  • 1943. Mick Jagger, Rolling Stones taldeko abeslaria, jaio zen.
  • 1952. Eva Perón hil zen 33 urte zituenean (j. 1919).
  • 1953. Raul eta Fidel Castroanaiek eta eta Abel Santamariak zuzendutako 160 matxinok Santiago de Cubako Moncada kuartelari eraso egin zioten, horrela Kubako Iraultza hasiz. Ez zuten helburua lortu. Uztailaren 26a hartu zuten ondoren sortu zuten mugimenduaren izen bezala Movimiento Revolucionario 26 de Julio.
  • 1956. Gamal Abdel Nasser Egiptoko presidenteak Suezko kanala nazionalizatu zuen, nazioartean protestak eraginez.
  • 1982. Espainiako Senatuak Nafarroako Foru Hobekuntza atera zuen aurrera.
  • 1984. Europako 12 negozio gizonen artean, 48 ordutan,  José María Ruiz-Mateos behin-behinekoz askatzeko fiantza ordaintzeko dirua lortu zuten.
  • 1987. Frantzian, Pedro Delgado txirrindulariak bigarren postua eskuratu zuen Frantziako Tourraren, Stephen Roche irlandarra baino 40 segundo beranduago iritsiz.
  • 1992. Frantzian, Miguel Indurainek bere bigarren segidako Frantziako Tourra irabazi zuen.
  • 1996. ETAk Isidro Usabiaga erail zuen Ordizian, festatan.
  • 2003. Juanito Oiarzabalek Hidden Peak koroatu zuen, Reinhold Messnerren errekorra berdinduz, ordurarte bakarra baitzen zortzimilako bat hemezortzi aldiz igotzen.

Uztailaren 25a

25 Larunbata Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 25a sarreran

  • Gasteizko brusadunen eguna.
  • Jakue apostoluaren jaieguna (Done Jakue, Santiago, Santio eguna).
  • 306. Yorken Konstantino I Handia enperadore izendatu zuten legioek.
  • 1512. Gaztelako tropak, Albako dukearen agindupean, Iruñean sartu ziren Nafarroako Erresuma konkistatzeko.
  • 1554. Maria Tudor erregina ingelesa Espainiako errege izango zen Filipe II.arekin ezkondu zen, Winchesterreko katedralean.
  • 1567. Diego de Losada konkistatzaileak Caracaseko hiria sortu zuen.
  • 1581. Filipe II.a Espainiakoa Lisboan sartu zen eta Portugaleko errege koroatu zuten.
  • 1593. Henrike III.a Nafarroakoak, Frantziako errege moduan protestantismoari uko egin eta katolizismora bihurtu zen.
  • 1797. Tenerifekoek Horatio Nelsonen agindupeko armada indartsua atzerarazi zuten, honek Santa Cruz Tenerifekoa hartzeko ahaleginetan zebilenean. Nelsonek eskuineko besoa galdu zuen.
  • 1798. Napoleon Kairon sartu zen.
  • 1834. Karlos Maria Isidro Borboikoa, erregenahi karlista, Espainiako Koroako oinordekoen zerrendatik kanpo geratu zen dekretuz.
  • 1846. Louis Bonaparte erregea hil zen (j. 1779).
  • 1909. Bartzelonako Aste Tragikoa hasi zen.
  • 1938. Errepublikarrek Castelló berreskuratu nahi dute eta Ebroko bataila hasi zen.
  • 1943. Benito Mussolini derrokatu eta atxilotu zuten, aliatuek Sizilian lur hartu ondoren.
  • 1945. Kurt Gerstein  hil zen Paris, Gerstein Txostena idatzi eta berehala; nazien kontzentrazio-esparruen helburuaren testigantza egiten zuen han (j. 1905).
  • 1955. Iman, somaliar modeloa, jaio zen.
  • 1975. Gipuzkoa eta Bizkaiko salbuespen egoera amaitu zen.
  • 1978. Louise Brown jaio zen, in vitro ernalketaz jaiotako lehen gizakia.
  • 1985. Rock Hudson aktoreak HIESa zuela argitaratu zen.
  • 1992. Joko Olinpikoak hasi ziren Bartzelonan.
  • 1993. Migel Indurainek bere hirugarren segidako Frantziako Tourra irabazi zuen.
  • 2000. Concorde hegazkinaren istripua, Parisko aireportutik aireratzen ari zela eta 115 hildako izan ziren.
  • 2001. Phoolan Devi, Bandidoen Erregina eta Indiako Legebiltzarreko diputatua, hil zuten bere New Delhiko etxearen aurrean.
  • 2008. Randy Pausch, estatubatuar informatika irakaslea hil zen (j. 1960).
  • 2009. Juanma Garate txirrindulari irundarrak Frantziako Tourraren 20. etapa irabazi zuen.

Uztailaren 24a

24 Ostirala Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 24a sarreran

  • 1783. Simon Bolibar Hego Amerikako Askatzailea jaio zen Caracasen (h. 1830).
  • 1897. Amelia Earhart, estatubatuar abiadore eta abenturazalea eta Atlantikoa zeharkatu zuen lehen emakumea, jaio zen (h. 1937).
  • 1911. Hiram Binghamek Machu Picchu aurkitu zuen Andeetan, “Inken Hiri Galdua”.
  • 1917. Mata Hari tribunal militar baten aurrean agertu behar izan zuen eta heriotza zigorra ezarri zioten.
  • 1933. 1932ko abuztuaren 10ean izandako estatu kolpe saiakeran, Sanjurjadan, parte hartutakoen aurkako sententzia plazaratu zen. 22 urte eta 3 urte arteko zigorrak ezarri zituzten eta absoluzio ugari egon zen.
  • 1936. Junta de Defensa Nacional delakoak Francori eman zion Marokoko armadaren eta Espainia hegoaldearen agindua eta Emilio Molari, berriz, iparraldeko armadarena.
  • 1936. Onésimo Redondo, JONSen sortzailea, hil zen (j. 1905).
  • 1967. Kanada bisitzatzeko bidaian, Charles de Gaulle frantziako presidenteak Vive le Québec libre! aldarrikatu zuen 10.000 lagunen aurrean Montreal hirian (Quebec).
  • 1969. Neil Armstrong, Edwin E. Aldrin eta  Lurrera itzuli ziren Apolo 11n, Ilargian ibiltzen lehenengoak izan ondoren.
  • 1988. Pedro Delgadok Frantziako Tourra irabazi zuen.
  • 1994. Miguel Indurainek irabazi zuen Frantziako Tourra eta segidan bere laugarren garaipena izan zen.

Uztailaren 23a

23 Osteguna Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 23a sarreran

  • 1453. Ganten (Belgika), Filipe Zintzoaren armadak Ganteko altxamendua zapaldu zuen, 20.000 bat zibil hil zituelarik.
  • 1649. Klemente XI.a, Eliza Katolikoaren Aita Santua, jaio zen (h. )
  • 1802. Maria del Pilar Teresa Cayetana de Silva y Álvarez de Toledo, XIII. Albako dukesa, hil zen (j. 1762).
  • 1880. Elías de Borbón-Parma, italiar aristokrata, jaio zen (h. 1959).
  • 1892. Haile Selassie, Etiopiako enperadorea jaio zen (h. 1975).
  • 1903. Ford Motor Company automobil konpainiak lehen autoa saldu zuen.
  • 1912. 1912ko enbata: Guztira 141 hildako izan ziren, horietatik 119 bermeotarrak, baina horrez gain, Lekeitioko 14 arrantzale, Elantxobeko zortzi eta Ondarroako hiru arrantzale ere hil ziren hondamendi hartan. Hildakoen omenezko hileta elizkizunak 1912ko uztailaren 23an ospatu zen, Bermeoko Andra Mari elizan, eta bertara, Alfontso XIII.a erregea eta hainbat ministro joan ziren.
  • 1914. Austria-Hungariak ultimatuma eman zion Serbiari, Franz Ferdinand, Austria–Hungariako artxidukearen aurkako atentatuaren ondoren.
  • 1922. Madrileko plazan antolatu zen zezenketan, 3 toreroak harrapatuak izan ziren: Gaonita, Antonio Murcia eta Ventolrá. Emilio Méndez toreroa ikuslea zen, baina bizirik zeuden zezenak hiltzera saltatu behar izan zuen.
  • 1923. Pancho Villa, iraultzaile mexikarra, hil zen (j. 1878).
  • 1934. John Dillinger gansterra, Chicagon (AEB) hil zen, FBIkoen balaz.
  • 1936. Burgosen, Junta de Defensa Nacional  sortu zen, Espainiako Gerra Zibil garaian gune nazionalean eratu zen lehen gobernu erakundea.
  • 1936. Moscardó jeneralak ez zuen errenditu nahi Toledoko Alkazarrean errepublikar miliziek setiatua zegoenean; semearen bizitzaren truke eskatu zioten, eta ezezkoaren ondoren, fusilatu egin zuten hura.
  • 1936. PSUC (Partit Socialista Unificat de Catalunya) sortu zen.
  • 1961. Woody Harrelson, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea, jaio zen.
  • 1973. Monica Lewinsky, Bill Clinton presidentearekin izandako affaireagatik ezaguna den estatubatuar enpresaria, jaio zen.
  • 1980. Espainiako Triple A ultraeskuindar talde parapolizialak jarritako bonba batek Anastasio Leal, Antonio Contreras (11 urte) eta Concepción Contreras (17 urte, haurdun) hil zituen Iturriaga haurtzaindegitik metro gutxira, Bilbon.
  • 1986. Andres printzea, Ingalaterrako erreginaren bigarren semea, Sarah Fergusonekin ezkondu zen Westminster abadian.
  • 1995. Miguel Indurain euskal txirrindularia Frantziako Tourra 5 urte jarraian irabaztea lortu zuen lehenbiziko txirrindularia bilakatu zen.
  • 1995. Alan Hale eta Thomas Bopp astronomoek, ia aldi berean, Hale-Bopp kometa aurkitu zuten.
  • 1999. Hassan II.a Marokokoa, rey marroquí entre 1961 y 1999.
  • 2004. Carmina Ordóñez hil zen (j. 1955).
  • 2007. Portugal: El Solitario Espainiako lapurrik bilatuena atxilotu zuten.
  • 2007. Bartzelonan bi transformadore elektrikok su hartu zuten eta itzalaldi bat eragin zuen, 350.000 pertsona kaltetuz.
  • 2011. Amy Winehouse abeslaria bere Londresko etxean hilik aurkitu zuten (j. 1983).
  • 2012. Sally Ride, estatubatuar astronauta hil zen (j. 1951).

Uztailaren 22a

22 Asteazkena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 22a sarreran

  • Madalenak, Errenteriako jaiak.
  • π-ren eguna: 22/7 frakzio aproximazioagatik. Martxoaren 14a ere ospatzen da horren izenean.
  • K. a. 776. Olinpian lehen Olinpiar Jokoak hasi ziren (historialari batzuen iritziz).
  • 1099. Lehen Gurutzadan Godefroy de Bouillon Hilobi Santuaren babesle izendatu zuten Jerusalemen.
  • 1478. Filipe I.a, Gaztelakoa edo Filipe Ederra, Gaztela eta Leoiko erregea izango zena (1506–1506) eta Joana Eroaren senarra, jaio zen (h. 1506).
  • 1512. Gaztelako ejerzitoak Uharte Arakil hartu zuen mendean.
  • 1645. Gaspar de Guzmán y Pimentel, Olivareseko Konde-Dukea eta Filipe IV.a Espainiakoaren balidoa, hil zen (j. 1587).
  • 1812. Wellingtongo dukearen agindupeko espainiar, portugaldar eta ingeles tropek Napoleon Bonaparteren frantziar armada garaitu zuten Arapileseko Guduan.
  • 1832. Napoleon II.a Frantziakoa, Napoleon Bonaparteren semea, hil zen (j. 1811).
  • 1876. Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolaria hil zen Donostian (j. 1831).
  • 1906. Nikolas II.a Errusiakoa Tsarrak Duma desegin zuen.
  • 1910. Espainiar gobernuko presidenteak, Antonio Maura, atentatua izan zuen Bartzelonan eta zauri arinak izan zituen.
  • 1910. Lev Tolstoik eskuizkribu baliotsuak galdu zituen bere Poljanako etxean, Pola ibaiaren ondoan, sute ikaragarria izan zenean. Urte horretako azaroan hilko zen idazlea.
  • 1918. Picos de Europa edo Europako Mendien mendebaldeko mazizoa Covadongako Parke Nazional egin zuten. Geroago Europako Mendien Parke Naturala izango zen.
  • 1921. Annualeko Hondamendia: Riftarrek Annualeko posizio espainiarrei egin zieten eraso.
  • 1936. Errepublikarrek Guadalajarako altxamendua geratu zuten eta nazionalek, berriz, Los Leones (Madril) hartu zuten Espainiako Gerra Zibilean.
  • 1936. Onésimo Redondo, Falangeko buruzagia, hil zen Labajoseko frontean (Segovia).
  • 1936. San Roque, Algeciras eta La Línea de la Concepción hiriak bonbardatu zituzten errepublikarren aldeko ontziek: Jaime I, Cervantes eta Libertad. Eztanda bat izan zen Morro de Gibraltar delakoan eta ia-ia nazioarteko ika-mika izan zen.
  • 1937. Mexikok Espainiako 500 gerrako haur hartu zituen.
  • 1939. Philippe Pétain mariskala iritsi zen Bartzelonara, bisita ofizialean.
  • 1940. Erresuma Batuak alemaniar bake eskaintzari muzin egin zion.
  • 1941. Moskutik, la  La Pirenaica emisora komunista hasi zen emititzen Espainiarentzat.
  • 1942. Holokaustoa: Varsoviako ghettoko juduen deportazio sistematikoa hasi zen.
  • 1947. Alejandro Lerroux Espainiara iritsi zen Estorilen (Portugal) atzerriratuta egon ondoren.
  • 1947. Exoduseko bidaiariak Hamburgora eraman zituzten eta derrigorrez jaitsiarazi, Frantzian ezezko borobila eman ondoren.
  • 1967. Fernando Arrabal atxilotu zuten blasfematu zuelako.
  • 1973. Luis Ocañak irabazi zuen Frantziako Tourra.
  • 1979. ETAk Jesus Maria Colomo taberna bateko langilea hil zuen Beasainen.
  • 2005. Gerlinde Kalterbrunner eskalatzaile austriarrak Gasherbrum II.a igo zuen bere zortzigarren zortzimilakoa eginez eta Edurne Pasabanen errekorra berdinduz.
  • 2011. 2011ko Norvegiako atentatuak: Oslo eta Utøya uhartean egindako atentatuetan 92 pertsona hil ziren.

Uztailaren 21a

21 Asteartea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 21a sarreran

  • Madalenak. Madalen jaien hasiera izaten da Orereta herrian (Gipuzkoan). 21ean hasi eta 25ean amaitzen dira.
  • K. a. 356. Herostratok Efesoko Artemisaren Tenpluari su eman zion, Munduko Zazpi Mirarietako bat suntsituz.
  • K. a. 356. Alexandro Handia Mazedoniako erregea jaio zen (h. K. a. 323).
  • 970. Al-Azhar mezkita hasi zen eraikitzen Kairon, munduko unibertsitate zaharrena dena.
  • 1512. Gaztelako gudalosteek Etxarri-Aranatz konkistatu zuten.
  • 1535. Karlos I.a Espainiakoaren armadak Tunisia konkistatu zuen.
  • 1798. Piramidetako gudua eta Napoleon Bonaparteren armadak Kairoren hartu zuen.
  • 1825. Praxedes Mateo Sagasta jaio zen (h. 1903).
  • 1858. Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa, austriar printzesa eta Alfontso XII.aren emaztea, jaio zen (h. 1929).
  • 1876. Euskal Foruen abolizioa aprobatzen zuen legea egin zuten.
  • 1882. Gratien Ademaren Zazpi Eskualherriek lehendabizikoz kantatu zen, Donibane Lohitzunen.
  • 1899. Ernest Hemingway idazle estatubatuarra, jaio zen (h. 1961).
  • 1921. Annualeko Hondamendia: Espainiako armada garaitu zuten Annualen.
  • 1948. Joxe Antonio Ormazabal euskal idazlea jaio zen (h. 2010).
  • 1969. 2.56 (UTC) Neil Armstrong, Apolo 11ko komandanteak, ilargiko lurra zapaldu zuen; beranduxeago, Edwin E. Aldrinek gauza bera egingo zuen. Ilargian oinez ibiliko diren lehen gizakiak dira.
  • 1969. Francisco Francok Joan Karlos I.a tronurako oinordeko bezala aurkeztu zuen Erreinuko Kontseiluaren aurrean.
  • 1981. Espainiako errege-erreginek Ingalaterrako Karlos eta lady Diana Spencerren arteko ezkontzara ez joatea erabaki zuten, eztei bidaia Gibraltarren hasi behar zuela-eta.
  • 1983. Errenteriako Madalen jaiak bertan behera geratu ziren, Espainiako bandera udaletxean jartzeko saiakerak sortutako istilu larrien ondorioz.
  • 1990. Berlinen, Pink Floyd bandak Alemaniaren batasuna ospatu zuen. Ia300.000 pertsona izan ziren The Wall ikusten, Berlingo harresia zegoen lekuan.
  • 1992. Jose Manuel Ibar Urtain, Espainia eta Europako txapelduna boxeon, bere buruaz beste egin zuen Madrilen, 10. pisutik eroriz depresio handi baten ondoren.
  • 2007. Burj Dubai munduko eraikin handiena (Taipei 101) baino handiago eraiki zuten.
  • 2008. Frantziako kongresuak Frantziako konstituzioa erreformatzea onartu zuen hizkuntza gutxituak kulturaren ondare izendatzeko, tartean euskara, aldeko 539 boto eta aurkako 357 botorekin. Erreforma gauzatu ahal izateko kongresuaren hiru bostenaren babesa jaso behar zuen, hau da, 538 boto.
  • 2009. Euskaltel-Euskadiko Mikel Astarloza txirrindulariak Frantziako Tourraren 16. etapa irabazi zuen.

Uztailaren 20a

20 Astelehena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 20a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Bianditz eta Ikuska.

  • K. a. 356. Alexandro Handia, Mazedoniako errege izango zena, jaio zen (h. K. a. 323).
  • 1031. Roberto II.a Frantziakoa, kapetar leinuko bigarrengo Frantziako erregea, hil zen (j. 972).
  • 1221. Burgosko katedrala eraikitzen hasi ziren.
  • 1304. Francesco Petrarca poeta jaio zen (h. 1374).
  • 1519. Inozentzio IX.a, Aita santua, jaio zen (h. 1591).
  • 1656. Johann Bernhard Fischer von Erlach, austriar arkitekto, dekoratzaile, eskultore eta arte historialaria, jaio zen (h. 1723).
  • 1725. Joaquín Ibarra, espainiar tipografoa, jaio zen (h. 1785).
  • 1737. Nicolas Fernandez de Moratin, espainiar poeta, jaio zen.
  • 1746. Jacques-Bonne Gigault de Bellefonds, Frantziako artzapezpikua, hil zen (j. 1698).
  • 1752. Johann Christoph Pepusch, alemaniar-ingeles musikagilea, hil zen (j. 1667).
  • 1754. Destutt de Tracy, frantziar filosofo eta politikaria, jaio zen (h. 1836).
  • 1766. Thomas Bruce Elgin, britainiar diplomatikoa eta arte-bildumagilea, jaio zen (h. 1841).
  • 1785. Mahmud II.a, Otomandar Inperioko sultana, jaio zen (h. 1839).
  • 1797 – Paweł Edmund Strzelecki, poloniar esploratzaile eta geologoa, Australiako esplorazioengatik ospetsua, jaio zen (h. 1873).
  • 1804. Richard Owen, ingeles naturalista, jaio zen (h. 1892).
  • 1808. Josef Bonaparte Madrilen sartu zen.
  • 1811. James Bruce (Elgingo VIII. kondea), Erresuma Batuko agintaria, Britainiarrena zen Ipar Amerikako lurraldeko gobernaria, jaio zen (h. 1863).
  • 1816. Gavrila Romanovich Derzhavin, errusiar olerkaria, hil zen (j. 1743).
  • 1822. Gregor Mendel, austriar abade eta zientzialaria, jaio zen (h. 1884).
  • 1824. Maine de Biran, frantziar filosofoa, hil zen (j. 1766).
  • 1842. Pirinioetako punturik garaiena den Aneto mendiaren lehenbiziko igoera burutu zen.
  • 1847. Max Liebermann, alemaniar margolaria, jaio zen (h. 1935).
  • 1849. Juan Jose Mogel, euskal idazlea, hil zen (j. 1781).
  • 1851. Horace François Bastien Sébastiani de La Porta, frantziar soldadu, diplomatiko eta politikaria, hil zen (j. 1771).
  • 1864. Erik Axel Karlfeldt, suediar poeta, 1931n hilondoko Literaturako Nobel Saria, jaio zen (h. 1931).
  • 1866. Bernhard Riemann, alemaniar matematikaria, hil zen (j. 1826).
  • 1873. Alberto Santos-Dumont, brasildar hegazkin pilotua, jaio zen (h. 1932).
  • 1877. Federico Errázuriz Zañartu, euskaldun jatorriko politikaria, Txileko lehendakaria, hil zen (j. 1825).
  • 1877. Tom Crean, irlandar itsasgizona, antartikaren esploratzailea, jaio zen (h. 1938).
  • 1881. Siuxen buru zen Zezen Eseria armada estatubatuarraren aurrean errenditu zen.
  • 1892. Eli Gallastegi, Gudari, bizkaitar politikari abertzale eta jeltzale independentista, jaio zen (h. 1974).
  • 1895. László Moholy-Nagy, hungariar margolaria eta eskultorea, jaio zen (h. 1946).
  • 1897. Tadeus Reichstein, suitzar biokimikaria, 1950eko Medikuntzako Nobel saria, jaio zen (h. 1996).
  • 1902. Marzelino Soroa, donostiar antzerkigilea, hil zen (j. 1848).
  • 1903. Jesús Larraza, euskal herritar futbolaria, jaio zen (h. 1926).
  • 1903. Leon XIII.a, Aita Santua, hil zen (j. 1810).
  • 1919. Edmund Hillary, zeelandar mendizalea, Everestera Tenzing Norgayekin igo zen lehenengo alpinista, jaio zen (h. 2008).
  • 1922. Andrei Markov, errusiar matematikaria, hil zen (j. 1856).
  • 1923. Pancho Villa, Mexikoko Iraultzaren buruzagi garrantzitsuenetako bat,asasinatu zuten Parralen (Chihuahua) (j. 1878).
  • 1924. Jose Joakin Mitxelena, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen (h. 1998).
  • 1925. Jacques Delors, frantziar ekonomialari eta politikaria, Europako Batzordeko presidentea, jaio zen.
  • 1925. Frantz Fanon, Antilletako psikiatra eta iraultzailea, jaio zen (h. 1961).
  • 1925. Roger Laporte, frantziar idazlea, jaio zen (h. 2001).
  • 1927. Fernando I.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea, hil zen (j. 1865).
  • 1934. Uwe Johnson, alemaniar idazlea, jaio zen (h. 1984).
  • 1935. André Isoir, frantziar organo-jotzailea, jaio zen (h. 2016).
  • 1936. Joseba Intxausti, Iturriotz’tar Iñaki, gipuzkoar idazlea eta Euskaltzain urgazlea, jaio zen.
  • 1936. José Sanjurjo jenerala hil zen abiazio istripu batean. Espainiako Gerra Zibila hasiko zuen altxamendua gidatzeko xedean zihoan Lisboatik Madrilera.
  • 1936. Errepublikar tropek eta milizianoek, Mendiko kuartela hartu zuten, nazionalek Madrilen zuten bakarra.
  • 1936. José Sanjurjo, nafar militarra, Estorilen, hil zen (j. 1872).
  • 1937. Guglielmo Marconi, italiar ingeniari elektrikoa eta irratiaren asmatzailea, 1909ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1875).
  • 1938. Natalie Wood, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 1981).
  • 1942. Germaine Dulac, frantziar zinemagilea, hil zen (j. 1882).
  • 1944. Claus von Stauffenberg eta alemaniar erresistentziako beste kide batzuk Adolf Hitler hiltzen saiatu ziren.
  • 1945. Paul Valéry, frantziar olerkaria, hil zen (j. 1871).
  • 1947. Gerd Binnig, alemaniar fisikaria, 1986ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1947. Carlos Santana, mexikar-estatubatuar gitarra-jotzailea, jaio zen.
  • 1948. Faustino Aizkorbe, nafar margolari eta eskultorea, jaio zen.
  • 1958. Billy Mays, estatubatuar telebista aurkezlea, infokomertzialak egiteagatik ospetsua, jaio zen (h. 2009).
  • 1960. Federico Etxabe, bizkaitar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1961. Iñaki Aldekoa Beitia, gipuzkoar EHUko irakaslea eta idazlea, jaio zen.
  • 1962. AEBetan lehen irudia transmititu zuten telebistaz AEB (Andover) eta Europa artean (Pleumeur-Bodou, Frantzia).
  • 1964. Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista, jaio zen (h. 2017).
  • 1965. Joe Arlauckas, lituaniar jatorriko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, jaio zen.
  • 1966. Enrique Peña Nieto, Mexikoko presidentea, jaio zen.
  • 1967. Morris Swadesh, estatubatuar hizkuntzalaria, hil zen (j. 1909).
  • 1968. Urtainen lehengo K.O.a Ordizian izan zen.
  • 1969. Apolo 11 ontzia Lasaitasunaren Itsasoan ilargiratu zen eta, sei ordu eta erdi geroago, Neil Armstrong eta Buzz Aldrin Ilargian oinez ibili ziren lehen gizakiak bihurtu ziren.
  • 1969. Josh Holloway, estatubatuar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 1970. José Javier Esparza, UPNko nafar politikaria, jaio zen.
  • 1970. Mikel Torres, bizkaitar politikaria, Portugaleteko alkatea, jaio zen.
  • 1971. Karlos Aizpurua, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen.
  • 1972. “El Lute” eta bere anaia zauritu zituen Goardia Zibilak Malagan izandako tiroketa batean.
  • 1973. Bruce Lee, borroka arteetako maisua, aktorea, filosofoa, hil zen, zinemagilea eta Jeet Kune Do borroka-artearen sortzailea, hil zen (j. 1940).
  • 1976. Maiorga Ramirez, EAko nafar politikaria, jaio zen.
  • 1980. Gisele Bündchen, brasildar top-model eta aktorea, jaio zen.
  • 1983. Barbara Goenaga, gipuzkoar aktorea, jaio zen.
  • 1985. Bruno de Finetti, italiar matematikari eta estatistikaria, hil zen (j. 1906).
  • 1987. Norbert Casteret, frantziar mendizale, espeleologo eta idazlea, hil zen (j. 1897).
  • 1987. Xabier Etxebarria, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Mikel Santamaria, nafar futbolaria, jaio zen.
  • 1993. Ander Gayoso, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1997. Drummond Matthews, britainiar geologoa, hil zen (j. 1931).
  • 2001. Carlo Giuliani, antiglobalizazio mugimenduko aktibista Genoan, hil zen (j. 1978).
  • 2002. Pedro Alberto Cano, bizkaitar futbolaria, Noveldan, hil zen (j. 1969).
  • 2004. Antonio Gades, espainiar dantzaria, hil zen (j. 1936).
  • 2005. Nepalen, Edurne Pasabanek Nanga Parbat (8125 m) igo zuen eta bere 8. igoera honek munduko zortzimilako gehien zituen eta bizirik zirauen emakume bihurtu zuen.
  • 2006. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia.
  • 2006. Angela Arregi, bizkaitar moda-diseinatzailea, hil zen (j. 1939).
  • 2006. Gaizka Barandiaran, gipuzkoar idazle eta musikagilea, hil zen (j. 1916).
  • 2007. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Juan del Olmo epaileak El Jueves aldizkariaren azken alea bahitzea agindu zuen, Espainiako Koroaren ondorengoei irainak botatzen ziotelakoan. Hurrengo egunean, El Juevesen webgunea itxiarazi zuten.
  • 2007. Kai Manne Borje Siegbahn, suediar fisikaria, 1981eko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1918).
  • 2010. Felix Erdozia, euskal arraunlaria eta arraun entrenatzaile eta zuzendaria, hil zen (j. 1915).
  • 2011. Lucian Freud, ingeles margolaria, hil zen (j. 1922).
  • 2011. Goran Hadzic politikari ohi serbiarra ustezko gerra kriminala izateagatik atxilotu zuten.
  • 2014. Alex Angulo Erandioko  euskal herritar aktorea eta Alex de la Iglesiak zuzendutako Mirindas asesinas (1991) film laburraren protagonista hil zen istripuz Fuenmayorren (Errioxa) (j. 1953).
  • 2015. Uxue Barkos Nafarroa Garaiko lehendakari hautatu zuten, Geroa Bai, EH Bildu, Podemos-Ahal dugu eta Izquierda-Ezkerraren babesarekin.
  • 2016. Dominique Arnaud, frantziar txirrindularia, hil zen (j. 1955).
  • 2016. André Isoir, frantziar organo-jotzailea, hil zen (j. 1935).
  • 2017. Chester Bennington, Linkin Park eta Dead By Sunrise taldeetako abeslari eta musikagilea, hil zen (j. 1976).

Uztailaren 19a

19 Igandea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 19a sarreran

  • 711. Indar musulmanek Tariq ibn Ziyad-en aginpean bisigodoak garaitu zituzten, Iberiar Penintsularen konkista ahalbidetuz.
  • 1374. Francesco Petrarca, italiar poeta, hil zen (j. 1304).
  • 1525. Alemanian, Martin Luther eskumikatua izan zen Eliza Katoliko Erromatarretik.
  • 1543. Maria Bolena, Ingalaterrako Henrike VIII.aren amorantea, hil zen (j. 1499).
  • 1553. Ingalaterran, Maria I.a Katolikoa edo Maria Tudor erregina egin zuten, 9 egunez agindu zuen Lady Jane Greyren ordez. Henrike VIII.a eta Katalina Aragoikoaren alaba bakarra zen eta Bloody Mary ezizenez ezagutu ohi da.
  • 1692. Salemen (Massachusetts), 5 emakume hil zituzten sorginkeria salatapean, ziurrenik bere ondasunak harrapatzeko xedea bazen ere.
  • 1793. Frantzian, Charlotte Corday gillotinatu zuten, Jean-Paul Marat bainuan erail zuelako.
  • 1808. Bailengo bataila. Castaños jeneralak Napoleonen Grande Armée garaitu zuen eta lehen aldia zen.
  • 1813. Henry Bessemer ingeniari eta asmatzailea jaio zen (h. 1898).
  • 1814. Samuel Colt, arma fabrikatzailea, jaio zen (h. 1862).
  • 1834. Edgar Degas, frantses pintore inpresionista, jaio zen (h. 1917).
  • 1848. Emakumeen Eskubideen lehen Biltzarra egin zen New York hirian.
  • 1849. Espainiako merkataritza harremanetan Sistema metriko hamartarra nahitaez erabiltzeko legea aldarrikatu zen.
  • 1879. AEBetako Mexico Berrian, Doc Hollidayren lehen hilketa, saloom batean gizon batek tiro egin zionean.
  • 1893. Donostiako Miramar Jauregia inaguratu zuten.
  • 1900. Parisko Metroaren lehen linea inauguratu zen.
  • 1903. Lehen Frantziako Tourra helmugara iritsi zen Parisko Parc des Princes estadiora.
  • 1912. Holbrooken (Navajo County, Arizona), 190 kiloko meteorito batek egin uzen eztanda herriaren gainean eta 16.000 puska inguru erori ziren sortu zen “eurian”.
  • 1920. Petrograden edo San Petersburgon (Sobietar Batasuna), Internazional Komunistaren II. Kongresua hasi zen, 1919an Leninek sortutakoa Komintern izenarekin.
  • 1936. Espainian, sindikatuak kolpearen aurka altxatu ziren eta Gerra Zibila hasi zen. Francisco Franco jenerala Tetuanera iritsi eta Marokoko armada espainiarraren agindua hartu zuen. Madrilen, 19. gobernu errepublikarra osatu zen, José Giral buru, eta honek herriari armak ematea erabaki zuen. Bartzelonan kolpeak porrot egin zuen ordena publikoaren indarrak aurre egin baitzion, CNT–FAIren laguntzaz.
  • 1947. Bernie Leadon, estatubatuar musikaria eta The Eagles taldeko kidea, jaio zen.
  • 1947. Brian May, britainiar gitarra eta Queen taldeko kidea, jaio zen.
  • 1960. 9 langile hil eta 2 zauritu izan ziren trenak harrapatuta, trenbidea konpontzen ari zirenean, Monsolísetik gertu, Bartzelonn.
  • 1971. New Yorken, Dorre Bikietako hegoaldekoak 415 m egin zituen, munduko bigarren eraikuntza altuena izan zelarik.
  • 1973. Martin Powell, britainiar musikaria eta Cradle of Filtheko kidea, jaio zen.
  • 1974. Francisco Franco ospitalean sartu zuten eta Joan Karlos printzeagan delegatu zituen bere aginteak behin-behinekoz.
  • 1978. Alemanian, Volkswagenek bere azken “escarabajoa” egin zuen, 16,2 milioi osatuz.
  • 1979. Nikaraguan, Askatasun Nazionalerako Fronte Sandinistako gerrilariek (FSLN) Anastasio Somozaren sendiaren diktadura eraitsi zuten.
  • 2005. Portugalen, paleontologo talde batek allosauroaren (ordura arte Ifar Amerikan soilik bizi zela uste zen Jurasikoko dinosaurio haragijalea) hondakinak aurkitu zituzten.
  • 2005. en Iranen, gobernuak 16 eta 18 urtetako bi gazte exekutatu zituen, homosexualitatearen salatapean.

Uztailaren 18a

18 Larunbata Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 18a sarreran

  • K. a. 586. Babiloniako Nabukodonosor II.ak Jerusalemeni eginiko setioa bukatu zen.
  • 64. Erromako Sute Handia jazo zen, merkatari auzo baten piztua eta berehala hiri osoara zabaldu zena. Neronek agindu omen zuen.
  • 1501. Isabel Austriakoa, Joana I.a Gaztelakoa eta Filipe Ederrarren alaba, jaio zen (h. 1516).
  • 1507. Bruselan, Karlos printzea, Joana I.a Gaztelakoaren seme zaharrena, Borgoñako duke eta Flandriako konde egin zuten.
  • 1536. Ingalaterran aita santuaren agintea ezeztu zen.
  • 1610. Michelangelo Merisi, Caravaggio, italiar pintore barrokoa, hil zen (j. 1571).
  • 1837. Luis Candelas bandoleroa atxilotu zuten Alcazaréneko posadan, Olmedotik gertu (Valladolid).
  • 1853. Hendrik Lorentz, fisikari holandarra, Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1928).
  • 1873. Nicolás Salmerón egin zuten Espainiako Lehen Errepublikaren presidente, 5 astez iraun zuen Francisco Pi i Margallek dimititu ondoren.
  • 1898. Filipina uharteek independentzia lortu zuten.
  • 1898. Marie Curiek eta Pierre Curiek elementu berri bat aurkitu zuten: Polonioa.
  • 1909. Karlos Maria Borboikoa, Espainiako tronurako erregenahia eta Karlos VII.a karlistentzat, hil zen (j. 1848).
  • 1918. Nelson Mandela, Hego Afrikako presidentea eta Bakearen Nobel Saria, jaio zen (h. 2013).
  • 1921. Burgosko katedralaren 7. mendeurrena betetzen zenean, El Cid eta bere emaztea zen Jimenaren hondarrak ekarri zituzten bertara, San Fernandoren erlikiekin batera.
  • 1923. Arratoi gorrien plaga batek Liebanako zelaiak (Kantabria) hartu zituen.
  • 1925. Adolf Hitler austriarrak Mein Kampf manifestua argitaratu zuen.
  • 1928. Amelia Earhart estatubatuarra izan zen Ozeano Atlantikoa hegazkinez zeharkatu zuen lehen emakumea.
  • 1936. Espainiar militar talde batek, Franco eta Mola generalak buru zirela eta eskuineko alderdien laguntzaz, Gerra Zibila ekarriko zuen estatu kolpea eman zuen Espainiako II. errepublikaren gobernuaren aurka.
  • 1942. Paul McCartney abeslari ingelesa, jaio zen.
  • 1966. Los 40 Principales emititu zen lehen aldiz Cadena SERren.
  • 1995. Frantziako Tourra: Fabio Casartelli txirrindulari italiarra hil zen Col de Portet d’Aspet mendatea jaisten ari zenean izandako erorikoaren zaurien ondorioz.

Uztailaren 17a

17 Ostirala Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 17a sarreran

  • 1512. Buruzagi nagusia Albako dukea zen Fadrique Álvarez de Toledoren agindupean zeuden tropek Nafarroako Erresumaren inbasioa hasi zuten. Fernando Katolikoaren tropek Nafarroako Erresuma eraso, konkistatu eta anexionatuko zuten. Hala ere, Nafarroa Garaiak ez zuen erresuma titulua galduko 1839 arte. Urte hartan probintzia soil bilakatuko zen.
  • 1566. Bartolomé de las Casas dominikoa, Chiapaseko (Mexiko) gotzain eta amerikar indioen defentsore sutsua, hil zen (j. 1484).
  • 1762. Petri III.a, Errusiako tsarra, hil zen (j. 1762).
  • 1762. Errusian, Katalina II.a zarina egin zuten, Petri III.a asasinatu ondoren.
  • 1790. Adam Smith, ekonomista eta filosofo eskoziarra, hil zen (j. 1723).
  • 1891. Haile Selassie, Etiopiako enperadorea izango zena (1930–1974), jaio zen (h. 1975).
  • 1912. Henri Poincaré matematikari frantziarra hil zen (j. 1854).
  • 1918. Alderdi Boltxebikearen aginduz, Nikolas II.a eta bere familia (Alejandra Romanova enperatriza, Olga Dukesa Handia, Maria Dukesa Handia, Tatiana Dukesa Handia, Anastasia Dukesa Handia eta Alexis Nikoláyevich Románov oinordekoa) exekutatu zituzten Ipatiev Etxean, Jekaterinburgen.
  • 1932. Quino, Joaquín Salvador Lavado, argentinar umorista eta Mafaldaren sortzailea, jaio zen.
  • 1934. Donald Sutherland, kanadiar aktorea, jaio zen.
  • 1936. Maroko ifarraldeko armadak eta penintsulako beste hainbat guarniziok estatu kolpea eman zuten. Arrakastarik ez zutenez izan, Espainiako Gerra Zibila hasiko zen.
  • 1947. Camilla Mountbatten-Windsor, Ingalaterrako Karlosen emaztea eta Kornualleseko Dukesa, jaio zen.
  • 1955. Ameriketako Estatu Batuetako Anaheimen (Kalifornia), Disneyland ireki zuten.
  • 1958. Wong Kar-wai, Hong Kongeko zine zuzendaria, jaio zen.
  • 1959. Billie Holiday, estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1915).
  • 1965. Santiago Segura, aktor, gidoilari, zuzendari eta ekoizlea, jaio zen.
  • 1998. Ur-azpiko lurrikarak sortutako tsunami batek Papua Ginea Berriko hamar herri suntsitu zituen, 1.500 hildako eta 2.000 etxegabe utziz.
  • 2001. Morris, belgiar historietista eta Lucky Lukeren sortzailea, hil zen (j. 1923).
  • 2002. Soldadu espainiarrek Perrexil uhartea berriro hartu zuten.
  • 2006. 7,2 graduko lurrikara Java uhartean. Lurrikarak 2-3 metro bitarteko tsunamia sortu eta 350 pertsona hil zituen.

Uztailaren 16a

16 Osteguna Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 16a sarreran

  • 622. Islamiar egutegiaren hasiera eguna. Arabian, Mahoma profetak Mekatik Medinarantzko bidaia hasi zuen. Hejira izena ematen zaio eta egutegi islamiarraren hasiera markatzen du.
  • 1212. Navas de Tolosako gudua.
  • 1557. Ana de Cleves, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren laugarren emaztea, hil zen (j. 1515).
  • 1835. Lehen Gerra Karlistan, Mendigorriako gudua izan zen, liberalek, Isabelino edo kristinoek irabaziz.
  • 1872. Roald Amundsen esploratzaile norvegiarra jaio zen (h. 1928).
  • 1901. Euskararen batasuna bultzatzeko batzarra egin zen Hendaian.
  • 1911. Ginger Rogers aktore eta dantzari estatubatuarra jaio zen (h. 1995).
  • 1942. Parisen, naziek juduen atxiloketa masiboak egin zituzten Ostegun Beltza izena eman zitzaion egunean.
  • 1964. Miguel Indurain Larraya txirrindulari nafarra, historiako kirolari onenen artean sailkatua, jaio zen.
  • 1968. Larry Sanger, Wikipedia sortuko zutenetako bat, jaio zen.
  • 1998. Egin egunkariko kazetari talde batek behin-behineko egunkaria sortu zuten polizia operazioak itxitako Egin ordezkatzeko, Euskadi Informacion egunkaria.
  • 1999. John F. Kennedy, Jr., estatubatuar periodista eta John F. Kennedyren semea, hil zen (j. 1960).
  • 2002. 23:43an hasi zen Romeo-Sierra Operazioa, Perrexil uhartea desalojatzeko xedez, 5 egun aurretik indar marokoarrek okupatu baitzuten.
  • 2003. Celia Cruz, kubatar abeslaria, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Hezbollah talde terroristak jaurtitako misilek zortzi hildako eragin zituzten Haifako hiri Israeldarrean.

Uztailaren 15a

15 Asteazkena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 15a sarreran

  • 1099. Kristauek Jerusalem konkistatu zuten Lehen Gurutzadan.
  • 1606. Rembrandt margolaria jaio zen (h. 1669).
  • 1782. Artoiseko Kondeak, Luis XVI.a Frantziakoaren anaiak, Ordiziako Zabala jauregian egin zuen lo.
  • 1782. Carlo Broschi, Farinelli, italiar abeslaria, hil zen (j. 1705).
  • 1799. Egiptoko Rosetta herrian, soldadu frantziarrek Rosettako Harria aurkitu zuen, geroago hieroglifo egiptoarren dezifratzea ahalbidetu zuena.
  • 1815. Britainiarrek Napoleon kartzelaratu eta desterratu zuten Atlantiar Ozeanoko Santa Helena uhartera.
  • 1864. Alfred Nobelek Ascanio Sobrerok 1846an sintetizatutako  nitroglizerina patentatu zuen eztandak egiteko. Gerora, Alfred Nobelen dinamitak nitroglizerina ordezkatuko zuen neurri handi batean.
  • 1885. Rosalía de Castro idazlea hil zen (j. 1837).
  • 1904. Anton Chekhov, errusiar dramaturgoa, hil zen (j. 1860).
  • 1916. William Edmund Boeingek Boeing konpainia aeronautikoa sortu zuenSeattlen.
  • 1934. Manex Erdozaintzi-Etxart euskal idazlea jaio zen Oztibarren (h. 1984).
  • 1952. Johnny Thunders, abeslaria, gitarra eta New York Dolls taldeko kidea, jaio zen (h. 1991).
  • 1956. Marky Ramone, estatubatuar bateria eta The Ramones taldeko kidea, jaio zen.
  • 1956. Ian Curtis, britainiar abeslaria eta Joy Division taldeko kidea, jaio zen (h. 1980).
  • 1970. Chi Cheng, Deftones bandako baxua, jaio zen.
  • 1973. John Dolmayan, baterista libanés eta System of a Down taldeko libaniar bateria, jaio zen.
  • 1997. Gianni Versace, italiar disenatzailea, hil zen (j. 1946).
  • 1998. Baltasar Garzon epaileak zuzenduriko operazioan Egin egunkaria eta Egin Irratia itxi ziren, ustez ETArekin harremana izateagatik.
  • 2006. Firefox eguna.
  • 2009. Euskarazko Wikipedia Eden Project artikuluarekin 40.000. artikulura ailegatu zen.
  • 2009. Txetxenian gertatzen ziren bahiketei buruzko informazioa biltzen zuen Natalia Estemirova, kazetari eta giza-eskubideen aldeko aktibista errusiarra bahitu eta hil zuten (j. 1959).

Uztailaren 14a

14 Asteartea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 14a sarreran

 

Sehaska egutegiko izendegia: Maiorga eta Jare.

Frantziako Jaiegun Nazionala

  • 1188. Zuria Gaztelakoa, Gaztelako infanta eta Frantziako erregina ezkontidea, jaio zen (h. 1252).
  • 1223. Filipe II.a Frantziakoa, Frantziako erregea, hil zen (j. 1165).
  • 1454. Poliziano, italiar poeta, humanista eta itzultzailea, jaio zen (h. 1494).
  • 1561. Obata Toramori, japoniar jenerala, hil zen (j. 1491).
  • 1602. Jules Mazarin, Mazarin kardinala, italiar kardinal, diplomatikari eta politikaria, jaio zen (h. 1661).
  • 1610. Fernando II.a Medici, Toskanako Duke Handia, jaio zen (h. 1670).
  • 1634. Pasquier Quesnel, frantziar teologo jansenista, jaio zen (h. 1719).
  • 1717. Ventura Rodríguez, espainiar arkitektoa, jaio zen (h. 1785).
  • 1743. Gavrila Romanovich Derzhavin, errusiar olerkaria, jaio zen (h. 1816).
  • 1782. Sebastian Mendiburu, euskal apaiz eta idazlea, Bolonian, hil zen (j. 1708).
  • 1789. Frantziako Iraultza. Parisko herritarrek Bastille gaztelua hartu zuten, zazpi preso askatuz.
  • 1789. Bernard de Launay, Bastilla presondegiko azken gobernaria, hil zuten (j. 1740).
  • 1789. Jacques de Flesselles, Parisko merkatarien azken prebostea, hil zen (j. 1730).
  • 1798. Francisco de Luxán, espainiako armadaburua, jaio zen (h. 1867).
  • 1800. Jean Baptiste Dumas, frantziar kimikaria, jaio zen (h. 1884).
  • 1808. John Wilkinson, ingeles industria-gizona, hil zen (j. 1728).
  • 1816. Francisco de Miranda, venezolar militar, politikari eta iraultzailea, hil zen (j. 1750).
  • 1816. Joseph Arthur Gobineau, frantziar diplomatiko eta idazlea, jaio zen (h. 1882).
  • 1817. Madame Staël, frantziar idazlea, hil zen (j. 1766).
  • 1827. Augustin Fresnel, frantziar fisikaria, hil zen (j. 1788).
  • 1843. Miguel Ricardo Alaba, euskal militar, politikari eta diplomatikoa, Frantzian, hil zen (j. 1772).
  • 1857. Juan Jose Telleria Aiesta, beasaindar musikagilea, jaio zen (h. 1895).
  • 1862. Gustav Klimt, austriar margolari sinbolista, jaio zen (h. 1918).
  • 1873. Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista, jaio zen (h. 1936).
  • 1881. Billy the Kid, Billy Haurra, estatubatuar kuatreroa, hil zen (j. 1859).
  • 1884. Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa, jaio zen (h. 1966).
  • 1887. Alfred Krupp, alemaniar industria-gizona, hil zen (j. 1812).
  • 1888. Odile Defraye, belgikar txirrindularia, jaio zen (h. 1965).
  • 1889. Ante Pavelić, Kroaziako Estatu Independenteko buruzagi faxista, jaio zen (h. 1959).
  • 1894. Bilboko Euzkeldun Batzokija elkarte berriko balkoian Ziriako Iturri Urzelagak lehenbiziko aldiz Sabino eta Luis Arana Goiri anaiek marraztutako Ikurrina jaso zuen.
  • 1896. Buenaventura Durruti, sindikalista eta iraultzaile anarkista iraultzailea, jaio zen (h. 1936).
  • 1897. Pibul, Thailandiako lehen ministro eta diktadorea, jaio zen (h. 1964).
  • 1902. Veneziako San Marko Basilikaren X. mendeko ezkil-dorrea  ezustean erori zen. 1912 urterako berreraiki zen.
  • 1903. Carlos Prío Socarrás, Kubako presidentea, jaio zen (h. 1977).
  • 1904. Paul Kruger, Erresuma Batuaren aurkako boer erresistentziaren buru nagusia eta Hegoafrikako Errepublikako presidentea, hil zen (j. 1825).
  • 1907. William Henry Perkin, ingeles kimikaria, hil zen (j. 1838).
  • 1908.George Sherman, estatubatuar zinema-zuzendaria, jaio zen (h. 1991).
  • 1908. Basilio Iraola, Mototxo, gipuzkoar idazlea, jaio zen (h. 1986).
  • 1910. William Hanna, estatubatuar animatzaile, zuzendari eta ekoizlea, jaio zen (h. 2001).
  • 1910. Marius Petipa, frantziar dantzari eta koreografoa, hil zen (j. 1818).
  • 1912. Northrop Frye, kanadar hezitzaile eta literatura-kritikaria, jaio zen (h. 1991).
  • 1912. Woody Guthrie, estatubatuar folk abeslaria, jaio zen (h. 1967).
  • 1913. Gerald Ford, Ameriketako Estatu Batuetako 38. Presidentea, jaio zen (h. 2006).
  • 1914. Ignacio Ugarte, gipuzkoar margolaria, hil zen (j. 1862).
  • 1915. Mariano Izeta, euskal idazle eta nafar euskaltzaina, jaio zen (h. 2001).
  • 1916. Natalia Ginzburg, italiar idazlea (h. 1991).
  • 1917. Octave Lapize, frantziar txirrindularia, hil zen (j. 1887).
  • 1918. Ingmar Bergman, suediar antzerki eta zinemako zuzendari, gidoigile eta ekoizle eta idazlea, jaio zen (h. 1982).
  • 1919. Lino Ventura, italiar aktorea, jaio zen (h. 1987).
  • 1921. Sixto Durán Ballén, Ekuadorko presidentea, jaio zen (h. 2016).
  • 1921. Geoffrey Wilkinson, ingeles kimikaria, 1973ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1996).
  • 1928. Louis Calaferte, frantziar eleberrigilea, jaio zen (h. 1994).
  • 1933. Alemanian, Alderdi Nazia alderdi bakar bihurtzen da. Egia esan, beste alderdi guztiak deseginda zeuden jada, nazien presioen aurrean.
  • 1933. Raymond Roussel, frantziar idazlea, hil zen (j. 1877).
  • 1934. Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilari ohia, jaio zen.
  • 1935. Rafael Eguskiza, bizkaitar belar hockey jokalari ohia, jaio zen.
  • 1935. Francisco Cepeda bizkaitar txirrindularia Col du Galibier jaisten ari zela hil zen 1935eko Frantziako Tourrean. Frantziako Tourrean hil zen lehendabiziko txirrindularia izan zen (j. 1906)..
  • 1937. Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista, hil zen (j. 1873).
  • 1944. Enrique Eguren, arabar zientzialaria, hil zen (j. 1888).
  • 1940. Félix Ruiz Gabari, Gato, nafar futbolaria, jaio zen (h. 1993).
  • 1943. Amelio Mendijur, euskal herritar txirrindularia, jaio zen (h. 1965).
  • 1952. Elias Salaberria, euskal margolaria, Madrilen, hil zen (j. 1883).
  • 1953. Richard von Mises, austrohungariar jatorriko estatubatuar ingeniaria, hil zen (j. 1883).
  • 1954. Jacinto Benavente, espainiar idazlea, 1922ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1866).
  • 1958. Faisal II.a, Irakeko erregea, aginpidetik kendu eta eraila, hil zen (j. 1935).
  • 1960. José Olivares, Tellagorri, bizkaitar idazlea eta kazetaria, Buenos Airesen, hil zen (j. 1890).
  • 1969. Easy Rider (“Ibiltari Lasaia”) filma estreinatu zen, bertan Dennis Hopper, Peter Fonda eta Jack Nicholson aktoreek antzeztu zuten.
  • 1969.”Futbol Gerra” delakoa piztu zen El Salvador eta Honduras artean.
  • 1970. Luis Mariano, irundar tenorra, hil zen Parisen (j. 1914).
  • 1973. Maider Telleria, euskal belar hockey jokalari ohia, jaio zen.
  • 1974. Jean-Michel Labadie, lapurtar baxu-jolea, Gojira death metal taldekoa, jaio zen.
  • 1977. Viktoria Suediakoa, Suediako printzesa oinordea, jaio zen.
  • 1989. Cecilia García Gilarte, gipuzkoar idazlea eta kazetaria, hil zen (j. 1915).
  • 1990. Diego Ordóñez, euskal atleta, hil zen (j. 1903).
  • 1992. Irantzu García, euskal curling-jokalaria, jaio zen.
  • 1994 – Robert Jungk, austriar idazle eta militante ekologista, hil zen (j. 1913).
  • 1995. MP3 formatua azaldu zen.
  • 1998. Richard “Dick” J. McDonald, estatubatuar enpresaria, hil zen. 1940an, Kalifornian, McDonald’s sortu zuten anaietako bat izan zen, 1955ean, Ray Kroci saldu bazioten ere (j. 1909).
  • 1998. Lucía García, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 2000. Mark Lawrence Elwin Oliphant, australiar fisikaria, hil zen (j. 1901).
  • 2001. Jose Javier Mujika, UPNko nafar zinegotzia, ETAk eraila, hil zen (j. 1942).
  • 2002. Igor Ansoff, errusiar-estatubatuar matematekari eta enpresa-kudeatzailea, hil zen (j. 1918).
  • 2002. Joaquín Balaguer, Dominikar Errepublikako presidentea, hil zen (j. 1906).
  • 2003. Compay Segundo, kubatuar musikari eta konpositorea, hil zen (j. 1907).
  • 2005. Tilly Fleischer, xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria, hil zen (j. 1911).
  • 2005. Cicely Saunders, erizain eta idazle anglikano ingeles nabarmena, hil zen (j. 1918).
  • 2010. 100 pertsona hil ziren Txina erdialde eta hegoaldean egondako uholdeetan.
  • 2011. 2011ko Frantziako Tourra: Samuel Sánchezek (Euskaltel-Euskadi) 12. etapa irabazi zuen.
  • 2011. Bittor Kapanaga, otxandiar idazlea eta euskaltzalea, hil zen (j. 1925).
  • 2016. Frantziako Niza hirian atentatua: Kamiolari batek gutxienez 84 lagun hil eta ehunka zauritu zituen.

Uztailaren 13a

13 Astelehena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 13a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Amagoia eta Betizu.

  • K. a. 100. Julio Zesar jaio zen (h. K. a. 44).
  • 574. Joan III.a, Aita santua, hil zen.
  • 939. Leon VII.a, Aita santua, hil zen.
  • 1024. Henrike II.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, hil zen (j. 973).
  • 1105. Rashi, Frantziako erlijio-gizon judua, hil zen (j. 1040).
  • 1380. Bertrand du Guesclin, frantziar militar eta kondestablea, hil zen.
  • 1522. Sofia Jogalia Poloniakoa, Jogalia dinastiako kidea, Poloniako printzesa eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea, jaio zen (h. 1575).
  • 1590. Klemente X.a, Aita santua, jaio zen (h. 1676).
  • 1608. Fernando III.a, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, jaio zen (h. 1657).
  • 1608. Sanada Masayuki, japoniar samuraia, hil zen (j. 1544).
  • 1725. José Joaquín Enparan, gipuzkoar noble eta politikaria, jaio zen (h. 1799).
  • 1761. Tokugawa Ieshige, Tokugawa shogunerriko bederatzigarren shoguna, hil zen (j. 1712).
  • 1762. James Bradley, ingeles astronomoa, hil zen (j. 1693).
  • 1776. Karolina Badengoa, alemaniar printzesa, jaio zen (h. 1841).
  • 1793. Charlotte Corday normandiarrak Jean Paul Marat Frantziako Iraultzaren gidarietako bat bainuontzian hil zuen labankadaz (j. 1743).
  • 1795. Konbentzio Gerra. Irurtzunetik 4.000 soldadu atera ziren espainiarrak Bilboraino bidaliz.
  • 1820. Marguerite Brunet, lapurtar aktore eta antzerki zuzendaria, hil zen (j. 1730).
  • 1824. Manuel Maria Gortazar, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea, jaio zen (h. 1896).
  • 1826. Stanislao Cannizzaro, italiar kimikaria, jaio zen (h. 1910).
  • 1841. Otto Wagner, austriar arkitektoa, jaio zen (h. 1918).
  • 1883. Ranavalona II.a, Madagaskargo erregina, hil zen (j. 1829).
  • 1893. Joaquín Kalbeton, donostiar politikaria, hil zen (j. 1806).
  • 1894. Isaac Babel, errusiar idazlea, jaio zen (h. 1940).
  • 1909. Souphanouvong, Laoseko lehendabiziko presidentea, jaio zen (h. 1995).
  • 1913. «Topo» linea inauguratu zuten egunean, Irungo geltokitik gertu, bi trenek elkar talka egin zuten, 7 hildako izanik.
  • 1913. Bernard Lavielle, frantsesezko baxenafar idazlea, jaio zen.
  • 1915. Kaoru Ishikawa, japoniar irakaslea, kausa-efektu diagramaren asmatzailea, jaio zen (h. 1989).
  • 1916. Luis Díez Espadas, bizkaitar toreatzailea, jaio zen (h. 1949).
  • 1916. Claudio Delgado, gipuzkoar zientzialaria, Gijónen, hil zen (j. 1843).
  • 1920. Hans Blumemberg, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1996).
  • 1921. Gabriel Lippmann, franko-luxenburgotar fisikaria, 1908ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1845).
  • 1922. Rosalina Abejo, filipinar musikagile, zuzendari eta pianista, jaio zen (h. 1991).
  • 1924. Donald Osterbrock, estatubatuar astronomoa, jaio zen (h. 2007).
  • 1924. Alfred Marshall, ingeles ekonomialaria, eskola neoklasikoaren sortzailea, hil zen (j. 1842).
  • 1925. Gustavo Torner, espainiar pintore eta eskultorea, jaio zen.
  • 1927. Simone Veil, frantziar politikaria, Europako Parlamentuko lehen emakume lehendakaria, jaio zen (h. 2017).
  • 1929. Pedro Iturralde, nafar jazz-musikaria, jaio zen.
  • 1930. Munduko lehen Futbol Txapelketa hasi zen.
  • 1934. Wole Soyinka, nigeriar idazlea, 1986ko Literaturako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1934. Kate Sheppard, Zeelanda Berriko sufragista ospetsu eta eragin handikoa, hil zen (j. 1847).
  • 1936. José Calvo Sotelo, espainiar politikari eskuindarra, eraila, hil zen (j. 1893).
  • 1937. Kitty Courbois, herbeheretar aktorea, jaio zen (h. 2017).
  • 1939. Enrike Zelaia, euskal akordeoi-jotzailea, jaio zen.
  • 1940. Patrick Stewart, ingeles aktorea, jaio zen.
  • 1941. Luis Alberto Lacalle, Uruguaiko presidentea, jaio zen.
  • 1942. Harrison Ford, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1942. Irène Némirovskyjudutar idazlea atxilo hartu zuten frantses polizia kolaborazionistek.
  • 1949. Ramón Barea, euskal aktore, zuzendari eta gidoigilea, jaio zen.
  • 1951. Arnold Schönberg, austriar musikagile, zuzendari eta irakaslea, hil zen (j. 1874).
  • 1954. Frida Kahlo, mexikar pintorea, bere autorretratuengatik ospetsua, hil zen (j. 1907).
  • 1955. Panpi Ladutxe, esku huskako pilotari ohia eta euskal abeslaria, jaio zen.
  • 1957. Txillardegi idazleak Leturiaren egunkari ezkutua eleberria argitaratu zuen.
  • 1959. Iñigo Lamarca, gipuzkoar legelaria eta irakaslea, Euskal Autonomia Erkidegoko Ararteko ohia, jaio zen.
  • 1962. Andoni Ortuzar, bizkaitar politikaria, EITBko zuzendari nagusi ohia eta Euskadi Buru Batzarreko lehendakaria, jaio zen.
  • 1966. Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea, hil zen (j. 1897).
  • 1966. Victorio Macho, espainiar eskultorea, espainiar eskultura garaikidearen aitzindaria, hil zen (j. 1887).
  • 1967. Tom Simpson ingeles txirrindularia hil zen Frantziako Tourreko Mont Ventoux mendatea igotzen (j. 1937).
  • 1974. Patrick Maynard Stuart Blackett, ingeles fisikaria, 1948ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1897).
  • 1980. Seretse Khama, lehendabiziko Botswanako presidentea, hil zen (j. 1921).
  • 1981. Martin Hurson, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban, hil zen (j. 1956).
  • 1982. Ion Ansotegi, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1984. Cristina Arteaga, gipuzkoar moja, poeta eta historialaria, Sevillan, hil zen (j. 1902).
  • 1985. Karl Kasiel Blitz, ukrainar ingeniari kimikoa eta semiologoa, hil zen (j. 1897).
  • 1989. Antton Ibarguren Jauregi, gipuzkoar abokatu eta politikari abertzalea, hil zen (j. 1949).
  • 1994. Santos Begiristain, nafar apaiz katolikoa, hil zen (j. 1908).
  • 1997. Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia, ETAk bahitu eta eraila, hil zen (j. 1968).
  • 1997. Pedro Anasagasti, euskal idazlea eta apaiza, Bolivian, hil zen (j. 1920).
  • 1997. Alexandra Danilova, errusiar ballet dantzaria, hil zen (j. 1903).
  • 1998. Trifon Etxebarria, Etarte , bizkaitar kazetari eta politikari abertzale eta jeltzalea, hil zen (j. 1912).
  • 2000. Alec Derwent Hope, australiar poeta, hil zen (j. 1907).
  • 2001. Miguel Gila, espainiar umorista eta komiki marrazkilaria, hil zen (j. 1919).
  • 2004. Carlos Kleiber, alemaniar-austriar orkestra-zuzendaria, hil zen (j. 1930).
  • 2005. Hiru trenek talka egin zuten Ghotki-n (Pakistan) 150 pertsona baino gehiago hilez.
  • 2006. Angel Sukia kardinal eta artzapezpiku zaldibitarra hil zen (j. 1916).
  • 2006. Pirmin Aldabaldetreku, zarauztar dantzaria, hil zen (j. 1930).
  • 2006. UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen Bizkaiko Zubia
  • 2006. Soldaduen bahiketari erantzunez, Israelek Beiruteko aireportua bonbardatu zuen 47 hildako eraginez. Blokeoa ezarri zuten Libanoren aurka, airez eta itsasoz.
  • 2008. Bronisław Geremek, poloniar historialaria eta politikaria, hil zen (j. 1932).
  • 2009. Juan Kruz Unzurrunzaga, euskal kulturgilea, hil zen (j. 1939).
  • 2014. Koldo Zabala, getxoztar dantzaria eta koreografoa, hil zen (j. 1935).
  • 2014. Nadine Gordimer, hegoafrikar idazlea, 1991ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1923).
  • 2014. Lorin Maazel, estatubatuar biolinista eta orkestra zuzendaria, hil zen (j. 1930).
  • 2016. Bernardo Provenzano, Siziliako mafiako (Cosa Nostra) kidea, ustezko Siziliako mafia osoko burua, hil zen (j. 1933).

Uztailaren 12a

12 Igandea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 12a sarreran

  • 783. Bertrada Laongoa hil zen (j. 720).
  • 1536. Erasmo Rotterdamekoa, Pizkundeko idazle eta filosofo herbeheretarra, hil zen (j. 1466–69).
  • 1543. Henrike VIII.a Ingalaterrakoa Catalina Parrekin ezkondu zen Hampton Courten. Seigarren eta azken emaztea izango zuen. 
  • 1682. Jean Picard, astronomo frantsesa, hil zen (j. 1620).
  • 1764. Charles Messier astronomo frantziarrak lehen nebulosa aurkitu zuen: M27 edo Pisuaren Nebulosa.
  • 1789. Camille Desmoulins kazetari iraultzaileak diskurtsoa egin zuen Jacques Necker finantza ministroaren dimisioaren hurrengo egunean. Herria armak hartzera animatu zuen eta, 2 egun geroago, Bastilla hartuko zuten.
  • 1817. Henry David Thoreau, estatubatuar idazle, anarkista eta filosofoa, jaio zen (h. 1862).
  • 1904. Rene Lacoste, tenislari eta enpresari frantziarra, jaio zen (h. 1996).
  • 1904. Pablo Neruda, olerkari txiletarra eta 1971ko Literaturako Nobel Saria, jaio zen (h. 1973).
  • 1912. 1912ko enbata Bermeon. Guztira 141 hildako izan ziren, horietatik 119 bermeotarrak, baina horrez gain, Lekeitioko 14 arrantzale, Elantxobeko zortzi eta Ondarroako hiru arrantzale ere hil ziren hondamendi hartan. Gertaera hark, 62 alargun eta 205 umezurtz utzi zituen.
  • 1935. Alfred Dreyfus, frantses militarra, hil zen (j. 1859).
  • 1936. José del Castillo Sáenz de Tejada militarra asasinatu zuten eta hilketa honek, José Calvo Sotelorenarekin batera, Espainaiko Gerra Zibilerako bidea irekiko zuen (j. 1901).
  • 1962. Rolling Stones musika talde ingelesa sortu zen, izena Muddy Watersen abesti batetik hartuz.
  • 1986. Zientzialariak Titanic ontzia hondoratu zen tokira iritsi ziren, esploratzeko.
  • 1997. ETAk Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia bahitu eta bi egunera garondoan bi aldiz tirokatu zuen. Biharamunean hil zen.
  • 2014. Nestor Basterretxea euskal herritar eskultore, margolari eta zinemagilea 90 urteko adinaz bere Hondarribiko etxean zendu zen.
  • 2014. Tommy Ramone hil zen, Ramones estatubatuar punk taldeko bizirik zirauen azken kidea.

Uztailaren 11

11 Larunbata Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 11 sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Endika eta Gorane/Gorapen/Gorantzi.

  • 937. Rodolfo II.a Borgoinakoa, Borgoinako erregea hil zen (j. c. 880).
  • 969. Olga Kievekoa, Igor Kievekoa Duke Handiaren emaztea, Kieveko Rusako erregeordea eta Sviatoslav I.aren ama hil zen.
  • 1231. Ines Beaujeukoa, Frantziako Erresumako noblea hil zen.
  • 1274. Roberto I.a Eskoziakoa, Eskoziako erregea jaio zen (h. 1329).
  • 1382. Nicole d’Oresme frantziar elizgizon, teologo eta zientzialaria hil zen.
  • 1558. Robert Greene ingeles poeta, antzerkigile eta eleberrigilea jaio zen (h. 1592).
  • 1561. Luis de Góngora espainiar olerkaria eta antzerkigilea jaio zen (h. 1627).
  • 1593. Giuseppe Arcimboldo italiar margolaria hil zen (j. c. 1527).
  • 1657. Frederiko I.a Prusiako erregea jaio zen (h. 1713).
  • 1767. John Quincy Adams, Ameriketako Estatu Batuetako 6. Presidentea jaio zen (h. 1848).
  • 1775. José María Blanco White espainiar idazlea jaio zen (h. 1841).
  • 1890. Giacomo Albanese italiar matematikaria jaio zen (h. 1948).
  • 1890. Arthur Tedder britainiar mariskala jaio zen (h. 1967).
  • 1891. Gabriel Benoist, normandierako Cauchois dialektoan idazten zuen normandiar idazlea jaio zen (h. 1964).
  • 1894. Ignacio Hidalgo de Cisneros, arabar militarra jaio zen (h. 1966).
  • 1895. Lumière anaiek film bat aurkeztu zuten zientzialarien aurrean.
  • 1903. William Ernest Henley ingeles olerkaria hil zen (j. 1849).
  • 1904. Leland John Haworth, partikulen fisikari estatubatuarra, jaio zen (h. 1979).
  • 1907. Samivel frantziar diseinatzailea, margolaria eta idazlea jaio zen (h. 1992).
  • 1909. Simon Newcomb kanadar-estatubatuar astronomoa hil zen (j. 1835).
  • 1912. Sergiu Celibidache errumaniar-alemaniar konpositore eta orkestra-zuzendaria jaio zen (h. 1996).
  • 1916. Alexander Prokhorov sobietar fisikaria, 1964ko Fisikako Nobel Saria jaio zen (h. 2002).
  • 1919. Herbeheretako parlamentuak zortzi orduko lanordua ezarri zuen.
  • 1920. Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriz kontsortea eta Napoleon III.aren emaztea, hil zen (j. 1826).
  • 1920. Yul Brynner estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1985).
  • 1921. Irlandako Independentzia Gerra amaitu zen.
  • 1927. Theodore Harold Maiman estatubatuar fisikaria, lehen laserraren sortzailea jaio zen (h. 2007).
  • 1931. Jean-Louis Forain frantziar margolari, diseinatzaile eta grabatzailea hil zen (j. 1852).
  • 1937. George Gershwin estatubatuar musikagile eta pianista hil zen (j. 1898).
  • 1946. Ibon Sarasola euskal idazlea, hizkuntzalaria eta euskaltzaina jaio zen  Donostian.
  • 1947. John Holt jamaikar reggae abeslari eta kantagilea jaio zen (h. 2014).
  • 1957. Peter Murphy, britainiar musikaria eta Bauhaus taldeko kidea, jaio zen.
  • 1959. Suzanne Vega, estatubatuar abeslaria, jaio zen.
  • 1961. Vicente Uribe, bizkaitar politikari komunista, hil zen Pragan (j. 1902).
  • 1962. Bezperan jaurtitako Telstar satelitearen bidezko lehen telebista seinaleak emititu ziren.
  • 1962. Juanma Suárez, Eskorbuto taldeko baxu-jotzaile eta abeslaria jaio zen (h. 1992).
  • 1964. Andoni Aizpuru, gipuzkoar kazetaria eta telebista aurkezleajaio zen.
  • 1964. Maurice Thorez frantziar politikaria hil zen (j. 1900).
  • 1973. Robert Ryan estatubatuar aktorea hil zen (j. 1909).
  • 1974. Par Lagerkvist suediar idazlea, 1951ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1891).
  • 1974. Txinako Shaanxi probintziako Xi’anetik gertu, Terrakotazko Armada deskubritu zuten.
  • 1976. Eric Baker britainiar aktibista bakezalea, Amnistia Internazionalaren sortzailetariko bat hil zen (j. 1920).
  • 1976. Egoitz Lasa euskal aktorea jaio zen.
  • 1977. Martín Agüero, bizkaitar toreatzailea hil zen (j. 1902).
  • 1979. Propilenoz kargaturiko kamioiak eztanda egin zuen Los Alfaques kanpinaren parean Tarragonako kostaldean eta 216 hildako utzi zituen.
  • 1989. Laurence Olivier ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea, kritikagile askoren ustez XX. mendeko aktorerik hoberena hil zen (j. 1907).
  • 1992. Deng Yingchao txinatar politikaria hil zen (j. 1904).
  • 1995. Srebrenicako sarraskia: Serbiar tropek 8.000 bosniar zibil baino gehiago, hil zituzten, haietako asko haurrak eta agureak zirelarik.
  • 1996. Juan Jose Etxabe, ETAko buruzagia eta lehen ekintzaileetako, bat hil zen (j. 1937).
  • 2002. Marrokiar soldadu talde batek Perrexil uhartea inbaditu zuen eta Espainia eta Marokoren arteko harremanak txartu ziren.
  • 2004. Laurance Rockefeller estatubatuar filantropoa hil zen (j. 1910).
  • 2006. Atentatu odoltsua Mumbaiko hiri indiarrean, 190 hildako eta 600 zauritu baino gehiago.
  • 2007. Alfonso López Michelsen, Kolonbiako presidentea, hil zen (j. 1913).
  • 2009. Go Mi-Sun, 11 zortzimilako igo zituen emakumezko alpinista hegokorearra, Nanga Parbatetik jaisten ari zela hil zen (j. 1967).
  • 2010. Espainiako Futbol Selekzio Nazionalak 1-0 irabazi zion Herbeheetakoari Hegoafrikako Munduko Futbol Txapelketan. Iniestaren golak historiako lehen garaipena eman zion Espainiari.
  • 2010. Kampalan Munduko Kopako finala ikusten ari ziren bi jatetxeetan atentatu batek 64 hildako utzi zituen.
  • 2011. Iñaki Isasmendi, euskal idazlea eta Itxarkundia batailoiko eusko gudaria hil zen (j. 1914).
  • 2011. Tom Gehrels estatubatuar astronomoa hil zen (j. 1925).
  • 2016. Emma Cohen kataluniar zinema, antzerki eta telebistako aktore, idazle eta zinema zuzendaria hil zen (j. 1946).

Uztailaren 10a

10 Ostirala Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 10a sarreran

  • K. a. 48. Dyrrhachiumeko batailan, Julio Zesarrek Ponpeio garaitu zuen Mazedonian .
  • 138. Hadriano erromatar enperadorea hil zen (j. 76).
  • 1099. El Cid, Gaztelako noble eta mertzenarioa, hil zen (j. 1044).
  • 1509. Jean Calvin Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea, jaio zen (h. 1564).
  • 1631. Konstantza Habsburgokoa erregina polakoa hil zen (j. 1588).
  • 1766. Isabel Farnesiokoa espainiar erregina kontsortea hil zen (j. 1692).
  • 1778. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran, Luis XVI.a Frantziakoak Erresuma Batuari gerra deklaratu zion.
  • 1856. Nikola Tesla fisikari, matematikari, asmatzaile eta ingeniari elektriko serbiarra, jaio zen (h. 1943).
  • 1871. Marcel Proust idazle frantziarra jaio zen (h. 1922).
  • 1938. Howard Hughesek marka berria ezarri zuen munduari 91 ordutan bira ematean.
  • 1940. Vichyko erregimena hasi zen eta 1944 arte iraungo zuen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerran, Ingalaterrako Bataila hasi zen.
  • 1962. Telstar, munduko lehen hedabide satelitea, espazioratu zuen NASAk.
  • 1968. Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxearen Ama Lur filma estreinatua izan zen Donostiako zinemaldian. Lehendabiziko euskarazko filma izan zen.
  • 1973. Bahamak Erresuma Batutik independizatu ziren.
  • 1976. Seveson (Italia) industria istripua izan zen, kalte larriak ondorioztatu zirelarik. Sevesoko hondamendia izena eman ohi zaio.
  • 1985. Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen Rainbow Warrior ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen. Atentatu horretan Fernando Pereira argazkilaria hil zen (j. 1950).
  • 1991. Boris Yeltsin Errusiako presidente hautatu zuten.
  • 1997. ETAk Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia bahitu zuen.
  • 2009. Hildako bat adarkadagatik eta beste hainbat zauritu Sanferminetako entzierroan.
  • 2013.  Concha García Campoy kazetaria hil zen (j. 1958).

