- 1536. Ana Bolena, Henrike VIII.a Ingalaterrakoaren bigarren emaztea, hil zuten (j. 1501).
- 1797. Isabel Portugalekoa, Espainiako erregina kontsortea –Fernando VII.aren bigarren emaztea jaio zen (h. 1818).
- 1881. Mustafa Kemal Atatürk Turkiako lehen presidentea jaio zen (h. 1938).
- 1890. Ho Chi Minh Vietnamgo buruzagi nazionalista eta komunista jaio zen (h. 1969).
- 1925. Malcom X AEBetako beltzen eskubideen aldeko ekintzailea jaio zen (h. 1965).
- 1925. Pol Pot Kanbodiako buruzagia eta Khmer Gorrien burua jaio zen (h. 1998).
- 1951. Joey Ramone, estatubatuar musikaria (The Ramones), jaio zen (h. 2001).
- 1953. Nevadako probatokian, AEBk Harry izeneko 32 kt-ko bonba atomikoa eztandaratu zuen. Upshot-Knothole operazioan izandako 11tik 9.a izan zen eta serie hartan kontaminazio gehien eragin zuena. Material erradioaktibo asko utzi zuen St. Georgen (Utah), 220 km-tara. Bizilagunek airearen metal zaporeaz egin zuten kexa. Leku honetan, Howard Hughesek ekoiztutako The Conqueror filma egin zuten eta John Wayne eta Susan Hayward izan ziren protagonista. Minbiziak ekipoko kide asko hilko zituen hurrengo urteetan.
- 1954. Phil Rudd, AC/DC taldeko bateria, jaio zen.
- 1962. Marilyn Monroek Happy Birthday Mr. President abestu zion John F. Kennedyri, garai horretan AEBetako lehendakaria zenari.
- al entonces Presidente de los Estados Unidos, .
- 1970. Moneta delituentzako auzitegi bereziak MATESA kasurako sententzia diktatu zuen, Juan Vilá Reyes, inputatu nagusia, 3 urteko kartzela zigorrera kondenatuz.
- 1979. Masoneria legeztatu zuten Espainian.
- 1990. Ordizian izugarrizko kazkabarra izan zen, herriko teilatu eta kotxe ugari erabat hondatuta geratu zirelarik.
- 1994. Luis Ocaña, txirrindulari espainiarra, hil zen (j. 1945).
- 1994. Jacqueline Lee Bouvier Kennedy hil zen (j. 1929).
- 2007. Eva Forest, idazle eta editorea, hil zen (j. 1928).
- 2007. The Who musika talde britainiarraren kontzertua Bilbao Exhibition Centren.
Maiatzaren 19a
19 Osteguna maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 19a sarreran