Sehaska egutegiko izendegia: Goratz/Goratze/Goraitz/Gorantz eta Lander/Landerra.
- 272. Konstantino I Handia erromatar enperadorea jaio zen (h. 337).
- 380. Teodosio I.a enperadoreak Erromako Inperioko biztanle guztiak kristau bihurtzeko nahia adierazi zuen Tesalonikako ediktuan.
- 425. Konstantinoplako unibertsitatea sortu zen.
- 580. Pepin Landengoa Austrasiako jauregizaina hil zen.
- 1425. Vasili I.a Moskukoa Moskuko Printze Handia hil zen (j. 1371).
- 1594. Henrike III.a Nafarroako erregea Frantziako errege koroatu zuten Parisen ondoan, Henrike IV.a Frantziakoa izenez, Frantziako eta Nafarroako Borboien dinastia hasiz.
- 1641. Pau Claris i Casademunt politikari eta elizgizon kataluniarra, Generalitateko presidente izandakoa hil zen (j. 1586).
- 1653. Diego López Pacheco, Espainia Berriko erregeordea eta Nafarroako erregeordea, hil zen (j. 1599).
- 1689. Antonio Pedro Sancho Dávila Nafarroako erregeordea hil zen.
- 1691. Edward Cave ingeles inprimatzaile eta argitaratzailea jaio zen (h. 1754).
- 1700. Bretainia Berria uhartea aurkitu zuten.
- 1735. John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona, hil zen (j. 1667).
- 1767. Espainiako Karlos III.ak jesuitak bota zituen Espainiako Monarkiaren agindupean zeuden lurralde guztietatik.
- 1773. Pedro Calatayud nafar misiolari jesuita hil zen (j. 1689).
- 1788. Martin Zurbano espainiar gerrillari eta jeneral liberala jaio zen (h. 1845).
- 1793. Baldomero Espartero espainiar politikari eta militarra jaio zen (h. 1879).
- 1796. Joaquin Francisco Barroeta Aldamar gipuzkoar foruzalea jaio zen (h. 1866).
- 1799. Frederick Catherwood, ingeles esploratzaile, marrazkilari, arkitekto eta argazkilaria jaio zen (h. 1854).
- 1807. Henry Wadsworth Longfellow estatubatuar olerkaria jaio zen (h. 1882).
- 1813. Juan de Goyeneche y Aguerrevere iruritar militar, politikari eta merkataria hil zen (j. 1741).
- 1829. Charles de Salaberry euskal jatorriako quebectar militarra hil zen (j. 1778).
- 1844. Dominikar Errepublika estatu independente bihurtu zen, Haitigandik banatu ostean.
- 1848. Charles Hubert Hastings Parry ingeles musikagile eta musikologoa jaio zen (h. 1918).
- 1853. Espainian lehenengo lokomotora fabrikatu zuten eta Española izena eman zioten.
- 1854. Félicité Robert de Lamennais frantsesezko idazlea eta pentsalaria hil zen (j. 1782).
- 1861. Rudolf Steiner austriar filosofoa jaio zen (h. 1925).
- 1863. George Herbert Mead estatubatuar soziologo, gizarte-psikologo eta filosofoa jaio zen (h. 1931).
- 1863. Joaquín Sorolla espainiar margolaria jaio zen (h. 1923).
- 1867. Irving Fisher, estatubatuar ekonomialaria jaio zen (h. 1947).
- 1869. María del Pilar Acedo, Ohianederko Markesa, kulturzale eta poeta, Biarnon hil zen (j. 1784).
- 1887. Aleksandr Borodin, musikagile errusiarra hil zen (j. 1833).
- 1894. Robert Siohan, frantziar musikagilea jaio zen (h. 1985).
- 1897. Marian Anderson estatubatuar kontraltoa, XX. mendeko ahotsik onenetarikoa jaio zen (h. 1993).
- 1897. Bernard Lyot frantziar ingeniaria jaio zen (h. 1952).
- 1900. Erresuma Batuko Alderdi Laborista sortu zen.
- 1900. FC Bayern München taldea sortu zen Munichen.
- 1901. Gaspar Montes Iturrioz euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1998).
- 1902. John Steinbeck, idazle estatubatuarra, 1962ko Literaturako Nobel Sariduna eta The Grapes of Wrath nobelaren autorea, jaio zen (h. 1968).
- 1902. Lucio Costa brasildar arkitekto eta hirigilea jaio zen (h. 1998).
- 1902. John Steinbeck estatubatuar idazlea, 1962ko Literaturako Nobel Saria jaio zen (h. 1968).
- 1904. James T. Farrell estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1979).
- 1904. André Leducq frantziar txirrindularia jaio zen (h. 1980).
- 1905. Maksim Gorki errusiar idazlea, liberatu zuten eta Rigan erbesteratu.
- 1906, Samuel Pierpont Langley Estatu Batuetako astronomo eta fisikaria hil zen (j. 1834).
- 1910. Joan Bennett estatubatuar aktorea jaio zen (h. 1990).
- 1910. Clarence Leonard Johnson, estatubatuar ingeniari aeronautiko berritzailea jaio zen (h. 1990).
- 1910. Genrikh Kasparyan, armeniar xake jokalaria jaio zen (h. 1995).
- 1912. Lawrence Durrell, britainiar olerkigile, eleberrigile eta saiakeragilea jaio zen (h. 1990).
- 1913. Paul Ricoeur frantziar filosofoa jaio zen (h. 2005).
- 1913. Irwin Shaw estatubatuar idazle, antzerkigile eta gidoigilea jaio zen (h. 1984).
- 1918. Leon Trotskyk Armada Gorria sortu zuen.
- 1926. David H. Hubel kanadar-estatubatuar neurobiologoa, 1981eko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 2013).
- 1932. Elizabeth Taylor britainiar-estatubatuar aktorea jaio zen (h. 2011).
- 1933. Reichstag Alemaniako legebiltzarrari su eman zioten Berlinen, nazismoa ezartzearen giltzarrietako bat.
- 1933. Alemaniako parlamentuari (Reichstag) su eman zioten. Adolf Hitlerrek eskubide zibil eta demokratikoak ezabatzeko aitzakiatzat erabili zuen gertaera hori.
- 1934. Navarre Scott Momaday, Kiowa tribuko estatubatuar idazlea, Pulitzer sariduna jaio zen.
- 1934. Kostis Palamas, greziar poeta hil zen (j. 1859).
- 1936. Ivan Pavlov, mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna hil zen (j. 1849).
- 1936. Ivan Pavlov mediku, fisiologo eta psikologo errusiarra, Medikuntzako Nobel Sariduna hil zen (j. 1849).
- 1939. Nadezhda Krupskaia, errusiar iraultzaile eta pedagogoa hil zen (j. 1869).
- 1943. Kostis Palamas, poeta greziarra hil zen (j. 1859).
- 1946. Harry Edwin Wood, ingeles astronomoa hil zen (j. 1881).
- 1958. Nancy Spungen, punk mugimenduaren groupie eta musa eta Sid Viciousen andregaia izango zena, jaio zen (h. 1978).
- 1963. Michael Jordan, NBAko saskibaloi jokalari mitikoa, jaio zen.
- 1974. Mikel Errazkin, euskal musikari eta musikagilea eta Sorotan Bele taldearen sortzaileetako bat jaio zen (h. 2008).
- 1976. Espainiaren kolonia izandako Mendebaldeko Saharak independentzia aldarrikatu zuen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa izenarekin.
- 1977. Ixaka Lopez, euskal idazle, kultura eragile, euskaltzale eta politikari abertzale eta jeltzalea hil zen (j. 1879).
- 1977. John Dickson Carr, idazle estatubatuarra hil zen (j. 1906).
- 1980. Chelsea Clinton, Bill eta Hillary Clinton politikarien alaba, jaio zen.
- 1983. Herri Batasunako parlamentariek Eukal Legebiltzarrerako eskubide guztiak galdu zituzten, kargu hartzera ez zirelako joan.2008. Alerta gorria Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian 150 km/h-ko ziklogenesiarengatik.
- 1984. Amédée Artze baxenafar pilotaria jaio zen (j. 1900).
- 1985. Henry Cabot Lodge, Jr., estatubatuar politikaria hil zen (j. 1902).
- 1989. Konrad Lorenz, austriar naturalista, etologiaren sortzailetariko bat eta 1973ko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1903).
- 1992. Algirdas Julius Greimas, lituaniar-frantziar hizkuntzalaria hil zen (j. 1917).
- 1993. Lillian Gish, estatubatuar aktorea hil zen (j. 1893).
- 1994. Hou Yifan txinatar emakume xake jokalaria jaio zen.
- 1998 – George Herbert Hitchings, estatubatuar farmakologoa, 1988ko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1905).
- 2001. José García Nieto, espainiar olerkaria hil zen (j. 1914).
- 2003. Wolfgang Larrazábal, Venezuelako presidentea hil zen (j. 1911).
- 2006. Cuencako kartzelan (Espainia) Igor Angulo etakidearen gorpua aurkitu zuten, ustez bere buruaz beste egin ondoren.
- 2007. Remedios Ultra Lacruz, 110 urte eta 182 egun bizi izan zen euskal herritarra, Madrilen hil zen (j. 1896).
- 2008. 899 milioi euroko isuna ezarri zion Europako Batzordeak Microsofti, bere lehiakideei erakusten zien nagusikeria ez zuzentzeagatik.
- 2008. Ivan Rebroff, alemaniar abeslaria, aparteko ahots tartean abesteko gai zena hil zen (j. 1931).
- 2009. Maria Otxoa Laiana, 106 urte bizi izandako nafarra hil zen (j. 1902).
- 2010. 8,8 graduko lurrikara bat izan zen Txileko kostaldetik gertu. Hildakoak 700 baino gehiago izan ziren.
- 2011. Necmettin Erbakan, Turkiako lehen ministroa hil zen (j. 1926).
- 2011. Moacyr Scliar, brasildar narratzailea hil zen (j. 1937).
- 2013. Stéphane Hessel, frantziar politikari, diplomazialari, idazle eta olerkaria hil zen (j. 1917).
- 2015. Boris Nemtsov, errusiar zientzilari eta politikari liberala hil zen (j. 1959).
- 2015. Leonard Nimoy, estatubatuar aktore eta zinema-zuzendaria, Star Trek telesailean Mr. Spock pertsonaia antzezteagatik ezaguna hil zen (j. 1931).