- 1804. Napoleon Bonaparte Frantziako Enperadore izendatu zuen Senatuak.
- 1845. Karlos Maria Isidrok bere semea zen Karlos Luis Borboikoari utzi zion eskuratu nahian zebilen Espainiako Koroa, honek Karlos VI.a izena hartuko zuelarik.
- 1868. Nikolas II.a, Errusiako azken tsarra izango zena (1894–1917), jaio zen (h. 1918).
- 1883. Walter Gropius, arkitekto alemaniarra eta Bauhaus eskolako zuzendaria, jaio zen (h. 1969).
- 1896. Khodynkako gertakariak: Moskuko Khodynka zelaian izandako jaietan, Errusiako Nikolas II.a koroatzen ari ziren eta jendetzaren gorabeherek 1.389 pertsonen heriotza eragin zuten.
- 1897. Bram Stoker irlandarraren Dracula eleberria argitaratu zen.
- 1920. Joan Paulo II.a, 1978az geroz aitasantu izango zena, jaio zen (h. 2005).
- 1980. Ian Curtis, Joy Division taldeko abeslaria, hil zen (j. 1956).
Maiatzaren 18a
18 Asteazkena maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 18a sarreran