Sehaska egutegiko izendegia: Usoa eta Ilazki/Ilazkiñe
- 656. Sigeberto III.a, Austrasiako errege merovingiarra hil zen.
- 850. Ramiro I.a Asturietakoa, Asturietako erregea hil zen.
- 1462. Johannes Trithemius alemaniar abadea, kriptografian lehen urratsak eman zituen jaio zen (h. 1516).
- 1550. John Napier eskoziar matematikaria jaio zen (h. 1617).
- 1674. Janbattitt Duhalde, lapurtar josulaguna, Txina Europan ezagutarazi zuena jaio zen (h. 1743).
- 1691. Alexandro VIII.a Aita Santua hil zen (j. 1610).
- 1793. Frantziak gerra deklaratu zion Britainia Handiari.
- 1844. Jose Etxenagusia, Etxena, euskal herritar margolari akademizista jaio zen (h. 1912).
- 1844. Granville Stanley Hall estatubatuar hezitzailea eta psikologoa jaio zen (h. 1924).
- 1851. Mary Shelley, britainiar idazlea, hil zen. “Frankenstein“ (1818) beldurrezko liburu ezagunaren sortzailea da (j. 1797).
- 1860. Ignacio Díaz Olano, euskal herritar margolaria jaio zen (h. 1937).
- 1869. Ignacio Bereziartua, Takolo I.a, gipuzkoar pilotaria jaio zen.
- 1871. Alexander Serov, errusiar musikagilea hil zen (j. 1820).
- 1873. Gertrudis Gómez de Avellaneda espainiar idazlea hil zen (j. 1814).
- 1874. Hugo von Hofmannsthal austriar olerkari eta antzerki-idazlea jaio zen (h. 1929).
- 1878. Thomas MacDonagh irlandar ekintzaile politiko, olerkari, antzerkigile, irakasle eta errepublikar iraultzailea, 1916ko Pazko Matxinadako buruzagietako bat jaio zen (h. 1916).
- 1881. Panamako kanalaren eraikuntza lanak hasi ziren.
- 1881. La Vanguardia egunkariaren lehen zenbakia kaleratu zen Bartzelonan.
- 1884. Yevgeny Zamyatin errusiar idazlea jaio zen (h. 1937).
- 1885. Sidney Gilchrist Thomas, britaniar ingeniari eta asmatzailea hil zen (j. 1850).
- 1894. John Ford irlandar-estatubatuar zinema zuzendaria jaio zen (h. 1973).
- 1894. James P. Johnson estatubatuar piano-jotzaile eta musikagilea jaio zen (h. 1955).
- 1896. Anastasio Somoza García, Nikaraguako presidente eta diktadorea, jaio zen (h. 1956).
- 1898. Enzo FerrariItaliakoScuderia Ferrariren sortzailea jaio zen (h. 1988).
- 1901. Clark Gable estatubatuar aktorea, soinudun zinemako hastapenetako izar handienetakoa jaio zen (h. 1960).
- 1902. Langston Hughes estatubatuar poeta, eleberrigile, antzerkigile eta kazetaria jaio zen (h. 1967).
- 1902. Ricardo Becerro de Bengoa, arabar ikerlari eta idazlea, Madrilen hil zen (j. 1845).
- 1903. George Gabriel Stokes, irlandar matematikaria eta fisikaria hil zen (j. 1819).
- 1904. Bernabé Txabarri euskal belar hockey jokalaria jaio zen.
- 1904. Enrique de Gandía argentinar historialaria eta idazlea jaio zen (h. 2000).
- 1905. Emilio Gino Segrè italiar-estatubatuar fisikaria, 1959ko Fisikako Nobel Saria, jaio zen.
- 1907. Mozart Camargo Guarnieri brasildar musikagilea jaio zen (h. 1993).
- 1908. George Pal hungariar zinema zuzendari, ekoizle eta animatzailea, jaio zen (h. 1980)..
- 1908. Atentatu batean Karlos I.a Portugalgo erregea, Portugalgo erregea (1889-1908) (j. 1863) eta bere seme Luis Felipe hil ziren Lisboan.
- 1913. Euzkadi egunkaria kaleratu zuten lehenengo aldiz, EAJren egunkaria.
- 1914. Iñaki Isasmendi euskal idazlea eta Itxarkundia batailoiko eusko gudaria jaio zen (h. 2011).
- 1914. Albert Günther, Alemanian jaiotako britainiar zoologoa, hil zen (j. 1830).
- 1917. Alemaniak itsaspeko erabateko gerra deklaratu zuen, edozein itsasontzi abisurik gabe erasotua izan zitekeelarik.
- 1917. José Luis Sampedro espainiar idazlea eta ekonomialaria jaio zen (h. 2013).
- 1917. Kunitaka Sueoka japoniar futbolaria jaio zen.
- 1918. Muriel Spark ingelesezko eskoziar idazlea jaio zen (h. 2006).
- 1918. Gotha eskuadrilek Paris bonbardatu zuten, 45 hildako eta 207 zauritu eraginez.
- 1922. Renata Tebaldi italiar sopranoa jaio zen (h. 2004).
- 1922. Yamagata Aritomo, Japoniako Lehen Ministroa, hil zen (j. 1838).
- 1923. Abd el-Krimen preso ziren espainiarrak Espainiara itzuli ziren 18 hilabeteetako negoziazio luze baten ondoren. Pio XI.a aitasantuak errezo publikoak egiteko errekomendazioa egin zuen, beste gerra bati ekiditearren.
- 1923. Juan del Campo, euskal belar hockey jokalaria jaio zen (h. 2010).
- 1924. Britainia Handiak Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna onartu zuen.
- 1924. Maurice Prendergast estatubatuar margolari postinpresionista hil zen (j. 1859).
- 1925. Gudari Gorrien Frentea, Alemaniako Partidu Komunistaren erakunde armatua, lehen aldiz elkartu zen Berlinen.
- 1930. Espainian “dictablanda” delakoa ezarri zen.
- 1931. Boris Jeltsin Errusiako presidentea jaio zen (h. 2007).
- 1932. Puyi, Txinako azken enperadoreak, Mantxuriako estatu independentea aldarrikatu zuen japoniarren laguntzaz.
- 1932. Agustín Farabundo Martí salvadortar politikari komunista hil zen (j. 1893).
- 1935. Dieter Kühn alemaniar idazlea jaio zen (h. 2015).
- 1939. Dekretu batek sei hilabetetan Txekoslovakiakojudu atzerritar guztiak kanporatzea agindu zuen.
- 1942. Vidkun Quisling Norvegiako lehen ministro izendatu zuten.
- 1944. Piet Mondrian herbehereetar margolaria hil zen (j. 1872).
- 1945. Johan Huizinga herbeheretar filosofo eta historialaria hil zen (j. 1872).
- 1946. Hungariak errepublika aldarrikatu zuen; presidentea Zoltan Tildy izan zen.
- 1946. Trygve Lie norvegiarra NBEko lehenengo idazkari nagusi aukeratu zuten.
- 1948. Hiru fisikari estatubatuarrek transistorea asmatu zuten.
- 1952. Roger Yonchien Tsien, txinatar jatorriko estatubatuar biokimikaria, 2008ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 2016).
- 1953. Periko Alonso, euskal herritar futbolari eta entrenatzailea jaio zen.
- 1953. Hainbat egunetako eurite eta haizeteen ondorioz dikeak hautsi eta uholde larriak izan ziren Herbehereetan, 1.835 hildako eta 300.000 kalteturekin.
- 1956. Europa osoan hotz-bolada handi bat izan zen.
- 1957. Friedrich Paulus alemaniar mariskala hil zen (j. 1890).
- 1958. Clinton Davisson estatubatuar fisikaria, 1937ko Fisikako Nobel Saria hil zen (j. 1881).
- 1960. Errebeldeak errenditu egin ziren Aljerian.
- 1961. István Csók, hungariar margolari inpresionista hil zen (j. 1865).
- 1962. Moisés Huerta, bizkaitar eskultorea, Méridan hil zen (j. 1881).
- 1966. Buster Keaton, zinema mutu komikoaren zuzendari eta aktore estatubatuar garrantzitsuenetarikoa hil zen (j. 1895).
- 1969. Monseñor Vicente Enrique y Tarancón Espainiako primatu egin zuten.
- 1969. Gabriel Omar Batistuta argentinar futbolaria jaio zen.
- 1971. Zlatko Zahovic esloveniar futbolaria jaio zen.
- 1976. Benito Loigorri gipuzkoar ingeniari eta hegazkinlaria, euskal hegazkinlaritzaren aitzindarietako bat, hil zen Madrilen (j. 1885).
- 1976. Werner Heisenberg alemaniar fisikaria, 1932ko Fisikako Nobel Saria, hil zen (j. 1901).
- 1976. George Whipple estatubatuar medikua, 1934ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1878).
- 1979. Ruhola Khomeini garaile sartu zen Teheran-en, iraultzaren arrakastaren ondoren.
- 1980. Eskuin-muturreko kideek Yolanda González Martín 19 urteko ikasle eta PSTko kidea hil zuen. Ekintza BVEren izenean aldarrikatu zuten.
- 1982. Ertzaintzako lehen promozioa atera zen Arkautetik.
- 1982. Matxalen Ziarsolo, eskubaloi jokalaria jaio zen.
- 1986. Alva Myrdal politikari suediarra, 1982ko Bakearen Nobel Sariduna, hil zen.
- 1990. Antonio Ubieto, bereziki Erdi Aroa ikertu zuen espainiar historialari eta hizkuntzalaria, hil zen (j. 1923).
- 1991. Richter eskalan 6,8 graduko lurrikara batek Pakistan iparraldea astindu zuen eta 300 hildakotik gora eta 500 zauritu eragin zituen, hainbat herri suntsitzeaz gain.
- 1992. Jean Hamburger frantziar medikua, nefrologiaren aitzindaria eta Nefrologiako Nazioarteko Elkartearen sortzailea, hil zen (j. 1909).
- 1992. Ogasunak 100.000 pezeta baino gehiagoko telebistako lehiaketetako sariek %25a ordaindu behar dutela erabaki zuen.
- 1994. William Conrad estatubatuar aktorea hil zen (j. 1920).
- 1994. Jean-Paul-Marie Vincent frantziar apezpikua, Baionako apezpikua izandakoa, hil zen (j. 1911).
- 1998. Sri Lankako armadak 3.000 errebelde tamiletik gora akabatu zituen bataila batean.
- 2001. Rafael Lapesa espainiar idazle eta hizkuntzalaria hil zen (j. 1908).
- 2003. Columbiaespazio anezka birrindu egin zen Lurrera itzultzean, 7 kosmonauta hilez.
- 2003. Nizako Ituna indarrean jarri zen.
- 2003. Trenen arteko talka batean 40 lagun hil ziren Zimbawen.
- 2004. Saudi Arabiako Mina hiriko erromesaldian egondako jende pilaketa baten ondoren 251 hildako izan ziren.
- 2004. Zientzialari errusiar eta estatubatuar talde batek bi elementu kimiko berri aurkitu zituen: Ununtrioa (Uut) eta Ununpentioa (Uup).
- 2004. Alvaro d’Ors, kataluniar legelaria, erromatar zuzenbidean aditua hil zen (j. 1915).
- 2005. Burmuinean pubertaroaren hasiera eragiten duen genea aurkitu zuten.
- 2005. Mellitus II erako diabetesa eragiten duen proteina aurkitu zuten.
- 2006. Ece zisterna-ontzia Mantxako kanalean hondoratu zen 10.000 tona azidorekin.
- 2007. Gian Carlo Menotti, italiar musikagilea hil zen (j. 1911).
- 2009. Lukas Foss, alemaniar-estatubatuar orkestra-zuzendari, piano-jotzaile eta musikagilea hil zen (j. 1922).
- 2012. Wisława Szymborska, poloniar idazlea, 1996ko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1923).
- 2014. Luis Aragonés, espainiar futbol jokalari eta entrenatzailea hil zen (j. 1938).
- 2016. Munduko Osasun Erakundeak Zika birusaren izurria zela eta mundu mailako osasun larrialdi orokor egoera ezarri zuen.