- 1431. Ingelesek Jeanne d´Arc-en aurkako epaiketa hasi zuten.
- 1613. Miguel I.a egin zuten tsar eta Romanov dinastiaren hasiera izan zen.
- 1848. Karl Marx eta Friedrich Engels prusiarrek Agiri Komunista argitaratu zuten.
- 1901. Albert Einstein Züricheko hiritar egin zen.
- 1910. Alfontso XIII.ak Bartzelonako Aste Tragikoan parte hartutako kondenatu gehienentzako indultua sinatu zuen.
- 1916. Verduneko bataila hasi zen Frantzian.
- 1924. Primo de Riverak Madrileko Ateneoa itxi eta Miguel Unamuno deserriratu zuen, Salamancako katedra kenduz.
- 1929. Frantziako gobernuak asilo politikoa ukatu zion Leon Trotskiri.
- 1936. Gorteek Gobernuak aurkeztutako amnistia proiektuari baietza eman zien, preso politiko guztiak libre utziz.
- 1936. Franco jenerala armadako goi agintari kargua utzi beharrean izan zen eta Kanarietara lekualdatu zuten.
- 1949. Quitoko emisora batek Herbert George Wellsen Munduetako Gerra transmititu zuen eta 10 urte atzerago Orson Wellesek New Yorken lortutako efektu bera lortu zuen.
- 1953. Francis Crick eta James Watsonek ADN molekularen estruktura helikoidala deskubritu zuten.
- 1960. Fidel Castrok Kubako enpresa guztiak nazionalizatu zituen.
- 1965. Malcolm X Ameriketako Estatu Batuetako politikari afroamerikarra hil zuten (j. 1925).
Otsailaren 21a
21 Asteartea Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 21a sarreran