Sehaska egutegiko izendegia: Mantzio eta Izan
- 721. Txilperiko II.a, saliar frankoen erregea hil zen (j. 672).
- 1237. Jordan Saxoniakoa, alemaniar teologo eta domingotar fraidea hil zen (j. 1176).
- 1468. Joana Enrikez, Gaztelako Casarrubioseko anderea, Nafarroako eta Aragoiko erregina hil zen (j. 1425).
- 1457. Maria Borgoinakoa, Borgoinako dukesa jaio zen (h. 1482).
- 1468. Joana Enrikez, Nafarroako eta Aragoiko erregina eta Fernando Katolikoaren ama, hil zen (j. 1425).
- 1542. Gonzalo Pizarro eta Francisco de Orellana konkistatzaileek Amazonas ibaia aurkitu zuten.
- 1542. Alessandro Cesarini, italiar elizgizona, Iruñe eta Tuterako artxidiozesiaren administratzaile apostolikoa hil zen.
- 1542. Henrike VIII.a Ingalaterrakoak bosgarren emaztea zuen Catherine Howarden exekuzioa agindu zuen.
- 1564. Frantzisko Beraskola, euskal fraide frantziskotarra jaio zen (h. 1598).
- 1571. Benvenuto Cellini, italiar eskultore, zilargin eta idazlea hil zen (j. 1500).
- 1741. Johan Joseph Fux, austriar musikagile eta musika teoria idazlea hil zen.
- 1768. Jean-Baptiste Picot de Chemeteau, frantziar noble eta politikaria hil zen (j. 1690).
- 1599. Alexandro VII.a, Aita santua jaio zen (h. 1667).
- 1604. Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta hil zen (j. 1559).
- 1633. Galileo Galilei zientzialariaren aurkako epaiketa hasi zen Erroman.
- 1668. Espainiak Portugalen independentzia onartu zuen.
- 1769. Ivan Krilov, errusiar idazlea jaio zen (h. 1844).
- 1783. Guglielmo Pepe, italiar militarra jaio zen (h. 1855).
- 1805. Johann Peter Gustav Lejeune Dirichlet, alemaniar matematikaria jaio zen (h. 1859).
- 1815. Rafael Etxague, euskal militar eta politikaria jaio zen (h. 1887).
- 1818. Angelica Singleton Van Buren, Estatu Batuetako lehen dama jaio zen (h. 1877).
- 1837. Valentin Zubiaurre Urionabarrenetxea, bizkaitar musikagilea jaio zen (h. 1914).
- 1837. Mariano José de Larra idazleak bere buruaz beste egin zuen (j. 1809).
- 1839. Frédéric Chopin eta George Sand Mallorcatik joan ziren. Aurreko urteko azaroaz geroztik zeuden bertan musikariaren osasun txarraren ondorioz.
- 1865. István Csók, hungariar margolari inpresionista jaio zen (h. 1961).
- 1867. Johann Straussen Danubio Urdina balsa estrainatu zen Vienan.
- 1873. Fiodor Xaliapin, errusiar opera-kantaria jaio zen (h. 1938).
- 1878. Benigno Oreja, bizkaitar mediku eta politikaria jaio zen (h. 1962).
- 1883. Richard Wagner, alemaniar musikagilea hil zen (j. 1813).
- 1885. Elizabeth Virginia Wallace Truman, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama jaio zen (h. 1982).
- 1886. Ricardo Güiraldes, argentinar idazlea jaio zen (h. 1927).
- 1886. Léon Dongaitz, lapurtar pilotaria jaio zen (h. 1979).
- 1888. Georgios Papandreu, Greziako lehen ministroa jaio zen (h. 1968).
- 1891. Kate Roberts, galestar nazionalista eta idazlea jaio zen (h. 1985).
- 1894. Lumière anaiek zinematografoa patentatu zuten.
- 1898. Frank Aiken, irlandar politikaria jaio zen (h. 1983).
- 1900. Sir Henry Roy Forbes Harrod, britainiar ekonomista jaio zen (h. 1978).
- 1902. Madrileko lehen kotxea matrikulatu zuten. Bolañosko markesa zen jabea.
- 1903. Georges Simenon, belgikar idazlea eta Maigret komisarioaren sortzailea, jaio zen (h. 1989).
- 1910. William Shockley, ingeles fisikaria, 1956ko Fisikako Nobel Saria jaio zen (h. 1989).
- 1917. Mata Hari espia atxilotu zuten Parisko hotel batean.
- 1923. Pedro Gómez Valderrama, kolonbiar idazlea, kazetaria eta diplomatikoa jaio zen (h. 1992).
- 1926. Francis Ysidro Edgeworth, irlandar ekonomialaria hil zen (j. 1845).
- 1931. New Delhi Indiako hiriburu bihurtu zen.
- 1933. Kim Novak, estatubatuar aktorea jaio zen.
- 1938. Oliver Reed, ingeles aktorea jaio zen (h. 1999).
- 1939. Beate Klarsfeld, frantziar-alemaniar kazetaria, nazien aurkako ikerketa eta ehiza egiten duelako ezaguna jaio zen.
- 1941. Sigmar Polke, alemaniar margolaria jaio zen (h. 2010).
- 1945. Dresdeko bonbardaketa, aliatuen airetiko bonbardaketarik handiena Bigarren Mundu Gerran.
- 1946. Henry Roussel, euskal zinema zuzendari eta antzezlea, Parisen hil zen (j. 1875).
- 1948. Josu Ortuondo, Bilboko alkate ohia jaio zen.
- 1950. Peter Gabriel, britainiar abeslaria jaio zen.
- 1952. Regina Otaola, euskal herritar politikaria jaio zen.
- 1952. Alfred Einstein, alemaniar musikologo eta musika kritikaria hil zen (j. 1880).
- 1954. Bibiana Fernández, espainiar aktorea jaio zen.
- 1956. Liam Brady, irlandar futbolaria jaio zen.
- 1958. Georges Rouault, frantziar margolari espresionista hil zen (j. 1871).
- 1963. Jaume Font, kataluniar apezpikua, Donostiako elizbarrutiko lehendabiziko apezpikua hil zen (j. 1894).
- 1965. Humberto Delgado, portugaldar militar eta politikaria hil zen (j. 1906).
- 1966. Jeff Waters, kanadar gitarra-jotzailea jaio zen.
- 1968. Kelly Hu, estatubatuar aktorea jaio zen.
- 1970. Elmer Bennett, estatubatuar saskibaloi jokalaria jaio zen.
- 1974. Robbie Williams, ingeles abeslaria jaio zen.
- 1974. Unai Yus, arabar txirrindulari ohia jaio zen.
- 1976. Dave Padden, kanadar abeslari eta gitarra-jotzailea jaio zen.
- 1976. Lily Pons, frantziar-estatubatuar sopranoa hil zen (j. 1898).
- 1979. Mena Suvari, estatubatuar aktore eta modeloa jaio zen.
- 1979 . Rafael Márquez, mexikar futbolaria jaio zen.
- 1979. Eriz Alberdi, euskal aktorea jaio zen.
- 1981. Joxe Arregi Izagirre gipuzkoar ETAkidea, Espainiako Polizia Nazionalak egindako torturen ondorioz hil zen (j. 1951).
- 1985. Bridget Neval, australiar aktorea jaio zen.
- 1999. Carles Sabater, kataluniar aktorea hil zen (j. 1962).
- 2001. Richter eskalan 6,6 graduko indarra izan zuen lurrikara El Salvadorren. 400 hildako.
- 2003. Javier Arriola Lizarralde, Arriola IV.a, gipuzkoar eusko pilotaria hil zen (j. 1934).
- 2004. Javier Bello-Portu, gipuzkoar musikagile eta orkestra zuzendaria hil zen (j. 1920).
- 2006. Peter Frederick Strawson, ingeles filosofoa hil zen (j. 1919).
- 2007. Alicia Bruzzo, argentinar aktorea hil zen (j. 1955).
- 2008. Imad Mughaniyah Libanoko Hizbulako liderra hil zuten bonbaz Damaskon.
- 2008. Australiako lehen ministro Kevin Ruddek barkamena eskatu zien, nazioaren izenean, aborigenei, bertako ume galduen belaunaldia zela-eta.
- 2008. Kon Ichikawa, japoniar zinema-zuzendaria hil zen (j. 1915).
- 2011. Inese Jaunzeme, xabalina jaurtiketan espezializatutako letoniar kirolaria hil zen (j. 1932).
- 2012. Lillian Bassman, estatubatuar argazkilari eta margolaria hil zen (j. 1917).
- 2014. Richard Møller Nielsen, daniar futbolari eta entrenatzailea hil zen (j. 1937).