Uztailaren 9a

09 Osteguna Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 9a sarreran

  • 1357. Karlos IV.a enperadore Erromatar-Germaniar Santuak Karlosen Zubiaren lehen harria jarri zuen Pragan.
  • 1746. Filipe V.a Espainiakoa, Espainiako erregea, hil zen (j. 1683).
  • 1810. Napoleonek Herbehereetako Erresuma beretu zuen.
  • 1816. Argentina Espainiatik independizatu zen.
  • 1823. Fernando Amezketarra, bertsolari eta plazagizon ospetsua, hil zen (j. 1764).
  • 1928. Federico Bahamontes txirrindulari espainiarra jaio zen.
  • 1856. Amedeo Avogadro, fisikari eta kimikari italiarra, hil zen (j. 1776).
  • 1922. Johnny Weissmuller austro-hungariarrak 100 metro 58,6 segundotan igeri egin zuen, munduko igeriketa errekorra onduz eta minutuaren muga hautsiz.
  • 1928. Federico Bahamontes txirrindularia jaio zen.
  • 1929. Hassan II.a Marokoko erregea jaio zen (h. 1999).
  • 1946. Bon Scott, AC/DC taldeko musikari australiarra, jaio zen (h. 1980).
  • 1947. O. J. Simpson amerikar futboleko jokalari ohia jaio zen.
  • 1964. Courtney Love, musikari eta aktore estatubatuarra eta Kurt Cobainen alarguna, jaio zen.
  • 2006. Hegazkin istripua Siberian, 122 hildako, Airbus hegazkin bat Irkutsken lurrera erori eta gero.

Uztailaren 8a

08 Asteazkena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 8a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Alain.

  • 810. Pepin Italiakoa, Italiako erregea, hil zen.
  • 975. Edgar Bakezalea, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 943).
  • 1153. Eugenio III.a, Aita santua, hil zen.
  • 1253. Tibalt I.a Nafarroakoa, Nafarroako errege eta Xanpainako kondea, hil zen (j. 1201).
  • 1478. Gian Giorgio Trissino, italiar idazlea, jaio zen (h. 1550).
  • 1528. Emanuel Filiberto, Saboiako dukea, jaio zen (h. 1580).
  • 1538. Diego de Almagro espainiar konkistatzailea hil zen Cuscon (Peru) (j. 1475).
  • 1623. Gregorio XV.a, Aita santua, hil zen (j. 1554).
  • 1695. Christiaan Huygens, herbeheretar astronomo, fisikari eta matematikaria, hil zen (j. 1629).
  • 1784. Torbern Bergman, suediar kimikaria, hil zen (j. 1735).
  • 1788. Louis François Armand de Vignerot du Plessis, frantziar mariskala, hil zen (j. 1696).
  • 1545. Habsburgeko Karlos printzea, jaio zen (h. 1568).
  • 1593. Artemisia Gentileschi, italiar margolari barrokoa, jaio zen (h. c. 1656).
  • 1621. Jean de La Fontaine, frantziar alegilari, poeta, eleberrigile eta antzerkigilea, jaio zen (h. 1695).
  • 1766. Dominique-Jean Larrey, frantziar zirujaua, jaio zen (h. 1842).
  • 1775. Ramón Gil de la Quadra, euskal herritar zientzialari eta politikaria, jaio zen (h. 1860).
  • 1794. Feargus O’Connor, langile klasearen aldeko irlandar politikaria, jaio zen (h. 1855).
  • 1808. Baionako Konstituzioa onartu zuten.
  • 1822. Percy Bysshe Shelley, ingeles poeta, hil zen (j. 1792).
  • 1827. Robert Surcouf, frantziar kortsarioa, hil zen (j. 1773).
  • 1838. Ferdinand von Zeppelin, asmatzaile alemaniarra, jaio zen (h. 1917).
  • 1839. John Davidson Rockefeller, Ameriketako Estatu Batuetako industria-enpresaburua eta Standard Oil-en fundatzailea eta petrolio-industrian parte-hartze nabaria izan zuena, jaio zen (h. 1937).
  • 1840. Manuel de Arriaga, Portugalgo lehendabiziko presidentea, jaio zen (h. 1917).
  • 1857. Alfred Binet, frantziar psikologo eta pedagogoa, jaio zen (h. 1911).
  • 1859. Oskar I.a Suediakoa, Suediako erregea, hil zen (j. 1799).
  • 1862. Pedro Zubiria, bizkaitar enpresaburua, Yanduriko markes izendatua, jaio zen (h. 1921).
  • 1867. Käthe Kollwitz, alemaniar margolaria, jaio zen (h. 1945).
  • 1882. Percy Grainger, estatubatuar musikagilea, jaio zen (h. 1961).
  • 1885. Ernst Bloch, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1977).
  • 1885. Veikko Antero Koskenniemi, finlandiar idazlea, jaio zen (h. 1962).
  • 1889. René Delzangles, lapurtar politikaria, Pirinio Atlantikoetako Kontseilari Nagusia, jaio zen (h. 1979).
  • 1889. New Yorken, The Wall Street Journal egunkari finantziarioa sortu zen.
  • 1891. Josef Hora, txekiar olerkaria, jaio zen (h. 1945).
  • 1894. Piotr Kapitsa, errusiar fisikaria, 1978ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1984).
  • 1895. Igor Tamm, errusiar fisikaria, 1958ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1971)
  • 1896. Sidney Janis, estatubatuar arte-bildumagilea, jaio zen (h. 1989).
  • 1904. Henri Cartan, frantziar matematikaria, jaio zen (h. 2008).
  • 1906. Philip Johnson, estatubatuar arkitektoa, jaio zen (h. 2005).
  • 1908. Nelson Rockefeller, John Davidson Rockefellerren hiloba eta estatubatuar politikaria, jaio zen (h. 1979).
  • 1914. Billy Eckstine, estatubatuar kantaria, jaio zen (h. 1993).
  • 1918. Jakobína Sigurðardóttir, islandiar idazlea, jaio zen (h. 1994).
  • 1919. Walter Scheel, Alemaniako Errepublika Federaleko presidentea, jaio zen (h. 2016).
  • 1921. Edgar Morin, frantziar soziologoa eta filosofoa, jaio zen.
  • 1923. Manuel Alvar, espainiar hizkuntzalari, olerkari eta saiakera-idazlea, jaio zen (h. 2001).
  • 1923. Jose Arrandiaga, euskal mediku eta idazle abertzalea, hil zen (j. 1856).
  • 1925. Jean Cau, frantziar kazetari eta idazlea, jaio zen (h. 1993).
  • 1925. Joaquim Veríssimo Serrão, portugaldar historialaria, jaio zen.
  • 1926. Elisabeth Kübler-Ross, suitzar-estatubatuar psikiatra eta idazlea, jaio zen (h. 2004).
  • 1928. Erich Adickes, alemaniar filosofoa, hil zen (j. 1866).
  • 1930. Antoine Bourseiller, frantziar aktorea eta antzerki-zuzendaria, jaio zen (h. 2013).
  • 1931. Arawa Kimura, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 2007).
  • 1931. Jürgen Trumpf, Europar Batasuneko Kontseiluko idazkari nagusia, jaio zen.
  • 1933. Anthony Hope, ingeles idazlea, hil zen (j. 1863).
  • 1934. Marty Feldman, ingeles aktore, komedia idazle eta umorista, jaio zen (h. 1982).
  • 1937. Buenaventura Zapirain, euskal konposatzailea eta organista, hil zen (j. 1873).
  • 1939. Nando Josu, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen (h. 2016).
  • 1943. Jean Moulin, Frantziako erresistentziako buruzagia, hil zen (j. 1899).
  • 1946. Alexander Vasilievitx Alexandrov, sobietar musikagilea, Alexandrov Taldearen sortzailea, hil zen (j. 1883).
  • 1950. Beltran Pagola, euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea, hil zen (j. 1878).
  • 1950. Pedro Miguel Etxenike, euskal zientzialaria eta EAJ eta EAko politikari nafarra, jaio zen. Nafarroako Unibertsitatean lizentziatu zen Zientzia Fisikoetan eta Asturiaseko Printze Saria jaso zuen Ikerketa Zientifiko eta Teknikoan.
  • 1951. Anjelica Huston, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1956. Giovanni Papini, italiar idazlea, hil zen (j. 1881).
  • 1961. Valérie Benguigui, frantziar aktorea, jaio zen (h. 2013).
  • 1962. Joan Valent, espainiar musikaria, jaio zen.
  • 1967. Vivien Leigh, ingeles aktorea, hil zen (j. 1913).
  • 1972. Prudencio Danboriena, nafar jesuita, hil zen (j. 1913).
  • 1974. Zhanna Friske, errusiar aktore eta abeslaria, jaio zen.
  • 1975. Kutxi Romero, euskal abeslari, musikagile eta poeta, jaio zen.
  • 1977. Milo Ventimiglia, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1978. Espainiako Polizia Armatuak German Rodriguez gaztea hil zuen Iruñeko zezen-plazaren ondoan, tentsio handiko tentsio handiko San Fermin jaien erdian.
  • 1979. Tommaso Landolfi, italiar idazlea, hil zen (j. 1908).
  • 1979. Sin-Itiro Tomonaga, japoniar fisikaria, 1965eko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1906).
  • 1979. Robert Burns Woodward, estatubatuar kimikaria, 1965eko Kimikako Nobel Saria, hil zen (j. 1917).
  • 1981. Anastasia Myskina, errusiar tenislaria, jaio zen.
  • 1981. Joe McDonnell, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban, hil zen (j. 1951).
  • 1982. Sophia Bush, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1984. Claudio Sánchez-Albornoz, espainiar historialari eta politikaria, hil zen (j. 1893).
  • 1985. Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1901).
  • 1987. Gerardo Diego, espainiar poeta, hil zen (j. 1896).
  • 1993. Martin Barré, frantziar margolaria, hil zen (j. 1924).
  • 1994. Kim Il-sung, Ipar Koreako buruzagi komunista, hil zen (j. 1912).
  • 1999. Charles Conrad, estatubatuar astronauta eta militarra, hil zen (j. 1930).
  • 2002. Julio Catania, euskal opera abeslaria, Marbellan, hil zen (j. 1921).
  • 2006. Fernando Muniozguren, gipuzkoar pentsalaria eta euskalgintzako eragilea, hil zen (j. 1950).
  • 2006. June Allyson, estatubatuar antzezlea, dantzaria eta abeslaria, hil zen (j. 1917).
  • 2006. Ana María Campoy, argentinar aktorea, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Sabine Dünser, liechtensteindar musikaria, hil zen (j. 1977).
  • 2011. Adolfo Sánchez Vázquez, bizi gehiena Mexikon eman zuen espainiar filosofoa, hil zen (j. 1915).
  • 2012. Ernest Borgnine, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1917).
  • 2014. Bilbon 1947. urtetik aurrera martxan zegoen Begoñako igogailuak gaueko 23:00etan zerbitzuak eskaintzetik laga zuen.

