- 1500. Portugalek Brasil hartu zuen agindupean.
- 1610. Ravaillac-ek Nafarroako Henrike III.a (Frantziako IV.a) erregea Parisen erail zuen. Errege hau Nafarroan jaiotakoa zen 1553an. Luis XIII.a Frantziakoak hartuko du bere ordea.
- 1643. Frantzian, Luis XIV.a (4 urte) errege koroatu zuten bere aita, Luis XIII.a Frantziakoa, hil ondoren. Mazarinok gobernatzen zuen (j. 1601).
- 1686. Gabriel Fahrenheit, fisikari poloniarra, jaio zen (h. 1736).
- 1771. Robert Owen, britainiar filosofoa, jaio zen (h. 1858).
- 1787. Philadelphian (Pennsylvania), delegatuak bildu ziren, konstituzioa idazten hasteko asmoz.
- 1861. Canellas meteoritoa erori zen Bartzelonatik gertu (859 gramo eta kondrita deritzon tipoa).
- 1869. Schilparion (Bergamo, Italia) lehen matxinadak eman ziren gizarte berdintasuna eskatuz. Aberatsak elizan eserleku berezietan jartzen zirelako hasi ziren.
- 1904. Hans Albert Einstein, estatubatuar irakaslea eta Albert Einsteinen semea, jaio zen.
- 1907. Vicente Enrique y Tarancón, espainiar kardinal eta artzapezpikua, jaio zen (h. 1994).
- 1918. Marie Smith Jones, eyak hizkuntza hitz egiten azken pertsona, jaio zen (h. 2008).
- 1931. Italian, faxista talde batek Arturo Toscanini, orkestra konpositore eta zuzendaria, jo zuen, ez zuelako Giovinezza himno faxista bere orkestrarekin jo nahi.
- 1940. Emma Goldman, estatubatuar anarkista eta feminista, hil zen (j. 1869).
- 1940. II. Mundu Gerran, Luftwafferen 57 Heinkel 111 bonbarderok Herbehereetako Rotterdam hiria bonbardatu zuten. 814 pertsona hil ziren. Herbehereak errenditu egin zitzaizkion Alemaniari.
- 1944. George Lucas, film-zuzendari eta ekoizle estatubatuarra, jaio zen.
- 1948. Ingalaterran, Blackburnen gertatutako 3 urteko haur baten erailketa zela-eta, 40.000 gizonen hatz aztarnak hartu zituzten.
- 1948. Israelek independentzia aldarrikatu zuen.
- 1950. Adolfo Domínguez, moda diseinatzailea, jaio zen.
- 1952. David Byrne, eskoziar musikaria eta Talking Heads taldeko kidea, jaio zen.
- 1953. Wim Mertens, belgiar konpositorea, jaio zen.
- 1954. Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes, jaio zen Ordizian (h. 1986).
- 1955. Zortzi herrialde komunistek, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna tartean zelarik, Vartsoviako Ituna sinatu zuten.
- 1962. Ferran Adrià, sukaldari kataluniarra, jaio zen.
- 1962. Atenasen (Grezia) Espainiako errege-erreginak izango zirenak, Joan Karlos I.a Espainiakoa eta Sofia Greziakoa, ezkondu ziren.
- 1964. Egipton Asuango urtegia bukatu zuten. Hala ere, inagurazioa ez da 1971ko urtarrilaren 15era arte egingo.
- 1980. Martin Zabaleta eta bere sherpa Everesteko gailurrera iritsi ziren. Munduko tontorrik altuenera heldu zen lehen euskal espedizioa izan zen.
- 1983. Eduardo Benavente, Paralisis Permanente taldearen liderra, hil zen istripuz Alfaron (j. 1962).
- 1987. Rita Hayworth estatubatuarra hil zen (j. 1918).
- 1988. Frank Sinatra abeslaria hil zen (j. 1915).
- 1995. Tíbeten, Tenzin Gyatso, 14. Dalái Lamak, 6 urte zituen Gedhun Choekyi Nyima Panchen Lamaren 11. erreenkarnazioa zela aldarrikatu zuen.
- 2004. Jesus Gil, politikari eta Club Atletico de Madrideko presidentea, hil zen (j.1933).
- 2006. Etorkin ugari iritsi ziren Kanariar Uharteetara, Afrikatik txalupetan ehundaka kilometro egin eta gero. Egun bakar batean 900 afrikar iritsi ziren.
Maiatzaren 14a
14 Larunbata maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 14a sarreran