Sehaska egutegiko izendegia: Bihar eta Gilen.
- K. a. 49. Julio Zesarrek Rubicon ibaia gurutzatu zuen, gerra zibila piztuz.
- 681. Agaton Aita santua hil zen.
- 976. Joan I.a Tzimiskes Bizantziar Inperioko enperadorea hil zen.
- 1276. Gregorio X.a Aita santua hil zen.
- 1322. Pierre Auriol frantziskotar filosofo eskolastiko eta teologoa hil zen.
- 1635. Alessandro Farnese, Parmako printzea, Nafarroako erregeordea, jaio zen (h. 1689).
- 1645. William Laud Ingalaterrako apezpiku anglikanoa hil zen (j. 1573).
- 1704. Johann Jakob Haid, alemaniar grabatzaile, margolari eta liburu-argitaratzailea, jaio zen (h. 1767).
- 1706. Luisa Roldán, La Roldana, espainiar eskultore barrokoa, hil zen (j. 1652).
- 1745. Isaac Titsingh, herbehereetar kirurgialari, jakintsu, agente komertzial eta enbaxadorea, jaio zen (h. 1812).
- 1754. Edward Cave ingeles inprimatzaile eta argitaratzailea hil zen (j. 1691).
- 1760. Johann Rudolf Zumsteeg alemaniar musikagilea jaio zen (h. 1802).
- 1769. Michel Ney, frantziar mariskala, Elchingengo dukea eta Moskovako printzea, jaio zen (h. 1815).
- 1778. Lineo suediar zientzialari eta naturalista hil zen (j. 1707).
- 1803. Ludolf Camphausen renaniar bankari eta politikaria jaio zen (h. 1890).
- 1810. Napoleon eta Josefina arteko ezkontza ezeztu zuten.
- 1811. Melchior Paul von Deschwanden suitzar margolaria jaio zen (h. 1881).
- 1824. Viktor Emanuel I.a Sardiniakoa Sardiniako erregea hil zen (j. 1759).
- 1828. François de Neufchâteau, konde François, frantziar idazle eta politikaria, hil zen (j. 1750).
- 1833. Adrien-Marie Legendre frantziar matematikaria hil zen (j. 1752).
- 1835. Fukuzawa Yukichi, japoniar idazle, filosofo eta hezitzailea, jaio zen (h. 1901).
- 1859. Francesc Ferrer i Guàrdia kataluniar politikari eta pedagogo iraultzailea jaio zen jaio zen Alellan (Bartzelona) (h. 1909).
- 1863. Londresko metroa inauguratu zen, Paddington eta Farringdon geltokien arteko linearekin.
- 1877. Derrigorrezko soldadutza ezarri zuten Espainian (4 urte aktiboan eta beste 4 erreserban).
- 1880. Manuel Azaña, politiko, idazle eta Espainiako Bigarren Errepublikako presidentea (1936–1939), jaio zen (h. 1940).
- 1880. Cucaracha mendietan (Panama) lehen dinamita kargek egin zuten eztanda istmoan zeuden mendilerroak zulatu eta Panamako kanala ireki nahian.
- 1880. Manuel Azaña Espainiako Bigarren Errepublikako presidentea (1936-1939) jaio zen (h. 1940).
- 1882. Eugène Delporte belgikar astronomoa jaio zen (h. 1955).
- 1883. Aleksei Nikolaievitx Tolstoi errusiar idazlea jaio zen (h. 1945).
- 1883. Maria Francisca Marcelina Camino Arregi, Maria Maestra, oriotar irakaslea, jaio zen (h. 1962).
- 1886. Jose Gontzalo Zulaika, Aita Donostia musikari ospetsua, jaio zen Donostian (h. 1956).
- 1890. Klaudio Otaegi euskal idazlea hil zen (j. 1836).
- 1892. Nicanor Narbarte gipuzkoar kirolzale eta euskalzalea, euskal abizenei buruzko liburu baten idazlea jaio zen (h. 1970).
- 1893. Vicente Huidobro txiletar idazlea jaio zen (h. 1948).
- 1900. Banco Guipuzcoanok ateak ireki zituen lehen aldiz Donostian.
- 1900. Raymond Régamey frantziar teologoa eta arte-historialaria jaio zen (h. 1996).
- 1902. Manuel García Sesma nafar irakaslea, idazlea, historiagilea eta poeta jaio zen (h. 1991).
- 1903. Enrique Txabarri euskal belar hockey jokalaria jaio zen (h. 1993).
- 1904. Jesus Gartzia Leoz nafar musikagilea jaio zen (h. 1953).
- 1904. Jean-Léon Gérôme frantziar margolaria eta eskultorea hil zen (j. 1824).
- 1908. Paul Henreid estatubatuar zinema-aktore eta zuzendaria jaio zen (h. 1992).
- 1909. Federico Ezkerra euskal txirrindularia jaio zen (h. 1986).
- 1912. Juan Labat, Labat, argentinar pilotaria, xarean eta palan aditua, jaio zen (h. 2002).
- 1913. Gustáv Husák Txekoslovakiako presidentea jaio zen (h. 1991).
- 1916 . Guido Baccelli italiar sendagile eta politikaria hil zen (j. 1830).
- 1917. Buffalo Bill, estatubatuar esploratzailea, bufalo ehiztaria eta ikuskizun antolatzailea, hil zen (j. 1846).
- 1920. Lehen Mundu Gerra ofizialki amaitu zen, Versaillesko Ituna indarrean sartzean.
- 1924. Max Roach estatubatuar bateria-jotzailea jaio zen (h. 2007).
- 1924. Eduardo Txillida donostiar eskultorea jaio zen (h. 2002).
- 1926. Jesús Loroño euskal txirrindularia jaio zen (h. 1998).
- 1926. Eino Leino finlandiar poeta, eleberrigilea eta saiakera-idazlea hil zen (j. 1878).
- 1927. Fritz Lang austriarraren Metropolis filma kaleratu zen, garaiko film mutu garestiena.
- 1928. Leon Trotski eta oposizio ezkertiarreko beste 30 kide bidali zituzten Sobiet Batasunetik. Trotski Alma-Atára (Almatyko probintzia) atzerriratu zen.
- 1929. Tintin, Hergék sortutako pertsonaia ospetsua, agertu zen lehen aldiz Belgikako Le Vingtième Siècle egunkariaren suplementoan.
- 1945. Rod Stewart ingeles abeslaria eta musikaria jaio zen.
- 1946. Nazio Batuen Erakundearen lehen Batzar Nagusia izan zen Londresen, 51 estatu kideen ordezkariekin.
- 1949. Othon Friesz frantziar margolaria eta diseinatzailea hil zen (j. 1879).
- 1951. Sinclair Lewis, estatubatuar idazlea, 1930eko Literaturako Nobel saria hil zen (j. 1885).
- 1957. Gabriela Mistral, eusko eta aimara jatorriko txiletar idazlea, 1945eko Literaturako Nobel Saria hil zen (j. 1889).
- 1961. Dashiell Hammett estatubatuar idazlea hil zen (j. 1894).
- 1962. Ana Elordi euskal aktorea jaio zen.
- 1966. Nishizō Tsukahara japoniar almirantea hil zen (j. 1887).
- 1967. Charlotte Berend alemaniar margolaria eta Berlineko Sezesioko partaidea hil zen (j. 1880).
- 1970. Charles Olson abangoardiako estatubatuar olerkaria hil zen (j. 1910).
- 1970. Nicanor Narbarte gipuzkoar kirolzale eta euskalzalea, euskal abizenei buruzko liburu baten idazlea hil zen.
- 1971. Gabrielle Coco Chanel, frantziar moda diseinatzailea, hil zen (j. 1883).
- 1976. Pedro Ispizua Bermeo eta Bilboko udal arkitektoa hil zen (j. 1895).
- 1984. Inaxio Perurena euskal harri-jasotzailea jaio zen.
- 1984. Souvanna Phouma Laoseko Erresumako lehen ministroa hil zen (j. 1901).
- 1985. Daniel Ortega Nikaraguako presidente izendatu zuten.
- 1986. Jaroslav Seifert, txekiar poeta eta kazetaria, 1984ko Literaturako Nobel Saria, hil zen (j. 1901).
- 1993. Luther Gulick estatubatuar kudeaketa aditua hil zen (j. 1892).
- 1997. Alexander Robertus Todd, eskoziar biokimikaria, 1957ko Kimikako Nobel Saria, hil zen (j. 1907).
- 2008. Kolonbiako FARC gerrillak bi bahitu askatu ditu: Clara Rojas eta Consuelo Gonzalez Perdomo.
- 2010. Torbjørn Yggeseth norvegiar eski-jauzilaria hil zen (j. 1934).
- 2015. Francesco Rosi italiar zinemagilea hil zen (j. 1922).
- 2015. Robert Stone estatubatuar idazlea hil zen (j. 1914).
- 2016. Carles Puigdemont (Junts pel Sí) Kataluniako Generalitateko presidentea izendatua izan zen, CIUko bere alderdikide eta ordurarteko presidentea zen Artur Mas politikariaren ordez.
- 2016. David Bowie ingeles abeslaria eta musikaria hil zen (j.1947).