- Sehaska egutegiko izendegia: Iban/Ibane eta Laino.
- K. a. 323. Alexandro Handia, errege mazedoniarra hil zen (j. K. a. 356).
- K. a. 15. Erromatar Inperio garaian, Leon sortu zen, Zesar Augustoren erregealdian.
- 1190. Frederiko I.a Erromatar-Germaniar Inperio Santukoa, Frederiko I.a Hohenstaufengoa edo Frederiko I.a Bizargorri, germaniar enperadorea (1155–1190), hil zen (j. 1122).
- 1795. Pariseko Santa Margarita elizan, Frantziako Luis XVII.aren gorpua ehortzi zuten fosa komun batean. Luis XVI.a eta Marie Antoinetteren semea izan zen (j. 1785)
- 1836. André-Marie Ampere fisikari eta matematikaria hil zen. (j. 1775).
- 1870. Ohion (AEB), John Davidson Rockefellerrek eta bi sozio gehiagok Standard Oil of Ohio sortu zuten.
- 1926. Antoni Gaudi arkitektua tranbia batek harrapatuta hil zen (j. 1852).
- 1935. Akron sortu zen AEBetan, Alcoholiko Anonimoei laguntza emateko jaiotako elkartea.
- 1941. Jose Antonio Ardanza jaio zen.
- 1944. Londresen, V-1 bat erori zen, Alemania naziak jaurtikitako lehen misil-bonba.
- 1967. Spencer Tracy aktorea hil zen.
- 1967. Israel eta herri arabiarren arteko Sei Eguneko Gerra amaitu zen, Israel garaile herri arabiarren gainean.
- 1970. Miguel Ángel Rodríguez “El Sevilla”, abeslari, umorista, lokutore eta aktorea, jaio zen.
- 1971. Mexikon Korpuseko Osteguneko sarraskia gertatu zen. «Halcones» izeneko mexikar armadaren elite talde batek (AEBetako gobernuak lagundutako entrenamendua zuenak) Mexiko hiriko ikasle manifestaldiak erreprimitu zituen. 120 ikasle hil zituzten.
- 1979. Espainiako polizia batek Vicente Vadillo Santamaria, Francis, trabesti errenteriarra hil zuen diskoteka batean.
- 1982. Rainer Werner Fassbinder zinegilea desagertu zen (j. 1945).
- 1982. Hegoaldeko Atlantikoan, argentinar militarrek britainiarren aurrean eman zuten amore. Malvinetako gerra bukatu zen horrela.
- 1984. Amritsarren (India), indiar armadak sikhismoaren gurtza guneetako bat den Urrezko Tenpluaari egin zioten eraso. 700 bat pertsona hil zituzten.
- 1988. Josep Tarradellas, Kataluniako presidente ohia, hil zen (j. 1899).
- 1999. Kosovoko gerra amaitu zen.
- 2004. Ray Charles, soul eta R&B abeslari eta konpositorea, hil zen (j. 1930).
- 2006. Biarritz Olympique errugbi taldea Frantziako txapelduna izan zen finala 40-13 irabaziz Stade Toulousain taldearen aurka.
Ekainaren 10a
10 Osteguna Eka 2021
Posted Ekaina
in≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 10a sarreran