- 1787. Leopold Mozart konpositorea, Wolfgang Amadeus Mozarten aita zena, hil zen (j. 1719).
- 1978. Abortoa legeztatu zen Italian.
- 1871. Pariseko komuna erori zen, 30.000 hil zirelarik Prusiako armada eta iraultzaren aurka zeuden frantsesen esku.
- 1872. Sofia Bavariakoa, Austriako Frantzisko Jose I.aren ama eta Sissiren amaginarreba, hil zen (j. 1805).
- 1937. Alemanian, Volkswagen automobil ekoizpenerako enpresa sortu zuten.
- 1955. John McGeoch, eskoziar gitarrista ezaguna (Magazine, Siouxsie & the Banshees, Visage, The Skids, The Armoury Show eta Public Image Ltd.), jaio zen (h. 2004).
- 1985. Belgikako Heyssel futbol zelaian zale italiar eta britainiarren arteko istiluetan 40 hildako.
- 1987. SESBen, Moskuko Plaza Gorrian, Mathias Rust izeneko gazte alemaniarraren abioi Cessnak hartu zuen lur, airetiko segurtasuna zalantzan jarriz. 400 egun eman behar izan zituen kartzelan.
- 2004. Umberto Agnelli, automobilgintzako enpresari italiarra, hil zen (j. 1934).
Maiatzaren 28a
28 Igandea maiatza 2023
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 28a sarreran