• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Otsailaren 16a

16 Osteguna Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 16a sarreran

  • 1032. Yingzong Txinako enperadorea (1063–1067) jaio zen (h. 1067).
  • 1279. Portugalen, aita hil zenean, Dionisio I. Portugalekoa egin zuten errege. 
  • 1486. Fráncfort del Menon, Maximiliano I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa egin zuten erromatarren errege.
  • 1521. Burgosen, 1520ko abenduaren 17an eginiko Wormseko Ediktua ezagutu zuten. Honen bidez, Karlos I.a Espainiakoak komuneroak kondenatzen zituen (Ez da 1521eko maiatzaren 25eko Wormseko Ediktuarekin nahastu behar, Martín Lutherren aurka izan zena).
  • 1903. Kubako gobernuak uhartean AEBetako ontzi base bat ezartzea onartu zuen.
  • 1918. Bartzelonan, Joan Miró lehen lanak aurkeztu zituen Galerías Dalmaun eta kritika gogorrak jasango zituen.
  • 1926. Margot Frank, Anne Franken ahizpa zaharrena, jaio zen (f. 1945).
  • 1928. Rodolfo Lussnigg ostalariak Costa del Sol denominazioa sortu zuen Espainiako mediterraniar kostaldearen sustapen turistikorako.
  • 1933. Alemanian, Krupp enpresak diesel motorra jarri zuen martxan.
  • 1934. De la Ciervak berak asmatutako autogiroa pilotatu zuen lehen aldiz Madrilen.
  • 1936. Fronte Popularrak irabazi zituen hauteskundeak.
  • 1937. Falange Españolak Sevilla eta Kordoban urnak erre zituen, aurreko urteko hauteskundeak gogoratuz.
  • 1943. Heinrich Himmlerrek Varsoviako ghetoa likidatzea erabaki zuen.
  • 1959. Fidel Castro Kubako lehen ministro izendatu zuten eta Kubako iraultza egonkortu zen.
  • 1959. ¿Dónde vas Alfonso XII? pelikula estreinatu zuten.
  • 1962. Kubako misilen krisia hasi zen Estatu Batuen, Sobiet Batasuna eta Kubaren artean izandako gatazka. John F. Kennedyk Kubako misil jaurtigailuen argazkiak ikusi zituenean hasi zen krisi hau Gerra Hotzeko tentsiogunerik handienetarikoa izan zen.
  • 1963. Heinrich Böllek Pailazo baten aburuak argitaratu zuen.
  • 1969. Ane Igartiburu telebistako aurkezlea jaio zen.
  • 1972. José Legrák Armstrong garaitu zuen eta Europako lider jarraitu zuen boxeon.
  • 1975. Kuralian (Bangladés), Rahima Banuk baztangak (biruela) hartu zuen azken pertsona izan zen.
  • 1980. Foronda aireportua inauguratu zuten Gasteizen.
  • 1983. Euskal Telebistaren emisioak hasi ziren euskaraz. 
  • 1983. Boloniako sarraskian, 1980ko abuztuaren 2an Boloniako (Italia) tren geltokian burututako atentatuan, parte hartu zutenetako 2 kide harrapatu zituzten Espainian. 
  • 1987. Israelen Iván Demjanjuken -Iván el Terrible- aurkako epaiketa hasi zen; AEBetatik deportatu eta Treblinkako kontzentrazio esparruan eginiko Gizateriaren aurkako krimenak leporatu zizkioten.
  • 1999. Abdullah Öcalan politikari kurdua da (PKK), haren herrialdearen aldeko mugimenduaren buruzagi ezagunenetakoan atxilotu zuten -terrorismo eta traizio salaketa pean-.
  • 2005. Kiotoko protokoloa jarri zen martxan eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzen ahalegintzeko konpromisoak hartuz.
  • 2011. Santi Santamaria sukaldaria hil zen Singapurren (j. 1957).

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 83.886 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Izena eman
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: