• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Category Archives: Maiatza

Maiatzaren 31

31 Asteartea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 31 sarreran

  • 1759. Pensilvaniako Probintziak antzerki obra guztiak debekatu zituen.
  • 1793. Frantzian girondinoak atxilotzen hasi ziren.
  • 1594. Tintoretto margolaria hil zen (j. 1518).
  • 1819. Walt Whitman poeta jaio zen (h. 1892).
  • 1891. Transiberianoaren eraikuntza hasi zen, Errusia mendebaldetik ekialdera Siberia eskualdea zeharkatzen duen trenbidea; 13 urtez egingo zuten lan hori.
  • 1809. Joseph Haydn konpositorea hil zen (j. 1732).
  • 1906. Madrilen, Alfontso XIII.aVictoria Eugenia Battenbergekin ezkondu zen. Ezkontza amaieran, minik gabe irten baziren ere,  atentatu bat jasan zuten.
  • 1911. Titanic-en botadura izan zen. Hurrengo urteko apirilean hondoratuko zen.
  • 1912. White Star Line enpresak ontzat eman zuen Titanic-eko bidaiarien zerrenda, oraingoz dagoen bakarra.
  • 1913. Balkanetako Lehen Gerratearen behin-behineko amaiera izan zen.
  • 1923. Rainiero III.a, Monakoko printzea, jaio zen (h. 2005).
  • 1930. Clint Eastwood, estatubatuar aktore eta zine zuzendari eta ekoizlea, jaio zen.
  • 1940. Alfonso Guerra González sozialista jaio zen.
  • 1945. Rainer Werner Fassbinder, zinemagile alemaniarra, jaio zen (h. 1982).
  • 1948. John Bonham, britainiar bateria eta Led Zeppelin bandako kidea, jaio zen.
  • 1952. Karl Bartos, perkusionista elektroniko alemaniarra eta Kraftwerk bandako kidea, jaio zen.
  • 1962. Adolf Eichman SSetako koronela exekutatu zuten Tel Aviven (j. 1906).
  • 1969. John Lennon eta Yoko Onok Give Peace a Chance grabatu zuten hotel bateko ohean.
  • 1970. 66.800 hildako Perun egondako lurrikara baten ondoren.
  • 1974. Siria eta Israelek Yom Kippurreko Gerra konpontzeko tratatua sinatu zuten.
  • 1977. Gorka Urbizu, Berri Txarrak taldeko abeslari eta gitarra-jolea, jaio zen.
  • 1986. ETBk ETB2ren lehen froga emisioa egin zuen.
  • 1992. Iosu Exposito, Eskorbuto taldearen kidea, hil zen (j. 1960).
  • 2000. Tito Puente, estatubatuar konpositore eta perkusionista, hil zen (j. 1923).
  • 2005. AEBetan, Watergate eskandalua azaleratzen lagundu zuen Deep Throat (Eztarri Sakona edo Garganta Profunda) Mark Felt izan zela jakin zuten, Nixonen garaian FBIko bigarren agintaria zena.

Maiatzaren 30a

30 Astelehena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 30a sarreran

  • 1431. Erruan hirian, Frantzian, Jeanne d’Arc erre zuten 19 urte zituela (j. 1412).
  • 1498. Kristobal Kolon Sanlúcar de Barramedatik irten zen bere Ameriketaranzko 3. bidaian.
  • 1539. Hernando de Soto konkistalaria eta beste 600 soldadu gaur egungo Floridako Tanpa hirira heldu ziren urre bila.
  • 1574. Henrike III.a Frantziako errege bilakatu zen. Ezizenez Henrike Handia edo Errege Ona ezaguna, Nafarroa (1572–1610) eta Frantziako erregea (1589–1610) izan zen. Borboi leinuaren lehendabiziko Frantziako erregea izan zen.
  • 1588. Portugalen, Armada Garaitezinaren azken barkua irten zen Lisboatik Mantxako Kanal aldera; hantxe geratuko zen suntsituta.
  • 1640. Pieter Paul Rubens, margolari barrokoa, hil zen (j. 1577).
  • 1778. Voltaire filosofo frantziarra hil zen (j. 1694).
  • 1814. Gerrate Napoleonikoei amaiera eman zitzaien Pariseko bakearen bitartez.
  • 1814. Mikhail Bakunin, anarkistaren teoriko errusiarra, jaio zen (h. 1876).
  • 1845. Amadeo Saboiakoa, Amadeo I.a Espainiakoa (1870–1873) jaio zen (h. 1890).
  • 1883. AEBetan, New Yorkeko Brooklyn zubian kolapsoa izango zen zurrumurruak estanpida piztu zuen eta 12 pertsona hil ziren.
  • 1871. Pariseko Komuna erori zen.
  • 1913. Balkanetako Lehen Gerraren amaiera. Albaniak independentzia lortu zuen.
  • 1941. Alemaniak Kreta inbaditu zuen.
  • 1948. Salvador Puig Antich kataluniar anarkista jaio zen. Erregimen frankistak garrotez hildako azken iraultzailea izan zen (h. 1974).
  • 1955. Topper Headon, bateria britainiarra eta The Clash bandako kidea, jaio zen.
  • 1982. Espainia, NATO erakundean sartu zen.
  • 2003. Concorde baten azken hegaldia izan zen.
  • 2005. Frantziak Europar Konstituzioari ez esan zion.

Maiatzaren 29a

29 Igandea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 29a sarreran

  • 1265. Dante Alighieri, “Divina Commedia” (“Jainkotiar Komedia“) idatzi zuen poeta italiarra, jaio zen (h. 1321).
  • 1453. Otomandarrek Konstantinopla hiria bereganatu zuten, Bizantziar Inperioari amaiera emanez.
  • 1860. Isaac Albeniz konpositorea jaio zen (h. 1909).
  • 1903. Bob Hope aktorea jaio zen (h. 2003).
  • 1917. John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidentea jaio zen (h. 1963).
  • 1952. Emakumeek Grezian bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
  • 1953. Edmund Hillary eta Tenzing Norgay sherpa Everestera igotzen lehenak izan ziren.
  • 1857. Agustina Aragoikoa hil zen (j. 1786).
  • 1958. Juan Ramon Jimenez poeta hil zen (j. 1881).
  • 1967. Iñaki Ochoa de Olza mendizalea jaio zen Iruñean. Annapurnan hilko zen (h. 2008).
  • 1982. Romy Schneider aktoresa hil zen (j. 1938).
  • 1998. Pedro Etxenikek Asturiasko printzearen zientzia saria jaso zuen.
  • 1990. Boris Yeltsin Errusiako presidente aukeratu zuten.
  • 2008. Irizar enpresak Mondragon kooperatibatik ateratzea erabaki zuen.
  • 2010. Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta zinema zuzendari eta ekoizlea (Easy Rider edo Blue Velvet), hil zen Venicen, Kalifornian (j. 1936).
  • 2016. 2016ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Irribarria aramarrak Urrutikoetxea zaratamoztarrari 22-13 irabazi dio.
    Iker Irribarria, Jakintza ikastolan (2015-03-27).jpg

Maiatzaren 28a

28 Larunbata maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 28a sarreran

  • 1787. Leopold Mozart konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita zena, hil zen (j. 1719).
  • 1978. Abortoa legeztatu zen Italian.
  • 1871. Pariseko komuna erori zen, 30.000 hil zirelarik Prusiako armada eta iraultzaren aurka zeuden frantsesen esku.
  • 1872. Sofia Bavariakoa, Austriako Frantzisko Jose I.aren ama eta Sissiren amaginarreba, hil zen (j. 1805).
  • 1937. Alemanian, Volkswagen automobil ekoizpenerako enpresa sortu zuten.
  • 1955. John McGeoch, eskoziar gitarrista ezaguna (Magazine, Siouxsie & the Banshees, Visage, The Skids, The Armoury Show eta Public Image Ltd.), jaio zen (h. 2004).
  • 1985. Belgikako Heyssel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 40 hildako.
  • 1987. SESBen, Moskuko Plaza Gorrian, Mathias Rust izeneko gazte alemaniarraren abioi Cessnak hartu zuen lur, airetiko segurtasuna zalantzan jarriz. 400 egun eman behar izan zituen kartzelan.
  • 2004. Umberto Agnelli, automobilgintzako enpresari italiarra, hil zen (j. 1934).

Maiatzaren 27a

27 Ostirala maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 27a sarreran

  • 1564. Jean Calvin, Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea, hil zen (j. 1509).
  • 1703. Petri I.a Errusiakoak San Petersburg hiria sortu zuen Neva ibaiaren itsasoratzean.
  • 1792. Gilotina erabili zuten lehen aldiz Parisen.
  • 1878. Isadora Duncan dantzaria jaio zen (h. 1927).
  • 1922. Christopher Lee aktorea jaio zen.
  • 1923. Henry Kissinger, estatubatuar politikaria eta Bakearen Nobel Saria 1973an, jaio zen.
  • 1927. AEBetan, Ford Motor Companyk Ford T modeloa egiteari utzi zion eta Ford A egiteko prestatu zen.
  • 1930. New Yorken, Chrysler Building (319  m) eraikitzen hasi ziren, une horretako eraikuntzarik altuena, 1931n Empire State Building eraikinak gainditua izan zen arte. Dena den, oraindik ere Chrysler eraikina munduko altuena da, adreiluz egindakoen artean.
  • 1931. Frantzian, Auguste Piccard estratosferara iritsi zen lehen gizakia izan zen, globoz 16.000 m arte iritsi zenean.
  • 1937. AEBetako Kalifornian, Golden Gate Zubia ireki zuten oinezkoentzat; San Frantziskoko penintsularen iparraldea eta Maringo konderriaren hegoaldea lotzen ditu.
  • 1941. Toribio Altzaga antzerkilaria hil zen Donostian (j. 1861).
  • 1964. Jawaharlal Nehru Indiako independentziaren bultzatzailea hil zen (j. 1889)

Maiatzaren 26a

26 Osteguna maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 26a sarreran

  • 1802. Madrilen, Simon Bolibar María Teresa Rodríguezekin ezkondu zen.
  • 1805. Napoleon Bonaparte Italiako errege koroatu zuten, Milango katedralean.
  • 1878. Isadora Duncan, dantzari estatubatuarra, jaio zen (h. 1927).
  • 1896. Nikolas II.a egin zuten tsar. Errusiako azken tsarra izango zen.
  • 1918. Georgiaren independentzia aldarrikapena, Errusiatik bereiziz.
  • 1936. Kataluniako Generalitatearen gobernu berria eratu zuten eta Lluís Companys egin zuten buru.
  • 1940. II. Mundu Gerran, Dunkerkeko bataila izan zen Frantzian.
  • 1945. Tokio hiriaren erdia suntsituta geratu zen aliatuen bonbardaketa masiboen eraginez.
  • 1949. Ward Cunningham, estatubatuar programatzailea eta lehen Wikiaren sortzailea, jaio zen.
  • 1959. Raimundo Amador musikaria jaio zen.
  • 1986. Europako Erkidegoak Europako bandera urdin eta izarduna onetsi zuen.
  • 2006. Arcelor eta Severstal altzairuegileen arteko fusioa argitara eman zen Mittal Steel enpresak Arcelor erosteko zituen asmoak zapusteko.

Maiatzaren 25a

25 Asteazkena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 25a sarreran

  • 1521. Wormseko Dieta bukatu zen Karlos I.a Espainiakoak Wormsek Ediktoa promulgatu zuenean; horren arabera, Martin Luther proskrito egin zuen eta bere idatziak izan edo irakurtzea debekatu zuen.
  • 1555. Henrike II.a, Nafarroako erregea, hil zen (j. 1503).
  • 1681. Pedro Calderón de la Barca hil zen (j. 1600).
  • 1787. Ameriketako Estatu Batuetako Philadelphian konstituzioa idaztea erabaki zuten eta George Washington egin zuten presidente.
  • 1895. Ingalaterran, Oscar Wilde, irlandar idazlea, hartu zuten atxilo Londresen, beste gizon batzuekin lizunkeriatan ibili zela salatapean.
  • 1938. Espainiako Gerra Zibileko Alacanteko bonbardaketak 313 hildako eragin zituen.
  • 1973. Mike Oldfieldek Tubular Bells argitaratu zuen.
  • 1977. Ameriketako Estatu Batuetan estreinatu zuten George Lucasen Galaxietako Gerra sagako lehen pelikula.
  • 2006. Enron enpresa estatubatuarraren bi buruzagi nagusien aurkako epaiketan, errudun jo zituzten eta 15 urteko kartzela zigorra jarri zieten.

Maiatzaren 24a

24 Asteartea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Utzi iruzkina

  • K. a. 15. Julius Caesar Germanicus, erromatar jeneral eta politikaria eta Kaligularen aita, jaio zen (h. K. o. 19).
  • 1543. Nikolas Koperniko, astronomo poloniarra, jaio zen (j.1473).
  • 1595. Leideneko Unibertsitateko Liburutegiak Nomenclatorra argitaratu zuen, liburutegi bateko lehenengo katalogo idatzia.
  • 1626. Peter Minuitek Manhattan erosi zuen.
  • 1743. Jean-Paul Marat, kazetari eta iraultzaile frantsesa, jaio zen  (h. 1793).
  • 1798. Irlandako errebelio errepublikarra Britania Handiaren aurka hasi zen.
  • 1883. 14 urte eraikitze lanetan eman ondoren, Brooklyneko zubia inaguratu zuten, John eta Washington Roeblingek altzairuzko kablez egindako lehena
  • 1686. Gabriel Fahrenheit, alemaniar fisikari eta ingeniaria, jaio zen (h. 1736).
  • 1819. Britainia Handiko eta Irlandako Victoria erregina jaio zen (h. 1901).
  • 1921. Sacco eta Vanzettiren aurkako epaiketa hasi zen.
  • 1933. Reichstagak ahal handiak eman zizkion Hitlerri ondorengo 4 urteetako; Alemania nahi eran gobernatuko zuen honek.
  • 1941. Bob Dylan, musikari estatubatuarra, jaio zen.
  • 1943. Polonian, Josef Mengele sendagile gaztea Auschwitzeko sendagile ofiziak egin zuten.
  • 1945. Priscilla Presley, Elvis Presleyren emaztea izango zena, jaio zen.
  • 1949. SESBek Berlingo blokeoa amaitu zuen, 11 hilabete ondoren.
  • 1968. 68ko maiatza: Ikasleek su eman zioten Parisko burtsari.
  • 1974. Duke Ellington, jazz musikari estatubatuarra, hil zen (j. 1899).
  • 1993. Eritrea Etiopiatik independizatu zen.
  • 1999. Ramon Rubial politikaria hil zen (j. 1906).
  • 2008. Manuel Marulanda, Tirofijo, FARCeko buruzagia eta munduko gerrillaririk zaharrena hil zela jakinarazi zuten.
  • 2009. Ekaitz gogorrek kalte material handiak eragin zituzten Nafarroako Erribera, Lizarraldea eta ekialdeko Sakanan. Herririk kaltetuena Lodosa izan zen.
  • 2009. Norvegian, Burzum bandaren sortzailea zen Varg Vikernes askatu zuten, 16 urte preso eman ondoren.

Maiatzaren 23a

23 Astelehena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 23a sarreran

 

  • 1430. Borgoindarrek Jeanne d´Arc harrapatu zuten. Heresiaz salatu eta hurrengo urtean sutan erreko zuten Rouenen.
  • 1533. Ingalaterrako Henrike VIII.a eta Katalina Aragoikoaren arteko ezkontza baliogabetzat eman zuten.
  • 1568. Herbehereak Espainiatik independizatu ziren.
  • 1627. Luis de Góngora espainiar olerkaria eta antzerkigilea (j. 1561)
  • 1676. Johann Bernhard Bach konpositore alemaniarra jaio zen (h. 1749).
  • 1707. Carolus Linnaeus edo Lineo, suediar botanikaria eta Sailkapen Zientifikoaren sortzailea jaio zen (h. 1778).
  • 1734. Franz Anton Mesmer, alemaniar sendagilea eta hipnotismoaren aitzindaria, jaio zen (h. 1815).
  • 1813. Euskal jatorriko Hego Amerikar indepentziaren bultzatzaile Simon Bolibar Meridan sartu eta Askatzailea titulua eman zioten.
  • 1823. San Luisen Ehun Mila Semeak Madrilen sartu ziren, inongo eragozpenik gabe. Fernando VII.ak absolutismoa berrezarriko zuen ondoren.
  • 1842. José de Espronceda, poeta erromantikoa, hil zen (j. 1808).
  • 1844. Lehenengo Morse kodezko mezua: What hath God wrought.
  • 1845. Espainiako Gorteek Konstituzio berria bozkatu zuten.
  • 1857. Augustin-Louis Cauchy, matematikari frantziarra eta permutazioen teoriaren sortzailea jaio zen (j. 1789).
  • 1903. Bob Hope aktore estatubatuarra jaio zen (h.2003).
  • 1915. Italiak gerra deklaratu zion Austriari.
  • 1917. Edward Lorenz, estatubatuar matematikari eta meterologoa, jaio zen (h. 2008).
  • 1924. SESBen, PSUCen XIII. Kongresua egin zuten eta Trotskiren tesiak eta ezkerreko oposizioa kondenatu zituzten bertan.
  • 1929. The Karnival Kid estreinatu zuten, Mickey Mouseren lehen marrazki bizidun hiztunak.
  • 1934. AEBetan, poliziak Bonnie eta Clyde hil zituen (j. 1910 eta 1909).
  • 1945. Heinrich Himmler ofizial naziak bere buruaz beste egin zuen (j. 1900).
  • 1951. Anatoly Karpov errusiar xake jokalaria jaio zen.
  • 1967. Egiptok Tiranako Pasabidea itxi eta Eilateko portua blokeatu zuen, Aqabako golkoa guztiz itxiz. Honek Israelekin egindako Sei Eguneko Gerraren hasiera markatu zuen.
  • 1980. Gasteiz, Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburu aukeratu zuten.
  • 1992. Italian, Giovanni Falcone, mafiaren aurkako epailea, asasinatu zuten atentatuan.
  • 1992. Atahualpa Yupanqui, argentinar kantautore, gitarra-jotzaile eta idazlea, hil zen (j. 1908).
  • 1995. Sun Microsystemsek Java hizkuntza garatu zuen.
  • 2004. Parisko Charles de Gaulle aireportuko 2E terminaleko sabaia behera etorri zen, sei hildako eraginez.
  • 2008. Iñaki Otxoa de Olza mendizale nafarra Annapurna zortzimilakoan hil zen bost egun gaixorik eman eta gero.
  • 2012. Vatikanoko Gendarmeriak Benedikto XVI.aren zerbitzari nagusi zen Paolo Gabriele (46), dokumentu sekretuak zabaldu zituela-eta, hartu zuen atxilo –Sua Santità. Le carte segrete di Benedetto XVI liburuan agertu ziren-.Hortxe hasi zen Vatileaks izena eman zitzaiona.

Maiatzaren 22a

22 Igandea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 22a sarreran

  • 337.  Konstantino I.a Handia hil zen. Bere testamenduaren arabera, inperioa zatitu gabe, bere 3 semeentzat izango zen:  Konstantino II.a, Konstantzio II.a eta Konstante eta bere hilobak ziren Dalmazio eta Anibalianori. Hauek erail ondoren, Konstantino II.ak hartu zuen Galiatako eta Britaniako gobernua eta Konstantzio II.ak, ekialdea eta Konstante I.ak Italia eta Afrika.
  • 1542. Espainiako Karlos I.ak Indietan gertatzen ari ziren krudelkeriak bukatzeko ordena eman zuen: que se mande remediar las crueldades que se comenten en las Indias.
  • 1813. Richard Wagner musikagile alemaniarra jaio zen (h. 1883).
  • 1859. Arthur Conan Doyle jaio zen Edinburgon (h. 1930).
  • 1860. Giuseppe Garibaldik Palermo inguruak okupatu zituen.
  • 1885. Giacomo Matteotti, italiar politikari sozialista, jaio zen (h. 1924).
  • 1885. Victor Hugo idazle frantziarra hil zen (j. 1802).
  • 1895. Isaac Peral hil zen (j. 1851).
  • 1906. Wright anaiek aeroplanoa patentatu zuten.
  • 1907. Hergé, belgiar jatorriko historietista, jaio zen (h. 1983).
  • 1920. Jesus Guridik egindako Amaia opera estreinatu zen Bilbon.
  • 1931. Espainian erlijio askatasuna jarri zuten.
  • 1938. San Kristobal gotorlekuko ihesa
  • 1939. Italia eta Alemaniak Altzairuzko Ituna sinatu zuten.
  • 1942. Theodore Kaczynski (Unabomber) terrorista estatubatuarra jaio zen.
  • 1959. Morrissey, The Smiths taldeko britainiar bokalista, jaio zen.
  • 1970. Naomi Campbell, britainiar modeloa, jaio zen.
  • 1977. Angel Nieto munduko txapeldun egin zen 50 cm3ko motoziklismoan.
  • 2004. Asturiasko Filipe Printzea Letizia Ortiz Rocasolano kazetariarekin ezkondu zen Madrilgo Almudena Katedralean.
  • 2009. Eibar–Gasteiz (AP-1) autobidearen erabateko irekiera.

