• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Otsailaren 25a

25 Larunbata Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 25a sarreran

  • K. a. 52. Ponpeio hautatu zuten Erromako kontsul bakar.
  • 779. Walpurga, moja benediktino ingelesa, hil zen (j. 710).
  • 1119. Tuterako errenditze agiria. Ordura arte musulmana zen hiria, Nafarroako erregearen eskutan geratu zen.
  • 1570. Pio V.a aita santuak Elisabet I.a Ingalaterrakoa Eliza Katolikotik kanporatu zuen.
  • 1778. Jose de San Martin militar eta independentista argentinarra jaio zen (h. 1850).
  • 1790. Juan Álvarez Mendizábal politiko espainiarra jaio zen (h. 1853).
  • 1841. Pierre Auguste Renoir margolari inpresionista jaio zen (h. 1919).
  • 1869. Espainian, Francisco Serrano gobernuko presidente egin zuten.
  • 1874. Karlistek Somorrostroko batailan garaipena lortu zuten.
  • 1875. Enrico Caruso tenore italiarra jaio zen  (h. 1921).
  • 1890. Viatxeslav Molotov politikari sobietarra jaio zen (h. 1986).
  • 1899. Paul Julius Baron von Reuter, Reuters albiste agentziako sortzailea, hil zen (j. 1816).
  • 1901. Zeppo Marx jaio zen (h. 1979).
  • 1902. AEBetan, Hubert Cecil Boothek Vacuum Cleaner Co Ltd sortu zuen, aspiradorak egingo zituen enpresa.
  • 1908. Ikerketa estatistiko baten arabera, aurreko urtean 82.606 espainiarrek emigratu zuten, denak 15 eta 35 urte artean.
  • 1910. Txinatarren mehatxuen aurrean, Dalai Lamak Tibetera alde egin zuen Indian errefuxiatuz.
  • 1922. Frantzian, Henri Desiré Landru hil zuten gilotinaz, 8 emakume erail zituela-eta.
  • 1941. Amsterdameko langileek greba egin zuten, alemaniar okupatzaileek hartutako neurri antisemiten aurrean protesta egiteko.
  • 1943. George Harrison musikaria jaio zen (h. 2001).
  • 1943. Txema Vitoria Txiribiton, euskal pailazoa eta matematika irakaslea, jaio zen.
  • 1947. Thomas Mannek Doktor Faustus argitaratu zuen.
  • 1952. AEBetan,  Rosenberg bikotearentzako heriotza-zigorra konfirmatu zuten.
  • 1953. Jose Maria Aznar politikari espainiarra jaio zen.
  • 1956. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren XX. Kongresuan, Nikita Khrustxevek Discurtso sekretua deritzona egin zuen, Joseph Stalinen pertsonarekiko gurtza kritikatu eta desestalinizazioari hasiera emanez.
  • 1965. Nat King Cole, estatubatuar jazz eta pop abeslari eta piano jotzailea hil zen (j. 1919).
  • 1970. Mark Rothko, margolari estatubatuarra hil zen (j. 1903).
  • 1980. Berlingo zinemaldian,  Pilar Miróren El crimen de Cuenca filma estreinatu zuten eta izugarrizko eskandaloa eragin zuen.
  • 1981. Diputatuen Kongresuak Leopoldo Calvo-Sotelo aukeratu zuen gobernuko presidente.
  • 1981. Valentziako kapitain jenerala zen Jaime Milans del Bosch eta Estatu Nagusiko bigarren buruzagia zen Alfonso Armada y Comyn salatu zituzten 23ko estatu kolpean parte hartzeagatik.
  • 1983. Tennessee Williams antzerkigile estatu batuarra hil zen (j. 1911).
  • 1986. Filipinetan, Ferdinand Marcos diktadoreak ihes egin zuen.
  • 1989. George Herbert Walker Bush presidentea Pekinera iritsi zen, Deng Xiaopingek hasitako erreformak bultzatzeko eta bi herrialdeen arteko harremanak kontsolidatzeko.
  • 1991. Varsoviako Ituna bertan behera geratu zen.
  • 2005. Gernikako Arbola berria landatu zuten Gernikako Batzar Etxean, aurrekoa 2004an ihartu baitzen.
  • 2005. Bangladeshko 9 kasko urdin hil ziren Kongoko Errepublika Demokratikoan izandako segadan.
  • 2006. Munduan 6,5 mila milioi biztanle zeudela kalkulatu zen.
  • 2012. Iñaki Urdangarinen aurkako epaiketa hasi zen Mallorcan.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 83.890 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Izena eman
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: