Homofobia, transfobia, bifobia eta beste antzeko fobien kontrako Nazioarteko Eguna.
Sehaska egutegiko izendegia: Dunize/Dunixe eta Neike.
- 1155. Jien, Japoniako fraide budista, historialari eta poeta, jaio zen (h. 1225).
- 1504. Pio V.a, Aita santua, jaio zen (h. 1572).
- 1510. Sandro Botticelli, Pizkundeko Quattrocentoan Italiako margolari italiarra, hil zen (j. 1445).
- 1558. Francisco de Sá de Miranda, portugaldar idazlea, hil zen (j. 1481).
- 1587. Esaias van de Velde, herbeheretar margolaria, jaio zen (h. 1630).
- 1625. Francisco Gómez de Sandoval y Rojas, Lermako lehen dukea, espainiar politikaria eta estatu gizona, hil zen.
- 1663. Rosine Elisabeth Menthe, Rodolfo Augusto Brunswick-Wolfenbüttelekoaren emazte morganatikoa, jaio zen (h. 1701).
- 1727. Katalina I.a Errusiakoa, Errusiako enperatriza, hil zen (j. 1684).
- 1749. Edward Jenner, ingeles medikua, immunologiaren aitatzat hartua, jaio zen (h. 1823).
- 1765. Sute batek Montreal (Quebec, Kanada) suntsitu zuen.
- 1765. Alexis Clairaut, frantziar matematikaria, hil zen (j. 1713).
- 1768. Karolina Brunswickekoa, Britainia Handiko erresumako erregina ezkontidea, jaio zen (h. 1821).
- 1790. Jean Pierre Darrigol, lapurtar apaiz katoliko eta idazlea, jaio zen (h. 1829).
- 1797. Michel-Jean Sedaine, frantziar dramagilea, hil zen (j. 1719).
- 1802. Sofia Antonieta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, alemaniar dukesa, hil zen (j. 1724).
- 1804. Napoleon Bonaparte Frantziako Enperadore izendatu zuen Senatuak.
- 1806 . Pascual Madoz, nafar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1870).
- 1822. Armand Emmanuel du Plessis de Chinon, frantziar militar eta politikaria, hil zen (j. 1766).
- 1823. Joan Batista Agirre, nafar idazlea, hil zen (j. 1742).
- 1833. Manuel Murguía, galiziar idazle eta historialaria, jaio zen (h. 1923).
- 1834. Karlos Maria Isidro Borboikoa, tronurako erregenahi karlista, erbestetik itzuli zen.
- 1937. Remigio Gandasegi, euskal artzapezpikua, Valladoliden, hil zen (j. 1871).
- 1837. Irungo gudua jazo zen.
- 1838. Charles Maurice de Talleyrand-Périgord, Frantziako 1. lehen ministroa, hil zen (j. 1754).
- 1842. August Thyssen, alemaniar enpresaburua, jaio zen (h. 1926).
- 1845. Jacint Verdaguer, kataluniar idazlea, jaio zen (h. 1902).
- 1863. Rosalia de Castro idazle galiziarrak Cantares Galegos argitaratu zuen. Horregatik, Galiziar Letren Eguna ospatzen da.
- 1866. Erik Satie, frantziar konpositore eta pianojolea, jaio zen (h. 1925).
- 1866. Erik Satie, frantziar musikagilea, jaio zen (h. 1925).
- 1870. Radhanath Sikdar, bengaliar matematikaria, hil zen (j. 1813).
- 1873. Henri Barbusse, frantziar idazlea eta kazetaria, jaio zen (h. 1935).
- 1873. Dorothy Richardson, britainiar eleberrigilea, jaio zen (h. 1957).
- 1880. Ferenc Ribáry, hungariar historialaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea, hil zen (j. 1827).
- 1886. John Deere, estatubatuar asmatzailea eta Deere & Company enpresaren sortzailea, hil zen (j. 1804).
- 1886. Alfontso XIII.a Espainiakoa, Espainiako erregea, jaio zen (h. 1941).
- 1886. Teodora Zuloaga, espainiar zeramikaria, jaio zen (h. 1976).
- 1889. Alfonso Reyes, mexikar diplomatikoa, idazlea eta literatura-kritikaria, jaio zen (h. 1959).
- 1893. Tomás Pero-Sanz, bizkaitar politikaria eta Bilboko alkatea, jaio zen (h. 1959).
- 1897. Bram Stoker irlandarraren Dracula eleberria argitaratu zen.
- 1897. Odd Hassel, norvegiar kimikaria, 1969ko Kimikako Nobel Saria, jaio zen (h. 1981).
- 1899. Henry Habberley Price, galestar filosofoa, jaio zen (h. 1984).
- 1902. Alfonso XIII.a adinez nagusi egin zuten, Konstituzioa zin egin eta bere errege aldia hasi zen, amaren erregeordetzari bukaera emanez. Indultu orokor bat eman zuten.
- 1904. Jean Gabin, frantziar antzezlea, jaio zen (h. 1976).
- 1906. Juan Pablo Lojendio, gipuzkoar noble eta diplomazialaria, jaio zen (h. 1973).
- 1908. Antonio Pesenti, Il gatto di Zogno, italiar txirrindularia, jaio zen (h. 1968).
- 1909. Giulio Carlo Argan, italiar artearen eta arkitekturaren historiako kritikaria, jaio zen (h. 1992).
- 1911. Antonio Tovar, espainiar filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria, jaio zen (h. 1985).
- 1911. Maureen O’Sullivan, irlandar aktorea, jaio zen (h. 1998).
- 1911. Eduardo Hernández Asiain, kubatar jatorriko nafar biolin-jotzailea, Habanan, jaio zen (h. 2010).
- 1911. Maurice Zelhai, baxenafar errugbilaria, jaio zen (h. 1980).
- 1914. Pío Iraizoz Francés, nafar apaiz, organo-jotzaile, koru-zuzendari eta musikagilea, jaio zen (h. 1991).
- 1917. Radomir Putnik, serbiar jenarala, jaio zen (h. 1917).
- 1918.Birgit Nilsson, suediar sopranoa, jaio zen (h. 2005).
- 1919. Jose Maria Kerexeta, gipuzkoar futbolaria, jaio zen (h. 1989).
- 1923. Manuel Allendesalazar, bizkaitar ingeniaria eta politikaria, Madrilen, hil zen (j. 1856).
- 1924. Metro-Goldwyn-Mayer sortu zen, Metro Pictures, Goldwyn Pictures eta Louis B. Mayer elkartuz.
- 1924. Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa, jaio zen.
- 1927. Jose Maria Jimeno Jurio, nafar historialaria eta etnografoa, jaio zen (h. 2002).
- 1933. Jean Vautrin, frantziar zinemagilea eta idazlea, jaio zen (h. 2015).
- 1935. Rafael Canogar, espainiar margolari eta eskultorea, jaio zen.
- 1935. Paul Dukas, frantziar musikagilea, hil zen (j. 1865).
- 1936. Dennis Hopper, estatubatuar aktore eta ekoizlea, jaio zen (h. 2010).
- 1938. Paolo Bortoluzzi, italiar dantzaria, jaio zen (h. 1993).
- 1940. Miguel Bonasso, argentinar idazle, kazetari eta politikaria, jaio zen.
- 1940. Bigarren Mundu Gerra: Alemaniak Brusela okupatu zuen.
- 1945. Jorge Maria Ribero-Meneses, espainiar filologo eta idazlea, jaio zen.
- 1947. Carlos Romeu, kataluniar idazle, historialari eta umorista grafikoa, jaio zen.
- 1947. Elvira Kortajarena, gipuzkoar politikaria, jaio zen.
- 1952. Eulojio Bengoa, bizkaitar idazle eta misiolaria, hil zen (j. 1873).
- 1955. Bill Paxton, estatubatuar zinema eta telebistako aktore eta zuzendaria, jaio zen (h. 2017).
- 1956. Sugar Ray Leonard, estatubatuar boxeolaria, jaio zen.
- 1956. Sugar Ray Leonard, estatubatuar boxeolaria, jaio zen.
- 1959. Kubako Iraultza: Gobernu iraultzaileak Nekazal Erreformaren Legea onartu zuen.
- 1961. Enya, irlandar abeslaria, jaio zen.
- 1964. Garbiñe Abasolo, bizkaitar modelo-ohia eta enpresaburua, jaio zen.
- 1966. Luis Fernando Dadie, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
- 1967. Joseph Acaba, estatubatuar irakasle, hidrogeologo eta NASAko astronauta, jaio zen.
- 1973. Andrea Corr, irlandar abeslaria, musikaria eta aktorea, jaio zen.
- 1977. Pablo Prigioni, argentinar-italiar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
- 1977. Iker Galartza, gipukoar aktorea eta gidoigilea, jaio zen.
- 1980. Peruko Alderdi Komunistak (Sendero Luminoso bezala ezagutua) bere lehen eraso armatua burutu zuen Ayacuchon.
- 1980. Gwangju-ko sarraskia: demokrazia eskatzeko Hego Koreako ikasleen protesta zanpatu zuten.
- 1981. Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea gaixotasun psikikoen zerrendatik atera zuen.
- 1981. Beñat Albizuri, bizkaitar txirrindularia, jaio zen.
- 1982. Sheila Alaña, bizkaitar saskibaloi-jokalari ohia, jaio zen.
- 1987. Gunnar Myrdal, suediar ekonomialaria, 1974ko Ekonomiako Nobel Saria, hil zen (j. 1898).
- 1988. Adrian Crowley, gipuzkoar eskubali jokalaria, jaio zen.
- 1990. Jon Gomez, bizkaitar musikaria eta telebista aurkezlea, jaio zen.
- 1990. Juan Peralta, nafar txirrindularia, jaio zen.
- 1990. Munduko Osasun Erakundeak homosexualitatea psikiatria-nahasmenduen zerrendatik ezabatu zuen. Maiatzaren 17an homofobia, transfobia, bifobia eta beste antzeko fobien kontrako Nazioarteko Eguna ospatzen da.
- 1990. Manuel Anatol, gipuzkoar futbolaria, hil zen (j. 1903).
- 1991. Iñigo Martínez, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
- 1992. Joan Paulo II.ak Josemaria Escrivá de Balaguer, Opus Deiren sortzailea, beatifikatu zuen. Gerora, Joan Paulo II.a aita santuak santu egingo zuen.
- 2002. László Kubala, hungariar futbolaria, hil zen (j. 1927).
- 2004. Tony Randall, estatubatuar aktorea, hil zen (j. 1921).
- 2007. Lloyd Alexander, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1924).
- 2007. Oihana Alkorta, gipuzkoar musikari eta abeslaria, hil zen (j. 1977).
- 2008. Imanol Murua Arregi, euskal idazlea, irakaslea, kazetaria eta politikaria, hil zen (j. 1935).
- 2008. Imanol Murua 1985tik 1991ra Gipuzkoako Ahaldun Nagusi izandakoa hil zen (j. 1935).
- 2009. Mario Benedetti, uruguaiar idazlea, hil zen (j. 1920).
- 2009. Octavia St. Laurent, estatubatuar emakumezko artista transexuala, hil zen (j. 1964).
- 2010. Edurne Pasaban tolosarrak falta zitzaion azken zortzimilakoa igo zuen, Shisha Pangma (8.046 m.), Txinan.
- 2012. Donna Summer, estatubatuar abeslaria, hil zen (j. 1948).
- 2013. Elijah Harper, kanadar legegilea, Ojibwa-creeak indiar herriko kidea, hil zen (j. 1949).
- 2013. Jorge Rafael Videla, Argentinako diktadorea, hil zen (j. 1925).
- 2014. Gerald Edelman, estatubatuar biokimikaria, 1972ko Medikuntzako Nobel Saria, hil zen (j. 1929).
- 2017. Chris Cornell, estatubatuar kantautorea, abeslaria eta gitarrista, hil zen (j. 1964).
- 2017. Rhodri Morgan, Galesko lehen ministroa, hil zen (j. 1939).