• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Urria

Urriaren 31

31 Igandea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 31 sarreran

  • 1291. Philippe de Vitry, frantziar musikagilea, musikako teorialaria, Erromatar Eliza Katolikoko apezpikua eta latinezko poeta, jaio zen (h. 1361).
  • 1343. Fernando I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1383).
  • 1391. Eduardo I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1438).
  • 1512.Vatikanoan, Michelangelok margotutako Kapera Sistinoko freskoak inaguratu zituzten.
  • 1517. Martin Lutherek protestantismoaren erreforma hasi zuen, 95 tesiak Wittembergeko unibertsitateko ateetan jarriz.
  • 1541. Vatikanon Michelangelok Kapera Sixtinoan margotu zuen Azken epaiketa bukatu zuen.
  • 1632. Johannes Vermeer, herbeherear margolari barrokoa, jaio zen (h. 1675).
  • 1638. Meindert Hobbema, holandar margolari eta marrazkilaria, jaio zen (h. 1709).
  • 1705. Klemente XIV.a, Aita santua, jaio zen (h. 1774).
  • 1740. Philip James Loutherbourg, frantziar-britaniar margolaria, jaio zen (h. 1812).
  • 1749. Santos Angel Otxandategi, bizkaitar arkitektoa, jaio zen (h. 1802).
  • 1760. Katsushika Hokusai, japoniar margolari, marrazkilari eta grabatzailea, jaio zen (h. 1849).
  • 1769. Juan Egaña, txiletar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1836).
  • 1790. Francisco Javier de Istúriz, Espainiako presidentea, jaio zen (h. 1871).
  • 1794. John Dalton fisikari britainiarrak daltonismoa deskubritu zuen.
  • 1795. John Keats, ingeles poeta erromantikoa, jaio zen (h. 1821).
  • 1815. Karl Weierstrass, alemaniar matematikaria, jaio zen (h. 1897).
  • 1825. Charles Martial Lavigerie, lapurtar kardinala, jaio zen (h. 1892).
  • 1828. Joseph Wilson Swan, britainiar kimikaria, jaio zen (h. 1914).
  • 1832. Juan Bautista Belaunzaran, Patxi Bakallo, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen (h. 1896).
  • 1835. Adolf von Baeyer, alemaniar kimikaria, 1905eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1917).
  • 1838. Luis I.a Portugalgoa, Portugalgo erregea, jaio zen (h. 1889).
  • 1873. David Randall-MacIver, ingeles jatorriko estatubatuar arkeologo eta antropologoa, jaio zen (h. 1945).
  • 1875. Vallabhbhai Patel, Indiako estatu-gizona, jaio zen (h. 1950).
  • 1876. Natalie Clifford Barney, estatubatuar idazle, poeta eta eleberrigilea, jaio zen (h. 1972).
  • 1885. Karl Radek, sobietar politikaria eta kazetaria, jaio zen (h. 1939).
  • 1887. Chiang Kai-shek, Txinako gobernuburua, jaio zen (h. 1975).
  • 1892. Alexander Alekhine, errusiar xake jokalaria, jaio zen (h. 1946).
  • 1896. Petiso Orejudo, argentinar serieko hiltzailea, jaio zen (h. 1944).
  • 1898. Alfred Sauvy, frantziar estatistikaria, demografoa eta ekonomista, jaio zen (h. 1990).
  • 1902. Carlos Drummond de Andrade, brasildar olerkaria, jaio zen (h. 1987).
  • 1902. Abraham Wald, errumaniar estatistikari nabarmena, jaio zen (h. 1950).
  • 1903. Bertrand de Jouvenel, frantziar idazle eta politikaria, jaio zen (h. 1987).
  • 1903. Joan Violet Robinson, ingeles ekonomialaria, jaio zen (h. 1983).
  • 1906. Jose Maria Iribarren, nafar abokatu, kazetari, hiztegigile, paremiologo eta idazlea, jaio zen (h. 1971).
  • 1914. Jon Bilbao Azkarreta, euskal gaien ikertzaile eta bibliografoa, jaio zen Puerto Ricon (h. 1994).
  • 1916. Manuel Markinez, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1920. Takashi Kano, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 2000).
  • 1920. Dedan Kimathi, Kenyaren independentziaren aldeko borrokalaria, jaio zen (h. 1957).
  • 1920. Helmut Newton, alemaniar moda-argazkilaria, jaio zen (h. 2004).
  • 1922. Barbara Bel Geddes, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2005).
  • 1922. Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea, jaio zen (h. 2012).
  • 1925. Charles Willard Moore, estatubatuar arkitektoa, jaio zen (h. 1993).
  • 1925. John A. Pople, britainiar kimikari teorikoa, 1998ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2004).
  • 1926. Harry Houdini, hungariar jatorriko ilusionista estatubatuarra, hil zen (j. 1874).
  • 1929. Bud Spencer, italiar aktorea, jaio zen (h. 2016).
  • 1929. Fumio Watanabe, japoniar aktorea, jaio zen (h. 2004).
  • 1930. Michael Collins, estatubatuar astronauta, jaio zen.
  • 1935. Mohamed Hussein Tantawi, Egiptoko Arabiar Errepublikako presidentea, jaio zen.
  • 1936. Michael Landon, estatubatuar aktore, ekoizle zuzendari eta gidoilaria, jaio zen (h. 1991).
  • 1937. Jaime Etxebarria, gipuzkoar belar hockey jokalari ohia, jaio zen.
  • 1937. Jean Etxepare Landerretxe, euskal idazlea, jaio zen (h. 1961).
  • 1939. Ali Farka Touré, maliar abeslari eta gitarra-jotzailea, jaio zen (h. 2006).
  • 1941. Abel Matutes, espainiar politikaria, abokatua eta enpresaburua, jaio zen.
  • 1942. David Ogden Stiers, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2018).
  • 1942. Patxi Uribarren, arabar karmeldar, idazle eta euskaltzaina, jaio zen.
  • 1945. José Miguel Espinosa, bizkaitar igerilari ohia, jaio zen.
  • 1945. Pedro Tabar, UPNko nafar politikaria, jaio zen.
  • 1946. Stephen Rea, irlandar aktorea, jaio zen.
  • 1947. Carmen Alborch, espainiar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 2018).
  • 1947. Herman Van Rompuy, Europar Batasuneko Kontseiluko lehen lehendakaria, jaio zen.
  • 1950. John Candy, kanadar aktorea, jaio zen (h. 1994).
  • 1950. Zaha Hadid, irakiar jatorriko britainiar arkitekto dekonstruktibista (h. 2016).
  • 1951. Luis Antonio de Villena, espainiar idazlea, poeta, narratzailea eta saiakera-idazlea, jaio zen.
  • 1953. José Alberto Costa, portugaldar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1954. Jexux Arzallus, gipuzkoar bertsolaria, jaio zen.
  • 1956. Belen Greaves, bizkaitar politikaria, jaio zen.
  • 1958. Jeannie Longo, frantziar txirrindulari ohia, historiako hoberenetakoa, jaio zen.
  • 1960. Arnaud Desplechin, frantziar zinemagilea, jaio zen.
  • 1960. Javier Colina, nafar kontrabaxu-jotzailea, jaio zen.
  • 1961. Peter Jackson, zeelandaberritar zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1961. Larry Mullen Jr., irlandar musikaria, U2 taldeko bateriajolea, jaio zen.
  • 1963. Dunga, brasildar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1963. Jose Luis Astiazaran, Errealeko presidente ohia, jaio zen Mexiko Hirian.
  • 1963. Jean-Philippe Mallé, frantziar politikaria, jaio zen Baionan.
  • 1964. Marco van Basten, herbeheretar futbolari ohia, bere garaiko aurrelari onenetakoa, jaio zen.
  • 1965. Mario Zorrilla, bizkaitar aktorea, jaio zen.
  • 1966. Julio Barcina, bizkaitar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1967. Miguel Ángel Pérez Lasa, gipuzkoar futbol arbitroa, jaio zen.
  • 1976. Piper Perabo, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1977. Chikara Fujimoto, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1978. Alfredo Anderson, panamar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1978. Franck Gastambide, frantziar aktore eta zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1978. Espainiako Gorteek konstituzioa onartu zuten, eta erregimen frankista monarkia parlamentario bihurtu.
  • 1980. Kengo Nakamura, japoniar futbolaria, jaio zen.
  • 1981. Igotz Garde, nafar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1984. Jon Orbegozo, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1984. Indira Gandhi asasinatu zuten (j. 1917).
  • 1986. Día Sexto, espainiar rap-kantaria, jaio zen.
  • 1986. Iosu Esnaola, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Manex jaio zen eta niri bizitza aldatu zitzaidan guztiz.
  • 1987. Xabier Etxeita, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1989. Nanase Kiryu, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1992. Joan Paulo II.ak Galileo Galileiri jarritako kondena desegokia izan zela errekonozitu zuen.
  • 1995. Jon Agirrezabala, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 2005. Leonor Borboikoa, Filipe VI.a Espainiakoa eta Letizia Ortizen alaba. Espainiako erresumarako oinordekoa, jaio zen.
  • 2011. Munduko biztanleria 7.000 miloi pertsonetara iritsi zen.
  • 2015. Metrojet 9268 hegaldiak Sharm el-Sheikheko Nazioarteko Aireportutik (Egipto) atera ondoren istripua izan zuen. 224 gizabanako hil ziren: 219 errusiar, lau ukrainar eta bielorrusiar bat. 

 

Urriaren 30a

30 Larunbata Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 30a sarreran

  • 1793. Frantzian heriotza-zigorra eman zien Girondinoei.
  • 1813. Espainiako Independentzia Gerra bukatu zen, frantsesek Iruñean galdu zutenean.
  • 1910. CNT sortu zen Bartzelonan.
  • 1922. Bi egun lehenago Italian Erromako Martxa egin eta gero, Victor Manuel III.ak Benito Mussolini Lehen Ministro egin zuen.
  • 1938. Ameriketako Estatu Batuetan Orson Wellesek kontatutako The War of the Worlds irratsaioaren transmisioak izua eragin zuen herrialdeko hiri batzuetan.
  • 1960. Diego Armando Maradona futbolaria jaio zen Lanusen, Argentinan.
  • 1961. Sobiet Batasuna: Nueva Zemblan, Tsarraren Bonba (edo “Tsar bonba”), Hiroshimako Bonba atomikoa baino 4.000 aldiz indartsuagoa zena, probatu zuten.
  • 1962. Eduardo Benavente jaio zen Madrilen (h. 1983)
  • 1975. Espainiako errege Joan Karlos I.a estatu-buru izendatu zuten. Francisco Franco gaixo zegoelako.
  • 1985. Ministro Kontseiluak BEZ-a onartu zuen.

Urriaren 29a

29 Ostirala Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 29a sarreran

  • 1507. Fernando Katolikoak Diego Kolon Indietako gobernadore izendatu zuen, Santo Domingo de Guzmanen asentatuz.
  • 1867. Frantzisko Apalategi jaio zen, Donostian, Karlistaldietan gertatutakoen berri jaso zuena (h. 1948).
  • 1876. Institución Libre de Enseñanza sortu zen Espainian.
  • 1921. AEBetan Niccola Sacco eta Bartolomeo Vanzettiriren aurkako bigarren prozesua burutu zen.
  • 1922. Italia: Victor Manuel III.ak agintea Benito Mussoliniren esku jarri zuen.
  • 1923. Mustafa Kemal Atatürk aukeratu zuten lehenengo presidente Turkiako Errepublikan, Otomandar Inpeioaren ondorengo nazio berria.
  • 1933. Jose Antonio Primo de Riverak Falange Española sortu zuen.
  • 1972. Septiembre Negro talde terroristako hainbat kideek Lufthansaren hegazkin bat bahitu zuten.
  • 1981. Espainiako Kongresuak Gobernuari Espainia OTANen barnean sartzeko negoziazioak hasteko baimena eman zion.
  • 2003. Errusia: Gaur 6 egun, Rostov del Doneko ikatz meategian gertatutako ixtripuan lurperatuta geratu ziren 13 meatzarietatik 11 bizirik atera zituzten.
  • 2004. Europako Konstituzioa sinatu zuten Europar Batasunako estatu kideek.

Urriaren 28a

28 Osteguna Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 28a sarreran

  • 1466/1469. Erasmo Rotterdamgoa herbeherear idazlea jaio zen (h. 1536).
  • 1667. Mariana Neoburgokoa, Espainiako erregina kontsortea 1689 eta 1700 artean, Karlos II.aren bigarren emaztea izan zelako, jaio zen (h. 1740).
  • 1848. Bartzelona-Mataro trenbidearen inagurazioa izan zen, lehenengoa Espainian.
  • 1886. New York hirian, Frantziaren opari Askatasunaren Estatua aurkeztu zuten.
  • 1922. Italia: Erromako Martxa. Benito Mussolinik gidatutako faxistek Erromarako ibilaldia hasi zuten, gobernua bereganatzeko asmoz; bi egun geroago, Italiako lehen ministro izendatuko zuten.
  • 1937. Eusko Gudarosteko 42 gudari fusilatu zituzten El Duesoko espetxean.
  • 1938. Ramón Franco hil zen (j. 1896).
  • 1941. Naziek 9.000 judu erail zituzten Lituaniako Kaunas hirian.
  • 1942. Krakoviatik (Polonia) Belzeceko suntsidura zelaira 8.000 judu (tartean 2.000 ume) eraman zituzten naziek.
  • 1955. Bill Gates, Microsoft konpainiako burua, jaio zen.
  • 1956. TVEren zerbitzuen inagurazioa Madrilen.
  • 1957 Stephen Morris, Joy Division eta New Order bandetako kide izango zen ingeles musikaria, jaio zen.
  • 1958. Vatikanoan Giuseppe Roncali aitasantutu zuten, Joan XXIII.a izenarekin eta Pio XII.ari ordea eman zion.
  • 1958. Concha García Campoy kazetaria jaio zen (h. 2013).
  • 1962. Kubako misilen krisia: SESBek Kuban zituen misilak erretiratzeko agindua eman zuen. Krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen eta urriaren 14tik azaroaren 20ra Estatu Batuen eta Sobiet Batasuna nahiz Kubaren artean izandako gatazkari ematen zaion izena da.
  • 1967. Julia Roberts aktore estatubatuarra jaio zen.
  • 1969. Ben Harper estatubatuar musikaria jaio zen.
  • 1970. Burgoseko Prozesua hasi zen.
  • 1974. Joaquín Phoenix aktore eta musikaria jaio zen.
  • 1982. Espainian. PSOEk gehiengo absolutua lortu zuen eta Felipe González presidente izendatu zuten.
  • 1993. Yeltsinek lurraren jabetza pribatuaren aldeko legeak dekretatu zituen Errusian.
  • 1999. Rafael Alberti, 27ko belaunaldiko poeta espainiarra, hil zen (j. 1902).
  • 2006. 100 hildakotik gora Errusian, aizunduriko alkohola edan eta gero.

Urriaren 27a

27 Asteazkena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 27a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Oroxi eta Oro.