 

Uztailaren 7a

07 Asteartea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 7a sarreran

  • San Fermin eguna. Jaiak Iruñan, Lesakan eta Pasai Antxon, besteak beste.
  • 1875. Don Karlosek Euskal Foruak egin zituen zin Ordiziako plazan.
  • 1930. Arthur Conan Doyle, idazle eskoziarra (Sherlock Holmes), hil zen (j. 1859).
  • 1940. Ringo Starr, musikari ingelesa, jaio zen.
  • 1967. Vivien Leigh, aktore ingelesa, hil zen. Bitan irabazi zuen emakumezko aktore onenaren Oscar saria: lehendabizikoa 1939ko Gone with the Wind filmean Scarlett O’Hara izateagatik (j. 1928).
  • 1973. Veronica Lake, aktore estatubatuarra, hil zen (j. 1922).
  • 2005. Al Kaedak atentatu odoltsua egin zuen Londonen, 56 hildako eta 700 bat zauritu izan zirelarik.
  • 2006. Gasteizko Salburuan aurkituriko hegazti bati eginiko analisiek, Hegaztien gripea zuela erakutsi zuten.
  • 2006. Syd Barrett, gitarra-jole ingelesa. Pink Floyden hasierako taldekidea (j. 1946).
  • 2007. Munduko Zazpi Mirari Berriak hautatu zituzten Lisboan.
  • 2008. UNESCOk Santimamiñe, Ekain eta Altxerriko haitzuloak gizateriaren ondare izendatu zituen.
  • 2008. Jose Diego Yllanesek Nagore Laffage neska gipuzkoarra hil zuen Iruñeko San Ferminetan.

Uztailaren 6a

06 Astelehena Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 6a sarreran

  • 985. Almanzor Bartzelonan sartu zen 8 orduz eraso egin ondoren (h. 1002).
  • 1415. Jan Hus, idazle eta teologo txekiarra eta protestantismoaren aitzindaria, erre zuten. Gaur egun, uztailaren 6a, Husen exekuzioaren urteurrena, Txekian festa eguna da, herrialdeko heroitzat jotzen baita (j. 1369 inguru).
  • 1535. Tomas Moro, ingeles abokatu, idazle, politiko eta humanista, hil zen (j. 1478).
  • 1782. Bizenta Mogel euskal idazlea jaio zen (h. 1854).
  • 1795. Konbentzio Gerra: espainiarrek Irurtzun galdu eta frantsesen esku utzi zuten.
  • 1875. Don Karlos erregenahiak (Karlos VII.a karlistentzat) Ordiziako Abarian egin zuen lo, hurrengo egunean foruak zin egiteko.
  • 1877. Niceto Alcalá Zamora, Espainiako II. Errepublikako lehen presidentea, jaio zen (h. 1949).
  • 1885. Louis Pasteur kimikari frantziarrak amorruaren aurkako txertoa arrakastaz erabili zuen bederatzi urteko Joseph Meister mutikoarekin, txakur gaixo batek hozka egin baitzion.
  • 1902. Maria Goretti, santu eta martiri italiarra, erail zuten (j. 1890).
  • 1907. Frida Kahlo, pintore mexikarra, jaio zen (h. 1954).
  • 1923. Lenin Sobietar Batasuneko lehen presidente egin zuten.
  • 1927. Janet Leigh, aktore estatubatuarra eta Psycho filmean lan egingo zuena, Kalifornian jaio zen (h. 2004).
  • 1935. Tenzin Gyatso 14. Dalai Lama jaio zen.
  • 1942. Anne Frank eta bere familia “Gordelekuan” ezkutatu ziren aitaren bulegoan Amsterdamen.
  • 1958. Arnaldo Otegi jaio zen.
  • 1971. Louis Armstrong tronpetari eta jazz-abeslari estatu batuarra hil zen (j. 1901).
  • 1980. Pau Gasol, saskibaloi-jokalari kataluniarra eta urrea Mundobasket 2006an, jaio zen.
  • 1997.  Ernesto “Che” Guevararen hondarrak aurkitu zituzten, Vallegranden (Bolivia).
  • 2006. Patxi Lopez eta Arnaldo Otegi, Donostian bildu ziren.
  • 2015. Iruñeko Sanferminak: 1978ko txupinazoaz geroztik, Iruñeko udaletxean Ikurrina lehenbizikoz eskegi zen.

Uztailaren 5a

05 Igandea Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 5a sarreran

  • 1687. Isaac Newtonek Philosophiae Naturalis Principia Mathematica argitaratu zuen.
  • 1809. Napoleonek Pio VII.a aita santua bahitzea agindu zuen eta hau Frantziara eraman zuten.
  • 1811. Simon Bolivar eta Fernando de Mirandak Venezuelako independentzia alderrikatu zuten.
  • 1830. Frantziak Arjel hartu zuen.
  • 1853. Cecil Rhodes, britainiar enpresaria eta Rhodesia deituko zioten herrialdearen kolonizatzailea, jaio zen (h. 1902).
  • 1857. Clara Zetkin, alemaniar politikari sozialista, jaio zen (h. 1933).
  • 1911. Georges Pompidou politikari eta Frantziako presidente izango zena jaio zen (h. 1974).
  • 1946. II. Mundu Gerraren ondoren, Berlin aliatuek gobernaturiko 4 zonatan banatu zuten.
  • 1946. Bikinia agertu zuten jendaurrean.
  • 1950. Juduei Israelen bizitzeko eskubidea onartu zitzaien.
  • 1954. Elvis Presleyk lehen grabaketa komertziala egin zuen, bere lehen bi abestiak kantatuz.
  • 1964. Pink Floyd sortu zen.
  • 1969. Walter Gropius, arkitekto alemaniarra eta Bauhaus eskolako zuzendaria, hil zen (j. 1883).
  • 1992. Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiatik abiatu zen.
  • 1996. Klonatutako lehen animalia zirudien Dolly ardia jaio zen (h. 2003).
  • 1997. Mars Pathfinder espaziontzia Marten lurreratu zen.
  • 2006. Ipar Koreak bost misil jaurtiki zituen Japoniako itsasoan, nazioartean iskanbila handia sortuz.
  • 2006. Kenneth Lay, estatubatuar enpresaria eta Enron Corporationeko presidentea, hil zen (j. 1942).
  • 2016. NASAren Juno sonda, eguzki-energiak espazioan urritien eraman duen ontzia Jupiter planetaren orbitara iritsi da, 5 urte iraun duen bidaiaren ondoren. 37 bira emango dizkio Eguzki-sistemako planeta handienari, bere lurretan talka egin aurretik.

Uztailaren 4a

04 Larunbata Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 4a sarreran

  • Ameriketako Estatu Batuetan, independentziaren egunaren ospakizunak.
  • 1054. Ameriketako indioek, arabiarrek, txinoek eta japoniarrek supernoba bat ikuskatu zuten adierazpenak utzi zituzten. 22 hilabetez egon zen dizdiratsu, egunez ere ikusteko moduan. Haren hondakinek osatuko zuten Karramarroaren nebulosa.
  • 1541. Pedro de Alvarado konkistatzailea hil zen (j. 1485).
  • 1776. Amerikako Independentzia Gerra: Kontinental Kongresuak Independentzia Adierazpena berrestu zuen. Philadelfian (Pennsylvania) bildutako 13 koloniek AEBetako Independentzia Adierazpena onartu zuten.
  • 1807. Giuseppe Garibaldi jaio zen (h. 1882).
  • 1808. Napoleon Bonapartek Espainia eta Indietako lurrak eman zizkion bere anaia Josephi.
  • 1826. John Adams eta Thomas Jefferson, AEBetako 2. eta 3. presidenteak, hil ziren (j. 1735 eta 1743).
  • 1831. James Monroe, AEBetako 5. presidentea, hil zen (j. 1758).
  • 1857. Clara Zetkin, ezkondu aurretik, Eissner, jaio zen. Politikari sozialista alemaniarra izan zen eta emakumeen aldeko borrokan oso ezaguna egin zen (h.1933 ).
  • 1882. Louis B. Mayer, errusiar cinemagile eta ekoizle eta Metro Goldwyn Mayerren sortzailea, jaio zen (h. 1957).
  • 1917. Manolete toreroa jaio zen (h. 1947).
  • 1934. Marie Curie fisikari eta kimikari poloniarra hil zen (j. 1867).
  • 1946. Estatu Batuek Filipina Uharteen independentzia onartu zuten.
  • 1959. Victoria Abril jaio zen.
  • 1987. Frantzian, tribunal batek Klaus Barbieri (Gestapoko buruzagia, Lyoneko harakina) biziarteko kartzela zigorra eman zion.
  • 1992. Frantziako Tourraren lehenengo etapa Donostiako hiritik abiatu zen.
  • 1997. Mars Pathfinder espaziontzia Marten lurreratu zen.
  • 1997. Bimenes izan zen asturiera ofizializatu zuen lehen herria. Berehala animatuko ziren beste batzuk.

Uztailaren 3a

03 Ostirala Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 3a sarreran

  • 71. Tradizio katolikoaren arabera, Tomas Apostolua martirizatu zuten hil arte.
  • 987. Hugues Capet koroatu zuten frankoen errege.
  • 1642. Maria Medici, Frantziako erregina kontsortea eta Henrike IV.a Frantziakoaren edo Henrike III.a Nafarroakoaren emaztea, hil zen (j. 1575).
  • 1702. Espainiako Ondorengotzako Gerra. Austriak, Karlos Artxidukearen aldeko, gerra deklaratu zien Frantzia eta Espainiari, Filipe Anjoukoaren aldekoei, alegia. Azken honek irabaziko zuen eta Borboi leinuaren lehendabiziko Espainiako erregea izango zen.
  • 1775. AEBetako Independentzia Gerra: George Washingtoneko Ingalaterraren aurka altxatutako tropen agindua hartu zuen.
  • 1844. Pinguino Handien azken bikotea hil zuten, Pinguinus generoa betiko iraungiz.
  • 1883. Franz Kafka idazle pragarra jaio zen (h. 1924).
  • 1935. André Citroën, automobilgintzan sektoreko ingenialari frantsesa, hil zen (j. 1878).
  • 1971. Parisen, James Douglas Morrison, Jim Morrison, poeta eta The Doors talde kaliforniarraren abeslaria, hil zen 27 urte zituenean. Pariseko Père-Lachaise hilobian emango zioten lur (j. 1943).
  • 1976. Adolfo Suárez Espainiako presidente egin zuten.
  • 2001. Hegazkin istripua Errusiako Irkutsen, Tupolev hegazkin bat pistatik atera eta 145 hildako izan ziren.
  • 2005. Espainian, sexu bereko batasun zibila aprobatu zuten.
  • 2006. Metro istripua Valentzian, tren bat errailetatik atera eta beste tren batek jo zuen. 42 hildako.

Uztailaren 2a

02 Osteguna Uzt 2020

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 2a sarreran

  • Zumarraga. Santa Ixabel: Herriko jai garrantzitsuenak. Erromeria ospatzen da Antioko baselizaren inguruan. Goizean ezpata dantza dantzatzen da ermitan. Eguerdian bazkari herrikoia egiten da inguruetan, gehinetan kuadrilan. Eta 8rak aldera herrira jaitsiera egiten da.
  • 1522. Antonio de Nebrija hil zen (j. 1441).
  • 1566. Nostradamus profezia iragarle frantziarra hil zen (j. 1503).
  • 1778. Jean-Jacques Rousseau filosofo suitzarra hil zen (j. 1712).
  • 1877. Hermann Hesse jaio zen (h. 1962).
  • 1897. Guglielmo Marconik irratia patentatu zuen.
  • 1904. René Lacoste, frantses tenista eta enpresaria, jaio zen (h. 1996).
  • 1961. Ernest Hemingway idazle estatubatuarra hil zen (j. 1899).
  • 1979. Gipuzkoako armarri berria legeztatu zen, erregeren irudia eta 1513tik zeuden 12 kanoiak kenduz, nafarren gaineko garaipena ospatzen baitzuten.
  • 1977. Vladimir Nabokov, idazle errusiarra, hil zen (j. 1899).
  • 1991. Camaron de la Isla hil zen (j. 1950).
  • 2007. Yemen: Kamikaze batek bonba-auto bat lehertarazi zuen Euskadiko eta Kataluniako turistez osaturiko konboiaren aurka eta 7 turista hil zituen, horien artean bi euskaldun.
  • 2008. Kolonbiako armadak hamabost bahitu askatu zituen FARCen eskutik: Ingrid Betancourt parlamentaria, hiru estatubatuar eta 11 militar kolonbiar.
← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Urtarrilaren 16a
  • Urtarrilaren 15a
  • Urtarrilaren 14a
  • Urtarrilaren 13a
  • Urtarrilaren 12a
  • Urtarrilaren 11
  • Urtarrilaren 10a
  • Urtarrilaren 9a
  • Urtarrilaren 8a
  • Urtarrilaren 7a
  • Urtarrilaren 6a
  • Urtarrilaren 5a
  • Urtarrilaren 4a
  • Urtarrilaren 3a
  • Urtarrilaren 2a
  • Urtarrilaren 1a
  • Abenduaren 31
  • Abenduaren 30a
  • Abenduaren 29a
  • Abenduaren 28a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 69.934 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy