- 589. Espainian Toledoko III. Kontzilioa hasi zen eta Rekaredo errege bisigodoa katolizismora bihurtu zen.
- 1534. Antonio Pérez, Filipe II.aren idazkaria, jaio zen (h. 1540).
- 1542. Frantzisko Xabierkoa Goara iritsi zen Portugaleko erregea zen Joan III.aren eskaerari jarraituz, bere lan ebanjelizatzailea garatzeko asmoz.
- 1626. Peter Minnewit Herbehere Berriak-eko gobernadoreak, Manhattaneko uhartea erosi zien bertako indiarrei.
- 1758. Maximilien de Robespierre, frantses iraultzailea, jaio zen (h. 1794).
- 1781. Karl Christian Friedrich Krause, alemaniar filosofoa, jaio zen (h. 1832).
- 1840. Lehen posta zigiluak jaulki zituzten Erresuma Batuan.
- 1856. Sigmund Freud austriarra jaio zen (h. 1939).
- 1859. Alexander von Humbolt naturalista hil zen (j. 1769).
- 1889. Parisen Eiffel Dorrearen eraikuntza bukatu zuten.
- 1924. Nestor Basterretxea artista eta zinemagile bermeotarra jaio zen.
- 1937. Espainiako Gerra Zibil garaian, Bartzelona erdian izugarrizko borrokak izan ziren komunista, POUM (trotskistak) eta anarkisten artean.
- 1940. Pulitzer Saria eman zioten John Steinbeck idazleari, The Grapes of Wrath (“Suminaren mahatsak”) eleberriagatik.
- 1968. Parisen sitio egoera deklaratu zuen gobernuak ikasleek piztu zuten maiatzeko iraultzagatik.
- 1994. Frantzia eta Erresuma Batua lotzen dituen Mantxako tunela zabaldu zen.
- 1994. Kurt Cobainen hilotza aurkitu zuten bere Washingtoneko etxean. 3 egun lehenago bere buruaz beste egin zuen.
- 2007. Athleticek Emakumezkoen Superliga irabazi zuen.
Maiatzaren 6a
06 Ostirala maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 6a sarreran