- 1587. Ingalaterran, Maria Estuardo edo Maria I.a Eskoziakoa, Eskoziako erregina eta, ezkontzaz, Frantziakoa ere bai, exekutatu zuten Babingtoneko konplotean parte hartu zuelako, bere lehengusu Elisabet I.a Ingalaterrakoa erailtzeko xedez.
- 1692. Salemen (Massachusetts), mediku batek bertako bi neska agian sorginak izan zitezkeela esan zuen eta horrela hasi ziren Salemeko sorgineei eginiko epaiketak.
- 1762. Errusian, Katalina Handia edo Katalina II.a Errusiakoak hartu zuen tronua.
- 1815. Vienako Kongresuan bildu ziren herri askok esklabo merkataritza bertan behera uzteko akordioa egin zuten.
- 1828. Jules Verne idazlea jaio zen Nantesen (h. 1905).
- 1828. Antonio Canovas del Castillo politikaria jaio zen (h. 1897).
- 1910. William D. Boycek Boys Scouts taldea sortu zuen.
- 1911. Joaquín Costa hil zen (j. 1846).
- 1921. Piotr Kropotkin errusiar geografo eta pentsalaria hil zen, mugimendu anarkistaren teoriko garrantzitsuenetakoa (j. 1842).
- 1931. James Dean aktorea jaio zen (h. 1955).
- 1934. Espainiako Gobernuak populazio zibilaren desarmea agindu zuen.
- 1939. Lluís Companys, Kataluniako Generatitateko presidentea, Parisera iritsi zen, Espainiatik ihes eginez.
- 1943. Bigarren Mundu Gerra: estatubatuarrek japoniarrak gainditu zituzten Guadalcanalgo batailan.
- 1963. John F. Kennedy presidenteak Kubakin harreman ekonomikoak izatea debekatu zien herri guztiei.
- 1971. NASDAQ, elektronikako balore-burtsa, zabaldu zen.
- 2007. Anna Nicole Smith hil zen (j. 1967).
Otsailaren 8a
08 Asteazkena Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 8a sarreran