- 1119. Kalisto II.a Aita Santu izendatu zuten.
- 1592. Ana de Mendoza y de la Cerda, Eboliko printzesa, hil zen (j. 1540).
- 1704. Guillaume de l’Hôpital, frantses matematikaria, hil zen (j. 1661).
- 1882. James Joyce, irlandar idazlea, jaio zen (h. 1941).
- 1896. Ramon Franco, militar eta pilotoa eta Francisco Francoren anaia, jaio zen (h. 1938).
- 1897. Luisa Fernanda Borboikoa, frantses aristokrata, hil zen (j. 1832).
- 1906. Puyi, Txinako azken enperadorea jaio zen (h. 1967).
- 1907. Dmitri Mendeleiev, errusiar kimikaria eta elementuen taula periodikoaren sortzailea, hil zen (j. 1834).
- 1922. James Joyceren Ulysses, eleberria argitaratu zuten.
- 1925. Antti Aarne, finlandiar folklorista, hil zen (j. 1867).
- 1931. Boris Jeltsin, Errusiako presidente ohia, jaio zen (h. 2007).
- 1933. Alemania: Adolf Hitlerrek Legebiltzarra disolbatu zuen.
- 1941. Franco eta Mussolini bildu ziren Bordigheran (Italia).
- 1942. Daniil Kharms, errusiar dramaturgoa, hil zen (j. 1905).
- 1943. Stalingradeko guduaren bukaera izan zen.
- 1945. Carl Friedrich Goerdeler, alemaniar ekonomista eta politikoa, hil zen (j. 1884).
- 1945. Alfred Delp, alemaniar apaiza erail zuten naziek (j. 1907).
- 1947. Farrah Fawcett, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2009).
- 1954. Hidrogeno bonbaren lehen eztanda izan zen.
- 1968. Mieltxo Saralegi, harrijasotzaile ezaguna jaio zen.
- 1969. Boris Karloff, ingeles aktorea, hil zen (j. 1887).
- 1970. Aitor Gorosabel Su Ta Gar taldeko gitarra-jotzaile eta kantaria jaio zen Eibarren (Gipuzkoa Euskal Herria).
- 1970. Bertrand Russell, britainiar matematikari eta filosofoa, Nobel Saria Literaturan 1950ean, hil zen (j. 1872).
- 1971. Koldobika Jauregi Jautarkol euskal idazlea hil zen (j. 1896).
- 1974. Imre Lakatos, hungariar matematikari eta filosofoa, hil zen (j. 1922).
- 1977. Shakira, abeslari kolonbiarra, jaio zen.
- 1979. Sid Vicious hil zen (j. 1957).
- 1980. BVEk Jesus Maria Zubikarai Badiola ondarroarra, Euskadiko Ezkerraren jarraitzailea, hil zuen.
- 2013. Chris Kyle (38), estatubatuar frankotiradorea hil zuten (j. 1974).
- 2005. Gipuzkoan, Ernion, aurkitu zuten likido egoeran munduko lehen ilargi esnezko erreka.
- 2005. Gyanendra erregeak Nepalgo gobernua bertan behera utzi zuen eta botere osoa bereganatu zuen.
- 2014. 2014ko otsailaren 2ko enbata: azken hogeitamar urtetako itsas enbata handienaren ondorioz Euskal Kostalde osoko udalerri eta portuek kalte ugari eta larriak jasan zituzten, oso bereziki Donostia, Bermeo, Zarautz eta Hendaia udalerriek.
- 2014. Philip Seymour Hoffman, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1967).
Otsailaren 2a
02 Osteguna Ots 2023
Posted Otsaila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Otsailaren 2a sarreran