- Langileen Nazioarteko Eguna, mundu mailan langileen mugimenduak ospatzen duen jai eguna.
- 1776. Ingolstadten (Alemanian), Adam Weishaupt-ek Illuminati elkartea sortu zen.
- 1786. Vienan (Austria) Wolfgang Amadeus Mozarten Figaroren ezteiak agertu zuten.
- 1840. Penny Black, lehen seilu ofiziala, kaleratu zen.
- 1884. AEBetan, 8 orduko laneguna eskatzen dute.
- 1886. AEBetan, Chicagon, greba orokorrera deitu zuten 8 orduko laneguna aldarrikatuz. Honen ondorioz, handik 3 egunetara, maiatzaren 4an, Haymarketeko iraultza gertatu zen eta, hura gogoratuz, maiatzaren 1ean, langileen mugimenduak jai eguna ospatzen du mundu mailan: Langileen Nazioarteko Eguna.
- 1890. Bartzelonan, sindikatu anarkosindikalistek greba orokorrera deitu zuten, 8 orduko laneguna lortu nahian. Elchen egin zuten maiatzaren 1eko lehen manifestazioa.
- 1893. Buffalo Billek bere lehen Wild West Show inaguratu zuen.
- 1941. AEBetan, New Yorken, Orson Wellesen Citizen Kane filma estreinatu zuten.
- 1945. Berlinen (Alemanian), sobietar tropek euren bandera jarri zuten Reichstagen.
- 1945. Alemaniar lokutore batek hurrengo berria eman zuen: Adolf Hitler «Reicharen kantzilerian erori da, azken ordura arte boltxebismoari aurka eginez eta Alemania nazi bat ezarri nahian».
- 1967. AEBetako Las Vegasen, Elvis Presley Priscilla Beaulieurekin ezkondu zen.
- 1978. AEBetan, Digital Equipment Corporationeko salmenta arloko kide batek lehen «nahi ez duzun korreoa» (gerora, spam deituko zitzaiona) bidali zuen mendebaldeko kostako ARPANETeko helbide bakoitzera.
- 1991. Bangladeshen, Ganges ibaiak 20 m gora egin zuen eta uholdeak eragin. Milioi erdi pertsona lekualdatu behar izan zituzten.
- 2001. AEBetan, Thomas Blanton Jr. Birminghameko 16. kaleko Eliza Bautistan jarritako bonbagatik kondenatu zuten Ku Klux Klaneko bigarren kidea izan zen. Arraza beltzeko 4 neskatxa erori ziren hartan.
- 2004. Europar Batasunera hamar estatu gehitu ziren: Eslovakia, Eslovenia, Estonia, Hungaria, letonia, Lituania, Malta, Polonia, Txekia eta Zipre.
Maiatzaren 1a
01 Igandea maiatza 2022
Posted Maiatza
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Maiatzaren 1a sarreran