- 1564. Jean Calvin, Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea, hil zen (j. 1509).
- 1703. Petri I.a Errusiakoak San Petersburg hiria sortu zuen Neva ibaiaren itsasoratzean.
- 1792. Gilotina erabili zuten lehen aldiz Parisen.
- 1878. Isadora Duncan dantzaria jaio zen (h. 1927).
- 1922. Christopher Lee aktorea jaio zen.
- 1923. Henry Kissinger, estatubatuar politikaria eta Bakearen Nobel Saria 1973an, jaio zen.
- 1927. AEBetan, Ford Motor Companyk Ford T modeloa egiteari utzi zion eta Ford A egiteko prestatu zen.
- 1930. New Yorken, Chrysler Building (319 m) eraikitzen hasi ziren, une horretako eraikuntzarik altuena, 1931n Empire State Building eraikinak gainditua izan zen arte. Dena den, oraindik ere Chrysler eraikina munduko altuena da, adreiluz egindakoen artean.
- 1931. Frantzian, Auguste Piccard estratosferara iritsi zen lehen gizakia izan zen, globoz 16.000 m arte iritsi zenean.
- 1937. AEBetako Kalifornian, Golden Gate Zubia ireki zuten oinezkoentzat; San Frantziskoko penintsularen iparraldea eta Maringo konderriaren hegoaldea lotzen ditu.
- 1941. Toribio Altzaga antzerkilaria hil zen Donostian (j. 1861).
- 1964. Jawaharlal Nehru Indiako independentziaren bultzatzailea hil zen (j. 1889)
Maiatzaren 27a
27 Ostirala maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 27a sarreran