  • 1156. Raimundo VI.a Tolosakoa, Okzitaniako Tolosako kondea, jaio zen (h. 1222).
  • 1466. Desiderius Erasmus, Erasmo Roterdamekoa, humanista, idazle eta teologoa, jaio zen (h. 1536).
  • 1516. Ruy Gomez de Silva, Eboliko printzea, portugaldar aristokrata, jaio zen (h. 1573).
  • 1553. Miguel Servet, espainiar teologo eta sendagilea, hil zuten (j. 1511 inguruan).
  • 1561. Lope Agirre Eroa Lope Agirre, Hego Amerikako esploratzaile eta konkistatzaile euskalduna, hil zen (j. 1510).
  • 1678. Pierre Raymond de Montmort, frantziar matematikaria, jaio zen (h. 1719).
  • 1728. James Cook, britainiar nabigatzaile, esploratzaile eta kartografoa, jaio zen. Beste batzuen ustez, azaroaren 7an (h. 1779).
  • 1736. James Macpherson, eskoziar idazlea eta olerkaria, jaio zen (h. 1796).
  • 1767. Bizente Sarria, euskal frantziskotar eta sermolaria, jaio zen (h. 1835).
  • 1782. Niccolò Paganini, italiar biolin-jotzaile, biolajole, gitarra-jotzaile eta musikagilea, jaio zen (h. 1840).
  • 1783. Florencio Gartzia Goiena, euskal legelari eta politikaria, jaio zen (h. 1855).
  • 1785. Joseph Mikelestorena, euskal idazle eta apaiza, hil zen (j. 1710).
  • 1807. Fontainebleauko Ituna: Godoyk Napoleoni frantziar tropak Espainian sartzeko baimena eman zion, gero Portugalera joango zelakoan.
  • 1842. Giovanni Giolitti, Italiako Lehen Ministroa, jaio zen (h. 1928).
  • 1846. Florencio Ansoleaga, iruindar arkitektoa eta arkeologoa, jaio zen (h. 1916).
  • 1869. Nicolás María Urgoiti, euskal ingeniari eta enpresaria, Madrilen, jaio zen (h. 1951).
  • 1891. Ramon Belaustegigoitia, Rabel, arabar idazle eta futbolaria, jaio zen (h. 1981).
  • 1893. Jose Garzia, gipuzkoar idazlea eta apaiza, jaio zen (h. 1973).
  • 1912. Florentzio Idoate Iragi, nafar artxibozaina eta historialaria, jaio zen (h. 2001).
  • 1934. Elias Kerexeta, hernaniar zinemagilea, jaio zen (h. 2013).
  • 1938. Miguel Jones, bizkaitar futbolari ohia, Ekuatore Ginean, jaio zen.
  • 1952. Roberto Benigni italiar aktore eta zuzendaria jaio zen.
  • 1955. Nicholas Ray estatubatuar zinema zuzendariaren Rebel Without a Cause filma estreinatu zen.
  • 1858. Theodore Roosevelt, AEBetako 26. presidentea, jaio zen (h. 1919).
  • 1960. Edurne Uriarte, bizkaitar politologo, unibertsitateko irakasle eta idazlea, jaio zen.
  • 1961. Jesús Glaria Yetano, nafar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1966. Asier García Fuentes, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1969. Javier Gorosabel Urkia, eibartar astrofisikaria, jaio zen (h. 2015).
  • 1975. Xabier Erkizia, nafar irrati-esataria eta telebista aurkezlea, jaio zen.
  • 1981. Katixa Agirre, arabar idazlea, EHUko irakaslea eta Ikus-entzunezko komunikazioan doktorea, jaio zen.
  • 1990. Esne Bidea baino 60 bider handiagoa den galaxia bat aurkitu zuen Hubble teleskopio espazialak.
  • 1995. Mike Figgis ingeles zinema zuzendariak zuzendutako Leaving Las Vegas filma estreinatu zen.
  • 1897. Josep Trueta, kataluniar medikua, jaio zen (h. 1977).
  • 1906. Peter Blume, estatubatuar margolaria, jaio zen (h. 1992).
  • 1914. Dylan Thomas, ingelesezko galestar poeta eta idazlea, jaio zen (h. 1953).
  • 1917. Antonio González González, espainiar biokimikaria, jaio zen (h. 2002).
  • 1917. Oliver Tambo, hegoafrikar politikaria eta giza eskubideen aldeko ekintzailea, jaio zen (h. 1993).
  • 1920. Kocheril Raman Narayanan, Indiako presidentea, jaio zen (h. 2005).
  • 1921. Oldrich Cernik, txekoslovakiar politikaria, jaio zen (h. 1994).
  • 1922. Michel Galabru, frantziar aktorea, jaio zen (h. 2016).
  • 1922. Carlos Andrés Pérez, Venezuelako presidentea, jaio zen (h. 2010).
  • 1923. Roy Lichtenstein, estatubatuar margolaria, jaio zen (h. 1997).
  • 1925. Warren Christopher, estatubatuar diplomatiko eta politikaria, jaio zen (h. 2011).
  • 1928. Gilles Vigneault, Quebeceko idazlea, musikagilea eta kantaria, jaio zen.
  • 1930. Domingo Olite, El vasco Olite, argentinar pilotari ohia, palan aditua, jaio zen.
  • 1931. Nawal el Saadawi, egiptoar idazle feminista, jaio zen.
  • 1932. Sylvia Plath, estatubatuar poeta eta eleberrigilea, jaio zen (h. 1963).
  • 1935. Giorgio Grassi, italiar arkitektoa, jaio zen.
  • 1938. Edda Moser, alemaniar opera-abeslaria, sopranoa, jaio zen.
  • 1939. John Cleese, ingeles umorista eta aktorea, Monty Python taldeko kidea, jaio zen.
  • 1939. Albert Wendt, samoar idazlea, jaio zen.
  • 1943. Michel Ocelot, frantziar zinema zuzendaria, animazio edo marrazki bizidunetako filmetan espezialista, jaio zen.
  • 1945. Lula da Silva, Brasilgo presidentea, jaio zen.
  • 1946. Peter Martins, daniar ballet-dantzaria eta koreografoa, jaio zen.
  • 1952 . Brigitte Engerer, frantziar piano-jotzaile klasikoa, jaio zen (h. 2012).
  • 1965. Camille Dussarthou, lapurtar politikaria, Saint-Paul-lès-Daxen, hil zen (j. 1907).
  • 1965. Karlos Linazasoro Maiztegi, Altzeta, gipuzkoar hizlari abertzalea, hil zen (j. 1889).
  • 1967. Scott Weiland, Stone Temple Pilots eta Velvet Revolver rock musika taldeetako estatubatuar abeslaria, jaio zen (h. 2015).
  • 1968. Mateo Muxika, euskal herritar apaiza, Gasteiz eta Bilboko gotzaina, hil zen (j. 1870).
  • 1987. Kílian Jornet, kataluniar eskialari eta mendi lasterketaria, jaio zen.
  • 1999. María Martínez de Alegría, arabar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 2005. Parisen piztu zituzten kale istilu larriak, ia bi hilabetez luzatu zirenak, arrazoi sozial, kultural, politiko eta ekonomikoengatik.
  • 2012. Rafa Albisu, ETA erakundearen sortzaileetako bat, hil zen (j. 1931).
  • 2013. Lou Reed, estatubatuar rock musikaria, konposatzailea, argazkilaria eta The Velvet Underground taldeko abeslari ohia hil da.
  • 2014. Guardia Zibilak ustelkeriaren aurka Púnica operazioa burutu zuen. 51 pertsona atxilotu eta 259 miaketa egin zituen.

Urriaren 26a

26 Asteartea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 26a sarreran

  • 1841. Evaristo Txurruka asmatzailea jaio zen, Izun (Nafarroa).
  • 1863. Gurutze Gorria sortu zen Genevan.
  • 1863. Londres: nazioarteko futbol elkarteetako delegatuek lehen bilera egin zuten. Hemendik sortuko da FIFA (Federacion Internacional de Asociaciones de Futbol).
  • 1866. Evaristo Bustintza LasuenKirikiño idazlea jaio zen, Mañarian (Bizkaia).
  • 1878. Alfontso XII.aren aurkako atentatua, MadrilekoKale Nagusian. Juan Oliva Moncasí anarkistak 3 alditan egin zion tiro erregeari zaldi gainera igotzera zihoanean. Ez zuen minik egiterik lortu.
  • 1936. Espainiako Gerra Zibila: Kartagenako portuan Espainiako Bankuaren 515 tona urre kargatu zituzten SESBerako bidean.
  • 1938. Nazioarteko Brigadek Espainiatik alde egin zuten.
  • 2001. Soraya Esfandiary, Iraneko printzesa, hil zen (j. 1932).
  • 2002. Errusiar indar bereziek Moskuko Dubrovka Antzokia asaltatu zuten. Goizeko 05:00etan hasi ziren eta 07etan, bahitutakoak kaleratzen hasi zirenean, ospitaleak ez zeuden prest. 600 bat sartu zituzten eritetxeetan, baina 129 hil egin ziren. Ondorengo urteetan, beste 200 ere hilko dira. Txetxeniarrak, berriz, denak hil ziren.

Urriaren 25a

25 Astelehena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 25a sarreran

  • 1521. María Pacheco errenditu zen, Toledo Karlos I.ari emanez. Horrela bukatu zen Gaztelako Komuneroen gerra.
  • 1692. Elisabet Farnesio, Filipe V.a Espainiakoaren emaztea izango zena, jaio zen (h. 1766).
  • 1833. Isabel II.a Espainiako erregin aldarrikatu zuten. 13 urte zituen.
  • 1849. Eransten diren lehen korreo zigiluak egin ziren Espainian.
  • 1879. Fritz Haarmann, psikopata alemaniarra jaio zen (h. 1925).
  • 1881. Pablo Ruiz Picasso pintorea jaio zen, Malagan (Espainia).
  • 1886. Lehen ikasturtea Deustuko Unibertsitatean.
  • 1917. Éamon de Valera presidente aukeratu zuten Irlandan.
  • 1920.  Terence MacSwiney abertzale irlandarra hil zen, 73 egun gose greban eman ondoren.
  • 1927. Principessa Mafalda transatlantikoa hondoratu zen. 314 pertsona hil ziren.
  • 1929. Ostegun Beltza. New Yorkeko burtsako crasha gertatu zen eta 30eko depresioa hasi zen.
  • 1936. Alemania eta Italiak Ardatzaren Ituna sinatu zuten; 1940an Japonia batuko zitzaien.
  • 1955. Sadako Sasaki japoniar gaztea eta Hiroshimako bonba atomikoaren biktima hil zen (j. 1943).
  • 1977. Espainiako gobernuak eta oposizioak Moncloako itunak sinatu zituzten.
  • 1979. Euskadi eta Kataluniako estatutuak baiestu ziren herri galdeketa bidez.
  • 2003. Eusko Jaurlaritzak Ibarretxe Plana onartu zuen. Proposamen honen arabera, Estatutu berri bat egin beharko litzateke eta Euskal Herria eta Espainiaren arteko harremana aldatu egingo zen: “libre asociacion con el Estado español”.


Urriaren 24a

24 Igandea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 24a sarreran

  • 996. Hugues Capet, Frantziako errege 987 eta 996 artean, hil zen (j. 940 inguruan).
  • 1537. Jane Seymour, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren hirugarren emaztea, hil zen (j. 1509).
  • 1783. Jean Le Rond d’Alembert matematikari frantsesa hil zen (j. 1717).
  • 1887. Victoria Eugenia Battenbergekoa, Espainiako erregin eta Alfontso XIII.aren emazte izango zena, jaio zen (h. 1969).
  • 1914. Gonzalo Borboikoa eta Battenberg, Alfontso XIII.a eta Victoria Eugeniaren semea, jaio zen.
  • 1915. Bob Kane jaio zen, Batmanen sortzaileetako bat (h. 1998).
  • 1917. Errusian, komite iraultzaile boltxebikea, sortu zen, Leninen gidaritzapean.
  • 1918. Cesar Ritz hostalari suitzarra jaio zen, Ritz Development Companyren sortzailea.
  • 1922. Mao Anying, Mao Zedongen seme zaharrena, jaio zen (h. 1950).
  • 1929. Ostegun Beltza, New Yorkeko burtsako krash a hasi zen eta segidan etorriko zen Depresio Handia.
  • 1936. Bill Wyman, The Rolling Stones bandaren baxujole izandako britainiarra, jaio zen.
  • 1945. Nazio Batuen Gutuna berretsi zuten Ameriketako Estatu Batuek, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunaak, Erresuma Batuak, Frantziak eta Txinako Herri Errepublikak. Nazio Batuen Erakundea sortu zen horrela.
  • 1947. AEBetan, Walt Disneyk estatubatuarren aurkako Ekintzen Batzordearen aurrean testifikatu zuen, ustezko langile komunistak salatuz.
  • 1957. Christian Dior frantses moda diseinatzailea hil zen (j. 1905).
  • 1963. Rosana abeslaria jaio zen.
  • 1966. Román Abramóvich enpresario errusiarra jaio zen.
  • 1970. Salvador Allende sozialista Txileko presidente izendatu zuten.
  • 1981. Tila Tequila, modelo, animadora eta abeslari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1984. Kaela Kimura abeslari japoniarra jaio zen.
  • 1986. Drake rapero kanadiarra jaio zen.
  • 2005. Rosa Parks, eskubide zibilen alde borrokatu zuen estatubatuarra, hil zen (j. 1913).

Urriaren 23a

23 Larunbata Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 23a sarreran

  • 1520. Espainiako Karlos I.a Alemaniako Enperadore koroatu zuten, Karlos V. izena hartuz.
  • 1812. Napoleonek bere atzerakada latzari ekin zion Errusian.
  • 1892. Gummo Marx, AEBetako aktore eta enpresaria eta Marx anaietako bat, jaio zen (h. 1977).
  • 1915. New Yorken, 33.000 emakumek martxa bat egin zuten emakumeen sufragioa aldarrikatuz.
  • 1917. Boltxebikeen Komite Zentralak intsurrekzio armatua prestatzearen aldeko botoa eman zion Lenini.
  • 1939. Dibortzio Legea anulatu zuten Espainian.
  • 1940. Franco eta Hitlerren arteko elkarrizketa Hendaian.
  • 1940. Pele futbol jokalaria jaio zen.
  • 1960. Randy Pausch jaio zen (h. 2008).
  • 1961. Andoni Zubizarreta futbol jokalari gasteiztarra jaio zen.
  • 1971. Alemanian, Mercedes-Benz enpresak airbaga patentatu zuen.
  • 1977. Kataluniako Josep Tarradellas, Generalitateko lehendakaria atzerrian, itzuli zen. Iristean, “Ja soc aqui!” (Hemen nago) iragarri zuen.
  • 1980. Ortuellako Marcelino Ugalde ikastetxean gas leherketa batek 52 hildako utzi zituen, 49 haur eta 3 irakasle.
  • 2001. Apple Inc. bere Ipod musika entzuteko tresna famatua saltzen hasi zen.
  • 2002. 50 txetxeniarrez osatutako komando batek 800 pertsona bahitu zituen Moskuko Dubrovka Antzokian eta Txetxeniatik erretiratzeko eskatu zion.

Urriaren 22a

22 Ostirala Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 22a sarreran

Gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita hamabosgarren eguna da, 296.a bisurteetan. 70 egun falta dira urtea amaitzeko.

Sehaska egutegiko izendegia: Leire eta Alodia.

  • 1797. André Jacques Garnerinek lehen aldiz egin zuen salto jausgailua erabiliz. Pariseko Monceau Parke gainera erori zen globo aerostatiko batetik.
  • 1811. Franz Liszt konpositore hungariarra jaio zen (h. 1886).
  • 1836. Karlistek bigarren aldiz inguratu zuten Bilbo.
  • 1887. John Reed, periodista eta AEBetako langileen liderra, jaio zen (h. 1920).
  • 1906. Paul Cezanne margolari frantsesa hil zen (j. 1839).
  • 1913. Robert Capa, hungariar argazkilaria, jaio zen (h. 1954).
  • 1923. Francisco Franco eta Carmen Polo ezkondu ziren Oviedon eta aitapuntakoa Alfontso XIII.a izan zen. Losada jeneralak hartu zuen erregearen ordea.
  • 1962. AEBetako presidente John F. Kennedyk Kubaren aurkako blokeoa iragarri zuen, Kubako misilen krisia deitu izan zaio.
  • 1967. Vietnamgo gerraren aurkako manifestaldi ugari izan ziren munduan zehar.
  • 1979. ETA RTVEko programa batean erdian sartu zen, Gernikako Estatutuaren alde eginez.
  • 1999. Peruko gobernuak emandako gosari batek 3 eta 8 urte bitarteko 24 haur hil zituen.
  • 2004. Dardarina izeneko gen berri bat aurkitu zuten 12. kromosoman. Bere mutazioak Parkinson gaixotasuna eragiten du.

 

Urriaren 21a

21 Osteguna Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 21a sarreran

  • 1266. Birger Jarl suediar noblea hil zen (j. 1210 inguruan).
  • 1449. Jurgi Clarencekoa ingeles noblea jaio zen (h. 1478).
  • 1496. Joana Eroa eta Filipe Ederra ezkondu ziren.
  • 1517. Martin Luterok Wittenbergeko Castle Churchen atean bere 95 tesiak ezarri zituen. Erreforma Protestantea hasi zen.
  • 1675. Higashiyama enperadorea, Japoniako 113. enperadorea, jaio zen (h. 1710).
  • 1728. Floridablancako kondea jaio zen (h. 1808).
  • 1805. Trafalgarreko guda: Espainia eta Frantziak galdu egin zuten Erresuma Batuaren aurka. Bertan hil zen Horatio Nelson marinel britainiarra; britainiarrena munduko itsaspotentzia handiena bihurtu zen.
  • 1833. Alfred Nobel jaio zen Stockholmen (Suedia) (h. 1896).
  • 1892. Lidia Lopokova errusiar ballet dantzaria jaio zen (h. 1981).
  • 1898. Amadeo Saboyakoa, izen bereko Espainiako erregearen iloba, jaio zen (h. 1942).
  • 1908. Jorge Oteiza artista oriotarra jaio zen (h. 2003).
  • 1924. Celia Cruz, abeslari kubatarra, jaio zen (h. 2003).
  • 1953. Jose Ignazio Ansorena, txistulari eta pailazo donostiarra, jaio zen.
  • 1958. Julio Medem, zinemagile donostiarra jaio zen.
  • 1959. Ken Watanabe japoniar aktorea jaio zen.
  • 1980. Hans Asperger, pediatra eta psiquiatra austriarra, hil zen (j. 1906).
  • 1983. Metroa berdefinitu zen. Argiaren abiaduran 1/299.792.458 segundotan ibilitako distantzia bezala.
  • 1990. Ricky Rubio jaio zen.

Urriaren 20a

20 Asteazkena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 20a sarreran

  • 1854. Arthur Rimbaud poeta frantsesa jaio zen (h. 1891).
  • 1926. Kubak bere historiako zikloi handiena jasan zuen.
  • 1936. Hernanin 22 abertzale espetxetik atera eta fusilatu egin zituzten frankistek.
  • 1950. Tom Petty, estatubatuar musikaria jaio zen.
  • 1955. Erregearen itzulera argitaratu zen, Eraztunen jaunaren azken atala.
  • 1964. Herbert Clark Hoover, AEBetako presidente ohia (1929–1933), hil zen (j. 1874).
  • 1968. Jacqueline Bouvier Kennedy eta Aristoteles Onasis ezkondu ziren.
  • 1974. Amparo Muñoz espainiarra Miss Unibertso aukeratu zuten Manilan.
  • 1975. Ibilaldi Berdeari hasiera eman zitzaion.
  • 1976. Maradona futbolean estreinatu zen.
  • 2011. ETAk “jarduera armatua behin-betiko amaitzea erabaki” zuela jakinarazi zuen. Berria.info Eitb.com
  • 2011. Muammar al Kadafi hil zuten (j. 1942).

Urriaren 19a

19 Asteartea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 19a sarreran

  • K. a. 202. Eszipion Afrikarrak  Erromatar Inperioko generalak Hanibal Barca garaitu zuen Zamako guduan.
  • 1179. Eudes de Saint-Amand, franziar noblea eta Tenpluko Ordenaren Maestre Handia hil zen.
  • 1469. Aragoiko Fernando II.a Isabel I.a Gaztelakoarekin ezkondu zen. Errege-erregina Katolikoak Valladolideko Vivero jauregian ezkondu ziren. Ezkontza honekin, Espainia osatzeko prozesuan Aragoiko Koroa eta Gaztelako Erresuma batzen hasi ziren.
  • 1851. Maria Teresa Frantziakoa, Luis XVI.a Frantziakoa eta Maria Antoinetteren alaba, hil zen (j. 1778).
  • 1868. Pezeta ezarri zen Espainian diru ofizialtzat.
  • 1920. John Reed, estatubatuar kazetari eta langileen liderra, hil zen (j. 1887).
  • 1937. Ernest Rutherford, fisico eta kimiko britainiarra eta Kimikako Nobel Saria (1908) hil zen (j. 1871).
  • 1940. Heinrich Himmler Donostian izan zen. Igeldo, San Telmo museoa eta beste hainbat gauza bisitatu eta gero, Etxegaraten bazkaldu zuen, Altsasu bidean, Madrilerantz zihoalarik, Francorekin egoteko xedean. Ehiza egiteko asmoz etorri bazen ere, denbora guztian euria egin omen zion. Beste gauza batzuen artean, geroxeago Hitler eta Francoren artean izango zen elkarrizketa prestatzera etorri zen Himmler hona.
  • 1942. Iñaki Gabilondo kazetaria jaio zen Donostian.
  • 1945. Divine, estatubatuar aktore eta abeslaria jaio zen (h. 1988).
  • 1969. Trey Parker, estatubatuar aktore eta komediantea eta South Park seriearen sortzailea, jaio zen.
  • 1987. Astelehen Beltza: New Yorkeko Burtsak 500 puntu baino gehiago galdu zituen; 1929ko kraxaren ondoren erorketa latzena izan zen.
  • 1989. Camilo Jose Celak Nobel Saria lortu zuen Literaturan.
  • 1997. Pilar Miró, kazetari eta zinema zuzendaria, hil zen (j. 1940).
  • 1997. Frank Gehry arkitekto estatubatuarrak diseinatu zuen Guggenheim Bilbao Museoak ateak ireki zituen.

Urriaren 18a

18 Astelehena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 18a sarreran

  • 1519. Hernan Cortések Cholulako sarraskia burutu zuen.
  • 1558. Hungariako Maria hil zen. Gaztelako Filipe I.a, Ederra, eta Joana Eroaren alaba zen.
  • 1850. Pablo Iglesias, espainiar politiko eta sindikalista, PSOE eta UGTren sortzailea, jaio zen.
  • 1860. Opioaren gerra amaitu zen Txinan.
  • 1922. BBCk lehen emisioa egin zuen Erresuma Batuan.
  • 1929. Kanadako legeak emakumeak pertsona kontsideratu zituen.
  • 1931. Thomas Alva Edison, asmatzaile estatubatuarra, hil zen (j. 1847).
  • 1939. Lee Harvey Oswald, John Fitzgerald Kennedy asasinatzeaz salatu zuten estatubatuarra, jaio zen (h. 1963).
  • 1955. Jose Ortega y Gasset filosofoa hil zen (j. 1883).
  • 1968. Polizia John Lennon eta Yoko Onoren etxean sartu zen eta 168 gramo cannabis aurkitu zuten. 150 libera ordaindu beharra izan zuten.
  • 1968. AEBetako Komite Olinpikoak arraza beltzeko bi atleta suspenditu zituen 1968ko Mexikoko Joko Olinpikoen inagurazioan “black power” saludoa egin zutelakoan.
  • 1997. Guggenheim museoa inauguratu zuten Bilbon.

Urriaren 17a

17 Igandea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 17a sarreran

  • K.a. 535. Pertsiako Ciro II.a Handia Babiloniarantz joan zen eta 70 urtez erbesteratuta zeuden juduak askatu zituen. Giza Eskubideen lehen deklarazioa egin zuen Cirok.
  • 1527. Luis Leongoa, espainiar poeta, jaio zen (h. 1591).
  • 1777. Amerikar kolonoen armadak armada britainiarra garaitu zuen Saratogako batailan.
  • 1815. Napoleon Bonaparte Santa Helena uhartean lehorreratu zen.
  • 1849. Frédéric Chopin, poloniar pianista eta konpositorea, hil zen (h. 1810).
  • 1852. Santiago Ramon y Cajal medikua jaio zen, Aragoiko Petillan (Nafarroa).
  • 1884. AEBetako Lanaren Federazioa, anarkista, bere IV. Biltzarrean 8 orduko laneguna aldarrikatu zuen 1886ko maiatzaren 1etik hasita. Ondotik etorriko da Chicagoko sarraskia.
  • 1912. Albino Luciani, geroago Joan Paulo I.a Eliza Katolikoko Aita Santua izango zena, jaio zen (h. 1978).
  • 1912. Bulgaria, Serbia, Montenegro eta Greziak gerra deklaratu zioten Turkiari.
  • 1919. Madrilgo Metroa inaguratu zuten.
  • 1931. Al Caponeri 11 urteko kartzela zigorra jarri zioten, zergak ez zituelako behar bezala ordaindu.
  • 1934. Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten.
  • 1935. Estraperloaren eskandalua.
  • 1936. Jose Ariztimuño “Aitzol”, euskal idazle eta kazetaria, torturatu eta fusilatu zuten Hernaniko hilerrian.
  • 1956. Erresuma Batuan munduko lehen zentral nuklearra inguratu zuten.
  • 1964. Txinak bere lehen bonba atomikoa frogatu zuten.
  • 1978. Karol Józef Wojtyła Krakobiako kardinala Aita Santu izendatu zuten, Joan Paulo II.a izena hartuz.
  • 1984. Desmond Tutuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
  • 1989. Lurrikara izugarri batek Ipar Kalifornia zigortu zuen eta ehun bat hildako eta kalte material ugari eragin zituen San Frantziskon.
  • 1992. Rigoberta Menchuk Bakearen Nobel Saria jaso zuen.
  • 2006. Hiru alemaniar hilik euren hegazkin txikia Lagranen erori eta gero.

Urriaren 16a

16 Larunbata Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 16a sarreran

Urriaren 16a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta laurogeita bederatzigarren eguna da, 290.a bisurteetan. 76 egun falta dira urtea amaitzeko.

  • 1538. Urdaneta Sevillatik irten zen Espainia Berrirako bidean, han espedizio batean parte hartzeko asmoz, baina ez zuen lortu.
  • 1384, Eduviges I.a Poloniakoa, erregina guztien patroi izango zena, koroatu zuten.
  • 1590. Napoliko San Severo jauregian, Venosako printzea eta Conzako kondea zen Carlo Gesualdo konpositoreak Donna María d’Ávalos emaztea eta honen amorantea zen Fabrizio Carafa, Andriako dukea, erail zituen.
  • 1689. Erroman, hurrengo aitasantua aukeratu zuten. Pietro Vitto Ottoboni kardinal italiarra izango zen eta Alexandro VIII.a izena hartuko zuen.
  • 1780. Antilletan (Karibe itsasoan), 1780ko Urakan Handiaren zazpigarren eta azken eguna izan zen. Datuak ditugunez gero, hainbeste hildako (22.000 zuzenean eta 27.000 denera) eragin zituen lehen urakana izan zen.
  • 1793. Parisen, Frantziako Iraultzan, Marie Antoinette,  Louis XVI.a Frantziakoaren alarguna, hil zuten (j. 1755).
  • 1813. Leipzigen, Leipzigeko gudua izan zen, Napoleondar Gerretako gudurik handiena eta Napoleon Bonapartek inoiz izan zuen porrotik handiena.
  • 1817. Erregeen haranean (Egipto), Seti I.aren hilobia aurkitu zuten.
  • 1829. Líverpool-Manchester tramoan (Ingalaterra), kokomotora arteko lehen lasterketa egin zuten. Lokomotoraren asmatzailea izan zen George Stephenson eta bere Rocket makina izan ziren garaile.
  • 1834. Londresen, Ingalaterran, sutea izan zen Westminster jauregian eta eraikinaren eremu handi bat suntsitu zen. Charles Barryk berdiseinatu eta berreraikiko zuen.
  • 1869. Cardiffen (AEB), George Hull tabakistak Cardiffeko erraldoia deritzona aurkitu zuen, AEBetan izan diren bulo handienetako bat.
  • 1846. Bostoneko Willian Thomas Morton doktoreak eterra erablili zuen lehen aldiz anestesiko bezala. Hortxe hasiko zen oinazerik gabeko kirurgia.
  • 1854. Oscar Wilde idazle irlandarra jaio zen (h. 1900).
  • 1890. Michael Collins irlandar abertzalea jaio zen (h. 1922).
  • 1906. Köpenicken, Berlindik gertu, Wilhelm Voigt estafadore alemaniarrak 4.000 marko ostu zituen. Kapitainez disfrazatuta zihoan, baina, egun batzuk geroago, kartzelan sartu zuten, Gilen II.a kaiserrak amnistia emango bazion ere.
  • 1910. Ingalaterra eta Frantzia artean, Mantxako kanalean izandako dirigiblez eginiko lehen trabesia burutu zen.
  • 1919. Adolf Hitlerrek lehen mitina eman zuen Municheko Hofbräukeller garagardotegian, 300 bat entzule izan zituelarik.
  • 1931. Japoniak Mantxuria inbaditu zuen.
  • 1934. Komunista txinatarrek Martxa Luzea hasi zuten, Mao Zedongek alderdiaren gidaritza lortu zuen garaia.
  • 1940. Varsoviako ghettoa ezarri zuten.
  • 1946. Nurenbergen, Alemanian, Nurembergeko epaiketak izan ziren eta 11 lider nazi urkatu:
    • Hans Frank, lider nazia.
    • Wilhelm Frick, lider nazia, Alemaniako Barne Ministroa.
    • Alfred Jodl, lider nazia, Wehrmachteko alemaniar ofiziala eta Wilhelm Keitelen laguntzailea.
    • Ernst Kaltenbrunner, lider nazia, Segurtasun Polizia eta Sicherheitsdienstren (SD) buru.
    • Wilhelm Keitel, lider nazia, II. Mundu Gerran mariskal izandakoa.
    • Joachim von Ribbentrop, lider nazia, politiko, diplomatiko eta Atzerriko Gaietako ministroa Alemanian.
    • Alfred Rosenberg, lider nazia, estoniar politikoa, Hitlerren kolaboratzaile leiala eta Ekialdeko Alemanian Okupatutako Lurraldeen Ministro.
    • Julius Streicher, lider nazia, Der Stürmer egunkari nazionalsozialistaren editore.
  • 1952. Dee Dee Ramone (Douglas Colvin), estatubatuar musikaria eta The Ramones taldeko kidea, jaio zen (h. 2002).
  • 1964. Txinak bere lehen bonba atomikoa frogatu zuten.
  • 1968. Nazioarteko Komite Olinpikoaren lehendakari zen Avery Brundagek Tommie Smith eta John Carlos atleta afroamerikarrak bota zituen apartheid pean zeuden AEBetako beltzen eskubide zibilak aldarrikatzeko protesten ikur izango zena egiteagatik. 1938an, ez zen inongo arazorik izan nazien saludoarekin.
  • 1978. Karol Józef Wojtyła Krakobiako kardinala Aita Santu izendatu zuten, Joan Paulo II.a izena hartuz.
  • 1983. Lasa eta Zabala errefuxiatuak bahitu zituen GALek Baionan.
  • 1998. Polizia britainiarrak Augusto Pinochet diktadore ohia atxilotu zuen Londresen.

Urriaren 15a

15 Ostirala Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 15a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Otxanda, Otsanda, Otxo eta Otxoa.

  • K. a. 70. Virgilio, erromatar poeta jaio zen (h. K. a. 19).
  • 898. Lambert II.a Spoletokoa, Karolingiar Inperioko enperadorea, hil zen.
  • 912. Abd Allah I.a Kordobakoa, Kordobako VII. emir omeiarra, hil zen (j. 844).
  • 912. Abd ar-Rahman III.a, Kordobako emir eta kalifa eta omeiar leinuko printze Al-Andalusekoa, hil zen (j. 889).
  • 958. Tota Aznar, Iruñeko erregina, hil zen (j. 876).
  • 1173. Petronila Aragoikoa, Aragoiko erregina, hil zen (j. 1136).
  • 1265. Timur Khan, Txinako Enperadore eta Mongolen Inperioko seigarren Khan Handia, Yuan dinastiako bigarren enperadorea (h. 1307).
  • 1342. Soraluze hiribildu izendatu zuten.
  • 1370. Tello Gaztelakoa, Bizkaiko jauna, hil zen (j. 1337).
  • 1389. Urbano VI.a, Aita santua, hil zen (j. c. 1318).
  • 1385. Fernan I.a Perez Aiarakoa, Aiara leinuko gaztelar noblea, hil zen.
  • 1522. Karlos I.a Espainiakoa eta V.a Alemaniako enperadoreak, Valladoliden erret zedula bat jaulki zuen, Hernan Cortes Espainia Berriko gobernadore eta Kapitain Jeneral izendatuz.
  • 1542. Akbar, Indiako Mogol Inperioaren gobernatzailea, jaio zen (h. 1605).
  • 1564. Andres Vesalio, flandriar anatomista, hil zen (j. 1514).
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII Aita Santuak egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala.
  • 1582. Santa Teresa Avilakoa erlijioso eta idazle espainiarra hil zen (j. 1515).
  • 1608. Evangelista Torricelli, italiar fisikari eta matematikaria, barometroaren asmatzailea, jaio zen (h. 1647).
  • 1686. Allan Ramsay, eskoziar poeta, jaio zen (h. 1758).
  • 1690. Adam Frans van der Meulen, flandriar margolaria, hil zen (j. 1632).
  • 1690. Juan de Valdés Leal, espainiar pintore, grabatzaile eta dekoratzaile barrokoa, hil zen (j. 1622).
  • 1702. José Garro, euskal militar eta politikaria, hil zen (j. 1623).
  • 1724. Eugenio Llaguno, arabar politikari eta idazlea, jaio zen (h. 1799).
  • 1752. Francisco Cabarrús, euskal jatorriko Espainiako ministroa eta finantza-gizona, jaio zen (h. 1810).
  • 1772. Paul-Thérèse-David d’Astros, Frantziako kardinala, Baionako apezpikua izandakoa, jaio zen (h. 1851).
  • 1783. Rafael Maroto, espainiar militarra, jaio zen, jaio zen (h. 1853).
  • 1785. José Miguel Carrera, txiletar politikari eta jenerala, jaio zen (h. 1821).
  • 1794. Konbentzio Gerra: espainiar tropek Lekunberritik Irurtzuneraino egin behar izan zuten atzera.
  • 1795. Frederiko Gilen IV.a Prusiakoa, Prusiako erregea, jaio zen (h. 1861).
  • 1802. Enrique Bedia, euskal historialari eta diplomatikoa (h. 1863).
  • 1804. Olaberria Lazkaotik banandu zen.
  • 1814. Mikhail Lermontov, errusiar poeta, margolari eta eleberrigile erromantikoa, jaio zen (h. 1841).
  • 1815. Napoleon Bonaparte Santa Helena irlara iritsi zen, esleitu zioten erbestera, eta hantxe egon zen heriotza iritsi arte.
  • 1817. Johann Ludwig Burckhardt, suitzar esploratzailea, hil zen (j. 1784).
  • 1817. Tadeusz Kościuszko, poloniar militarra eta abertzalea, hil zen (j. 1746).
  • 1819. Luisa Orange-Nassaukoa, Brunswick-Wolfenbütteleko printzesa, hil zen (j. 1770).
  • 1819. Clément Juglar, frantziar medikua eta ekonomialaria, jaio zen (h. 1905).
  • 1820. Karl Philipp Schwarzenberg, austriar mariskala, hil zen (j. 1771).
  • 1829. Asaph Hall, estatubatuar astronomoa, jaio zen (h. 1907).
  • 1844. Friedrich Nietzsche, alemaniar filosofo eta filologoa, XIX. mendeko pentsalari modernoetako bat, jaio zen (h. 1900).
  • 1847. Ralph Albert Blakelock, estatubatuar margolaria, jaio zen (h. 1919).
  • 1869. Francisco Largo, Espainiako Bigarren Errepublikako Gobernuko Presidentea, jaio zen (h. 1946).
  • 1878. Paul Reynaud, Frantziako Hirugarren Errepublikako lehen ministroa, jaio zen (h. 1966).
  • 1879. Tomás Meabe, bizkaitar idazle eta politikaria (h. 1915).
  • 1883. Antonio Ortiz Etxague, arabar margolari errealista (h. 1942).
  • 1885. Jacques Pradet-Balade, baxenafar politikaria, Pauen, hil zen (j. 1827).
  • 1887. Joanes Etxeto, euskal bertsolaria, hil zen (j. 1801).
  • 1893. Karlos II.a Errumaniakoa, Errumaniako erregea, jaio zen (h. 1953).
  • 1893. Saunders Lewis, galestar poeta, antzerkigile, historialari, literatura kritikari eta politikaria, jaio zen (h. 1985).
  • 1893. Lv Zijian, arte martzialetan aditua eta aldi batez Txinako Herri Errepublikako gizonik zaharrena, jaio zen (118 urte) (h. 2012).
  • 1894. Alfred Dreyfus kapitain frantsesa atxilotu zuten, Alemaniaren alde zegoen traidorea zela-eta.
  • 1901. Manuel Vidal Hermosa, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (h. 1965).
  • 1901. Hermann J. Abs, alemaniar bankaria, jaio zen (h. 1994).
  • 1901. Enrique Jardiel Poncela, espainiar idazlea, jaio zen (h. 1952).
  • 1903. Manuel Sagartzazu, gipuzkoar futbolaria.
  • 1907. Louis Etxeberri, euskal politikaria eta kazetaria, hil zen (j. 1853).
  • 1908. John Kenneth Galbraith, kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa, jaio zen (h. 2006).
  • 1908. Macário Santiago Kastner, ingeles musikologo, pedagogo eta instrumentu-jotzailea, jaio zen (h. 1992).
  • 1909. Hilario Gaiztarro, Donostiako San Ignacio klinika sortu zuen gipuzkoar kirurgialaria, hil zen (j. 1859).
  • 1912. Carlos Droguett, txiletar eleberrigilea, jaio zen (h. 1996).
  • 1917. Arthur Meier Schlesinger, estatubatuar historialaria, jaio zen (h. 2007).
  • 1917. Mata Hari, herbeheretar dantzari eta espia, hil zen (j. 1876).
  • 1920. Duncan MacDougall, estatubatuar medikua, arimaren pisua kalkulatzeko esperimentua egin zuena, hil zen (j. c. 1866).
  • 1920. Mario Puzo, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1999).
  • 1920. Henri Verneuil, armeniar-frantziar zinema zuzendaria, jaio zen (h. 2002).
  • 1922. Agustina Bessa-Luís, portugaldar eleberrigilea, jaio zen.
  • 1923. Italo Calvino, italiar idazlea, jaio zen (h. 1985).
  • 1924. Lee Iacocca, estatubatuar enpresaburua, jaio zen.
  • 1925. Aurora Bautista, espainiar aktorea, jaio zen (h. 2012).
  • 1925. Bittor Kapanaga, otxandiar idazlea eta euskaltzalea (h. 2011).
  • 1926. Michel Foucault, frantziar filosofo estrukturalista, jaio zen (h. 1984).
  • 1926. Agustín García Calvo, espainiar filosofoa, hizkuntzalaria, itzultzailea eta saiakera-idazlea, jaio zen (h. 2012).
  • 1934. Hywel Teifi Edwards, galestar akademiko eta historialaria, jaio zen (h. 2010).
  • 1934. Raymond Poincaré, Frantziako Hirugarren Errepublikako presidentea, hil zen (j. 1860).
  • 1936. Jose Ariztimuño “Aitzol” euskal idazle eta kazetaria atxilotu zuten Galerna itsasontzian. Ondarretako kartzelara preso eraman eta bi egun geroago fusilatu zuten Hernaniko hilerrian (j. 1896).
  • 1937. Florentzio Markiegi, gipuzkoar politikari abertzalea, El Duesoko espetxean fusilatua, hil zen (j. 1898).
  • 1937. Florentzio Markiegi Olazabal, gipuzkoar politikari abertzalea, hil zen (j. 1898).
  • 1938. Fela Kuti, nigeriar abeslaria, saxofoi- eta piano-jotzailea, jaio zen (h. 1997).
  • 1940. Peter C. Doherty, australiar zientzialaria, 1996ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1940. Erregimen frankistak Lluis Companys i Jover, Kataluniako Generalitateko 123. presidente izana, fusilatu zuten Montjuic-eko Gazteluan (j. 1882).
  • 1940. José Ramón Goienetxe, bizkaitar txirrindulari ohia.
  • 1944. Sali Berisha, Albaniako presidente ohia, jaio zen.
  • 1944. David Trimble, Ipar Irlandako lehen ministro ohia eta 1998ko Bakearen Nobel Saria, jaio zen.
  • 1945. Eoin MacNeill, irlanderaren aldeko ekintzailea, irlandar nazionalizta, historialaria eta Sinn Féin alderdiko politikaria, hil zen (j. 1867).
  • 1945. Pierre Laval, Frantziako lehen ministroa, hil zen (j. 1883).
  • 1946. Hermann Wilhelm Göring, alemaniar politikari eta militarrak, Hitlerren ordezkaria eta Luftwafferen komandante gorena zenak, bere buruaz beste egin zuen (j. 1893).
  • 1946. Alberto Campo Baeza, espainiar arkitektoa, jaio zen.
  • 1946. José Torres Hurtado, espainiar politikaria, Granadako alkatea, jaio zen.
  • 1946, alemaniar militarrak,(j. 1893).
  • 1949. Edorta Agirre, euskal idazlea, itzultzailea eta elikadura alorreko kazetaria.
  • 1949. László Rajk, hungariar politikaria, hil zen (j. 1909).
  • 1952. Jean-Baptiste Coyos, zuberoar irakasle, idazle eta euskaltzain osoa.
  • 1953. Ricardo Bastida, bilbotar arkitektoa, hil zen (j. 1879).
  • 1955. Jose Miguel Monzon Navarro, El Gran Wyoming, aktore, zuzendari eta humorista jaio zen.
  • 1956. Jules Rimet, frantziar abokatua, FIFAko presidente garrantzitsuenetakoa, hil zen (j. 1873).
  • 1959. Henri Gavel, frantziar hizkuntzalari eta euskaltzaina, hil zen (j. 1880).
  • 1959. Sarah Ferguson, Yorkeko dukesa, jaio zen.
  • 1961. Benito Elizalde, euskal arraunlari ohia.
  • 1964. Cole Porter, estatubatuar musikagilea, hil zen (j. 1891).
  • 1966. Quintín de Torre, bizkaitar eskultorea, hil zen (j. 1877).
  • 1968. Didier Deschamps, lapurtar futbolari ohi eta entrenatzailea.
  • 1969. Pablo Tillac, euskal herrian bizi izandako frantziar margolaria, grabatzailea, akuaforte-egilea eta ilustratzailea, hil zen (j. 1880).
  • 1970. Gotzon Garitaonaindia, bizkaitar idazlea, hil zen (j. 1936).
  • 1971. Lore Martinez Axpe, gipuzkoar informatika-ingeniaria.
  • 1972. Carlos Checa, kataluniar motoziklismoko pilotu ohia, jaio zen.
  • 1975. Legazpin (Gipuzkoa) ikurrinaren aldeko lehen ekintzak egin ziren.
  • 1978. Martín Mazza, nafar aktore porno eta enpresaria.
  • 1980. Tom Boonen, belgikar txirrindularia, jaio zen.
  • 1982. Anastasio Bienzobas, euskal herritar futbolaria, hil zen (j. 1913).
  • 1983. Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak bahitu zituzten. Hilda eta tortura gogorren zantzuekin aurkitu zituzten hilabete batzuk geroago. Hainbat espainiar guardia zibil eta Julen Elorriaga gobernadore zibila epaitu eta errudun deklaratu zituzten, baina hilabete gutxiren buruan libre atera ziren kartzelatik.
  • 1987. Thomas Sankara, Afrikako Che Guevara, lehendabiziko Burkina Fasoko presidentea, hil zen (j. 1949).
  • 1989. Hegoafrika: 30 urtetan debekatuta egon ondoren, Nelson Mandelaren gidaritzapean, Afrikako Kongresu Nazionala legalizatu zuten.
  • 1989. Hegoafrika: 30 urtetan debekatuta egon ondoren, Nelson Mandelaren gidaritzapean, Afrikako Kongresu Nazionala legalizatu zuten.
  • 1940. Erregimen frankistak Lluis Companys Kataluniako Generalitateko presidentea fusilatu zuen.
  • 1990. Delphine Seyrig, frantziar antzerki eta zinema antzezlea, hil zen (j. 1932).
  • 1993. Paolo Bortoluzzi, italiar dantzaria, hil zen (j. 1938).
  • 1994. Sarah Kofman, frantziar filosofoa, hil zen (j. 1934).
  • 1998. John Hume eta David Trimblek 1998ko Bakearen Nobel saria eskuratu zuten.
  • 2007. Vito Taccone, italiar txirrindularia, hil zen (j. 1940).
  • 2009. Alfredo Silva Estrada, venezuelar olerkaria, hil zen (j. 1933).
  • 2010. PSOEk eta EAJk beste hainbat neurriren artean Gernikako Estatutu osoa garatzea adostu zuten. Neurri haietako beste bat, EAEko hiru probintzien euskal izenak izen ofizial bakarrak bihurtzea.
  • 2011. Arabako lautadan, Euskal Autonomia Erkidegoak urtean kontsumitzen duen gas kantitatearen 60 halako omen zeukan gas-hobi bat atzeman zuten.
  • 2011. Munduko hainbat hiritan protestak burutu ziren, bereziki 2008-2012ko krisialdi ekonomikoak eragindako langabezia eta beste ondorio sozioekonomiko larriak salatzeko.
  • 2012. Norodom Sihanouk, Kanbodiako Erregea, hil zen (j. 1922).
  • 2013. Espainiako Poliziak San Ferminetako jaietan Iruñeko udaletxearen aurrean txupinazoa jaurtitzeko unean Ikurrina erraldoi bat zintzilikatzeagatik sei lagun atxilotu zituen.
  • 2016. Dolores Redondo euskal herritar idazleak 65. Planeta Saria irabazi zuen.
  • 2016. Altsasuko Ferietako goizaldean, Koxka tabernan hasi zen liskar baten ondorioz, Jokin Unamuno eta Aritz Urdangarin gazteak atxilotu zituzten. Iruñeara eraman zituzten eta Foruzaingoaren kuartelean atxiloaldi inkomunikatuan jarri. Guardia zibil bati ebakuntza egin zioten, orkatilako haustura ireki bat zela-eta. Espainiako Auzitegi Nazionaleko Carmen Lamela epaileak zuzendutako auzian bi Guardia Zibil eta euren bikoteen eta herriko hainbat gazteren artean gertatutako liskarra epaituko zen, eta eraso terrorista bat zela argudiatuta 375 urteko kartzela zigorra eskatuko zuen Fiskaltzak. Tartean egondako 3 gazte 2016ko azaroaren 14tik zeuden kartzelan auzi hau zela-eta. Azkenean, nahiz eta ekintza terroristaren izaera bertan behera geratu, urte luzeetara kondenatuko zituzten.
  • 2017. Galizian asteburu bakar batean zehar 146 sute inguru jazo ziren.

Urriaren 14a

14 Osteguna Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 14a sarreran

  • 1486. Boabdil Granadara itzuli zen eta errege egin zuten bigarren aldiz.
  • 1536. Garcilaso de la Vega poeta hil zen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 14rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1687. Itsasikara batek Lima eta Callao (Peru) suntsitu zituen.
  • 1784. Fernando VII.a Espainiakoa jaio zen (1813–1833) (h. 1833).
  • 1878. Thomas Alva Edison asmatzaileak argi elektrikoaren patentea eskatu zuen.
  • 1882. Eamon de Valera, Irlandako politikari independenzista, jaio zen (h. 1975).
  • 1905. Errusian lehen iraultza hasi zen San Petersburgon.
  • 1933. Gabriel Aresti euskal idazle eta poeta jaio zen (h. 1975).
  • 1942. Japoniar abioi batek Brookings (Oregon) bonbardatu zuen. II. Mundu Gerrako amerikar kontinentean izandako atake bakarra izan zen.
  • 1953. 1953ko Gipuzkoako uholdeak 14 hildako eragin zituen Donostialdean.
  • 1962. Kubako misilen krisia. U2 abioi batek base sobietarren eraikuntzaren argazkia atera zuen eta krisia hasi zen.
  • 1964. Martin Luther Kingek Bakearen Nobel saria jaso zuen.
  • 1977. Amnistia legea onartu zen Espainian, horrela, odolezko deliturik ez zuten presoak kalean utzi zituzten.

Urriaren 13a

13 Asteazkena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 13a sarreran

  • 54. Neron Erromako enperadore izendatu zuten.
  • 54. Klaudio, Erromako enperadorea, hil zen (j. K. a. 10).
  • 409. Bandalo eta alanoak, Pirinioak zeharkatuta, Iberiar Penintsulan sartu ziren.
  • 1307. Frantzia: Tenpluko zaldunak heretiko eta inmoraltzat salatu zituzten Inkisizioaren aurrean. Handik bost urtera ordena guztiz desegin zen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 13rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1715. Nicolas Malebranche, frantziar filosofo eta teologoa, hil zen (j. 1638).
  • 1815. Joachín Murat, frantziar mariskala eta Napoliko erregea 1808 eta 1815 artea, hil zen (j. 1767).
  • 1863. Juan Migel Orkolaga, hernaniar metereologo eta jesuita, jaio zen (h. 1914).
  • 1884. Greenwich meridianoko ordua ezarri zen munduko ordu unibertsaltzat.
  • 1909. Francisco Ferrer i Guardia pedagogoa fusilatu zuten Bartzelonan Aste Tragikoan parte hartzeagatik (j. 1859).
  • 1925. Margaret Thatcher politikari britainiarra jaio zen.
  • 1928. María Fiódorovna Románova, errusiar enperatriza, Nikolas II.a tsarraren ama eta Anastasiaren amona, hil zen. (j. 1928).
  • 1934. Nana Mouskouri, Greziako abeslaria, jaio zen.
  • 1940. Alemaniako armadak Londres bonbardatu zuen hamar egunez.
  • 1949. Susana Lesgart, argentinar gerrilaria, jaio zen (h.1972).
  • 1971. Luis Tosar, actor español jaio zen.
  • 1972. Uruguaiko Aireko Amadaren 571 hegaldia: Andeetan Uruguaiko errugbiko ekipoa garraiatzen zuen abioia erori zen.
  • 1985. Francesca Bertini, italiar aktorea, hil zen (j.1892).
  • 2007. Andrée de Jongh, II. Mundu Gerran aritu zen belgiar erizain eta partisanoa, hil zen (j.1917).
  • 2008. Guillaume Depardieu, Gérard Depardieuren semea zen aktore frantsesa, hil zen (j.1971).
  • 2010. San José meatzeko istripua: Txileko Copiapón dagoen San Jose meategitik 70 egunez lurpean egondako 33 meatzariak atera zituzten.
  • 2013. George Herbig, estatubatuar astronomoa, hil zen (j. 1920).


Urriaren 12a

12 Asteartea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 12a sarreran

  • 1492. Kristobal Kolon esploratzaileak Amerika aurkitu zuen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 12rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1681. Londresen emakume bat jo zuten jendaurren, politikan sartzen zelako.
  • 1892.  Ameriketako Aurkikuntzaren IV. mendeurrena. Maria Kristina erreginak dekretua sinatu zuen La Rabida monastegian, urriaren 12a jai nazionala izendatuz.
  • 1918. Francisco Javier Saenz de Oiza arkitektoa, Arantzazuko basilikaren egilea izango zen, Kasedan jaio zen (h. 2000).
  • 1935. Luciano Pavarotti, opera abeslari italiarra jaio zen (2007an hilko zen).
  • 1936.  Gerra Zibila: Nazioarteko Brigadak eta sobietarren laguntza militarra iritsi ziren Espainiara.
  • 1941. Dnipropetrovsken (Ukranian), gaurkoan eta biharamunean, naziek 11.000 judu hil zituzten.
  • 1949. Karlos, Txakal ezizenez ezaguna, Venezuelako iraultzaile, mertzenario eta KGBko agente ohia, jaio zen.
  • 1956. David Vanian The Damned bandako abeslari britainiarra jaio zen.
  • 1960. Hibiya Hallen (Tokion), Otoya Yamaguchik, 17 urteko nazionalistak, Inejiro Asanuma politikari sozialista (42 urte) asasinatu zuen katanaz, hitzaldi batean ari zenean. Telebistako kamerak gertaera osoa grabatu zuten.
  • 1968. 180 urtetan Espainiaren pean egon ondoren, Ekuatore Gineak independentzia lortu zuen.
  • 1978. Nancy Spungen, groupie punk mugimenduaren musa eta Sid Viciousen emaztegaia hil zen (j. 1956).
  • 1996. Rene Lacoste, tenis jokalaria eta frantziar enpresaria hil zen (1904an jaioa zen).

Urriaren 11

11 Astelehena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 11 sarreran

  • 1469. Aragoiko Fernando II.a eta Elisabet I.a Gaztelakoa Dueñasen (Palentzian) bildu ziren. Bertan, ondoren Errege-erregina katolikoak izango zirenak, ezkontza erabaki zuten.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 11rik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1634: egun honetako gaua eta hurrengo egunaren artean uholde ikaragarria izan zen Alemania eta Herbehereak inguruan. 8.000 eta 15.000 arteko pertsonak hil ziren.
  • 1698. Frantzia, Ingalaterra eta Holandak ituna sinatu zuten La Hayan eta, Karlos II.a Espainiakoak ondorengorik ez zuenez, bera hildakoan lurraldeak elkarbanatzea adostu zuten.
  • 1700. Karlos II.a Espainiakoak frantziar erregenahia izendatu zuen ondorengo, Borboi leinuaren lehenbiziko Espainiako erregea izan zen Filipe V.a.
  • 1737. Gau honetan Kalkutan (India) ikaragarrizko ekaitza izan zen (6 ordutan 380 mm ur erori ziren), superzikloi batek eragindako metro batzuk igo ziren uretan.  Garai hartan Kalkutan 20.000 biztanle zeuden eta 3.000 bat heriotza nozitu zituen. Agian zenbaitek kontatzen zituen 300.000 heriotzak gehigizkoak dira eta olatua ez zen 12 metrokoa izan, baina askok maremotoa izan zela diote.
  • 1739: Grigori Potiomkin politiko eta militar errusiarra jaio zen (h. 1791)
  • 1745. Ewald Jurgen von Kleist jakintsu eta klerigoak Leydenen botila deritzon esperimentu ospetsua aurkeztu zuen.
  • 1755. Fausto Elhuyar jaio zen, anaiarekin batera wolframa lehen aldiz topatuko zuena.
  • 1779. Kazimierz Pułaski soldadu poloniarra hil zen (j. 1745).
  • 1780. Antilletan (Kariben), 1780ko Hurakan Handiaren bigarren eguna izan zen. Datuak ditugun heriotza gehien eragin zituen lehen hurakana dugu hau (27.000tik 22.000 heriotza zuzen) eta urriaren 16ra arte iraungo zuen.
  • 1844. Henry John Heinz enpresario estatubatuarra jaio zen (h. 1916).
  • 1872. Emily Wilding Davison aktibista britainiarra jaio zen (h. 1913).
  • 1872. Fermina Oliva y Ocaña,  1912an Titanic ontziaren hondamendian biziraungo zuen espainiar bat jaio zen (h. 1969).
  • 1884. Eleanor Roosevelt, Franklin D. Roosevelt presidentearen emaztea izango zena jaio zen (h. 1962).
  • 1913. John T. Parsons injeniari estatubatuarra jaio zen (h. 2007).
  • 1913. Joe Simon idazle eta ilustratzaile estatubatuarra jaio zen (h. 2011).
  • 1927. Josefina Karlota Belgikakoa printzesa jaio zen (h. 2005).
  • 1934. Espainian saiakera iraultzailea bertan behera geratu ondoren, garrote-vil heriotza-zigorra berrezarri zuten.
  • 1937. Aniela Wolberg anarkista poloniarra hil zen (j. 1907).
  • 1941. Eugenio umoregile katalana jaio zen (h. 2001).
  • 1947. Al Atkins abeslari britainiarra eta Judas Priest bandako abeslaria izan zena jaio zen.
  • 1948. Cecilia abeslari espainiarra jaio zen (h. 1976).
  • 1950. Rene Bond artista pornografiko estatubatuarra Jaio zen (h. 1996).
  • 1960. Espainiara lehen aberastutako uranioa iritsi zen. Ikerketa eta esperimentaziorako erabiliko ziren 60 kg ziren eta, horrela, aro atomikoan sartu zen.
  • 1961. Chico Marx, estatubatuar aktore eta komediantea, hil zen (j. 1887).
  • 1962. Vatikanon, Joan XXIII.a aitasantuak Vatikanoko II. kontzilioa inauguratu zuen, Eliza Katolikoaren espiritu eta egitura modernizatuz.
  • 1963. Jean Cocteau, frantses idazle, margolari eta zinemagilea, hil zen (j. 1889).
  • 1973. Takeshi Kaneshiro aktore eta abeslari japoniarra jaio zen.
  • 1973. Mike Smith, estatubatuar gitarra eta Limp Bizkit bandaren kide, jaio zen.
  • 1977. Victoria Kent, Osasun ministro ohia Errepublika garaian, Madrilera itzuli zen, 38 urtez erbestean egon ondoren.
  • 1987. Koldo Mitxelena, euskal hizkuntzalari eta idazlea, hil zen (j. 1915).
  • 2000. James J. Heckman eta Daniel L. McFaddenek Ekonomiako Nobel Saria irabazi zuten.
  • 2006. Manhattanen (New York), abioi batek eraikuntza baten kontra egin zuen talka eta Cory Lidle, New York Yankees taldeko pitcherra, hil zen.
  • 2009. Vatikanon, Benedikto XVI.a aitasantuak 5 santu berri kanonizatu zituen:  Juana Jugan, Damián de Veuster, Rafael Arnáiz Barón, Zygmunt Szczęsny Felinski eta Francisco Coll Guitart.
  • Ze esatek! taldearen abestia: Urriak 11

Urriaren 10a

10 Igandea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 10a sarreran

  • 732. Poitierseko gudan frankoek eta Eudonen tropa baskoiek musulmanen gudarostea mendean hartu zuten, iparralderako zabalkuntza galaraziz.
  • 786. Saga Enperadorea, Japoniako Enperadorea, jaio zen (h. 842).
  • 827. Valentin, Aita santua, hil zen.
  • 1332. Karlos II.a Nafarroakoa, Nafarroako erregea, jaio zen (h. 1387).
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 10rik ez zen izan urte hartan.
  • 1612 Bernardino Poccetti, Barbatelli, italiar margolari eta akuaforte-grabatzaile manierista, hil zen (j. 1548).
  • 1636 Pieter Brueghel Gaztea, flandestar margolaria, hil zen.
  • 1659 Abel Tasman, holandar esploratzailea, hil zen (j. 1603).
  • 1684. Antoine Watteau, frantziar pintorea, jaio zen (h. 1721).
  • 1720 Antoine Coysevox, frantziar eskultore eta dekoratzailea, hil zen (j. 1640).
  • 1731. Henry Cavendish, britainiar fisikari eta kimikaria, jaio zen (h. 1810).
  • 1738. Benjamin West, estatubatuar margolaria, jaio zen (h. 1820).
  • 1764. Fernando Bengoetxea Altuna Pernando Amezketarra jaio zen, Amezketan (Gipuzkoa) (h. 1823).
  • 1791 Christian Friedrich Daniel Schubart, alemaniar musikagilea, organista eta poeta, hil zen (j. 1739).
  • 1796 Juliana Maria Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Danimarka eta Norvegiako erregina ezkontidea, hil zen (j. 1729).
  • 1811. Agosti Xaho, euskal idazlea, ezkertiarra eta abertzalea, jaio zen (h. 1858).
  • 1813. Giuseppe Verdi, italiar konpositorea jaio zen (h. 1901).
  • 1825. Paul Kruger, Erresuma Batuaren aurkako boer erresistentziaren buru nagusia eta Hegoafrikako Errepublikako presidentea, jaio zen (h. 1904).
  • 1830. Elisabet II.a Espainiakoa, Espainiako erregina, jaio zen (h. 1904).
  • 1834. Aleksis Kivi, finlandiar idazlea, jaio zen (h. 1872).
  • 1835. Juan Barroeta, euskal herritar margolaria, jaio zen (h. 1906).
  • 1836. Martha Washington Jefferson Randolph, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama, hil zen (j. 1772).
  • 1837. Charles Fourier, frantziar sozialista utopikoa, hil zen (j. 1772).
  • 1839. Francisco Giner de los Ríos, espainiar pedagogoa eta idazlea, jaio zen (h. 1915).
  • 1840. Erresuma Batuan lehen zigilua jaulki zuten.
  • 1856. Luis Mazzantini, euskal toreatzailea, jaio zen (h. 1926).
  • 1858. Maurice Prendergast, estatubatuar margolari postinpresionista, jaio zen (h. 1924).
  • 1860. Joan Maragall i Gorina, katalanezko idazlea, jaio zen (h. 1911).
  • 1861. Fridtjof Nansen, norvegiar esploratzaile, zientzialari eta diplomatikoa, 1922an Bakearen Nobel Sariduna, jaio zen (h. 1930).
  • 1881. Daniel Comboni, italiar santua, hil zen (j. 1831).
  • 1895. Wolfram von Richthofen, alemaniar mariskala, Gernikako bonbardaketaren arduradun nagusia, jaio zen (h. 1945).
  • 1898. Eugen Wüster, austriar industrialaria eta terminologoa, terminologia diziplinaren sortzailea, jaio zen (h. 1977).
  • 1900. Helen Hayes, estatubatuar antzezlea, Estatu Batuen historiako antzerki-antzezle onenetakoa, jaio zen (h. 1993).
  • 1901. Alberto Giacometti, suitzar eskultore, margolari eta marrazlea, jaio zen (h. 1966).
  • 1904. Itziar Mujika Irastorza, gipuzkoar abertzalea eta irakaslea, jaio zen (h. 1992).
  • 1906. Paul Creston, estatubatuar musikagilea, jaio zen (h. 1985).
  • 1906. R. K. Narayan, indiar eleberrigilea, jaio zen (h. 2001).
  • 1908. Min-Chueh Chang, txinatar-estatubatuar ikertzailea, pilula antisorgailuaren asmatzaileetako bat, jaio zen (h. 1991).
  • 1908. Mercè Rodoreda, kataluniar idazlea, jaio zen (h. 1983).
  • 1913. Claude Simon, frantziar idazlea, 1985eko Literaturako Nobel Saria, jaio zen (h. 2005).
  • 1914. Karlos I.a Errumaniakoa, Errumaniako lehenengo erregea, hil zen (j. 1839).
  • 1917. Thelonious Monk, estatubatuar jazz pianojole eta konposatzailea, Bebop jazz musika estiloaren sortzaileetako bat, jaio zen (h. 1982).
  • 1918. Jean Gimpel, frantziar historialaria, jaio zen (h. 1996).
  • 1918. Maria Katalina Irigoien, María Desposorios, iruindar moja, 2011n dohatsu izendatua, Madrilen, hil zen (j. 1848).
  • 1919. William Kruskal, estatubatuar estatistikaria, jaio zen (h. 2005).
  • 1923. Andrés Cáceres, Peruko presidentea, hil zen (j. 1836).
  • 1924. Pierre Dolbeault, frantziar matematikaria, jaio zen (h. 2015).
  • 1924. Ed Wood, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle, gidoigile eta aktorea, jaio zen (h. 1978).
  • 1925. James Buchanan Duke, estatubatuar industrialaria, zigarroaren fabrikazio eta marketin modernoa sartu zituena, hil zen (j. 1856).
  • 1927. Dana Elcar, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2005).
  • 1927. Manuel Hernández Mompó, espainiar margolaria, jaio zen (h. 1992).
  • 1930. Yves Chauvin, frantziar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2005eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2015).
  • 1930. Harold Pinter, ingeles idazlea, 2005eko Literaturako Nobel Saria, jaio zen (h. 2008).
  • 1933. Historian gertatutako lehen sabotaia airean: United Airlinesen Boeing 247 bat eraitsi zuten hegaldian zihoanean.
  • 1936. Gerhard Ertl, alemaniar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2007ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1938. Isabelo de los Reyes, filipinar idazlea eta politikaria, hil zen (j. 1864).
  • 1938. Municheko Ituna: Sudeteak Alemania naziaren esku geratuko dira.
  • 1939. Luis Mari Mujika euskal idazlea jaio zen (h. 2017).
  • 1941. Peter Coyote, estatubatuar aktore, zuzendari, gidoigile eta filma, antzerki eta telebistako narratzailea, jaio zen.
  • 1944. Holokaustoa: 800 haur ijitu asasinatu zituzten Auschwitzeko konzentrazio esparruan.
  • 1947. José Miguel Echavarri, nafar txirrindulari eta kirol zuzendari ohia, jaio zen, jaio zen.
  • 1948. Javier Agirresarobe, euskal herritar argazkilaria eta zinemako argazki-zuzendaria, Europako argazki-zuzendari onenetakoa, jaio zen.
  • 1950. Jabier Salutregi, bizkaitar kazetaria, jaio zen.
  • 1950. Nora Roberts, 209 eleberri erromantiko baino gehiago idatzi dituen estatubatuar idazlea, jaio zen.
  • 1954. Ariane Ascaride, frantziar aktorea, jaio zen.
  • 1956. Martina Navratilova, txekiar tenislaria, jaio zen.
  • 1960. Karra Elejalde, euskal aktore, gidoilari eta zinemagilea, jaio zen.
  • 1963. Édith Piaf, frantziar abeslaria, music-hall arloan oso famatua, hil zen (j. 1915).
  • 1970. Bai Ling, txinatar jatorrizko estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1970. Édouard Daladier, Frantziako lehen ministroa, hil zen (j. 1884).
  • 1970. Fiji independendizatu zen Britainia Handitik.
  • 1971. Yevgeni Kissin, errusiar piano-jotzailea, jaio zen.
  • 1971. Carlos Reygadas, mexikar zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1974. Sergio Corino, bizkaitar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1978. Jodi Lyn O’Keefe, estatubatuar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 1978. Gaztelugatxeko Doniene erre zuten.
  • 1984. Chiaki Kuriyama, japoniar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 1985. Yul Brynner, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1920).
  • 1985. Orson Welles Ameriketako Estatu Batuetako aktore eta zuzendaria hil zen (j. 1915).
  • 1985. Sheila Hernández, bizkaitar judoka paralinpikoa, jaio zen.
  • 1987. Koldo Mitxelena, euskal hizkuntzalari eta idazlea, hil zen (j. 1915).
  • 1989. Euskal Herrian zegoen lehorteak eraginda, ur-murrizketak hasi ziren Bilboaldean. Ura lau orduz mozten zen.
  • 1990. Venus Lux, estatubatuar emakumezko aktore, zuzendari eta ekoizle pornografiko transexuala, jaio zen.
  • 1995. Nora Azurmendi, gipuzkoar eskubaloi-jokalaria, jaio zen.
  • 2000. Sirimavo Bandaranaike, Zeilango eta Sri Lankako lehen ministroa, hil zen (j. 1916).
  • 2004. Christopher Reeve, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1952).
  • 2005. Milton Obote, Ugandako presidentea, hil zen (j. 1925).
  • 2007. Mehmed Uzun, idazle kurdua, hil zen (j. 1953).
  • 2010. Solomon Burke, estatubatuar soul eta blues musikaria, hil zen (j. 1940).
  • 2010. Joan Sutherland, australiar sopranoa, hil zen (j. 1926).
  • 2010. Herbehereetako Erresumaren parte ziren Holandarren Antillak desagertu eta bere ordez hainbat udalerri, Curazao eta Sint Maarten herrialdeak sortu ziren.
  • 2010. Marcelino Bergara, Bergara I.a, nafar pilotaria, hil zen (j. 1943).
  • 2011. Masahiro Hamazaki, japoniar futbolaria, hil zen (j. 1940).
  • 2013. Scott Carpenter, estatubatuar astronauta eta akuanauta, hil zen (j. 1925).
  • 2014. Malala Yousafzai eta Kailash Satyarthi ekintzaileek Bakearen Nobel Saria irabazi zuten.
  • 2017. Kataluniako Parlamentuko gehiengo independentistak Kataluniaren Independentzia Aldarrikapena sinatu zuen.

Urriaren 9a

09 Larunbata Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 9a sarreran

 

Sehaska egutegiko izendegia: Denis, Einer eta Eilen.

  • 1047. Klemente II.a Aita santua hil zen.
  • 1253. Robert Grosseteste, teologo, naturalista, klasiko grekoen itzultzaile eta filosofo frantziskotarra hil zen.
  • 1390. Joanes I.a Gaztelakoa Gaztelako erregea hil zen (j. 1358).
  • 1521. Oktavio Farnese Parmako eta Piacenzako dukea jaio zen (h. 1586).
  • 1562. Gabriele Falloppio italiar anatomia-ikertzailea hil zen (j. 1523).
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 9rik ez zen izan urte hartan.
  • 1585. Heinrich Schütz alemaniar musikagilea jaio zen (h. 1672).
  • 1597. Ashikaga Yoshiaki, Ashikaga shogunerriko hamabosgarren eta azken shoguna hil zen (j. 1537).
  • 1604. Johannes Kepler alemaniarrak 1604 Supernoba begiztatu zuen, esne-bidean ikusi den supernobarik berritsuena.
  • 1757. Karlos X.a Frantziakoa Frantziako eta Nafarroako erregea jaio zen (h. 1836).
  • 1818. Francisco Navarro Villoslada nafar idazlea jaio zen (h. 1895).
  • 1831. Ioannis Kapodistrias, greziar politikaria hil zen (j. 1776).
  • 1835. Camille Saint-Saëns frantziar musikagilea eta pianista jaio zen (h. 1921).
  • 1839. Georges Leclanché frantziar kimikaria jaio zen (h. 1882).
  • 1841. Karl Friedrich Schinkel, prusiar arkitekto neoklasikoa hil zen (j. 1781).
  • 1859. Alfred Dreyfus, frantziar militarra, eta fama handi hartu zuena Dreyfus Kasuan, jaio zen (h. 1935).
  • 1871. Chicagoko sute handia kontrolpean geratu zen.
  • 1879. Max von Laue, alemaniar fisikaria, 1914ko Fisikako Nobel Saria jaio zen (h. 1960).
  • 1888. Nikolai Bukharin, errusiar boltxebike, iraultzaile eta SESBeko politikaria jaio zen (h. 1938).
  • 1892. Ivo Andritx, serbokroazieraz idatzi zuen idazlea, 1961eko Literaturako Nobel Saria jaio zen (h. 1975).
  • 1893. Mario de Andrade brasildar idazlea eta musikologoa jaio zen (h. 1945).
  • 1895. Félix Lasserre euskal errugbilaria jaio zen (h. 1965).
  • 1901. Tomàs Garcés kataluniar olerkari eta kazetaria jaio zen (h. 1993).
  • 1906. Léopold Sédar Senghor Senegalgo lehenbiziko presidentea jaio zen (h. 2001).
  • 1907. Jacques Tati frantziar zinema-zuzendaria eta aktorea jaio zen (h. 1982).
  • 1909. Pedro Bilbao getxoztar medikua jaio zen (h. 1992).
  • 1911. Luis Santaló kataluniar matematikaria eta ikertzailea jaio zen (h. 2001).
  • 1912. Qian Weichang txinatar zientzialaria jaio zen (h. 2010).
  • 1918. Bebo Valdés kubatar musikari eta piano-jotzailea jaio zen (h. 2013).
  • 1918. Raymond Duchamp-Villon frantziar eskultorea hil zen (j. 1876).
  • 1918. Rudolf Trebitsh austriar antrolopologoa hil zen (j. 1876).
  • 1919. Irmgard Seefried alemaniar opera abeslaria jaio zen (h. 1998).
  • 1926. Danièle Delorme frantziar aktorea jaio zen (h. 2015).
  • 1926. Helena Nyblom suediar idazlea hil zen (j. 1843).
  • 1932. Martin Iturbe euskal idazlea eta apaiza jaio zen (h. 2015).
  • 1934. Louis Barthou Frantziako lehen ministroa hil zen (j. 1862).
  • 1936. Brian Blessed ingeles aktorea jaio zen.
  • 1940. John Lennon, Beatles taldeko kantaria eta abesti askoren konpositorea, jaio zen (h. 1980).
  • 1941. Franklin D. Rooseveltek, AEBetako presidenteak, bonba atomikoaren garapenari oniritzia eman zion.
  • 1942. Jose Anjel Irigarai nafar olerkari eta idazlea jaio zen.
  • 1943. Pieter Zeeman holandar fisikaria hil zen (j. 1865).
  • 1944. John Entwistle, The Who taldeko baxu-jotzailea, jaio zen (h. 2002).
  • 1949. Manuel Losada bizkaitar margolaria eta kartelgilea hil zen (j. 1865).
  • 1958. Pio XII.a Aita santua hil zen (j. 1876).
  • 1959. Boris Nemtsov errusiar zientzilari eta politikari liberala jaio zen (h. 2015).
  • 1962. Milan Vidmar esloveniar ingeniari elektrikoa, xake jokalaria, filosofoa eta idazlea hil zen (j. 1885).
  • 1964. Guillermo del Toro mexikar zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta eleberrigilea jaio zen .
  • 1967. Che Guevara iraultzaile argentinar–kubatarra erail zuten Bolivian (j. 1928).
  • 1967. André Maurois frantziar idazlea hil zen (j. 1885).
  • 1968. Jean Paulhan frantziar idazlea hil zen (j. 1884).
  • 1973. Sister Rosetta Tharpe estatubatuar abeslaria hil zen (j. 1915).
  • 1974. Pere Bosch, kataluniar arkeologo, etnologo eta historialaria, euskaldunei buruzko lan ugari egina hil zen (j. 1891).
  •  1974. Oskar Schindler, Sudeteetako alemaniar enpresaburua, 1.200 juduri Holokaustotik bizirik ateratzen lagundu zielako famatua hil zen (j. 1908).
  • 1981. Frantzian heriotza zigorrra ezeztatu zen.
  • 1982. Anna Freud, austriar-ingeles psikoanalista, haur psikologiaren arloan egindako lanagatik ezaguna hil zen (j. 1895).
  • 1995. Alec Douglas-Home Erresuma Batuko lehen ministroa hil zen (j. 1903).
  • 1999. João Cabral de Melo Neto brasildar idazlea hil zen (j. 1920).
  • 1999. Morris West australiar idazlea hil zen (j. 1916).
  • 2001. Anthrax arrastoak zituen hainbat gutun bidali zizkieten Ameriketako Estatu Batuetako senatuko hainbat kideri.
  • 2006. Googlek YouTube erosi zuen.
  • 2006. Norvegiako gobernuak, ETA eta Espainiako gobernua, Oslon bildu zirela argitara eman zuen.
  • 2006. Ipar Koreak proba nuklearra egin zuen.
  • 2009. Barack Obamari Bakearen Nobel Saria eman zioten .
  • 2009. NASAk ilargia bonbardatu zuen, ura ote zegoen ikertzeko.
  • 2009. Jacques Chessex suitzar idazlea hil zen (j. 1934).
  • 2010. Maurice Allais frantziar ekonomista eta ingeniaria, 1988ko Ekonomiako Nobel Saria hil zen (j. 1911).
  • 2013. Wilfried Martens Belgikako lehen ministroa hil zen (j. 1936).
  • 2016. Andrzej Wajda poloniar zinemagilea hil zen (j. 1926).

Urriaren 8a

08 Ostirala Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 8a sarreran

  • 1565. Urdaneta Acapulcora iritsi zen, Itzulbidaia amaituz.
  • 1566. Urdanetak Parecer del Padre Urdaneta idatzi zuen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, juliar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 8rik ez zen izan urte hartan.
  • 1770. James Cook kapitain britainiarra Koralezko Barrera Handian lehorreratu zen.
  • 1814. Vienako Kongresua hasi zen, Europaren muga berriak ezartzeko, Napoleon erori eta gero.
  • 1888. Ernst Kretschmer, alemaniar psikiatra eta neurologoa, jaio zen.
  • 1917. Leon Trotski San Petersburgoko sobietaren presidente egin zuten.
  • 1928. Bitoriano Gandiaga euskal idazlea jaio zen, Mendatan (h. 2001).
  • 1965. C. J. Ramone, estatubatuar musikaria eta Ramones taldeko kidea, jaio zen.
  • 1971. John Lennon abeslariak Imagine kaleratu zuen Erresuma Batuan.
  • 1992. Juanma Eskorbuto, Eskorbuto taldearen kidea hil zen.
  • 2005. Kaxmir eskualdean epizentroa zuen lurrikarak 74.500 hildako eta 106.000 zauritu eragin zituen Pakistan, India eta Afganistanen.


Urriaren 7a

07 Osteguna Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 7a sarreran

  • 929. Karlos III.a Frantziakoa, Lotaringia eta Mendebaldeko Frantziako erregea hil zen (j. 879).
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 7rik ez zen izan urte hartan.
  • 1618. Alonso Idiakez Butroe eta Muxika, Nafarroako erregeordea, hil zen (j. 1565).
  • 1631. Katō Yoshiaki japoniar samuraia hil zen (j. 1563).
  • 1648. Salvat Ihartze gaztea, baxenafar elizgizona, hil zen.
  • 1719. Pierre Raymond de Montmort frantziar matematikaria hil zen (j. 1678).
  • 1769. James Cook britainiar itsasgizonak Zeelanda Berria deskubritu zuen.
  • 1788. Jose Uranga euskal militarra jaio zen Azpeitian (h. 1860).
  • 1849. Edgar Allan Poe, estatubatuar idazlea hil zen (j. 1809).
  • 1879. Joe Hill estatubatuar sindikalista jaio zen (h. 1915).
  • 1885. Niels Bohr daniar fisikaria, 1922ko Fisikako Nobel Saria izango zena, jaio zen (h. 1962).
  • 1886. Espainiak esklabotza ezeztu zuen Kuban.
  • 1897. Julio Ruiz de Alda, nafar hegazkinlaria, militarra eta politikaria, Falange Española alderdiaren aitzindaria, jaio zen Lizarran (h. 1936).
  • 1900. Heinrich Himmler alemaniar nazia jaio zen (1945ean hil zen).
  • 1936. Lehen Eusko Jaurlaritza osatu zen, Jose Antonio Agirre lehendakaria zela.
  • 1938. Alemaniak juduen pasaporteetan J hizkia jartzea eskatu zuen.
  • 1944. Bigarren Mundu Gerran Birkenau eta Auschwitz kontzentrazio esparruak liberatu zituzten.
  • 1949. Alemaniako Errepublika Demokratikoa sortu zen.
  • 1950. Txinak Tibet bereganatu zuen.
  • 1950. Koreako gerra: AEB-k 38 paraleloa gurutzatu zuten.
  • 1959. Luna 3 sobietar espaziontziak Ilargiaren alde ezkutuaren lehen argazkiak egin zituen.
  • 1962. Miren Agur Meabe euskal idazlea jaio zen Lekeition.
  • 2001. 2001eko irailaren 11ko atentatuei erantzunez Ameriketako Estatu Batuetako ejerzitoak Afganistan inbaditu zuen, talibanek Osama Bin Laden lagundu zutelakoan.
  • 2006. Vladimir Putinekin eta Txetxeniako gerraarekin kritika ugari egindako Anna Politkovskaia kazetaria erail zuten bere etxean (j. 1958).
  • 2010. Mario Vargas Llosa perutarrak Literaturako Nobel Saria jaso zuen.
  • 2014. Félix Padín, bilbotar anarkista, Euzko Gudarostearen eta CNTren batailoietako tenientea, Miranda Ebron (j. 1916).

Urriaren 6a

06 Asteazkena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 6a sarreran

  • 404. Elia Eudoxia enperatriz bizantziarrak bere zazpigarren eta azken haurdunaldia izan zuen. Abortua izango zuen eta eragingo zion infekzioak hilko zuen.
  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 6rik ez zen izan urte hartan.
  • 1600. Jacopo Periren Euridice, gaur egun daukagun opera zaharrena, Florentzian estreinatu zen.
  • 1738. Maria Ana Austriakoa, Austriako artxidukesa, jaio zen (h. 1789).
  • 1750. Denis Diderotek Prospectum-a idatzi zuen, geroko entziklopedia bertan oinarrituko zena.
  • 1767. Henri Christophe errege haitiarra jaio zen (h. 1820).
  • 1773. Luis Filipe I.a Frantziakoa erregea jaio zen (h. 1850).
  • 1789. Frantziako Iraultza: Luis XVI.a Frantziakoa Versaillestik Parisera itzuli zen, bezperan Parisko emakumeen eskariei aurre egin ondoren.
  • 1833. Karlos Maria Isidro Borboikoa errege egin zuten, Karlos V.a izenarekin. Data hau hartzen da Lehen Karlistadaren hasiera bezala.
  • 1849. Aradeko 13 martirien exekuzioa izan zen, Hungariako independentzia gerra ondoren.
  • 1866. AEBetan lehen automobila hasi zen ibiltzen.
  • 1887. Le Corbusier, arkitekto eta margolaria, jaio zen (h. 1965).
  • 1927. The jazz singer izeneko lehen film soinuduna proiektatu zuten New Yorken.
  • 1928. Chiang Kai-Shek izan zen Txinako Errepublikaren presidente berria.
  • 1934. 1934ko iraultza Asturiasen eta Katalunian. Hemen, Lluis Companysek Estat Catalá aldarrikatu zuen.
  • 1942. Britt Ekland artista suediarra jaio zen.
  • 1948. Gerry Adams politikari ifarrirlandarra jaio zen.
  • 1949. Bobby Farrell, DJ eta Boney M bandako abeslaria jaio zen (h. 2010).
  • 1951. Will Keith Kellogg, Kellogg zerealen sortzailea, hil zen (j. 1860).
  • 1954. David Hidalgo Los Lobos bandako kidea jaio zen.
  • 1978. Iranen, Muhammad Reza Shah Pahlavi shah zenak boterea militarrei utzi behar izan zien.
  • 1981. Anwar Al Sadat Egiptoko presidentea Kairoko desfile militar batean hil zuten (j. 1918).
  • 2002. Vatikano Hiriko San Petri basilikaren Enparantzan, Joan Paulo II.a aita santuak José María Escrivá, Opus Deiren sortzailea, kanonizatu zuen.

Urriaren 5a

05 Asteartea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 5a sarreran

  • 1582. Egutegi gregoriotarra abian ipini zela eta, egun hau ez zen existitu Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, Egutegi gregoriotarra ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala. Horrela, urriaren 5ik ez zen izan urte hartan Espainia, Italia, Polonia eta Portugalen.
  • 1713. Denis Diderot jaio zen, fratziar filosofo eta idazlea, Entziklopediaren sortzaileetako bat (h. 1784).
  • 1781. Bernard Bolzano, txekiar matematikaria, jaio zen (h. 1848).
  • 1793. Frantziako gobernuak kristautasuna abolitu zuen ofizialki.
  • 1864. Louis Lumière asmatzaile frantsesa eta zinematografoaren sortzailea jaio zen (h. 1948).
  • 1908. Bulgariak independentzia lortu zuen, XIV. mendetik Otomandar Inperioko zati izan ostean.
  • 1910. Urriaren 5eko iraultza ezan zen garaile Portugalen eta Manuel II.a erregea derrokatu eta errepublika ezarri zuten.
  • 1913. Mediterraneo itsasoaren gainetik lehenengo hegaldia egin zen.
  • 1918. Roland Garros abiadore frantsesa hil zen (j. 1888).
  • 1933. Alemanian, Alderdi Naziak prentsaren gaineko kontrol osoa hartu zuen.
  • 1934. Asturiasko Iraultza hasi zen.
  • 1936. Václav Havel idazle eta lehendakari txekiarra izango zena jaio zen (h. 2011).
  • 1947. Brian Johnson, AC/DC bandako bokalista britainiarra, jaio zen.
  • 1950. Eddie Clarke, Motorhead bandako gitarrajole ingelesa, jaio zen.
  • 1951. Bob Geldof musiko eta aktibista politiko irlandarra jaio zen.
  • 1955. Ángela Molina aktorea jaio zen.
  • 1962. Londresen (Erresuma Batua), The Beatles  bandak bere lehen singlea, Love me do, editatu zuen. Zerrendetan 17. posturaino iristea lortuko zuen eta talde britainiarraren arrakastaren hasiera izango zen.
  • 1975. Kate Winslet aktore britainiarra jaio zen.
  • 1977. Ángel Martín, komiko, gidoilari, aktore eta telebistako aurkezle espainiarra, jaio zen.
  • 1979. Patricia Conde aktore, modelo eta telebista aurkezlea jaio zen.
  • 1983. Earl Tupper asmatzaile estatubatuarra eta Tupperware konpainiaren sortzailea hil zen (j. 1907).
  • 1983. Nicky Hilton, socialite (gizarte emakumea), modelo profesional eta diseinatzaile estatubatuarra jaio zen.
  • 1988. Augusto Pinochet diktadoreak Txileko hauteskundeak galdu zituen.
  • 1991. Linus Torvalds finlandiarrak Linux sistema informatikoa azaldu zuen.
  • 1994. Suitzan 48 pertsonaz osatutako talde batek bere buruaz beste egin zuen. Eguzki Tenpluaren Ordena  sektako kide ziren.
  • 2011. Steve Jobs hil zen San Frantziskon, Kalifornia, AEB (j. 1955).
  • 2011. Albako Dukesa eta Alfonso Díez ezkondu ziren.

Urriaren 4a

04 Astelehena Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 4a sarreran

  • 1227. Abdallah al-Adil, almohadeen buruzagia, Inperioko kalifa, hil zen.
  • 1289. Luis I.a Nafarroakoa, Nafarroa eta Frantziako errege eta Xanpaina eta Brieko kondea jaio zen (h. 1316).
  • 1379. Henrike III.a Gaztelakoa, Gaztela eta Leongo erregea jaio zen (h. 1406).
  • 1472. Lucas Cranach Zaharra, alemaniar margolari eta grabatzailea jaio zen (h. 1553).
  • 1515. Lucas Cranach Gaztea, alemaniar margolaria jaio zen (h. 1586).
  • 1528. Francisco Guerrero, espainiar musikagilea jaio zen (h. 1599).
  • 1542. Roberto Bellarmino, italiar teologoa eta apezpikua jaio zen (h. 1621).
  • 1550. Karlos IX.a Suediakoa, Suediako erregea jaio zen (h. 1611).
  • 1582. Erroman, Gregorio XIII.a aita santuak, gregoriar egutegia ezarri zuen dekretuz, Juliotar egutegiaren ordez; urriaren 4ko gaua osteguna zen, baina urriaren 15 izatera pasatu zen, ostirala.
  • 1582. Santa Teresa Avilakoa, espainiar erlijioso karmeldar eta idazlea hil zen (j. 1515).
  • 1669. Rembrandt, herbeheretar margolari eta irarlea hil zen (j. 1606).
  • 1680. Pierre-Paul Riquet, frantziar ingeniaria, Midiko kanala eraiki zuena hil zen.
  • 1688. Philip Koninck, holandar margolari barrokoa hil zen (j. 1619).
  • 1607. Francisco de Rojas Zorrilla, espainiar dramagilea, jaio zen (h. 1648).
  • 1669. Rembrandt, holandar margolaria, hil zen (j. 1606).
  • 1700. Karlos II.ak testamentua sinatu zuen, Austriarren dinastiari amaiera emanez Espainian eta Filipe V.a izendatu zuen, lehen errege Borboia.
  • 1768. Francisco José de Caldas, kolonbiar abokatua, ingeniari militarra, autodidakta naturalista, matematikaria, geografoa eta asmatzailea, jaio zen (h. 1816).
  • 1777. Frantzisko Maria Etxezarreta, bizkaitar itsasgizona jaio zen (h. 1842).
  • 1787. François Pierre Guillaume Guizot, frantziar politikari eta historialaria, jaio zen (h. 1874).
  • 1797. Jeremias Gotthelf, suitzar idazlea jaio zen (h. 1854).
  • 1810.  Eliza McCardle Johnson, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama, jaio zen(h. 1876).
  • 1810. Félix Pyat, frantses idazlea, jaio zen (h. 1889).
  • 1814. Jean-François Millet, frantziar margolari errealista, grabatzaile eta marrazkilaria jaio zen (h. 1875).
  • 1816. Eugène Pottier, frantziar politikaria, Lehenengo Internazionaleko kidea jaio zen (h. 1887).
  • 1818. Manuel Sagasti, euskal herritar musikaria, hil zen (j. 1789).
  • 1819. Francesco Crispi, italiar politikaria, jaio zen (h. 1901).
  • 1821. Marie-Louise Lachapelle, frantziar obstetra, hil zen (j. 1769).
  • 1822. Rutherford Birchard Hayes, Ameriketako Estatu Batuetako 19. Presidentea, jaio zen (h. 1893).
  • 1843. Marie-Alphonsine, palestinar moja, Jerusalemgo Errosario Santuko Ahizpak domingotar kongregazioaren sortzailea, jaio zen (h. 1927).
  • 1846. Achille Luchaire, frantziar historialaria, jaio zen (h. 1908).
  • 1848. Francisco Gaskue, gipuzkoar ingeniaria eta musikologoa jaio zen (h. 1920).
  • 1851. Manuel Godoy, Bakearen Printzea, espainiar politikaria, hil zen (j. 1767).
  • 1853. Armando Palacio Valdés, espainiar idazlea, jaio zen (h. 1938).
  • 1859. Karl Baedeker, alemaniar liburu-argitaratzailea, hil zen (j. 1801).
  • 1864. Jacques Jasmin, okzitaniar poeta, hil zen (j. 1798).
  • 1872. Ernest Fourneau, Euskal Herri nahiz frantses estatu mailan kimioterapiaren sortzailea jaio zen (h. 1949).
  • 1876. Johannes Rebmann, alemaniar misiolaria, hil zen (j. 1820).
  • 1879. Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra, jaio zen (h. 1912).
  • 1880. Joan March, espainiar finantza-gizona, jaio zen (h. 1962).
  • 1881. André Salmon, frantziar idazlea, jaio zen (h. 1969).
  • 1892. Engelbert Dollfuss, Austriako kantzelaria, jaio zen (h. 1934).
  • 1895. Giovanni Brunero, italiar txirrindularia, jaio zen (h. 1934).
  • 1895. Buster Keaton, zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa, jaio zen (h. 1966).
  • 1898. Otti Berger, hungariar ehungile diseinatzailea eta Bauhauseko irakaslea, jaio zen (h. 1944/45).
  • 1898. Lehenengo tranbia elektrikoa hasi zen ibiltzen Madrilen.
  • 1903. John Vincent Atanasoff, estatubatuar fisikaria, ENIAC lehen ordenagailu elektroniko digitalaren gurasoetako bat (h. 1995).
  • 1903. Ernst Kaltenbrunner, austriar abokatu eta politikaria, Alemania Naziko goi-mailako ofiziala jaio zen (h. 1946).
  • 1904. Frédéric Auguste Bartholdi, frantziar eskultorea, Askatasunaren Estatuaren egilea, hil zen (j. 1834).
  • 1906. Mary Celine Fasenmyer, estatubatuar matematikaria jaio zen (h. 1996).
  • 1911. Joseph Bell, eskoziar doktorea eta zientzialaria, hil zen (j. 1837).
  • 1912 – Benjamín Zeledón, nikaraguar politiko liberal eta militarra, hil zen (j. 1879).
  • 1912. Joaquín Vallejo Arbeláez, kolonbiar ingeniari, ekonomista, idazle eta politikaria jaio zen (h. 2005).
  • 1913. Atotxa futbol zelaia Erreala eta Bilboko Athletic Klubaren arteko partiduaz inauguratu zen.
  • 1916. Vitali Ginzburg, errusiar fisikaria, 2003ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 2009).
  • 1917. Violeta Parra, txiletar folk abeslari, margolari, kantagile, eskultore, brodatzaile eta zeramikagilea, jaio zen (h. 1967).
  • 1917. María Teresa Sesé, euskal idazlea, jaio zen.
  • 1918. Kenichi Fukui, japoniar kimikaria, 1981eko Kimikako Nobel Saria, jaio zen(h. 1998).
  • 1923. Charlton Heston, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2008).
  • 1928. Alvin Toffler, estatubatuar soziologoa eta idazlea, jaio zen (h. 2016).
  • 1930. Svava Jakobsdóttir, islandiar idazlea, jaio zen (h. 2004).
  • 1934. Espainiako gobernu berria hasi zen CEDArekin. sozialistek greba orokorra deitu eta Asturiaseko Iraultza gertatu zen.
  • 1934. Rudy Wiebe, kanadar eleberrigilea, jaio zen.
  • 1936. Henry Kamen, britainiar historialaria, jaio zen.
  • 1936. José Gafo, espainiar apaiz eta politikaria, hil zen, eraila (j. 1881).
  • 1936. Wilhelm Meyer-Lübke, suitzar hizkuntzalari, erromanista eta hispanista, hil zen (j. 1861).
  • 1937. Mikhail Liber, lituaniar mentxebike judutarra, jaio zen (j. 1880).
  • 1938. Kurt Wüthrich, suitzar kimikari eta unibertsitate-irakaslea, 2002ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Adolf Hitler eta Benito Mussolini Brenneron elkartu ziren.
  • 1941. Anne Rice, estatubatuar idazlea, jaio zen.
  • 1941. Robert Wilson, estatubatuar antzerkilaria eta artista, jaio zen.
  • 1942. Jóhanna Sigurðardóttir, Islandiako lehen ministroa eta modu ireki batean lesbiana zela esaten zuen munduko lehen estatu burua, jaio zen.
  • 1946. Tak Wah Mak, kanadar biologoa, T-zelula hartzailearen genearen aurkitzailea, jaio zen.
  • 1946. Susan Sarandon, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1947. Nobuo Kawakami, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1947. Juan José Laborda, bizkaitar politikari eta historialaria jaio zen.
  • 1947. Max Planck, alemaniar fisikaria, teoria kuantikoaren sortzaile eta XX. mendeko fisikari onenetarikoa, hil zen (j. 1858).
  • 1949. Armand Assante, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1949. Mariano Barbacid, espainiar biokimikaria, minbizia sortzen duten geneen ikerkuntzaren aitzindaria, jaio zen.
  • 1949. Luis Sepúlveda, txiletar idazle, kazetari eta zinemagilea, jaio zen.
  • 1953. Josep Cuní, kataluniar kazetari, telebista aurkezle eta irrati esataria, jaio zen.
  • 1955. Jorge Valdano, argentinar futbolari eta entrenatzaile ohia, jaio zen.
  • 1955. Carmen Valero, espainiar atleta ohia, jaio zen.
  • 1955. Alexandros Papagos, Greziako lehen ministroa, hil zen (j. 1883).
  • 1956. Christoph Waltz, austriar-alemaniar aktorea, jaio zen.
  • 1956. Miren Leanizbarrutia, euskal politikari jeltzalea jaio zen.
  • 1958. Rikardo Arregi Diaz de Heredia, euskal poeta eta itzultzailea jaio zen.
  • 1958. British Airwaysek airez egiten zen lehen zerbitzu transatlantikoa inaguratu zuen, Londres eta New Yorken artean.
  • 1959. Patxi López, Eusko Jaurlaritzako 6. lehendakaria jaio zen.
  • 1960. Eulogio Genoba, gipuzkoar arraunlari ohia jaio zen.
  • 1960. Ana Botín, espainiar bankaria, Banco Santander Taldeko presidentea, jaio zen.
  • 1967. Liev Schreiber, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1968. Hitoshi Imamura, japoniar jenerala, hil zen (j. 1886).
  • 1970. Janis Joplin, estatubatuar rock and roll eta blues abeslaria, rockaren historian izartzat hartzen den lehenengo emakumea, hil zen (j. 1943).
  • 1970. David de Jorge, Robin Food, gipuzkoar sukaldaria jaio zen.
  • 1971. Alberto Fermín Zubiria, Uruguaiko presidentea, hil zen (j. 1901).
  • 1971. Mikel Markez, euskal abeslaria jaio zen.
  • 1971. Toshiya Fujita, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1971. Pablo Trapero, argentinar zinema zuzendaria, jaio zen.
  • 1974. Anne Sexton, estatubatuar poeta, poesia konfesionala idazteagatik ezaguna, hil zen (j. 1928).
  • 1974. Paco León, espainiar aktorea, jaio zen.
  • 1974. Ricardo Etxarte, nafar judoka jaio zen.
  • 1975. Cristiano Lucarelli, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1976. Alicia Silverstone, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1976. Ueli Steck, suitzar alpinista, jaio zen (h. 2017).
  • 1976. Juan Maria Araluze, bizkaitar notario eta politikaria, hil zen ETA militarrak eraila (j. 1917).
  • 1977. Najat Vallaud-Belkacem, marokoar jatorriko frantziar politikaria, jaio zen.
  • 1980. Tomáš Rosický, txekiar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1981. Joseba Usabiaga, gipuzkoar aktorea jaio zen.
  • 1984. Lena Katina, errusiar abeslari eta musikagilea, t.A.T.u. bikoteko kidea, jaio zen.
  • 1985. Joseba Garmendia, bizkaitar futbolaria jaio zen.
  • 1985. Domingo Unanue, euskal arkitektoa, hil zen (j. 1901).
  • 1986. Sara Forestier, frantziar aktorea, jaio zen.
  • 1988. Derrick Rose, estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1989. Dakota Johnson, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1989. Graham Chapman, ingeles umorista eta idazlea, hil zen (j. 1941).
  • 1990. Wellington Rocha, brasildar-timortar futbolaria, jaio zen.
  • 1997. Espainiako erret familiako Cristina infanta eta Zumarragan jaiotako Iñaki Urdangarin ezkondu ziren Bartzelonan.
  • 2000. Michael Smith, britainiar-kanadar kimikaria, 1993ko Kimikako Nobel Saria (j. 1932).
  • 2002. André Delvaux, belgikar zinema-zuzendaria (j. 1926).
  • 2004. Martin Ugalde, gipuzkoar kazetaria, euskal idazlea eta politikaria, hil zen (j. 1921).
  • 2009. Mercedes Sosa, Argentinako folkloreari zabalkundea eta berrikuntza eskaini zizkion abeslaria (j. 1935).
  • 2010. Juan Jose Sagardui, euskal txirrindularia, hil zen (j. 1941).
  • 2013. Võ Nguyên Giáp, vietnamdar militar komunista, Indotxinako Gerrako eta Vietnamgo Gerrako heroia (j. 1911).
  • 2014. Jean-Claude Duvalier, Baby Doc, Haitiko presidentea (j. 1951).
  • 2015. Eduardo Pavlovsky, argentinar antzerkigilea, zuzendaria eta antzezlea, eta mediku psikoanalista (j. 1933).
  • 2016. Gideon Toury, israeldar itzultzaile eta teorialaria (j. 1942).
  • 2017. Liam Cosgrave, Irlandako Errepublikako Taoiseacha (j. 1920).
  • 2017. Jesús Mosterín, bizkaitar filosofoa, hil zen Bartzelonan (j. 1941).

Urriaren 3a

03 Igandea Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 3a sarreran

  • 1226. Frantzisko Asiskoa, frantziskotarren ordenaren sortzailea, hil zen (j. 1182).
  • 1307. Margarita Nafarroakoa, Nafarroako Erresumako infanta, hil zen.
  • 1342. Maria Diaz Harokoa, Bizkaiko hamargarren andrea, hil zen.
  • 1556. Txomin Irala, Bergarako ondasunak saldu eta Hego Amerika konkistatzera abiatu zena,  hil zen (j. 1509).
  • 1568. Elisabet Valoiskoa, Espainiako erregina ezkontidea eta Filipe II.a Espainiakoaren emaztea, hil zen (j. 1546).
  • 1611. Margarita Austriakoa Espainiako erregina ezkontidea hil zen (j. 1584).
  • 1646. Joseph Parrocel frantziar margolaria eta marrazkigilea jaio zen (h. 1704).
  • 1667. Alonso Cano, espainiar eskultura-egile, pintore eta arkitektoa, hil zen (j. 1601).
  • 1685. Juan Carreño de Miranda espainiar margolari barrokoa hil zen (j. 1614).
  • 1700. Karlos II.ak testamentua sinatu zuen, Austriarren edo Habsburgotarren dinastiari amaiera emanez Espainian eta Filipe V.a Espainiakoa izendatu zuen, lehen Borboi leinuko erregea.
  • 1704. Jean-Baptiste Denys frantziar medikua hil zen.
  • 1786. Carl Almenrader, alemaniar irakasle, musika tresna diseinatzaile eta konpositorea jaio zen (h. 1846).
  • 1792. AEBetako Washingtonen, presidenteak biziko diren Etxe Zuriko obrak hasi ziren.
  • 1804. Allan Kardec, Espiritismoaren sortzailea, jaio zen (h. 1869).
  • 1820. Vicente Enparan, euskal militar eta politikaria, El Puerto de Santa Marían hil zen (j. 1747).
  • 1830. Albert Günther alemaniar-britainiar zoologoa jaio zen (h. 1914).
  • 1954. Julia Iruretagoiena, Tomas Meaberen emaztea, ekintzaile soziala, hil zen Mexikon (j. 1886).
  • 1867. Pierre Bonnard frantziar margolaria jaio zen (h. 1947).
  • 1867. Elias Howe estatubatuar asmatzailea hil zen (j. 1819).
  • 1886. Alain-Fournier frantziar eleberrigilea jaio zen (h. 1914).
  • 1889. Carl von Ossietzky alemaniar bakezalea, 1935eko Bakearen Nobel Saria jaio zen (h. 1938).
  • 1890. Henry Hull estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1977).
  • 1895. Francisco Pagazaurtundua, Pagaza, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea jaio zen (h. 1958).
  • 1895. Sergei Esenin errusiar olerkaria jaio zen (h. 1925).
  • 1896. William Morris, ingeles margolari, idazle, marrazkilari eta sozialista libertarioa, hil zen (j. 1834).
  • 1896. Gerardo Diego espainiar poeta jaio zen (h. 1987).
  • 1897. Louis Aragon frantziar poeta eta eleberrigilea jaio zen (h. 1982).
  • 1897. Francisco Torres Ibañez, Frai Filipe Murietakoa, nafar fraide kaputxinoa eta idazlea jaio zen (h. 1966).
  • 1898. Lehen tranbia elektrikoa jarri zen martxan Madrilen.
  • 1898. Leo McCarey estatubatuar zinema zuzendaria jaio zen (h. 1969).
  • 1900. Thomas Wolfe estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1938).
  • 1904. Charles John Pedersen estatubatuar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1989).
  • 1905. José María de Heredia kubatar jatorriko frantziar olerkaria hil zen (j. 1842).
  • 1912. Motosaburo Masuyama japoniar estatistikaria jaio zen (h. 2005).
  • 1916. James Herriot eskoziar albaitari eta idazlea jaio zen (h. 1995).
  • 1918. Pedro Lazaga kataluniar zinema zuzendari eta gidoilaria jaio zen (h. 1979).
  • 1919. James M. Buchanan estatubatuar ekonomialaria, 1986ko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen (h. 2013).
  • 1924. Franco Cristaldi italiar zinema-zuzendari eta produktorea jaio zen(h. 1992).
  • 1925. Gore Vidal estatubatuar idazlea jaio zen (h. 2012).
  • 1929. Gustav Stresemann, Alemaniako kantzilerra eta 1926ko Bakearen Nobel Saria, hil zen (j. 1878).
  • 1931. Carl Nielsen daniar musikaria hil zen (j. 1865).
  • 1931. Denise Scott Brown hegoafrikar arkitekto eta urbanista jaio zen.
  • 1932. Max Wolf alemaniar astronomoa hil zen (j. 1863).
  • 1936. Arthur Decabooter flandriar txirrindularia jaio zen (h. 2012).
  • 1938. Eddie Cochran, estatubatuar rock musikaria jaio zen (h. 1960).
  • 1953. Aurelia Arkotxa baxenafar idazlea eta euskaltzain osoa jaio zen.
  • 1959. Ricardo Valencia nafar alpinista jaio zen (h. 2007).
  • 1965. Kubako Alderdi Komunista (PCC) eratu zuten hainbat alderdik.
  • 1967. Woody Guthrie estatubatuar folk abeslaria hil zen (j. 1912).
  • 1973. Neve Campbell kanadar aktorea jaio zen.
  • 1973. Lena Headey estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1973. Santiago Sagaste espainiar alpinista jaio zen (h. 2007).
  • 1974. AEBn, Richard Nixon presidentearen aurkako epaiketa hasi zen,  Watergate auzia.
  • 1981. Zlatan Ibrahimovic suediar futbolaria jaio zen.
  • 1987. Maria Ivogün hungariar sopranoa hil zen (j. 1891).
  • 1987. Jean Anouilh frantziar antzerkigilea hil zen (j. 1910).
  • 1988. Franz Josef Strauss alemaniar politikaria hil zen (j. 1915).
  • 1990. Bigarren Mundu Gerra ondoren zatituak zeuden Ekialdeko eta Mendebaldeko Alemaniak batu  ziren.
  • 1990. Stéfano Casiraghi, Monakoko Karolinaren senarra, hil zen (j. 1960).
  • 1994. Goenkale telesaila ETB1ean estreinatu zen. 2015eko abenduaren 21ean amaitu zen.
  • 1998. Roddy McDowall ingeles aktorea hil zen (j. 1928).
  • 1999. Akio Morita japoniar enpresa-gizon ospetsuenetakoa hil zen (j. 1921).
  • 2002. Jose Maria Jimeno Jurio nafar historialari eta etnografoa hil zen (j. 1927).
  • 2004. Janet Leigh estatubatuar aktorea hil zen (j. 1927).
  • 2005. Aranzadi Zientzia Elkarteak duela 15.500 urteko hainbat lepoko aurkitu zituen Debako Praile Haitz leizean.
  • 2006. John Crank ingeles matematikaria hil zen (j. 1916).
  • 2007. Pablo Palazuelo espainiar margolari, eskultore eta grabatzailea, abstrakzio geometrikoaren ordezkari nagusietako bat hil zen (j. 1916).
  • 2007. Rogelio Salmona kolonbiar arkitektoa hil zen (j. 1929).
  • 2007. Michelin enpresa frantziarrak Lasarteko lantegian 400 lanpostu kenduko zituela iragarri zuen.
  • 2010. Claude Lefort frantziar filosofoa hil zen (j. 1924).
  • 2011. Sarrionandiak saiakera arloko Euskadi Saria irabazi zuen.
  • 2013. Lampedusara zihoan ontzi bat hondoratu zen eta ondorioz, Somaliako eta Eritreako 366 migrante hil ziren. Bizirik erreskatatuak 155 izan ziren, baina beste hainbeste Mediterraneoko uretan galdu ziren.

 

Urriaren 2a

02 Larunbata Urr 2021

Posted by koroirastorza in Urria

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Urriaren 2a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Nagore, Olazti eta Olaitz.

  • 829. Mikel II.a, Bizantziar enperadorea hil zen (j. 770).
  • 1187. Saladin agintari musulmanak Jerusalem hartu zuen, gurutzatuak 88 urtez hiriaren jabe izan ondoren.
  • 1264. Urbano IV.a, Aita santua hil zen.
  • 1538. Karlos Borromeo, italiar kardinal nepotea jaio zen (h. 1584).
  • 1568. Ashikaga Yoshihide, Ashikaga shogunerriko hamalaugarren shoguna hil zen (j. 1538).
  • 1588. Bernardino Telesio, errenazimentuko filosofo naturalista hil zen (j. 1509).
  • 1772. Samuel Taylor Coleridge, ingeles kritikari, filosofo eta olerkaria jaio zen (h. 1834).
  • 1787. Thomas Price, galestar historialari eta idazle elebiduna jaio zen (h. 1848).
  • 1832. Edward Burnett Tylor, ingeles antropologoa jaio zen (h. 1917).
  • 1835. Louis Antoine Ranvier, frantziar histologoa jaio zen (h. 1922).
  • 1843. Kaarlo Bergbom, finlandiar antzerki zuzendaria, Finlandiako Antzerki Nazionalaren sortzailea jaio zen (h. 1906).
  • 1847. Paul von Hindenburg, Weimar Errepublikako bigarren presidentea jaio zen Poznań izeneko Poloniako herrian (h. 1934).
  • 1851. Ferdinand Foch, Frantziako Mariskal Nagusia jaio zen (h. 1929).
  • 1852. William Ramsay, gas nobleak aurkitu zituen eskoziar kimikaria, 1904ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1916).
  • 1853. François Arago, frantziar fisikari, politikari eta astronomoa hil zen (j. 1786).
  • 1861. Jean-Blaise Adema lapurtar euskaltzain, idazle eta apaiza jaio zen (h. 1936).
  • 1869. Mahatma Gandhi jaio zen (h. 1948).
  • 1890. Groucho Marx estatubatuar umorista eta aktorea jaio zen (h. 1977).
  • 1895. Joseph Abeberri lapurtar politikaria jaio zen (h. 1944).
  • 1895. Juan Jose Alkain, gipuzkoar bertsolaria hil zen (j. 1829).
  • 1896. Charles Floquet euskal herritar politikaria, Frantziako Lehen Ministroa jaio zen (h. 1896).
  • 1896. Jacques Duclos frantziar politikaria jaio zen (h. 1975).
  • 1901. Alice Prin, Montparnasseko Kiki, frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria jaio zen (h. 1953).
  • 1904. Graham Greene ingeles idazlea jaio zen (h. 1991).
  • 1907. Víctor Paz Estenssoro Boliviako presidentea jaio zen (h. 2001).
  • 1907. Alexander Robertus Todd eskoziar biokimikaria, 1957ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1997).
  • 1909. Alex Raymond estatubatuar marrazkigilea, komikigintzan eragin handia izan duena jaio zen  (h. 1956).
  • 1911. Tilly Fleischer xabalina, pisu eta disko jaurtiketan espezializatutako alemaniar kirolaria jaio zen (h. 2005).
  • 1916. Angel Sukia zaldibitar apaiz, artzapezpiku eta kardinala jaio zen (h. 2006).
  • 1925. John Logie Baird lehen pertsona izan zen telebista ikusten bere Londreseko ganbaran.
  • 1927. Svante Arrhenius suediar kimikaria, 1903ko Kimikako Nobel Saria hil zen (j. 1859).
  • 1928. Josemaría Escrivá aragoitarrak Opus Dei ordena laiko katolikoa sortu zen.
  • 1926. Jan Morris, jaiotzez James Humphrey Morris, britainiar historialari eta bidaia idazlea, jaio zen Somerseten (Erresuma Batua).
  • 1941. Juan Carlos Guerra, gipuzkoar historialaria eta legegizona hil zen (j. 1860).
  • 1957. Luigi Ganna italiar txirrindularia, Italiako Giroaren lehen garailea hil zen (j. 1883).
  • 1960. Claro M. Recto filipinar politikaria hil zen (j. 1890).
  • 1961. Andoni Egaña euskal bertsolaria jaio zen.
  • 1968. Marcel Duchamp frantziar-estatubatuar artista eta xakelaria hil zen (j. 1887).
  • 1969. Katharine Susannah Prichard australiar idazlea hil zen (j. 1883).
  • 1969. Mahatma Gandhi indiar ekintzaile bakezalea jaio zen (h.1948).
  • 1970. Maribel Verdú espainiar aktorea jaio zen.
  • 1973. Paavo Nurmi finlandiar atleta, Olinpiar Jokoen historiako atletarik onenenetarikoa hil zen (j. 1897).
  • 1987 . Peter Brian Medawar brasildar-britainiar medikua, 1960ko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1915).
  • 1990. AED (Alemaniako Errepublika Federala) desegin eta AEF (Alemaniako Errepublika Federalean sartu zen.
  • 1990. Xosé María Díaz Castro galiziar idazle eta itzultzailea hil zen (j. 1914).
  • 1991. Dimitrios I.a Konstantinoplakoa Konstantinoplako patriarka ekumenikoa hil zen (j. 1914).
  • 1992 . Bogdan Suchodolski poloniar filosofoa hil zen (j. 1903).
  • 2001. Swissair hegazkin konpainia suitzarrak porrot egin zuen.
  • 2002. Heinz von Foerster austriar-estatubatuar filosofo eta fisikaria hil zen (j. 1911).
  • 2006. Amishak bizi ziren herrixka baten Charles Carl Roberts izeneko gizon batek bost emakume gazte erail zituen.
  • 2009. Somaliar piratek Alakrana euskal arrainontzia bahitu zuten Indiako ozeanoan.
  • 2016. Neville Marriner britainiar orkestra zuzendari eta biolinista hil zen (j. 1924).

 

← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 31
  • Maiatzaren 30a
  • Maiatzaren 29a
  • Maiatzaren 28a
  • Maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.854 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar