- 1804. Immanuel Kant filosofo eta zientzialari prusiarra hil zen (j. 1724).
- 1809. Charles Darwin naturalista ingelesa jaio zen (h. 1882).
- 1809. Abraham Lincoln presidente estatubatuarra jaio zen (h. 1865).
- 1873. Espainiako I. Errepublika aldarrikatu zuten, Amadeo I. Saboiakoa joan eta gero.
- 1905. Federica Montseny anarkista jaio zen (h. 1994).
- 1912. Txinako azken enperadoreak, Xuantong enperadoreak (Qing dinastiakoa), Puyik, abdikatu egin zuen.
- 1931. Vatikano Irratiko lehen emisioak hasi ziren.
- 1934. JONS eta Falange Españolak bat egitea erabaki zuten: Falange Española de las JONS.
- 1939. Ray Manzarek, estatubaturar teklista eta The Doors taldeko kide, jaio zen.
- 1941. Franco eta Mussolinik elkarrizketa burutu zuten, Italiako Bordighera hirian
- 1945. Telesforo Aranzadi antropologo gipuzkoarra Bartzelonan hil zen (j. 1860).
- 1951. Reza Pahlevi, Persiako sha, Soraya Sfandiarirekin ezkondu zen.
- 1974. Carlos Arias Navarro, Espainiako gobernuaren presidenteak, diskurtso aperturista eman zuen Gorteen aurrean, otsailaren 12ko izpiritua hasiz.
- 1993. Erresuma Batuan, 10 urteko bi mutikoek, John Venables eta Robert Thompsonek, 2 urteko umea bahitu eta asasinatu zuten, trenbidean torturatuta eta hilda utziz.
- 1994. Edvard Munchen Garrasia lana lapurtu zuten Osloko (Norvegia) Arte Museo Nazionaletik.
- 2004. Ameriketako Estatu Batuetako San Frantziskoko hiriak sexu berdineko bikoteak ezkontzen hasi zen, herrialdean horretarako legediarik egon ez arren.
- 2005. Eraberritze lanetan zegoen Madrilgo Windsor Dorrea, suak kiskali zuen.
Otsailaren 12a
12 Igandea Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 12a sarreran