Sehaska egutegiko izendegia: Sunahi eta Kaiet/Kadet.
- 590. Pelagio II.a, Aita santua, hil zen (j. 520).
- 1102. Matilde Ingalaterrakoa, Germaniar inperioko enperatriza eta Ingalaterrako anderea, jaio zen (h. 1167).
- 1449. Petri Foixkoa, Nafarroako infante eta kardinala, jaio zen (h. 1490).
- 1478. Thomas More (San Tomas Moro), ingeles abokatu, idazle, politikari eta humanista, jaio zen (h. 1535).
- 1518. Karlos I.a Espainiakoak Gaztelako legeak zin egin zituen Gaztelako Gorteen aurrean, Valladoliden.
- 1559. Katalina Borboikoa, Nafarroako Erresumako infanta, jaio zen (h. 1604).
- 1560. Baccio Bandinelli, italiar eskultore eta margolari manierista, hil zen (j. 1493).
- 1655. Jean-François Regnard, frantziar dramaturgoa, jaio zen (h. 1709).
- 1692. Fernando de Valenzuela, espainiar politikaria, hil zen (j. 1636).
- 1693. Ana Errusiakoa, Errusiako enperatriza, jaio zen (h. 1740).
- 1736. Stephen Gray, ingeles fisikaria, hil zen (j. 1666).
- 1772. Miguel Ricardo Alaba, euskal militar, politikari eta diplomatikoa, jaio zen (h. 1843).
- 1786. Adolphe Quételet, belgikar estatistikari, matematiko, astronomo eta naturalista, demografiaren aitzindaria, jaio zen (h. 1874).
- 1792. Austriak eta Prusiak frantziar iraultzaileen aurka joateko akordioa sinatu zuten.
- 1793. Frantziako Konbentzioak gerra deklaratu zion Espainiari, hau, jada exekutatuta zegoen Luis XVI.a Frantziakoari atxiki zitzaiolako.
- 1809. Frederik Paludan-Müller, daniar poeta, jaio zen (h. 1876).
- 1812. Charles Dickens, Oliver Twist idatzi zuen idazle ingelesa jaio zen (h. 1870).
- 1822. Fernando VII.a Espainiakoak Aliantza Santuri eskatu zion laguntza eta hauek liberalen aurka joateko erabakia hartu zuten.
- 1822. Joaquin Gaztanbide, nafar musikagilea, jaio zen (h. 1870).
- 1823. Ann Ward Radcliffe, ingeles idazlea, hil zen (j. 1764).
- 1824. William Huggins, ingeles astronomoa, jaio zen (h. 1910).
- 1837. Gustavo IV.a Adolfo Suediakoa, Suediako erregea, hil zen (j. 1778).
- 1839. Prosper Ménière, frantziar medikua, hil zen (j. 1799).
- 1845. Ricardo Becerro de Bengoa, arabar ikerlari eta idazlea, jaio zen (h. 1902).
- 1852. Martin Merino apaiza urkatu zuten jendaurrean Madrilen, Elisabet II.a Espainiakoaren aurkako atentatua egin zuelako.
- 1862. Francisco Martínez de la Rosa, espainiar politikari eta idazlea, hil zen (j. 1787).
- 1864. Vuk Stefanović Karadžić, serbierazko idazlea eta folklore-biltzailea, hil zen (j. 1787).
- 1866. Julian Ibañez Aldekoa Arano, bizkaitar margolaria, jaio zen (h. 1958).
- 1867. Laura Ingalls Wilder, estatubatuar idazlea, jaio zen (h. 1957).
- 1870. Alfred Adler, austriar sendagile eta psikologoa, jaio zen (h. 1937).
- 1871. Heinrich Steinweg, Alemanian jaiotako Estatu Batuetako piano-egilea, hil zen (j. 1797).
- 1873. Sheridan Le Fanu, misteriozko ipuin eta eleberri idazle irlandarra, hil zen (j. 1814).
- 1876. Alexander Graham Bellek telefonoa patentatu zuen.
- 1878. Pio IX.a, Aita santua, hil zen (j. 1792).
- 1878. Ossip Gabrilovitx, errusian jaiotako pianista eta orkestra-zuzendaria, jaio zen (h. 1936).
- 1885. Romualdo Galdos, gipuzkoar elizgizon eta idazlea, jaio zen (h. 1953).
- 1885. Sinclair Lewis, estatubatuar idazlea, 1930eko Literaturako Nobel saria, jaio zen (h. 1951).
- 1885. Hugo Sperrle, alemaniar militarra, jaio zen (h. 1953).
- 1890. Ricardo Oreja, euskal abokatu eta politikaria, jaio zen.
- 1894. Juan Zabaleta, euskal idazlea eta bertsolaria, jaio zen (h. 1950).
- 1903. Felipe Gómez Alonso, salamancar kazetaria eta argitaratzailea, gerraondoko Nafarroa Garaiko euskaltasunaren erreferentea, jaio zen (h. 2003).
- 1905. Paul Nizan, frantziar filosofo eta saiakeragilea, jaio zen (h. 1940).
- 1906. Oleg Antonov, sobietar hegazkin diseinatzailea, Antonov hegazkinen eraikitzaile nagusia, jaio zen (h. 1984).
- 1906. Pu Yi, Azken Enperadorea, Txinako nahiz Qing dinastiako azken enperadorea, jaio zen (h. 1967).
- 1906. Victoria Eugenia Battenbergekoa printzesa katolikoa egingo zuen ospakizuna egin zuten Donostian.
- 1908. Henri Grenet, Baionako alkatea eta Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorreko lehendakaria, Beglan, jaio zen (h. 1995).
- 1909. Helder Câmara, Faveletako gotzaina, brasildar erlijio-gizona, jaio zen (h. 1999).
- 1913. Ramon Mercader, PSUC alderdiko kataluniar militantea, Troski hil zuelako ezaguna, jaio zen (h. 1978).
- 1919. Desmond Doss, AEBko Ohore domina eskuratu zuen lehen kontzientzia eragozlea, jaio zen (h. 2006).
- 1920. Alexander Koltxak, errusiar ozeanografo, itsas armadako almirante eta politikaria, hil zen (j. 1874).
- 1927. Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea, jaio zen.
- 1927. Joseph Camino, baxenabar idazlea, apaiza eta ohorezko euskaltzaina, jaio zen (h. 2015).
- 1927. Bartzelonako gobernadore zibilak hiriko guneetan sardanak entzutea debekatu zuen.
- 1932. Antonio Cavero, euskal belar hockey jokalaria, jaio zen (h. 2012).
- 1934. Juan Etxebarria Martin, bizkaitar idazlea eta itzultzailea, jaio zen (h. 1996).
- 1935. Monopoly izeneko mahai-jokoa asmatu zuten.
- 1935. Publio Cordón, GRAPOk bahitu eta bahiketan zehar hildako espainiar enpresaburua, jaio zen (h. 1995).
- 1935. Ramon Bikuña, bizkaitar politikari eta enpresaburua, hil zen (j. 1886).
- 1936. Adolf Hitlerren tropek Renaniako gune desmilitarizatua okupatu zuten.
- 1937. Elihu Root, estatubatuar legegizona eta politikaria, hil zen (j. 1845).
- 1939. Domingo Rey d’Harcourt, nafar militarra, Gerra Zibilean matxinoen aldekoa, Pont de Molinsen fusilatua, hil zen (j. 1885).
- 1940. Walt Disneyren Pinotxo filma estreinatu zen.
- 1940. Toshihide Maskawa, japoniar fisikaria, 2008ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
- 1944. Witi Ihimaera, ingelesezko idazle maoria, jaio zen.
- 1944. Robert Ezra Park, estatubatuar hiri-soziologoa, hil zen (j. 1864).
- 1946. Pete Postlethwaite, ingeles aktorea, jaio zen (h. 2011).
- 1948. Joakin Resano, nafar komikilari eta margolaria, jaio zen.
- 1957. Loreena McKennitt, kanadar abeslaria, jaio zen.
- 1958. Kontxi Bilbao, bizkaitar politikaria, jaio zen.
- 1958. Jules Moulier, Oxobi, euskal idazlea, hil zen (j. 1888).
- 1962. Alemanian Luisenthaleko (Volklingen) meategi batean izandako grisu eztandak 600 bat meatzari hil zituen.
- 1962. AEBk Kubaren aurkako blokeo ekonomikoa hasi zuen.
- 1963. Learco Guerra, giza tren makina, italiar txirrindularia, hil zen (j. 1902).
- 1964. The Beatles New Yorkera iritsi ziren, AEBetan egin zuten lehen birari hasiera emateko.
- 1965. AEBetako Aire Indarra napalm erabiltzen hasi zen Ipar Vietnamen aurka.
- 1965. Viola Desmond, kanadiar arraza beltzeko emakume enpresaburua, Kanadako historiako arraza diskriminazio gorabehera entzutetsuenetakoa, hil zen (j. 1914).
- 1966. Manuel Fraga, Espainiako Informazio eta Turismo ministroa Palomareseko (Almeria) hondartzan bainatu zuen, herriaren aire ixtripu batean galdutako Hidrogeno bonbaren erradiazioaren beldurrak uxatzearren.
- 1972. Vicente Enrique y Tarancón kardinala Espainiako Conferencia Episcopal delakoaren presidente aukeratu zuten.
- 1974. Joseba Arregi, gipuzkoar futbolari ohia, jaio zen.
- 1974. Steve Nash, kanadiar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
- 1976. Daisuke Oku, japoniar futbolaria, jaio zen (h. 2014).
- 1978. Ashton Kutcher, estatubatuar aktorea, jaio zen.
- 1979. Josef Mengele, Heriotzaren aingerua deituriko gerra kriminal nazia, hil zen (j. 1911).
- 1979. Pluton Neptunoren orbitan sartu zen, aurkitu zenetik lehen aldiz.
- 1980. Ivan Velasco, gipuzkoar txirrindularia, jaio zen.
- 1981. Éva Bisséni, lapurtar judoka, jaio zen.
- 1984. Bruce McCandless II NASAko astronautak lotu gabeko lehen espazio-itzulia egin zuen Manned Maneuvering Unit erabiliz.
- 1986. Gaizka Bergara, euskal herritar futbolaria, jaio zen.
- 1990. Oumar Diaby, lapurtar futbolaria, jaio zen.
- 1990. Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistak boterearen monopolioari uko egin zion.
- 1991. Jean-Bertrand Aristide Haitiko lehen presidente demokratiko bihurtu zen.
- 1992. Maastrichteko Ituna izenpetu zuten, Europar Batasunaren sorrera ahalbidetu zuena.
- 1994. Witold Lutosławski, poloniar musikagilea, Poloniako XX. mendeko musikagile handientzat hartua, hil zen (j. 1913).
- 1996. Bernard Delhom, 110 urte eta 265 egun bizi izandako behenafarra, hil zenean momentuko euskal herritarrik nagusiena, hil zen (j. 1885).
- 1997. Carlos Gurméndez, uruguaiar jatorriko espainiar filosofoa, hil zen (j. 1917).
- 1999. Hussein I.a Jordaniakoa, Jordaniako erregea, hil zen (j. 1935).
- 2001. King Moody, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1929).
- 2003. Augusto Monterroso, hondurar-guatemalar idazlea, hil zen (j. 1921).
- 2005. Svetlena eta Semión Beliáyev senar-emazteek munduko gurutzegramarik handiena aurkeztu zuten, 64.371 hitzez osatua eta 7 urteetan zehar burutua.
- 2006. AEBetako 4 presidente joan ziren Coretta Scott Kingen, Martin Luther Kingen alargunaren, hiletetara, Atlantan.
- 2006. Alemaniar zientzilari batzuek 2.774 m-tako zuloa egin zuten Antartidako izotzean.
- 2008. Nahita piztutako sute batek Segurako adingabeen egoitza kaltetu zuen.
- 2009. Australiako Victoria estatuan izandako sutean 173 lagun hil ziren.
- 2009. Gonzalo Goikoetxea, nafar kazetaria eta zinema gidoigilea, Madrilen, hil zen (j. 1952).
- 2010. Franco Ballerini, italiar txirrindularia, rally batean parte hartzen ari zenean, hil zen (j. 1964).
- 2013. Jürgen Untermann, alemaniar hizkuntzalari, filologo eta epigrafista, hil zen (j. 1928).
- 2013. Jan Piarre Soudre, Ixtilarte-Larreko, lapurtar bertsolaria, hil zen (j. 1924).
- 2017. Tzvetan Todorov, bulgariar-frantziar hizkuntzalaria eta literaturaren teorialaria, hil zen (j. 1939).