- 1468. Paulo III.a, Aita Santuitaliarra jaio zen (h. 1549).
- 1504. Jamaikan, Kristobal Kolon bere Almanach Perpétuum liburuaz (Abraham Zacuto) –Ilargi eklipsea iragartzen zuen gau horretarako-baliatu zen bertakoek hornidurak eskuratzen laguntzea konbenzitzeko.
- 1528. Alberto V.a Bavariakoa noble alemaniarra jaio zen (h. 1579).
- 1704. AEBetan, indar frantsesak eta bertakoen artean, Deerfield (Massachusetts) herriari egin zioten eraso eta 100 pertsona inguru, tartean haur eta emakumeak ere bai, hil zituzten.
- 1712. Suedian, gaurko egunaren ondoren, otsailaren 30a izendatu zuten, suediar egutegia alboratu eta Juliar egutegira etortzeko xedean (gaur egun, Gregoriotar egutegia darabilte).
- 1720. Suedian, Ulrica Leonor erreginak Federico de Hessen senarraren alde abdikatu zuen.
- 1784. Leo von Klenze arkitekto, margolari eta idazle alemaniarra jaio zen (h. 1864).
- 1864. Adolf Wölfli marrazkilari eta margolari estatubatuarra jaio zen (h. 1930).
- 1868. Luis I.a Bavariakoa (Bavariako errege 1825 eta 1848 artean) hil zen (j. 1786).
- 1884. Jose Manterola euskal idazlea hil zen (j. 1849).
- 1896. William Augustus Wellman zine zuzendari estatubatuarra jaio zen (h. 1975).
- 1896. Morarji Desai Primer Ministro de la Indiako lehen ministroa jaio zen (h. 1995).
- 1908. Balthus artista frantsesa jaio zen Parisen (h. 2001).
- 1912. Tandileko harri mugikorra (Buenos Airesko probintzian, Argentinan) erori eta 3 puska egin zen. Bandalismoa izan zen ustea dago.
- 1916. Hego Carolinan, fabrika, errota eta meategietan lan egiteko gutxieneko adina igo zuten, 12tik 14ra.
- 1940. Gone with the Wind pelikulak 8 Oscar lortu zituen.
- 1940. Edward Frederic Benson idazle britainiarra hil zen (j. 1867).
- 1952. Heligoland uhartea itzuli zitzaion Alemaniari.
- 1960. Karlos Santisteban euskal idazlea jaio zen.
- 1960. Lurrikara izan zen Agadirren (Maroko)
- 1988. Lurmutur Hirian (Hegoafrika) gobernu zuriak Desmond Tutu artzapezpikua eta 100 bat apaiz atxilo hartu zituen, 5 egun lehenago anti-apartheid erakundeen aurkako erasoen aurrean izandako protesten ondorioz.
- 2004. Haitin, estatu kolpe batek Jean-Bertrand Aristide presidentea eraitsi zuen, erbesteratu beharrean izan zelarik.
- 2008. Gaixotasun arraroen eguna ospatu zen lehen aldiz Europan.
- 2012. Davy Jones aktore, konpositore eta The Monkees bandako abeslaria hil zen (j. 1945).
Otsailaren 29a
28 Asteartea Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 29a sarreran