• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Martxoa

Martxoaren 31

31 Osteguna Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 31 sarreran

  • 1578. Juan de Escobedo, Joan Austriakoaren idazkaria, erail zuten (j. 1530).
  • 1596. René Descartes, filosofo eta matematikari frantsesa jaio zen (h. 1650).
  • 1727. Isaac Newton, ingeles zientzialari, fisiko, filosofo, alkimista eta matematikaria, hil zen (j. 1643).
  • 1889. Eiffel Dorrea inauguratu zen Parisen.
  • 1909. Serbiak Austria-Hungariako inperioaren Bosnia-Herzegovinaren anexioa onartu zuen.
  • 1937. Italiako armadako hegazkinek Durango bonbardatu zuten.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibilean, azken hiri errepublikarrak okupatu zituzten: Almeria, Murtzia eta Cartagena.
  • 1955. Angus Young, AC/DC bandako gitarra, jaio zen.
  • 1959. 14. Dalai Lamak, Tenzin Gyatsok, ihes egin eta muga igaro zuen, Indian asilo politikoa eskatzeko.
  • 1972. Alejandro Amenábar zinemagilea jaio zen.
  • 1974. Stefan Olsdal, suediar baxua eta Placebo taldeko kidea, jaio zen.
  • 1980. Jesse Owens, estatubatuar atleta, hil zen (j. 1913–09-12).
  • 1991. Varsoviako Ituna desegin zuten.
  • 1994. José Escobar Saliente,  Zipi eta Zape eta Carpantaren autorea, hil zen (j. 1908).
  • 1997. Uharte Arakilgo tren istripua: Uharte-Arakilen izandako tren-istripu batean 18 pertsona hil ziren.

Martxoaren 30a

30 Asteazkena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Utzi iruzkina

  • 1492. Fernando eta Isabel errege-erregina katolikoek Alhambrako dekretua izenpetu zuten, kristautu ezean, Espainiako judu guztiak kanporatzen zituena.
  • 1493. Kolon itzuli ondoren, Errege-erregina Katolikoek Ameriketarako bidaiak debekatu zituzten, aurrez lizentzia berezia lortu ezean.
  • 1746. Francisco Goya margolaria jaio zen (h. 1828).
  • 1806. Jose Bonaparte Napoliko errege egin zuten.
  • 1814. Paris errenditu zen Napoleonen aurkako aliatuen aurrean.
  • 1830. Espainiako Fernando VII.ak Pragmática Sanción Legea promulgatu zuen, Lege Salikoa baztertuz eta emakumeei tronurako bidea zabalduz.
  • 1844. Paul Verlaine poeta jaio zen (h. 1896).
  • 1853. Vincent Van Gogh, margolaria jaio zen (h. 1890).
  • 1867. Estatu Batuek Alaska erosi zioten Errusiari, 7,2 milioi dolarren truke (4,19 $/km²)
  • 1928. Tom Sharpe idazlea jaio zen.
  • 1935. Espainian, Aznalcóllarreko gertakarien bigarren eta azken eguna.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibil garaian, nazionalek Valentzia okupatu zuten.
  • 1969. John Lennon eta Yoko Ono eskondu ziren Gibraltarren.
  • 1976. 40 urte eta gero, euskara hitz egin zuten Donostiako udaletxean.
  • 1980. Frankismo osteko lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen Gernikan.
  • 1987. Madrilen, koltzaren epaiketak hasi ziren. Olio desnaturalizatuak pozoinketa kolektiboa eragin zuen, 900 pertsona baino gehiagoren heriotza eraginez eta 20.000 bat afektatu.
  • 1987. Van Gogh margolariaren Eguzkiloreak lana 22 milioi liberatan saldu zen Londreseko enkantean.
  • 1992. Frantzian, poliziak 3 etakide atxilotu zituen: Pakito Mujika Garmendia, Joseba Agirre Erostarbe eta Jose Luis Álvarez Santacristina, beste batzuen artean.
  • 2002. Elizabeth Bowes-Lyon, Erresuma Batuko, Isabel II.aren ama hil zen (j. 1900).

Martxoaren 29a

29 Asteartea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 29a sarreran

  • 1788. Espainiako Karlos Maria Isidro Borboikoa jaio zen (h. 1855).
  • 1792.  Gustavo III.a Suediakoa hil zen, 13 egun lehenago Stockholmoko Errege Operan, bizkarrean tiroa jasan eta gero. Gustavo IV.a bere semeak hartu zuen erregearen lekua.
  • 1799. New York estatuan esklabotasuna pixkanaka ezeztatuko duen legea onartu zen.
  • 1826. Wilhelm Liebknecht politiko sozialista alemana eta Karl Liebknechten aita jaio zen Giessenen (h. 1900).
  • 1827. Ludwig Van Beethoven konpositore alemaniarra hil zen (j. 1770).
  • 1869. Aleš Hrdlička antropologo txekiarra jaio zen (h.1943).
  • 1912. Hanna Reitsch abiatzaile alemaniarra jaio zen (h. 1979).
  • 1918. Sam Walton magnate estatubatuarra  eta Wal-Mart denden sortzailea jaio zen (h. 1992).
  • 1934. Paul Crouch kazetari ebanjelista ifarramerikarra jaio zen.
  • 1935. Sevillan Aznalcóllarreko gertakari bortitzak izan ziren.
  • 1936. Alemanian, Adolf Hitlerrek Renania ilegalki okupatu ahal izateari buruzko erreferendumaren botoen %99a jaso zuen, 45,5 milioitik, 44,5 milioi.
  • 1848. John Jacob Astor enpresario estatubatuarra hil zen (j. 1763).
  • 1912. Henry Robertson Bowers, Robert Falcon Scott eta Edward Adrian Wilson Hego Polora joan ziren esploratzaile britainiarrak eta Terra Nova Espedizioaren bizirik zirauten azken 3 kideak hil ziren. Azaroaren 12ra arte ez zituzten haien gorpuak aurkituko.
  • 1954. Karen Ann Quinlan estatubatuarra jaio zen (h. 1985).
  • 1956. Alfontso Borboikoa eta Borboi-Bi Sizilietakoa, Espainiako infantea eta Joan Karlos I.aren anaia, hil zen (j. 1941).
  • 1967. Le Redoutable lehen urpekontzi nuklear frantziarra itsasoratu zen Cherbourgen.
  • 1971. Kaliforniako Los Angeleseko zinpekoek, heriotza-zigorra aholkatzen dute Charles Manson eta bere hiru emakume jarraitzaileentzako.
  • 1971. Attila Csihar metal abeslari hungariarra jaio zen.
  • 1985. Sor Sonrisa, moja eta abeslari belgiarra, hil zen (j. 1933).
  • 2004. Irlandan eremu itxi eta jatetxeetan erretzea debekatzen zuen legea indarrean jarri zen.
  • 2004. Peter Ustinov aktorea hil zen (j.1921).
  • 2006. Eguzki eklipse osoa izan zen Brasil, Ipar Afrika, Grezia, Erdiko Asia eta Mongolian; partziala Euskal Herrian.
  • 2009. Helen Levitt argazkilari estatubatuarra hil zen (j. 1913).
  • 2010. 39 pertsona hil ziren Moskuko metroan egindako atentatuan.
  • 2012. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Parot doktrinaren aurkako helegiteak bertan behera utzi zituen.

Martxoaren 28a

28 Astelehena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 28a sarreran

  • 845. Vikingoek Paris arpilatu (ziur asko Ragnar Lodbrok-en aginpean) eta erreskate erraldoia eskatu zuten alde egitearen truke.
  • 1515. Santa Teresa Avilakoa lekaime karmeldarra eta poeta espainiarra jaio zen (h. 1582).
  • 1556. Valladoliden, Filipe II.a Espainiako errege egin zuten.
  • 1798. Godoy balidoak dimisioa aurkeztu zion erregeari.
  • 1844. Elisabet II.a Espainiakoak Errege Dekretu bat egin zuen, Guardia Zibila sortuz.
  • 1926. Cayetana Fitz-James Stuart, Albako dukesa, jaio zen.
  • 1930. Konstantinopolisek eta Angorak izen ofiziala aldatu zuten Istanbul eta Ankarara, ondoz ondo.
  • 1933. Alemanian, Legebiltzarrak diktadorearen ahalmenak eman zizkion Adolf Hitlerri.
  • 1939. Espainiako Gerra Zibilean Francisco Franco jeneralaren indarrek Madril hartu zuten. 4 egun beranduago, Gerra Zibila bukatuko zen.
  • 1941. Virginia Woolf, britainiar idazlea, hil zen (j. 1882).
  • 1942. Miguel Hernández hil zen (j. 1910).
  • 1942. Conrad Schumann, RDAtik alde egingo zuen lehen pertsona kontsideratzen dena, jaio zen (h. 1998).
  • 2005. 8,7 graduko lurrikara Sumatrako kostaldean.

Martxoaren 27a

27 Igandea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 27a sarreran

  • 1513. Juan Ponce de Leon espainiar konkistatzaileak lehen lehorreratzea egin zuen Floridan, Ipar Ameriketara iritsi zen lehen europarra.
  • 1527. Urdaneta zauritu zuten eta aurpegia erreta geratu zitzaion betirako.
  • 1572. Inkisizioak Luis Leongoa atxilotu zuen, Biblia Vulgatak akatsak zituela esaten zuelako.
  • 1808. Pio VII.ak Napoleon I.a eskumikatu zuen.
  • 1845. Wilhelm Conrad Roentgen, X izpiak aurkitu zituen fisikari alemaniarra eta Fisikako Nobel Saria 1901ean, jaio zen (h. 1923).
  • 1861. Piamonteko Parlamentuak, Turinen bilduta, Erroma Italiako hiriburu deklaratu zuen, 1870 arte Victor Manuelen tropak ez baziren sartu ere.
  • 1827. Ludwig van Beethoven konposatzaile eta musikari alemana hil zen (j. 1770).
  • 1871. Errugbiko lehen nazioarteko saria: Ingalaterra Escoziaren aurka Edinburgon.
  • 1872. Jose Sanjurjo jaio zen (h. 1936).
  • 1886. Ludwig Mies van der Rohe arkitekto alemaniarra jaio zen (h. 1969).
  • 1932. Lehen Aberri Eguna antolatu zen Bilbon: 1000 lagun bildu zituen.
  • 1937. Lourdes Iriondo kantari donostiarra jaio zen (h. 2005).
  • 1944. Frantziako errugbi txapelketaren finala: U.S.A.Perpignan taldeak Aviron Bayonnais 20-5 menderatu zuen.
  • 1959. Alsúa II.a pelotaria hil zen, pelota batek jo ondoren.
  • 1963. Quentin Tarantino Ameriketako Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria jaio zen.
  • 1976. Espainiako poliziak 5 langile hil eta hainbat zauritu zituen Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko.
  • 1977. Tenerifen (Kanariar uharteak) behe-lainoaren ondorioz, bi hegazkinen talka egin zuten aireportuko pistan  583 hildako utziz.
  • 1978. Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
  • 1994. Maria Angels Feliú, Oloteko farmazeutikaren liberazioa, 16 hilabete bahituta egon ondoren.
  • 2006. La Sexta telebista kate berriaren emisioak hasi ziren.
  • 2008. Atapuercako aztarnategian Europan inoiz aurkitutako Homo baten hezurrik zaharrenak aurkitu zituzten.

Martxoaren 26a

26 Larunbata Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 26a sarreran

  • 1827. Ludwig van Beethoven konposatzaile eta musikari alemana hil zen (j. 1770).
  • 1969. John Kennedy Toole, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1937).
  • 1971. Bangladeshek, orduan “Ekialdeko Pakistan” izenekoa, independentzia aldarrikatu zuen, Pakistanetik bereiziz.
  • 1973. Larry Page, ingeniari informatikoa eta Google sortu zuenetako bat, jaio zen.
  • 1978. Francoren diktadura ondorengo lehen Aberri Eguna ospatu zen Hego Euskal Herrian.
  • 1995. Schengen hitzarmena, Europar Batasuneko estatuen arteko mugak ezezten zituen 1985eko ituna, indarrean sartu zen.

Martxoaren 25a

25 Ostirala Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 25a sarreran

  • 1917. Errusian, Aleksandr Kerenskiren gobernu erreformistak heriotza zigorra abolitu zuen. Gerra Zibilaren garain, berrezarriko zuten berriro.
  • 1919. Errusian, Leninek zuzenduriko Alderdi Komunistaren Komite Zentralaren Politburoa osatu zuten.
  • 1933. Alemaniakosindikatu askeak debekatu ziren.
  • 1939. Pio XIIaita santua izendatu zen.
  • 1942. Aretha Franklin abeslari estatubatuarra jaio zen.
  • 1968. Frantziako1968ko maiatzeko ikasle matxinada hasi zen.
  • 1972. Kixki ta Mixki ta Kaxkamelonen lehen emanaldia (gaur egungo Txirri, Mirri eta Txiribiton).
  • 1989. Jesus Maria Leizaola erbesteko Eusko Jaurlaritzako lehendakari izandakoa hil zen, Donostian (j. 1896).
  • 1991. Marcel Lefevre gotzain atzerakoi frantziarra hil zen.

Martxoaren 24

24 Osteguna Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 24 sarreran

  • 1603. Elisabet I.a Ingalaterrakoa hil zen. Ingalaterra eta Irlandako erregina zen 1558ko azaroaren 17az gero (j. 1533).
  • 1808. Madrileko herriak Fernando VII.aren etorrera ospatu zuen Madrilen; Godoyren gobernuari amaiera eman ondoren izan zen.
  • 1809. Mariano José de Larra idazle eta kazetaria jaio zen (h. 1837).
  • 1814. Fernando VII.ak agintea hartu zuen, Espainiako Independentzia gerraren ondoren.
  • 1874. Harry Houdini mago hungariarra jaio zen (h. 1926).
  • 1875. II. Karlistaldian, Alfontso XII.ak armadaren gaineko agintaritza hartu zuen.
  • 1882. Robert Kochek Mycobacterium tuberculosis aurkitu zuen, tuberkulosia sortzen duen bakterioa.
  • 1897. Wilhelm Reich, psikoanalista eta idazle austriarra, jaio zen (h. 1957).
  • 1905. Jules Verne, idazle frantziarra hil zen (j. 1828).
  • 1951. Tommy Hilfiger, moda diseinatzaile estatubatuarra, jaio zen.
  • 1951. Dougie Thomson, britainiar musikaria eta baxua Supertramp taldean, jaio zen.
  • 1916. Sussex ontzi frantzesa Folkestonetik atera zen 13:15ean. Bi ordu geroago, urpeko alemaniar batek hondoratu zuen eta 80 bat pertsona hil ziren.
  • 1946. Klaus Dinger, alemaniar bateria eta Kraftwerk taldeko kidea, jaio zen.

Martxoaren 23a

23 Asteazkena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 23a sarreran

  • 1534. Clemente VII.a aitasantuak Henrike VIII.a Ingalaterrakoa eskumikatuko duela esan zuen, honek Katalina Aragoikoaren ezkontza deusezteko ideian jarraitzen bazuen.
  • 1749. Pierre-Simon Laplace matematikari frantziarra jaio zen (h. 1827).
  • 1808. Murat mariskala, Napoleonen koinadua, Madrilera iritsi zen armada indartsu bat agindupean zuelarik; erret familia Baionara eramateko ordena zuen Fernando VII.a Espainiakoa errege ez errekonozitzeko helburua. Murat, Napoleonen lugarteniente zen eta Espainiako erresumaren okupazioan zebilen: Iruñea, Bartzelona, Figueras eta Donostia.
  • 1844. Maria Kristina Borboikoa, erreginaordea izandakoa, itzuli zen (deserriratuta zegoen).
  • 1919. Milan, Italia: Benito Mussolinik Alderdi Faxista sortu zuen.
  • 1933. Reichstagak Adolf Hitlerri erabateko boterea eman zion,  Alemaniako diktadore bihurtu zen.
  • 1946. Francisco Largo Caballero, espainiar politikari sozialista eta gobernuko presidente, hil zen (j. 1869).
  • 1959. Günter Grass idazleak Die Blechtrommel (Latorrizko danborra) eleberria argitaratu zuen.
  • 1972. Cristobal Balentziaga jostun eta moda diseinatzaile gipuzkoara hil zen (j. 1895).
  • 2006. Eloy de la Iglesia zinema zuzendari zarauztarra hil zen (j. 1944).

Martxoaren 22a

22 Asteartea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 22a sarreran

  • 238. Gordiano I enperadore titulua hartu eta Maximinoren aurkako matxinada hasi zuen.
  • 752. Zakarias aita santua hil zen (j. 679).
  • 1018. Alí ben Hamud al-Nasir, Kordobako kalifa, hil zen.
  • 1212. Japoniako Go-Horikawa enperadorea jaio zen (h. 1235).
  • 1312. Klemente V.a aitasantuak Tenpluko Ordena desegiteko ordena eman zuen Vox in Excelso buldan.
  • 1369. Henrike II.a Gaztelakoak — Bertrand Du Guesclin gerlari frantsesaz lagunduta— bere anaia zen Petri Il.a Gaztelakoa hil zuen.
  • 1459. Maximiliano I.a Habsburgokoa, Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore izango zena, jaio zen (h. 1519).
  • 1506. Denian, Fernando Katolikoa (53 urte), Isabel I.a Gaztelakoaren alarguna, Germana de Foixekin (17 urte), Luis XII.a Frantziakoaren hilobakin, ezkondu zen.
  • 1508. Fernando Katolikoak Ameriko Vespuzio Gaztelako pilotu nagusi egin zuen.
  • 1518. Valladoliden, Fernando Magallanesek kapitulazioak sinatu zituen. Armadako jeneral egin zuten eta aurki zitzakeen lur guztien gobernadore.
  • 1594. Nafarroako Henrike II.an, Henri IV.a izango zena Frantzian, Parisen sartu zen. Frantziako errege berria zen otsailaren 27az gero, protestantismoa utzi eta katoliko bihurtu ondoren, Frantziako koroa lortzeko xedean.
  • 1599. Antoon van Dyck margolari flandriar barrokoa jaio zen (h. 1641).
  • 1685. Japoniako Go-Sai enperadorea hil zen (j. 1638).
  • 1759. Carlota de Holstein-Gottorp, Suedia eta Norvegiako erregina izango zena, jaio zen (h. 1818).
  • 1797. Gilem I.a Alemaniakoa, Alemaniako enperadore eta Prusiako erregea izango zena, jaio zen (h. 1888).
  • 1799. Friedrich Argelander astronomo alemaniarra jaio zen (h. 1875).
  • 1814. Frantsesek Fernando VII.a Espainiakoa Copons jeneralaren esku utzi zuten, Gironara eskolta zezan.
  • 1832. Kolera izurritea izan zen Parisen eta biktima ugari eragin zuen.
  • 1832. Johann Wolfgang von Goethe filosofo, dramaturgo eta poeta alemaniarra hil zen (j. 1749).
  • 1887. Chico Marx, estatubatuar aktore eta komikoa, jaio zen (h. 1961).
  • 1897. Pierre de Gaulle politiko frantsesa jaio zen (h. 1959).
  • 1903. Kubako gobernuak Estatu Batuei Guantanamoko portua eman zien instalazio militar bat egin zezaten.
  • 1904. Daily Illustrated Mirror egunkariak lehen kolorezko argazkia argitaratu zuen.
  • 1920. Luis Villasante apaiz eta euskaltzaina jaio zen Gernikan (h. 2000).
  • 1932. Ramón Casanellas, Eduardo Datoren hiltzaileetako bat, Espainiatik bota egin zuten, martxoaren 14an atxilotu eta gero.
  • 1937. Angelo Badalamenti konpositore estatubatuarra jaio zen.
  • 1960. Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen (j. 1904).
  • 1979. Aaron North, Nine Inch Nails bandako gitarra, jaio zen.
  • 1982. Heavy Metal banda britainiarra den Iron Maiden taldeak Erresuma Batuko zerrendetan lehen postua hartuko zuen The Number of the Beast lana atera zuen.
  • 1981. Mims rapero estatubatuarra jaio zen.
  • 1993. Filesa eskandalua epailearen eskutara iritsi zen. Informeak dioenez, Filesak mila milioi baino gehiago jaso zuen informe faltsuak egiteko eta PSOE finantzatzeko iturria jarri zuen.
  • 1994. Walter Lantz karicaturista eta animadore estatubatuarra, Pájaro Loco-ren sortzailea, hil zen (j. 1899).
  • 2001. William Hanna, ekoizle eta zuzendari estatubatuarra, Joseph Barberarekin batera Hanna-Barbera animazio estudioa sortu zuena, hil zen (j. 1910).
  • 2005. Clemente Dominguez, Palmar de Troyako aitasantu bezala Gregorio XVII.a, hil zen (j. 1946).
  • 2005. Kenzō Tange arkitekto japoniarra hil zen (j. 1913).
  • 2005. Minnesotan, 16 urte zituen Jeff Weise gazteak 9 pertsona hil zituen: bere aitona-amonak, institutuko 5 ikaskide, irakasle bat eta ikastetxeko zaindaria. Ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
  • 2009. Jade Goody, enpresaria eta britainiar telebistako pertsonaia ospetsua, hil zen (j. 1981).

Martxoaren 21a

21 Astelehena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 21a sarreran

1227. Karlos I.a Napolikoa, Napoli eta Siziliako lehenengo erregea, jaio zen (h. 1285).

  • 1076. Roberto I.a Borgoinakoa – Charolais eta Langresko kondea, Auxerreko kondea eta Borgoinako dukea hil zen (j. 1011).
  • 1201. Absalon, Roskildeko eta Lundeko apezpikua, Kopenhageko jauna eta Valdemar I.a ren aholkularia hil zen.
  • 1556. Thomas Cranmer, ingeles elizgizona eta Canterburyko lehen artzapezpiku anglikanoa hil zen (j. 1489).
  • 1617. Pocahontas, Powhatanen alaba, hil zen Londresen (j. 1595).
  • 1665 . José Benito Churriguera, espainiar arkitekto eta erretaulagile barrokoa jaio zen (h. 1725).
  • 1672. Andrés Orbe Larreategi euskal elizgizona jaio zen (h. 1740).
  • 1685. Johann Sebastian Bach konpositore eta organista alemaniarra jaio zen (h. 1750).
  • 1729. John Law, eskoziar finantzaria hil zen (j. 1671).
  • 1763. Jean Paul, alemaniar eleberrigilea jaio zen (h. 1825).
  • 1768. Joseph Fourier matematikari eta fisiko frantziarra jaio zen (h. 1830).
  • 1804. Frantzian Napoleonen Kodea erabiltzen hasi ziren.
  • 1806. Benito Juárez, Mexikoko presidentea jaio zen (h. 1872).
  • 1809. Jules Favre, frantziar politikaria jaio zen (h. 1880).
  • 1816. Jean-François Cerquand, frantziar idazlea jaio zen (h. 1888).
  • 1829. Torreviejan izandako lurrikara batek (6,6° Richter eskalan) 389 hildako eragin zituen eta 1895 etxe eraitsi.
  • 1837. Theodore Gill, estatubatuar liburuzain eta zoologoa, arrainetan aditua jaio zen (h. 1914).
  • 1839. Modest Musorgski errusiar musikagilea jaio zen (h. 1881).
  • 1843. Robert Southey, ingeles poeta, historialaria, biografoa eta itzultzailea hil zen (j. 1774).
  • 1853. Joachim Labrouche, Donibane Lohizuneko alkate eta ontzijabea hil zen (j. 1769).
  • 1857. Lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen Tokion.
  • 1870. Jan Battitt Larralde, lapurtar bertsolaria hil zen (j. 1804).
  • 1873. Benito Barrueta bizkaitar margolaria jaio zen (h. 1953).
  • 1885. Luis Olariaga Puiana arabar ekonomialaria jaio zen (h. 1976).
  • 1892. Annibale de Gasparis, italiar astronomoa hil zen (j. 1819).
  • 1898. Juan Garmendia Kortadi euskal idazlea eta euskaltzain urgazlea jaio zen (h. 1989).
  • 1905. Joan Coromines, kataluniar filologoa jaio zen (h. 1997).
  • 1908. Eugène Péreire, frantziar ingeniari, finantza gizon eta politikaria hil zen (j. 1831).
  • 1913. Emilio Alonso euskal herritar saskibaloi jokalaria, Habanan jaio zen (h. 1998).
  • 1914. Hernán Siles Zuazo, Boliviako presidentea jaio zen (h. 1996).
  • 1914. Paul Tortelier, frantziar biolontxelo-jotzaile eta musikagilea, XX. mendeko biolontxelo-jotzaile nagusietako jaio zen (h. 1990).
  • 1915. Frederick Winslow Taylor, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, taylorismoaren aitzindaria hil zen (j. 1856).
  • 1920. Éric Rohmer, frantziar zinemagile, idazle, kazetari eta kritikaria jaio zen (h. 2010).
  • 1921. José Méndez, espainiar artzapezpikua, Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpikua izandakoa jaio zen (h. 2006).
  • 1922. Russ Meyer, estatubatuar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 2004).
  • 1923. Reszo Nyers, hungariar politikari eta ekonomista jaio zen.
  • 1923. Nizar Qabbani, siriar poeta eta diplomatikoa jaio zen (h. 1998).
  • 1925. Hugo Koblet, suitzar txirrindularia jaio zen (h. 1964).
  • 1925. L’enfant et les sortilèges: Fantaisie lyrique en deux parties (euskaraz: Umea eta aztikeriak: fantasia lirikoa bi aktotan), Maurice Ravelen musika eta Sidonie Gabrielle Coletten libretoa duen opera estreinatu zen Montecarloko Operan.
  • 1926. André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria jaio zen (h. 2002).
  • 1927. Hans-Dietrich Genscher, alemaniar politikaria (h. 2016).
  • 1928. Peter Hacks, eslovakiar jatorriko alemaniar idazlea jaio zen (h. 2003).
  • 1932. Walter Gilbert, estatubatuar biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria jaio zen.
  • 1933. Jon Oria nafar historialaria jaio zen (h. 2016).
  • 1936. Aleksandr Glazunov errusiar musikagilea hil zen (j. 1865).
  • 1940. Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria jaio zen (h. 2010).
  • 1943. Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz S.U. Agen-en aurka.
  • 1947. Karlos Saldise Amnistiaren Aldeko Batzordetako gipuzkoar kidea jaio zen (h. 1980).
  • 1949. Slavoj Žižek, esloveniar filosofo eta teoriko kritikoa jaio zen.
  • 1958. Gary Oldman, ingeles aktore eta zinema zuzendaria jaio zen.
  • 1958. Paul Rivet, frantziar sendagile, antropologo eta etnologoa hil zen (j. 1876).
  • 1959. Nobuo Uematsu, japoniar musikagilea jaio zen.
  • 1960. Ayrton Senna, 1 Formulako brasildar pilotua, aditu askoren ustez Juan Manuel Fangio ondoren izan den handiena jaio zen (h. 1994).
  • 1960. Hego Afrika, Apartheid garaian, Sharpvilleko Sarraskia: Poliziek manifestaldi baketsu batean parte hartzen ari ziren lagunak tirokatu zituzten. Ondorioz, 69 lagun hildako eta 180 zauritu egon ziren.
  • 1962. Matthew Broderick, estatubatuar aktorea eta bikoiztailea jaio zen.
  • 1962. Rosie O’Donnell, estatubatuar aktorea eta umorista jaio zen.
  • 1963. San Frantzisko badiako (AEB) Alcatraz espetxe federala itxi zuten, San Frantziskoko badian eragiten zuen kutsadura zela-eta.
  • 1965. Mario Iceta Bilboko gotzaina jaio zen.
  • 1968. Dalian Atkinson, Txipiroia, Real Sociedaden aritutako ingeles futbolaria jaio zen (h. 2016).
  • 1970. Asier Hormaza bizkaitar aktorea jaio zen.
  • 1974. Gotzon Barandiaran bizkaitar idazlea jaio zen.
  • 1975. Xabier Aldai gipuzkoar idazlea jaio zen.
  • 1975. Ismael Marchal, Irurzun nafar futbolari ohia jaio zen.
  • 1979. Maryse Choisy, lapurtar kazetari eta saiakeragilea, Parisen hil zen (j. 1903).
  • 1980. AEBetan, Jimmy Carter presidenteak Moskun izango ziren Joko Olinpikoei boikota egingo zietela anuntziatu zuen, sobietarrek Afganistan inbaditu zutelako.
  • 1980. Ronaldinho, brasildar futbolaria jaio zen.
  • 1985. Michael Redgrave, britainiar aktorea hil zen (j. 1908).
  • 1987. István Csala, hungariar politikaria jaio zen (j. 1899).
  • 1990. Namibia Hegoafrikatik independizatu zen.
  • 1990 . Luisín Rodríguez, Luisín, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea hil zen (j. 1910).
  • 1991. Leo Fender, estatubatuar gitarra ekoizlea hil zen (j. 1909).
  • 1992. Claude Bricage, frantziar argazkilaria hil zen (j. 1939).
  • 1995. Étienne Martin, frantziar eskultorea hil zen (j. 1913).
  • 1998. Galina Ulanova, errusiar dantzaria hil zen (j. 1910).
  • 1999. Jean Guitton, frantziar filosofo, idazle eta pentsalaria hil zen (j. 1901).
  • 2001. Afganistanen, Mohammed Omarren gobernu talibanak Bāmiyān bi Buda erraldkoiak (V. mendekoak) eraitsi zituen, injineru arabiar eta pakistandarren laguntzaz.
  • 2005. Minnesotako eskola batean egondako tiroketan 10 hildako egon ziren.
  • 2011. Txutxi Aranguren, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea hil zen (j. 1944).
  • 2011. Juan Carlos Egillor, euskal ilustratzaile, marrazkilari eta margolaria hil zen (j. 1947).
  • 2011. Nikolai Andrianov, sobietar gimnasta artistikoa hil zen (j. 1952).
  • 2012. Ainhoa Murua Ugarte, gipuzkoar ikertzaile biokimikaria hil zen (j. 1979).
  • 2012. Santiago Zabala, Lexo, gipuzkoar bertsolaria hil zen (j. 1942).
  • 2012. Tonino Guerra, italiar olerkari, antzerkigile, eleberrigile eta gidoilaria hil zen (j. 1920).
  • 2013. Chinua Achebe, nigeriar eleberrigile eta poeta hil zen (j. 1930).
  • 2013. Pietro Mennea, italiar atleta, zalutasun-probetan espezializatua hil zen (j. 1952).
  • 2016. Kuba eta AEBen arteko harreman berrezartzearen prozesua: AEBtako Barack Obama presidenteak Kubarako hiru egunetako bisitaldia burutu eta Raúl Castro presidentearekin bildu zen.
  • 2017. Martin McGuinness, IRAkoko liderra eta Sinn Feineko politikaria hil zen (j. 1950).

Martxoaren 20a

20 Igandea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 20a sarreran

  • K. a. 43. Publio Ovidio erromatar poeta jaio zen (h. 17).
  • 1553. Urdaneta agustindarren ordenean sartu zen.
  • 1815. Frantzian, Napoleon Bonaparte Parisera itzuli zen Elba uhartetik, 140.000 soldadu eta 200.000 boluntarioz lagunduta; Ehun Egunak hasi ziren.
  • 1856. Frederick Winslow Taylor estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua jaio zen (h. 1915).
  • 1899. Sing Sing presondegian Martha M. Place aulki elektrikoan exekutatutako lehen emakumea bihurtu zen.
  • 1916. Albert Einsteinek erlatibitatearen teoria argitaratu zuen.
  • 1926. Chiang Kai-shekek estatu kolpea eman zuen Cantonen, Txinan, eta komunisten aurkako errepresioa hasi zen.
  • 1928. Bartzelonako gobernadore zibilak 18 urtez beherako gazteentzako dantzarako debekua ezarri zuen, familiakoren batek ez bazituen laguntzen, behintzat.
  • 1931. Jakako altxamenduan parte hartu zutenenen aurkako gerra kontseilua. Emakume bat, Victoria Kent, izan zen salatuetako baten defentsore.
  • 1933. Dachau (Alemania), nazien garaiko lehen kontzentrazio-esparrua inaguratu zuten.
  • 1942: Holokaustoa: Rohatyn hirian (óblast de Ivano-Frankivsk, Ukrania mendebaldean), alemaniar SS-ak 3.000 judu hil zituen, 600 haur tartean; hiri horretako ghettoaren % 70a zen.
  • 1945. II. Mundu Gerra: japoniarrek defendatzen zuten Iwo Jima irla estatubatuarren eskuetara pasatu zen, hilabete batean luzatu ziren borroken ondorioz. Alde bakoitzean 20.000 soldadu eroriko zirela uste da.
  • 1969. Erresuma Batua, John Lennon eta Yoko Ono ezkondu ziren.
  • 1997. Mario Conderi, Banestoko presidente ohiari, 6 urteko kartzela zigorra esleitu zioten.
  • 2003. Ameriketako Estatu Batuek Iraken aurkako inbasioari ekin zioten, Bagdad hiria misilez bonbardeatuz eta Irakeko agintaria zen Saddam Hussein boteretik kentzeko asmoz. Hasiera batean, erasoa Irakeko errejimenak hondamen masiboko armak zeuzkalako justifikatu bazen ere, munduko populazioan erasoaren azpian bestelako interesak zeudelako susmoa zabaldu zen. Uste hau dela eta, manifestazio eta protesta ekitaldi ugari burutu ziren munduan zehar, gerra egin aurretik lehendabizi; eta baita ondoren ere.
  • 2014. Iñaki Azkuna Bilboko alkatea hil zen (j. 1943).

Martxoaren 19a

19 Larunbata Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 19a sarreran

  • Valentziako Fallak.
  • K. a. 200. Ezagutzen dugun lehen ilargi eklipsea ikusi zuten.
  • 1279. Yamengo borrokaren ondorioz, Song dinastiak boterea galdu zuen Txinan.
  • 1286. Alexandro III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea, hil zen (j. 1241).
  • 1367. Gaztelako Gerra Zibileko Inglesmendiko guduan henrikezaleak nagusitu ziren.
  • 1434. Ashikaga Yoshikatsu, Ashikaga shogunerriko zazpigarren shoguna, jaio zen (h. 1443).
  • 1534. Jose de Anchieta, jesuita eta Brasilen ibilitako misiolaria, jaio zen (h. 1597).
  • 1601. Alonso Cano, espainiar eskultura-egile, pintore eta arkitektoa, jaio zen (h. 1667).
  • 1606. Joanes IV.a, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1656).
  • 1610. Hasegawa Tōhaku, japoniar margolaria, margolaritzako Hasegawa Eskolaren sortzailea, hil zen (j. 1539).
  • 1629. Alexis Errusiakoa, Errusiako tsarra, jaio zen (h. 1676).
  • 1649. Ingalaterrako Komunen Ganberak Lorden Ganbera desegitea agindu zuen, “Ingalaterrako jendearentzat baliogabe eta arriskutsutzat” joz.
  • 1666. Diego de Benavides, espainiar noble eta militarra, hil zen (j. 1607).
  • 1687. René-Robert Cavelier de La Salle, frantziar esploratzailea, hil zen (j. 1643).
  • 1721. Klemente XI.a, Aita santua, hil zen (j. 1649).
  • 1721. Tobias Smollett, eskoziar idazle eta sendagilea, jaio zen (h. 1771).
  • 1738. Tupac Amaru II.a, Amerikan kolonialismoaren aurkako matxinatu indigena, jaio zen (h. 1781).
  • 1792. José María Carreño, Venezuelako presidentea, jaio zen (h. 1849).
  • 1808. Aranjuezko altxamentua aurrera doa, ondorenena Godoy botatzera lortuko duena eta Karlos IV.a ere bai.
  • 1812. 1812ko Espainiako Konstituzioa publikatu zen Cadizen, La Pepa izenez ezaguna,  Espainiako lehenengoa.
  • 1813. David Livingstone, eskoziar misiolari eta esploratzailea, jaio zen (h. 1873).
  • 1821. Richard Francis Burton, ingeles esploratzaile, hizkuntzalari eta idazlea, jaio zen (h. 1890).
  • 1841. José Ignacio Garmendia, argentinar militarra, margolaria, idazlea eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1925).
  • 1844. Minna Canth, finlandiar eleberrigile eta antzerkigilea, jaio zen (h. 1897).
  • 1848. Wyatt Earp, estatubatuar pistolaria, jokalaria eta polizia ofiziala, jaio zen (h. 1929).
  • 1849. Alfred von Tirpitz, alemaniar almirantea, jaio zen (h. 1930).
  • 1857. Maria Josefa Portugalgoa, Portugalgo infanta, jaio zen (h. 1943).
  • 1858. Kang Youwei, txinatar idazlea, filosofoa eta politikaria, jaio zen (h. 1927).
  • 1860. William Jennings Bryan, estatubatuar hizlari eta politikaria, jaio zen (h. 1925).
  • 1862. Friedrich Wilhelm Schadow, alemaniar margolaria, nazaretar artearen margolari jarraitzaile eta kidea, hil zen (j. 1789).
  • 1873. Max Reger, alemaniar musikagile, organista eta musika-irakaslea, jaio zen (h. 1916).
  • 1875. Zhang Zuolin, txinatar mariskala, jaio zen (h. 1928).
  • 1884. Elias Lönnrot, finlandiar olerkigilea, hil zen (j. 1802).
  • 1887. Józef Ignacy Kraszewski, poloniar idazlea, hil zen (j. 1812).
  • 1888. Léon Scieur, belgikar txirrindularia, jaio zen (h. 1969).
  • 1897. Anton Abadia, hendaiar hizkuntzalari, astronomo eta idazlea, Parisen, hil zen (j. 1810).
  • 1899. Aksel Sandemose, daniar eleberrigilea, jaio zen (h. 1965).
  • 1899. José Etxebeste, gipuzkoar futbolaria, jaio zen (h. 1982).
  • 1900. Frédéric Joliot-Curie, frantziar fisikari eta kimikaria, 1935eko Kimikako Nobel Saria bere emaztearekin batera, jaio zen (h. 1958).
  • 1905. Albert Speer, alemaniar arkitektoa, Hirugarren Reicharen garaian Adolf Hitlerren arkitekto pertsonala, jaio zen (h. 1981).
  • 1906. Adolf Eichmann, alemania Naziko SSetako goi-mailako ofiziala, Holokaustoaren arduradun zuzenetako bat, jaio zen (h. 1962).
  • 1907. Elizabeth Maconchy, irlandar jatorriko britainiar musikagilea, jaio zen, jaio zen (h. 1994).
  • 1910. Jacob Wolfowitz, poloniar-estatubatuar estatistikaria, jaio zen (h. 1981).
  • 1910. José Mandaluniz, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1914. Juan José Pradera, gipuzkoar kazetari eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1914. Jiang Qing, txinatar antzezle eta politikaria eta Mao Zedong-en azken emaztea, jaio zen (h. 1991).
  • 1914. Giuseppe Mercalli, italiar bulkanologoa, apaiza eta irakaslea, hil zen (j. 1850).
  • 1915. Pluton planeta ipotxari lehen argazkia atera zioten.
  • 1916. Irving Wallace, estatubatuar idazle eta gidoigilea, jaio zen (h. 1990).
  • 1926. Valerio Zurlini, italiar zinemagilea, jaio zen (h. 1982).
  • 1928. Hans Küng, suitzar teologoa, jaio zen.
  • 1928. Patrick McGoohan, irlandar-estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2009).
  • 1930. Arthur Balfour, Erresuma Batuko lehen ministroa, hil zen (j. 1848).
  • 1931. Jokoa legeztatu zen Nevadan (AEB).
  • 1932. Sydney Harbour Bridge inauguratu zen, Australian.
  • 1933. Philip Roth, estatubatuar eleberrigilea, jaio zen (h. 2018).
  • 1934. Facundo Zabaleta, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen (h. 2016).
  • 1935. José Segú, kataluniar txirrindularia, jaio zen (h. 2010).
  • 1936. Ursula Andress, suitzar aktorea eta sex symbola, jaio zen.
  • 1936. José Luis Redrado, nafar apaiza, jaio zen.
  • 1937. Víctor Aurre, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1941. Joxe Azurmendi, euskal idazlea, filosofoa, saiakera egilea eta poeta, jaio zen.
  • 1943. Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1943. Mario Monti, Italiako lehen ministro ohia, jaio zen.
  • 1944. Alemania Naziak Hungaria okupatu zuen.
  • 1944. Édouard de Castelnau, frantziar politikari eta militarra, hil zen (j. 1851).
  • 1945. Adolf Hitlerrek Alemaniako industria, armategi eta komunikabideak desegiteko agindu zuen.
  • 1946. Bigas Luna, kataluniar zinema zuzendari eta gidoigilea, jaio zen (h. 2013).
  • 1947. Glenn Close, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1948. José Ángel Rojo, Rojo II.a, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1949. Valery Leontiev, errusiar pop abeslaria, jaio zen.
  • 1950. Edgar Rice Burroughs, estatubatuar idazlea, Tarzan pertsonaiaren sortzailea, hil zen (j. 1875).
  • 1953. Ricky Wilson, The B-52’s taldeko kidea, jaio zen.
  • 1955. Bruce Willis, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1955. Mihály Karolyi, Hungariako Errepublikako lehenenengo presidentea, hil zen (j. 1875).
  • 1957. Clara Ponsatí, kataluniar ekonomialari eta politikaria, jaio zen.
  • 1957. Josean Kerejeta, saskibaloi jokalari ohia eta Saski Baskoniaren presidentea, jaio zen.
  • 1958. Fred Stoller, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1959. Gérard Urrutia, lapurtar kantaria, kanta-egilea eta idazlea, jaio zen.
  • 1959. Fernando Urkia, nafar elizgizona, euskal idazlea eta musikagilea, Erroman, hil zen (j. 1896).
  • 1960. Adolf Schulten, alemaniar historialari eta arkeologoa, hil zen (j. 1870).
  • 1964. La Veneno, espainiar vedette, abeslari eta aktore transexuala, jaio zen (h. 2016).
  • 1965. Juan José Urdiain, nafar saskibaloi jokalari ohia, jaio zen.
  • 1969. Txema Arinas, arabar idazlea, jaio zen.
  • 1969. Satoru Noda, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1970. Karmele Jaio, euskal idazlea, kazetaria eta komunikazio arduraduna, jaio zen.
  • 1974. Hanka Kupfernagel, alemaniar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1976. Nino Bule, kroaziar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1978. Gaston Julia, frantziar matematikaria, hil zen (j. 1893).
  • 1979. Jon Belaustegi, gipuzkoar eskubaloi jokalari ohia, jaio zen.
  • 1979. Sergio Francisco, gipuzkoar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1979. Joseba Zubeldia, gipuzkoar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1981. André Capagorry, lapurtar politikaria, Saint-Denisen, hil zen (j. 1894).
  • 1982. CRS bi tirokatu eta hil zituzten Baigorrin: Bernard Roussarie eta Jacques Bouyer. BVE ultraeskuindar erakundeak bere gain hartu zuen atentatua, baina poliziak IKri leporatuko zion ekintza, iparretarrek ukatu arren. Filipe Bidart eta Gabi Mouesca kondenatuko zituzten atentatuan parte hartzeagatik.
  • 1982. Manex Agirre, arabar bertsolaria, jaio zen.
  • 1987. Louis-Victor de Broglie, frantziar fisikaria, 1929ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j.1892)
  • 1988. Máirtín O’Díreáin, irlanderazko idazle eta olerkaria, hil zen (j. 1910).
  • 1988. Sabino Barinaga Alberdi, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, hil zen (j. 1922).
  • 1989. Alan Civil, britainiar tronpa jolea, hil zen (j. 1929).
  • 1989. Jonathan Reguero, arabar futbolaria, jaio zen.
  • 1994. Imanol Corral, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1996. Virginia Henderson, estatubatuar erizaina, hil zen (j. 1897).
  • 1996. Chen Jingrun, zenbakien teoriari ekarpen esanguratsuak egin zizkion txinatar matematikaria, hil zen (j. 1933).
  • 1997. Eugène Guillevic, bretainiar poeta, hil zen (j. 1907).
  • 1997. Willem de Kooning, estatubatuar margolaria eta eskultorea, hil zen (j. 1904).
  • 1998. Catherine Sauvage, frantziar abeslaria, hil zen (j. 1929).
  • 1998. AEB-etako osasun arduradunek Viagra botikaren salmenta baimendu zuten.
  • 1998. Sevillako auzitegiak 33 urteko kartzela zigorra ezarri zion Arny Kasuko erantzule nagusiari, umeen prostituzioa sustatzeagatik.
  • 1999. José Agustín Goytisolo, espainiar olerkari eta saiakeragilea, hil zen (j. 1928).
  • 1999. Juanita Reina, espainiar antzezle eta kantaria, hil zen (j. 1925).
  • 2002. Antartikan, izeberg handi bat (3.000 m² eta 200 m sakoneran) askatu zen kontinentetik eta hilabete geroago urtuta zegoen, jada.
  • 2005. 59 hildako Shuozhoun, Txina, meategi batean gertatutako istripu baten ondorioz.
  • 2007. Espainiako energia eolikoaren ekoizpenak errekord berri bat ezarri zuen 17:40an, 8.375 MW lortuz. Espainiako 6 zentral nuklearren artean ekoiztutako potentzia gainditu zen (8 erreaktoreak batera 7.742,32 MW ekoizten dute).
  • 2008. Sir Arthur C. Clarke, zientzia-fikzioko ingeles idazlea, asmatzailea eta futurista, hil zen (j. 1917).
  • 2008. Paul Scofield, britainiar aktorea, hil zen (j. 1922).
  • 2010. Jon Santacana eskialari euskaldunak Paralinpiar Jokoetako jaitsiera frogan urrezko domina irabazi zuen.
  • 2011. Herrialdeen aliantza batek, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1973 ebazpena betearazteko helburuz Kadafiren gudarosteei erasota, Libiako aire-eremua ixteari ekin zion.
  • 2012. Ulu Grosbard, belgikar-estatubatuar zinema-zuzendaria, hil zen (j. 1929).
  • 2016. Jose Luis Artetxe, Athleticeko futbolaria, hil zen (j. 1930).
  • 2016. Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria, hil zen (j. 1947).
  • 2017. Roger Pingeon, frantziar txirrindularia, hil zen (j. 1940).
  • 2018. Jean Michel Larrasket, ekonomialaria, Baionako Unibertsitateko irakaslea eta Iparraldeko Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, Parisen, hil zen (j. 1950).

Martxoaren 18a

18 Ostirala Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 18a sarreran

  • 37. Kaligula Erromako enperadore egin zuten.
  • 1314. Jacques de Molay, Tenplarioen 23. eta azken Maixu Handia, erre zuten.
  • 1325. Legendak dioenez, Tenochtitlan sortu zen.
  • 1512. Sute ikaragarri batek Ordizia erre zuen. Hondamendiari aurre egiten laguntzearren, Joana Eroak asteazkenero azoka egiteko baimena eman zion, sute hark, erabat suntsitu baitzuen herria.
  • 1858. Rudolf Diesel, alemaniar injinerua, jaio zen (h. 1913).
  • 1871. La comune mugimendu iraultzailea sortu zen Parisen: Adolphe Thiers, frantses errepublikaren presidenteak, Parisen ebakuazioa agindu zuen.
  • 1885. Valentzian, jendaurreko exekuzioak burutzeko azken oholtza egin zuten.
  • 1911. Gabriel Zelaia poeta jaio zen (h. 1991).
  • 1913. Greziako Konstantinos erregearen aurkako atentatua egin zuten, eta horren ondorioz hil zen.
  • 1921. Armada Gorriak Kronstadteko matxinada bertan behera uztea lortu zuen, egunetan airetik bonbardatzen aritu eta gero.
  • 1922. India: Mohandas Gandhi atxilotu zuen eta 6 urteko kartzela zigorra egotzi zioten, 2 bakarrik bete bazituen ere.
  • 1937. Espainiako Gerra Zibila: errepublikarrek Guadalajarako batailan italiarrak gainditu zituzten.
  • 1937.  “Divini Redemptoris”, Pío XI.aren Entziklika, ateismo komunistaren aurka.
  • 1940. II. Mundu Gerra: Adolf Hitler eta Benito Mussolini Alpeetako Brenner Pasabidean elkartu ziren eta Frantzia eta Erresuma Batuaren aurkako aliantza bermatu zuten.
  • 1945. II. Mundu Gerra: 1.250 amerikar bonbarderok Berlin bonbardatu zuten.
  • 1949. NATO sortu zuten.
  • 1965. Alexei Leonov, errusiar astronauta, espazioan ibili (oinez) zen lehen pertsona izan zen.
  • 1968. Urre-patroia: AEBetako Kongresuak ezezkoa eman zion dolarra eta urrearen balioak berdintzeari.
  • 1995. Elena Borboikoa Jaime de Marichalarrekin ezkondu zen Sevillan.
  • 2000. 555 estatuilla lapurtu zituzten Oscar Sarien zeremonia baino lehen.
  • 2017.  Chuck Berry estatubatuar musikagile, gitarrista eta abeslaria, rock and rollaren historiako garrantzitsuenetakoa izan zena, hil zen (j. 1926).

Martxoaren 17a

17 Osteguna Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 17a sarreran

  • San Patrizio Eguna. San Patrizio santuaren omenezko eguna eta Irlandako jai egun nazionala. Kanadako Ternua eta Labradorren eta Karibeko Montserrat uhartean ere jai eguna. Munduko hainbat hiritan irlandarren omenezko desfileak egiten dira.
  • 1886. Carrollton Sarraskia: Arraza beltzeko 20 pertsona erail zituzten Mississippin.
  • 1808. Aranjuezko altxamendua: Fernando VII.aren alde zeudenek Godoyren palazioa hartu zuten eta Karlos IV.a abdikatzera behartu zuten.
  • 1901. Vincent Van Goghen margolanek arrakasta itzela izan zuten Parisko erakusketan, bera hil eta 11 urte ondoren. Erakusketa honek bultzada handia emango zion margolariaren ospeari.
  • 1959. Tibet. Dalai Lamak Tibetetik alde egin eta Indiara joan zen.
  • 1972. Abiadura Handiko Trenak lehen bidaia egin zuen Japonian, Tokio eta Osaka artean.
  • 1991. Pilar Primo de Rivera, Falange Españolako Sección Femeninaren zuzendaria, hil zen (j. 1907).
  • 2006. Makroboteiloi lehiaketa Espainian: gazteek antolatu zuten, aurrez, otsailaren 16an, Sevillan izandakoa gainditu nahian. Hartan 5.000 pertsona bildu ziren. Oraingoan, neurriak hartu ziren ez errepikatzeko.
  • 2010. Ordizian, atzo arratsaldeko 18:00etatik gaurko goizeko 03:00ak bitartean, bidegorriaren zubi handia (Montañitakoa) jarri zuten.

Martxoaren 16a

16 Asteazkena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 16a sarreran

  • K. a. 597. Nabukodonosor II.a, babiloniarren erregeak, Jerusalem hartu zuen eta Jehoiachin-en ordez Zedekiah egin zuten errege.
  • 1190. Ingalaterrako kristau gurutzatuek Yorkeko sarraskia egin zuten. Judu askok bere buruaz beste egin zuten, ez zutelako bataiatu nahi.
  • 1521. Magallanes eta Elkano Filipinetan lehorreratu ziren
  • 1789. Georg Simon Ohm, fisikari alemaniarra eta Ohm-en legearen sortzailea jaio zen (h. 1854).
  • 1833. Herediako fusilamentuak izan ziren: Lehen Gerra Karlistan, Zumalakarregik zuzendutako armadak Barrundiako Heredia herrian Gamarran errenditutako 118 gerra-presoen hilketa burutu zuen.
  • 1911. Josef Mengele jaio zen (h. 1979).
  • 1930. Miguel Primo de Rivera, militarra eta Espainiako presidentea (1923–1930) hil zen.
  • 1935. Adolf Hitlerrek Versallesko Itunaren haustura iragarri zuen Wehrmacht-aren sorrerarekin (Alemania naziko indar armatuak).
  • 1941. Bernardo Bertolucci, italiar zinemagilea, jaio zen.
  • 1968. My Laiko sarraskia: Vietnameko gerran, estatubatuar soldaduek ehunka zibil hil zuten.
  • 1978. Aldo Moro Italiako lehen ministro ohia bahitu zuten Brigada Gorriek (maiatzaren 9an hilko zuten).
  • 1989. Jesus Maria Leizaola, Agirre lehendakaria hil zenean (1960) lehendakari izan zena, hil zen Donostian (j. 1896).
  • 1998. Vatikano: Joan Paulo II.a aitasantuak barkamena eskatu zuen juduen holokausto garaian katoliko asko isilik eta ezer egin gabe geratu zirelako.
  • 2010. Ordizian bi zubi jarri zituzten egun honetan. Goizean, Tximistako zubia eta, arratsaldeko 18:00etatik hurrengo eguneko goizeko 03:00ak bitartean, bidegorriaren zubi handia (Montañitakoa) jarri zuten.

Martxoaren 15a

15 Asteartea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 15a sarreran

  • K. a. 44. Ides Martii: Julio Zesar Erromatar Errepublikako diktatorea hil zuten Brutok, Kasiok eta beste senatari batzuek labankadaz.
  • 1493. Kristobal Kolon eta Pinzón anaiak Palos de la Fronterara iritsi ziren Ameriketako lehen bidaiaren ondoren.
  • 1565. Legazpi eta Urdanetaren espedizioa Bohol uhartera iritsi zen, San Pedro ontzia konpondu ahal izateko.
  • 1898. Henry Bessemer hil zen (j. 1813).
  • 1917. Nikolas II.a Errusiako Tsarra abdikatzera behartu zuten, mendeetako Romanov agintea etenez.
  • 1937. Howard Phillips Lovecraft idazlea hil zen (j. 1890).
  • 1939. Txekoslovakia alemaniar protektoratu bihurtu zen, naziek Praga okupatu ondoren.
  • 1975. Aristoteles Onassis ontzigile ospetsu greziarra hil zen (j. 1906).
  • 1983. Euskal Idazleen Elkartearen sorrera.

Martxoaren 14a

14 Astelehena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 14a sarreran

  • Pi eguna. Jaiegun ez ofiziala (martxoaren 14a = 3,14 = Pi)
  • 1492. Isabel I.a Gaztelakoak menpeko 150.000 judu kristautzeko edo erbesteratzeko agindua eman zuen.
  • 1516. Gaztelako Kontseiluaren iritziaren aurka eta amaren gobernatzeko ezintasuna deklaratu gabe oraindik, Karlos Gantekoa printzea Gaztelako errege koroatu zuten Flandrian, “erreginarekin batera“.
  • 1519. Hernán Cortés Mexikoko Golkora iritsi zen 700 gizonekin batera, herri hura konkistatzeko asmoz.
  • 1590. Ivryko guduan Henrike IV.a erregearen eta higanotek garaipena lortu zuten Liga Katolikoaren gainean.
  • 1804. Johann Strauss (aita) jaio zen (h. 1849).
  • 1879. Albert Einstein fisikari alemaniarra jaio zen. Efectu fotoelektrikoa eta Erlatibitatearen teoria garatuko zituen eta Fisikako Nobel Saria lortuko zuen 1921ean (h. 1955).
  • 1883. Karl Marx, filosofo eta politikaren teorilari alemaniarra eta sozialismo zientifikoaren sortzailea, hil zen (j. 1818).
  • 1914. Lee Petty piloto eta automobil ekiporen jabea jaio zen (h. 2000).
  • 1936. Falange Española ilegalalizatu eta bere buruzagiak atxilotu zituzten, Jose Antonio Primo de Rivera tartean.
  • 1944. Espainiara itzuli ziren Dibisio Urdineko azken kideak.
  • 1948. Marshall plana aprobatu zuen AEBetako Senatuak.
  • 1958. Alberto II.a Monakokoa, Monakoko printzea, jaio zen.
  • 1964. Dallaseko zinpeko batek Jack Ruby Lee Harvey Oswalden (ustez John F. Kennedyren erailtzailea) heriotzaren errudun aurkitu zuen eta aulki elektrikora kondenatu zuen.
  • 1980. Martin Zabaleta mendizalea Everest mendira igo zen lehen euskalduna bihurtu zen.
  • 1984. Gerry Adams, Sinn Féin taldearen liderra, larri zauritu zuten Belfasten eginiko atentatuan.
  • 2004. Vladimir Putin garaile irten Errusiako hauteskundeetan.
  • 2004. PSOE alderdiak, José Luis Rodriguez Zapatero buru zela, Espainiako Hauteskunde orokorrak irabazi zituen, Kongresurako 164 eserleku bereganatuz, gehiengo absolututik 14 eserlekuetara. Senaturako hauteskundeak berriz Alderdi Popularrak irabazi zituen (3-11ko atentatuen ostean).
  • 2008. Candido Saseta Eusko Gudarosteko buruaren gorpua aurkitu zuten Asturiasen (Espainia).
  • 2018. Stephen Hawking, britainiar fisikari eta astronomoa, bere garaiko ospetsuenetakoa, hil zen (j. 1942).

Martxoaren 13a

13 Igandea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 13a sarreran

  • 1328. Joana II.a eta Filipe III.a Evreuxkoa Nafarroako errege-erreginen koroatzea.
  • 1733. Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, jaio zen (h. 1804).
  • 1781. William Herschel zientzialariak Urano planeta aurkitu zuen Bathen.
  • 1925. Tennessee (AEB) estatuko lege batek Darwinen eboluzioaren teoria irakastea galarazi zuen erlijioaren aurkakoa zela eta.
  • 1996. Dunblaneko (Eskozia) sarraskia: Thomas Watt Hamiltonek 16 haur eta heldu bat hil eta bere buruaz beste egin zuen.

Martxoaren 12a

12 Larunbata Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 12a sarreran

  • 538. Witiges ostrogodoen erregeak Erromako setioa amaiera eman zion eta Ravennara erretiratu zen, hiria Belisario erromatarren esku utziz.
  • 1374. Go-Kōgon Japoniakoa enperadorea hil zen (j. 1336).
  • 1507. Cesare Borgia, italiar gobernadore eta jenerala hil zen (j. 1475).
  • 1623. Paulo V.a aita santuak santu izendatu zituen Iñigo Loiolakoa eta Frantzisko Xabierkoa.
  • 1833. Gerra karlistak: Laremiarreko batailak (Nafarroa), Espoz eta Mina eta Zumalakarregiren artean.
  • 1894. Vicksburg-en (Misisipi), lehen Coca-Cola boteilak saldu zituzten.
  • 1916. Marie von Ebner-Eschenbach austriar idazlea hil zen (j. 1830).
  • 1918. Mosku Errusiako hiriburu izan zen, 215 urte geroago San Petersburgo ordezkatuz, eta Leninek Kremlina bertan egokitu zuen.
  • 1919. Miguel Gila umoregilea jaio zen (h. 2001)
  • 1925. Chiang Kai-shek jarri zen Kuomintang-en agintari.
  • 1929. Asa Griggs Candler estatubatuar negozio gizona hil zen (j. 1851).
  • 1930. India: Mahatma Gandhik Gatzaren Martxa gidatu zuen. Bakearen liderrak eta bere jarraitzaileek 200 milla egin zituzten itsasorantz, Britainiar Inperioaren gatzaren gaineko monopolioari aurre egin nahian.
  • 1933. Xabier Lizardi, euskal idazle ezaguna, hil zen (j. 1896).
  • 1938. Naziek planifikaturiko Anschluss-a: Alemaniak Austria bereganatu zuen.
  • 1939. Pio XII.a Aitasantu kor0atu zuten.
  • 1945. Tifusak Anne Frank hil zuen, juduen aurkako jazarpen kanpainan, naziek Bergen-Belseneko kontzentrazio esparruan zuten bitartean. Hilabete bat geroago askatuko zuten aliatuek esparru hura (j. 1929).
  • 1945. Friedrich Fromm ofizial alemaniar nazia hil zen (j. 1888).
  • 1946. Liza Minnelli estatubatuar abeslari eta aktorea jaio zen.
  • 1949. Rob Cohen, estatubatuar zuzendari, ekoizle eta zine gidoilaria, jaio zen.
  • 1955. Charlie Parker, estatubatuar jazz saxofonista, hil zen (j. 1920).
  • 1979. Pete Doherty, britainiar musikaria eta Babyshambles taldeko kide, jaio zen.
  • 2001. Eugenio, umoregile katalana, hil zen (j.1941).
  • 2008. Lazare Ponticelli,  I. Mundu Gerran borrokatu zuen bizirik irauten zuen azken soldadua, hil zen (j. 1897).
  • 2010. Miguel Delibes idazle eta kazetari espainiarra (j. 1920).

Martxoaren 11

11 Ostirala Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 11 sarreran

  • 1526. Sevillako Errege Alcázarretako gela batean, Salviati kardinalak Karlos V.a enperadorea (Karlos I.a Espainiakoa) eta Isabel Avis eta Trastamarakoa ezkondu zituen.
  • 1623. Lekeitiar eta ondarrutarren artean harrapatutako balea elkarren artean banatzeko hitzarmena sinatu zuten.
  • 1955. Nina Hagen, alemaniar abeslaria, jaio zen.
  • 1955. Alexander Fleming, eskoziar biologo eta farmakologoa eta lisozima eta penizilinaren aurkitzailea, hil zen (j. 1881).
  • 1985. SESBen, Mijaíl Gorbachov presidente egin zuten.
  • 1990. Lituania Sobietar Batasunetik independizatu zen.
  • 2004. Martxoaren 11: Islamistek tren ezberdinetan ipinitako hamar lehergailuk 192 hildako eta 1.800 zauritu utzi zituen Madrilen.
  • 2006. Slobodan Milosevic, Serbia eta Jugoslaviako presidente ohia, bere zigor-gelan hilda aurkitu zuten.
  • 2009. Adingabeko gazte batek 17 pertsona hil zituen Alemaniako eskola eta honen inguruetan gertatutako hainbat tiroketatan (j. 1941).

Martxoaren 10a

10 Osteguna Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 10a sarreran

  • 1452. Fernando Katolikoa, Aragoiko Erresumako erregea, jaio zen (h. 1516).
  • 1814. Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa abolitu zuen.
  • 1820. Fernando VII.ak 1812ko Konstituzioa onartu beharra izan zuen.
  • 1844. Pablo Sarasate biolinista jaio zen Iruñean (h. 1908).
  • 1872. Giuseppe Mazzini, politikari, kazetari eta abertzale italiarra, hil zen (j. 1805).
  • 1920. Boris Vian, musikari eta idazle frantziarra, jaio zen (h. 1959).
  • 1928. James Earl Ray, Martin Luther Kingen hilketa egotziko zioten estatubatuarra, jaio zen Altonen (h. 1998)
  • 1940. Chuck Norris, borroka-arteetan maisua eta aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1957. Osama bin Laden, Al-Kaidako burua jaio zen.
  • 1958. Sharon Stone, aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1959. Tibetek, Lhasa hiriak 10 urte okupatuta zeramala eta, Txinari aurre egin zion, baina porrota jasan zuen. Txinatar armadak ehunka tibetar hil zituen.
  • 1969. Memphisen, James Earl Ray errudun aurkitu zuten Martin Luther Kingen heriotzan.
  • 2005. Garry Kasparov xake jokalariak bere erretiroa argitara eman zuen.

Martxoaren 9a

09 Asteazkena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 9a sarreran

  • 1454. Amerigo di Vespucci, italiar esploratzaile eta nabigatzailea, jaio zen (h. 1512).
  • 1533. Esteban Garibai historialari eta kronikaria jaio zen Arrasaten (h. 1599).
  • 1796. Frantzian Napoleon Bonaparte eta Josefina Beauharnais ezkondu ziren.
  • 1923. Gaixotasunak Lenin SESBeko agintetik apartatu zuen.
  • 1932. Irlandako Estatu librea sortu zen eta Éamon de Valera izan zen presidente.
  • 1938. Franco jeneralaren gobernuak Lanaren Forua aldarrikatu zuen.
  • 1942. John Cale, britainiar musikaria (The Velvet Underground) jaio zen.
  • 1943. Bobby Fischer, estatubatuar xakelaria, jaio zen (h. 2008).
  • 1954. Bobby Sands, politiko eta ekintzaile britainiarra, jaio zen (h. 1981).
  • 1959. Barbie panpinaren lehen merkaturatzea izan zen.
  • 1979. ETAk Miguel Chavarri Isasi Beasaingo udaltzain burua hil zuen.
  • 1980. Lehen Eusko Legebiltzarra aukeratu zen.
  • 1981. Telesforo Monzon idazle, euskaltzain eta politikari bergararra zendu zen (j. 1904).
  • 1994. Charles Bukowski, estatubatuar idazle eta poeta, hil zen (j. 1920).
  • 2008. Espainiako Hauteskunde Orokorrak PSOEk irabazi zituen gehiengo absoluturik lortu gabe.

Martxoaren 8a

08 Asteartea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 8a sarreran

  • Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna
  • 1618. Johannes Kepler zientzialariak planeten mugimenduaren 3. legea aurkitu zuen.
  • 1820. Fernando VII.a, Madrileko herriak behartuta, 1812ko konstituzioa egin zuen zin eta Inkisizioa ezdeusean utzi zuen.
  • 1910. Espainiako Alfontso XIII.ak emakumeek goi mailako ikasketak egitea ahalbidetu zuen.
  • 1911. Lehen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna izan zen Clara Zetkin feministaren deialdiari jarraituz. Manifestazioak izan ziren Austria–Hungarian, Danimarkan, Suitzan eta Alemanian.
  • 1917. Emakumeek greba egin zuten Errusian Ogia eta Bakea eskatuz.
  • 1918. Espainiar Gripearen lehen kasua azaldu zen; 50-100 milioi hildako sortuko zituen pandemiak.
  • 1921. Eduardo Dato Espainiako lehen ministroa erail zuten Madrilgo Parlamentuaren egoitzaren atarian.
  • 1923. Albert Einstein doctor honoris causa egin zuten Madrileko Universidad Central delakoan.
  • 1923. Lenin, gaixo zegoenez, SESEeko agintea utzi beharrean izan zen.
  • 1936. Aviron Bayonnais errugbi taldeak Yves du Manoir txapelketa irabazi zuen U.S.A. Perpignan taldea finalean 9-3 menderatuz.
  • 1943. Joan Borboikoak, Espainiako tronuaren oinordekoak, Erromatik idatzi zion gutuna Francori, monarkiaren itzulera eskatuz eta erregea bera izateko ahaleginetan.
  • 1957. Egiptok Suezko kanala berriro ireki zuen.
  • 1965. Vietnamgo Gerra: lehen tropa iparramerikarrak Vietnamera iritsi ziren.
  • 1998. Burgosetik Arabara pasatzeko erreferendumean baietzak gehiengoa lortu zuen Trebiñun.
  • 2008. Rodolfo Chikilicuatre, eta Baila el Chiki-chiki, hautatu zuten Espainiako ordezkari Festival de Eurovisión delakora joateko.

Martxoaren 7a

07 Astelehena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 7a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Manex/Manez eta Uzuri.

  • K. a. 322. Aristotele filosofo greziarra zendu zen (j. K. a. 384).
  • 1274. Tomas Akinokoa, italiar idazle, filosofo eta teologoa, hil zen (j. 1225/1226).
  • 1875. Maurice Ravel musikari ziburutarra jaio zen (h. 1937).
  • 1876. Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen.
  • 1936. Wehrmacht, Weimarreko errepublikaren armada,  Renania desmilitarizatuan sartu zen.
  • 1966. Manuel Fraga ministroa Palomareseko hondartzan bainatu zen, estatubatuar bonba H bat erori zen tokian, erradiaziorik ez zegoela frogatu nahian.
  • 1972. Vicente Enrique y Tarancón kardinala izendatu zuten Espainiako Gotzainen Konferentziaren presidente.
  • 1989. Iranek Britainia Handiarekiko harreman diplomatikoak hautsi zituen, Salman Rushdieren Versos satánicos eleberria zela medio.
  • 1999. Stanley Kubrick zinemagilea hil zen (j. 1928).
  • 2008. ETAk Isaias Carrasco zinegotzi ohi sozialista erail zuen Arrasaten.

Martxoaren 6a

06 Igandea Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 6a sarreran

  • 1475. Michelangelo Buonarroti, Pizkundeko eskultore, margolari, arkitekto eta olerkari italiarra, jaio zen (h. 1564).
  • 1521. Fernão de Magalhãesek Guam irla deskubritu zuen.
  • 1836. Mexikoko armadak El Alamo gotorleku estatubatuarra indarrez hartu zuen; 200 estatubatuar eta 600 mexikar hil ziren.
  • 1869. Dmitri Mendeleievek Taula periodikoaren lehen bertsioa aurkeztu zion Errusiako Kimikako Elkarteari.
  • 1899. Bayer konpainiak aspirina erregistratu zuen.
  • 1961. 13, Rue del Percebe sailaren lehen alea plazaratu zen Tíovivo aldizkarian.
  • 1904. Jose Antonio Agirre, Euzko Jaurlaritzaren lehen lehendakaria izan zena 1936ko urriaren 7tik 1960a arte, jaio zen (h. 1960).
  • 2004. Txinak jabetza pribatua onartu zuen.

Martxoaren 5a

05 Larunbata Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 5a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Ele/Eleder eta Euxebi/Euxebio.

  • 254. Luzio I.a, Aita santua, hil zen.
  • 1133. Henrike II.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea, jaio zen (h. 1189).
  • 1326. Luis I.a Hungariakoa, Hungaria eta Kroaziako erregea, jaio zen (h. 1382).
  • 1328. Juduen aurkako pogroma Lizarran.
  • 1512. Gerhard Mercator, flandestar geografoa, matematikaria eta kartografoa, jaio zen (h. 1594).
  • 1534. Il Correggio, italiar pintorea, hil zen (j. 1489).
  • 1560. Pedro Pacheco, espainiar kardinala eta Iruñeko apezpikua, hil zen (j. 1488).
  • 1576. Luis de Requesens, kataluniar diplomatikoa eta politikaria, hil zen (j. 1528).
  • 1588. Henrike I.a Borboi-Condékoa, Frantziako erlijio gerratan protestanteen liderretako bat, hil zen (j. 1552).
  • 1616. Nikolas Kopernikoren De revolutionibus orbium coelestium liburua debekatu zuen Eliza Katolikoak.
  • 1637. Jan van der Heyden, nederlandar margolaria eta grabatzailea, jaio zen (h. 1712).
  • 1685. Georg Friedrich Händel, alemaniar-britainiar konpositorea, jaio zen (h. 1759).
  • 1696. Giambattista Tiepolo, italiar margolari barrokoa, jaio zen (h. 1770).
  • 1750. Frantzisko Ramon Egia, bizkaitar politikari eta militarra, jaio zen (h. 1827).
  • 1770. Bostoneko sarraskia: soldadu ingelesek, altxamendu bat kontrolatu nahian, 5 zibil hil zituzten eta AEBetako independentzia gerra hasi zen ondoren.
  • 1795. Ramón de la Cruz, espainiar antzerkigilea, hil zen (j. 1731).
  • 1815. Franz Anton Mesmer, alemaniar sendagilea, hil zen (j. 1734).
  • 1827. Alessandro Volta, italiar fisikaria, pilaren asmatzailea, hil zen (j. 1745).
  • 1827. Pierre-Simon Laplace, frantziar matematikaria, hil zen (j. 1749).
  • 1851. Daniel Urrabieta Vierge, espainiar margolari eta ilustratzaile grafikoa, jaio zen (h. 1904).
  • 1854. Ruth Belville, Greenwicheko Denboraren Emakumea, Londreseko negozio-emakumea, jaio zen (h. 1943).
  • 1870. Frank Norris, estatubatuar eleberrigilea eta kazetaria, jaio zen (h. 1902).
  • 1870. Rosa Luxemburg, alemaniar iraultzaile eta teorialaria, jaio zen (h. 1919).
  • 1879. William Beveridge, britainiar ekonomialaria eta gizarte erreformagilea, jaio zen (h. 1963).
  • 1887. Heitor Villa-Lobos, brasildar musikagilea, jaio zen (h. 1959).
  • 1888. Ramón Otero Pedrayo, galiziar idazle eta politikaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1893. Hyppolyte-Adolphe Taine, frantziar historialaria, hil zen (j. 1828).
  • 1894. Josep Obiols, katalan margolaria, jaio zen (h. 1967).
  • 1895. Henry Rawlinson, ingeles militara eta arkeologoa, hil zen (j. 1810).
  • 1896. Lotte Eisner, alemaniar-frantziar zinemagilea, jaio zen (h. 1983).
  • 1896. Odon Apraiz gasteiztar hizkuntzalaria eta Euskaltzaindiaren sortzailea jaio zen (h. 1984).
  • 1898. Misao Okawa, 117 urte eta 27 egun bizi izandako japoniarra, jaio zen (h. 2015).
  • 1898. Zhou Enlai, Txinako Herri Errepublikako gobernuburua, jaio zen (h. 1976).
  • 1901. Práxedes Mateo Sagastak gobernu berria hasi zuen.
  • 1903. Gaston Paris, frantziar jakituna, hil zen (j. 1839).
  • 1904. Eusebio Zamakola, El Vasco, Argentinan aritutako bizkaitar bidelapurra jaio zen (h. 1983).
  • 1904. Karl Rahner, alemaniar teologo katolikoa, jaio zen (h. 1984).
  • 1908. Rex Harrison, ingeles zinema eta antzerki aktorea, jaio zen (h. 1990).
  • 1910. Paul Guth, frantziar idazle eta kazetaria, jaio zen (h. 1997).
  • 1911. Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea, jaio zen (h. 2003).
  • 1911. Josefina Serratosa, gipuzkoar aktorea, jaio zen (h. 1990).
  • 1915. Laurent Schwartz, frantziar matematikaria, jaio zen (h. 2002).
  • 1917. Manuel de Arriaga, Portugalgo lehendabiziko presidentea, hil zen (j. 1840).
  • 1918. James Tobin, estatubatuar ekonomista, 1981eko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 2002).
  • 1918. Sobietar Batasunaren hiriburua Petrogradotik (gaur egungo San Petersburgo) Moskura aldatu zuten.
  • 1922. Pier Paolo Pasolini, italiar zinema zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala, jaio zen (h. 1975).
  • 1925. Johan Jensen, danimarkar matematikaria eta ingeniaria, hil zen (j. 1859).
  • 1929. J. B. Lenoir, estatubatuar abeslari, konpositore eta gitarrista, jaio zen (h. 1967).
  • 1933. Adolf Hitlerrek gidatutako Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialistak hauteskundeak irabazi zituen, botoen %43 lortuta.
  • 1934. Daniel Kahneman, estatubatuar psikologo, ekonomista eta unibertsitateko irakaslea, 2002ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen
  • 1937. Matxitxakoko itsas gudua izan zen , Eusko Itsas Gudarosteko ontziak eta Canarias gerla ontzi altxatuaren artean.
  • 1938. Lynn Margulis, estatubatuar biologoa, jaio zen (h. 2011).
  • 1940. SESBeko politburo-ko kideek Katingo sarraskia egitea onartu zuten, 25.000 poloniar baino gehiago hiltzeko.
  • 1941. José María Merino, gaztelaniazko galiziar idazlea, jaio zen.
  • 1942. Felipe Gonzalez Marquez, espainiar politikari sozialista eta, Espainiako presidente ohia izango zena, jaio zen.
  • 1943. Lucio Battisti, italiar musikari eta abeslaria, jaio zen (h. 1998).
  • 1944. Max Jacob, frantziar margolari eta idazlea, hil zen (j. 1876).
  • 1946. Javier Ziaurriz, nafar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1948. Anjel Lertxundi, gipuzkoar idazlea, euskal idazlerik oparoenetarikoa, jaio zen.
  • 1949. Shusaku Hirasawa, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1951. María Juncal Labandibar, gipuzkoar olerkigilea, hil zen (j. 1924).
  • 1953. Josef Stalin, sobietar politikaria, SESBeko bigarren buruzagi gorena, zendu zen (j. 1878).
  • 1953. Sergei Prokofiev, errusiar musikagilea, orkestra zuzendaria eta pianista, hil zen (j. 1891).
  • 1957. William Cameron Menzies, estatubatuar zinema zuzendari, arte zuzendari eta ekoizlea, hil zen (j. 1896).
  • 1959. José María Otamendi, gipuzkoar ingeniaria, Madrilen, hil zen (j. 1885).
  • 1960. Xabier Losantos, bizkaitar futbol arbitro ohia, jaio zen.
  • 1966. Martxelo Rubio, euskal aktorea, jaio zen.
  • 1967. Mohammad Mossadegh, Irango lehen ministroa, hil zen (j. 1882).
  • 1969. Ticiana Iturri, medikua, higienearen dibulgatzailea, haurdunaldian eta pediatrian espezialista, Bizkaiko lehenengo emakume medikua, hil zen (j. 1904).
  • 1974. Jon Pérez Bolo, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1974. Eva Mendes, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1976. Sarunas Jasikevicius, lituaniar saskibaloi-jokalaria, jaio zen.
  • 1979. Leland John Haworth, partikulen fisikari estatubatuarra, hil zen (j. 1904).
  • 1980. Zigor Aldama, Shanghain bizi den bizkaitar kazetaria, jaio zen.
  • 1982. John Belushi, estatubatuar aktore, umorista eta musikaria eta The Blues Brothers taldearen sortzaileetako bat, hil zen (j. 1949).
  • 1986. Mikel Dañobeitia, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Mikel Garmendia Pajuelo, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1990. Gina Pane, lapurtar artista, 1970eko hamarkadan Body art landu zuena, Parisen, hil zen (j. 1939).
  • 1994. Kévin Rodrigues, portugaldar jatorriko lapurtar futbolaria, jaio zen.
  • 1996. Miguel Olabide, nafar futbolaria, jaio zen.
  • 2000. Lolo Ferrari, frantziar aktorea, hil zen (j. 1962.
  • 2001. Franz De Mulder, belgikar txirrindularia, hil zen (j. 1937).
  • 2004. Masanori Tokita, japoniar futbolaria, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Richard Kuklinski, soldatapeko estatubatuar hiltzailea, hil zen (j. 1935).
  • 2013. Víctor Valera, venezuelar eskultorea, hil zen (j. 1927).
  • 2013. Hugo Chavez, Venezuelako presidentea hil zen (j. 1954).
  • 2014. Leopoldo María Panero, espaniar abangoardismoko poeta, novísimos taldekoa, hil zen (j. 1948).
  • 2014. Luis Villoro, mexikar filosofoa, hil zen (j. 1922).
  • 2015. Jim McCann, irlandar plazagizon eta folk abeslaria, hil zen (j. 1944).
  • 2016. Ray Tomlinson, estatubatuar programatzailea, ARPANET sarean lehen posta elektroniko sistema inplementatu zuena, hil zen (j. 1941).

Martxoaren 4a

04 Ostirala Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 4a sarreran

  • 1193. Saladin (Salah ad-Din)  sultan arabiarra hil zen (j. 1137).
  • 1493. Kristobal Kolon, Ameriketatik lehen aldiz itzuli zenean, Lisboara iritsi zen La Niña ontzian eta Portugaleko erregearekin egon zen.
  • 1606. Espainiako Gortea Madrilera itzuli zen, Valladoliden denboraldi batean egon ondoren.
  • 1678. Antonio Vivaldi italiar konpositorea eta Lau urtaroak sortuko zuena, jaio zen.
  • 1789. New Yorken, Konfederazioaren Legebiltzarrak, bere hamargarren bileran, AEBetako konstituzioa aldarrikatu zuen.
  • 1790. Frantziaren banaketa administratiboa 83 departamenduetan egin zen eta hortaz Biarno, Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoa Pirinio Atlantikoak departamenduaren barnean bateratu ziren.
  • 1812. Cadizko Gorteek Loteriaren lehen zozketari eman zioten hasiera.
  • 1864. Alejandro Lerroux jaio zen (h. 1949).
  • 1904. Luis Carrero Blanco jaio zen (h. 1973).
  • 1913. Woodrow Wilson, I. Mundu Gerraren ondorengo bakearen oinarri izango ziren 14 puntuen sortzailea, egin zuten AEBetako presidente.
  • 1923. Madrileko Zientzien Erret Akademian, Alfontso XIII.ak Albert Einstein fisikoari titulu akademikoa entregatu zion.
  • 1936. Hindenburg zepelin aireontziaren lehen hegaldia, Alemania.
  • 1980. Auzitegi Nazionalak Atocha kaleko abokatu laboralisten sarraskiaren egileak kondenatu zituen, 193 urteko kartzela zigorra ezarriz bakoitzari. Laguntzaileek berriz, 1 eta 73 urteko kartzela zigorra jaso zuten.
  • 1987. Irangate: Ronald Reaganek AEBk Irani armak saldu zizkiola aitortu zuen -rehen trukaketa zen helburu-, erantzukizun guztia bere gain hartuz.
  • 1994. Gasteizen izatezko bikoteen (heterosexual eta homosexual) Espainiako lehen errolda ofizialaren irekiera.
  • 2009. Bilboko Athletic Kluba Espainiako Futbol Errege Kopako finalerako sailkatu zen Sevilla CF taldeari 3-0 irabazi ostean.

Martxoaren 3a

03 Osteguna Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 3a sarreran

  • 1886. José Isbert espainiar aktorea jaio zen (h. 1966).
  • 1904. Espainian, lege batek igandea jai egingo zela ezarri zuen.
  • 1905. Errusiako Nikolas II.a tsarrak Duma izeneko parlamentua sortzea onartu zuen.
  • 1918. Brest-Litovsk ituna sinatu zuten Errusia eta Alemaniaren artean.
  • 1933– Alfredo Landa, iruindar aktorea jaio zen (h. 2013).
  • 1938. Lehen petrolio aurkikuntza egin zuten Saudi Arabian.
  • 1939. Mahatma Gandhik 2. gose greba hasi zuen Indiako ingelesen gobernuaren aurka.
  • 1943. Espainian Iñauteriak ospatzeko debekua gogoratu zuten.
  • 1962. McMurdo basean, Antartikan, lehen estatubatuar zentral nuklearra jarri zuten martxan.
  • 1963. Martin Fiz atleta gasteiztarra jaio zen.
  • 1968. Aitor Garmendia txirrindulari ohi itsasondoarra jaio zen.
  • 1976. Gasteizko gertakariak: Espainiako poliziak 5 langile hil eta hainbat zauritu zituen Gasteizko San Frantzisko elizan ikasle eta langile bilkura bat galarazteko, Manuel Fraga gobernazio ministro zela.
  • 1977. Ronan O’Gara irlandar errugbilaria jaio zen.
  • 1978. Gorka Beloki txirrindulari ohia eta masajista jaio zen.
  • 1981. Batallon Vasco Españolek Herri Batasunako Francisco Javier Ansa Cincunegui kidea erail zuen Andoainen.
  • 1982. Jessica Biel aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1990. Telecincoren hasiera.
  • 1991. Irakek errendiziorako baldintzak onartu zituen: Kuwait utzi eta NBEren zigorrak onartu beharko zituen eta, horrela, Golkoko Gerra bukatuko zen.
  • 1996. Alderdi Popularrak irabazi zituen hauteskundeak, José María Aznar buru.
  • 2000. Londresen 503 egunez atxilotuta egon ondoren, Augusto Pinochet diktadore ohia Txilera itzuli zen.
  • 2005. Steve Fossett miliodunak munduko errekorra hautsi zuen munduan zehar geldiunerik egin gabe hegaldi bat egin eta gero.

Martxoaren 2a

02 Asteazkena Mar 2022

Posted by koroirastorza in Martxoa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Martxoaren 2a sarreran

  • 1332. Araba Gaztelako erresuman sartu zen.
  • 1746. Jose Apeztegia hil zen Erratzun, garai hartako gizonik garaiena omen zen.
  • 1821. Mila langile baino gehiago Alcoiko (Alacant) fabriketan sartu eta makinak erretzeari eman zioten.
  • 1891. Espainian sufragio unibertsalez egingo ziren lehen hauteskundeak izan ziren.
  • 1912. Espainiako eskola publikoetan El Quijoteren irakurketa derrigorrezkoa egin zuten.
  • 1913. Madrilen protesta mitinak izan ziren gobernuaren aurka erlijioaren irakaskuntza ez zutelako derrigorrezkoa jarri.
  • 1916. New Yorken, Juan Ramón Jiménez poeta Zenobia Camprubí Aymarrekin ezkondu zen.
  • 1917. Nikolas II.a Errusiako tsarrak abdikatu egin zuen eta errepublika hasi zen.
  • 1919. Lehen Internazional Komunistaren bilera (Komintern) hasi zen Moskun.
  • 1925. Richard Strauss, austriar konpositorea, Espainian zegoen eta Bartzelonako Banda Munizipala zuzendu zuen.
  • 1930. Irabazleen zorabioa artikuluan, Stalinek lur kolektibizazioak frenatzeko ordena eman zuen.
  • 1931. Mikhail Gorbatxev SESBekoeko presidente ohia eta Bakearen Nobel Saria, jaio zen.
  • 1931. Tom Wolfe, estatubatuar idazlea, jaio zen.
  • 1933. Renovación Española alderdiak bere programa aurkeztu zuen, II. Errepublikako lehen alderdi monarkikoa izanez.
  • 1933. King Kong filma estreinatu zen New York hirian.
  • 1937. Bartzelonan, errazionamendu garaian, pertsona bakoitzak 250 g ogi izan zezakeen.
  • 1938. Moskuko 3. epaiketak, eskuindar eta trotskisten aurkako prozesua esan ziotena, hasi zen. 21 akusatu izan ziren eta bertan beterano iraultzaile ugari zegoen, Bujarin eta Rakovski tarteko.
  • 1939. Pio XII.a egin zuten aitasantu.
  • 1940. Espainian Mazoneria eta Komunismoa zigortuko dute.
  • 1942. Lou Reed, estatubatuar abeslaria (Velvet Underground) jaio zen.
  • 1944. Espainian NAN sortu zuten.
  • 1950. Talgo trena inaguratu zuten ofizialki, Madril eta Valladolid tramoan.
  • 1965. Bartzelonan, Bilbon, Madrilen  eta beste hiri batzuetan unibertsitarioen manifestazioak izan ziren.
  • 1969. Concordek lehen proba egin zuen Toulouse gainean.
  • 1974. Salvador Puig Antich exekutatu zuten.
  • 1978. Charlie Chaplinen hilobia lapurtu zuten Veveyko kanposantutik (Suitza).
  • 1989. Europar Batasuneko 12 naziok XX. menderako klorofluorokarburo (CFCs) ekoizpena bertan behera geratuko zela adostu zuten.
  • 2000. Augusto Pinochet jenerala liberatu zuten, genozidio salatapean 503 egunetan Londresen atxilotuta egon ondoren.
← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a
  • Maiatzaren 11
  • Maiatzaren 10a
  • Maiatzaren 9a
  • Maiatzaren 8a
  • Maiatzaren 7a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.269 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar