- 1265. Dante Alighieri, “Divina Commedia” (“Jainkotiar Komedia“) idatzi zuen poeta italiarra, jaio zen (h. 1321).
- 1453. Otomandarrek Konstantinopla hiria bereganatu zuten, Bizantziar Inperioari amaiera emanez.
- 1860. Isaac Albeniz konpositorea jaio zen (h. 1909).
- 1903. Bob Hope aktorea jaio zen (h. 2003).
- 1917. John Fitzgerald Kennedy Ameriketako Estatu Batuetako presidentea jaio zen (h. 1963).
- 1952. Emakumeek Grezian bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
- 1953. Edmund Hillary eta Tenzing Norgay sherpa Everestera igotzen lehenak izan ziren.
- 1857. Agustina Aragoikoa hil zen (j. 1786).
- 1958. Juan Ramon Jimenez poeta hil zen (j. 1881).
- 1967. Iñaki Ochoa de Olza mendizalea jaio zen Iruñean. Annapurnan hilko zen (h. 2008).
- 1982. Romy Schneider aktoresa hil zen (j. 1938).
- 1998. Pedro Etxenikek Asturiasko printzearen zientzia saria jaso zuen.
- 1990. Boris Yeltsin Errusiako presidente aukeratu zuten.
- 2008. Irizar enpresak Mondragon kooperatibatik ateratzea erabaki zuen.
- 2010. Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta zinema zuzendari eta ekoizlea (Easy Rider edo Blue Velvet), hil zen Venicen, Kalifornian (j. 1936).
- 2016. 2016ko Esku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa Nagusiaren Finala: Irribarria aramarrak Urrutikoetxea zaratamoztarrari 22-13 irabazi dio.
Maiatzaren 29a
29 Igandea maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 29a sarreran