• Hasiera

Efemerideak

~ Gure inguruko datak eta kontuak

Efemerideak

Ekainaren 1a

01 Asteartea Eka 2021

Posted by koroirastorza in Ekaina

≈ Erantzunak desaktibatuta daude Ekainaren 1a sarreran

  • Sehaska egutegiko izendegia: Eneko/Iñigo eta Enekoitz/Eneka/Nekoitza.
  • 1252. Alfontso X.a Jakintsua egin zuten Gaztela eta Leongo errege.
  • 1533. Ingalaterran, Henrike VIII.aren lehenengo emaztea zen Katalina Aragoikoari kendu zitzaion titulua eta bigarren emaztea zen Ana Bolenari eman. Irailean jaioko zen lehen alaba, Elisabet I.a Ingalaterrakoa.
  • 1565. Urdaneta San Migeletik (Filipinak) irten zen, Espainia Berrirantz (Mexiko). Itzulbidaiaren hasiera izan zen.
  • 1851. Isaac Peral, zientzialari, itsasgizon eta militar espainiar, erret armadako itsasontzi teniente eta lehenengo urpekontzi torpedontziaren asmatzailea, jaio zen (h. 1895).
  • 1877. Hermann Hesse, alemaniar poeta, idazle eta margolaria eta 1946an Literaturako Nobel Saria, jaio zen (Der Steppenwolf (Estepako otsoa)) (h. 1962).
  • 1879. Eugène Bonaparte, zenbaiten iritziz Napoleon IV.a, Napoleon III.a eta Eugenia Montijokoaren seme bakarra zen. Zuluek atzetik zetozkiola ihesean zebilela, zaldi gainetik erori eta jarraitzaileen lantzekin hil zen. 23 urte zituen eta, ez bazuten erabat mutilatu ere,  zuluek aldenik alde ireki zuten, garaiko ohitura zen bezala, espirituak libratzen dituztela uste baitzuten. Hurrengo egunean berreskuratu zen hilotza (j. 1856).
  • 1920. Berlinen dadaismoaren lehen erakusketa unibertsala inaguratu zuten.
  • 1926. Marilyn Monroe aktoresa estatubatuarra jaio zen (h.1962).
  • 1931. Morgan Freeman aktore eta zine-zuzendari estatubatuarra jaio zen.
  • 1935. Erresuma Batuan lehen auto gidatzeko azterketak hasi zituzten.
  • 1935. Norman Foster, arkitekto britainiarra, jaio zen Euskal Herrian ezaguna egin da bere agentziak Bilboko Metroa diseinatu zuelako.
  • 1938. AEBetan, Superman istorioak argitaratzen hasi ziren.
  • 1947. Ron Wood, britainiar gitarra eta The Rolling Stones bandako kide, jaio zen.
  • 1952. Espainian, errazionamendu kartilak bertan behera geratu ziren.
  • 1956. Molotov, Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetarako ministro kargutik kendu zuten.
  • 1957. AEBetan, Casio anaiek Casio Computer enpresa ireki zuten, kalkulagailuak garatu eta egiteko.
  • 1960. Simon Gallup, britainiar gitarra eta The Cure bandako kidea, jaio zen.
  • 1962. Adolf Eichmann nazia eta Hirugarren Reich-eko hiltzaile nagusienetakoa urkatu zuten Israelen. Holokaustoko milioika pertsonen sarraskiak behar zuen azpiegitura bere ardura izan zen. Kontzentrazio-zelaietara joatekoak zirenen identifikazioa zein garraioa antolatu zituen Azken Konponbidea (Endlösung) aurrera eramateko (j. (1906).
  • 1963. Mike Joyce, britainiar bateria eta The Smiths bandako kidea, jaio zen.
  • 1967. Erresuma Batuan, The Beatlesen  Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band argitaratu zuen eta, hurrengo egunean, AEBetan.
  • 1973. Grezian Errepublika aldarrikatu zuten.
  • 1988. Ronald Reagan estatubatuar presidentea eta Mijaíl Gorbachov sobietar presidenteak erdi irispeneko misilen suntsiketa sinatu zuten.
  • 1990. Bush eta Gorbatxovek START arma estrategikoen gutxitzea ekarriko zuen dokumentua sinatu zuten, artsenal nuklearren %30a bertan behera geratuko zela aurreikusiz.
  • 2001. Nepalen, errege familia guztia asesinatu zuten. Bertako funtzionarioen hitzetan, oinordekoa zen Dipendra, gauean etxeratu zenean, aita erail zuen, Birendra erregea eta Aishwariaen erregina, beste familiar batzuez gain, haserre baitzebilen haiekin. Bere buruaz beste egiteko saiakera egin zuen, baina bizirik jarraituz zuen eta Dipendra errege egin zuten ospitalean koman zegoen bitartean, baina, handik 3 egunetara, hil egin zen. Heriotza honen ondoren, bere osaba Gyanendra igoko zen tronura ekainaren 4an. Hala ere, herrian bestelako bertsioak ere badaude, erailketa errege izango zen Gyanendraren plana zela, alegia, eta bere semea izan zela bete zuena.
  • 2003. Belgikan, sexu bereko kideen arteko ezkontza legeztatu zuten.
  • 2006. Rocío Jurado abeslaria hil zen (j. 1946).
  • 2008. Alberto Contador txirrindulariak irabazi zuen Italiako Giroa.
  • 2008. Yves Saint Laurent, moda disenatzaile eta enpresari frantsesa eta Yves Saint Laurent goi-joskintzako erropa markaren sortzailea, hil zen (n. 1936).
  • 2009. Rio de Janeiro eta Paris arteko hegaldian 228 pertsona zeramatzan Air France konpainiaren hegazkin bat itsasora erori zen.

Atsegin dut:

Atsegin dut Kargatzen...

Related

Bidalketetan zehar nabigatu

← Previous post Next post →

Erantzunak itxita daude.

Koro Irastorza Etxeberria

Lainoa

Abendua Abuztua Apirila Azaroa Ekaina Helburua Iraila Maiatza Martxoa Otsaila Urria Urtarrila Uztaila

Bilatu

Blogroll

  • Batxi1
  • BAtxi1eko koadernoa
  • Batxi2
  • Batxi2ko koadernoa
  • Genealogia
  • Historia egiten
  • Inguruko historia
  • koroirastorza.com
  • Wikipedia

Hilabeteak

Azken sarrerak

  • Maiatzaren 31
  • Maiatzaren 30a
  • Maiatzaren 29a
  • Maiatzaren 28a
  • Maiatzaren 27a
  • Maiatzaren 26a
  • Maiatzaren 25a
  • Maiatzaren 24a
  • Maiatzaren 23a
  • Maiatzaren 22a
  • Maiatzaren 21a
  • Maiatzaren 20a
  • Maiatzaren 19a
  • Maiatzaren 18a
  • Maiatzaren 17a
  • Maiatzaren 16a
  • Maiatzaren 15a
  • Maiatzaren 14a
  • Maiatzaren 13a
  • Maiatzaren 12a

Eguraldia

Eguraldia Ordizian

Administrazioa

  • Izena eman
  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.com

Estatistikak

  • 78.854 hits

Create a free website or blog at WordPress.com.

Privacy & Cookies: This site uses cookies. By continuing to use this website, you agree to their use.
To find out more, including how to control cookies, see here: Cookie Policy
  • Jarraitu Jarraitzen
    • Efemerideak
    • Already have a WordPress.com account? Log in now.
    • Efemerideak
    • Norbereratu
    • Jarraitu Jarraitzen
    • Sign up
    • Hasi saioa
    • Copy shortlink
    • Salatu eduki hau
    • View post in Reader
    • Manage subscriptions
    • Collapse this bar
%d bloggers like this: