- 1502. Kristobal Kolon, Amerikarantz abiatu zen laugarren aldiz.
- 1589. Francis Drake ingeles kortsarioak A Coruñari eginiko erasoa hasi zuen.
- 1814. Fernando VII.a erregeak, ezerezean utzi zituen 1812ko konstituzioa eta Cadizeko Gorteek hartutako erabaki guztiak.
- 1873. David Livingstone, eskoziar esploratzaile eta misiolaria, hil zen (j. 1813).
- 1886. Haymarketeko gertakizunak (Chicago) 3 egun lehenago, maiatzaren 1ean, hasitako greba orokorraren ondoren. Horregatik ospatzen da maiatzaren 1ean Langileen Nazioarteko Eguna.
- 1929. Audrey Hepburn aktoresa belgikarra jaio zen (h. 1993).
- 1932. Atlanta (Ameriketako Estatu Batuak): Al Capone espetxeratu zuten zergak saihesteagatik.
- 1938. Vatikanok Francoren gobernua Espainiako legezko agintea dela onartu zuen.
- 1949. Italia: Futboleko Selekzio Nazionaleko jokalari guztiak hil ziren aire-istripu baten ondorioz.
- 1953. Ernest Hemingwayk Pulitzer Saria irabazi zuen The Old Man and the Sea lanagatik.
- 1970. AEBn, Ohion, Guardia Nazionalak lau ikasle hil eta bederatzi zauritu ziren Kent State Unibertsitatean Vietnamgo gerraren kontrako manifestazio bat desegitean.
- 1973. Jane Bowles, estatubatuar idazlea, hil zen (j. 1917).
- 1976. Espainian, El País egunkaria sortu zen.
- 1978. Espainia: Senatua sortu zuten.
- 1985. Lehen ezkontza egin zen Planen (Huesca), herrira iritsi berria zen emakume karabanaren ondoren. 1985ean antolatutako ekintza horren ondorioz (mujeres de entre 20 y 40 años con fines matrimoniales para pueblo en el Pirineo” eskatuz), 33 ezkontza lortu zuten, herria biziberrituz.
- 1996. José María Aznar egin zuten Espainiako presidente, Felipe Gonzálezen PSOEren 13 urteetako gobernuaren ondoren eta 2004 arte iraungo zuen karguan.
Maiatzaren 4a
04 Asteazkena maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 4a sarreran