- 1473. Nikolas Koperniko astronomoa jaio zen (h. 1543).
- 1836. Juan Álvarez Mendizabalek desagertu diren erlijio ordenen jabetza guztiaren salmenta agindu zuen, desamortizazioaren barnean.
- 1878. Thomas Edisonek, fonografoa patentatu zuen.
- 1896. André Breton jaio zen (h. 1966).
- 1926. New Yorkek, Gutenbergen Biblia, inprimatutako lehen liburuaren aleetako bat, atera zuten enkantean eta 106.000 dolar ordaindu zuten.
- 1936. Herri Frontearen garaipenaren ondoren, Espainiako II. Errepublikako lehen gobernuaren hasiera, Manuel Azañaren gidaritzapean.
- 1942. II. Mundu Gerran, Franklin D. Roosevelt presidenteak AEBetan bizi ziren japoniarrak sartuko zituzten kontzentrazio esparruak sortzeko dekretua sinatu zuen.
- 1969. Burton C. Bell, Fear Factory taldeko kidea, jaio zen.
- 1980. Bon Scott, AC/DC taldeko abeslaria, hil zen (j. 1946).
- 1981. ETAk Uruguaiko kontsula bahitu zuen Bartzelonan.
- 1985. Boeing 727 bat Oiz mendian erori zen, 148 hildako utziz.
- 1986. SESBk Mir espazio-estazioa orbitan jarri zuen.
- 1993. Adolf Hitlerren buruhezurraren pusketa batzuk agertu ziren Errusiako Estatu Artxibategiko tintero batean, 1945ean sobietarrek Berlinen ateratako errekinen hondarrak.
- 1997. Deng Xiaoping Txinako presidentea hil zen (j. 1904).
- 1998. Santander Bankuak EEP bat (OPA) bota zion Banco Español de Créditori (Banesto), guztiz bereganatzeko xedean.
- 2008. Fidel Castrok uko egin zion Kubako presidente izateari.
Otsailaren 19a
19 Igandea Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 19a sarreran