- 1458. Leonor de Viseu portugaldar infanta jaio zen (h. 1525).
- 1482. Granadan Abencerrajes deiturikoek altxamendu bat hasi zuten eta Abu-l-Hasan Alí erregeak, bere emazte Aixa eta semea zuen Boabdil tartean zirela pentsatuz, Comarech dorrean giltzapetu zituen.
- 1519. Leonardo da Vinci, italiar Pizkundeko arkitekto, musikari, asmatzaile, ingeniari, eskultore eta margolaria hil zen (j. 1452).
- 1808. Napoleonen armadaren aurkako altxamendua izan zen Madrilen, Espainiako Independentzia Gerra piztuz.
- 1860. Theodor Herlz kazetari, idazle eta sionismo modernoaren sortzailea, jaio zen (h. 1904).
- 1879. Pablo Iglesias galiziarrak PSOE alderdia sortu zuen Madrilen.
- 1888. Félix Burriel eskultorea jaio zen (h. 1976).
- 1892. Manfred von Richthofen, Barón Rojo, alemaniar abiadore militarra, jaio zen (h. 1918).
- 1897. Baserritarra aldizkari abertzalea sortu zuten Bilbon.
- 1928. Pio XI.a aitasantuak Erroman emakumeek kirol lehiaketetan parte hartzea gaitzetsi zuen.
- 1930. Isidor Gunsberg, hungariar xake jokalaria, hil zen (j. 1854).
- 1931. Espainian, Himno de Riego ereserkia ezarri zuten Errege Martxa delakoaren ordez.
- 1931.Alemania Hitlerrek sindikatu libreak debekatu zituen.
- 1939. Eugenio Pacelli kardinala aitasantu egin zuten, Pio XII.a izena hartuz.
- 1945. Bigarren Mundu Gerran Sobietarrek Berlin hartu eta alemaniarrak Italian errenditu egin ziren.
- 1953. Jordanian Hussein I.a egin zuten errege.
- 1955. Donatella Versace, italiar moda diseinatzailea, jaio zen.
- 1957. Joseph McCarthy, estatubatuar politikaria, hil zen (j. 1908).
- 1962. Aljerian 110 pertsona hil ziren eta 147 geratu ziren zaurituta OAS-ek eginiko atentatuen ondorioz.
- 1972. John Edgar Hoover, FBIko zuzendaria, hil zen (j. 1895).
- 1975. David Beckham futbolari ingelesa jaio zen.
- 1979. ETAk bi goardia zibil erail zituen Ordizian.
- 1994. Congreso Nacional Africano Nelson Mandelaren alderdiak izugarrizko arrakasta izan zuen apartheid ondorengo lehen hauteskunde demokratikoetan.
- 1997. Paulo Freire, brasildar pedagogoa, hil zen Sao Paulon (j. 1921).
- 2004. Manex Goihenetxe, irakasle, historialari eta politikari behenafarra hil zen (j.1942).
- 2011. Osama bin Laden hil zuten (j. 1957).
- 2013. Karmele Rotaetxe, hizkuntzalari eta soziolinguista bilbotarra (j. 1932).
Maiatzaren 2a
02 Astelehena maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 2a sarreran