Sehaska egutegiko izendegia: Akier eta Ania.
- 1199. Minamoto no Yoritomo, Kamakura shogunerria edo bakufuaren sortzailea hil zen (j. 1147).
- 1555. Christian Egenolff, Frankfurteko lehendabiziko inprimatzaile eta argitaratzaile garrantzitsua hil zen (j. 1502).
- 1556. Francis Drakek, Ingalaterrako koroaren izenean, Kolonbiako kosta sakeatu zuen.
- 1588. Álvaro de Bazán, espainiar militar eta almirantea hil zen (j. 1526).
- 1670. Federiko III.a, Danimarka eta Norvegiako erregea hil zen (j. 1609).
- 1724. Luis I.a, Filipe V.aren semea, egin zuten Espainiako errege.
- 1854. Aletta Jacobs feminista jaio zen Holandan (h. 1929).
- 1863. Genevan bildutako komite batek Gurutze Gorria sortzea erabaki zuen.
- 1772. Frans Mikael Franzen, suedierazko finlandiar poeta jaio zen (h. 1847).
- 1773. William Henry Harrison, Ameriketako Estatu Batuetako 9. presidentea jaio zen (h. 1841).
- 1827. William Dwight Whitney, estatubatuar hizkuntzalaria jaio zen (h. 1894).
- 1824. Anna Katharina Emmerick, alemaniar lekaimea hil zen (j. 1774).
- 1830. Abdulaziz I.a, Otomandar Inperioko sultana jaio zen (h. 1876).
- 1863. Anthony Hope, ingeles idazlea jaio zen (h. 1933).
- 1867. Söseki Natsume, japoniar idazlea jaio zen (h. 1916).
- 1874. Jules Michelet, frantziar historialari eta idazlea hil zen (j. 1798).
- 1881. Fiodor Dostojevski, errusiar idazlea hil zen (j. 1821).
- 1885. Alban Berg, austriar musikagilea jaio zen (h. 1945).
- 1891. Ronald Colman, ingeles aktorea jaio zen (h. 1958).
- 1891. Pietro Nenni, italiar sozialismoaren lider historikoa jaio zen (h. 1980).
- 1891. Johan Jongkind, herbeheretar margolaria hil zen (j. 1819).
- 1894. Manuel Lekuona, gipuzkoar idazlea, apaiza eta euskaltzaina jaio zen (h. 1987).
- 1894. Alejandro María Olazaran, Hilario Olazaran de Estella, nafar organo-jotzailea, musikagilea eta piano, txistu eta danbolineko irakaslea jaio zen (h. 1973).
- 1895. William G. Morganek boleibola asmatu zuen Massachusetts-en (Estatu Batuak).
- 1900. Enrike Renteria, euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1982).
- 1900. Dwight F. Davis tenislari estatubatuarrak bere izeneko urteroko munduko txapelketa sortu zuen (Davis Kopa).
- 1902. Léon M´Ba, Gabongo lehenengo presidentea jaio zen (h. 1967).
- 1905. Adolph Menzel, alemaniar margolaria hil zen (j. 1815).
- 1907. Harold Scott MacDonald Coxeter, britainiar matematikaria jaio zen (h. 2003).
- 1909. Rob-Vel, frantziar komikigilea jaio zen (h. 1991).
- 1909. Dean Rusk, estatubatuar politikaria jaio zen (h. 1994).
- 1910. Tomás Garicano, nafar militar eta politikaria jaio zen (h. 1988).
- 1910. Jacques Monod, frantziar biologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria jaio zen (h. 1976).
- 1915. Simon Arrieta Arostegi, bergarar margolaria jaio zen (h. 1969).
- 1915. Lehen Mundu Gerran, Suezko kanala itxi egin zuten itsasontzi neutralentzat.
- 1923. Brendan Behan, gaeleraz eta ingelesez idatzi zuen irlandar poeta, idazle eta dramagilea jaio zen (h. 1964).
- 1923. André Gorz austriar-frantziar idazle eta filosofoa jaio zen (h. 2007).
- 1924 . Nils Kjær norvegiar idazlea hil zen (j. 1870).
- 1926. Garret FitzGerald, Irlandako Taoiseacha jaio zen (h. 2011).
- 1928. Rinus Michels, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea jaio zen (h. 2005).
- 1934. Greziak, Turkiak, Errumaniak eta Jugoslaviak Balkanetako Ituna sinatu zuten, mugetako segurtasuna bermatzeko.
- 1938. Jovette Marchessault, kanadar margolari, eskultore, eleberrigile eta antzerkigilea jaio zen (h. 2012).
- 1940. J.M.Coetzee, hegoafrikar idazlea, 2003ko Literaturako Nobel Saria jaio zen.
- 1940. John Maxwell Coetzee, sudafrikar idazlea eta 2003ko Literaturako Nobel saria, jaio zen.
- 1943. Guadalcanalgo kanpaina amaitu zen.
- 1943. Joseph E. Stiglitz, ekonomialari eta idazle estatubatuarra, 2001eko Ekonomiako Nobel Saria jaio zen.
- 1943. Joe Pesci, estatubatuar aktorea, musikaria eta umorista jaio zen.
- 1945. Mia Farrow, aktore estatubatuarra jaio zen.
- 1946. Nazio Batuen Erakundeak Francoren erregimena gaitzetsi zuen eta honi erakundean sartzea debekatu zion.
- 1946. Iosif Stalinek SESBerako bosturteko plan berria azaldu zuen, petrolio, altzairu eta burdina ekoizpenean mendebaldeko herriekin parekatu ahal izateko xedez.
- 1947. Nicolás Estéfano, Bara, Athleticeko futbolaria jaio zen (h. 2016).
- 1947. Pablo González de Langarika, bilbotar poeta eta editorea jaio zen (h. 2016).
- 1947. Gustavo Maeztu, euskal margolari kostunbrista hil zen (j. 1887).
- 1952. Knut Hamsun, norvegiar idazlea, 1920ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1859).
- 1953. Ciarán Hinds, irlandar aktorea jaio zen.
- 1957. Miklós Horthy, Hungariako erregeordea hil zen (j. 1868).
- 1960. Alexandre Benois, errusiar margolari eta eszenografoa hil zen (j. 1870).
- 1963. Abdul Karim Kassem, Irakeko militar eta buruzagia hil zen (j. 1914).
- 1966. Ignacio Hidalgo de Cisneros, arabar militarra, Bukaresten hil zen (j. 1894).
- 1969. Boeing 747 hegazkinak bere lehen hegaldia egin zuen.
- 1971. Apollo 14 espaziontzia Lurrera itzuli zen.
- 1974. Helena Resano, nafar kazetari eta telebista-aurkezlea jaio zen.
- 1978. Costante Girardengo, Campionissimo , italiar txirrindularia hil zen (j. 1893).
- 1979. Dennis Gabor, hungariar-britainiar fisikaria, 1971ko Fisikako Nobel Saria hil zen (j. 1900).
- 1879. Santiago González Tablas, nafar militarra eta Zeutako erregularren teniente-kolonela (h. 1922).
- 1980. Angelos Charisteas, futbolari greziarra jaio zen.
- 1983. Mikel Arruabarrena, euskal herritar futbolaria jaio zen.
- 1984. Asturias, patria querida Asturiasko Printzerriaren ereserki oficial egin zuten.
- 1984. Juri Andropov, Sobietar Batasuneko burua hil zen (j. 1914).
- 1989. Osamu Tezuka, japoniar komikigile eta film ekoizlea hil zen (j. 1928).
- 1990. Berlingo Harresia eraisteko obrak hasi ziren Alemanian.
- 1991 . Gehiengo zabalez onartu zen SESBrekiko Lituaniaren independentzia, bi egun geroago parlamentuan berretsia.
- 1991. Daigoro Kondo, japoniar futbolaria hil zen (j. 1917).
- 1994. Howard Martin Temin, estatubatuar biologoa, 1975eko Medikuntzako Nobel Saria hil zen (j. 1934).
- 1994. Lucas Egibar, gipuzkoar snowboardlaria, jaio zen.
- 1995. James William Fulbright estatubatuar hezitzaile eta politikaria hil zen (j. 1905).
- 1996. August Kühn alemaniar idazlea hil zen (j. 1936).
- 1996. Darmstadt-en (Alemania) Ununbio elementuaren atomoa aurkitu zuten.
- 1997. Fritz Grasshoff, alemaniar idazlea hil zen (j. 1913).
- 1998. Halldór Laxness, islandiar idazlea, 1955eko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1902).
- 2001. Herbert Simon, estatubatuar ekonomista eta zientzialaria, 1978ko Ekonomiako Nobel Saria hil zen (j. 1916).
- 2003. Herma Bauma, austriar kirolaria, xabalina jaurtiketan espezialista hil zen (j. 1915).
- 2006. Phil Brown, estatubatuar aktorea hil zen (j. 1916).
- 2007. Alejandro Finisterre, galiziar asmatzailea eta editorea, futbolinaren asmatzailea hil zen (j. 1919).
- 2008. Genaro Zelaieta, nafar futbolaria hil zen (j. 1954).
- 2009. Eluana Englaro, auto istripu larri baten ondorioz hamazazpi urtez koman egon zen italiar emakumea hil zen (j. 1970).
- 2010. Jon Etxeandia Zorroza, bizkaitar ETAkidea, poeta eta idazlea hil zen (j. 1962).
- 2010. Walter Frederick Morrison, estatubatuar asmatzailea, frisbeearen asmatzailea hil zen (j. 1920).