- K. a. 15. Julius Caesar Germanicus, erromatar jeneral eta politikaria eta Kaligularen aita, jaio zen (h. K. o. 19).
- 1543. Nikolas Koperniko, astronomo poloniarra, jaio zen (j.1473).
- 1595. Leideneko Unibertsitateko Liburutegiak Nomenclatorra argitaratu zuen, liburutegi bateko lehenengo katalogo idatzia.
- 1626. Peter Minuitek Manhattan erosi zuen.
- 1743. Jean-Paul Marat, kazetari eta iraultzaile frantsesa, jaio zen (h. 1793).
- 1798. Irlandako errebelio errepublikarra Britania Handiaren aurka hasi zen.
- 1883. 14 urte eraikitze lanetan eman ondoren, Brooklyneko zubia inaguratu zuten, John eta Washington Roeblingek altzairuzko kablez egindako lehena
- 1686. Gabriel Fahrenheit, alemaniar fisikari eta ingeniaria, jaio zen (h. 1736).
- 1819. Britainia Handiko eta Irlandako Victoria erregina jaio zen (h. 1901).
- 1921. Sacco eta Vanzettiren aurkako epaiketa hasi zen.
- 1933. Reichstagak ahal handiak eman zizkion Hitlerri ondorengo 4 urteetako; Alemania nahi eran gobernatuko zuen honek.
- 1941. Bob Dylan, musikari estatubatuarra, jaio zen.
- 1943. Polonian, Josef Mengele sendagile gaztea Auschwitzeko sendagile ofiziak egin zuten.
- 1945. Priscilla Presley, Elvis Presleyren emaztea izango zena, jaio zen.
- 1949. SESBek Berlingo blokeoa amaitu zuen, 11 hilabete ondoren.
- 1968. 68ko maiatza: Ikasleek su eman zioten Parisko burtsari.
- 1974. Duke Ellington, jazz musikari estatubatuarra, hil zen (j. 1899).
- 1993. Eritrea Etiopiatik independizatu zen.
- 1999. Ramon Rubial politikaria hil zen (j. 1906).
- 2008. Manuel Marulanda, Tirofijo, FARCeko buruzagia eta munduko gerrillaririk zaharrena hil zela jakinarazi zuten.
- 2009. Ekaitz gogorrek kalte material handiak eragin zituzten Nafarroako Erribera, Lizarraldea eta ekialdeko Sakanan. Herririk kaltetuena Lodosa izan zen.
- 2009. Norvegian, Burzum bandaren sortzailea zen Varg Vikernes askatu zuten, 16 urte preso eman ondoren.
Maiatzaren 24a
24 Asteartea maiatza 2022
Posted Maiatza
in