- 1198. Averroes fisikari eta filosofialari arabiarra zendu zen (j. 1126).
- 1520. Martin Lutherek Exsurge Domine Leon X.a aitasantuak dekretatutako eskumikatze bulda erre zuen Wittenbergen, Alemanian.
- 1710. Espainiako Ondorengotzako Gerran, Filipe V.a Espainiakoaren tropek irabazi zuten Brihuega eta Villaviciosako guduetan.
- 1763. Espainiako loteria lehen aldiz zozketatu zuten Madrilen.
- 1815. Ada Lovelace, Historiako lehen programatzailea eta Lord Byron poetaren alaba, jaio zen Londresen (h.1852)
- 1848. Luis Napoleon, gero Napoleon III.a izango zena, Frantziako Errepublikako presidente hautatu zuten.
- 1896. Alfred Nobel kimikari eta ingeniaria, dinamitaren asmatzailea, hil zen (j. 1833).
- 1898. Parisen, Espainiak Kuba, Puerto Rico, Guam eta Filipinen independentzia aitortzen zuen Ituna sinatu zen AEBkin.
- 1901. Nobel Saria emateko ardura duten batzordeen lehen bilera, urtero ematea erabakiz.
- 1909. Hodei Gorri (Makhpyia-luta) siux oglalar amerindiarren buruzagia hil zen (j. 1822).
- 1923. Jorge Semprun Maura jaio zen`Madrilen (h. 2011).
- 1936. Eduardo VIII.a Erresuma Batukoak abdikatu zuen, Wallis Simpsonekin ezkontzeko asmoa agertuz.
- 1948. Nazio Batuen Asanblea Orokorrak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala aldarrikatu zuen.
- 1991. Maastrichteko Ituna sinatu zuten, Europar Batasuneko batasun politikoa egiteko asmoak agertuz.
- 2006. Augusto Pinochet hil zen (j. 1915).
- 2007. Londresen Led Zeppelin taldea bildu zen berriro, Ahmet Erteguni omenaldia egiteko.
Abenduaren 10a
10 Igandea Abe 2023
Posted Abendua
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Abenduaren 10a sarreran