• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Apirilaren 30a

30 Larunbata Api 2022

Posted by koroirastorza in Apirila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 30a sarreran

  • 65.  Seneka (j. K. a. 4) eta Lucanus anaiak (j. 39), Pisoneko konspirazioan parte hartu zutela-eta, bere buruaz beste egin behar izan zuten.
  • 311. Diokleziano enperadoreak kristauen aurka hasitako jazarraldia amaitu zen.
  • 642. Txindasvinto bisigodoen errege izendatu zuten  Espainian.
  • 711. Tariq ibn Ziyad buruzagiak gidatuak, tropa omeiarrak Gibraltarren lehorreratu ziren, eta Hispaniako konkista hasi.
  • 984. Muḥammad ibn ‘Abd-Allah ibn Abū ʿĀmir (arabieraz, أبو عامر محمد بن عبد), ezizenez Al-Manṣūr (arabieraz المنصور, euskaraz Garailea), kristauen artean Almanzor deituak Leon okupatu zuen, bertako biztanleak asasinatzeko aginduz.
  • 1245. Filipe III.a Frantziakoa, Frantziako erregea, jaio zen (h. 1285).
  • 1310. Kasimiro III.a Poloniakoa, Poloniako erregea, jaio zen (h. 1370).
  • 1331. Gaston III.a Foix-Biarnokoa, Foixko konde eta Bearnoko bizkondea, jaio zen (h. 1391).
  • 1492. Errege-erregina Katolikoek Palos de la Fronteran (Huelva) zeuden naoak Kristobal Kolonen menpean jartzeko agindua eman zuten eta Kolon almirante, erregeorde eta deskubritzear zeuden lurraldeetako gobernadore egin zuten.
  • 1504. Francesco Primaticcio, italiar margolaria, jaio zen (h. 1570).
  • 1508. Nicolas Ovandok, Mendebaldeko Indietako administratzaileak, Fernando Katolikoak emandako elizak eraikitzeko agindua jaso zuen.
  • 1662. Maria II.a Ingalaterrakoa eta Eskoziakoa, Ingalaterra, Eskozia eta Irlandako erregina, jaio zen (h. 1694).
  • 1777. Carl Friedrich Gauss, alemaniar matematikari, astronomo eta fisikaria, jaio zen (h. 1855).
  • 1789. George Washingtonek Ameriketako Estatu Batuetako lehen presidente kargua zin egin zuen.
  • 1803. Napoleon Bonapartek Louisiana saldu zien Ameriketako Estatu Batuei, 80 milioi frankoren truke.
  • 1815. Pedro Jose Samper, nafar idazlea eta apaiza, jaio zen (h. 1870).
  • 1831. Bilintx, euskal bertsolari eta poeta erromantikoa, jaio zen (h. 1876).
  • 1835. Franz Defregger, Tiroldar jatorriko Austriar margolaria, jaio zen (h. 1921).
  • 1840. Etiene Lapeire, euskal idazle eta apaiza, jaio zen (h. 1930).
  • 1840. Penny Black lehen posta seilua argitaratu zen.
  • 1845. Joaquim Pedro de Oliveira Martins, portugaldar politikaria eta idazlea, jaio zen (h. 1894).
  • 1848. Eugene Simon, frantziar araknologo, entomologo eta botanikaria, historian armiarma taxonomia gehien egin duen ikerlaria, jaio zen (h. 1924).
  • 1857. Eugen Bleuler, suitzar psikiatra, jaio zen (h. 1939).
  • 1870. Franz Lehár, hungariar jatorriko austriar musikagilea, jaio zen (h. 1948).
  • 1870.  Dhundiraj Govind Phalke, indiar zinemagilea, jaio zen (h. 1944).
  • 1878. Paul Hazard, frantziar letragizon, historialari eta saiakera idazlea, jaio zen (h. 1944).
  • 1883. Jaroslav Hašek, txekiar idazle eta kazetaria, jaio zen (h. 1923).
  • 1883. Édouard Manet margolari inpresionista frantsesa hil zen (j. 1832).
  • 1883. Indalecio Prieto, euskal herritar politikari sozialista, Madrilen, jaio zen (h. 1962).
  • 1885. Luigi Russolo, italiar margolaria eta musikagilea, jaio zen (h. 1947).
  • 1887. Alfonso Calzolari, italiar txirrindularia, jaio zen (h. 1983).
  • 1891. Leopoldo Menéndez, bizkaitar militarra, jaio zen (h. 1960).
  • 1893. Joachim von Ribbentrop, Alemania Naziko ministroa, jaio zen (h. 1946).
  • 1901. Simon Kuznets, estatubatuar ekonomialari eta estatistikaria, 1971ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 1985).
  • 1902. Theodore William Schultz, estatubatuar ekonomista, 1979ko Ekonomiako Nobel Saria, jaio zen (h. 1998).
  • 1908. Felipe Lizaso Eizmendi, Muskilarri, euskal idazlea, jaio zen (h. 1999).
  • 1909. Juliana I.a Herbehereetakoa, Herbehereetako erregina, jaio zen (h. 2004).
  • 1912. Manuel Gutiérrez Mellado, espainiar militar eta politikaria, jaio zen (h. 1995).
  • 1913. Yasuo Suzuki, japoniar futbolaria, jaio zen.
  • 1913. Enrique Soladrero, bizkaitar futbolaria, jaio zen (h. 1976).
  • 1916. Phil Brown, estatubatuar aktorea, jaio zen (h. 2006).
  • 1916. Claude Shannon, estatubatuar matematikaria, informazioaren teoriaren aitatzat hartua, jaio zen (h. 2001).
  • 1920. Gerda Lerner, austriar-estatubatuar historialari, idazle eta ekintzailea, jaio zen (h. 2013).
  • 1926. François Morellet, frantziar margolaria, jaio zen (h. 2016).
  • 1927. Santanderren, Azorínek El segador lana estreinatu zuen.
  • 1931. Barajas inguruan, Madrileko aireportua inaguratu zuten.
  • 1932. Miguel de la Quadra-Salcedo, euskalherritar abenturazalea, kirolaria eta erreportajegilea jaio zen (h. 2016).
  • 1932. Antonio Tejero, espainiar militarra eta Guardia Zibileko koronel ohia, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpearen buruzagietako bat, jaio zen.
  • 1932. Antón Larrauri, bizkaitar musikagilea, jaio zen (h. 2000).
  • 1936. Antonio García Bellido, espainiar biologo eta ikertzailea, jaio zen.
  • 1938. Bugs Bunny jendaurrean agertu zen lehen aldiz.
  • 1939. Roosevelt presidentearen hitzaldi batek New Yorkeko Erakusketa Unibertsala inauguratu zuen.
  • 1939. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 6-0 irabaziz U.S.A.Perpignan-en aurka.
  • 1944. Hilabete honetan zehar, Aliatuek  81.400 tona bonba bota zituzten Alemania gainean.
  • 1944. Félix de Azúa, espainar idazle eta unibertsitate irakaslea, jaio zen.
  • 1945. Adolf Hitler (j. 1889), Eva Braun (j. 1912) eta Goebbels Propaganda ministroa eta bere familia osoak beste batzuen artean, bere buruaz beste egin zuten -edo horrelako zerbait- Berlineko bunkerrean.
  • 1946. Agustin Ostolaza, gipuzkoar harri-jasotzailea, jaio zen.
  • 1946. Komite britainiar-estatubatuar batek 100.000 judu Palestinara inmigratzearen alde egin zuen.
  • 1946. Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa, Suediako erregea, jaio zen.
  • 1947. Francesc Cambó politiko kataluniarra hil zen (j. 1876).
  • 1948. Perry King, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1949. António Guterres, Portugalgo lehen ministro ohia eta Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia, jaio zen.
  • 1951. Anton Latxa, bizkaitar abeslari eta musikaria, Oskorri taldeko sortzaileetarikoa, jaio zen.
  • 1952. Jacques Audiard, frantziar zinema zuzendari eta gidoigilea, jaio zen.
  • 1953. Perón hitzaldi bat ematen hasi bezain pronto, hainbat bonbak egin zuen eztanda Buenos Airesko Kongresu Jauregi inguruan.
  • 1954. Jane Campion, zeelandaberritar zinema-zuzendaria, jaio zen.
  • 1955. Fernando Maura, bizkaitar politikari eta abokatua, jaio zen.
  • 1956. Lars von Trier daniar zinegilea jaio zen Kopenhagen.
  • 1959. Jose Luis Otamendi, gipuzkoar idazlea, jaio zen.
  • 1959. Stephen Harper, Kanadako lehen ministroa, jaio zen.
  • 1960. Beata Poźniak, poloniar aktorea, zinema zuzendaria, ekintzailea, feminista, margolaria eta modeloa, jaio zen.
  • 1961. Isiah Thomas, NBAko estatubatuar saskibaloi jokalari ohia, bere garaiko saskibaloi antolatzaile onenetakoa, jaio zen.
  • 1961. Novo Lazarevskayako basean (Antartikan, Lurmutur Hiriatik 4.110 km-ra hegoaldera), Leonid Rógozovsendagileak (1934-2000) bere buruari egin zion kirurgia, apendize infektatua kentzeko xedean.
  • 1961. Iñaki Kijera Zelarain, manifestazio batean Espainiako Polizia Nazional batek tiroz hildako donostiar gaztea, jaio zen (h. 1979).
  • 1963. 4 urteetako lanaren ondoren, Schleswig-Holstein eta Itsaso Baltikoan dagoen Fehmarn irla lotzen dituen zubia bukatu zuten.
  • 1963. Frantziak Mururoa atoloian eraikiko zuen proba nuklearrak egiteko basearen berri eman zuen.
  • 1964. Lorenzo Staelens, belgikar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1966. Anton Szandor LaVeyk Satanen Eliza sortu zuen.
  • 1966. Paulo Jr. Sepultura bandako baxujole brasildarra jaio zen.
  • 1967. Ibon Urbieta, gipuzkoar arraunlari ohia, jaio zen.
  • 1967. Philipp Kirkorov, bulgariar-armeniar jatorriko errusiar pop abeslaria, jaio zen.
  • 1969. Paulo Jr., brasildar musikaria, Sepultura taldeko baxu-jolea, jaio zen.
  • 1970. Halit Ergenç, turkiar aktorea, jaio zen.
  • 1971. John Boyne, irlandar idazlea, jaio zen.
  • 1971. Manu Ortega, bizkaitar ilustratzaile eta komikigilea, jaio zen.
  • 1972. Hiroaki Morishima, japoniar futbolari ohia, jaio zen.
  • 1972. Juanjo Saez, kataluniar ilustratzailea, jaio zen.
  • 1974. Richard Nixonek Watergateko zintak entregatu zizkion komisio ikertzaileari.
  • 1975. Johnny Galecki, estatubatuar aktorea, jaio zen.
  • 1976. Ibon Navarro, arabar saskibaloi entrenatzailea, jaio zen.
  • 1976. Bartzelonan Chaplinek 1940an egindako  El gran dictador pelikula estreinatu zuten.
  • 1977. Robert Conley, estatubatuar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1978. HB jaio zen.
  • 1978. PSP (Enrique Tierno Galván) eta PSOE fusionatu ziren.
  • 1978. AEBn —New York Times dionaren arabera—, % 1ak anorexia du.
  • 1979. ETAk, Juan A. Diaz Roman goardia zibila erail zuen Oñatin.
  • 1980. Tania Lamarca, arabar gimnasta ohi eta entrenatzailea, jaio zen.
  • 1980. Luis Scola, argentinar saskibaloi-jokalaria, jaio zen.
  • 1981. Kunal Nayyar, indiar jatorriko britainiar aktorea, jaio zen.
  • 1982, Kirsten Dunst, estatubatuar aktore, modelo eta abeslaria, jaio zen.
  • 1982. Kirsten Dunst artista estatubatuarra jaio zen.
  • 1983. Muddy Waters blues musiko estatubatuarra hil zen (j. 1915).
  • 1984. Johañe Luro, zuberoar errugbilaria, jaio zen.
  • 1984. Alex Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1984. Txemi Urtasun, nafar saskibaloi jokalaria, jaio zen.
  • 1985. Aroa Gimeno, bizkaitar aktorea, jaio zen.
  • 1985. Gal Gadot, israeldar aktore eta modeloa, jaio zen.
  • 1986. Trixie Maristela, filipinar LGBT eskubideen aldeko ekintzaile, aktore eta modelo transgeneroa, jaio zen.
  • 1986. Jon Irazustabarrena, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1987. Lander Gabilondo, gipuzkoar futbolaria, jaio zen.
  • 1988. Ana de Armas, kubatar aktorea, jaio zen.
  • 1989. Raúl García Carnero, espainiar futbolaria, jaio zen.
  • 1989. Sergio Leone zinemagile italiarra hil zen (j. 1929).
  • 1991. Igor Arnaez, bizkaitar futbolaria, jaio zen.
  • 1993. Monica Seles tenislaria Hamburgoko Opena lortu nahian zebilenean, labanaz zauritu zuten bizkarrean.
  • 1993. OEIN-ek World Wide Web dohain izango zela iragarri zuen.
  • 1994. Roland Ratzenberger Formula 1eko gidari austriarra hil zen (j. 1960).
  • 1994. Antoni Asunciónek (Espainiako Atzerriko ministroak) dimisioa aurkeztu zuen Luis Roldán Goardia Zibilaren zuzendari ohiaren ihesan izandako arduragatik.
  • 2002. Miguel de Borbón y Urdangarín, Espainiako Handia, Kristina Borboikoa infantaren semea eta Joan Karlos I.goaren hiloba jaio zen.
  • 2004. Erresuma Batuan, CBS kateak soldadu estatubatuarrak preso irakiarrei torturak egiten ateratzen ziren argazkiak emititu zituen.
  • 2008. Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Ino Galparsoro Arrasateko alkatea espetxera bidali zuen.
  • 2013. Bilbon Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoaren eta Meatzeen eta Herri Lanen Ingeniaritza Teknikoko Unibertsitate Eskolaren eraikin berriak inauguratu ziren.
  • 2016. Eurovision Abesti Lehiaketak jaialdian Ikurrina eta estaturik gabeko herrialdeen banderak erakustea debekatua zegoela iragarri zuen.

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Otsailaren 29a
  • Otsailaren 28a
  • Otsailaren 27a
  • Otsailaren 26a
  • Otsailaren 25a
  • Otsailaren 24a
  • Otsailaren 23a
  • Otsailaren 22a
  • Otsailaren 21a
  • Otsailaren 20a
  • Otsailaren 19a
  • Otsailaren 18a
  • Otsailaren 17a
  • Otsailaren 16a
  • Otsailaren 15a
  • Otsailaren 14a
  • Otsailaren 13a
  • Otsailaren 12a
  • Otsailaren 11
  • Otsailaren 10a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 83.890 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Izena eman
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: