• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Azaroa

Azaroaren 30a

30 Asteartea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 30a sarreran

  • 1835. Mark Twain, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1910).
  • 1874. Winston Churchill, britainiar lehen ministro eta idazlea, jaio zen (h. 1965).
  • 1900. Oscar Wilde idazle eta politikari irlandarra zendu zen (j. 1854).
  • 1930. Eusko Abertzale Ekintza (EAE-ANV) alderdia sortu zen, San Andresko Manifestuaren bidez.
  • 1935. Fernando Pessoa Portugalgo idazle eta saiogilea hil zen (j. 1888).
  • 1936. Erresuma Batuan, Londresko The Crystal Palacek su hartu zuen. 1851ko Erakusketarako eraiki izandakoa zen.
  • 1937. Ridley Scott, britainiar zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1943. Iranen Teheraneko Konferentzia burutzen ari ziren eta Franklin D. Roosevelt amerikarrak, Winston Churchill ingelesak eta Iósif Stalin sobietarrak E Egunaren plana egiten hasi ziren (1944ko ekainaren 6an hasiko ziren aurrera eramaten).
  • 1955. Billy Idol, ingeles rockeroa, jaio zen.
  • 1970. Nina Ricci, italiar jatorriko modista frantzesa, hil zen (j. 1883).
  • 1979. Zeppo Marx, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1901).
  • 1997. FILESA kasuan kondenaturiko 8tatik 4 kartzelan sartu zituzten. Delitua PSOEren finantzaketa ilegala izan zen.
  • 1999. Antiglobalizazio mugimenduaren protesten ondorioz, Munduko Merkataritza Antolakundeak Seattlen antolaturik zuen bilera bertan behera utzi zuen.

Azaroaren 29a

29 Astelehena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 29a sarreran

  • 1835. Francisco Espoz y Mina jeneralak sitio egoera deklaratu zuen Bartzelonan.
  • 1859. Charles Darwin zientzalariak idatzitako Espezieen Jatorria teoriaren lehen argitalpena.
  • 1877. Thomas Edisonek, berak asmatutako fonografoa nola zebilen erakutsi zuen lehen aldiz.
  • 1878. Espainiako Armada eratzeko baimena ematen zuen legea onartu zen.
  • 1879. Alfontso XII.a, bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Maria Kristina Habsburgo-Lorena austriar artxidukesarekin.
  • 1899. Bartzelonako Futbol Taldea sortu zen. Futbolari britainiar, suizar eta katalanak ziren, Joan Gamperren agindupean.
  • 1901. Francisco Pi y Margall, Espainiako presidentea izan zena Espainiako Lehenengo Errepublikan, hil zen (j.1824).
  • 1954. Joel Coen, estatubatuar zine zuzentzailea, jaio zen.
  • 1961. Ameriketako Estatu Batuek Mercury kapsula bidali zuen espazioara, barruan txinpantze bat zihoalarik.
  • 1996. Cadena SER irratiak Iruñean Espainiako irratien lehen transmisioa egin zuen soinu digitalean.
  • 1999. Carmen Díaz de Rivera jaio zen Madrilen. Joan Karlos printzearen  eta Adolfo Suárezen laguna, kabineteko zuzendaria izan zen azken hau gobernuburu izan zenean eta diputatu ere izan zen Europako Legebiltzarrean. Alderdi politiko ezberdinetan hartu zuen parte (j. 1942).
  • 2001. George Harrison, The Beatles musika taldeko kidea, hil zen (j.1943).

Azaroaren 28a

28 Igandea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 28a sarreran

  • 1493. Kristobal Kolonek, Kuba inguruan nabigatzen zebilenean, Jamaika eta Puerto Rico deskubritu zituen.
  • 1814. Londresen, The Times egunkaria munduan lurrun makinaz inprimatzen den lehena izan zen.
  • 1820. Friedrich Engels filosofo, ekonomista eta iraultzaile alemaniarra, jaio zen (h. 1895).
  • 1821. Panamak Espainiatik bereizi eta independentzia lortu zuen, Kolonbia Handia deritzonean sartuz.
  • 1857. Alfontso XII.a, Espainiako errege izango zena (1874–1885), jaio zen (h. 1885).
  • 1885. Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoak, Alfontso XII.aren alargunak, oinordekoa eta konstituzioarekiko fideltasuna zin egin zituen.
  • 1908. Claude Levi-Strauss antropologo frantziarra jaio zen (h. 2009).
  • 1934. Diario Vascoren lehen alea.
  • 1943. Teheranen, Churchill, Roosevelt eta Stalin konferentzia batean bildu ziren.
  • 1967. Anna Nicole Smith, Playboy aldizkarian 1992ko maiatzean playmate bezala biluzik paratu zen modelo eta aktore estatubatuarra, jaio zen (h. 2007).
  • 1979. Edward Kennedy, AEBko lehendakarinahiaren aurkako atentatuak porrot egin zuen.
  • 1982. Joan Paulo II.a aitasantuak, Opus Dei bere Prelatura Pertsonal bezala izendatu zuen.
  • 1983. Aviancaren Boeing batek talka egiten du Madrileko aireportu inguruan. 183 pertsona hil ziren eta 11k bizirik iraun.
  • 1988. Picassoren Akrobata eta Arlekin gaztea koadroak subastatu zituzten Londresen, 4.000 milio pezeta inguruko prezioan.
  • 1994. Vicente Enrique y Tarancón, espainiar kardinala, hil zen (j. 1907).
  • 2000. Herbehereak eutanasia legeztatzen duen lehen estatua da.

Azaroaren 27a

27 Larunbata Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 27a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Mirari eta Odon.
  • 1095. Urbano II Aita Santuak Lehen Gurutzada aldarrikatu zuen Clermonteko Kontzilioan (Auvernia).
  • 1380. Aragoiko Fernando I.a errege katalanaragoiarra jaio zen (h. 1416).
  • 1520. Fernão de Magalhãesek gero bere izena eramango zuen itsasartea gurutzatu zuen.
  • 1701. Anders Celsius fisikari eta astronomoa jaio zen (h. 1744).
  • 1754. Abraham de Moivre matematikari britainiarra hil zen (j. 1667).
  • 1806. Berlinen, Napoleonek Britainia Handiaren aurkako blokeo kontinentala agindu zuen.
  • 1811. Gaspar Melchor de Jovellanos politikari espainiarra hil zen (j. 1744).
  • 1826. Marruskadura bidezko poxpoloak asmatu zituzten.
  • 1815. Ada Lovelace, Lord Byron poetaren alaba eta Historiako lehen programatzailea kontsideratua dena, hil zen (j. 1852).
  • 1868. Japoniako enperadorea Kiototik Yedora joango da bizitzera eta, hortik aurrera, azken hau Tokio izango da.
  • 1885. Espainian, Práxedes Mateo Sagasta Kontseiluaren presidente izango da eta Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoaren aurrean zin egin zuen.
  • 1895. Alfred Nobel suediarrak testamentua sinatu zuen, Nobel Sariak ezartzeko nahia azalduz.
  • 1895. Alejandro Dumas idazle frantziarra hil zen (j. 1824).
  • 1898. José María Gil-Robles politikari eta abokatu espainiarra jaio zen (h. 1980).
  • 1912. Frantziarekin eginiko akordioen ondoren, Espainiak Marokoko protektoratua sortu zuen.
  • 1913.  Basarri (Inazio Eizmendi) bertsolaria eta euskal idazlea, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia bitan irabazi zuena, jaio zen (h. 1999).
  • 1940. Bruce Lee, borroka-arteetan maisua eta aktorea, jaio zen (h. 1973).
  • 1942. Jimi Hendrix rock musikari estatu batuarra jaio zen (h. 1970).
  • 1942. Manolo Blahnik, ospe handiko zapata diseinatzailea, jaio zen.
  • 1953. Eugene O’Neill idazle estatu batuarra eta Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1888).
  • 1955. Andrés Montes espainiar kirol kazetaria jaio zen (h. 2009).
  • 1957. Caroline Kennedy periodista estatubatuarra eta John Fitzgerald Kennedy eta Jackie Kennedyren alaba jaio zen.
  • 1960. Julia Tymoxenko ukrainiar politikaria, lehen ministro izandakoa jaio zen.
  • 1962. Mike Bordin bateria estatubatuarra (Faith No More) jaio zen.
  • 1962. Charlie Benante bateria estatubatuarra (Anthrax) jaio zen.
  • 1967. Shane Embury baxu britainiarra (Napalm Death) jaio zen.
  • 1973. Twista rapero estatubatuarra jaio zen.
  • 1978. Tim Yeung bateria estatubatuarra jaio zen (Death metal).
  • 1988. John Carradine aktore estatubatuarra eta David, Bruce eta Keith Carradine aktoreen aita hil zen (j. 1906).
  • 1989. Carlos Arias Navarro, 1974tik 1976ra, frankismoan Espainiako presidente izan zena, hil zen (j. 1908).

Azaroaren 26a

26 Ostirala Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 26a sarreran

  • 1504. Isabel I.a, Gaztela eta Aragoiko lehen erregina, hil zen (j. 1451).
  • 1539. Espainiako Karlos I.a erregeak Donostia bisitatu zuen Flandeserako bidean.
  • 1844. Espainian, Ramón Narváez Ministro kontseiluko presidente egin zuten lehen aldiz.
  • 1865. Aliceren Abenturak Lurralde Miresgarrian, Lewis Carrollen liburua argitaratu zen.
  • 1930. Lurrikara batek 1.800 pertsona hil zituen Turkian.
  • 1938. Tina Turner abeslari estatu batuarra jaio zen.
  • 1939. Mainilako gertaerak: Mainila sobietar herrixka bat da, Leningradotik 40 km iparmendebaldera dagoena eta Finlandiako mugatik 120 km hegoekialdera. Sobietarrek bonbardatu zuten eta Finlandia salatu, aitzakia horrekin Neguko Gerrari hasiera emateko.
  • 1948. Irlandako Parlamentuak independentzia onartu zuen eta Erresuma Batutik at geratu zen.
  • 1951. Cicciolina italiarra jaio zen.

Azaroaren 25a

25 Osteguna Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 25a sarreran

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna
  • 1562. Lope de Vega jaio zen (h. 1635).
  • 1578. Filipe II.a Espainiakoak indioak gaizki tratatzen dituzten klerigoak zigortzeko ordena eman zien obispoei Madrilen.
  • 1741. Errusiako Isabel I.ak tronua hartu zuen, Ivan VI. umea eta tsarra zena preso hartu ondoren.
  • 1783. AEB: Independentzia Gerra ondoren, New Yorkeko portutik azken kolonietako ontzi britainiarra atera zen.
  • 1844. Karl Benz ingeniari alemaniarra  jaio zen (h. 1929).
  • 1867. Alfred Nobel asmatzaile eta kimikari suediarrak dinamita patentatu zuen.
  • 1881. Joan XXIII.a, Aita Saindua jaio zen (h. 1963).
  • 1885. Alfontso XII.a, Espainiako Erregea, hil zen. (j. 1857)
  • 1885. AEB: Atlantan Lege Lehorraren aldeko botua eman zuten eta 1886an jarri zuten martxan.
  • 1900. Rudolf Höß, Alemania Naziko buruzagietako bat, jaio zen (h. 1946).
  • 1903. Sabino Arana, EAJren sortzailea, hil zen. (j. 1865)
  • 1915. Augusto Pinochet diktadore txiletarra jaio zen. (h. 2006)
  • 1979. Egiptok Sinaiko petrolio putzuak berreskuratu zituen.
  • 1982. Gehiengo sozialista Espainiako Gorteetan lehen aldiz.
  • 1992. Txekoslovakiako agintariek herrialdea Txekia eta Eslovakian banatzea erabaki zuten (banaketa urtarrilaren 1ean egikaritu zen).
  • 1998. Goi Ganberak Augusto Pinochet Txileko jeneral eta estatuburu ohiak zuen inmunitatea ezereztatu zuen.
  • 2001. ACT, ikerketa genetikoan ari den enpresa estatubatuarrak, lehen giza enbrioia klonatu duela adierazi zuen, helburu terapeutikoz zelula-amak lortzearren.
  • 2016. Fidel Castro, Kubako iraultzako buruzagia eta Kubako agintari gorena hil zen (j. 1926).
  • 2016. David Hamilton, ingeles argazkilaria, emakumeen biluzi artistikoen erretratuegatik ezaguna hil zen (j. 1933).

Azaroaren 24a

24 Asteazkena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 24a sarreran

  • 1505. Salamankako akordioa: Fernando Katolikoa Gaztelako erregeorde izango da eta Filipe I.a Ederra eta Joana, berriz, errege-erreginak.
  • 1700. Filipe Anjoukoa Espainiako errege proklamatu zuten Versaillesen, Filipe V.a izena hartuz eta Borboitarren agintaldia hasiz. Horrela ezarri zen Borboitarren dinastia Espainian.
  • 1859. Charles Darwinen Espezien sorrera argitaratu zuten.
  • 1897. Lucky Luciano mafiosoa jaio zen (h. 1962).
  • 1912. 49 pertsona hil ziren Bilboko Circo Amateur antzokian egondako jende pilaketan.
  • 1922. Arkeologo talde batek Tutankamonen hilobia aurkitu zuen Kairon.
  • 1932. Hindenburgek, Alemaniako presidenteak, Adolf Hitlerrekin negoziatu zuen, gobernu berria jartzerakoan.
  • 1946. Ted Bundy, estatubatuar hiltzailea, jaio zen (h. 1989).
  • 1954. Emir Kusturica, zinema zuzendaria eta musikoa, jaio zen.
  • 1957. Diego Rivera, mexikar muralista, hil zen (j. 1886).
  • 1963. Jack Rubyk Lee Harvey Oswald, John F. Kennedy AEBko lehendakariaren hiltzailea, hil zuen (j. 1939).
  • 1974. Donald Johanson estatubatuarrak Lucy aurkitu zuen Adís Abeba, Etiopíatik, 159 km-tara. 3,2 milioi urteko Australopithecus afarensis bat zen.
  • 1976. Turkia: Lurrikara batek 60.000 hildakotik gora eragin zituen.
  • 1985. 60 pertsona hil eta 26 zauritu zituzten La Vallettako aireportua (Malta) asaltatu zutenean, bezperan komando egipziar batek Boeing bat bahitu eta honaino desbideratu ondoren.
  • 1991. Freddie Mercury hil zen, Queen taldeko abeslaria, HIESaari loturiko neumonia baten ondorioz. Ondoren taldea desegin zen.
  • 1995. Gerrilari tamilek gidatzen zuten kamioi-bonba batek 500 hildako eragin zituen Chavakachecherin (Sri Lanka).
  • 2003. Bartzelonan Copito de Nieve hil zen. Munduko gorila txuri bakarra zen (j. 1963).
  • 2007. Aritz Aranburu surflari zarauztarrak 2008ko WCT Zirkuiturako sailkatu zen. Sailkatzea lortzen duen lehen euskalduna izan zen.

Azaroaren 23a

23 Asteartea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 23a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Josu, Josune, Iosu, Iosune, Joxune eta Jesus.

  • 912. Oton I.a Handia, Germaniako erregea eta Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorea, jaio zen (h. 973).
  • 1221. Alfontso X.a Gaztelakoa Jakintsua, Gaztela, Galizia eta Leongo erregea erregea, jaio zen (h. 1284).
  • 1468. Nikolas Etxabarri, Iruñeko apezpikua, hil zen.
  • 1470. Gaston I.a, Vianako Printzea, hil zen.
  • 1535. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak Parlamentuak Elizaren buru bera izendatzea lortu zuen.
  • 1578. Jean-Robert Sossiondo, lapurtar elizgizona, Baionako apezpikua izandakoa, hil zen.
  • 1632. Jean Mabillon, frantziar diplomatiko eta historialari beneditarra, jaio zen (h. 1707).
  • 1682. Claude Gellée, Le Lorrain, frantziar margolaria, hil zen (j. c. 1600).
  • 1743. Théophile-Malo de La Tour d’Auvergne-Corret, frantziar militarra, jaio zen (h. 1800).
  • 1760. François-Noël Babeuf, frantziar iraultzailea, jaio zen (h. 1797).
  • 1795. Maria Rita Barrenetxea, bilbotar aristokrata eta idazlea, Madrilen, hil zen (j. 1750).
  • 1804. Franklin Pierce, Ameriketako Estatu Batuetako 14. Presidentea, jaio zen (h. 1869).
  • 1808. Napoleon Bonaparteren armadak Tuterako gudua irabazi zuen
  • 1811. Cadizeko Gorteek Loteria Nazionalaren sorrera baimendu zuten.
  • 1834. James Thomson, Bysshe Vanolis, eskoziar olerkaria, jaio zen (h. 1882).
  • 1852. Moniteur egunkariak Napoleon III.a Frantziako enperadore egin zutela eman zuen jakitera.
  • 1855. Louis-Mathieu Molé, Frantziako 18. lehen ministroa, hil zen (j. 1781).
  • 1856. Manuela Sáenz, Simon Bolivarren bikotekidea, Hego Amerikaren askatzaileetako bat, hil zen (j. 1797).
  • 1859. Billy The Kid, estatubatuar legezkanpoko bidelapur eta tiratzailea, jaio zen (h. 1881).
  • 1864. Friedrich Georg Wilhelm von Struve, alemaniar astronomoa, hil zen (j. 1793).
  • 1867. Manchesterreko martiriak urkatu zituzten (William Philip Allen, Michael Larkin eta Michael O’Brien) Manchesterren, irlandar nazionalista bi askatzeagatik.
  • 1872. John Bowring, ingeles politikari, ekonomilari, hizkuntzalari, itzultzaile, hispanista, idazle eta bidaiaria, Hong Kongeko laugarren gobernadorea, hil zen (j. 1792).
  • 1875. Anatoli Lunatxarski, Ukrainan jaiotako boltxebikea eta idazlea, jaio zen (h. 1933).
  • 1876. Manuel de Falla, espainiar musikagilea, jaio zen (h. 1946).
  • 1881. Edward L. Atkinson, britainiar itsas zirujaua eta Antartikako esploratzailea, jaio zen (h. 1929).
  • 1882. John Rabe, alemaniar negozio gizona, jaio zen (h. 1950).
  • 1883. José Clemente Orozco, mexikar margolaria, jaio zen (h. 1949).
  • 1883. Jon Kurutz Ibargutxi, euskal idazlea, jaio zen (h. 1969).
  • 1887. Javier Martínez de Morentin, euskal ugazaba eta politikaria, jaio zen (h. 1949).
  • 1887. Boris Karloff, ingeles aktorea, jaio zen (h. 1969).
  • 1887. Henry Moseley, ingeles kimikaria, jaio zen (h. 1915).
  • 1887. Rafael Etxague, euskal herritar militar eta politikaria, Madrilen, hil zen (j. 1815).
  • 1888. Harpo Marx, estatubatuar umorista eta aktorea, jaio zen (h. 1964).
  • 1889. Alexander Patch, estatubatuar jenerala, jaio zen (h. 1945).
  • 1890. El Lissitzky, errusiar margolaria, tipografoa eta marrazkilaria, jaio zen (h. 1941).
  • 1896. Klement Gottwald, Txekoslovakiako presidentea, jaio zen (h. 1953).
  • 1898. Rachel Fuller Brown, estatubatuar kimikaria, onddo gaixotasunaren kontrako lehen antibiotikoaren garatzailea, jaio zen (h. 1980).
  • 1902. Walter Reed, estatubatuar kirurgialaria, patologoa eta bakteriologoa, hil zen (j. 1851).
  • 1905. Guy Petit, lapurtar politikaria, jaio zen (h. 1988).
  • 1910. Jose Manuel Mendizabal, Mañul, gipuzkoar gudaria, Saseta batailoiko Aitzol konpainiaren tenientea izandakoa, jaio zen (h. 1978).
  • 1919. Claudio Santoro, brasildar musikagilea, jaio zen (h. 1989).
  • 1919. Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa, jaio zen (h. 2006).
  • 1919. Henry Gantt, estatubatuar ingeniari eta kudeaketa aditua, hil zen (j. 1861).
  • 1920. Paul Celan, errumaniar jatorriko austriar poeta lirikoa, jaio zen (h. 1970).
  • 1920. Espainian, CNT ilegalizatu zuten.
  • 1922. Manuel Fraga, galiziar politikari frankista, Espainiako eskuinaren XX. mendeko politikari garrantzitsuenetarikoa, jaio zen (h. 2012).
  • 1922. Joan Fuster, katalanezko valentziar idazlea, jaio zen (h. 1992).
  • 1925. José Napoleón Duarte, El Salvadorko presidentea, jaio zen (h. 1990).
  • 1927. Stanislaw Przybyszewski, poloniar idazlea, hil zen (j. 1868).
  • 1928. 20 hilabetez prestatzen aritu ondoren, Espainiako lehen Futboleko Ligako partida jokatu zen.
  • 1929. Robustiano Ortuzar, euskal idazlea, hil zen (j. 1883).
  • 1932. Begoña Bilbao, euskal idazlea, musikagilea eta euskalaria, jaio zen (h. 2005).
  • 1933. Krzysztof Penderecki, poloniar musikagilea, jaio zen.
  • 1934. Giovanni Brunero, italiar txirrindularia, hil zen (j. 1895).
  • 1937. Jagadish Chandra Bose, bengalar botaniko eta fisikaria, hil zen (j. 1858).
  • 1937. George Albert Boulenger, belgo-britainiar zoologoa, hil zen (j. 1858).
  • 1938. Herbert Achternbusch, alemaniar idazlea, aktorea eta zinema-zuzendaria, jaio zen.
  • 1940. Gösta Pettersson, suediar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1941. Franco Nero, italiar aktorea, jaio zen.
  • 1945. Pete Agerreberri, zuberoar meatzaria, Heriotza ibarrean urrea aurkitu zuen aitzindarietakoa, Kalifornian, hil zen (j. 1874).
  • 1951. Jose Mari Espartza, nafar idazle eta editorea, Txalaparta argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria, jaio zen.
  • 1951. Bartzelonan, Palma de Mallorcan egindako pulga Topolino kotxea aurkeztu zuten. Atzean zuen motorra, 4 martxa, 2,5 litro 100 kmko erretzen zuen, orduko 60 km egiten zituen eta 25.000 pezetako kostua izango zuen.
  • 1959. Joseba Egibar, gipuzkoar politikari jeltzalea, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, jaio zen.
  • 1962. Nicolás Maduro, Venezuelako presidentea, jaio zen.
  • 1965. Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina ezkontidea, hil zen (j. 1876).
  • 1966. Sean Thomas O´Kelly, Irlandako presidentea, hil zen (j. 1882).
  • 1966. Vincent Cassel, frantziar aktorea, jaio zen.
  • 1971. Klaudio Sagartzazu, euskal olerkigilea, hil zen (j. 1895).
  • 1973. José Alfredo Jiménez, mexikar herri-musika egile eta abeslaria, inoiz izan den rantxera egile hoberenetarikoa, hil zen (j. 1926).
  • 1976. André Malraux, frantziar idazle eta politikaria, hil zen (j. 1901).
  • 1979. Merle Oberon, indo-britainiar aktorea, hil zen (j. 1911).
  • 1980. Zuhaitz Gurrutxaga, gipuzkoar futbolari ohia eta telebistako aurkezlea, jaio zen.
  • 1980. Batallon Vasco Español talde armatuak Hendaiako Hendayais taberna tirokatu eta Jose Kamio eta Jean Pierre Aramendi hil eta beste hamar lagun zauritu zituzten.
  • 1982. Euskadi Irratiaren estreinaldia.
  • 1989. Sidney Janis, estatubatuar arte-bildumagilea, hil zen (j. 1896).
  • 1989. Armand Salacrou, frantziar antzerkigilea, hil zen (j. 1899).
  • 1990. Roald Dahl, eleberri eta ipuin laburren galestar idazlea, hil zen: Charlie eta txokolate-lantegia,  Matilda… (j. 1916).
  • 1991. Freddie Mercuryk HIES birusaren eramaile zela eman zuen jakitera.
  • 1991. Klaus Kinski, alemaniar aktorea, hil zen (j. 1926).
  • 1992. Roy Acuff, estatubatuar abeslari, biolin-jotzaile eta abesti-idazlea, hil zen (j. 1903).
  • 1992. Miley Cyrus, estatubatuar abeslari eta aktorea, jaio zen.
  • 1994. Félix Rotaeta, espainiar aktorea, hil zen (j. 1942).
  • 1995. Louis Malle, frantziar zinemagilea, hil zen (j. 1932).
  • 1995. Kongresuak José Barrionuevo ministro ohia Justizia aurrean azaltzekoren alde egin zuen, GALekin zerikusia izan zezakeelakoan.
  • 2002. Angel Martín Municio, espainiar zientzialaria, hil zen (j. 1923).
  • 2002. Roberto Matta, txiletar margolaria, bere herrialdeko artistarik ospetsuenetarikoa, hil zen (j. 1911).
  • 2006. Philippe Noiret, frantziar aktorea, hil zen (j. 1930).
  • 2006. Alexander Litvinenko, Anna Politkovskaiaren erailketa ikertzen zebilen KGBko espioi ohia eta Vladimir Putini egiten zizkion kritikagatik ezaguna, Londresen hil zen polonio 210ekin pozoindua izan ondoren.
  • 2006. Egun odoltsuan 202 hildako egon ziren Iraken egindako atentatu ezberdinetan.
  • 2007. Francesc Candel, valentziar idazle eta kazetaria, hil zen (j. 1925).
  • 2007. Ichiji Otani, japoniar futbolaria, hil zen (j. 1912).
  • 2010. Pavel Lednyov, sobietar atleta, hil zen (j. 1943).
  • 2010. Ingrid Pitt, poloniar-britainiar aktore eta idazlea, hil zen (j. 1937).
  • 2010. Belgika eta Herbehereetan ustez atentatua burutu behar zuten muturreko islamiarrak atxilotu zituzten.
  • 2010. Ipar Koreak hegoaldera jaurtitako obusek bi soldadu hego korear hil zituzten, eta bi herrialdeen arteko tentsioa areagotu.
  • 2010. Kanbodiako Phnom Penh hirian izandako jende pilaketan 378 pertsona hil ziren.
  • 2012. José Luis Borau, espainiar zinema zuzendari, ekoizle, aktore eta gidoigilea, hil zen (j. 1929).
  • 2012. Larry Hagman, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1931).
  • 2015. Douglass North, estatubatuar ekonomialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1920).
  • 2015. Otto Schaden, estatubatuar egiptologoa, hil zen (j. 1937).
  • 2016. Rita Barberá, Valentziako alkatea, hil zen (j. 1948).

Azaroaren 22a

22 Astelehena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 22a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Xexili, Toda eta Dota.
  • 1462. Espainian, Andaluziara ijitoak iritsi direla esaten duen lehenengo idazkia egin zen. Espainiara 1415ean iritsi zirela uste da.
  • 1559. Espainia: Filipe II.ak atzerrian ikasketak egitea debekatu zuen.
  • 1822. Veronako Kongresuak San Luisen Ehun Mila Semeak Espainiara bidaltzea erabaki zuen.
  • 1857. George Gissing ingeles idazlea jaio zen (h. 1903).
  • 1859. Fusajiro Yamauchi, Nintendoko sortzaile eta bere lehen presidentea, jaio zen (h. 1940).
  • 1877. Joan Gamper suitzar kirolaria eta Futbol Club Barcelona taldearen sortzailea jaio zen (h. 1930).
  • 1890. Charles de Gaulle frantziar militar, politikaria eta idazlea jaio zen (h. 1970).
  • 1918. Brest-Litovsk itunaren arabera, Errusiak bertan behera utzi zuen Alemaniarekin zuen gerra.
  • 1918. Blas Piñar, espainiar ultraeskuindar eta frankista, jaio zen (h. 2014).
  • 1922. Italiako Parlamentuak aginte osoa eman zion koalizio gobernuaren lehen ministroa zen Benito Mussoliniri.
  • 1940. Terry Gilliam, britainiar zinema zuzendaria, gidoigilea eta aktorea jaio zen.
  • 1950. Tina Weymouth, Talking Heads bandako estatubatuar abeslaria jaio zen.
  • 1955. Argentina: Eva Peronen hilotz enbaltsamatua bahitu zuten.
  • 1958. Jamie Lee Curtis, estatubatuar zinema eta telebista aktorea jaio zen.
  • 1963. AEBetan, John F. Kennedy presidentea hil zuten (j. 1917).
  • 1963. Aldous Huxley, idazle ingelesa, hil zen (j. 1894).
  • 1965. Mads Mikkelsen, daniar aktorea jaio zen.
  • 1967. Boris Becker alemaniar tenista jaio zen.
  • 1975. Joan Karlos Borboikoa Espainiako errege izendatu zuten, Joan Karlos I.a izenpean.
  • 1980. Mae West, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1893).
  • 1984. Scarlett Johansson, aktore estatu batuarra, jaio zen.
  • 1985. María Sabina, mexikar kurandera, hil zen (j. 1894).
  • 1986. Oscar Pistorius hegoafrikar atleta jaio zen.
  • 2006. Alexander Litvinenko, Anna Politkovskaiaren erailketa ikertzen zebilen KGBko espioi ohia, gai nuklearrak erabilita hil zuten.

Azaroaren 21a

21 Igandea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 21a sarreran

  • K. a. 164. Judas Macabeok Jerusalemgo tenplua berreraiki zuen. Jánuca ospakizuna ekintza honen oroimena da.
  • 1150. Gartzea IV.a Nafarroakoa erregea hil zen.
  • 1272. Azaroaren 16an  Henrike III.a Ingalaterrakoa hil eta gero, bere semea zen Eduardo printzea egin zuten Ingalaterrako errege.
  • 1564. Legazpiren espedizioa, Urdaneta beraiekin zihoalarik, Navidad portutik irten zen, beste helburu batzuen artean, Itzulbidaia lortzeko xedean.
  • 1694. Voltaire idazle eta filosofo frantziarra jaio zen (h. 1778).
  • 1782. Jacques de Vaucanson asmatzaile frantsesa hil zen (j. 1709).
  • 1783. Parisen,  Jean-François Pilâtre de Rozier eta François Laurentek globo aerostatikoz eginiko lehen hegaldia egin zuten.
  • 1789. Ipar Carolinak Estatu Batuetako Konstituzioa onartu eta bertako 12. estatua bihurtu zen.
  • 1791. Napoleon Bonaparte koronela jeneral egin zuten eta Frantziar Errepublikaren Armadaren Komandante buru ere bai.
  • 1877. Thomas Edisonek fonografoa sortu duela eman zuen jakitera, musika entzutea ahalbidetuko zuen tresna.
  • 1894. Japoniarrek Port Arthur hartu zuten, Mantxurian, Lehen Txina-Japonia Gerran lehen garaipena lortuz. Hortxe gertatuko zen Port Arthurreko sarraskia, 70.000 hiritar baino gehiago hil zirelarik -haietako asko zibilak-.
  • 1897. Mollie Steimer errusiar jatorriko anarkista estatubatuarra jaio zen (h. 1980).
  • 1898. René Magritte belgikar margolaria eta surrealismoak izan duen margolari ezagunenetakoa jaio zen (h. 1967).
  • 1904. Coleman Hawkins jazz saxofonista estatubatuarra jaio zen (h. 1969).
  • 1912. Eleanor Powell aktore eta dantzari estatubatuarra jaio zen (h. 1982).
  • 1916. Frantzisko Josef I.a Austriakoa enperadorea, hil zen (j. 1830).
  • 1916. HMHS Britannic bukea, RMS Titanic-en sagakoa, Egeo itsasoan hondoratu zen, zerbaitek eztanda egin eta gero. 29 pertsona hil ziren.
  • 1920. Igande Odoltsua Dublinen.
  • 1923. Xie Jin zinema zuzendari txinatarra jaio zen (h. 2008).
  • 1924. Christopher Tolkien idazle britainiarra eta J. R. R. Tolkien idazlearen (Eraztunen Jauna) hirugarren semea jaio zen. Aitaren obra gehiena editatu eta ezagutarazi zuen berak.
  • 1940. Dr. John musiko estatubatuarra jaio zen.
  • 1941. Julio Anguita politikari komunista jaio zen.
  • 1946. Emma Cohen aktore espainiarra jaio zen.
  • 1953. Londresko Historia Naturaleko Museoak Piltdown Gizakia fraudea zela jakinarazi zuten.
  • 1959. NBEk entsaio nuklearrak debekatu zituen, Frantzia neurri horren aurka agertu zelarik.
  • 1961. Jon Arano, Itsasondoko euskal idazlea, jaio zen.
  • 1963. Nicollette Sheridan aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1964. Eliza Katoliko Erromatarraren Vatikanoko II. kontzilioa hirugarren saioa amaitu zen.
  • 1965. Björk, Islandiako abeslari, konpositore eta aktorea (The Sugarcubes) jaio zen.
  • 1968. Alex James Blur bandako baxu britainiarra jaio zen.
  • 1969. AEBetako lehendakaria zen Richard Nixon  eta Eisaku Satō lehen ministro japoniarraren artean ituna egin zuten: Okinawa Japoniaren eskuetara itzuliko zen, baina AEBk, arma nuklearrik gabe bazen ere, base militarraren gaineko eskubideak mantenduko zituen.
  • 1973. Inés Sastre modelo eta aktorea jaio zen.
  • 2002. Norihito printze japoniarra hil zen (j. 1954).———-
  • 2007. Fernando Fernán Gómez idazle, aktore eta zuzendari espainiarra hil zen (j. 1921).
  • 2009. Heilongjiango meategi txinatarrean sekulako eztanda izan zen eta 104 pertsona hil ziren.

Azaroaren 20a

20 Larunbata Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 20a sarreran

  • 1820. 80 tonako bale batek Essex ontziari egin zion eraso Hego Ameriketako mendebaldeko kostatik 2.000 miliatara. Herman Melville gertakizun honetan oinarritu zen 1851n Moby-Dick eleberria idatzi zuenean.
  • 1902.  Parisko Café de Madrid delakoan, Henri Desgrange eta Géo Lefèvre kazetaria Frantziako Tourra sortzeko planak egiten ari ziren.
  • 1923. Alemanian, rentenmark txanpon ofizial bihurtu zen, papiermark ordezkatuz. Rentenmark batek trilioi bat papiermark balio zituen!
  • 1925. Robert F. Kennedy, estatubatuar politikaria, jaio zen (h. 1968).
  • 1936. Buenaventura Durruti espainiar anarkista hil zen (j. 1896).
  • 1936. Jose Antonio Primo de Rivera, Falange Españolaren sortzailea, fusilatu zuten Alacanteko kartzelan (j. 1903).
  • 1945. Nurembergeko epaiketak hasi ziren Nurembergen (Alemania), 24 buruzagi nazi aurka Holokaustoa eta Bigarren Mundu Gerrako hainbat krimen epaitzeko.
  • 1947. Erresuma Batuko Isabel printzesa Philip Mountbatten tenientearekin ezkondu zen Londresko Westminster abadian.
  • 1962. Kubako misilen krisia bukatu zen. Sobiet Batasunak Kubaako misilak kenduko ditu eta John Fitzgerald Kennedyk, AEBetako presidenteak, blokeoa bertan behera utziko du.
  • 1969. Vietnameko Gerra: Cleveland Plain Dealer egunkariak My Laiko sarraskia frogatzen zuten argazkiak publikatu zituen. Estatubatuar tropek ehunka zibil, gehienak emakumeak eta umeak, hil zituzten.
  • 1975. Francisco Franco diktadore militarra hil zen, Espainiako gobernu burua 1939–1975 artean izandakoa (j. 1892).
  • 1984. Santiago Brouard, Herri Batasunako kidea, erail zuten Bilbon (j. 1919).
  • 1989. Eskuineko erradikalek Herri Batasuneko buruzagi taldea tirokatu zuten Madrid jatetxean. Josu Muguruza legebiltzarkidea erail zuten (j. 1958).
  • 1992. Sute batek kalte handiak eragin zizkion Windsorreko XI. mendeko errege gazteluari.

Azaroaren 19a

19 Ostirala Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 19a sarreran

  • 1316. Joanes I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako erregea hil zen (j. 1316).
  • 1557. Bona Sforza Milangoa, Poloniako erregina ezkontidea hil zen (j. 1494).
  • 1564. Ordiziako Andres Urdaneta, gero Itzulbidaia aurkituko zuena, Mexikotik Filipinetarantz abiatu zen Migel Lopez Legazpikoaren espedizioan.
  • 1600. Karlos I.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregea, jaio zen (h. 1649).
  • 1611. Rafael Mikoleta euskal idazlea jaio zen.
  • 1630. Johann Hermann Schein alemaniar musikagilea hil zen (j. 1586).
  • 1659. William Lamport, irlandar itsaslapur, soldadu, espioi eta erreboltaria, hil zen.
  • 1665. Nicolas Poussin frantziar margolaria hil zen (j. 1594).
  • 1672. Franciscus Sylvius alemaniar sendagilea hil zen (j. 1614).
  • 1700. Jean Antoine Nollet, frantziar fisikari eta elizgizona jaio zen (h. 1770).
  • 1711. Mikhail Lomonosov, errusiar idazle eta zientzialaria jaio zen (h. 1765).
  • 1739. José de Urrutia y de las Casas, bizkaitar militar eta ingeniaria, jaio zen (h. 1803).
  • 1754. Pedro Romero, espainiar torero ospetsua, jaio zen.
  • 1754. Pedro Romero, espainiar zezen-hiltzailea jaio zen (h. 1839).
  • 1756. Martin Elizakoetxea nafar elizgizona hil zen (j. 1679).
  • 1778. Charles de Salaberry, euskal jatorriako quebectar militarra jaio zen (h. 1829).
  • 1798. Theobald Wolfe Tone, Wolf Tone, irlandar independentista, hil zen (j. 1763).
  • 1805. Ferdinand Marie Lesseps frantziar diplomatikoa jaio zen (h. 1894).
  • 1806. Shah Alam II.a Indiako mogol enperadorea hil zen (j. 1728).
  • 1810. Cadizeko Gorteek 1809ko urtarrilaren 14an Ingalaterrarekin sinatutako akordioari baietza eman zioten.
  • 1819. Pradoko Museoa inaguratu zuten.
  • 1828. Franz Schubert konpositore austriarra hil zen (j. 1797).
  • 1828. Franz Schubert austriar musikagilea hil zen (j. 1797).
  • 1831. James Abram Garfield, Ameriketako Estatu Batuetako 20. Presidentea ,jaio zen (h. 1881).
  • 1833. Wilhelm Dilthey alemaniar filosofoa eta historialaria jaio zen (h. 1911).
  • 1837. Kuban lehen ferrokarrila inaguratu zuten, La Habana-Bejucal, Espainia eta Iberoamerikan lehena.
  • 1850. Gasteizko Aurrezki Kutxa sortu zuten.
  • 1855. Mihály Vörösmarty hungariar idazlea hil zen (j. 1800).
  • 1859. Espainia eta Marokoren arteko Afrikako Gerra hasi zen, 1860ra arte iraun zuena.
  • 1860. John-Antoine Nau frantsesez idazten zuen frantziar-estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1918).
  • 1875. Hiram Bingham estatubatuar esploratzaile eta arkeologoa jaio zen (h. 1950).
  • 1875. Mikhail Ivanovič Kalinin sobietar politikaria jaio zen (h. 1946).
  • 1879. Madrilen, Alfontso XII.a bigarren aldiz ezkondu zen, oraingoan Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoarekin.
  • 1886 – José María Posada Pereira, galizierazko eta gaztelerazko idazlea, Faro de Vigo egunkariko sortzailea, hil zen (j. 1817).
  • 1887 – Emma Lazarus estatubatuar poeta hil zen (j. 1849).
  • 1888. José Raúl Capablanca kubatar xake-jokalaria jaio zen (h. 1942).
  • 1896. Elias Wen txinatar apaiz ortodoxoa, Errusiatik kanpoko eliza ortodoxoaren apaiz zaharrena jaio zen (h. 2007).
  • 1900. Anna Seghers alemaniar eleberrigilea jaio zen (h. 1983).
  • 1905. Berlinen lehen autobus zerbitzu publikoa inaguratu zuten.
  • 1909. Peter Drucker estatubatuar kudeaketa-aditu eta idazlea jaio zen (h. 2005).
  • 1909. Mariano Estornes Lasa euskal idazlea jaio zen (h. 1997).
  • 1912. George Emil Palade, errumaniar-estatubatuar medikua eta biologoa, 1974ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 2008).
  • 1912. Joan Sales kataluniar idazlea jaio zen (h. 1983).
  • 1913. Rodolfo Bozas euskal herritar kazetari eta itzultzailea jaio zen (h. 1978).
  • 1913. Ataúlfo Argenta espainiar pianojole eta orkestra-zuzendaria jaio zen (h. 1958).
  • 1915. Joe Hill estatubatuar sindikalista hil zen (j. 1879).
  • 1917. Indira Gandhi Indiako lehen ministroa, jaio zen (h. 1984).
  • 1919. Gillo Pontecorvo italiar zinema zuzendaria jaio zen (h. 2006).
  • 1919. Florencio Constantino, bizkaitar tenorra, hil zen Mexikon (j. 1869).
  • 1920. Gene Tierney estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1991).
  • 1925. Henry Fayol hil zen (j. 1841).
  • 1925. Henri Fayol frantziar meategi-ingeniaria hil zen (j. 1841).
  • 1931. John le Carré britainiar idazlea jaio zen.
  • 1932. Eleanor F. Helin estatubatuar astronomoa jaio zen (h. 2009).
  • 1933. Lehendabiziz sufragio unibertsala ezarri zen Espainian eta eskuinak irabazi zituen hauteskundeak.
  • 1933. Barakaldon PSOEko pistoladun batzuek Hermenegildo Alvariño EAE-ANVko militantea hil zuten boza ematera zihoanean. Zierbenan, berriz, apaiz bat arma zuriz zauritu zuten.
  • 1933. Hermenegildo Alvariño, EAEko militantea hil zen.
  • 1935. Silverio Izagirre, euskal herritar futbolaria hil zen (j. 1897).
  • 1936. Buenaventura Durruti anarkista hil zen Madrileko frontean.
  • 1938. Lev Xestov errusierazko idazlea eta filosofoa hil zen (j. 1866).
  • 1949. James Ensor belgikar margolaria, marrazkigilea eta grabatzailea hil zen (j. 1860).
  • 1942. Calvin Klein estatubatuar moda-disenatzailea jaio zen.
  • 1942. Bigarren Mundu Gerra, Stalingradeko bataila: Sobietarren erasoa Volgan.
  • 1942. Calvin Klein estatubatuar moda diseinatzailea jaio zen.
  • 1949. Maria Mestayer, euskal gastronomo eta sukaldaria, hil zen Madrilen (j. 1877).
  • 1961. Meg Ryan estatubatuar aktore eta ekoizlea jaio zen.
  • 1962. Jodie Foster estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1963. Katalina Eleizegi euskal idazlea hil zen (j. 1889).
  • 1967. Casimir Funk poloniar biokimikoa hil zen (j. 1884).
  • 1967. João Guimarães Rosa brasildar idazlea hil zen (j. 1908).
  • 1969. Richard Virenque frantziar txirrindulari ohia jaio zen.
  • 1969. Ana Álvarez espainiar aktore eta modeloa jaio zen.
  • 1982. Erving Goffman, kanadar-estatubatuar soziologo eta idazlea, mikrosoziologiaren aitzindaritzat hartua hil zen (j. 1922).
  • 1984. Martin Markuleta, Amarako ogizaltzailea, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, hil zen (j. 1907).
  • 1990. OTAN eta Vartsobiako Itunak bakea sinatu zuten.
  • 1992. Boris Yeltsin lehendakariak Errusiaren erabakia anuntziatu zuen: urpeko nuklearren ekoizpena geldituko zuten.
  • 1998. Vincent van Goghen Portrait de l’artiste sans barbe, 1889an egina 71,5 milioi dolarrengatik saldu zen enkante batean.
  • 1998. Louis Dumont frantziar antropologoa hil zen (j. 1911).
  • 2002. Prestige petroliontzia bitan banatu zen eta Galiziatik 100 kmtara hondoratu zen, 70.000 tona erregai zeramatzala. Azaroaren 13an hasi zen arazoa.
  • 2006. Wii bideokontsola Estatu Batuetan merkaturatua izan zen.
  • 2009. Herman Van Rompuy hautatu zuten Europar Batasuneko presidente, eta Catherine Ashton kanpo harremanetarako ordezkari nagusi.
  • 2013. Frederick Sanger, ingeles biokimikaria, 1980ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1918).
  • 2014. Mike Nichols estatubatuar zinemagilea hil zen (j. 1931).
  • 2014. Koldo Losada bizkaitar aktorea hil zen (j. 1960).
  • 2014. SNPko Nicola Sturgeon politikaria Alex Salmond alderdikidearen ordez Eskoziako lehen ministro izendatu zuten.

Azaroaren 18a

18 Osteguna Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 18a sarreran

  • 1517. Karlos I.a Espainiakoa Valladolidera iritsi zen; berehala azaleratuko ziren noblezia flamenkoa eta espainiarraren arteko liskarrak
  • 1541. Michelangelok Azken Epaia freskoa bukatu zuen Kapera sistinoan.
  • 1787. Louis Daguerre fisikari, kimikari, margolari eta antzoki-dekoratzailea jaio zen Cormeilles-en-Parisisen. Besteak beste, bere lorpenen artean daude dagerrotipoa asmatzea, eta lehendabiziko aldiz gizakia argazki batean ateratzea (h. 1851).
  • 1809. Manuel Blanco Romasanta, El hombre lobo de Allariz deituriko psikopata kriminala, jaio zen (h. 1854)
  • 1830. Belgikak independentzia lortu zuen Holandarekiko.
  • 1922. Marcel Proust idazle frantziarra hil zen (j. 1871).
  • 1928. Walt Disneyk Mickey saguaren lehen laburmetraia sortu zuen.
  • 1952. UNESCOk Espainiaren sarrerari oniritzia eman zion.
  • 1962. Kirk Hammett, estatubatuar gitarrista eta Metallica heavy metal taldeko kidea, jaio zen.
  • 1970. Johan Liiva, Arch Enemy taldeko abeslari suediarra, jaio zen.
  • 1976. Espainiako Gorteek Erreforma Politikorako Legea onartu zuten, demokraziaranzko bidea hasiz.
  • 1976. Shagrath, Dimmu Borgir taldeko abeslari norveiarra, jaio zen.
  • 1978. Jonestowneko tragedia: Guyanan, Jim Jones reverendoak zuzenduriko El Templo del Pueblo sektako 900 bat kide hil ziren.
  • 1993. Espainian Ley de Seguridad Ciudadana delakoa inkonstituzionala zela erabaki zuten eta honek José Luis Corcuera barne ministroaren dimisioa eragin zuen.
  • 1995. Vatikanok emakumea apaiz ordenatzeari emandako ezetza berrestu zuen.
  • 2004. Errusiak Kiotoko Protokoloa onartu zuen.

Azaroaren 17a

17 Asteazkena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 17a sarreran

  • 1566. Espainiako Filipe II.ak oso neurri zorrotzak aldarrikatu zituen Granadan bizi ziren moriskoentzako, hizkuntza eta ohitura musulmanak murriztuz.
  • 1755. Luis XVIII.a Frantziakoa, 1814–1824 tartean Frantziako errege izango zena, jaio zen (h. 1824).
  • 1858. Robert Owen, britainiar sozialisto utopikoa, hil zen (j. 1771).
  • 1920. Osasuna talde iruindarraren ustezko jaiotze data.
  • 1869. Suezko kanala ireki zen Mediterraneoa eta Itsaso Gorriaren artean.
  • 1917. Auguste Rodin, eskultore frantsesa.
  • 1893. Alain Gerbault, nabigatzaile frantsesa jaio zen (h. 1941).
  • 1941. Bigarren Mundu Gerran, Japonian zegoen AEBetako kontsulak japoniarrek Pearl Harborrekiko zituzten planak telegrafiatu zituen, baina ez zioten kasurik egin.
  • 1944. Danny DeVito aktore eta zine-zuzendari estatubatuarra jaio zen.
  • 1945. Manuel Hugué idazle eta margolaria hil zen (j. 1872).
  • 1966. Jeff Buckley, musikari estatubatuarra, jaio zen (h. 1997).
  • 1988. Ikasleen Nazioarteko Eguna ospatu zen lehen aldiz Euskal Herrian.
  • 1998. Fernando Quiñones idazlea hil zen (j. 1998).
  • 1999. Enrique Urquijo musikaria eta Los Secretos bandako kidea hil zen (j. 1960).
  • 2005. Gasteizko Pferd Ruggeberg (“Caballito”) enpresako langileek bertan behera utzi zuten greba, Euskal Herriko inoizko luzeena (2 urte eta 14 egun).

Azaroaren 16a

16 Asteartea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 16a sarreran

  • 1384. Eudiviges Poloniako errege egin zuten (bitxia dena emakumea zela da!).
  • 1491. Avilan egindako auto de fe delako batean 2 judu eta 6 konbertso erre zituzten, Santo Niño de La Guardia bere errito baterako asasinatu zutelako.
  • 1532. Franzisko Pizarrok eta bere gizonek Atahualpa inka preso hartu zuten Cajamarcan. Hurrengo urtean hilko zuten.
  • 1717. Jean le Rond d’Alembert frantziar matematikaria jaio zen (h. 1783).
  • 1885. George Eastmanek, Kodaken sortzaileak, imajinak inpresionatzeko nitrozelulosazko pelikula asmatu zuen AEBn.
  • 1920. Errusian 1918an hasi zen gerra zibila amaitu zen.
  • 1922. José Saramago idazle portugaldarra jaio zen (h. 2010).
  • 1923. Frantziak eta Belgikak Ruhr ingurua okupatu zuten.
  • 1938. Espainian Ebroko gudua bukatu zen, Gerra Zibileko borrokarik luzeena eta latzena: 30.000 errepublikar hil ziren eta beste 20.000 hartu zituzten preso.
  • 1945. UNESCO sortu zen Londresen.
  • 1974. Areciboko Mezua bidali zuten Areciboko Radioteleskopiotik kanpo espaziorantz.
  • 2006. Milton Friedman, estatubatuar ekonomialaria eta Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1912).


Azaroaren 15a

15 Astelehena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 15a sarreran

  • 1630. Johannes Kepler, astronomo eta matematikari alemaniarra, hil zen (j. 1571).
  • 1738. William Herschel astronomo alemananiarra, Urano aurkitzeagatik ezaguna,  jaio zen (h. 1822).
  • 1938. Gerra Zibila. Nazioarteko Brigadak desegin ziren.
  • 1940. Naziek Varsoviako ghettoa itxi zuten, hasieran txarrantxarekin eta gero 3 m garai eta 18 km luze zen harresi batekin. 350.000 judu inguru sartu zituzten.
  • 1945. Kanadak, AEBk eta Erresuma Batuak bonba atomikoaren sekretua SESBi entregatzeari ezezkoa eman zioten.
  • 1949. Nathuram Godse eta Narayan Apte exekutatu zituzten Mahatma Gandhi erail zutelako.
  • 1995. Espainian gerra garaietako heriotza zigorraren ezezpena adostu zen Senatuan.
  • 1998. Federiko Krutwig, idazle eta politiko getxotarra, hil zen (j.1921).

Azaroaren 14a

14 Igandea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 14a sarreran

  • K. a. 1152. Ezagutzen den lehen lan greba egin zen antzinako Egipton, Ramses III.aren garaian. Turinen dagoen papiro batean bilduta dago informazio hau.
  • 1409. Enirio-Aralarreko Mankomunitatea sortu zen.
  • 1501. Henrike VIII.a Ingalaterrakoa Errege-erregina Katolikoen alabarekin, Katalina Aragoikoarekin, ezkondu zen.
  • 1533. Franzisko Pizarrok gidatuta, konkistatzaile espainiarrrak Cajamarcara (Inka Inperioa) iritsi ziren.
  • 1833. Tomas Zumalakarregi Karlos Maria Isidro Borboikoaren aldeko ejerzitoaren komandante nagusi izendatu zuten Lizarran.
  • 1840. Claude Monet margolari inpresionista jaio zen (h. 1926).
  • 1879. Espainian Erret Dekretu batek Sistema Metriko Hamartarra ezarri zuen 1880ko uztailetik aurrera.
  • 1884. Alemanian Berlingo Konferentzia hasi zen: estatu europarrek Afrika euren artean banatuko zuten.
  • 1907. Pedro Arrupe “Aita Arrupe” Jesusen Konpainiaren 28. Nagusia jaio zen. (h. 1991).
  • 1921. Espainiako Alderdi Komunistaren sorrera.
  • 1924. Lehen irrati emisora inaguratu zen ofizialki Espainian eta hirugarrena Europan: Radio Barcelona.
  • 1929. Alfontso Irigoien euskal idazlea (h. 1996).
  • 1940. Bigarren Mundu Gerran naziek Coventry hiria (Ingalaterra) bonbardatu eta deuseztu zuten.
  • 1975. Madrileko Deklarazioa sinatu zuten Espainia, Maroko eta Mauritania artean. Espainiak Sahara utziko zuela onartu zuen.
  • 1988. Aljeren Estatu Palestinar independentea aldarrikatu zuten eta Israelek onartu egin zuen.
  • 1996. Kongresuak Espainia OTANen guztiz sartuko zela onartu zuen. 293 botu alde, 23 kontran eta 4 abstentzio.
  • 2007. Mondragon Corporacion Cooperativak lehen euskal industriagunea inauguratu zuen Txinan.

Azaroaren 13a

13 Larunbata Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 13a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Monika eta Goiara

  • 354. San Agustin Hiponakoa, ipar-afrikar filosofo eta teologoa, jaio zen (h. 430).
  • 867. Nikolas I.a, Aita santua, hil zen (j. c. 800).
  • 1093. Malcolm III.a Eskoziakoa, Eskoziako Erresumako erregea, hil zen (j. 1031).
  • 1312. Eduardo III.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea, jaio zen (h. 1377).
  • 1460. Henrike Nabigatzailea, Portugalgo Erresumako infantea, hil zen (j. 1394).
  • 1462. Ana Habsburgokoa, Luxenburgoko dukesa eta Turingia eta Saxoniako landgravesa ezkontidea, hil zen (j. 1432).
  • 1504. Filipe I.a Hessekoa, Erreforma Protestantea babestu zuen alemaniarra, jaio zen (h. 1567).
  • 1595. Jurgi Gilen I.a Brandeburgokoa, Brandeburgoko margrave printze hautesle eta Prusiako dukea, jaio zen (h. 1640).
  • 1726. Sofia Dorotea Brunswick-Lüneburgekoa, Jurgi II.a Erresuma Batukoaren ama, hil zen (j. 1666).
  • 1780. Ranjit Singh, Punjabeko Sikh Erresumaren sortzailea eta lehen maharaja, jaio zen (h. 1839).
  • 1782. Esaias Tegner, suediar poeta, jaio zen (h. 1846).
  • 1784. Santos Ladron de Zegama, nafar militarra, jaio zen (h. 1833).
  • 1785. Joaquín Ibarra, espainiar tipografoa, hil zen (j. 1725).
  • 1792. Eugenio Abiraneta, euskal herritar politikaria, jaio zen (h. 1872).
  • 1806. Emilia Plater, poloniar iraultzailea, Errusia inperialaren aurkako Azaroko altxamenduan heroitzat hartua, jaio zen (h. 1831).
  • 1838. Jarosław Dąbrowski, poloniar militarra, jaio zen (h. 1871).
  • 1841. Karolina Badengoa, alemaniar printsesa, hil zen (j. 1776).
  • 1850. Robert Louis Stevenson, eskoziar idazlea, jaio zen. Bere lanen artean Altxorraren Uhartea famatua aurkitzen da (h. 1894).
  • 1863. Ignacio Comonfort, Mexikoko presidentea, hil zen (j. 1812).
  • 1868. Gioacchino Rossini, italiar musikagilea, hil zen (j. 1792).
  • 1886. Mary Wigman, alemaniar dantzaria eta koreografoa, jaio zen (h. 1973).
  • 1891. Diego Pascual Eraso, nafar kulturgilea, jaio zen (h. 1974).
  • 1893. Edward Doisy, estatubatuar biokimikaria, 1943ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 1986).
  • 1893. Arnaud-Michel Abadia, euskal-irlandar geografo eta euskaltzalea, Parisen, hil zen (j. 1815).
  • 1896. Antonio Peña Goñi, gipuzkoar musikagilea eta kritikaria, Madrilen, hil zen (j. 1846).
  • 1899. Huang Xianfan, txinatar historialaria eta antropologoa, jaio zen (h. 1982).
  • 1903. Pedro Navascues, nafar historialari eta idazlea, jaio zen (h. 1927).
  • 1903 Camille Pissarro, frantziar margolaria, hil zen (j. 1830).
  • 1907. Francis Thompson, ingeles poeta eta saiakera-idazlea, hil zen (j. 1859).
  • 1908. Achille Luchaire, frantziar historialaria, hil zen (j. 1846).
  • 1908. Bilboko Basurtuko Unibertsitate Ospitalea inauguratu zen.
  • 1911. Heinz von Foerster, austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria, jaio zen (h. 2002).
  • 1913. R. Orin Cornett, estatubatuar fisikaria, jaio zen (h. 2002).
  • 1914. Alberto Lattuada, italiar zinema zuzendaria, jaio zen (h. 2005).
  • 1914. Julio Caro Baroja, euskal jatorriko antropologo, historialari eta hizkuntzalaria, Madrilen, jaio zen (h. 1995).
  • 1922. Ernest Bidegain, baxenafar idazlea, jaio zen.
  • 1923. Miguel Primo de Riveraren diktadura hasi zen Espainian.
  • 1926. Don Gordon, estatubatuar zinema eta telebistako aktorea, jaio zen (h. 2017).
  • 1928. Enrico Cecchetti, italiar dantzaria eta ballet irakaslea, hil zen (j. 1850).
  • 1929. Jaime Gil de Biedma, gaztelaniazko kataluniar olerkaria, jaio zen (h. 1990).
  • 1929. Ramon Etxarren Izturitz, gasteiztar apezpiku aurrerakoia, jaio zen (h. 2014).
  • 1930. René Philombe, kamerundar eleberrigilea, poeta, saiakera-idazlea eta kazetaria, jaio zen (h. 2001).
  • 1931. Ponciano Arbelaitz, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen (h. 2008).
  • 1931. José María Liborio Camino, bizkaitar apaiz katolikoa, Presidente Prudenteko gotzain emeritua, jaio zen.
  • 1934. Garry Marshall, estatubatuar zinema-zuzendaria, aktorea, idazlea eta produktorea, jaio zen (h. 2016).
  • 1943. Fermin Leizaola, gipuzkoar etnologoa, jaio zen.
  • 1943. Maurice Denis, frantziar margolari, dekoratzaile, marrazkigile eta idazlea, hil zen (j. 1870).
  • 1947. Joe Mantegna, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1949. Javier Busto, gipuzkoar musikagilea, jaio zen.
  • 1952. Maria Mercè Marçal, kataluniar poeta, irakasle, idazle eta itzultzailea, jaio zen (h. 1998).
  • 1955. Whoopi Goldberg, estatubatuar
  • 1960. Koldo Losada, bizkaitar aktorea, jaio zen (h. 2014).
  • 1961. José Ignacio Munilla, euskal apezpikua, Donostiako elizbarrutiko apezpikua, jaio zen.
  • 1964. Isabel Elizalde, Nafarroako Gobernuko Landa Garapena, Toki Administrazioa eta Ingurumeneko sailburua, jaio zen.
  • 1969. Gerard Butler, eskoziar zinema eta antzerkiko aktorea, jaio zen.
  • 1973. Erresuma Batuan, Emerjentzia Egoera izan zen, petrolioaren krisiaren eraginez.
  • 1973. Bruno Maderna, italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria, hil zen (j. 1920).
  • 1974. Vittorio De Sica, italiar zinema-zuzendari eta aktorea, hil zen (j. 1901).
  • 1979. Aimar Olaizola, goizuetar pilotaria, jaio zen.
  • 1981. Haritz Mujika, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1985. Nevado del Ruiz sumendiak laba egotzi eta izozgune bat urtu zuen, luizi bat sortuz eta Armero herria (Kolonbia) estaliz. 23.000 hildako utzi zituen.
  • 1987. Eduardo Arbide, euskal-argentinar futbolaria, Madrilen, hil zen (j. 1900).
  • 1992. Alcàsserreko hilketa izan zen.
  • 1993. Julia Michaels, estatubatuar abeslaria eta abesti-idazlea, jaio zen.
  • 1998. Espainiako gobernuak Pio Cabanillas izendatu zuen RTVEko zuzendari.
  • 2001. Indiako parlamentuaren aurkako eraso terrorista batek hamalau pertsona hil zituen.
  • 2002. Prestige petroliontzia hondoratzen hasi zen Galiziako kostan, fuel olio isuri erraldoia Euskal Herriraino hedatuz.
  • 2009. Michel Freitag, suitzar jatorriko quebectar soziologo eta filosofoa, hil zen (j. 1935).
  • 2010. Luis García Berlanga, espainiar zinema zuzendaria eta gidoilaria, hil zen (j. 1921).
  • 2011. Italian Silvio Berlusconik lehen ministro postutik dimititu eta italiar ugari gertakaria ospatzeko Kirinal jauregiaren aurrean bildu dira. Mario Monti lehen ministro berria izendatu dute.Berria.info Eitb.com
  • 2012. Emilio Aragón Bermúdez Miliki, espainiar pailazoa, abeslaria eta telebista aurkezlea, hil zen (j. 1929).
  • 2013. Hans-Jürgen Heise, alemaniar idazlea, hil zen (j. 1930).
  • 2013. José Cantón, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea, San Fernandon (j. 1937).
  • 2014. Alexander Grothendieck, alemaniar matematikaria, hil zen (j. 1928).
  • 2015. Azaroko Parisko atentatuak izan ziren 137 hildako eta 368 zauritu izan zirelarik, gehienak Bataclan antzokian, Eagles of Death Metal taldearen kontzertuan.
  • 2016. Maria Pilar Busquet i Medan, kataluniar politikari eta ekintzailea, hil zen (j. 1937).
  • 2016. Leon Russell, estatubatuar musikari, pianojole, gitarrajole eta kantautorea, hil zen (j. 1942).

 

 

 

Azaroaren 12a

12 Ostirala Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 12a sarreran

  • 1028. Bizantzion, Zoe enperatriza Erroman III.arekin ezkondu zen Konstantino VIII.aren nahiak betez.
  • 1035. Knut II.a Danimarkakoa edo Knut Handia, Danimarka, Norvegia eta Ingalaterrako errege vikingoa, hil zen (j. 995 inguru).
  • 1434. Luis III.a, Napoliko erregea 1417 eta 1434 artean, hil zen (j. 1403).
  • 1555. Erresuma Batuko Legebiltzarrak Katolizismoa berrezari zuen estatuko erlijio.
  • 1595. John Hawkins ontzi eraikitzaile eta merkatari ingelesa hil zen (j. 1532).
  • 1651. Gurutzeko Sor Juana Ines jaio zen (h. 1695).
  • 1793. Frantzian, Parisko alkate zen Jean Sylvain Bailly gilotinatu zuten.
  • 1912. José Canalejas, Ministro Kontseiluaren lehendakaria, asasinatu zuten Madrileko Puerta del Sol inguruan.
  • 1912. Robert Falcon Scotten hilotza aurkitu zuten Antartikan, kongelatuta. Ziurrenik martxoaren 29az geroztik hilda zegoen (j. 1968).
  • 1927. Leon Trotsky bota zuten SESBeko Alderdi Komunistatik eta Iósif Stalinen esku geratu zen hango erabateko kontrola.
  • 1929. Grace Kelly, AEBetako aktore eta Monakoko printzesa, jaio zen (h. 1982).
  • 1929. Michael Ende idazle alemana jaio zen (h. 1995).
  • 1933. Hugh Grayk hartu zituen Ness lakuko munstroarenaren lehen argazkiak.
  • 1934. Charles Manson, AEBetako asasinoa, jaio zen.
  • 1936. Ameriketako Estatu Batuetan garai hartan munduko zubirik luzeena izan zena ireki zuten San Frantziskon, Golden Gate Bridge delakoa.
  • 1938. Hermann Göringek Theodor Herzl kazetariak proposatutako ideia jakinarazi zuen; erregimen nazia Madagaskar judu-etxe bihurtzeko planak egiten ari zen.
  • 1941. Bigarren Mundu Gerran, Moskun -12 °ko tenperaturak izan zituzten eta SESBek lehen aldiz eraso zien erdi kongelaturik zeuden tropa alemaniarrei.
  • 1945. Neil Young kanadar musikaria jaio zen.
  • 1959. Ernest Benach kataluniar politikaria jaio zen.
  • 1961. Nadia Comăneci errumaniar gimnasta jaio zen.
  • 1969. Vietnamgo gerran My Laiko sarraskia gertatu zen eta Seymour Hersh kazetariak argitaratu zuen.
  • 1989. Dolores Ibarruri Pasionaria hil zen Madrilen (j. 1895).
  • 1990. Akihito Japoniako 125. enperadore izendatu zuten.
  • 1990. Tim Berners-Leek World Wide Web ideia argitaratu zuen.
  • 2007. Pakistanen poliziak Benazir Bhutto lehen ministro ohia atxilotu zuen Pervez Musharraf presidentearen aginduz, salbuespen egoera salatzeko manifestaldi bat egin baino egun bat lehenago.

Azaroaren 11

11 Osteguna Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 11 sarreran

  • 1500. Granadan (Espainian) Fernando Katolikoak eta Frantziako Luis XII.ak Italia bien artean banatu zuten, Granadako Itunaren bidez.
  • 1748. Espainiako Karlos IV.a jaio zen (h. 1819).
  • 1821. Fiodor Dostojevski, errusiar idazlea, jaio zen (h. 1881).
  • 1918. Lehen Mundu Gerra amaitu zen, Alemaniak armistizioa sinatu eta Frantziari Alsazia eta Lorrena itzuliz.
  • 1918. Poloniak independentzia politikoa lortu zuen.
  • 1942. Bigarren Mundu Gerran, naziek Vichy (Frantziako hegoaldean) hartu zuten.
  • 1951. Kim Peek, estatubatuar Savant-a, jaio zen (h. 2009).
  • 1995. Bilboko metroko lehen tartea inauguratu zen, Plentziatik Zazpi kaleetara doana.
  • 2004. Yasser Arafat agintari palestinarra hil zen (j. 1929).

Azaroaren 10a

10 Asteazkena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 10a sarreran

  • 1483. Martin Lutero Elizaren erreformatzailea jaio zen (h. 1546).
  • 1810. Espainian, Cadizeko Gorteen dekretu batek inprenta askatasuna eman zuen lehen aldiz.
  • 1843. Isabel II.ak Espainiako Konstituzioa zin egin zuen.
  • 1855. Tokion lurrikara batek 100.000 pertsona baino gehiago hil zituen.
  • 1885. Juan Avelino Barriola jaio zen, Donostian, antzezlanak idatziz Gipuzkoan ezaguna egin zena.
  • 1978. Espainiarren adinez nagusi izateko adina aurreratu egin zuten, 21 urtetik 18ra.
  • 1997. Pablo Ruiz Picassoren Ametsaren enkantean 7.000 milioi pezeta ordaindu zuten New Yorken.
  • 2007. Joan Karlos I.ak ¿Por qué no te callas? esan zion Venezuelako Chávezi.


Azaroaren 9a

09 Asteartea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 9a sarreran

  • 1799. Frantzian Napoleon Bonapartek estatu kolpea eman zuen, direktorioa eraitsi eta kontsulatua ezarriz. Lainotearen (Brumario) 18a zen egutegi iraultzailean.
  • 1897. Cáritas sortu zen.
  • 1918. Lehen Mundu Gerran, Wilhem II.ak, Alemaniako enperadoreak, abdikatu egin zuen, Alemania garaitua izan zenean.
  • 1921. Frantzian bildu zen ingeniari zibilen kongresuan, Henri Bresier-ek Gibraltarko itsasartea zeharkatuko lukeen tunelaren proiektua aurkeztu zuen.
  • 1925. SSak sortu ziren.
  • 1937. Japoniarrek Txinako Shanghai hiria okupatu zuten.
  • 1938. Alemania eta Austria osoan zehar juduen kontrako istiluak gertatu ziren: Kristal hautsien gauan, 35.000 juduen ondarea suntsitu zuten eta izua nagusitu zen.
  • 1951. Resurreccion Maria Azkue euskal idazle, abade, hizkuntzalari eta ikertzailea hil zen Bilbon. Besteak beste Euskaltzaindiaren sortzaileetako bat izan zen, baita bertako lehen lehendakaria ere.
  • 1965. AEBetako ipar ekialdeko 7 estatutan eta Kanadako 2 probintzietan, 12 ordutan elektrizitaterik gabe egon ziren. Itzalaldi Handiak 30.000 pertsonengan eragin zuen.
  • 1984. Espainiako Gobernuak neurri berriak onartu zituen soldadutzarako: 19 urterekin hasiko da eta 12 hilabete iraungo du.
  • 1985. Gari Kasparov, 22 urteko sobietarra, munduko kanpeonatoa irabazi zuen xaken, Anatoli Karpov Moskun garaitu eta gero.
  • 1989. Berlingo harresia, 1961eko abuztuaren 13an altxatua eta Gerra Hotzaren sinboloa zena, eraitsi zuten.
  • 2000. Espainian mugak itxi zitzaizkien Frantzia eta Irlandatik zetozen haragiei, behi eroen gaitza zela-eta.

Azaroaren 8a

08 Astelehena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 8a sarreran

  • 1519. Hernan Cortes Tenochtitlan hiriaren ateetara iritsi zen eta  Moctezuma II.a enperadore azteka bere bila irten zen. Karlos I.a Espainiakoaren mendeko izatea onartuko zuen honek.
  • 1833. Gipuzkoak Lehen Karlistadan parte hartzea erabaki zuen.
  • 1847. Clontarf-en, Irlandan, Bram Stoker idazlea jaio zen; Drakula idatziko zuen geroago (h. 1912).
  • 1884. Hermann Rorschach suitzar psikiatra eta Rorschachen testa deritzonaren sortzailea jaio zen (h. 1922).
  • 1893. Santiago Salvador izeneko anarkistak bonba bat jaurti zuen Bartzelonako El Liceun: 14 hildako eta 6 zauritu.
  • 1895. W. Konrad Roentgenek deskubritutako X Izpiak hasi ziren erabiltzen.
  • 1923. Alemania: Adolf Hitler estatu kolpe bat jotzen saiatu zen, baina ez zuen lortu eta atxilotu egin zuten.
  • 1932. Franklin Delano Roosevelt aukeratu zuten AEBko lehendakari.
  • 1939. Georg Elserrek atentatua egin zuen Munichen Adolf Hitlerren aurka, baina hau bizirik atera zen.
  • 1960. Estatu Batuak: John F. Kennedy presidente bihurtu zen.
  • 1971. Led Zeppelinek bere laugarren albuma argitaratu zuen, Led Zeppelin IV edo ZOSO. Stairway to Heaven abesti ospetsua zetorren bertan.
  • 1988. George Bush AEBetako presidente aukeratu zuten.



Azaroaren 7a

07 Igandea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 7a sarreran

  • 1519. Toledon, komuneroek Karlos I.aren aurkako Lehen Manifestua presentatu zuten.
  • 1776. Karlos III.a Espainiakoak Floridablancako kondea lehen ministro izendatu zuen.
  • 1813. Espainiako Independentzia Gerra garaian, ingelesez, portugaldarrez eta espainiarrez osatutako armada Frantzian sartu zen frantses armadaren atzetik Wellingtongo dukearen agindupean.
  • 1823. Rafael Riego, militar espainola, hil zen (j. 1785).
  • 1867. Marie Curie, kimikaria, fisikaria, Fisikako Nobel Saria (1903) eta Kimikako Nobel Saria (1911), jaio zen (h. 1934).
  • 1879. León Bronstein, Trotski, politikari sovietarra, jaio zen.  Garai hartako egutegian, urriaren 26a izango zen (h. 1940).
  • 1886. Kuban esklabotza abolitu zuten.
  • 1917. Errusiako Iraultza hasi zen.
  • 1976. Fernando Aire Xalbador bertsolaria, Urepelen (Nafarroa Beherea) hil zen (j. 1920).
  • 1986. Rosarion (Argentina), Walter Di Giusti psikopatak Fito Páezen amonak asasinatu zituen (1963).
  • 1991. Magic Johnsonek, saskibaloiko jokalari estatubatuarrak, HIESaren birusa zuela aitortu zuen.
  • 2003. Euskarazko Wikipedia martxan jarri zuten.

Azaroaren 6a

06 Larunbata Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 6a sarreran

  • 1479. Joana Eroa, Gaztelako erregina eta Filipe Ederraren emaztea, jaio zen (h. 1555).
  • 1520. Fernando Magallanes Magallanes Itsasartea izango denean sartu zen bere barkuarekin.
  • 1661. Karlos II.a Espainiakoa jaio zen. Habsburgotarren azken erregea izango zen, ondorengorik gabe hil baitzen 1700ean.
  • 1814. Adolphe Sax, belgiarra eta saxofoiaren asmatzailea, jaio zen (h. 1894).
  • 1844. Dominikar Errepublika Espainiatik independizatu zen.
  • 1860. Abraham Lincoln izan zen Ameriketako Estatu Batuetan presidente aukeratu zuten lehen errepublikarra (16. presidentea).
  • 1889. Frantzia: Eiffel dorrea inaguratu zuten Parisen.
  • 1917. Boltxebike eta tsaristen arteko borrokek San Petersburgo hartu zuten. Sobiet Iraultza hasi zen.
  • 1932. Alemanian parlamenturako hauteskundeak burutu zituzten eta alemaniarrak laugarren aldiz joan ziren bozkatzera urte berean. Alderdi Naziak atera zituen boto gehien, baina ez zuen gehiengo absolutua lortu.
  • 1941. Bigarren Mundu Gerra: Iosif Stalin lider sobietarrak herriari hitz egin zion bigarren aldiz bere 20 urtetan luzatutako agintaldian. 350.000 errusiar soldadu hil baziren ere, naziek lau milioi eta erdi galdu zituztela (gehiegikeria izan zen hau) eta sobietarren garaipena gertu zegoela esan zuen.
  • 1944. Plutonioa produzitu zen lehen aldiz Hanford Siten, ondoren Fat Man bonba atomikoan erabiliko zena; Nagasakin (Japonia) jaurtia.
  • 1971. AEBetako Energia Atomikorako Batzordeak Cannikin probatu zuen, lurrazpiko hidrogeno bonba handiena, eta Amchitka irlan egin zuen (Aleutiar uharteetan).
  • 1975. 350.000 marokoarrek Saharainorako Martxa edo Ibilbide Berdea hasi zuten espainiar tropak atzerarazteko helburuz.
  • 1975. Erresuma Batua: Sex Pistols taldeak Londreseko San Martineko Arte Eskolan jo zuen lehen aldiz.
  • 1986. Irangate eskandalua. Prentsa estatubatuarrak Ronald Reagan presidentea salatu zuen, Irani armak saltzeko baimena eman zuelako.
  • 1991. KGB desegin zen betirako.
  • 1996. Mexiko: 3 gizonek Eduardo Quihua Maquixtle eta bere familia, lau seme-alabak barne, asasinatu zituzten, sorginkeria salaketapean.
  • 1998. Espainiako gobernuak, Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen eskaeraz, Augusto Pinocheten extradizioa eskatu zion Erresuma Batuari.
  • 1999. Australia: australiarren erreferendumak estatuburu Ingalaterrako Isabel II.a erregina mantentzea erabaki zuen.

Azaroaren 5a

05 Ostirala Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 5a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Nafarroa, Nafar eta Zutik.

Guy Fawkes Night edo Bonfire Night jaia Ingalaterran.

  • 1370. Kasimiro III.a Poloniakoa, Poloniako erregea, hil zen (j. 1310).
  • 1494. Hans Sachs, alemaniar olerkari eta musikagilea, jaio zen (h. 1576).
  • 1500. Joanes Foixkoa, Nafarroako Erresumako infantea, hil zen (j. 1450).
  • 1571. Bilbon izandako sute batek ia hiri guztia suntsitu zuen.
  • 1615. Ibrahim I.a, Otomandar Inperioko sultana, jaio zen (h. 1648).
  • 1619. Philip Koninck, holandar margolari barrokoa, jaio zen (h. 1688).
  • 1699. Eneko Velez Gebarakoa, hamargarren Oñatiko kondea eta Campo Realeko kondea, euskal herritar politikaria, hil zen (j. 1642).
  • 1807. Patricio de la Escosura, espainiar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1878).
  • 1818. Friedrich Heinrich Füger, klasizismo garaiko alemaniar margolaria, hil zen (j. 1751).
  • 1819. Alexander Kucharsky, poloniar erretratugilea, hil zen (j. 1741).
  • 1853. Mexikon lehen telegrafo linea sortu zen.
  • 1854. Paul Sabatier, frantziar kimikaria, 1912ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1941).
  • 1855. Eugene Debs, estatubatuar politikaria, jaio zen (h. 1926).
  • 1864. Zacarías Martínez, espainiar agustindar erlijiosoa eta biologoa, Gasteizko apezpikua izandakoa, jaio zen (h. 1933).
  • 1866. Jesús Santesteban, gipuzkoar musikagilea, jaio zen.
  • 1867. Leopoldo O’Donnell, espainiar militar eta politikoa, hil zen (j. 1809).
  • 1876. Raymond Duchamp-Villon, frantziar eskultorea, jaio zen (h. 1918).
  • 1879. James Clerk Maxwell, eskoziar fisikaria, XIX. mendeko zientzialari handienetakoa, hil zen (j. 1831).
  • 1880. Mihail Sadoveanu, errumaniar idazlea, jaio zen (h. 1961).
  • 1889. Ricardo Arrue, euskal margolaria, jaio zen (h. 1978).
  • 1898. Amado Granell, espainiar errepublikar eta militarra, jaio zen (h. 1972).
  • 1904. Sofía Bozán, argentinar aktorea, jaio zen.
  • 1905. Joel McCrea, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 1990).
  • 1906. Fred Lawrence Whipple, estatubatuar astronomoa, jaio zen (h. 2004).
  • 1906. Francisco Gorritxo, bizkaitar politikari abertzalea, jaio zen (h. 1993).
  • 1912. Leonardo Zilaurren, euskal herritar futbolaria, jaio zen (h. 1969).
  • 1913. Vivien Leigh, britainiar aktorea, jaio zen (h. 1967).
  • 1914. August Weismann, alemaniar biologoa, hil zen (j. 1834).
  • 1925. Sidney Reilly, errusiar espioia, Erresuma Batuko Secret Inteligence Service-rentzat lan egin zuena, hil zen (j. 1874).
  • 1919. Félix Gaillard, Frantziako lehen ministroa, jaio zen (h. 1970).
  • 1920. Douglass North, estatubatuar ekonomialaria, 1993ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 2015).
  • 1921. Georges Cziffra, hungariar piano jotzailea, jaio zen (h. 1994).
  • 1925. Mixel Intxauspe, euskal herritar politikari eta bankaria, jaio zen (h. 2011).
  • 1926. John Berger, ingeles arte kritikari, eleberrigile, margolari eta olerkaria, jaio zen (h. 2017).
  • 1927. Emilio Lledó, espainiar filosofo eta idazlea, jaio zen.
  • 1928. Roman Maiz Okelar, gipuzkoar herri-bertsolaria, jaio zen (h. 2015).
  • 1930. Christiaan Eijkman, holandar fisiologoa, hil zen (j. 1858).
  • 1931. Ole Edvart Rølvaag, norvegiar eleberrigilea, hil zen (j. 1876).
  • 1931. Charles Taylor, kanadar filosofoa, jaio zen.
  • 1931. Ike Turner, estatubatuar musikaria, jaio zen.
  • 1932. Leny Escudero, nafar abeslari, kantautore eta aktorea, jaio zen (h. 2015).
  • 1933. Lehen euskal estatutua onartu zen erreferendum bidez.
  • 1936. Uwe Seeler, alemaniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1938. César Luis Menotti, argentinar futbolari ohi eta futbol entrenatzailea, jaio zen.
  • 1940. Imanol Irigoien, gipuzkoar idazlea eta margolaria, jaio zen.
  • 1940. Elke Sommer, alemaniar aktorea, jaio zen.
  • 1941. Art Garfunkel, estatubatuar musikaria eta Simon and Garfunkel bikoteko kidea, jaio zen New Yorken.
  • 1941. Jaume Perich Escala, El Perich, kataluniar idazlea, marrazkilaria eta umorista, jaio zen (h. 1995).
  • 1943. Sam Shepard, estatubatuar idazle, antzezle eta zinema-zuzendaria, jaio zen (h. 2017).
  • 1944. Alexis Carrel, frantziar kirurgialari eta fisiologoa, 1912ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1873).
  • 1945. Rufino Iraola, gipuzkoar idazle eta bertsozalea, jaio zen (h. 2019).
  • 1946. Gram Parsons, musikaria, jaio zen.
  • 1947. Peter Noone, musikaria, jaio zen.
  • 1947. Franco Trappoli, italiar politikaria, jaio zen.
  • 1948. Peter Hammill, musikaria, jaio zen.
  • 1948. Bernard-Henri Lévy, frantziar filosofoa eta idazlea, jaio zen.
  • 1948. William Daniel Phillips, estatubatuar fisikaria, 1997ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1948. Pedro Subijana, gipuzkoar sukaldaria, jaio zen.
  • 1948. Marga Andurain, lapurtar espioia eta abenturazalea, Tanger inguruko itsasoan eraila, hil zen (j. 1893).
  • 1951. Jon Gangoiti, bizkaitar politikaria, jaio zen.
  • 1952. Teresa Rabal, espainiar musikari eta aktorea, jaio zen.
  • 1955. Maurice Utrillo, frantziar margolaria, hil zen (j. 1883).
  • 1956. Art Tatum, estatubatuar jazz-pianista eta musikagilea, hil zen (j. 1909).
  • 1959. Bryan Adams, kanadar rock eta pop musikari eta argazkilaria, jaio zen.
  • 1960. Tilda Swinton, britainiar telebista eta zinemako aktore eta performance-artista, jaio zen.
  • 1960. Ward Bond, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1903).
  • 1960. Mack Sennett, estatubatuar zinemagilea, hil zen (j. 1880).
  • 1962. Jon Aspiazu, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1963. Tatum O’Neal, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1963. Luis Cernuda, espainiar poeta, kritikaria eta itzultzailea, hil zen (j. 1902).
  • 1967. Maribel García Malo, UPNko nafar politikaria, jaio zen.
  • 1968. Aitana Sánchez-Gijón, espainiar-italiar aktorea, jaio zen.
  • 1975. Richard Sharpe Shaver, zientzia-fikzioko estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1907).
  • 1975. Edward Lawrie Tatum, estatubatuar biologoa, 1958ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1909).
  • 1976. Samuel Page estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1977. René Goscinny, frantziar komikigilea, “Asterix“ pertsonaiaren sortan testugilea, hil zen (j. 1926).
  • 1977. Jon Maya, gipuzkoar dantzaria, jaio zen.
  • 1978. Xavier Tondo, kataluniar txirrindularia, jaio zen (h. 2011).
  • 1980. Eva González, espainiar modelo eta telebista aurkezlea, jaio zen.1990. Joseba Elosegi, eusko gudaria eta politikari jeltzalea, bere buruari su eman eta Francorengana hurbiltzen saiatu zelako famatua, hil zen (j. 1915).
  • 1981. Javier Pereira, espainiar aktorea, jaio zen.
  • 1982. Jacques Tati, frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea, hil zen (j. 1907).
  • 1983. Iñaki Astiz, nafar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Georges Franju, frantziar zinemagilea, hil zen (j. 1912).
  • 1988. Bailey Jay, estatubatuar aktore pornografikoa, helduentzako modeloa eta podcasterra den emakume transexuala, jaio zen.
  • 1990. Aitor González Prieto, bizkaitar txirrindularia, jaio zen.
  • 1991. Fred MacMurray, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1908).
  • 1991. Robert Maxwell, txekiar-britainiar argitaratzaile, politikari eta hedabideen alorreko negozio-gizona, hil zen (j. 1923).
  • 1992. Jan Hendrik Oort, frisiar astronomoa, hil zen (j. 1900).
  • 1995. Ernest Gellner, frantziar filosofo eta antropologo soziala, hil zen (j. 1925).
  • 1997. Isaiah Berlin, britainiar filosofoa, hil zen (j. 1909).
  • 1998. Momoko Kōchi, japoniar aktorea, hil zen (j. 1932).
  • 1999. AEBetan, epaile federal batek Microsoft monopolio egiteaz salatu zuen.
  • 2000. Roger Peyrefitte, frantziar idazlea, antzerkigilea eta diplomatikoa, hil zen (j. 1907).
  • 2005. John Fowles, britainiar idazlea, hil zen (j. 1926).
  • 2006. Bülent Ecevit, Turkiako presidentea, hil zen (j. 1925).
  • 2006. Saddam Hussein urkatzera hiltzera kondenatu zuten, 1983an Duyailen 148 irakiar chii hil zituela-eta.
  • 2008. AEBetan, arraza beltzeko pertsona batek irabazi zituen hateskundeak lehen aldiz; Barack Obamaren aita Keniakoa zen eta ama, berriz, estatubatuarra.
  • 2009. 12 hildako eta 31 zauritu izan ziren Texasko Fort Hood base militarrean izandako tiroketan.
  • 2012. Elliot Carter, estatubatuar musikagilea, hil zen (j. 1908).
  • 2015. Nora Brockstedt, norvegiar abeslaria, hil zen (j. 1923).

Azaroaren 4a

04 Osteguna Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 4a sarreran

  • 1780. Perun, Jose Gabriel Condorcanqui, Tupac Amaru II.ak, Espainiaren aurkako altxamendua hasi zuen.
  • 1852. Camillo Benso, Cavourreko kondea, Piamonte-Sardiniako lehen ministro izendatu zuten.
  • 1869. Nature aldizkari zientifikoaren lehen alea irten zen argitara.
  • 1899. Sigmund Freudek Ametsen interpretazioa argitaratu zuen.
  • 1907. Pilar Primo de Rivera, Falange Españolaren Seccion Femeninaren zuzendaria, jaio zen (h. 1991).
  • 1922. Tutankamon faraoiaren hilobia aurkitu zuen Howard Carter britainiarrak.
  • 1946. Robert Mapplethorpe, estatubatuar argazkilaria, jaio zen (h. 1989).
  • 1946. UNESCO sortu zen, kultura, hezkuntza eta zientziarako NBEren erakundea.
  • 2002. Espainiako Goardia Zibilak bikote homosexualak koarteletan batera bizi ahal izateko baimena eman zuen.
  • 1998. Mitch urakanak 20.000 hildako utzi zituen Erdialdeko Amerikan.

Azaroaren 3a

03 Asteazkena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 3a sarreran

  • 1432. Maria Lopez de Haro,  Bizkaiko hamargarren anderea, hil zen.
  • 1481. Frantzisko Foixekoa, Nafarroako Errege izendatu zuten (1479–1483). Koroatzea 1481ko abenduaren 9an gauzatu zen, Iruñean.
  • 1618. Aurangzeb, enperadore mogola jaio zen (h. 1707).
  • 1643. Paul Guldin astronomo eta matematikari suitzarra hil zen (j. 1577).
  • 1853. Juan Álvarez Mendizabal, espainiar politikari liberala, hil zen (j. 1790).
  • 1883. Antoni Gaudí, arkitekto modernistak, Familia Sakratuaren Tenpluaren eraikuntzan jarraitzeko enkargua jaso zuen.
  • 1891. Luis Luziano Bonaparte Frantziako politikaria eta euskal hizkuntzalaria hil zen (j. 1813)
  • 1903. Panama Kolonbiatik independizatu zen.
  • 1906. Alzheimer gaixotasuna zuen lehen kasua agertu zen.
  • 1914. Georg Trakl poeta austriarra hil zen (j. 1887).
  • 1918. Aleksandr Mikhailovich Lyapunov zientzialari errusiarra hil zen (j. 1857).
  • 1931. Yon Hyong-muk politikari ipar korearra jaio zen (h. 2005).
  • 1933. Amartya Sen ekonomista indiarra, 1998ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen. 
  • 1940. Manuel Azaña Diaz, Espainiako Bigarren Errepublikako lehendakari ohia hil zen (j. 1880).
  • 1942. Carl Sternheim idazle alemaniarra hil zen (j. 1878)
  • 1943. Espainiako Gobernuak Dibisio Urdina etxeratzeko agindua eman zuen.
  • 1946. Orain arte Japoniaren enperadorearena zen subiranotasuna Legebiltzarrera pasatu zen.
  • 1954. Henri Matisse artista frantziarra hil zen (j. 1869)
  • 1957. Wilhelm Reich, psikoanalista eta idazle austriarra, hil zen (j. 1897).
  • 1957. Sobiet Batasunak Sputnik 2 satelitea jaurtiki zuen.
  • 1957. Dolph Lundgren, suediar aktorea jaio zen.
  • 1965. Kuban, Fidel Castrok ofizialki irakurri zuen Che Guevararen agurra.
  • 1975. Pier Paolo Pasolini, italiar zinema zuzendaria, olerkaria, idazlea eta intelektuala, eraila agertu zen (j. 1922).
  • 1977. Aria Giovanni modelo eta aktore estatu batuarra jaio zen.
  • 1979. Tim McIlrath Rise Against musika-taldeko abeslaria eta gitarra-jotzailea jaio zen.
  • 1987. Gemma Ward modelo australiarra jaio zen.
  • 1990. Alemaniaren batasuna gauzatu zen.
  • 1999. Ian Bannen, eskoziar aktorea hil zen (j. 1928).
  • 2009.  Alakrana atunontzia bahitu zuten pirata somaliarrek. 47 egunez egongo zen bahituta.
  • 2010. Andy Irons estatubatuar surflaria hil zen (j. 1978).


Azaroaren 2a

02 Asteartea Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 2a sarreran

  • 998. Frantzian, Odilonek, Clunyko laugarren abateak, Hildakoen Egun izendatu zuen egun hau.
  • 1570. Ipar Itsasoan izan zen tsunami batek Holandatik Jutlandiarainoko kostaldea suntsitu zuen eta 1.000 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin zuen.
  • 1755. Maria Antoinette, Austriako artxidukesa, jaio zen (h. 1793).
  • 1789.  Frantzian, Asanblada Nazionalak kleroaren ondasunen nazionalizazioa dekretatu zuen.
  • 1814. Londresen (Erresuma Batua), The Times egunkaria inprimatzeko makinak erabili zituen lehen egunkaria izan zen.
  • 1895. AEBetan gasolinazko autoen lehen lasterketa egin zuten. Lehen sariaren irabazia 2000 dolar estatubatuar izan zen.
  • 1906. Errusian, Leon Trotski Siberiara deportatu zuten betirako.
  • 1917. Balfour Adierazpenaren bidez, inperio britainiarrak juduei Palestinan beraien estatu propioa osatzeko eskubidea aitortu zien. Klausula bat txertatu zuten bertan: ez zela  judu ez zirenen komunitatekoak kaltetuko zituen ezer egingo
  • 1926. Stalinek Leon Trotski Siberiara desterratu zuen.
  • 1926. Frantzian, poliziak Francesc Maciàk gidatutako espedizio iraultzailea geratu zuen.
  • 1935. Txinan paperezko moneta erabiltzen hasi ziren, zilarrezkoaren ordez.
  • 1936. Italian, Benito Mussolini diktadoreak Erroma-Berlin ardatza aldarrikatu zuen.
  • 1936. British Broadcasting Corporationek (BBCak) lehen telebista saioa eskaini zuen.
  • 1962. AEBetan, John Fitzgerald Kennedyk Kubako base sobietarrak kendu dituztelaz informatu zuen.
  • 1965. AEBetan, Pentagonoko sarreran, 31 urteko Norman Morrison kuakeroak bere buruz beste egin zuen, su hartuz. Vietnameko Gerran polpulazio zibilaren aurka napalma erabiltzen ari zirelako egin zuen protesta.
  • 1975. Pier Paolo Pasolini, idazle eta zinema zuzendari italiarra, hil zuten (j. 1922).
  • 1984. AEBetan Ronald Reagan presidente zenean, emakumeen heriotza-zigorrak betetzen hasi ziren berriro. 1962az geroztik, neurri hau etenda zegoen.
  • 1998. AEBko Iridium telekomunikazio enpresak satelite bidezko lehen telefonia zerbitzua atera zuten merkatura. Munduko lehena zen.

Azaroaren 1a

01 Astelehena Aza 2021

Posted by koroirastorza in Azaroa

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Azaroaren 1a sarreran

  • 1520. Fernão de Magalhães Hegoamerika barrena zebilen, Ozeano Atlantiko eta Ozano Barea artean. Bere omenez, Magallanes itsasartea deituko zaio gune horri.
  • 1700. Karlos II.a erregea ondorengorik gabe hil zen eta Austriatarren edo Habsburgotarren dinastia bukatu egin zen.
  • 1755. Lurrikara eta tsunami batek Lisboako hiria suntsitu zuen eta 90.000 pertsona inguru hil zituen.
  • 1860. Abraham Lincoln AEBko lehendakari aukeratu zuten.
  • 1933. Hitlerrek Reichstag-a disolbatu zuen.
  • 1952. Estatu Batuek lehen hidrogeno bonba, Mike izenekoa, probatu zuten Enewetak atoloian, Marshall Uharteetan.
  • 1960. John F. Kennedyk Richard Nixoni irabazi zion.
  • 1972. Ezra Pound poeta estatubatuarra hil zen (j. 1885).
  • 1993. Europar Batasunerako Maastrichteko Ituna sinatu zuten.
  • 1993. Severo Ochoa, espainiar mediku eta biokimikoa eta Medikuntzako Nobel Saria 1959an, hil zen (j. 1905).
  • 2004. Erresuma Batuak Londreseko ospitale bati enbrioien hautaketa genetikoaren teknika aplikatzeko baimena eman zion. Herentziaz jasotako koloneko minbizi bati ekiditeko egin zen.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a
  • Maiatzaren 11
  • Maiatzaren 10a
  • Maiatzaren 9a
  • Maiatzaren 8a
  • Maiatzaren 7a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.269 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar