• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Otsailaren 5a

05 Igandea Ots 2023

Posted by koroirastorza in Otsaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 5a sarreran

  • Santa Ageda.
  • 976. Sanjó japoniar enperadorea jaio zen (h. 1017).
  • 1346. Eibar sortzeko baimena eman zuen Alfontso XI.ak.
  • 1520. Sten Sture Gaztea, Suediako erregentea, hil zen (j. 1493).
  • 1597. San Martin Loinazkoa hil zuten beste 25 kiderekin batera, tartean, Pablo Miki, Nagasaki hirian gurutziltzatuak.
  • 1626. Madame de Sévigné frantses idazlea jaio zen (h 1696).
  • 1782. Espainiak Erresuma Batua menderatu zuen, eta Menorka uhartea berea egin.
  • 1810. Sebastiani jenerala Malagan sartu zen bere napoleondar tropekin.  Jaén, Kordoba, Sevilla eta Granada hartuak zituzten, jada.
  • 1810. Ole Bull, norvegiar biolin-jotzailea eta musikagilea, jaio zen (h. 1880).
  • 1818. Jean Baptiste Bernadotte mariskalak Suedia eta Norvegiako tronua hartu zuen, Karlos XIV.a Joan Suediakoa izenarekin.
  • 1878. André Citroën, auto industriaren sustatzaile eta frantses ingeniaria, jaio zen (h. 1935).
  • 1887. Giuseppe Verdiren Otello opera estreinatu zuten Milanen (Italia).
  • 1888. Zalamea la Realen (Huelva) anarkista eta Guardia Zibilen arteko borrokak izan ziren eta 20 baino gehiago hil ziren.
  • 1903. Bartzelonako 12.000 emakumek alkateari zuzenduriko blasfemiaren aurkako kanpaina bati ekiteko eskari bat sinatu zuten.
  • 1907. Madrilen -13º C-tako tenperaturak jaso ziren.
  • 1912. Kuba eta Filipinetako galeran zeukan flota galdu ondoren, lehen gerra barkua botatu zuten Espainian.
  • 1914. William Burroughs, estatubatuar idazlea jaio zen (h. 1997).
  • 1915. Pancho Villa aginte militar eta zibilaren jabe egin zen Mexikon.
  • 1916. Dadaistek sortutako Nazioarteko Cabaret Voltaire jaio  zen.
  • 1921. Charles Chaplinek The Kid pelikula estreinatu zuen AEBetan.
  • 1923. Mussoliniren gobernuak milaka sozialista atxilotzeko agindua eman zuen.
  • 1939. Miguel Boyer Salvador, ekonomialari eta politikari espainiarra jaio zen.
  • 1940. H. R. Giger, suitzar margolaria, eskultorea eta barne diseinatzaile surrealista jaio zen (h. 2014).
  • 1943. W.S. Van Dyke estatubatuar zinemagilea hil zen (j. 1889).
  • 1948. Tom Wilkinson ingeles aktorea jaio zen.
  • 1960. Meyrinen, Genevatik gertu, munduko partikula-azeleratzaile handiena inaguratu zuten, CERNek eraikitako 25 GeV ko potentzia zuen sinkrotoia.
  • 1965. Martin Luther King askatu zuten, 4 egun azkarrago Selman (Alabama) bera eta beste 500 kide atxilotu ondoren.
  • 1965. Carlos Arias Navarro Madrileko alkate egin zuten.
  • 1966. Madrilen, AEBetako enbaxadaren aurrean, biolentziaz betetako manifestazioak izan ziren, Espainiatik base militarrak kentzeko eskatuz.
  • 1966. Jose Maria Olazabal golf jokalaria jaio zen.
  • 1971. Apollo 14 espaziontzia ilargiratu zen.
  • 1971. Salbuespen egoera Gipuzkoan.
  • 1972. Gasteizen 3.500 langileen grebak Michelin fabrika ixtea ekarri zuen.
  • 1972. Mary Elizabeth Donaldson, Danimarkako printzesa kontsortea, jaio zen.
  • 1984. Cadizeko dukeak, Alfontso Borboikoa eta Dampierrek, auto istripu larria izan zuen, eta bere seme zaharrena, Frantzisko, hil zen.
  • 2002. Italiar Senatuak Humberto II.aren, Italiako azken erregearen, ondorengoak sar zitezkeen dekretua onartu zuen, 56 urtetako debekuari amaiera emanez.
  • 2004. 9 japoniar hil ziren bi autotan, Internetez bere buruaz beste egiteko paktua egin ondoren.
  • 2009. Eusko Legebiltzarrak Espainiako bandera ipini zuen historian lehenbizikoz, Auzitegi Gorenaren aginduz.

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 83.890 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Izena eman
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: