• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Uztailaren 10a

10 Larunbata Uzt 2021

Posted by koroirastorza in Uztaila

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Uztailaren 10a sarreran

  • K. a. 48. Dyrrhachiumeko batailan, Julio Zesarrek Ponpeio garaitu zuen Mazedonian .
  • 138. Hadriano erromatar enperadorea hil zen (j. 76).
  • 1099. El Cid, Gaztelako noble eta mertzenarioa, hil zen (j. 1044).
  • 1509. Jean Calvin Elizaren erreformatzailea eta kalbinismoaren sortzailea, jaio zen (h. 1564).
  • 1631. Konstantza Habsburgokoa erregina polakoa hil zen (j. 1588).
  • 1766. Isabel Farnesiokoa espainiar erregina kontsortea hil zen (j. 1692).
  • 1778. Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerran, Luis XVI.a Frantziakoak Erresuma Batuari gerra deklaratu zion.
  • 1856. Nikola Tesla fisikari, matematikari, asmatzaile eta ingeniari elektriko serbiarra, jaio zen (h. 1943).
  • 1871. Marcel Proust idazle frantziarra jaio zen (h. 1922).
  • 1938. Howard Hughesek marka berria ezarri zuen munduari 91 ordutan bira ematean.
  • 1940. Vichyko erregimena hasi zen eta 1944 arte iraungo zuen.
  • 1940. Bigarren Mundu Gerran, Ingalaterrako Bataila hasi zen.
  • 1962. Telstar, munduko lehen hedabide satelitea, espazioratu zuen NASAk.
  • 1968. Fernando Larrukert eta Nestor Basterretxearen Ama Lur filma estreinatua izan zen Donostiako zinemaldian. Lehendabiziko euskarazko filma izan zen.
  • 1973. Bahamak Erresuma Batutik independizatu ziren.
  • 1976. Seveson (Italia) industria istripua izan zen, kalte larriak ondorioztatu zirelarik. Sevesoko hondamendia izena eman ohi zaio.
  • 1985. Frantziako inteligentzia agenteek Greenpeace erakundearen Rainbow Warrior ontzia hondoratu zuten Aucklandeko portuan, Zeelanda Berrian, Mururoako saio nuklearretan sar ez zitezen. Atentatu horretan Fernando Pereira argazkilaria hil zen (j. 1950).
  • 1991. Boris Yeltsin Errusiako presidente hautatu zuten.
  • 1997. ETAk Miguel Angel Blanco Alderdi Popularreko Ermuko zinegotzia bahitu zuen.
  • 2009. Hildako bat adarkadagatik eta beste hainbat zauritu Sanferminetako entzierroan.
  • 2013.  Concha García Campoy kazetaria hil zen (j. 1958).

Share this:

  • Twitter
  • Facebook

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 31
  • Maiatzaren 30a
  • Maiatzaren 29a
  • Maiatzaren 28a
  • Maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.854 hits

Blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: