- 1445. Johannes Gutenbergek lehenengo Biblia imprimatu zuen.
- 1765. Henry Cavendish, britainiar kimikari eta fisikariak, hidrogenoa deskubritu zuen eta aire sukoi edo errekor bezala definitu zuen, atmosferaren konposizioa determinatuz.
- 1893. Rudolf Dieselek diesel motorraren patentea jaso zuen.
- 1904. AEBk Panamako kanalaren kontrola erosi zuen 10 milioi dolarren truke.
- 1918. Sobietar Armada Gorria sortu zen.
- 1919. Italian, Benito Mussolinik Alderdi Nazional Faxista sortu zuen.
- 1926. Sobietar gobernuak Katalina II.a Errusiakoaren koroa Frantziako bitxigile batzuei saldu zien.
- 1937. Kandido Saseta, Eusko Gudarostearen komandantea, hil zen. Euskal militarra zen. Intendentzia kapitaina, militar profesionala, Espainiako Gerra Zibila hasi zenean, EAJren agindupean jarri zen. Militar prestaketa zeukan abertzale bakarrenetakoa izan zen bertan (j. 1904).
- 1965. Arthur Stanley Jefferson, aktore komikoa, “el Flaco” (Laurel eta Hardy), hil zen (j. 1890).
- 1970. Ernalketa artifiziala lehen aldiz erabili zen, Londresen.
- 1975. Vatikanok atentzioa deitu zion Hans Küng, Tubingako unibertsitateko teologia irakasleari.
- 1981. Espainiako militar talde batek estatu kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua hartzea izan zen, kongresukideek Leopoldo Calvo-Sotelo hautagaia Gobernuko presidente egin aurreko debatean zebiltzatenean. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Joan Karlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
- 1983. Miguel Boyer ministroak Rumasa espropiatu zion José María Ruiz-Mateosi.
- 1989. Hirohito Japoniako enperadore hil berriaren hiletak izan ziren (j. 1901).
- 1997. Dolly ardiaren klonazioa.
- 1998. Netscape Communications Corporationek sortu zuela adierazi zuen, kode irekian izango zen mozilla.org Mozilla nabigatzailearen garapena koordinatzeko xedean.
- 2002. FARC taldeak Ingrid Betancourt bahitu zuen mitin batean zegoenean eta 2.323 egunetan ez zuen askatu.
- 2006. Inditex, Amancio Ortegaren gidaritzapean dagoen espainiar multinazionala, Txinan sartu zen, Shanghain Zara denda bat irekiz.
- 2009. ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan, kalte material handiak sortuz.
Otsailaren 23a
23 Osteguna Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 23a sarreran