- 337. Erroman, Julio I.a egin zuten aitasantu.
- 1378. Joana Borboikoa Frantziako erregina kontsortea hil zen (j. 1338).
- 1452. Joana Portugal eta Coimbrakoa, Portugaleko infanta jaio zen (h. 1490).
- 1482. Espainiako Inkisizioak lehen auto de fe delakoa burutu zuen Sevillan.
- 1577. Beatrice Cenci italiar noblea jaio zen. Aitaren abusuak sufritu ondoren, hura hiltzeko konplotean hartu zuen parte ( h. 1599).
- 1685. Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako errege egin zuten, anaia Karlos II.a Ingalaterrakoaren heriotzaren ondoren.
- 1804. Joseph Priestley kimikari ingelesa, oxigenoaren aurkitzailea, hil zen (j. 1733).
- 1833. Fausto Delhuyar químico español (n. 1755).
- 1838. Samuel Morsek telegrafo elektrikoa lehen aldiz erakutsi zuen.
- 1840. Zeelanda Berrian, Waitangiko ituna sinatu zuten, nazio horren sorrera dokumentua kontsideratua dena.
- 1880. Johann Palisak 212. asteroidea deskubritu zuen eta Medea izena eman zion.
- 1919. Theodore Roosevelt presidente estatubatuar ohia hil zen (j.1858).
- 1929. Maria Kristina Austriakoa (Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa, Espainiako erregina (1879–1885) eta erregeordea (1885–1902) Alfontso XIII.a adinez txikia zen bitartean, hil zen (j. 1858).
- 1931. AEBetan, Charlie Chaplinen City Lights Bookstore filma estreinatu zuten.
- 1932. Protesta ugari izan zen Espainiako gobernuak gurutzeak eskoletatik kentzeko agindua eman zuelako.
- 1936. Alemania nazian, Wilhelm Frick reichen Barne Ministroak instituzio sanitarioek arrazaren araberako inbentarioa egin zezaten dekretua ezarri zuen.
- 1939. Espainiako errepublikar buruzagi nagusienetako asko, Manuel Azaña eta Juan Negrín tartean, Frantzian errefuxiatu ziren.
- 1941. Erwin Rommel Deutsches Afrika Korpseko buru egin zuten, Afrika iparraldean aritzeko tropa korazatuen buru, alegia. Bitartean, britainiar eta australiar tropak Bengasin (Libia) sartu ziren.
- 1945. Bob Marley musikari jamaikarra jaio zen (h. 1981).
- 1952. Jurgi VI.a, Erresuma Batuko errege 1936az geroztik eta Indiako enperadore (1936–1947), hil zen eta Elisabete II.ak erregetza hartu zuen.
- 1852. Louis Braille Braille kodearen sortzailea hil zen (j.1809).
- 1953. Espainiako batxilergoaren erreforma batek Zientziak eta Letrak banandu zituen.
- 1956. AEBetan izugarrizko protestak izan ziren neska beltz bat sartu zelako Alabamako Unibertsitatean ikasteko.
- 1957. I. G. Farben laborategietako ondoren sortutako enpresek kontzentrazio esparruetako juduei kalte-ordainketa ordaintzeko konpromisoa hartu zuten.
- 1958. Manchester Unitedeko ekipo osoa zihoan abioak istripua izan zuen Munich-Riem aireportuan eta 24 pertsonen heriotza eragin zuen, ekipoko 8 jokalari tartean.
- 1958. Liverpool (Ingalaterra), Paul McCartney musikariak John Lennon aurkeztu zion George Harrisoni.
- 1962. Axl Rose, Guns N’ Roses bandako estatubatuar abeslaria, jaio zen.
- 1963. Abd el-Krim hil zen. (j. 1882).
- 1967. Espainian, 599 erreklamazio burutu dira, jada, Palomareseko istripuaren ondorioz.
- 1976. Dirección General de Seguridad delakoak Raimonen errezitaldi bat debekatu zuen.
- 1979. ETAk Antonio Ramirez Gallardo guardia zibila eta bere neskalaguna erail zituen Beasainen.
- 1979. Pakistanen, Zulfikar Ali Bhutto lehen ministro ohia urkatzera kondenatu zuten.
- 1980. Mamiko Noto japoniar seiyua jaio zen.
- 1981. José María Ryan, Lemoizko zentral nuklearraren ingeniari burua, hilda agertu zen. ETA militarrak bahituta zuen aurreko urtarrilaren 29az gero.
- 1981. Federica Hanoverrekoa, Greziako erregina, hil zen (j. 1917).
- 1983. Klaus Barbie atxilotu zuten Bolivian eta Montcluc-eko (Frantzia) fortera eraman zuten, han II. Mundu Gerran burutu zituen sarraskiegatik epaitzeko.
- 1988. Carmen Polo, Francisco Francoren emaztea, hil zen (j. 1900).
- 2006. Zaragozan, GRAPOko 3 terroristek enpresaria bat asasinatu eta honen senarra zauritu zuten diru eske aritu ondoren.
- 2009. Ron Asheton, The Stooges taldeko gitarra-jolea, hil zen (j. 1948).
Otsailaren 6a
06 Astelehena Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 6a sarreran