Maiatzaren 21a

21 Larunbata maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 21a sarreran

Sehaska egutegiko izendegia: Naroa eta Thibalt/Tibalt.

Jaiegunak: Santa Marina: Zarautz

  • K. a. 427. Platon jaio zen (h. K. a. 347).
  • 822. Al-Hakam I.a arabiar emirra hil zen (j. 770).
  • 987. Luis V.a Frantziakoa, Mendebaldeko Frantziako erregea, hil zen.
  • 1086. Anshi Wang, txinatar idazle klasikoa eta politikaria, hil zen (j. 1021).
  • 1173. Shinran, japoniar erlijio-gizon budista, jaio zen (h. 1268).
  • 1254. Konrado IV.a Alemaniakoa, Germaniako enperadorea eta Jerusalem eta Siziliako erregea, hil zen (j. 1228).
  • 1471. Henrike VI.a Ingalaterrakoa, Ingalaterrako erregea, hil zen (j. 1421).
  • 1471. Albrecht Dürer, alemaniar margolaria, marrazkilaria, grabatzailea eta idazlea, jaio zen (h. 1528).
  • 1499. Errege-erregina Katolikoek askatasunak eskaini zizkieten Ameriketarako bidaiara joaten zirenei.
  • 1512. Pandolfo Petrucci, Italiako tiranoa, hil zen (j. 1452).
  • 1527. Filipe II.a Espainiakoa, Espainiako eta Portugalgo erregea eta Ingalaterra eta Irlandako errege ezkontidea, jaio zen Valladoliden (h. 1598).
  • 1542. Hernando de Soto, espainiar konkistatzailea, hil zen (j. c. 1500).
  • 1619. Girolamo Fabrici d’Acquapendente, anatomiako italiar ikertzailea, hil zen (j. 1537).
  • 1623. Diego Gongora, nafar militar eta politikaria, hil zen.
  • 1639. Tommaso Campanella, italiar fraidea, filosofoa, teologoa, astrologoa eta poeta, hil zen (j. 1568).
  • 1641. Bertrand Etxautz, Henrike IV.a Frantziakoaren kapilau, Baionako apezpiku eta Toursko artzapezpikua, hil zen.
  • 1664. Giulio Alberoni, italiar kardinala, Filipe V.a Espainiakoaren Lehen ministroa, jaio zen (h. 1752).
  • 1674. Joan III.a Sobieski Poloniako errege aukeratu zuten.
  • 1686. Otto von Guericke, alemaniar fisikaria eta asmatzailea, hil zen (j. 1602).
  • 1688. Alexander Pope, ingeles poeta eta saiakeragilea, jaio zen (h. 1744).
  • 1715. Pierre Magnol, frantziar botanikaria, hil zen (j. 1638).
  • 1759. Joseph Fouché, frantziar politikaria, jaio zen (h. 1820).
  • 1775. Lucien Bonaparte, Napoleon I.aren anaia, jaio zen (h. 1840).
  • 1786. Carl Wilhelm Scheele, suediar kimikaria, hil zen (j. 1742).
  • 1792. Gaspard-Gustav Coriolis, frantziar ingeniaria eta zientzialaria, jaio zen (h. 1843).
  • 1799. Mary Anning, ingeles jasotzailea, saltzailea eta paleontologoa, jaio zen (h. 1847).
  • 1810. Chevalier d’Eon, frantziar diplomatiko eta espioia, hil zen (j. 1728).
  • 1814. Ignacio Jordán de Asso, Melchor de Azagra, espainiar naturalista, legelari eta historialaria, hil zen (j. 1742).
  • 1815. William Nicholson, ingeles kimikaria, hil zen (j. 1753).
  • 1843. Charles Albert Gobat, suitzar abokatua, eskubide zibileko irakaslea eta politikaria, jaio zen (h. 1914).
  • 1844. Henri Rousseau, frantziar margolaria, jaio zen (h. 1910).
  • 1850. Giuseppe Mercalli, italiar bulkanologoa, apaiza eta irakaslea, jaio zen (h. 1914).
  • 1854. Georges Desdevises du Dézert, frantziar historialari eta hispanista, jaio zen (h. 1942).
  • 1855. Emile Verhaeren, belgikar poeta, jaio zen (h. 1916).
  • 1860. Willem Einthoven, herbeheretar sendagilea, 1924ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen (h. 1927).
  • 1871. Frantziako Gobernuaren tropek Parisko Komunaren aurka ekin zuten. Kale borroka gogorretan 20.000 komunazale hil eta 38.000 atxilotu zituzten.
  • 1873. Álvaro Alcalá Galiano, bizkaitar dekoratzailea eta margolaria, jaio zen (h. 1936).
  • 1878. Secundino Esnaola, gipuzkoar abesbatza zuzendaria eta musikagilea, jaio zen (h. 1929).
  • 1879. Arturo Prat, txiletar abokatu eta marinel ofiziala, eraila, hil zen (j. 1848).
  • 1880. Tudor Arghezi, errumaniako olerkaria, jaio zen (h. 1967).
  • 1887. Secundino Zuazo, bizkaitar arkitekto eta hirigile arrazionalista, jaio zen (h. 1970).
  • 1889. Otto Baumberger, suitzar margolari eta kartel-egilea, jaio zen (h. 1961).
  • 1891. Jean-Jacques Weiss, baionar irakasle, idazle eta kazetaria, Fontainebleaun, hil zen (j. 1827).
  • 1893. Maurice Champreux, frantziar zinema zuzendaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1895. Lázaro Cárdenas, Mexikoko presidentea, jaio zen (h. 1970).
  • 1895. Franz von Suppé, austriar musikagilea, hil zen (j. 1819).
  • 1899. Alejandro Tapia Perurena, nafar olerkaria, jaio zen (h. 1957).
  • 1901. Piarres Lafitte, lapurtar apaiza, idazlea, kazetaria eta euskalaria, jaio zen (h. 1985).
  • 1901. Suzanne Lilar, frantsesezko belgikar idazlea, jaio zen (h. 1992).
  • 1903. Pedro Eugenio Aramburu, euskal jatorriko politikaria eta Argentinako lehendakaria, jaio zen (h.1970).
  • 1903. Alfred Roth, suitzar arkitektoa, jaio zen (h. 1998).
  • 1904. Fats Waller, estatubatuar jazz-musikagilea, piano-jotzailea eta organo-jotzailea, jaio zen (h. 1943).
  • 1908. Pedro Biteri, gipuzkoar idazlea, aberats eta filantropo ospetsua, hil zen (j. 1833).
  • 1909. Víctor Unamuno, euskal herritar futbolaria, jaio zen (h. 1988).
  • 1910. Antonio Barrios, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen (h. 2002).
  • 1914. Romain Gary, frantziar idazlea, jaio zen (h. 1980).
  • 1917. Raymond Burr, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 1993).
  • 1920. Venustiano Carranza, Mexikoko presidentea, hil zen (j. 1859).
  • 1921. Andrei Sakharov, sobietar fisikaria, 1975eko Bakearen Nobel Saria, jaio zen (h. 1989).
  • 1923. Hans Goldschmidt, alemaniar kimikaria, hil zen (j. 1861).
  • 1925. Frei Otto, alemaniar arkitektoa, jaio zen.
  • 1925. Bernardino Pérez Elizaran, Pasieguito, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea, jaio zen (h. 2002).
  • 1927. Tomás Segovia, Espainian jaiotako mexikar idazlea eta irakaslea, jaio zen (h. 2011).
  • 1928. Manolín Martínez, bizkaitar futbolaria, jaio zen (h. 2014).
  • 1932. Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria, jaio zen (h. 2011).
  • 1932. Jean Stablinski, Poloniarra, frantziar txirrindularia, jaio zen (h. 2007).
  • 1933. Maurice André, frantziar tronpeta-jotzailea, jaio zen (h. 2012).
  • 1933. Jose Maria San Sebastian, Latxaga, gipuzkoar elizgizon eta idazlea, jaio zen (h. 2008).
  • 1934. Gleb Panfilov, errusiar zinemagilea, jaio zen.
  • 1934. Bengt Samuelsson, suediar kimikaria, 1982ko Medikuntzako Nobel Saria, jaio zen.
  • 1935. Hugo de Vries, herbeheretar botanikaria, hil zen (j. 1848).
  • 1935. Jane Addams, estatubatuar soziologo, filosofo eta idazlea, hil zen (j. 1860).
  • 1936. Eduardo Vallejo de Olejua, bizkaitar politikari jeltzalea, jaio zen (h. 2017).
  • 1937. Mengistu Haile Mariam, Etiopiako presidente eta diktadorea, jaio zen.
  • 1939. José Manuel Lasa, gipuzkoar txirrindulari ohia, jaio zen.
  • 1941. Martin Carthy, ingeles musikaria, jaio zen.
  • 1943. Antton Valverde, gipuzkoar musikagile eta abeslaria, jaio zen.
  • 1944. Manuel Piña, espainiar moda-diseinatzailea, jaio zen (h. 1994).
  • 1944. Mary Robinson, Irlandako Errepublikako zazpigarren presidentea, jaio zen.
  • 1944. Enrike Orueta, bizkaitar abertzalea, Argentinan, hil zen (j. 1887).
  • 1952. Mr. T, estatubatuar, aktorea, abeslaria eta borrokalaria, jaio zen.
  • 1952. Rubén Cedeño, venezuelar musikagilea, margolaria, idazlea, konferentziagilea eta metafisikoa, jaio zen.
  • 1952. Mr. T, estatubatuar, aktorea, abeslaria eta borrokalaria, jaio zen.
  • 1957. Alejandro Tapia Perurena, euskal olerkaria, hil zen (j. 1899).
  • 1958. Sabine Bischoff, florete modalitateko alemaniar eskrimalaria, jaio zen (h. 2013).
  • 1960. Vladimir Salnikov, errusiar igerilaria, jaio zen.
  • 1964. James Franck, alemaniar fisikaria, 1925eko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (j. 1882).
  • 1966. Dorothy Macmillan, britainiar aristokrata, hil zen (j. 1900).
  • 1966. Ricard Opisso marrazkilaria hil zen (j. 1880).
  • 1967. Chris Benoit, kanadar borrokalaria, jaio zen (h. 2007).
  • 1969. Luis Arellano, euskal abokatu eta politikaria, hil zen (j. 1906).
  • 1970. Miguel Ángel Olano, gipuzkoar misiolari kaputxinoa, Manilan (j. 1891).
  • 1970. José Luis Baroja, arabar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1970. Pablo Gómez Ortiz de Guzmán, arabar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1970. Unai Ziarreta, bizkaitar politikaria, jaio zen.
  • 1971. Pedro Carrasco boxealaria Europako txapeldun izan zen pisu superrarinen artean.
  • 1972. Vatikanon, ero batek Michelangelo Buonarrottiren Pietáren aurpegia (1499) mailuz jo zuen.
  • 1973. Carlo Emilio Gadda, italiar eleberrigilea, hil zen (j. 1893).
  • 1975. Stuttgarten Baader Meinhof bandaren aurkako epaiketa hasi zen.
  • 1978. Ion del Río, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen (h. 2015).
  • 1978. Guerrilleros de Cristo Rey ultraeskuindar Donostiako Amara auzoan Blas Piñaren mitin baten ostean jendea erasotu zuten eta gazte bat balaz hanka batean zauritu zuten.
  • 1981. Raymond McCreesh, Behin-Behineko IRAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban, hil zen (j. 1957).
  • 1981. Patsy O’Hara, INLAko kidea, 1981eko Irlandako gose greban, hil zen (j. 1957).
  • 1982. Zuriñe Rodríguez, bizkaitar triatleta, jaio zen.
  • 1982. Jose Manuel Urkiola, gipuzkoar futbolaria (j. 1912).
  • 1983. Oier Mendizabal, gipuzkoar esku pilotaria, jaio zen.
  • 1989. Los Angelesen, Robert Kennedyren erailtzaileari, Sirhan Bishara Sirhani, heriotza-zigorra esleitu zioten.
  • 1991. Ophélie Aspord, lapurtar igerilaria, jaio zen.
  • 1991. Intza Lizarazu, euskal saskibaloi-jokalaria, jaio zen.
  • 1991. Lino Brocka, filipinar zinemagilea, hil zen (j. 1939).
  • 1994. Giovanni Goria, Italiako lehen ministroa, hil zen (j. 1943).
  • 1994. Alexander Iriondo, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1999. Bugz, D12 bandako kide izan zen estatubatuar raperoa, hil zen  (j. 1978).
  • 1999. David Lynch estatubatuar zinema zuzendariaren The Straight Story filma estreinatu zen.
  • 2000. John Gielgud, ingeles aktorea, zinema zuzendaria eta ekoizlea, hil zen (j. 1904).
  • 2001. EiTBko helikoptero batek istripua izan zuen Markinan Euskal Herria lau haizetara sailerako grabatzen ari zenean. Ondorioz, Roberto Arenas pilotua, Ruben Cortijo kameralaria eta Iñaki Pangua zuzendaria hil eta Santiago Yaniz argazkilaria zauriturik atera zen.
  • 2002. Niki de Saint Phalle, frantses eskultore,margolari eta zinemagilea, hil zen (j. 1930).
  • 2002. Niki de Saint Phalle, frantziar artista plastiko, margolari, eskultore eta zinemagilea, hil zen (j. 1930).
  • 2003. Espainiako Erret Gorteak Leandro Alfonso Borboikoa Ruiz, Alfonso XIII.aren seme bastardoa, errekonozitu zuen ofizialki.
  • 2003. Lurrikara Aljerian, 2200 hildako.
  • 2005. Juan Plazaola Artola, gipuzkoar elizgizona eta ikerlaria, hil zen (j. 1919).
  • 2006. Montenegrok independentziaren alde bozkatu zuen erreferendumean.
  • 2010. 15 pertsona baino gehiago hil ziren Polonia, Hungaria, Txekiar Errepublikan eta Eslovakian egondako uholdeetan.
  • 2010. Jon Garaño eta Jose Maria Goenaga gipuzkoar zinema zuzendari eta gidoigileen 80 egunean filma estreinatu zen.
  • 2010. Craig Venterren zientzialari taldeak historian lehen aldiz zelula sintetikoa sortu zuen laborategian.
  • 2011. Robin Gibb ingeles abeslaria, musikagilea eta Bee Gees taldeko kidea, hil zen (j. 1949).
  • 2013. Antoine Bourseiller, frantziar aktorea eta antzerki-zuzendaria, hil zen (j. 1930).
  • 2014. Jaime Lusinchi, Venezuelako presidentea, hil zen (j. 1924).
  • 2016. Josep Miró Nicolau, Mallorcako ikertzailea, Donostiako Informatika Fakultateko lehen dekanoa, hil zen (j. 1930).
  • 2017. Jean E. Sammet, estatubatuar matematikaria eta informatikaria, FORMAC programazio-lengoaiaren garatzailea, hil zen (j. 1928).

Maiatzaren 20a

20 Ostirala maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 20a sarreran

  • 1498. Vasco da Gama Indiara iritsi zen.
  • 1506. Kristobal Kolon hil zen (j. 1436 edo 1456).
  • 1520. Tenochtitláneko Tenplu Nagusian, Pedro de Alvaradoren agindupean zeuden espainiarrek Tóxcatleko sarraskia burutu zuten.
  • 1521. Loiolako Inazio zauritu zuten, Iruñea setiatzen ari zela.
  • 1801. Laranjen gerra piztu zen Portugal eta Espainiaren artean. Ekainean bukatu zen eta Godoyk laranjak bidali zizkion Maria Luisa Parmakoa Espainiako erreginari eta horregatik deitu zitzaion horrela.
  • 1883. Krakatoa sumendiak eztanda egin zuen.
  • 1902. Kubak independentzia lortu zuen, AEBetatik bereiziz.
  • 1906. Balendin Enbeita bertsolari eta idazle bizkaitarra jaio zen (h. 1986).
  • 1927. Charles Lindbergh estatubatuarra Atlantiar ozeano abioiez eta bakarrik zeharkatzeko ibilaldiari eman zion hasiera.
  • 1940. Polonian Auschwitz kontzentrazio esparrua jarri zuten martxan.
  • 1944. Joe Cocker, britainiar abeslaria, jaio zen.
  • 1946. Cher estatubatuarra jaio zen.
  • 1948. Velcroa asmatu zuten.
  • 1958. Espainia Nazioarteko Diru Funtsan (NDF edo FMI) eta Munduko Bankuan (Banco Mundial) sartu zen.
  • 2001. Gaztelerazko.a Wikipedia hasi zen.
  • 2005. Etoumbi Herria (Kongoko Errepublikan) berrogeialdian ebola izurrite baten ondorioz.
  • 2007. Rafael Nadal tenislariak errekorra lortu zuen 81 segidako partida irabaztean.
  • 2016. Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea, hil zen (j. 1932).

Maiatzaren 19a

19 Osteguna maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 19a sarreran

  • 1536. Ana Bolena, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren bigarren emaztea, hil zuten (j. 1501).
  • 1797. Isabel Portugalekoa, Espainiako erregina kontsortea –Fernando VII.aren bigarren emaztea jaio zen (h. 1818).
  • 1881. Mustafa Kemal Atatürk Turkiako lehen presidentea jaio zen (h. 1938).
  • 1890. Ho Chi Minh Vietnamgo buruzagi nazionalista eta komunista jaio zen (h. 1969).
  • 1925. Malcom X AEBetako beltzen eskubideen aldeko ekintzailea jaio zen (h. 1965).
  • 1925. Pol Pot Kanbodiako buruzagia eta Khmer Gorrien burua jaio zen (h. 1998).
  • 1951. Joey Ramone, estatubatuar musikaria (The Ramones), jaio zen (h. 2001).
  • 1953. Nevadako probatokian, AEBk Harry izeneko 32 kt-ko bonba atomikoa eztandaratu zuen. Upshot-Knothole operazioan izandako 11tik 9.a izan zen eta serie hartan kontaminazio gehien eragin zuena. Material erradioaktibo asko utzi zuen St. Georgen (Utah), 220 km-tara. Bizilagunek airearen metal zaporeaz egin zuten kexa. Leku honetan, Howard Hughesek ekoiztutako The Conqueror filma egin zuten eta John Wayne eta Susan Hayward izan ziren protagonista. Minbiziak ekipoko kide asko hilko zituen hurrengo urteetan.
  • 1954. Phil Rudd, AC/DC taldeko bateria, jaio zen.
  • 1962. Marilyn Monroek Happy Birthday Mr. President abestu zion John F. Kennedyri, garai horretan AEBetako lehendakaria zenari.
  • al entonces Presidente de los Estados Unidos, .
  • 1970. Moneta delituentzako auzitegi bereziak MATESA kasurako sententzia diktatu zuen, Juan Vilá Reyes, inputatu nagusia, 3 urteko kartzela zigorrera kondenatuz.
  • 1979. Masoneria legeztatu zuten Espainian.
  • 1990. Ordizian izugarrizko kazkabarra izan zen, herriko teilatu eta kotxe ugari erabat hondatuta geratu zirelarik.
  • 1994. Luis Ocaña, txirrindulari espainiarra, hil zen (j. 1945).
  • 1994. Jacqueline Lee Bouvier Kennedy hil zen (j. 1929).
  • 2007. Eva Forest, idazle eta editorea, hil zen (j. 1928).
  • 2007. The Who musika talde britainiarraren kontzertua Bilbao Exhibition Centren.

Maiatzaren 18a

18 Asteazkena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 18a sarreran

  • 1804. Napoleon Bonaparte Frantziako Enperadore izendatu zuen Senatuak.
  • 1845. Karlos Maria Isidrok bere semea zen Karlos Luis Borboikoari utzi zion eskuratu nahian zebilen Espainiako Koroa, honek Karlos VI.a izena hartuko zuelarik.
  • 1868. Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra izango zena (1894–1917), jaio zen (h. 1918).
  • 1883. Walter Gropius, arkitekto alemaniarra eta Bauhaus eskolako zuzendaria, jaio zen (h. 1969).
  • 1896. Khodynkako gertakariak: Moskuko Khodynka zelaian izandako jaietan, Errusiako Nikolas II.a koroatzen ari ziren eta jendetzaren gorabeherek 1.389 pertsonen heriotza eragin zuten.
  • 1897. Bram Stoker irlandarraren Dracula eleberria argitaratu zen.
  • 1920. Joan Paulo II.a, 1978az geroz aitasantu izango zena, jaio zen (h. 2005).
  • 1980. Ian Curtis, Joy Division taldeko abeslaria, hil zen (j. 1956).

Maiatzaren 17a

17 Asteartea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 17a sarreran

Homofobia, transfobia, bifobia eta beste antzeko fobien kontrako Nazioarteko Eguna.

Sehaska egutegiko izendegia: Dunize/Dunixe eta Neike.

  • 1155. Jien, Japoniako fraide budista, historialari eta poeta, jaio zen (h. 1225).
  • 1504. Pio V.a, Aita santua, jaio zen (h. 1572).
  • 1510. Sandro Botticelli, Pizkundeko Quattrocentoan Italiako margolari italiarra, hil zen (j. 1445).
  • 1558. Francisco de Sá de Miranda, portugaldar idazlea, hil zen (j. 1481).
  • 1587. Esaias van de Velde, herbeheretar margolaria, jaio zen (h. 1630).
  • 1625. Francisco Gómez de Sandoval y Rojas, Lermako lehen dukea, espainiar politikaria eta estatu gizona, hil zen.
  • 1663. Rosine Elisabeth Menthe, Rodolfo Augusto Brunswick-Wolfenbüttelekoaren emazte morganatikoa, jaio zen (h. 1701).
  • 1727. Katalina I.a Errusiakoa, Errusiako enperatriza, hil zen (j. 1684).
  • 1749. Edward Jenner, ingeles medikua, immunologiaren aitatzat hartua, jaio zen (h. 1823).
  • 1765. Sute batek Montreal (Quebec, Kanada) suntsitu zuen.
  • 1765. Alexis Clairaut, frantziar matematikaria, hil zen (j. 1713).
  • 1768. Karolina Brunswickekoa, Britainia Handiko erresumako erregina ezkontidea, jaio zen (h. 1821).
  • 1790. Jean Pierre Darrigol, lapurtar apaiz katoliko eta idazlea, jaio zen (h. 1829).
  • 1797. Michel-Jean Sedaine, frantziar dramagilea, hil zen (j. 1719).
  • 1802. Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, alemaniar dukesa, hil zen (j. 1724).
  • 1804. Napoleon Bonaparte Frantziako Enperadore izendatu zuen Senatuak.
  • 1806 . Pascual Madoz, nafar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1870).
  • 1822. Armand Emmanuel du Plessis de Chinon, frantziar militar eta politikaria, hil zen (j. 1766).
  • 1823. Joan Batista Agirre, nafar idazlea, hil zen (j. 1742).
  • 1833. Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria, jaio zen (h. 1923).
  • 1834. Karlos Maria Isidro Borboikoa, tronurako erregenahi karlista, erbestetik itzuli zen.
  • 1937. Remigio Gandasegi, euskal artzapezpikua, Valladoliden, hil zen (j. 1871).
  • 1837. Irungo gudua jazo zen.
  • 1838. Charles Maurice de Talleyrand-Périgord, Frantziako 1. lehen ministroa, hil zen (j. 1754).
  • 1842. August Thyssen, alemaniar enpresaburua, jaio zen (h. 1926).
  • 1845. Jacint Verdaguer, kataluniar idazlea, jaio zen (h. 1902).
  • 1863. Rosalia de Castro idazle galiziarrak Cantares Galegos argitaratu zuen. Horregatik, Galiziar Letren Eguna ospatzen da.
  • 1866. Erik Satie, frantziar konpositore eta pianojolea, jaio zen (h. 1925).
  • 1866. Erik Satie, frantziar musikagilea, jaio zen (h. 1925).
  • 1870. Radhanath Sikdar, bengaliar matematikaria, hil zen (j. 1813).
  • 1873. Henri Barbusse, frantziar idazlea eta kazetaria, jaio zen (h. 1935).
  • 1873. Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea, jaio zen (h. 1957).
  • 1880. Ferenc Ribáry, hungariar historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea, hil zen (j. 1827).
  • 1886. John Deere, estatubatuar asmatzailea eta Deere & Company enpresaren sortzailea, hil zen (j. 1804).
  • 1886. Alfontso XIII.a Espainiakoa, Espainiako erregea, jaio zen (h. 1941).
  • 1886. Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1889. Alfonso Reyes, mexikar diplomatikoa, idazlea eta literatura-kritikaria, jaio zen (h. 1959).
  • 1893. Tomás Pero-Sanz, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea, jaio zen (h. 1959).
  • 1897. Bram Stoker irlandarraren Dracula eleberria argitaratu zen.
  • 1897. Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1981).
  • 1899. Henry Habberley Price, galestar filosofoa, jaio zen (h. 1984).
  • 1902. Alfonso XIII.a adinez nagusi egin zuten, Konstituzioa zin egin eta bere errege aldia hasi zen, amaren erregeordetzari bukaera emanez. Indultu orokor bat eman zuten.
  • 1904. Jean Gabin, frantziar antzezlea, jaio zen (h. 1976).
  • 1906. Juan Pablo Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1973).
  • 1908. Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia, jaio zen (h. 1968).
  • 1909. Giulio Carlo Argan, italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria, jaio zen (h. 1992).
  • 1911. Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria, jaio zen (h. 1985).
  • 1911. Maureen O’Sullivan, irlandar aktorea, jaio zen (h. 1998).
  • 1911. Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea, Habanan, jaio zen (h. 2010).
  • 1911. Maurice Zelhai, baxenafar errugbilaria, jaio zen (h. 1980).
  • 1914. Pío Iraizoz Francés, nafar apaiz, organo-jotzaile, koru-zuzendari eta musikagilea, jaio zen (h. 1991).
  • 1917. Radomir Putnik, serbiar jenarala, jaio zen (h. 1917).
  • 1918.Birgit Nilsson, suediar sopranoa, jaio zen (h. 2005).
  • 1919. Jose Maria Kerexeta, gipuzkoar futbolaria, jaio zen (h. 1989).
  • 1923. Manuel Allendesalazar, bizkaitar ingeniaria eta politikaria, Madrilen, hil zen (j. 1856).
  • 1924. Metro-Goldwyn-Mayer sortu zen, Metro Pictures, Goldwyn Pictures eta Louis B. Mayer elkartuz.
  • 1924. Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa, jaio zen.
  • 1927. Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialaria eta etnografoa, jaio zen (h. 2002).
  • 1933. Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea, jaio zen (h. 2015).
  • 1935. Rafael Canogar, espainiar margolari eta eskultorea, jaio zen.
  • 1935. Paul Dukas, frantziar musikagilea, hil zen (j. 1865).
  • 1936. Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea, jaio zen (h. 2010).
  • 1938. Paolo Bortoluzzi, italiar dantzaria, jaio zen (h. 1993).
  • 1940. Miguel Bonasso, argentinar idazle, kazetari eta politikaria, jaio zen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak Brusela okupatu zuen.
  • 1945. Jorge Maria Ribero-Meneses, espainiar filologo eta idazlea, jaio zen.
  • 1947. Carlos Romeu, kataluniar idazle, historialari eta umorista grafikoa, jaio zen.
  • 1947. Elvira Kortajarena, gipuzkoar politikaria, jaio zen.
  • 1952. Eulojio Bengoa, bizkaitar idazle eta misiolaria, hil zen (j. 1873).
  • 1955. Bill Paxton, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria, jaio zen (h. 2017).
  • 1956. Sugar Ray Leonard, estatubatuar boxeolaria, jaio zen.
  • 1956. Sugar Ray Leonard, estatubatuar boxeolaria, jaio zen.
  • 1959. Kubako Iraultza: Gobernu iraultzaileak Nekazal Erreformaren Legea onartu zuen.
  • 1961. Enya, irlandar abeslaria, jaio zen.
  • 1964. Garbiñe Abasolo, bizkaitar modelo-ohia eta enpresaburua, jaio zen.
  • 1966. Luis Fernando Dadie, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1967. Joseph Acaba, estatubatuar irakasle, hidrogeologo eta NASAko astronauta, jaio zen.
  • 1973. Andrea Corr, irlandar abeslaria, musikaria eta aktorea, jaio zen.
  • 1977. Pablo Prigioni, argentinar-italiar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1977. Iker Galartza, gipukoar aktorea eta gidoigilea, jaio zen.
  • 1980. Peruko Alderdi Komunistak (Sendero Luminoso bezala ezagutua) bere lehen eraso armatua burutu zuen Ayacuchon.
  • 1980. Gwangju-ko sarraskia: demokrazia eskatzeko Hego Koreako ikasleen protesta zanpatu zuten.
  • 1981. Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun psikikoen zerrendatik atera zuen.
  • 1981. Beñat Albizuri, bizkaitar txirrindularia, jaio zen.
  • 1982. Sheila Alaña, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia, jaio zen.
  • 1987. Gunnar Myrdal, suediar ekonomialaria, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1898).
  • 1988. Adrian Crowley, gipuzkoar eskubali jokalaria, jaio zen.
  • 1990. Jon Gomez, bizkaitar musikaria eta telebista aurkezlea, jaio zen.
  • 1990. Juan Peralta, nafar txirrindularia, jaio zen.
  • 1990. Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea psikiatria-nahasmenduen zerrendatik ezabatu zuen. Maiatzaren 17an homofobia, transfobia, bifobia eta beste antzeko fobien kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da.
  • 1990. Manuel Anatol, gipuzkoar futbolaria, hil zen (j. 1903).
  • 1991. Iñigo Martínez, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1992. Joan Paulo II.ak Josemaria Escrivá de Balaguer, Opus Deiren sortzailea, beatifikatu zuen. Gerora, Joan Paulo II.a aita santuak santu egingo zuen.
  • 2002. László Kubala, hungariar futbolaria, hil zen (j. 1927).
  • 2004. Tony Randall, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1921).
  • 2007. Lloyd Alexander, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1924).
  • 2007. Oihana Alkorta, gipuzkoar musikari eta abeslaria, hil zen (j. 1977).
  • 2008. Imanol Murua Arregi, euskal idazlea, irakaslea, kazetaria eta politikaria, hil zen (j. 1935).
  • 2008. Imanol Murua 1985tik 1991ra Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izandakoa hil zen (j. 1935).
  • 2009. Mario Benedetti, uruguaiar idazlea, hil zen (j. 1920).
  • 2009. Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala, hil zen (j. 1964).
  • 2010. Edurne Pasaban tolosarrak falta zitzaion azken zortzimilakoa igo zuen, Shisha Pangma (8.046 m.), Txinan.
  • 2012. Donna Summer, estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1948).
  • 2013. Elijah Harper, kanadar legegilea, Ojibwa-creeak indiar herriko kidea, hil zen (j. 1949).
  • 2013. Jorge Rafael Videla, Argentinako diktadorea, hil zen (j. 1925).
  • 2014. Gerald Edelman, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1929).
  • 2017. Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista, hil zen (j. 1964).
  • 2017. Rhodri Morgan, Galesko lehen ministroa, hil zen (j. 1939).
 

Maiatzaren 16a

16 Astelehena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 16a sarreran

  • 1703. San Petersburgo eraikitzen hasi ziren.
  • 1718. Maria Gaetana Agnesi matematikari italiarra jaio zen (h. 1799).
  • 1770. Gero Frantziako errege-erreginak izango diren Maria Antoinette (14 urte) eta Luis Augusto, Louis XVI.a izango zena, (15 urte) ezkondu ziren.
  • 1825.  Simon Bolivarrek Boliviako Errepublika sortu zuen.
  • 1830. Joseph Fourier matematikari eta fisiko frantziarra hil zen (j. 1768).
  • 1951. Christian Lacroix jaio zen.
  • 1957. Eliot Ness, estatubatuar polizia, hil zen (j. 1903).
  • 1966. Txinako Alderdi Komunistak “Maiatzaren 16ko Albistea” plazaratu zuen: Iraultza Kulturalaren hasiera.
  • 1995. Lola Flores hil zen (j. 1923).
  • 2005. Emakumeen boto eskubidea onartu zuten Kuwaiten, Asanblada Nazionalean 35 aldeko bozka eta 23 aurkakorekin.

Maiatzaren 15a

15 Igandea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 15a sarreran

  • 1859. Pierre Curie, 1903ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1906).
  • 1773. Klemens von Metternich, austriar politikaria, Vienako kongresuan eta Aliantza Santuan parte hartu zuena eta monarkia absolutistaren defendatzaile amorratua (h. 1859).
  • 1921. Federiko Krutwig, idazle eta politiko getxotarra jaio zen (h. 1998).
  • 1923. Richard Avedon, estatubatuar argazkilaria, jaio zen (h. 2004).
  • 1947. Arabiar Ligako estatu ziren Egipto, Transjordania, Libano, Siria, Irak eta Saudi Arabiak elkarrekin Israel estatu jaio berriari eraso egin zioten, Lehen gerra arabiar-israeldarra hasiz.
  • 1940. McDonald´s enpresa sortu zuten.
  • 1943. Stalinek Komintern edo III. Internazionala desegin zuen.
  • 1948. Brian Eno, britainiar musikaria, jaio zen.
  • 1953. Mike Oldfield, britainiar musikaria, jaio zen.
  • 1955. El Gran Wyoming jaio zen.
  • 1957. Juan Jose Ibarretxe Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakaria jaio zen.
  • 1998. Frank Sinatra, abeslari estatubatuarra hil zen (j. 1915).
  • 2003. June Carter Cash, abeslaria eta Johnny Cashen bigarren emaztea,  hil zen (j. 1929).
  • 2015. B. B. King estatubatuar blues musikaria zendu da (j.1925).

Maiatzaren 14a

14 Larunbata maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 14a sarreran

  • 1500. Portugalek Brasil hartu zuen agindupean.
  • 1610. Ravaillac-ek Nafarroako Henrike III.a (Frantziako IV.a) erregea Parisen erail zuen. Errege hau Nafarroan jaiotakoa zen 1553an. Luis XIII.a Frantziakoak hartuko du bere ordea.
  • 1643. Frantzian, Luis XIV.a (4 urte) errege koroatu zuten bere aita, Luis XIII.a Frantziakoa, hil ondoren. Mazarinok gobernatzen zuen (j. 1601).
  • 1686. Gabriel Fahrenheit, fisikari poloniarra, jaio zen (h. 1736).
  • 1771. Robert Owen, britainiar filosofoa, jaio zen (h. 1858).
  • 1787. Philadelphian (Pennsylvania), delegatuak bildu ziren, konstituzioa idazten hasteko asmoz.
  • 1861. Canellas meteoritoa erori zen Bartzelonatik gertu (859 gramo eta kondrita deritzon tipoa).
  • 1869. Schilparion (Bergamo, Italia) lehen matxinadak eman ziren gizarte berdintasuna eskatuz. Aberatsak elizan eserleku berezietan jartzen zirelako hasi ziren.
  • 1904. Hans Albert Einstein, estatubatuar irakaslea eta Albert Einsteinen semea, jaio zen.
  • 1907. Vicente Enrique y Tarancón, espainiar kardinal eta artzapezpikua, jaio zen (h. 1994).
  • 1918. Marie Smith Jones, eyak hizkuntza hitz egiten azken pertsona, jaio zen (h. 2008).
  • 1931. Italian, faxista talde batek Arturo Toscanini, orkestra konpositore eta zuzendaria, jo zuen, ez zuelako Giovinezza himno faxista bere orkestrarekin jo nahi.
  • 1940. Emma Goldman, estatubatuar anarkista eta feminista, hil zen (j. 1869).
  • 1940. II. Mundu Gerran, Luftwafferen  57 Heinkel 111 bonbarderok Herbehereetako Rotterdam hiria bonbardatu zuten. 814 pertsona hil ziren. Herbehereak errenditu egin zitzaizkion Alemaniari.
  • 1944. George Lucas, film-zuzendari eta ekoizle estatubatuarra, jaio zen.
  • 1948. Ingalaterran, Blackburnen gertatutako 3 urteko haur baten erailketa zela-eta, 40.000 gizonen hatz aztarnak hartu zituzten.
  • 1948. Israelek independentzia aldarrikatu zuen.
  • 1950. Adolfo Domínguez, moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1952. David Byrne, eskoziar musikaria eta Talking Heads taldeko kidea, jaio zen.
  • 1953. Wim Mertens, belgiar konpositorea, jaio zen.
  • 1954. Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, jaio zen Ordizian (h. 1986).
  • 1955. Zortzi herrialde komunistek, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna tartean zelarik, Vartsoviako Ituna sinatu zuten.
  • 1962. Ferran Adrià, sukaldari kataluniarra, jaio zen.
  • 1962. Atenasen (Grezia) Espainiako errege-erreginak izango zirenak, Joan Karlos I.a Espainiakoa eta Sofia Greziakoa,  ezkondu ziren.
  • 1964. Egipton Asuango urtegia bukatu zuten. Hala ere, inagurazioa ez da  1971ko urtarrilaren 15era arte egingo.
  • 1980. Martin Zabaleta eta bere sherpa Everesteko gailurrera iritsi ziren. Munduko tontorrik altuenera heldu zen lehen euskal espedizioa izan zen.
  • 1983. Eduardo Benavente,  Paralisis Permanente taldearen liderra, hil zen istripuz Alfaron (j. 1962).
  • 1987. Rita Hayworth estatubatuarra hil zen (j. 1918).
  • 1988. Frank Sinatra abeslaria hil zen (j. 1915).
  • 1995. Tíbeten, Tenzin Gyatso, 14. Dalái Lamak, 6 urte zituen Gedhun Choekyi Nyima Panchen Lamaren 11. erreenkarnazioa zela aldarrikatu zuen.
  • 2004. Jesus Gil, politikari eta Club Atletico de Madrideko presidentea, hil zen (j.1933).
  • 2006. Etorkin ugari iritsi ziren Kanariar Uharteetara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakar batean 900 afrikar iritsi ziren.

Maiatzaren 13a

13 Ostirala maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Utzi iruzkina

  • 1254. Maria Brabantekoa, Frantziako erregina kontsortea izango zena, jaio zen (h. 1321).
  • 1713. Alexis Claude Clairaut frantses matematikari eta astronomoa jaio zen (h. 1765).
  • 1810. Victorian (Entre Ríosko probintzia, Argentina) Arantzazuko amaren omenez egin zuten lehen meza. Hiriaren fundazioa kontsideratzen da une hau.
  • 1822. Frantzisko Asiskoa eta Borboikoa, Espainiako Isabel II.aren errege kontsortea izango zena, jaio zen (h. 1902).
  • 1909. Italiako Giroaren lehen edizioko etapa lehiatu zen. Luigi Gannak irabazi zuen.
  • 1916. Sholom Aleichem idazle errusiarra hil zen (j. 1859).
  • 1917. Fatiman (Portugal) ume batzuk Amabirjina agertu zaiela esan zuten.
  • 1923. Frantziako errugbi txapelketaren finala: Stade Toulousain taldeak Aviron Bayonnais 3-0 menderatu zuen.
  • 1934. Aviron Bayonnais errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 13-8 irabaziz Biarritz Olympique-n aurka.
  • 1939. Harvey Keitel estatubatuar aktorea jaio zen.
  • 1948. Velcroa asmatu zuten.
  • 1958. AEBetan, Velcro errejistratu zuten.
  • 1941. New Yorken, Fats Waller pianojoleak (1904-1943) Georgia on my mind jazz abestiaren bertsiorik ospetsuena grabatu zuen.
  • 1961. Dennis Rodman, estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1977. Amnistiaren aldeko astean istilu ugari izan ziren Euskal Herrian, eta Luis Santamaria, Gregorio Maritxalar eta Jose Luis Cano errenteriarrak eta Juan Erviti iruindarra hil zituen Espainiako Poliziak.
  • 1981. Mehmet Ali Agca-k Joan Paulo II Aita Santuaren aurka atentatua egin zuen Erroman (Italia).
  • 1984. Lehenengo Herri Urrats ospatu zen.
  • 2000. Holandan, Enschede hirian: Suziri-gordetegi batean izandako leherketak 22 hildako eta 950 zauritutako utzi zituen. Kalteak 450 milioi €koak izan ziren.
  • 2001. Silvio Berlusconik Italiako hauteskundeak irabazi zituen.

Maiatzaren 12a

12 Osteguna maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 12a sarreran

 

  • 1109. Domingo García, Santo Domingo de la Calzada esango zitzaion erlijioso eta ingeniaria,  hil zen gaur Santo Domingo de la Calzada deritzonean (j. 1019).
  • 1767. Manuel Godoy, politikari espainiarra, jaio zen (h. 1851).
  • 1797. Napoleon Bonapartek Venezia konkistatu zuen.
  • 1820. Florence Nightingale, aitzindaria izan zen erizain ingelesa eta estatistikan ere ekarpenak egin zituena, jaio zen (h. 1910).
  • 1889. Otto Heinrich Frank, Anne Franken aita, jaio zen (h. 1980).
  • 1907. Katharine Hepburn, aktore estatubatuarra, jaio zen (h. 2003).
  • 1912. Blanco y Negro aldizkarian publikatu zen Espainiako lehen koloredun argazkia.
  • 1918. Julius Rosenberg, estatubatuar espia, jaio zen (h. 1953).
  • 1921. Emilia Pardo Bazán, idazle espainiarra, hil zen (j. 1851).
  • 1925. Paul von Hindenburgk hartu zuen Friedrich Eberten ordea Alemaniar Errepublikaren lehendakaritzan.
  • 1930. Manuel Marulanda “Tirofijo”, FARCen komandantea (h. 2008).
  • 1932. AEBetan hilik aurkitu zuten Charles Lindbergh abiadorearen semea, bere gurasoen etxetik gertu.
  • 1935. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 3-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
  • 1936. Espainiako Gorteek Manuel Azaña Bigarren Errepublikako Presidentea onartu zuten.
  • 1936. Italia Nazioen Ligatik atera zen.
  • 1937. Jurgi VI.a Erresuma Batukoa koroatu zuten bere anaia zaharrenak (Eduardo VIII.ak) abdikatu ondoren. Indiako azken enperadorea (1947 urterarte), Irlandako azken erregea (1949 urterarte) eta Commonwealtheko lehenbiziko burua ere izan zen. Elisabet II.aren aita izan zen.
  • 1940. Alemania Frantzia inbaditzen hasi zen.
  • 1949. SESBek Berlingo blokeoa bertan behera utzi zuen.
  • 1968. Tony Hawk, patinatzaile estatubatuarra, jaio zen.
  • 1982. Joan Paulo II.aren aurkako atentatua izan zen Fatimako satutegian (Portugal).
  • 2008. Irena Sendler,Vartsoviako Ghettoko Aingerua, hil zen (j. 1910).
  • 2008. Lurrikara batek 70.000 hildako eragin zituen Txina hego-mendebaldean, epizentroa Sichuan probintzian zuela.
  • 2009. Antonio Vega, abeslari espainiarra (j. 1957).
  • 2012. Ordizia Rugby Elkartea euskal rugby taldeak VRAC Quesos Entrepinares taldearen aurka jokatutako Espainiako errugbi txapelketako finalan 27-10 galdu eta txapeldunorde gisa gelditu da.

Maiatzaren 11

11 Asteazkena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 11 sarreran

  • 330. Bizantzio hiria Erromatar Inperioko hiriburu bihurtu zen Konstantinoren agindupean, Konstantinopolis izena hartuz.
  • 868. Txinan historiako lehen liburua inprimatu zen: Diamantearen Sutra, Wang Jie.
  • 1804. Juan Antonio Mogel idazle eibartarra hil zen (j. 1745).
  • 1904. Salvador Dalí hil zen (j. 1989).
  • 1907. Bernardo Estornes Lasa idazle izabatarra jaio zen (h.1999).
  • 1916. Camilo José Cela, Asturiasko Printzearen Saria 1987an, Literaturako Nobel Saria 1989an eta Cervantes Saria 1995ean, jaio zen (h. 2002).
  • 1932. Francisco Umbral, Asturiasko Printzearen Saria 1996an eta Cervantes Saria 2000n, jaio zen (h. 2007).
  • 1949. Siam erresumak ofizialki Tailandia izena hartu zuen.
  • 1960. Mossadeko agenteek Adolf Eichmann atxilotu zuten, Argentinan ezkutatzen zen buruzagi nazia eta gerra kriminala.
  • 1981. Bob Marley, reggae musikari jamaikarra, hil zen (j. 1945).
  • 1997. IBMren Deep Blue superordenagailuak partida irabazi zion Gari Kasparovi, polemika zabaldu zuen garaipena lortuz: makina munduko xake jokalari hoberena baino hobea ote zen?
  • 2000. India ofizialki 1.000.000.000 biztanlera iritsi zen.

Maiatzaren 10a

10 Asteartea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 10a sarreran

  • 1452. Fernando Aragoikoa jaio zen (h.1516).
  • 1499. Amerigo di Vespucciren lehen karta geografikoak plazaratu ziren.
  • 1508. Erroman, Michelangelo Kapera Sixtinoa margotzen hasi zen.
  • 1713. Espainian, Lege Salikoa jarri zuten indarrean, emakumei tronurako bidea debekatzen zielarik.
  • 1774. Luis XVI.a Frantziako errege bihurtu zen.
  • 1808. Baionan, Espainiako Fernando VII.ak koroarako zituen eskubideei uko egin zien.
  • 1843. Benito Perez Galdos idazlea jaio zen.
  • 1886. Espainian, Alfontso XII.aren alarguna zen Maria Kristinaren erregeordetza garaiko lehen Gorteak ireki ziren.
  • 1909. Uztapide bertsolari zestoarra jaio zen (h. 1983).
  • 1916. Camilo Jose Cela idazlea jaio zen (h. 2002).
  • 1924. Alfontso XIII.ak automobilaren erakusketa ofiziala inaguratu zuen.
  • 1933. Naziek milaka liburu erre zituzten jendaurrean Berlinen.
  • 1936. Espainiako Bigarren Errepublikan, Gorteek Manuel Azaña izendatu zuten presidente.
  • 1940. Alemaniak Herbehereak, Luxenburgo eta Belgika okupatu zituen.
  • 1950. SEAT (Sociedad Española de Automóviles de Turismo) automobilgintza enpresa sortu zen. FIATek hasierako kapitalaren %6a jarri zuen.
  • 1957. Sid Vicious musikaria jaio zenn (h. 1979).
  • 1960. Triton urpekari atomikoak munduari lehen bira eman zion ur azpian.
  • 1983. Espainiako Legebiltzarraren plenoak Rumasaren desjabetzea erabaki zuen.
  • 1984. Espainia Auzitegi Gorenak 53 urtetako kartzela zigorra jarri zion Rafael Escobedori, Urquijoko markesak erail zituelako.
  • 1994. Hego Afrikan, Nelson Mandela arraza beltzeko lehen presidente egin zuten.

Maiatzaren 9a

09 Astelehena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 9a sarreran

  • 1429. Jeanne d’Arcek ingelesak garaitu zituen Orleans hirian.
  • 1605. Miguel de Cervantes Saavedraren Kixote Mantxakoa, El ingenioso hidalgo don Quijote de la Mancha, lanaren lehen partea argitaratu zuten.
  • 1883. Jose Ortega eta Gasset jaio zen (h. 1955).
  • 1936. Italiak Etiopia anexionatu zuen.
  • 1940. Adolf Hitlerrrek eutanasia legeztatu zuen.
  • 1841. Espartero jeneralaren erregentzia hasi zen Espainian.
  • 1903. Paul Gauguin margolari frantsesa hil zen (j. 1848).
  • 1921. Sophie Scholl, nazien aurkako Arrosa zuriaren liderretako bat, jaio zen (h. 1943).
  • 1937. Rafael Moneo arkitekto tuterarra jaio zen, Pritzker Saria irabazi duen nafar bakarra.
  • 1940. Adolf Hitlerrrek eutanasia legeztatu zuen.
  • 1946. Viktor Manuel III.ak abikatu egin zuen Italiako tronutik.
  • 1949. Monakoko Rainiero III.a Monakoko egin zuten. 1950ean koroatu zuten.
  • 1950. Robert Schuman Frantziako ministroak Ikatz eta Altzairuaren Europako Erkidegoa aurkeztu zuen, Europar Batasuna sortzea ahalbidetu zuena.
  • 1976. Jurramendiko hilketak. Jurramendi edo Montejurran (Nafarroan) ultraeskuindarrek bi militante karlista asasinatu zituzten.
  • 1978. Aldo Moro, Italiako lehen ministroa, hilda topatu zuten, Brigate Rosse talde armatuak bahituta bi hilabete eduki ondoren (j. 1916).
  • 1986. Loinatz Abesbatza sortu zen Beasainen eta Andre Maria Zeruratuaren parrokian egin zuten aurkezpena.
  • 1994. Nelson Mandela presidente bihurtu zen, Hego Afrikan postu hori lortu zuen lehen beltza.

Maiatzaren 8a

08 Igandea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 8a sarreran

  • Gurutze Gorriaren Nazioarteko Eguna.
  • 1521. Wormseko Dietak Martin Luther-en tesiak kondenatu zituen.
  • 1541. Hernando de Soto esploratzaile espainiarrak, Misisipi ibaia aurkitu zuen.
  • 1828. Jean Henri Dunant, Gurutze Gorriaren sortzaile eta 1901eko Bakearen nobel saria, jaio zen (h. 1910).
  • 1873. John Stuart Mill filosofo enpirista hil zen (j.1806).
  • 1883. Jose Ortega eta Gasset jaio zen.
  • 1884. Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. presidenteam jaio zen (h. 1972).
  • 1886. John Styth Pembertonek Coca-Cola edari karbonodunaren aurrekaria asmatu zuen.
  • 1902. Martinikan Pelee sumendiaren erupzioak, 30.000 hildako utzi zituen.
  • 1906. Roberto Rossellini, zinegile italiarra, jaio zen (h. 1977).
  • 1914. Paramount Pictures sortu zen.
  • 1945. Alemaniak errendizioa aurkeztu zuen Bigarren Mundu Gerrari amaiera emanez Europan.
  • 1970. Beatles taldearen Let It Be albuma hasi ziren saltzen.
  • 2005. Errege familiak Filipe eta Letizia lehenenengo ondorengoaren espero zeudela jakinarazi zuen. Urriaren 31n, Leonor jaioko zen.

Maiatzaren 7a

07 Larunbata maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 7a sarreran

  • K. a. 427. Platon jaio zen (h. K. a. 347).
  • 558. Konstantinopolisen, Hagia Sofia elizako kupula erori eta Justiniano I.ak berehala berreraikitzeko agindua eman zuen.
  • 1429. Arkoko Joanak zuzenduriko ejerzitoak Orleanseko hirirako sarbidea kontrolpean izatea lortu zuen.
  • 1664. Frantzian, Luis XIV.ak Versaillesko jauregia inaguratu zuen.
  • 1808. Napoleon Bonapartek bere anaia Joseph Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege.
  • 1824. Alemanian, Beethovenek Bederatzigarren Sinfonia estreinatu zuen.
  • 1854. Arturo Campion idazle, euskalari, abokatu, historialari eta politikari iruindarra jaio zen (h. 1937).
  • 1915. Ur-20 urpekari alemaniarrak Lusitania barku ingelesa hondoratu zuen eta 1.500 pertsona ito ziren.
  • 1919. Eva Duarte de Perón, Evita, jaio zen (h. 1952).
  • 1937. Alemania naziko Kondor Legioa Espainiara etorri zen, bere Heinkel He 51 biplanoekin, Espainiako Gerra Zibilean Francori laguntza eskaintzeko xedean.
  • 1945. Alemanian, Dwight D. Eisenhower, estatubatuar jeneralak, Gestapo disolbatzea agindu zuen.
  • 1946. Sony enpresa japoniarra sortu zen, 20 langile zituelarik.
  • 1973. Washington Post egunkariak Pulitzer saria lortu zuen Watergate kasuaren inguruan eginiko ikerketengatik.
  • 2009. Patxi Lopezek lehendakari kargua zin egin zuen Gernikako Arbolapean, Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakari ez abertzalea.

Maiatzaren 6a

06 Ostirala maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 6a sarreran

  • 589. Espainian Toledoko III. Kontzilioa hasi zen eta Rekaredo errege bisigodoa katolizismora bihurtu zen.
  • 1534. Antonio Pérez, Filipe II.aren idazkaria, jaio zen (h. 1540).
  • 1542. Frantzisko Xabierkoa Goara iritsi zen Portugaleko erregea zen Joan III.aren eskaerari jarraituz, bere lan ebanjelizatzailea garatzeko asmoz.
  • 1626. Peter Minnewit Herbehere Berriak-eko gobernadoreak, Manhattaneko uhartea erosi zien bertako indiarrei.
  • 1758. Maximilien de Robespierre, frantses iraultzailea, jaio zen (h. 1794).
  • 1781. Karl Christian Friedrich Krause, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1832).
  • 1840. Lehen posta zigiluak jaulki zituzten Erresuma Batuan.
  • 1856. Sigmund Freud austriarra jaio zen (h. 1939).
  • 1859. Alexander von Humbolt naturalista hil zen (j. 1769).
  • 1889. Parisen Eiffel Dorrearen eraikuntza bukatu zuten.
  • 1924. Nestor Basterretxea artista eta zinemagile bermeotarra jaio zen.
  • 1937. Espainiako Gerra Zibil garaian, Bartzelona erdian izugarrizko borrokak izan ziren komunista, POUM (trotskistak) eta anarkisten artean.
  • 1940. Pulitzer  Saria eman zioten John Steinbeck idazleari, The Grapes of Wrath (“Suminaren mahatsak”) eleberriagatik.
  • 1968. Parisen sitio egoera deklaratu zuen gobernuak ikasleek piztu zuten maiatzeko iraultzagatik.
  • 1994. Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen Mantxako tunela zabaldu zen.
  • 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. 3 egun lehenago bere buruaz beste egin zuen.
  • 2007. Athleticek Emakumezkoen Superliga irabazi zuen.

Maiatzaren 5a

05 Osteguna maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 5a sarreran

 

  • 1494. Kristobal Kolonek gaur egungo Jamaika aurkitu zuen.
  • 1789. Versaillesko Estatu Orokorrak hasi ziren.
  • 1808. Espainako Karlos IV.ak, koroa uzteko akordioa sinatu zuen Napoleonekin.
  • 1818. Karl Marx, filosofo eta politikaren teorilari alemaniarra, jaio zen (h. 1883).
  • 1821. Ozeano Atlantikoan dagoen Santa Helena uhartean hil zen Napoleon Bonaparte.
  • 1826. Eugenia de Montijo, Frantziako enperatriz eta Napoleon III.aren emaztea izango zena, jaio zen (h. 1920).
  • 1895. Rodolfo Valentino, aktorea, jaio zen Italian (h. 1926).
  • 1915. Orson Welles, zine zuzendaria, jaio zen (h. 1985).
  • 1935. Espainian, Alejandro Lerrouxek bosgarren gobernua osatu zuen. CEDAk 5 kartera lortu zituen eta Gil-Robles Gerra ministro izendatu zuten.
  • 1936. Italiar tropak Addis Abeban sartu ziren eta Mussolinik Etiopia hartu zuen.
  • 1937. Wilhelm Gustloff bidaiari itsasontzia itsasoratu zuten. Alemania naziko transatlantiko honen hondoratzeak oihartzun handia izan du historian. Egia esan, Titanic ezagunagoa egiten bazaigu ere, Wilhelm Gustloffen hil zirenak bost aldiz gehiago ziren.
  • 1944. Gandhi aske utzi zuten 21 hilabete preso egon ondoren.
  • 1945. Amerikarrek Mauthauseneko kontzentrazio esparrua askatu zuten.
  • 1959. Ian McCulloch, ingeles abeslaria eta Echo & the Bunnymen taldeko kidea, jaio zen.
  • 1987. Veneziako udalak hirian sartuko diren turista kopurua mugatuko duela jakinarazi zuen.
  • 1992. Marlene Dietrich hil zen (j. 1901).
  • 2013. Ordizia Rugby Elkarteak Valladolid RAC taldearen aurka Santander hiriko El Sardinero estadioan jokatutako Espainiako errugbiko errege koparen finalean 27-17 irabazi eta kopa bigarren urtez jarraian bereganatu du. Eitb.com

Maiatzaren 4a

04 Asteazkena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 4a sarreran

  • 1502. Kristobal Kolon, Amerikarantz abiatu zen laugarren aldiz.
  • 1589. Francis Drake ingeles kortsarioak A Coruñari eginiko erasoa hasi zuen.
  • 1814. Fernando VII.a erregeak, ezerezean utzi zituen 1812ko konstituzioa eta Cadizeko Gorteek hartutako erabaki guztiak.
  • 1873. David Livingstone, eskoziar esploratzaile eta misiolaria, hil zen (j. 1813).
  • 1886. Haymarketeko gertakizunak (Chicago) 3 egun lehenago, maiatzaren 1ean, hasitako greba orokorraren ondoren.  Horregatik ospatzen da maiatzaren 1ean Langileen Nazioarteko Eguna.
  • 1929. Audrey Hepburn aktoresa belgikarra jaio zen (h. 1993).
  • 1932. Atlanta (Ameriketako Estatu Batuak): Al Capone espetxeratu zuten zergak saihesteagatik.
  • 1938. Vatikanok Francoren gobernua Espainiako legezko agintea dela onartu zuen.
  • 1949. Italia: Futboleko Selekzio Nazionaleko jokalari guztiak hil ziren aire-istripu baten ondorioz.
  • 1953. Ernest Hemingwayk Pulitzer Saria irabazi zuen The Old Man and the Sea lanagatik.
  • 1970. AEBn, Ohion, Guardia Nazionalak lau ikasle hil eta bederatzi zauritu ziren Kent State Unibertsitatean Vietnamgo gerraren kontrako manifestazio bat desegitean.
  • 1973. Jane Bowles, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1917).
  • 1976. Espainian, El País egunkaria sortu zen.
  • 1978. Espainia: Senatua sortu zuten.
  • 1985. Lehen ezkontza egin zen Planen (Huesca), herrira iritsi berria zen emakume karabanaren ondoren. 1985ean antolatutako ekintza horren ondorioz (mujeres de entre 20 y 40 años con fines matrimoniales para pueblo en el Pirineo” eskatuz), 33 ezkontza lortu zuten, herria biziberrituz.
  • 1996. José María Aznar egin zuten Espainiako presidente, Felipe Gonzálezen PSOEren 13 urteetako gobernuaren ondoren eta 2004 arte iraungo zuen karguan.

Maiatzaren 3a

03 Asteartea maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 3a sarreran

  • 1469. Niccolo Machiavelli filosofo italiarra jaio zen (h. 1527).
  • 1493. Erroman, Alejandro VI.a aitasantuaren bula batek Espainia eta Portugal artean eginiko aurkikuntzak bereiztu zituen.
  • 1494. Kristobal Kolonek lehenengo aldiz Jamaika behatu zuen.
  • 1814. Napoleon Elba uhartera desterratu zuten.
  • 1844. Narvaez jeneralak lehenengo aldiz hartu zuen Espainiako gobernuaren presidentzia eta Hamarraldi Moderatuari eman zion hasiera.
  • 1898. Golda Meir politikari israeldarra jaio zen (h. 1978).
  • 1914. Errusian, Dumatik bota zituzten diputatu sozialdemokratak.
  • 1936. Jon Idigoras, Herri Batasunako mahaikidea, jaio zen (h. 2005).
  • 1938. Jesusen Lagundia berrezarri zuten Espainian.
  • 1941. Xabier Amuriza, bertsolari zornotzarra, jaio zen.
  • 1963. Espainian, TOP (Tribunal de Orden Público) sortu zuten, delitu politikoak epaitzeko xedez.
  • 1977. PSUC (Partido Socialista Unificado de Cataluña) legalizatu zuten.
  • 1984. GALek Rafael Goikoetxea tiroz hil eta Jesus Zugarramurdi Kishur zauritu zituzten Baigorrin (Behe Nafarroa).
  • 2007. Algarbeko hotel batean (Portugal)  Madelaine McCann neskatila desagertu zen bere logelatik.
  • 2008. Leopoldo Calvo-Sotelo, Espainiako presidentea izandakoa (1981-1982), hil zen (j. 1926).

Maiatzaren 2a

02 Astelehena maiatza 2022

Posted by koroirastorza in Maiatza

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 2a sarreran

  • 1458. Leonor de Viseu portugaldar infanta jaio zen (h. 1525).
  • 1482. Granadan Abencerrajes deiturikoek altxamendu bat hasi zuten eta Abu-l-Hasan Alí erregeak, bere emazte Aixa eta semea zuen Boabdil tartean zirela pentsatuz, Comarech dorrean giltzapetu zituen.
  • 1519. Leonardo da Vinci, italiar Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria hil zen (j. 1452).
  • 1808. Napoleonen armadaren aurkako altxamendua izan zen Madrilen, Espainiako Independentzia Gerra piztuz.
  • 1860. Theodor Herlz kazetari, idazle eta sionismo modernoaren sortzailea, jaio zen (h. 1904).
  • 1879. Pablo Iglesias galiziarrak PSOE alderdia sortu zuen Madrilen.
  • 1888. Félix Burriel eskultorea jaio zen (h. 1976).
  • 1892. Manfred von Richthofen, Barón Rojo, alemaniar abiadore militarra, jaio zen (h. 1918).
  • 1897. Baserritarra aldizkari abertzalea sortu zuten Bilbon.
  • 1928. Pio XI.a aitasantuak Erroman emakumeek kirol lehiaketetan parte hartzea gaitzetsi zuen.
  • 1930. Isidor Gunsberg, hungariar xake jokalaria, hil zen (j. 1854).
  • 1931. Espainian,  Himno de Riego ereserkia ezarri zuten Errege Martxa delakoaren ordez.
  • 1931.Alemania Hitlerrek sindikatu libreak debekatu zituen.
  • 1939. Eugenio Pacelli kardinala aitasantu egin zuten, Pio XII.a izena hartuz.
  • 1945. Bigarren Mundu Gerran Sobietarrek Berlin hartu eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
  • 1953. Jordanian Hussein I.a  egin zuten errege.
  • 1955. Donatella Versace, italiar moda diseinatzailea, jaio zen.
  • 1957. Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria, hil zen (j. 1908).
  • 1962. Aljerian 110 pertsona hil ziren eta 147 geratu ziren zaurituta OAS-ek eginiko atentatuen ondorioz.
  • 1972. John Edgar Hoover, FBIko zuzendaria, hil zen (j. 1895).
  • 1975. David Beckham futbolari ingelesa jaio zen.
  • 1979. ETAk bi goardia zibil erail zituen Ordizian.
  • 1994. Congreso Nacional Africano Nelson Mandelaren alderdiak izugarrizko arrakasta izan zuen apartheid ondorengo lehen hauteskunde demokratikoetan.
  • 1997. Paulo Freire, brasildar pedagogoa, hil zen Sao Paulon (j. 1921).
  • 2004. Manex Goihenetxe, irakasle, historialari eta politikari behenafarra hil zen (j.1942).
  • 2011.  Osama bin Laden hil zuten (j. 1957).
  • 2013. Karmele Rotaetxe, hizkuntzalari eta soziolinguista bilbotarra (j. 1932).
← Older posts

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 31
  • Maiatzaren 30a
  • Maiatzaren 29a
  • Maiatzaren 28a
  • Maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.854 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Salatu eduki hau
    • View site in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar