- 1326. Zuria Borgoinakoa, Frantziako eta Nafarroako erregina ezkontidea hil zen (j. 1296).
- 1347. Maria Nafarroakoa, Nafarroako infanta eta Aragoiko erregina ezkontidea, hil zen.
- 1380. Katalina Sienakoa santa katolikoa hil zen (j. 1347).
- 1587. Francis Drakek Cadizi egin zion eraso, bertan zegoen espainiar flota suntsituz.
- 1624. Frantzian Richelieu kardinalak Luis XIII.aren ministro izateko kargua onartu zuen.
- 1667. John Arbuthnot, Londresko eskoziar mediku, idazle satiriko eta zientzia-gizona jaio zen (h. 1735).
- 1676. Madeleine de Scudéry frantziar idazlea hil zen (j. 1607).
- 1707. Eskozia eta Ingalaterra batu ziren Britainia Handiko Erresuma Batua osatuz.
- 1729. Espainiako Filipe V.ak Mozos de Veciana delakoa ofizializatu zituen; Mossos d’Esquadra ere deitzen zaie hauei.
- 1741. Juan Ramón Iturriza, bizkaitar historialaria jaio zen (h. 1812).
- 1745. Oliver Ellsworth, Estatu Batuetako legegizon, politikari eta diplomatikoa jaio zen (h. 1807).
- 1780. Charles Nodier, frantsesezko idazlea jaio zen (h. 1844).
- 1784. Agustin Jauregi, euskal militar eta politikaria, Liman hil zen (j. 1711).
- 1793. Maria Teresa Bragantzakoa, Portugalgo infanta jaio zen (h. 1874).
- 1814. Espainiako Independentzia Gerran, frantsesak Bartzelonatik erretiratu ziren.
- 1818. Alexandro II.a Errusiakoa, Errusiako enperadorea jaio zen (h. 1881).
- 1833. Karlos Maria Isidrok ez zuen bere iloba Isabel Asturiasko printzesa izatea onartu.
- 1837. Georges Boulanger, frantses jeneral eta politikaria jaio zen (h. 1891).
- 1844. Pedro Migel Urruzuno, euskal idazlea eta apaiza jaio zen (h. 1923).
- 1854. Henri Poincaré, frantses matematikaria, fisikaria eta filosofoa jaio zen (h. 1912).
- 1863. William Randolph Hearst estatubatuar politikaria eta enpresaburua jaio zen (h. 1951).
- 1863. Konstantino Kavafis greziar olerkaria jaio zen (h. 1933).
- 1871. William Stern alemaniar filosofoa eta psikologoa jaio zen (h. 1938).
- 1872. Manuel Hugué espainiar idazle eta margolaria jaio zen (h. 1945).
- 1879. Thomas Beecham britainiar orkestra zuzendaria jaio zen (h. 1961).
- 1882. Ernst Werner von Siemens asmatzaile alemaniarrak Elektromote delakoa lehen aldiz abiarazi zuen, Berlingo aldirietan, munduko lehen trolebusa.
- 1886. Jose Zinkunegi, gipuzkoar sendagile, idazle eta itzultzailea jaio zen (h. 1964).
- 1893. Harold Clayton Urey estatubatuar kimikaria, 1934ko Kimikako Nobel Saria jaio zen (h. 1981).
- 1895. Vladimir Propp errusiar ipuinen oinarrizko osagaiak analizatu zituen sobietar eruditua jaio zen (h. 1970).
- 1895. Pedro Ispizua, Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa jaio zen (h. 1975).
- 1899. Duke Ellington estatubatuar jazz musikaria (h. 1974).
- 1899. Camille Jenatzy belgiarrak abiadura errekorra egin zuen bere automobilean, La Jamais Contente, 105,876 km/orduko.
- 1901. Hirohito, japoniar enperadorea, jaio zen (h. 1989).
- 1902. AEBetako kongresuak lege bat atera zuen, Filipinetako (une horretan estatubatuar protektoratua) inmigrazio txinoa debekatuz.
- 1906. Nino Nanetti italiar komunista jaio zen (h. 1937).
- 1907. Fred Zinnemann austriar zinema zuzendaria jaio zen (h. 1997).
- 1924. Unión Patriótica alderdiaren sedea Espainiako Gobernazio Ministerioan jarri zuten.
- 1933. Konstantino Kavafis greziar olerkaria hil zen (j. 1863).
- 1935. Facundo Perezagua espainiar politikari sozialista eta sindikalista hil zen (j. 1860).
- 1935. Espainiako Vuelta hasi zen.
- 1937. Francok Pilar Primo de Rivera izendatu zuen Sección Femenina delakoaren delegatu nazional.
- 1937. Wallace Carothers estatubatuar kimikaria hil zen (j. 1896).
- 1940. Diego Mazkiaran, Fortuna, bizkaitar toreatzailea hil zen (j. 1895).
- 1942. Hitler eta Mussoliniren elkarrizketa Klessheim jauregian (Alemania).
- 1947. Jose Zalba Labarga nafar historialaria eta idazlea hil zen (j. 1883).
- 1947. Irving Fisher estatubatuar ekonomialaria hil zen (j. 1867).
- 1949. Agustín Cabrera, Chatillo de Bilbao, bizkaitar toreatzaile, banderillero eta nobilleroa hil zen (j. 1891).
- 1951. Ludwig Wittgenstein austriar filosofoa hil zen (j. 1889).
- 1952. Manuel Portela Valladares galiziar politikaria hil zen (j. 1867).
- 1953. Alice Prin, Montparnasseko Kiki, frantziar modelo, gaueko-klubeko abeslari, aktore eta margolaria hil zen (j. 1901).
- 1956. Nemesio Otaño, gipuzkoar musikagilea, organo-jotzailea, abesbatza zuzendaria eta musikologoa hil zen (j. 1880).
- 1958. Michelle Pfeiffer estatubatuar aktorea jaio zen.
- 1967. J. B. Lenoir, estatubatuar blues abeslari eta gitarra, hil zen (j. 1929).
- 1967. Anthony Mann estatubatuar zinema zuzendari eta aktorea hil zen (j. 1906).
- 1970. Uma Thurman estatubatuar aktorea jaio zen.
- 1975. 14 urtez AEBekin gerran egon ondoren, armistizioa sinatu zuten Vietnamen.
- 1980. Alfred Hitchcock zinema zuzendari ingelesa hil zen (j. 1899).
- 1994. Luis Roldanek, Goardia Zibilaren zuzendari ohiak, alde egin zuen.
- 2000. Antonio Buero Vallejo espainiar antzerkigilea hil zen (j. 1916).
- 2000. Phạm Văn Đồng Ipar Vietnamgo lehen ministroa hil zen (j. 1906).
- 2006. John Kenneth Galbraith kanadar-estatubatuar ekonomialaria eta diplomatikoa hil zen (j. 1908).
- 2007. Sofia Borboikoa Espainiako Erresumako infanta jaio zen.
- 2007. Ivica Račan, Kroaziako lehen ministroa, hil zen (j. 1944).
- 2008. Albert Hofmann, suitzar kimikaria, LSDaren eraginak aztertu, kontsumitu eta sintetizatu zituelako ezaguna hil zen (j. 1906).
- 2010. Tolo Calafat, baleartar mendizalea, Annapurna mendiaren jaitsieran hil zen (j. 1970).
- 2011. Erresuma Batuan Mendeko Ezkontza zeritzaionan, Gilen Galesekoa, Elisabet II.a Erresuma Batukoaren biloba, Kate Middleton neskalagunarekin Londres hiriko Westminster abadian ezkondu zen.
- 2014. Bob Hoskins, ingeles aktorea hil zen (j. 1942).
- 2015. Marjory Gordon, erizaintzaren teoriko estatubatuarra hil zen (j. 1919).
Apirilaren 29a
29 Ostirala Api 2022
Posted Apirila
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Apirilaren 29a sarreran